• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
Download
 
 
Prezioa:1 €
15. zenbakia2009ko ekaina
 
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina2
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu aldizkarian parte hartu duten guztiei.Iritziak egileenak dira soilik.
AURREIRITZIA 3. or.HAU NAHASTEA! 4KORRIKA 16 5BIOLOGIA MINTEGIKOEKINIRTEERA 6-7ANTZEKI TAILERREKOENEMANALDIAK DIRELA ETA... 8-9FACEBOOK BAI, BAINA…KONDOIAREKIN MESEDEZ 10BILBOKO ALDE ZAHARRAERDI AROKO HIRIA 11.BASAURIKO UDAL FOROA 12-13MIRAIK 14STRANGE SPORTS 15-17GAROÑA? 1818. EUSKAL ESKOLAPUBLIKOAREN JAIA 19IKASTETXEKO HERRITARRAK 20KIROL ARRISKUTSUAK 21GERO ETA ABERATSAGO…GERO ETA ZORIONTSUAGO? 22KOMIKIAREN URTEA 23MEZUAK 24HOROSKOPOA 25DENBORAPASA 26ARGAZKI BATZUK (2. batx.) 27
 
Urbi aldizkaria - 2009ko ekaina3
AURREIRITZIAK
Ikusi horrek zein titi handiak dituen, munstroa dirudi…Bai! Hori da aurreko egunean lagunakesan zidan neska golfa hura, zelako pintak, mesedez; Telesaio horretan agertzen den mutikohorrek nazka ematen dit, benetan; Begiratu, hor dago beti bakarrik dagoen mutiko arraro hori,pena ematen du…jaja; Alda gaitezen eserlekuz, ondoan daukagun moroak ez dauka batere itxuraonik; Zergatik? Ezagutzen al dituzu? Gustatuko litzaizuke zuri lelo horien protagonista sutsuaizatea?Segundoro, minuturo, orduro, egunero! Komentario horiek egunero entzun behar izaten ditugu,bai institutuan eta bai lagunekin institututik at egotean, baina…ohartzen al gara zeinen maltzu-rrak izatera hel daitezkeen mezu horiek? Lehen esan bezala, egunero entzun eta jasan beharizaten ditugu holakoak, eta horiek ekiditeko ezin da ezer egin, barruan sentitzen duzun frustra-zio eta min guzti hori gordetzen jarraitu beharko duzu, jendeak ez baitu zure iritzia ulertuko,minik sortzen ez duela uste baitute, eta gauza arrunt eta normaltzat dute egindakoa. Gainera,zerbait esanez gero jendearekin harreman txarrak izango dituena zu zeu izango zara. Telebistaal da? Nork ohitzen gaitu horretara? Agian gu geu gara horren bila goazen bakarrak, azken fi-nean, gu gara gure erabakien erantzule. Hala ere, benetan normala iruditzen zaie holakoak esa-ten dituztenei?Aurreiritziak guztiok dauzkagu, beti, ez dago hori ekiditerik, baina aurreiritziak ez dira zertanbeti txarrak izan behar, eta onak ez badira, ez dira maltzurrak edo beste pertsonarengan minasortarazten duten horietakoak izan behar. Aurreiritzien barruan arrazismoa aipatu beharradago, ez baita normala atzerritarrekin zein ijitoekin nabaria den eredu hori jarraitzea…bainaatzerritarren adibidean, zein da lapurrago, atzerritarrak esplotatzen dituen nagusia edo lan etalan familia oso bati jaten emateko, legezko orduetatik gora izerdi patsetan dagoen atzerritarhori? Argi dago, nagusia dela…baina zer gertatuko litzateke ekintza hori bera atzerritarrakgaratuko balu? Jendeari berdin zaio horien sentimendu eta bizitzak gaur egungo gizarteak atze-rritarrak lapur soilak direla islatzen baitu, benetan lapurrak direlako, baina ezin da orokortu,guztiak ez direlako berdinak kolore berekoak izan arren.Beraz, esan dezakegu aurreiritziak ezaba ezinak diren eta nahi gabe agertzen zaizkigun iritzibatzuk direla, non kritikatzen duzun pertsona hori ez duzun ezagutzen. Telebistak, norberarenpentsatzeko erak, eta txikitatik inguratzen gaituzten gauza guztiek eragina daukate aurreiritzihoriek egiteko orduan, horregatik ezaba ezinak direla diogu. Penagarria da hau guztia esatea,azken batean guztiok pertsonak gara eta, mundu honetan inor ez dabestea baino gehiago botere edo kolore ezberdina izateagatik, baina,tamalez, hori gaur egun batzuentzat eztabaidagarria da, eta agianhori da aurreiritzien jatorria, norberak pentsatzea beste norbaitbaino gehiago izatea mundu honetan, gauza gutxietan bada ere. Halaere, askoz ere penagarriagoa da lasai asko gure bizitzarekin jarrai-tzea esaldi horiek esan edo entzun eta gero, eta esaten ditugula jaki-nik ezer ez egitea, aurreiritziak ukaezinak direlako, gaur egun bai be-hintzat, egunero egiten baititugu holakoak nahi eta nahi ez.
Garazi Rodríguez (DBHOko 2. A)
………………………………………………………………………………………………………………….
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...