Welcome to Scribd, the world's digital library. Read, publish, and share books and documents. See more
Download
Standard view
Full view
of .
Look up keyword
Like this
2Activity
P. 1
Etxebizitza politikak gure inguruan (I): Etxebizitza hutsak

Etxebizitza politikak gure inguruan (I): Etxebizitza hutsak

Ratings: (0)|Views: 172|Likes:
Published by EKAI Center
Etxebizitza politikak gure inguruan (I): Etxebizitza hutsak
Etxebizitza politikak gure inguruan (I): Etxebizitza hutsak

More info:

Published by: EKAI Center on Nov 19, 2013
Copyright:Attribution Non-commercial

Availability:

Read on Scribd mobile: iPhone, iPad and Android.
download as DOCX, PDF, TXT or read online from Scribd
See more
See less

06/02/2014

pdf

text

original

 
 
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
 
 
Working Paper
 
2013ko azaroaren 14a
 
ETXEBIZITZA POLITIKAK GURE INGURUAN (I): ETXE HUTSAK 
 
HOUSING POLICY IN OUR ENVIROMENT: EMPTY HOUSES(I) POLÍTICAS DE VIVIENDA EN NUESTRO ENTORNO (I): VIVIENDAS VACÍAS
Eñaut Apaolaza Amenabar
 
 
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
 
 
ETXEBIZITZA POLITIKAK GURE INGURUAN (I): ETXEBIZITZA HUTSAK
1.
 
Gure inguruan, Europar Batasunean batik bat, etxebizitza politikek ezaugarri ezberdinak dituzte. Oro har lau taldetan sailkatzen dira etxebizitza eskubidea bermatze aldera egiten direnak politiken ikuspegitik:
 
Herbehereak, Suedia eta Britainia Handia. Estatu interbentzio handia. Alokairu sozialeko etxe asko. Barne produktu gordinaren %3 edo gehiago etxebizitza eskubidea garantizatzera bideratzera.
 
Austria, Danimarka, Alemania eta Frantzia. Alokairu pribatuko etxebizitza parke handia dute. Etxebizitzan egindako gastu publikoa BPGren %1 eta %2 artekoa da.
 
Irlanda, Italia, Belgika, Finlandia eta Luxenburgo. Alde handiak daude batetik bestera. Jabetzan etxe asko, eta alokairu sozialeko etxe gutxitxo. Gastu publikoa BPGren %1en ingruuan.
 
Portugal, Espainia eta Grezia. Etxebizitzak  jabetzan batez ere, alokairu sozial oso gutxi eta pribatua berriz gainbeheran eta kalitate eskasekoa. Gastu publikoa BPGren %1etik beherakoa.
2.
 
Etxebizitza eskubidearen aitortza konstituzionalak antzekotasun handiak ditu estatu batetik bestera (etxebizitza eskubide unibertsala, jardun politikoa horretara bideratu, espekulazioa saihestu, onura publikora
bideratu…).
Gero horren praxiak oso politika ezberdinak eman ditu Europan, eta gure estatua da eskubidearekiko ikuspegi bermatzailerik urrienetakoa duena. Horren ondorioz Europako errealitatea etxebizitzari dagokionez oso ezberdina da leku batetik bestera.
3.
 
Gure inguru europar honetako politika ezberdinak etxebizitzari dagozkion hainbat ikuspegitatik hel daitezke: etxebizitzara iristeko bideak eta moduak, alokairu motak, etxebizitza parke publikoak, laguntzak eta babesak, banku politikak eta abar. Horietako batzuk aztertuko baditugu ere, oraingoan etxebizitza hutsen problematikari helduko diogu, izan ere ikuspegi lokal batetik, toki administrazioenetik alegia, maniobra gaitasun eta ekintza publikorako aukerak handiak izan baitaitezke.
4.
 
Honela bada, etxebizitzarena maila administratibo hainbat biltzen dituen arazoa izanagatik ere, toki mailatik hainbat ekimen har daitezke, bai planifikaziotik baita etxebizitza hutsarekiko eta birgaitzearekiko politiketan ere. Egia izanda ere egitura administratiboaren beharrari goragoko mailetatik erantzun beharko litzaiekela udaletatik baino, bai behintzat etxebizitzaren arazoari erantzun orokor bat ematerakoan, esan bezala, udaletatik ere asko egin daiteke hainbat arlotan, eta etxebizitza hutsekiko jarrera politikoa horietako bat da.
5.
 
Etxebizitza hutsei dagokienez beraz, argi dago, eta gutxienez Europar Batasuneko hainbat herritako botere publikoen kezka da horren erakusle, etxebizitza huts desokupatuak ez direla gauza desiragarri bat, eta etxebizitza politikek errealitate hori aintzat hartu dute. Ez dira desiragarriak hutsik egonda etxebizitza beharrak asetzeko gehiago eraiki behar delako, lurra okupatu behar delako, gastua areagotzen delako hornidura eta urbanizazio berriak eginaz. Eta lurraldearen okupazioak bere mugak ditu, nahiz eta askotan horretaz ohartu ez behar beste.
6.
 
Bestalde, hutsik dagoen etxebizitzak, edozein izanda ere hutsik egoteko arrazoia, ez du aberastasunik sortzen, eta garrantzitsuagoa dena, ezin da etekin sozialik atera, ezin du Konstituzioak eta eskubideen aitorpenek ematen dioten funtziorik bete.
 
 
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter
 
 
ETXEBIZITZA POLITIKAK GURE INGURUAN (I): ETXEBIZITZA HUTSAK
7.
 
Arazo nagusienetakoa etxebizitza eskubidea orokortze aldera eta bere funtzio soziala betetzeko etxebizitza hutsekin egiten dena da. Etxebizitza hutsek eskubide hau gauzatzeko aukerak murrizten dituzte.
8.
 
Etxebizitza hutsen gainean hainbat neurri hartzen dira europar eremuan, desjabetzea tarteko. Errepaso labur bat emango dugu zeintzuk diren neurri hauek ezagutzeko: a.
 
Holanda:
 etxebizitza okupa daiteke urtebete baino gehiagoz okupatuta baldin badago b.
 
Alemania:
 etxejabeek derrigor birgaitu behar dituzte etxeak. Egin ezean isunak, behartutako alokairua edo aldi baterako desjabetzea, edo baita behin betiko desjabetzea ere. Etxebizitzen %10 baino gehiago hutsik bada, etxeak eraits ditzake administrazioak. c.
 
Suedia:
 alokairu merkeko etxeak okupatu gabeko etxeen aurka. Eraikin osoak badira desokupatuak eraits daitezke. d.
 
Danimarka:
 oso denbora gutxi egonda ere desokupatuta, abisatu egin behar zaio administrazioari eta isunak ezar daitezke e.
 
Frantzia:
 etxe desokupatuei tasa progresiobak denboraren arabera. Etxebizitzak ken daitezke 6 urterako edo gehiagorako birgaitu behar badira. f.
 
Erresuma Batuak
 egitura administratibo sendoa du etxebizitza hutsen gaiaz arduratzeko. Sei hilabetez hutsik egon diren etxeak ere desjabetu daitezke
9.
 
Datuak: etxebizitzen %5 gehienez hartzen dira errotazio tasapekoak, eta kopuru hau hainbatek altuegitzat ere jotzen dute. Gipuzkoan %7,5 dago, eta estatuan oraindik altuagoa da kopuru hori. Horrek esan nahi du margen handia dagoela oraindik etxebizitza hutsen gaineko politikak ezartzeko eta inplementatzeko etxebizitzaren eskubide izaeran sakontze aldera, eta etxebizitzaren funtzio soziala ipar izanda.
10.
 
Hainbat arrazoi egon daitezke etxebizitzak hutsik mantentzeko, eta Estatu mailan batez ere, eta neurri apalagoan Euskal Herrian, hain kopuru altuak egoteko. Besteak beste honakoak dira:
 
Etxebizitzaren jabetza inbertsio espekulatiborako tresna modura erabiltzea eta gizartean onartzea
 
Etxebizitza erostea aurrezki formula modura, balioa apurka hartzen duela eta narriadura moteleko ondasuna dela kontutan izanda
 
Etxebizitzaren erabiltzaile baten eta bestearen arteko errotazio denborak
 
Jabearen mesfidantza eta babes  jurisdikzionalerako prozedura oso zurrunak eta alokairurako desmotibatzaile izan daitezkeenak
 
Ikuspegi fiskaletik ez da ezberdintzen eskubidea gauzatzera bideratutako etxebizitza eta inbertsio edo bigarren etxebizitzara bideratutakoa
 
Alokairu politikak ez dira etxebizitza hutsak mobilizatzera bideratu.
 
Landa guneetatik hiri eta herri handietaranzko exodoa
11.
 
Administrazio publikoek etxebizitza pribatuen mobilizaziorako politikak martxan jarri nahi dituztenean bestalde oztopo handiak aurkitzen dituzte, jabetza pribatuaren eredu eta erakusletzat hartzen baitira ondasun higiezinak.

You're Reading a Free Preview

Download
scribd
/*********** DO NOT ALTER ANYTHING BELOW THIS LINE ! ************/ var s_code=s.t();if(s_code)document.write(s_code)//-->