geroz eta gehiago garatzen duen bitartean, galiziar eta euskal elkarteek jarraitzen dute pentsatzen aldarrikapen linguistiko eta politikoetatik eratorritako faktoreak oinarrizkoak direla, euren "normalizazio" egoeraapalagoa delako hausnarketatik abiatuta, edo, nahiago bada, kataluniarrek erdietsitakoa baino urrats edo maila bat atzerago daudelako. Honidagokionean, gogoratu beharra dago, adibidez, Herrialde Katalanetakoaniztasunean garapen eta normalizazio maila ez dela homogeneoa, bai zera!Eta, era berean, zalantzan jarri behar direla uneoro uzkurtasun eta lotsak aldarrikapen profesionaletan, badaezpadako argudioak direla medio egitendirenak, halanola: kultur industria propioen indar edota garapen urria, edo balizko "fronte bakarren" irautea, ordainetan deus ere exijitzen ez zaielarik.Hortaz, elkarte batek sorburuko ezaugarri biak orekatzeko modua izan beharko luke, oso argi izanda helburua, epe motz edo ertainera, berealdarrikapen-funtzioak garatzea dela, ez bakarrik maila linguistiko etanazionalean, kanpoko etsaien aurrean, baizik eta baita maila zehazki profesionalean, editore eta industria kulturalen interes kontrajarrien aurreanere. Elkartasunerako deiak, edo "negozio ezaren" ihesbidea, edo "oraindik ez gaude prest" horien guztien mugak, askotan -ia beti- trikimailulotsagarriak besterik ez dira; beraz, kontzientzia hartzen ez dugun bitarteanez da erraza izango, alor honetan, estrategia egoki bat egituratzea eskubideeta aldarrikapenen defentsan. Eta egiazki, hasieran -baina ez bakarrik hasieran- aldarrikapen hauek planteatzeak lehenik harridura eta ondoreneskandalua sortuko dutela jakin behar dugu. Estatu espainiarpean izatearenizatez -egote horrek dakarren menperatze, azpiratze edo integrazioarekin, bakoitzak jakingo du nola adierazi- jabetza intelektualari buruzko legedi bat eta bakarra daukagu, bere baitatik aukera sorta bat sortzen delarik moduantolatuan baliatu eta egituratu beharrekoa; honela, muga nazionaletatik barrenera antolatutako ekintza bakanetan baino eraginkortasun handiagoa
Add a Comment