TXOSTENA
IKTEKO ESPRIENTZIEN ANALISIA: KASU BATEN AZTERKETA1.- PROIEKTUAREN PLANIFIKAZIOA.Lan hau prestatzeko Amara Berri ikastetxeko arduradunekin jarri nintzenkontaktuan, nire asmoa zein zen adieraziz. Banekien aurretik eskola honetanhedabideek eta Teknologia Berriek aplikazio dinamiko eta indartsuazeukatela. Informazio gehiago biltzen hasi nintzen, lan hau zuzentzekoideien bila.Lehenengo kontaktua ikastetxeko zuzendaria den Emiliorekin izan zen.Elkarrekin nire lan asmoari enfoke egoki bat nola izan zitekeen ikusten arituginen. Hortik Haur Hezkuntzako Salaberria eraikinera jo nuen, bai eta 3.zikloko ikasleen lana aztertu nahian Hedabideak departamenturaFerreriasen.Salaberrian irakasle taldearekin jarri nintzen harremanetan eta bixita egunaezarri genuen Maixol irakaslearen gelara. Ferreriasen gauza bera egin nuenHedabideak departamentuko arduraduna den Amandorekin.2.- KASU AZTERKETARAKO INFORMAZIOA JASOTZEKO TRESNAK ERAIKI.Interesatzen zitzaidan informazioa ekipamendua, erabilera etaformakuntzaren inguruan zegoen. Ikuspegi horretatik begiratuta, ondorengogaldetegia prestatu nuen bisitak egin aurretik:1.Zein estrategia edo plangintza duzue eskolan Teknologia Berrieninguruan?2.Zein material duzue hardware eta software aldetik?3.Nola edo non dago kokatua material hau eskolan/gelan?4.Zein da irakaslearen rola?5.Zein da ikaslearen rola?6.IKT-ko koordinatzailerik badago? Zein da bere rola?7.IKT-ko koordinatzailea eta irakasleen arteko harremanak nolakoakdira? Iritziak eta helburuak konpartitzen dira?8.Irakaslegoak prestakuntza bereziren bat jasotzen al du IKT-en arloan?
Leave a Comment