03
ttipi-ttapa
A
RGAZKIA
: T
TIPI
-T
TAPA
ttipi-ttapa
Nola ailegatu zara artista ezagunhauekin lan egitera?
Beti mundu honetan sartua egon naiz,eta poliki poliki izan da. Ez nion bat ba-tean utzi Euskal Herrian lan egiteari,baina 90. hamarkadan lan batzuk egi-ten hasi nintzen Madrilen. Denborare-kin gero eta gehiago hasi nintzen etaorain gutti aritzen naiz hemen. Migue-lengana, berriz, 21 Japonesas taldea-ren bitartez ailegatu nintzen. Talde ho-nen
manager
-ak Madrilen zuen bule-goa, eta horrek berak Ana Torroja etaMiguel Boserena ere eramaten du. Eu-rekin hasi eta horrela sartu nintzen. Ha-sieran baxua jotzen eta 2004az geroz-tik Miguelen zuzendari musikala naiz.
M-ak eta Bizkar Hezurra taldeetanjotzetik Miguel Boserekin lan egite-ra salto haundia izan zen?
Badago aldaketa, bai, baina pausozpauso eginez gero, ez da hainbeste-rakoa. Garrantzitsuena motibazioa da.Lan bat onartzean, berdin dio musikahori gustatu ala ez.
Zein da zure lana?
Miguelek kantak aukeratzen ditu etaerrepertorioa osatzen du, eta musika-ri zein tratamendu eman nahi dion erra-ten dit niri. Hortik aitzinera, lanean has-ten naiz: piano bat ala bi, gitarra batala bi... zenbat behar diren erabaki-tzen dut. Ondotik, moldaketak egiteneta musikari bakoitzak jo behar due-na erabakitzen hasten naiz. Zuzene-koetan joaten diren moldaketetaz ereni arduratzen naiz.
Ordu aunitzeko lana da?
Bai, aunitz. Entseguak hasi aitzinetik,bi hilabeteko lana izaten dut nik baka-rrik;gero hilabete eta erdi musikarie-kin eta ondotik jotzen hasten gara. Guz-tira, hiru-lau hilabete bira hasi aitzine-tik. Nire lana ez da estudiokoa baka-rrik, batez ere, biran egiten dut lan. Mo-menturo gauza berriak bilatu behar di-ra eta lan lotua eta intentsoa da. Opo-rrak ere gutti izaten ditut, baina ahaldudan guzietan honat etortzen naiz,haurrekin egoteko.
Gustuko lana duzu?
Bai, dudarik gabe. Bitarteko onekin lanegiten da, pertsona aldetik eta tekni-ka aldetik, eta horrek ere erraztasunakematen ditu. Musikari dena ematendiotenekin lan egiteko aukera edukidut eta ongi moldatu naiz. Lan egitera-koan askatasuna ere ematen didate.
Zein proiektu dituzu momentu ho-netan esku artean?
Miguel Boserekin eta Alex Ubagore-kin ari naiz. Berez, urtarrilean buka-tzekoa zen Miguelen bira baina arra-kasta haundia izan du eta kontzertugehiago emanen ditugu. Otsailean AlexUbagorekin hasteko deitu zidaten etahortaz, orain biekin ari naiz.
Nola ikusten duzu etorkizuna?
Urtero bezala, ziurtasunik gabea. Mun-du honetan proiektu bat bukatuz ge-ro, ez da jakiten zer etorriko den. Bu-ruan hainbat gauza izaten dira baina...Gainera, krisiaren eraginez, kontzertuguttiago ematen dira orain. Niri momen-tuz, ez zait deus ere faltatu, eta kon-tent nago. Bertze bi urterako behinikbehin Miguelekin lana izanen dut.
• Ttikitatik datorkio musikarakoafizioa Mikel Irazoki beratarrari.5 urterekin atabala jotzen hasizen, gero akordeoia hartu zuen,eta baxua ondotik. ADN, M-ak etaBizkar Hezurra taldeetan ibilita-koa da, baita Anje Duhalde, Garieta Juan Carlos Perezekin ere.• Izen haundiko musikariekin da-bil azken aldian: Ana Torroja, LuzCasal, David Bisbal... Egun, MiguelBoseren zuzendari musikala da.• Dedikazio haundia eskatzenduen lana da, baina bistan dagustukoa duela, barru-barrutikbizi baitu musika.
«Etorkizuna ziurtasunik gabeada. Mundu honetan proiektu batbukatuz gero, ez da jakiten zeretorriko den.Momentuz,ez zait deus ere faltatu etakontent nago»
«Momenturo gauza berriak bilatu behardira eta lan lotua eta intentsoa da»
E L K A R R I Z K E T A
Mikel IRAZOKI
Berako musikaria
Leave a Comment