You are on page 1of 1

GOIENA | 2013-11-18 | ASTELEHENA

11

HERRIAK
BERGARA

Etxea gainean eroaten duten turistei herria erakusteko asteburua


Aurtengoa bigarren topaketa izango da eta antolatzaileek arrakasta errepikatu nahi dute Aurreko urtetik hona Udalak egokitzapen lanak egin ditu autokarabanentzako gunean
iManoL GaLLeGo | BERGARA

Behin oporrak non igarako ditugun adostu ostean, maletek sortzen dituzte buruhauste gehienak. Pisua, tamaina, toki falta... Baina, oporretara etxe osoa eroateko aukera izango bagenu? Dirudiena baino errazagoa da hau, autokarabanek dezente errazten baitute ia ezinezkoa dirudien hori. Orain arte, toki askotan baztertuak izan diren ibilgailuak izan arren, azken urteotan, fama handia lortu dute. "Jendea kexatu egiten da, baina aparkaleku arazoak ez dituzte 32 autokabaranak sortzen, arazoak edozein herritan aurki ditzakezun 5.000 autoek sortzen dituzte", dio David Zapirain turismo teknikariak. Edozein autok ematen dituen zerbitzuez gain, autokarabanek abantaila ugari dituzte, kontrara baina, kotxe batek baino behar gehiago dituzte: komuna hustu, ur zikinak... Herri nahiz kanpoko erabiltzaileei zerbitzu hori errazteko, Bergarako Udalak, Labegaraietako auzoan horretarako toki bat atondu zuen eta gunea hobeto ezagutarazteko hurrengo astebukaeran topaketa egingo du.

DAVId ZAPIRAIN TuRISMO TEKNIKARIA

"Oso ondo kokatuta gaude: AP-1 eta hondartzatik gertu..."


Jende askok erabiltzen du Labegaraietako autokarabanentzako gunea? Ez dugu neurketa jakin bat egin blog espezializatuetan zabalkundea egin eta gero. Pozik gaude Bergarako guneak izandako online bisita kopuruarekin. Zer eskaintzen die Bergarak horrelako turistei? Ohiko turismo puntuez gain, Bergara oso toki egokian dago. AP-1a ondoan dugu eta bai hondartza bidean bai Europara bidean doan edozein turistarentzako atseden hartzeko toki ezin hobea da hau. Geratzeko toki bat baino, gunea ez da autokarabanentzako parking bihurtuko? Oso arautua dago hori. Erabiltzaileek gehienez 75 ordu egoteko baimena dute eta hori errespetatu egiten dute. Dena den, autokarabana bat autoa uzten duzun edozein tokitan lagatzeko aukera dago. Aurreko urtean 40 autokarabana batu ziren, aurten arrakasta errepikatzea espero duzue? Gustatuko litzaiguke eta horretan gabiltza. Zabalkundea egiteko orduan Sorbeltz elkartearen laguntza izan dugu, dena den, azken hamabost egun hauetan Espainia eta Frantzian kanpaina indartzeko asmoa dugu. Sasoi ona al da hau? Ez dugu espresuki aukeratu data hau, egia da uda garaian autokarabana gehiago ikusten direla, baina oso turismo erregularra da. Gehienek ez dituzte turismo garai propioak aprobetxatzen.

Aurreko urteko topaketak arrakasta handia izan zuen. |


erantzun positiboaren ostean, bigarren bat egitea erabaki zuten. Topaketa honen helburua Euskal Herriko nahiz kanpoko turistak erakartzea da. Zapirainek onartu moduan, "seinale kontuekin lan handia dugu, herrian laster jarriko ditugu, baina herritik kanpo konplexuagoa da", horre-

GOIENA

Bigarren topaketa
Aurreko urtean lehen topaketa egin zuten eta honek izandako

gatik erabiltzaileak koordenada bidez (N 43.104823 W 2.422652) edo (N 43 6' 17'' / W 2 25' 22'') iristen dira Bergarako gunera. Azaroak 29tik abenduak 1erako topaketa ez da Labegaraietara mugatuko eta gerturatzen direnek Bergarak eskaintzen duen turismo baliabideak ezagutuko dituz-

te. "Herria eta inguruak erakusteko egitaraua antolatu dugu", dio Zapiraniek. Egitarauaz gain, oraindik azken ukituak ematen ari diren Bergarapass bono turistikoa aurkezteko balioko du gurpildun etxeek protagonismoa izango duten astebukaera honek.

Etengabe gunea hobetzen


Autokarabanentzako gunea eraiki zenetik hainbat izan dira bertan egindako hobekuntzak. Erabiltzaileek euren autokabanak hobeto garbitu eta hustu ahal izateko gainera, zoruan gune bat bereizteaz gain, bertako iturria ere moldatu egin dute. Egokitzapen hauek ez dira azkenak izango eta Bergarako Udaletik azaldu moduan, laster gunearen sarreran bertan zer dagoen eta zertarako erabil daitekeen azaltzen duen panelaz gain, seinale berriak egongo dira.

aSTEBURUKo EGITaRaUa
Azaroak 29, egubakoitza Arratsaldean zehar Bergarako autokarabanentzako gunean aparkatuko dituzte autokarabanak. Azaroak 30, zapatua 11:30etan eliza eta espetxe zaharrera bisita. Arratsaldean aldiz, Jardunaldi Gastronomikoak. Abenduak 1, domeka 10:00etan, Bergarako gerriko berdetik San Martzial baselizaraino mendi txangoa.

Iturria egokitu egin dute. |

IMANOL GALLEGO

You might also like