03
ttipi-ttapa
A
RGAZKIA
: O
ARSOALDEKO
H
ITZA
ttipi-ttapa
Nolatan aurkeztu zinen Euskal He-rriko Talo Txapelketara?
Talo Eguna izaten da egun horretanErrenterian eta behin baino gehiagotanparte hartu izan dugu. Lehengo urteanez ginen joan baina aurten berriz deituziguten joan nahi ote genuen galdetze-ko. Guk ezetz esan genien. Hortaz apar-te, Talo Txapelketa egin behar zutelaeta, parte hartu nahi nuen galdetu zida-ten. Arazo pertsonalak zirela eta, ez ne-kien nola ibiliko nintzen eta ezetz esannien. Azken astean berriz deitu zidateneta senarrak baietz esan zien. Beraz,berak ere badu meritua.
Espero zenuen irabazle izatea?
Inondik inora ere ez. Hor barna taloakegiten ibiltzen garenean, adinekoak hur-bildu eta «ez da horrela egiten» eta hala-koak aditu behar izaten dira eta txapel-keta egunean 16 lagunetik bakarra zenni baino gazteagoa, leitzar bat. Denakadinekoak izanik ez nuen espero irabaz-tea. Dirua baino gehiago, saria niretzatizan delako nago gustura.
Zer egin behar izan zenuten lehiake-tan?
Ur beroa, hotza, palangana eta kilo er-di irin eman zizkiguten, baita txapa ere,eurek pentsatutako tenperaturan. Guktabla eta espatula eraman genituen. Ha-mar minutu eduki genituen taloa egin,erre eta aurkezteko. Taloak gustuarenaraberakoak dira, eta txapelketan nirigustatzen zaidan bezala egin nuen: fi-na eta bi azalekin.
Zein da talo on bat egiteko sekretua?
Sekretua da! –irribarrez–. Irina, ura etagatza behar dira eta kantitatea norbe-rak aukeratzen du. Esaten dutenez, ma-sa egiterako esku ona behar da. Taloaedozeinek egin dezake, baina masaona egin behar omen da.
Nola ikusten duzu talogintza?
Itsasoa bezalakoa da hau, arrain haun-diak txikia jaten du. Talde txiki asko da-go, baina bizpahiru talde haundi dau-de eta merkatua euren esku dago. Es-katzen den diru kopurua edozein delaere, gai dira ordaintzeko, eta zaila dalehiatzea. Gainera, hemen inguruan ta-loak egiteko ohitura haundia dago.
Plazaz plaza ibiltzen zarete?
Bai. Ama, ahizpa, senarra eta laurok,eta feria haundiagoa bada gehiago.Denboraldia irailean hasten da, eta ilbel-tza arte gelditu gabe aritzen gara: Arne-do, Elizondo, Doneztebe eta Lesakakoferiak, Erribera, Lizarrako San Andre-sak, Santomasak, Arrasateko Santama-sak, Deba, Tafalla... Ilbeltzetik aurreralasaiago egoten gara. Uztailean Soro-gainera joanen gara eta abuztuan langehiago edukiko dugu.
Garai batean eta gaur egun egitendiren taloak berdinak al dira?
Ez. Garai batean ez zuten arto transge-nikoak zer ziren jakinen, eta orain Na-farroan transgenikoa ez denik ez da iza-nen. Lehen gehiago jaten zuten eta zain-dutakoak ziren.Masa egun batean egineta biharamunera arte ere uzten zuten.Normalean, ordea, fermentatu egitenda. Ogi irina nahasita iraunen zuen. Ho-rrez gain, orain txapan egiten dira etalehen lurreko suan. Ez du deus ikuste-korik, ez gustuan, ez usainean ere.
• 18-19 urte zituenetik taloakegiten dabil Maria Mitxelenasaldiastarra. Ahizpa, ama etasenarrarekin hainbat tokitanibiltzen da taloak egiten.• Aurten lehenbizikoz EuskalHerriko Talo Txapelketa jokatuzen Errenterian maiatzaren 23an.Euskal Herriko 16 talogilek hartuzuten parte, eta tartean saldias-tarrak. Irabazlearen txapela eta1.000 euroak beretzat izan ziren.• Talo on bat egiteko sekretuazein den aitortu gabe, batera etabertzera nola ibiltzen direnkontatu dio Mariak Ttipi Ttapari.
«Garai batean ez zuten artotransgenikoak zer ziren jakinen,eta orain Nafarroantransgenikoa ez denik ez daizanen. Lehen gehiago jaten zuteneta zaindutakoak ziren»
«Talogileen talde txiki asko dagobaina haundien esku dago merkatua»
E L K A R R I Z K E T A
Maria MITXELENA
Saldiasko talogilea
Leave a Comment