• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
Download
 
Laikotasuna, baita eskoletan ere *
Eliza Katolikoak pertsona guztien eskubideen onespenari jartzen dizkion traba guztiengatik, gurekezka -eta herritar kopuru handi batena- azaldu nahi dugu. Adierazi nahi dugu gure ezinegona,eskubide horiek gauzatzeko mekanismo demokratikoak behin eta berriro zalantzan jartzeagatik, etagure haserrea, Estatuak Elizari baldintza abantailatsu onartezinak jartzeagatik, finantzaketa etahezkuntza bezalako gaietan.Testuinguru horretan,
 Eskola laiko baten alde-Ez matrikulatu zure semea/alaba erlijioan
lelopeankanpaina jarri dugu abian, gurasoen hausnarketa bultzatzea helburuetako bat izanik.Askotan esaten denaren kontra, argitu behar da laikotasuna ez doala erlijioaren aurka. Laikotasunakeremuak banatu besterik ez du egin nahi (jakintza eta fedea, politika eta erlijioa, Estatua eta Eliza,horiek guztiak delitua eta bekatua bereizi ahal izateko) kontzientzia askatasuna bermatzeko etasinesmen berberak ez dituen jendearen arteko bizikidetza posible izateko, bizikidetza hori arautukoduten arauak erlijio-sinesmen partikularretan oinarrituta egon ez daitezen. Komunitate politikoa, etaberarekin batera Eskola Publikoa, laikoak izan behar dute, guztionak izan daitezen eta geure buruahorietan ordezkatuta ikus dezagun, norberaren aukera espirituala alde batera utzita, aukera hori,ezinbestean, gauza pribatua baita. Eta
 pribatua
izateak ez du esan nahi
klandestinoa
izan beharduenik: pribatua den oro eremu pertsonalekoa izan daiteke (baita barru-barrukoa ere), baina jendaurrean azaltzen den alderdi kolektiboa ere izan dezake (eta izan ohi du). Nolanahi ere,derrigorrezkoa da eskola erlijio-proselitismotik kanpo gelditzea. Eskola Publikoan, hezkuntza-programek ikasleen eta irakasleen erlijio-aukeratik at egon behar dute. Hezkuntza-sistemapublikoak ez du inor baztertu behar -ezta inori abantailarik eman behar ere- bakoitzak dituen edo ezdituen erlijio-sinesmenen arabera. Horrek ez du esan nahi erlijioaren historia edo erlijioarenfilosofia ikasi behar ez direnik, baliteke beharrezkoa izatea ikasketa hori ematea, baina ematekotan,beste ikasgaien antzera irakatsi beharko litzateke, hau da, irakaslearen erlijio-aukerak inolakogarrantzirik izan gabe. Erlijioen ikasketa ez-konfesionalak barne hartu behar lituzke bai erlijioakgizateriaren historian izan dituen ekarpen onuragarriak, bai alderdi kritikagarriak.Gaur egun, gainera, gure inguruan oraintsu arte ia presentziarik izan ez duten erlijioak azaltzen aridira. Horrek inguruan dugun erlijio aniztasuna adierazten du, eta, ondorioz, egun inoiz bainogehiago, demokrazian erlijioei dagokien lekua zein den aztertu beharrean gaude. Eliza Katolikoakinolako legitimitaterik gabe pribilegioak dituela ikusita, ulergarria da erlijio gutxituak kaltetutasentitzea eta Estatuari eskubide berdinak eskatzea. Horregatik, pribilegio horiek hedatzea helburuduten politikak salatu behar ditugu oraintxe, erlijio katolikoari ez ezik beste erlijio batzuei emandaere, ez-legitimoak izaten jarraituko baitute. Izan ere, gaur egun erlijio katolikoari baino onartzen ezzaion estatusa gainerako erlijioei ere ematea ez da konponbidea, baizik eta erlijio guztiek,katolikoak barne, demokrazian dagokien lekua hartzea. Eta leku hori gizarte zibila da, ez eskola,eskolak erlijio proselitismotik kanpo gelditu behar baitu. Kalitateko Eskola Publikoa lortzeko,ezinbestekoa da era konfesionalean irakasten den erlijio ikasgaia curriculumetik ateratzea.Hori guztia dela eta, Espainiako Estatuak 1979an Vatikanoarekin sinatutako hitzarmenak, gaur egunzeharo zaharkituak, gaitzetsi egiten ditugu, horiek baitira azaltzen ari garen gehiegikeria guztienoinarri. Irakaskuntzari eta Kultura gaiei buruzko hitzarmenak eragin du, hain zuzen, gaur egunEskola Publikoan Estatuak ordaindutako (hau da, guztion zergen bidez) baina gotzainekizendatutako erlijio irakasleak egotea. Gotzain horiek lanetik bidal ditzakete irakasleak, gainera,kaleratzeari buruz inolako azalpenik eman gabe .
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...