• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
Download
 
 www.santutxukojaiak.net
 
1
Euskal Herrian, eta higadurak higadura, jaiaren zentzua bizirik dago etaagerikoa da herritarrek jaiari erakustendioten atxikimendua. Egun, oraindik, herrihonetako kulturaren oinarrian daudenatabismo zabaleko ospakizunek bere horre-tan diraute. Inauterietatik Sanferminetara,Aste Nagusian zehar, jaia osasuntsu dabil.
2
Artista, musikari, idazle, konpartsa,peña, blusa, jai batzorde eta herri kul-turan txertatuta dauden gainontzeko era-gileen zeregina jaia bere zentzu osoan ira-unaraztea da (erritoak, zentzu iniziatikoa,alaitasuna, elkartasuna, ironia, umorea, kri-tika, heterodoxia, orgia, katarsia). Ez dituprotagonismo edo kontrol asmoak mugi-arazten jaiaren zentzu osoaren partaidedirenean; adierazpen askatasuna bereegiten eta indarrean jartzen duten neurrian,kultura sortzen dute. Hau da jaia bera.
3
Aro eta sistima hau ez da egokiena jaiaeta kultura gorde eta garatzeko. Harengainera jausten diren mehatxuak soberaezagunak dira: zentsura politikoa musikari,idazle, artista eta antolatzaile herritarrei;merkatukeria; ikuskizun hutsa eredu partehartzailearen kaltetan eta abar. Alde horre-tatik, nabarmen utzi nahi dugu ezinbes-tekoa dela herri partaidetza jaia eta kulturagaratzeko, hala nola instituzioekin anto-lakuntza partekatzea ere.
4
Ideologia eta pentsaera politiko anitzadugulako -edo agian horri esker-,alderdi eta instituzioen gako eta kontroletikkanpo aritzeak presiorik gabeko ikuspegiaeskaintzen digu. Ikuspuntu horretatik jaiabere osotasunean iraunarazi ta garatzekokonpromisoa hartzen dugu, kamustu edoalferrik galtzera eraman dezaketen ekime-nak saihestuz eta borrokatuz.
5
Dei egiten diegu herritarrei jaiarenantolakuntzan, kudeaketan eta jolaseanparte hartzeko. Guztion ardura da jaiareniraunaraztea eta garatzea, galera edohigadura saihestea; herri kulturaren adie-razpen guztiak errespetaraztea.
6
Azkenik, eta azaldutako guztiaren bide-tik, jaitik abiatuta baina esandako guz-tia kulturara hedatuta, errotik arbuiatzenditugu adierazpen askatasunaren aurkakoeraso guztiak, halaber jaiaren eta kultu-raren jazarpen eta judizializazioa. Bide ho-rretatik abiatzen direnak ez dira duinak jaiaren antolakuntzan ez gizartean ardu-rarik hartzeko.Jai bizia eta gizarteaske eta sortzaileanahi izanez gero, ez dabeste aukerarik.
3
AGUR T’ERDIAGUR T’ERDISANTUTXUTAR HORRISANTUTXUTAR HORRI
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...