Professional Documents
Culture Documents
1
Joan den eguberri egunean içan cen, oztetsu ta pozgarria. Bertan
minçatu ciren Azcue eta Eguibar. Jelçale gazte azcarrec ederqui bai ederqui
eguin omen çuten itzaldia euscaraz, tchaloac ençunic ugari. Gauz jaquingarria
beçala emanen dugu nola eldu cen Leitzatic mutil ta nescatcha talde bat
begui-beguicoa. Ezcurran eguiten cen jaiari atchiqui-nai naiac. Ontaco
elurraz pastu bear içan çuten 12 quilometroco bidea, inolaco bildurric ez
ciotela elurrari ezta aldapa gogor ta nequetzuari. Ongui bai ongui aguertu
çuten mutil ta emacume oquec JEL-eri dioten lei bici-bicia. Jaia ederqui
ateratu omen çan, dena eguin cen ustea cen baino obeto ta jendea alai
guelditu cen. Azquenean abestu cen Euzco-Abendaren-Ereserquia. çorionac
çueri ezcurtar maite oriei. JEL-en acia ereiten asiac ceratenez gueroz, uste
dugu seguituco deçutela cinço jocatzen aric eta betiereco gurenda iritchi arte.
çuec, leitzarroic, icaspide galanta eman diguçute joate bularçu ori dela-ta.
Lendanic ere baiguenequien cinçoeneco çaituztegula Euzcadin. Orai ere
esango dugu çuendaco ez dela gauz çailic, leitzar ta jelquideac, dena batean
içanic.
çurrumurru dabil
Bazterretan gu, jelquideoc, debruaren escutan emanic ote gauden edo
Tusuric nausituac. cergatic? Estatuta nai dugulacoz edo. Ta estatuto delaco
ori cer da ba? Gure erria bere buruaren jabe içateco escua. Ona ba. çuc aguian
galde eguinen didaçu ea ori den becatue, ea gure erria beste batzuec becela ez
deizquen içan bere buruaren jabe, ea eliçac debecu duen emanic orreri. çu
arritu eguiten cera olaco tentelqueriac ençunda. çu, cençuneco guiçona
cerala-ta, bai-daquiçu çoroa edo dela olaco astapuzqueriac ichurcen dituen
guiçaquia. Bainan bai-dire beste batzuec itchuca sinesten dutenac ta olacoeri
minçatu nai diet nic argui ta garbi.
Ez, guiçona, ez. Olaco gueçurrac darizquiotenac biotz tzarreco
guiçaquiac dira. Ariec bai-daquite, bai, gueçurra barreiatzen dituztela bainan
alaric ere, ibilcen dire bazterrac naasten. Olacoac, bainan, badire, bai, beren
aldera ecarriac. Olaco gueçurrac banatzen dituztenean, badaquite cer ari
diren, ez uste guero beguiac itchu dabilcela. Min ematen die olaqueri, min
bicia alare, jelçaletasuna Euzcadi osoan mara çabalzten dela jaquiteac ta
çabalce au nai luteque gueldiaraci, nai luteque ebaqui. Berandu dabilz ta
egundainoco aleguinac eguinic ere, gauçac aurrera doatzi. Ona, biotz gaizto
orren erdian duten arra, jo ta jo.
Euzquel idazgaiac
Bear ditugu, mutilac. Onata elcen ari dire trumilca erderazcoac bainan
euzqueraz tautic ere. cer ari cerate, ba? Lenago, Napartarra-ren aro artan
euzquel-idazgai-cutcha içaten guinuen beteric, orai berriz, icerdi patchac bota
bear celan edo alan ibilceco. Ustea dugu, ba, laster elduco çaizquigun
euzquel-idazgai oic. ilabur ta mamitsu bialcen badituçue obe.
2
ASTEcO BERRIAc (i)
Euzquel icenac
Aberçale cinec samurra bear dute eracutsi euzquel icenen delaco ortan.
Achal beiratzen badugu, or icusten ditugu jelçaleac trumilca, euzcoçaleac
ugari ta euzquelçaleac aneica bazterretan. Bai ba, euzquel-icenac, ordean
bacanchu. Mihizco jelquide oic, cer ari cerate ba, ainçacotzat ez duçuela arcen
euzquel-icenen cer au? gueroztic erdel-icenera cituztegu ichuriac ala? Bai
ote? Ecen ez beita beste bideric. Ala euzquel-icena eman aurreri ala
erderazcoa. Au eçarcen ba dieçu aurreri, onec beti espainar-icurra, espainar-
atza ibilico du. Erdel-icena erderaren ainçabidea euzqueraren baztergarri. Or
duçu auquera.
cibilac ilcen
Or ari dire cabernicolandian cibilac erailcen. cinezco porguesuaren
guibelgarriac omen dira cibilac. Beti ere erorcen ari dire, udazquenan orbela
beçala. Ilcen ba-dituzte ere, ez dute asqui porguesuçalioic. Nai dituzte
pusquetan emanac ta ortaco buruac lehercen, soinac ceatzen, araguiac
urratzen ditugu asiac erritar uçu oc. Ilda guero emaztequiac dançan ari omen.
Sanjurjo buruçagui orrec dionaz, Monte Arruiten guertatu lazgarriquerien
einsucoac dire Castilblancoco oraico oc. Aldea du alde, aatic,
Castilblancocoac. Apircan abrequeri aiec eguin cituztela moroac, atzerritarren
aurca, atzerritarren gorpuetan. Espainan berriz, alcarri dizquiotela eguinac,
au da, espainarrec espainarren buruan. Baiguinaquien leendanic ere ez
guinuela icusia Espainacoa becin porguesu larriric. Orai dugu ere bai larriqui
eracutsia.
Badabil aurrera
JEL Napar osoa. Erri tchiquienetan ari dire ere bai jelquide-tchorta
beguicoac sorcen. Iruinerrico ontan ere bai. Gogorchu guinuen ta ecigaitza
Iruinerri au, echin citzaiola ozcaric atchigui inondic ere. Orai bainan
bizcorcen asia dugu ta aberçalez tchirdilcatzen, cendeac eta aranac. Aroa
dugu auta bazterretan baita ere esqueini joria. Erribera-aldean ere. Aitzitic,
atzerache dugu euzqueldunen errialde, bide tarrac, Aetza-ec, Agoitz-
erquicoac, erqui-ganecoac bereciqui. Beitia ederqui dago JEL-en aldez. cer
çabilçate, mutilac, loçorro min ortan sartuta? Icusaçue Barrancaren
icaspidea, cinço jocatzen duela aberriaren aldez.
3
Agoicen minçatu cen Fernandez çabaleta'r Jule, nola asi bear den açalteco.
Ederqui alare egon cen Iruinaco Emacume Batzaco lendacari bipila. Eldu den
igandean Aurizperrin içanen omen dute batzarra ango emacumiec, ango
batzari abiarazteco tchedetan.
4
estatutoaren onarcecoan. Ori da cinço jocatzea, politiqueriac alde batera
utzita. Gure senide oriec gu baino erneago ta aurrerago dabilça. Emen
Naparran astaquilotan dugu sail ederra, sudurrain sudurrean gauçac icusten
ez dituztenac ta oqueri galde bat, tipieneco den galdea eguiten çaienetan,
erançuten ere ez daquitela guelditzen dira.
Alquegarria cen, beraz, lengo egunecoa. Udalac içan dire Naparran esan
dutenac ez dutela oraindic tchegosi estatutoaren mamia. Estatutoa cer den ez
daquitenac. Ene bada! Trumilca joan çaizquiote orriac, liburuac ta paperac.
Au dute irugarren batzarra, Iruinan, ta Liçarraco arrabots ura, bazterrac
inarrosi cituena, bizcorqui alare, orren elceco joan-etorriac, arat-unatac,
periodicuac, mailuac becela gogorqui jotzen arien buruan, ta ona nola eldu
çaizquigun estatutoa cer den ez daquitela. Gorrac çauzte, mutilac, ala?
Gorrac, itsuac edo çoroac? Beti ere estatutoa onartua dugu jadanic. Ta
aurrera jo bear dugu orai. Emendic guti buruan batzarra içanen dugu
Euzcadico udal guciena, Naparracoac sartuta, batzar ontan iracurrico da
estatua ta gure erri guciari galde eguinen çaio ea nai duen estatutoa.
Eguimbide au bucatuta, estatutoa eramana içanen da Madrilera onartua içan
dadin an. Tira, ba, mutilac, eçaizte atzean guelditu. cinço jocatu bear dugu
oroeri eracusteco ez gaudela locartuac, nai dugula libre içan aincinetan içan
guinen beçala.
5
dugu gure eracustecoa. Atzera eguiten ba dugu, ondorengoec gaitzetsico guitu
ta çucenez.
Patria Vasca
Ola deritza berriqui arguitaldu ingurti bat, eder-ederra. Tira içugarria
içan da atera ta bereala. Goreste gaitzac ditu bazter gucietan alchutuac non
eta aitzeco beitire aleac oro. Emen, Iruinaco Euzco Etchean dugu salgai.
Norbait bada artugabea oraindic, leia bedi escatzeco ondarrac guelditzen
beitire ta emendic iruzpalau egunen buruan, cinac. Edergarriac baiditu ausar
ta bereciac alare, bacan icusizcoa. Ta mamia, goço-goçoa, aberçale utsa dena
2.50 ptan duçue salgai Iruinaco Centro Vasco-n, reembolso dela bide bialcen
da ere bai.
6
Amaiur, chL, 1932-i-27
JEL-batzarrac ausar
Lau içanac ditugu azquen igandean, oro ozte ta sutzu. çangotze,
Olechua, cirauqui ta Lecumberrin, au, gueienic, euzquera garbian. Mutilac
ditugu guero Eguibar ta Tolosa, gauçac propiqui esaten. Aguertuco diren
toqui gustietan, jendea berenduco dute. Oc asiz gueroz, ençuleac cituzten so
ta so. Beren itzelaric cincilica. Tchalotuac içan ciren biciqui ta arien solasain
gose çagon jendea. Ez da erreça esatea celaco onguia ecarri duen
Lecumberrira gure aberquide maite orien euzquel-itzac, euzquera beitago erri
ontan ein larrian. guipuzcoarren alac ta gure iardun irauncorrac çuzpertu
deçaquete bainan laster eguiten badugu. Ortaco lengo igandecoa beçala eguin
bear dugu batzar cembeit ta ola gueldacico dugu euzquera maitearen
ondamena erri ontan. Bestalde, lana dugu bearra ere bai, Larraungo ibarrean.
Badaquiçue nola lerratu ciren ango udalecoac Naparroaco araudiaren aldera
onec esan nai du aberçaletasunic dui-duie dabilçala bazter ariec. JEL den
toquietan, lehen susmoa dugu beti euzcotasuna ez du biotzean tinqui
atchiquia. Ez daquit norec garreiatu cituen larraundarrac oin bide tcharrera
ta ustea dugu onez gueroz damutu çaiotela. Beti ere, ibili erne emendic
aurrera, escu azpico joco ortara ez erorceco berriz ere.
7
egunetan denic olaco pedagoguia ibilcen ausartatzen dena. çuec, erasuarrac
edo ango euzcalçale eguizcoac, leia çaice berriac bialcen onera ta itz ematen
diçuet gure gain artuco dugula bai pocic olaco maistra arguitara ateratzeco
saila.
Gogo-inarcunac, euzqueraz
Edo ejerciciciuac içanen dira Done Pirmin Aldapacoaren eliçan, 7ean
asi ta 13en bitartean, deiac dionaz, or beitico deia. Emaleac içanen dira
Iruarritzaga ta Ugarte abac ta egun gucietan eguinen dira arratseco 7etan.
Ordu ona ta ordu egoquia ta ordu gai-gaia. Ez guero ibili aitzaqui-maitzaqui,
euzqueldun ori, al duçula ta ez duçula. Iduqui gogoan, bestalde, Iruinan ez
dela içanen beste belgunçaric euzqueraz ta ez bacera joaten orrera, ez uste
guero içanen duçula berriz ere. Berantarrac porrot beti, ta ola guertatuco
çaiçu. Bainan ez da asqui çure joatea, sendia baduçu eusquelduna ta artacoa
egor çaçu beraz, nescameac bereciqui. Ez atzendu inola ere soingain
daucaçula çuc çure seiac onera bilceco cera, au dela-ta, joan aci bear dietzu
utz gabe. Jaungoicoac sari ditzatela aba beguico oc, etorri beiçaizquigu
çalança guinaudelaric beldurrez eta uts eguinen ciguten aurten belgunçoc. Ez
eguin guero uts ceorrec, euzqueldun orrec, mihizco maitasuna bederic
daucaçun orrec.
Euzqueldunac Iruinan
Oraico onec burura ecarri digu ce gauz ederra içanen litzaquen olaco
misioetara aguertuco balire Iruinan bici diren euzqueldunac. Euzquel-
misioac içanen direla iracurriric batec baino gueiagoc esan edo du: Done
Pirminen eliça duçue asqui bai ba. Bainan nic olacoeri esan bear diet ez eliz
8
au, bicoitz edo irucoitz andiagoco bat baicic bear guinuquela euzqueldunoc,
alqueric baguinu pichcat ta gure izcunz çor ederrari diogun leia ere. cembat
uste duçu, iracurle maite orrec, euzcaldunatan dela Iruinan? Mila? Bi mila?
Iru mila? Are gueiago, 5000 ote? gueiago. Au baino gueiago bide da Iruinan.
«Bide da» diot eta ez «da», ez beidaquigu orainic cembat diren ceatz. Gure
çabarqueriac ez digu utzi estadistica bat eguitera.
Soldaduac atzerrira
Or ibiliac dire carriquetan, berec ez duten alaitasuna inundic ateratu
naietan. Inun au içaten da beti alcola. Gure buruaren jabe guinelaric
euzcotarrac ez guinen etchetic ateratzen ezta are gutiago inoren mutil joaten.
Orduco çorionçu artan, quintaric etzen Euzcadin, gure aincineco
etchecandriec beguiac tchucatu bear eçuten semeac equencen cizquieztela-ta.
Eta garaiena cena, euzco-mutilac eciran joaten inore euzco-gogo ederra
edencera ta ciquincera. Etchecandre orrec, beguiac negarrez bustitzen
dituçun etchecandre orrec, semea camporaco arcen diçutenetan, çuc
estatutoa cer den ezdaquiçu nasqui... Ori da ba. Estatutoa baguineuca, çure
semetchu ori elitzaque joanen soldadu ez eta çure beguioic negarrez
elitzaizquiçuque bustico ere.
Lindberguen aurra
Badaquiçute nasqui Lindberg au nor dela. Egalari ospetsua, baiqui.
guiçon onec eguin çuen Ameriquetatic Uroparaco egaldia jauz batez. Ipar-
Ameriquetan egazquinera igan ta Uropan aguertu. Gaindi eder-ederra,
jendeac agoa çabalic utzi cituena. Orra ba, bera dugu orai ere solasgai. Aurra
ebatsi diote aur-lapurrac. Lo cegola, etchera sartu ciren lapur oic ta artu
çuten campora. Andic joan ciren igues tarranta batean. Oquen susmoric ez da
inondic aguercen. Gurasoec artua omen dute carta bat non eta esaten beitute
lapurrec deus macurric eçaiola guertatuco muticoari. Beti ere, eun mila duro
baino gueiago bear dute eman, muticoa atzera nai badute gurasoec. Tchinelac
eta çainac or dabilça bazterren iquerquetan ea den numbeit aren aztarrenic.
Dena, uts.
Espainaco terribliac
Ari dire beste matchinada bat componcen ta Jacan, oraico ontan oi den
becela. Andic etorri omen cen oin çorionçu chasi guituen oraico au. Sediles ta
beste terriblioic ustea dute andic etorri bear duela eguiazcoa, gaucec cinço
jotzecotan bederic. Bainan porrot eguin du eguiazco onec ta urrenari so egon
bearco. Ez beita beranduco, beraz...
9
Tchinaco gudua
Diotenaz baquea dabil gaurguero bazterretan. Japonec ardietsia du
tchedea ta ichil araci ditu izquiluac. Iraun beça luçaro. Tchinac badu
soldadutan ozte gaitza, bainan buru bacotchac jotzen du bere alde. Or
dituçute, beraz, aguintariac azcar, queneralac ausarqui: Tchinaco oniac,
bainan, ez die açolic. Ortaz beraz, Japon nausitu al içan çaquie aise.
Euzquel-misioac
Asico dire, Done Pirmin Aldapacoaren Eliçan, datorren 7gnean.
Elizquiçuna arratseco 7etan içango da. Aba Iruarritzaga ta Uriarte direla
izlari. Jende guti joango den bilur, ala? Bai ote? Ez dut uste nic, inundican
ere. Iruinan bada euzqueldunatan azcar Aladapaco eliça gomburu bete aina ta
are gueiago. Ez badira etorcen, berec içanen dute errua. Aba beguico oriec
cera eguina dute esca ala: Jaincoarequilaco bearcuna ta euzqueldunen
aldecoa ere bai betetu dute ta arieri eçaiote egonen ençulien ez joana.
Aberçaleen batzarrac
Joan den astean eguin dira itzaldi abercoiac Nafarruco erri batzuetan:
Liçarran, Salinas de Oron, Azquetan, cirauquin, Undianon, ciçurren eta
Autzan. Azqueneco au da Ulçamaco erri euscaldun polit bat. Bertan minçatu
ciren Paul Eguibar ta Eneco Tolosa aberçale sutsuac, biac eusqueraz. Bildu
cen iendequeta polita, guiçonquietan eta nescatiletan, eta oso pocic atera
ciran danac. Beste 6 erri oietan ere, iende andia bildu cen. ciçurren, gu
aberçaleac ioan orduco, norbaitec ciricatu ta, ango emacumezcoac beste erri
batera ioanac. Undianon berriz, norbaiteri ençun guenion gu ez garela
cristauac: ba ote da euscalçaleac baino cristauagoric Euscalerrian?
iuramentuac ere, erdaraz aitzen dugu beti. Sinescaitz da, euscalçaleen aurca
ari diranac, tradicionalistac direla ençutea. Ba ote da emen tradición edo
oitura çarragoric eta cinçoagoric gure eusquera baino? Beguico ninia baino
ere maitago ditugu ba, guc aberçaleac, euscaldunen dançac, cantac eta
minçaira... eta carlistac ere ala bearco dute, beren aitatchiren iduricoac nai
badute içan.
10
abesten eta erlijio sainduaren eguiac eusquera ederrean ençuten. Esquerrac
çor diotegu euscaldunec A. Iruarritzaga eta A. Uriarte-eri.
Radio eusqueraz
Donostico Eusco Gaztediac antolatu ta asteazquen gucietan atsaldeco
7½ etatic 9 orduac arte ençuten al dugu radio debruqueri orren bitartez
eusquerazco cantac eta itzaldiac, Donostico estacionetic bialiac. Orain arte
eman diranac ongui ençuten dira eta irri pichca bat eguiten al da Eguileor eta
Beorlegui ospatsuequin.
comediac Erratzun
Gaztetchoac bilcea, comediac emateaz errico iendea atseguinequin
pasazteco, gauça ona litzaque, eusqueraz balire comediac, euscaldun erri
bateri dagoquion beçala. Baino Erratzuco monja batzuc çocoratzen dute gure
eusquera maitea, eta erdararequin batean nai bide dute sarraraci
Euscalerrian beste gauça batzu, orai Madriletic etorcen çaizquigunac
beçalacoac. Euscaldunei eusqueraz, bada ortaco comedia franco idatziric,
Jaincoari esquerrac.
11
Ecin dugu gaurco periodicua utzi berri au eman gabe, nola biiar etorrico
den Iruinera goiangueru donea. Etorrera au guertatzen da Bazco-ondoco
lehen-astelenean. Ozte gaitza ateraco çaio bidera, aguian lengo urtietan baino
gueiago. Ta Aldundi-jaureguian cer guertatuco ote da? Oitura seguituco al da
goiangueruaren iduri alazgarria eramateco ala ez? Icusico dugu. Beti ere,
eraman ala ez euzcotarren biotzetan bici da ta bicico beti-betierecotz. Au ez
bada, eguimbidea içanen du lengo urtetacoa. Elizquiçun ederra içanen da
catedralean, sermoia duela caputchino batec.
Errepublicaco eguna
Jaitu da bizcor bazterretan. Emen berriz, Iruinan ez da gar andiric içan.
Beti ere musicac ibili ciren carriquetan eta cendoiac eta quiliquic ta çaldico
maldicoc açaldu çuten ere bai beren taiu barregarria. Au cela aitzaquia,
muticoac ta jende cheac eman ciren carriquetara ta arrabotsa ibili cen or
numbeit.
Secretarigoa utsic
Utsic guelditu da guipuzcoaco Aldundico secretarigoa. Deia dute
barreiatua utsune au betetzeco. Ez uste, bainan, edonorec bete deçaquela.
Bear du eusquera jaquin ucanduruac. Ederqui eguina. Tchalogarria da
benetan guipuzcoaco Aldundiaren erabaquia au ta çorionac bialcen dizquiogu
biciqui.
Sumendiac Tchilen
Açaldu dire berri içugarrizco orroaz ta errautsac botatuz gaitzeco
urrutira. Bi mila quilometroco baino gueiago. Uropara ere etorrico ote diren
quezquea dabil. Elitzaque lenengocoa içanen. Aspaldi içanac dire Asian olaco
sumendi-icarac ta errautsac onatuac içan citazten orducoec.
12
Ardoçaliec garaituco ote dute Ameriquetan?
Or dabilz ardoçaleac ta «idorrac» cein bere alde jocatuz. Ustea dabil,
bainan, ardoçaliec garaituco dutela. Bost miloi erritarrec escatu omen diote
Ipar-Ameriquetaco buruçaguiari orai dagon debecua urratzeco. Jaquina ez da
certan gueldituco diren alde ta contrac. Beti ere, azcartuz omen doatzi beren
indarra ardoçaliac ta ez da arritzecoa emendic guti buruan azcarrenac ba dire.
Mutilac dira guero ardoçaliec asmoac ateratuz burutic. Orai diote estaduac
duela era propia beste estaduec dizquioten çorrac garbitzeco, ardoa dela bide.
Utz deçala Estaduac ardoeri sarcera libre. çordunec ardoa dute sobera. Bial
deçatela oquec ordea ardotan, urriric edo gratis. Ardoçaliec pagatuco
estaduari ta ola onec alchatuco du aise bere çorra.
Igandeco guertaquiac
Latzac içan ciren eta jendeac inarrosi cituzten biciqui. Aharra sortu
omen cen carlisten eta esquertarren artean, edangu batean. carlistec porrac
atera ta bestieri jo eguin omen ciezten eta bi lagun çaurtu, porrac cirela garri.
Beti ere, lasterca ateratu ciren, batzu bestieri jaçarca. carlistac sartu omen
ciren batzoquira, bestien igues eta jaçarliac atarian guelditu igaliac noiz
jautsico goait. Bere artan bospasei tiroc ocen taca taca ta bi guiçon gazte, ilic
alchatu cituzten lurretic eta beste iru, itchusqui çaurturic. Norec erauci ote
çuen? Oraindic ezta jaquina. Beraz, ezta deus jaquin ere. Or ibili dira
esamesac deus funsic gabe, au dela ta ori dela esaten.
Gau berean
Iruinaco inguruetan omen cebilcen gau berean cembeit mutil gazte,
carlistac berac oiu ta carrazca. Basaldeco çainac atzitu omen cituzten ta preso
alcha irira. Bidebitartean, asaldatu omen ciren eta bat iguesi joan cen çainen
escuen artetic. çainec baceramatzaten atzilotuac besteac nun eta alaco batean
tiroca asten beitzaie, ariec eçaquiten aldetic. Bere artan cen guiçon bati eldu
citzaizquion balac eta bat sartu soinean, numbaiteco saiesquiac sutsiric.
Andic alchatu guiçona artu çuten Casa Socorro delaco etchera, andizqui
uquitua. Plaça del Castilo delacoan, ozte amorruac guiçon çoritcharreco bat
arpatu çuen eta gaizquilea cen eta itchusqui minaraci cioten soin gucian.
Biaramonean
Lehen-goicetic, oro gueldi. Esquertarrec languile gucieri lana uco
aracita, leguen contra. Dendac ere bai erchita naiz eta ascoc idequi nai
cituzten. Bainan babesa escatu gobernadoreari eta onec insensatos ta
13
alarmistas deitu ta oin quito guelditu cen. Ein artan, oro, olga bearrez eman
ciren, nai ta naiez. Bederatziac inguru, mulço gaizquin bat joan cen circulo
carlista aldera ta leioetatic sartuz, gauçac ebatsi ta apurtu eguin cituen. Ostu
omen cituzten diru batzu, lengo egunetic utzita. ciguilupe çagon circulo au ta
buruçaguiec bahitua, ortaz beraz, au jaquingui, iendeac arritu ciren oso.
Urrengoa
Espac açaldu cire bazterretan, buruçaguien-bigunqueriain contracoa.
Oroen buru, Cámara de Comercio delaco elcartea. Au çucendu çaie erritarreri
bere asmoari-atchiqui-esque. Badabilça baiac eta eçac, baietzac ugariago
içanic.
Euzco-araudia
Ez al çaiçu politago estatuto bascoa baino? Or duçu, ba, onetsiric. Atzo
bildu ciren Gasteicen araudi au eguiteco cera çuten oinordecoac ta azquenic
onartu dute ao batez. Poztu gaiten, beraz, euzcotarrac. Bainan berri onac ez
ditugu onequin aitu Badaquiçu, iracurlea, nola udalac edo aiundamenduac
bildu bear direan araudia onarceco. Bilçar au eguin bear cen Euscalerrico erri
batean. Orra ba, erri au Iruina içanen da. Au dala-ta, eldu den ilec 22gnean
Iruinara etorrico dira Euscalerrico udal guciac ta egun oroigarri ontan
Euzcadic, udalen aoz, onartuco du.
14
ateratua azquen ostiralean. Beste onci batequin ateratua cen Pasaiatic
arrainquetan. Parean ari ciren biac arrainçan eta elcarren aldamenean
ceuden. Bat batez, Jaizquibel-mendi oartu cen eçagola bestia. Asi cen ala
oartu ea bila ceçaquean. Alperric. Beste onciac eçuen deusic erançuten.
Bazterrac aracatu edo miatu cituen ecin idorota. Ecimbercean joan cen.
Orduco artan iragaten cen onci ingles bat, ito-urranen oiu ta garraciac
ençunic. Urbildu cen toqui artara. Bi guiçon besteric ecin alchatu cituen. Eta
Cardiffera eraman cituen. Onciaren jabeac baieztu dute berri negargarri au,
esanez bi guiçon bacarric alchatu al içan direla, bestien berriric ez dela.
Eusqueraren Adisquideac.
Atzo içan çuen batzarra batz beguico onec aristico batzarquidieri alde-
agurra esateco. Baita ere icendatu berrieri sarrera emateco. Don Jenaro
Larratchen gain içan cen cer au, batzaco buruçagui içana danaz. Onec itz
sutsuaz eguin çuen esanez gogotic lan eguiteco eusqueraren alde orai asico
direnac, bera egongo dela batzaren sail beguicoari atchiquia orai arte egon
dan becela. Sartu berriec escarrac eracusi cizquioten biciqui buruçagui
aspergaitza ta cinezco eusquelçalea içan dela-ta orai alde eguiten dien jaun
beguingarri au. Bainan ez du eguiten aienganic alde, batzarrac asmoa artua
beitzuen lengo egunean ohorezco buruçagui seguitzeco bera. Bear ere bai D.
Jenaroren gueriça beitute lagunz ederrecoa. Eusqueraren adisquideac, ohore-
buruçaguigoa opatuaz jaun beiragarri oneri, ordea nolabeit aguercen dio
batzaren alde eguin direlacoa ta gainera ez du galcen aren babesic.
catalunia badoaie
Aste ontan asico dire cataluniaco araudiari buruzco izcatzeac. Ongui
ateratuco omen da gueiena, gobernuac asmoa beitu aurrera eramateco cer au.
Gu, euzcotarrac, beguira egon bear dugu aste ontan ea cer guertatzen den.
Gure araudia pastuco da cataluniacoa pasten bada. Ta oneri emanen çaionaz
conduac ateratuco ditugu ea cembat jalico çaigun guri ere. Beti ere areri
emanen çaiona guri ere emanen çaigu. Escatzen baldin ba dugu arec escatu
duen becela.
15
alde. Asi dire, ba, bidea eracusten. Beunça jaunac eguin duen açalce onequin.
Jarrai deçala sendo.
catolicoac Parisen
Içan dute eguitate bicaina. Pariseco cardenal jaunac escatua cien dirua
asmotan dituen eliçac eraiquitzeco. Norbaitec esan çuen obe çutela arpide
edo mailego bat idequitzea. Ola eguin cen lengo egunean. Banquetche batzuec
saila artu çuten dirua bilceco. Oguei miloi ciren escaquiçuneco dirua. Egun
batez bildu dire. Diru onequin 60 eliz eraiquico dire Pariseco auçaberrietan.
Eçaupide galanta dugu quistar-gogoa pizcorcen ari dela paristarren artean.
Gudaroan asi cen eta badoaie aurrera. Lanic eça eztituco bide da, quistarren
diru au dela garri.
Aberçaleac errialdetan
Berri dacarquigu gaur teleponuac nola margolari batec eguin duen
Japonen ango erreguearen iduri bat, bere odolaz baliatuz. Sei nescatchec nai
içan dute odola ichuri guduric ez badabilen ere ta ortaco asmo bacana içan
dute, icurrin batzu apaincea beren odolaz tintatuz.
Lusagarra garesti
Prancin debecu eçarri diote Espainatico lusagarrari ta angoac asi
gareztitzen orai.
Uzta Andalucian
Escaini jori-joria ta ederra omen du ta larrieneco esamesac barreiatuac
içan dira ango aurquincetan, bilduco dela ta ez dela. Onen cupidaz,
gobernuac egorri omen du Ministro de la Gobernación delaco alseina toqui
aietara, porrot-arazteco an dabilçan asmo belz oiec.
16
morroiac içatea baino. Au bada eguia içanen da ere bai Gaztelac gure gain bici
nai duela. Ta gu ez gaude ortaco ez, gure oldez bici içateco baino. Eguin
deçatela nai dutena, ez digu acholic, guc gure bidea eguinen dugu, besteac bai
asarre edo ez asarre.
Unanumo or dabil
Erguelqueriac dariotzala. Euzquerari buruzco gaucetan açaldu ta anca
sartu, gauça bera du Unamuno famatu orrec. Erra gaistoa dio euzquerari
euzcotar ustel onec ta al duen alditan orotan aguercen oi du. Jaquinsua omen
da Unamuno. Bai ba, griegoz aguian, euzqueraz beinepein ez. Gogora çaigu
inquineru ta idazle edo iscribatzale ospatsu areri guertatzen citzaiona.
guiçajoa aotan erabilcen çutenean inquinieruec, aren quidecoec, esaten omen
çuten: Au duc idazle azcarra! Ta idazleac aipatzen çutelaric aren icena, esaten
omen çuten: Au inquinieru arguia! Ola ba esanen dugu guc Unamunoz: Ona
cegoc euzqueraz! guiçona da guero griego-gaietan... Ta bere griego-icasle bat
aguertuco baliçaigu, aguian erranen liguque... Ba, ba... euzqueraz beçala dabil
griegoz ere... beti errenca ta anquea sartuz...
Oguia escas
Bolchebicoc etorri baino len, Uropaco garatea cen Errusia. Orai bainan
escas gorritan daude, berendaco ere ez dutela. Oletaco languileri quilo bana
ematen omen ciezten, orai egunoroco pusca diezte chuhurtua, quilo-erdia
besteric ez beitute arcen. Siberin gauçac larriago omen badilça. Gorriac
jasaten ari dire Errusico jendeac. Emengo tcholorioec —Espainacoec
beinepein— naico luteque gauçac aratu Errusicoen arabera ustez eta
lucaincaz lotuac direla ango çacurrac. Or dute, ba, icaspidea. Ez daquigu nola
dabilcen ango gauçac. Izperringuiec diotenaz, arras macur. Beti ere, oguiz
badaude escas Errusin, gauçac larri bide dabilça.
17
seguitzecotan, etsai çacarra laster uchatuco dute. Iru aberçale atzilotu ta
eriozpetuac içan dira. Aberçalien odola, aberçalien anizgarri.
Maura itz-ausle
çuc, iracurle orrec, bai edo daquiçu Maura egona dela Pacto de San
Sebastián delaco batzarrean. Badaquiçu nola catalunia arien aldera ecarri-
bearrez batzarrecoec oroc estatutoaren itza emana cioten. Oquen artean,
Maura. Eguiaren ordua dugun oraico ontan. Maurac ecetz erraten du,
estatutoaren contra eguingo duela alic gogorren. Guc, euzcotarroc,
lehendanic ere badaquigu norainoco leiala içaten den espainar batzuen itza.
Ara Espartero, carlisten gudua gueldaci çuen euzcotarreri itz emanez fueroac
gordetuco citzaizquiela. Bai cera! Madrileraz gueroz itza jan çuen deus acholic
eciola goreneco buruçaguia içanic ere. Orra Maura flamenco ori, Donostin
itza lotu catalanequin eta orai galanqui suelto atera. Ori doc mutila.
Erdaldunaren, aguinça, gueçurra.
Agurra
Jaureguiberri jauna, mendiz arainco euscaldun azcarra, gure artean
dago, Iruinara etorria, cembeit egun pasatzeco gogotan. Espaina aldean ibilia
da lurralde asco icusiric. Emendic joanen da Baionara. Agur diotsogu.
18
daucatelacotz. Dirua dela bide gauçac oro erosi deique, salbu osasuna ta
çoriona.
Lecarotzen erenegun
Euzquel-icaslien saritaco jaia ederra içan cen, baiqui. Ozte asco bildu
cen alde gucietaric, bereciqui guipuzco ta Bizcaiatic. Goicean, jaupa abestu
cen ederqui baino ederquiago. Ezta arritzecoa an diren ortaco gaiquiez.
Gailena, arratsaldean, içan cen. Ez dugu lecuric gauçac chehequi ipinceco
emen. Esanen dugu minçain cirela Eiçaguirre, Aitzol, Archanco ta Aguirre
alduna. Oro, ederqui. Alço abaren itzaldia, mamitsu ta sarcorra ere bai. 150
icasle ateratu omen dire eusquera icasiac. Aba oc eguin duten lana
tchalogarria da ta onuratsua. Boaquio gure tchaloa ere bai.
Ibarnegarai ta Liçar
Garaile ateratu dire eusquelçale beguico oc Prancico autescundietan.
Oloron eta Maulec aldunac içanen dituzte euzquelçaleac lehen beçala.
Bretonac badabilz aurrera. Rennesco auterquia edo distrituan açaldu da
lehen aldiz nosqui autagai autonomista bat. Ez da atera bainan bai bildu
autarqui cembeit. Olaco gauçac asiz gueroz, berez ibilcen dire. Eusco-
aberçaleac asi cirelaric içan cen emen, Euzcadin, iseca ta farretan azcar. Ez
guero eguin irri. Olaco gauçac asiz gueroz, ez dire beinere baratzen. Ona
emen nola ez garen guelditu ezta gueldituco ere, gurea atera arte.
19
Eguna joan cen deus macurric ez. Euzcadin bereciqui gauz guti aguitu
cen oargarri. Espainan ere ez, Cordoban ez ecic. comunistac ateratu omen
citzaizquion cibileri ta oquec tiroca artu omen cituzten, guiçon bat bertan
bera utziric. Emen, Iruinan çoçolistoc içan çuten batzar bat, pelotatoquian,
pelotatoqui-erdia erduric notinetan. Madrileco bat etorri cen minçatzera,
çoçolistoen burua edo buruetaricoa bera. Emengoec ustea çuten baldituric
utzico cituela aren solasac bainan ecen ola guertatu. Ez beitzuten ençuliec
ederretsi.
Aberçalien asmoac
Oguei bat batzar eta jai omen dire eguitecoac gobernadoreac baimena
eman orduco. Acia ernetzen ari da bazterretan eta emendic guti buruan,
aberçalez brocatua içanen dugu Naparra. Ala biz.
Leitzaco nescatchac
Ari dire beti. Orai, ançoquia, urren jardun bat. charduquiac baidire
nescatch beguico oc. Ola bear. Jendiac ola balire, gauz onac eciren galduco, ez
eiqui. Bi argazqui aurquituco dituçue beste nombeit. Argazqui oquec esan nai
dute nascatchac direla guero gauçac propiqui eguiten. Tchaloac bildu omen
dituzte ugari. Ezta arritzeco. Diren poilitaz eta daquitenaz, oro tchorabiaturic
egongo ciren arieri icusten. Ez uste bainan comendiantiac içaten saiatzen ari
direla nescatchoic, içate-utsez, ez, jeltasuna çabalceco baina. Or duçute,
iracurlioc, Euzcadico ezcutu ederra, agueri aguerian dagona argazquian. Ta
au dala-ta, esquerrac bialcen dizquiegu biciqui, esquer-tchoria ontan gure
mirespena sartuta. Jo ta aurrera daramaçuten bide ontan.
Nasturiac bazterretan
Espainaco erri batzuetan, nahasmenduac içan dire egun oquetan.
Aguimenduac or dabilz, nahasquetarieri baia eman naiez, arien aiercunde
tzarretan ta or dute ordea. Oc dire errepublicaco gauçac. Or cila da edoceren
propaganda eguitea naiz ta gaiztaqueriac içan. Orra or gueroa. Ondorio
tcharrac ecarri bear ditu uzte onec. Espainan asco dira izquigabeac. Ta
izquigabeac naiz esquer alde naiz escubi alde gauz onic ecin deçaquete ecarri.
Mutilac, so oni
Badaquiçute nola içanen den udalen batzar nagusia emen Iruinan eldu
den 22gnean. Egun ortan bilduco dira emen Euzcalerrico udal guciac,
estatuto onesteco.
20
Usueco Andre Miren
Biiar içanen da joacundea, lengo egunean atzeratu beitzuten biiar arte.
Mirenen alabac antolatua dute tarranta bat, emendic ateratzeco. 8 bat pesta
balio. Napar gueinec ez daquite Usue cer dan. Ezta ere ango Andre Mirenen
eliz gurgarria. Ba-lequite gueiago joango liraque.
Euzquel-soinuac radioz
Atzo eman dute erestaldi polit bat, amargarrena, euzco-gaucezco.
Tchistua, abestiac, izquetac, itzaldiac, eresia, ederqui emana ala ere. Gauz
ederra da au ta euzquerac irabazten duena ez da errateco aisa. Luce ez duela
oraindic, norec usteco çuen gauçac eguingo cirela euzqueraz oin ongui.
Gaurco jaia
Nai çuten eçabatu gaurco jaia, ez dute bainan ardietsi, jaia gordetu dute
jendiec. Batzuec goicean içan çuten lana bainan arratsaldeco olga çagon
jendea. Eliçac mucuru egon dire elizquiçun ospetzuetan eta eguna lasai ta
baquean joan da. Gauz batec arritu gaitu, aatic, ez beita içan ostegun disdira
eguzquia beçala, erran çaharrac dionac, goibel ta euritsua baino.
Iracurlieri
Egun oquetan ez dugu elcar icusi, iracurle maiteoic. Bacen euzquel-
solasa nerea baino obea ta uste dut onartua içanen duçutela. Orrechengatic
ni, cucu, aguercen beinaiz bestiec uts eguiten dutenean. Beti ere, çuen aldetic
eta niquetz ere bai, agur esaten diet idazle berrieri ta aguian idatzico al dute
alic usuen. Jarrai, ba, cinço, Irur Lagun, Maneçaundi ta Irular beguico oic.
21
Berriac ugari
Sasquibete bat içan dugu egun oquetan, bereciqui Prance aldetic.
Badaquiçute nola erail çuten lazqui Pranceco buruçaguia. Or ari dire ez dela
orainic jaquina erailea nor den cein den ortara bulcatu çuen tchede gaiztoa.
Gorguloff deritza gaizquileac ta batzuec diotenaz, comunista gorria da ta
besten esanera, lagun musquerra edo ferdia. Orai, margoz aldatu bide dute
nahasliec, lenagocoa gorria içanic. Orai olaco gaizquilieri esan bearco diegu
lagun ferde. Beti ere, gauçac ez dire arguitu ta Gorguloff ez daquigu orainic
ceri lot. Lehenetan ustea çabilan eroa ote çagon, orai bainan buruz aldatuche
omen dago epaicaria edo jueça. Ez omen dirudi oin eroa.
Buruçagui berria
Dena den gaizquileari buruz, Doumer jaun guiçagaiçoa larri unquitua
içan cen ta biaramoneco goiztirian il cen. Egun oquetan bildu dire aldun ta
cenaturrac (latetche ta senadu) ta beste buruçagui bat icendatu dute, Lebrun
jauna, almen aundico guiçona, oso artacoa ta perestua. Beti ere, boz gueienac
ditu beretuac ta ustea dago ongui bai ongui beteco duela bere cera.
Langabiendaco Bilbon
Euzcotar languileac daude Bizcaian lanic eçac. Orai arte, dirua ematen
citzaien lansari-bide. Oraico ontan euzco-languilien saquela chaitu da arrunt
ta diru emate au utzi bearra içan da. Gaichoac bear gorrian aurquitu ciren,
nondic jan eçaquitela. Orduan bildu ciren arien batzarra ta dirudunac eta.
Gucien artean erabaqui eder-ederra artua dute ta goraincigarria. Egunoro
ematecoa bazcaria langabieri. Atzo eman cen lenengoa ta jendiac ateratzen
ciren goresca, cerbitzua tchucuna ta propia, janaria, naicoa ta ongui egosia,
ogui ona ta baso bat ardo, aundia. Gauçac larri irautecotz, langabiec beinçat
janen ahal dute. Ta eguia bada, janaria berez ez dela asqui, eguia da ere bai
obequi iardoqui deiquela janez aliqueta aldi tcharrac igaci arte. Tchistua
çuten bazcaldu bitartean, ascundea edo inauguración içanez.
Euzco-jaia Narbarten
Eldu den igandeco aratu dire jai poilitac. Goicean pilota-jocaldia,
arratsaldean, JEL-batzarra, izlariac içanen direla Tolosa ta Eguibar azcarrac
ta Iruineco Miren nescatcha poilita ta izlari gurena. Su ta gar dabilça
bazterretan jai au dala-ta, eta ustea dago bilduco dela jendequeta gaitza.
JEL-batzarra Arbiçun
22
Barrancaco erri beguico ontan, JEL-batzar garranci bat eraldu da ere
bai. Aspaldi ontan ari ciren arbiçuarrac cerbeit omensu eguin bear çutela-ta.
Or doaie. Bertan minçatuco dira Azcarate-tar Joseba, baztandar eçauna,
Napar-Buru Batzarquidea bera ta Goicoetchea-tar quepa, uartearra ta izlari
errimia den F. çabaleta-tar Jule, Emacume-Aberçale-Batzaren lendacari
ospetsua. Orriac barreiatuac içan dira bazterretan eta eldu çaizquigun berriez,
jendea bilduco da.
Doumeren eorzqueta
Eguin dute Parisen ospe andiz. Gorpua eraman çuten lendabici Notre
Dame delaco eliçandira. Bertan meça nausia eman çuen Verdier cardenalac
eta andic artu çuten Panteon delaco ileguira. Emazteac aguindua beitzuen
sendi-ilobira eramateco, andic ateratuta, ola eguin çuten.
Euzco-jaia Barcelonan
çuec, euzcotar usteloic aitchaquitan ibilcen ceratenac euzquera ori dela
ta au dela, jai bat içanen da Barcelonan biiar igandean, Palacio de
Proiecciones delaco jaureguian. An aguertuco dire euzco-bicitzaco irudi batzu
ta euzqueraz ere gauçac eguinen dira. Orra or Barcelonan. çuc bearbada ustea
içanen duçu euzquerac ez duela balio ecertaco ta or duçu Barcelonara
eramanic. An jendiac badire, ba, sudurretic arunçache icusten dutenac.
Ainçacotzat arcen badute eusquera olaco jendiec, cer duçu, ba, çuc errateco?
Araudia
Araudia bai edo daquiçu, iracurle orrec, cer den. Estatutoa, euzquera
çacarrean. Ederqui çoaien Euzcadin eta emen Naparran bainan ezquertarroc
esan dute orainic ez direla jaquitundu ta Udal-Batzarra atzerache eman-
bearra içan da. Garagarrilan, 19gnean içanen omen da. çu sutsu çabilça
nosqui araudiaren alde, euzcalduna içan eta olaco sendimenduac ez euquitzea
ez beitire ongui arcen alcarrequin. Bainan gure euzquera eta gure oiturac, itz
23
batez, gure gogoa galdua dugunez gueroz Naparran, badire jendeac emen
atzerriari leia diotenac gureari baino gueiago. çoaz ba olacoengana, araudia
au dela ta ez dela. Azpaco bentara igorrico çaituzte. Ta campocoac bici dire
azcar gure artean ta oquec, aleguia, araudiari uco ere bai. Beti ere, çu bacera
napar cinçoa, ez guero etsitu, araudiac ateratu bear du celan edo alan.
Doipuruaren gutuna
Aita Sainduaren carta. Egun otan edatua dute lurbiran. Ederra da
benetan eta quistar-mamiz jori-joria. Oldozgai ta eguinquiçunatan die aguitz
guiristinoeri, icasi nai ba-dute. Ta lurreco gucieri ere bai. Gauçac macur
dabilça oraico ontan. Ugolde-garaian beçain larri, nosqui. guiçonac erdoiztu
dira guztiz, grinaric ez dutela diruena baino. Ta orduco artan beçala, cigorrac
etorri bear dute azcar, icusten dugun beçala. Orai ere erreca jotzeco urrana
dago guiçadia, diru-gosez.
Done Urban
Gascuen ari dire prestatzen elizquiçuna. Omengarria içanen omen da
aurten ere. çuec, euzcaldunoic, badaquiçute nola eguiten den aspaldico jai au.
Ez utzi, ba, aurten ere Gascuera joan gabe, arimac eta gorputzac egun ederra
ta alaia pasatzen oi dute-ta.
Matchinada bazterretan
Madrilen bereciqui gogor ibili da. Sevilan ere bai, naiz ez odolsua,
angoa, Madrilecoa bai ordean. Bere artan guelditu ciren ilotzic cembeit, ta
çaurtuetaric içan dire ilac ere bai beste cembeit, orotara, amabost edo,
periodicuec diotenaz. cer nai ote çuten? Batzuec esaten dute erreguea nai
çutela, beste batzuec ordean bestelaco gobernua, errepublicain barnecoa
balitz ere. Sanjurjoc esanari aditzen badiogu, esango digu arec eçuela nai
erreguea bestelaco gobernua baino. Madrilen ordean ibili diren jendiec
icurrac eta, erreguiarenac, çaramazquiten. Beti ere jo dute alic gueieneco
escuartez. Izquiluac bacituzten ugari ta errimeac, escuco ta luceac. Itchuraz,
nai çuten Bidai-Jaureguia arrapatu ta andic meçuac egorri Espainaco
bazterretara nola nausituac ciren Madrilen eta amor emateco erri gucietan.
Gauçac ordean bestera jo çuten. Burruca latza erabili cen Bidai-Jaureguiaren
inguruetan. Gobernuaren gudariac joan ciren çalui ta leiatsu. Policico
buruçaguia çoaiela aincin. Bi orduz aritu ciren tiroca ta azquenean
gatascariac joan ciren igues. Bidai-Jaureguira sartu nai içan çuten bainan an
ciren cibilac bidera atera ta atzera biali cituzten. Bere artan il çan aguintari
bat. Anartean, Sevilan gauçac cebilcen larri. Sanjurjo, buruçagui eçauna, ango
24
gudari gucien buru eman cen, indarrac oro bilduta bere mempera. Madrileco
cerac porrot eguinic, arec guti ceçaquean arrezquero ta Sevilatic atera cen
igues. Huelvaracoan, çain batec preso alcha ta atzilotu çuen erri artan.
Gaberaco Madrileraci çuten. Gauçac einera iduri dute ecarriac garguero. Ez
badire bicoizten, obe.
Aberçale-jaiac
Igandeac oro beteac dire gaurguero emendic udazquena bitartean. Eldu
den igandean, Liçarran içanen da Emacume-Aberçale-Batzaren ascundea.
Izlari gorenac minçatuco dire, emengo ta Aguirre aldun edo diputadu jauna
ere bai. Su ta gar omen dabilça alde artaco aberçaleac gauçac andizqui
ospatzeco ta ozte gaitza elduco omen da inguruetaric baita Naparra barnetic
ere bai. Urrengo jaiac içanen omen dire Ilumberri ta Uarte-Araquilen.
Liçarrara nai duenac eman beça icena Euzco-Etchean larumbata baino len.
Omengarri cinez
Lengo egunean izperringui onec cecarren nola Baionaco apezgai-
etchetan (seminariotan) euzquel-minçoa ta euzco-edestia iracasten den.
Oraico ontan jaquin dugu ango Gotzain-Deia-n berri ematen dela aba
Landheren izteguiarena, sarri aguerceco dena Parisen. Leia dago nabari
jauregui artan euzco-gaucetaco. Ola nai guinuque guc icusi Euzcadi gucian.
Badaquiçute nola Baionaco apezpicuac edo gotzainac euzqueraz eguiten
dituen bere mempeco euzqueldunendaco gutunac edo cartac. Ta beti sustatu
ditu ta bizcortu apezpicu beguico arec euzqueraren aldeco equinac.
25
BERRI BERRIAc (i)
Buru-barcamena
Epaicariec ilgarri eman çuten Sanjurjo buruçaguia alçatu celacotz
gobernuain ainci edo contra. Bainan jendiec escaturic bazterretan, eriotza
çugurtu diote, espe utziaz betico. Baciren ordean aren burua escatzen
çutenac. Ta bitchia dena, esquertarren aldecoac. Bitchia da guero au,
constitucioneco legueac esaten beitu inor ez dela iraila içanen. Ta legue onen
aldeztale sutsuenac ditugu esquertarroc. Ortaz beraz bacaneco gauça da oc
leguea eçabatzeco esca deçaten. Ola guertatu da, ba. Azquenic, bainan,
cençuna irten da nagusi ta barcatu diote. Olabearra, gauçac eratsu joatecotan.
Lecumberrico JEL-jaiac
çoragarri ateratu ciren, ustea cen baino oztetsuago. Bainan erri ta
inguruetaco errichquetatic ain ausarqui ciren etorriac baserritarrac non eta
esan beiceiquean an icusi jende gueiena cela bertacoa. Batzarraren urren,
etzen guero macala an sortu cen çaratia, erromeria cela-ta. Mutil-nescatchac
ecirenac ere bai ingurutcho ustaiari lotu ciren egundainoco izquiritu ta
irrincica ta anca-erainca, icusliarrac ere çoratzeco aina. Batzarrean minçatu
ciren Eguibar, Monçon eta Aguirre alduna ta careaga nescatila, liraina eta
iztun garaia bera. Sarcor eta bipil iardun çuten iruec, biotzac inarrosiz. Egun
ederra içan cen eta oroimenari luçaz atchiquitzecoa.
26
La Voz de Navarra, 1932-Ich-4
Maisu-batzarra
Gaur asico da çorci eguneco. çabalduco da, Iracas-Alseina dela buru.
Escola-gaiac eta abar erabilico dire. çazpireun maisu-maistra baino gueiago
omen dira etorceco. Garranciac içanen direla gaiac diote. Icusico ea uquitzen
dioten euzquerari. Emen pedagoguia gora bera, euzquera beti maipe. Maisu-
maistrac bear ditugu euzqueldunac. Ez badugu gueoc euzqueldunoc ardiesten
bear duguna, eman daquigun euzqueraz icasquiçuna, alperric ditugu olaco
pedagogui-asteac eta urteac ere bai. Itarauan edo programian ez dugu icusi
arguiztuco den gai garranci au.
Errepublicaco buruçaguia
Etorceco omen da 16an. Eguerdian elduco da Iruinera, emen bazcaldu
ta seietan atera. Gaztiegua ola du emana gobernadore jaunac. Ura bainan,
eciren Tafaila ta Tudelara.
27
—Eguia da, egui garratza ordean naparrac muguitu direla tin-tin
eguiten dieztelaric saquelean. Baina oguendune ez dugu erria, errico
çucençaleac edo obequi errateco, ceiarçaleac baino. tzarreneco içan ditugu
aspaldi ontan buruçaguiac. Oraicoac ere ecin macurragocoac ditugu.
Orrengatic gaude çalançan gauçac nola ateraco diren emen Naparran, gogor
eguiten badigute Madriletic. Badaquiçute arçaia çaututa, barreiatzen direla
ardiac. Orreri gaude grina gu, Naparraco ardi gachuoc ez ote diren
sacabanatuco, ez beita arçainic emen.
—Ez etsitu ordean, istripua dagolaric urbil, erriac baarac eguingo du cer
bear duen cera. Egun artan naparrac ez dire muguituco saquela atzimurcatu-
ondoco. Jalico dire bipil, gogoan autemanen beitute olde çacarra. Batzu asiac
ditugu biotz eta buru-indar au nabaitzen. Ta oquen artean baidira, bai,
arçaiac, propiac alare.
28
izperringuiec diotenaz. Lengo egunean, Donostin çagon jai batean ta
bucaeran asi ciren abesten guernicaco Arbola. Ura buru-eranci cen eta tchutic
eman. Orduan an çagon Rafael Picabeac alduan bera, ele bat içan çuen esanaz
Primo de Riverac eçuena nai içan alchefuere Tolosan. Azquenean, gora
Euzcadi! bota çuen.
Araudia
Berriz abiatzen asia. Lengo egunean batzartu ciren Bilbon amaçazpi
aldun (oguei ta bietaric) eta asmoa artu çuten eraguiteco berriz araudi edo
estatutoari. Esan guinuen nola uts eguin çuten carlistec. Uste dugu bainan ez
direla gogortuco beren temian, quinca larrira-mehatchu egonen liraque-ta.
Aise icusten da Euzcadic cer esqueinia duen. Estatuto-cara, guero eta
gueiago. Sartuco ez direnac erriac erazten duen bidera, bazter gueldituco dira.
Etorrico balitz estatutoa, ta etorrico da, nola carlistec arbuiatuco lituzteque
içanen diren carguac? Aldunen-autatzeracoan, ez dituzte autatuco aldunac?
Jaurbide edo gobernueri uco eguinen al dute? Baiezcoan, erriac uchatuco
lituque. Eta ecezcoan, galdua dago arien almena beti-betierecotz. Sartu-
bearra da estatutoa, carlistac gora bera. Ez da çuhurra bazter guelditzea.
Ortaz beraz, ustea dago carlisten ucoac ez duela iraunen. Anitz poztuco
guineque Euzcadico aldunac oro batera etorcen icusteaz.
29
AN EMENcAcO BERRIAc (i)
Baquea
Mozqui asaldatu ciren euzquel-idazleac, tipiqueria cela aitzaquia.
Jadanic baquea dugu itchuraz, fincatua bazterretan, izcatze gogorra eztitu ta
acarrac, otzaldi, obe. cer nai den ere, ez dazquigula casca Jaincoac ain chuhur
emanicaco euzquel-idazleac. Ortaz beraz, ecin dugu buruan coca cergatic
ipincen diren olaco aitzaquia guilicorrac, euzquelgui au dela obea, euzquel
idazliec au ta ori eguiten dutela ta abar. Uco, beraz, liscarbide oeri ta
deramala norc bere bidea, berriec ta çaharrec, euzquelgui ontacoec eta
artacoec, onaindi ta araindiac. Euzquelgui guciac ederrac dira, oroec dute
nabarmenic. Bego, ba, auçoa baquean. Euzquera osotuco den egunean ez da
içanen au ala ori, laburquera ala guipuzquera, Nafar-minçaira ala Bizcaicoa,
gucitaricoa baino. Euzquelguiac ditugu einean, bat, soilic artuta, escacha da,
edonungoa den ere, osocoa içan ditaquenari ercaturic. Ez derragun, beraz,
euzquelgui bateri datchicogula leia ta ez bestieri. Ni naiz euzquelduna, ez
ordean nabar-labur-guiputz-bizcai ta abarren berechcaco aldezcaria.
Espainaco politiqueria
Ari dute tranca-barranca. Aincineco azpico-jocoac derabilzquite egungo
politicoec. Gobernua uzcaili-bearretan cheta. Orai ere naiz eta ercalac stilo
berria sartua omen duen arras Espainaco moduan. Lerrouch eta lagunec
guiderra nai luteque atzitu. Orra oc, nausigoaren gose, besteac aldiz, uzteari
uco. Beti ere, çalançan dute erria ta legueguinça, auer gorritan oso.
Bitchabala ba omen dute bearra Alicante delaco errian. çucena omen da ura
eguina dadin. Bainan radical politiqueru oiec ecetz-quetan daude gogortuac
egun oquetan. Ecetz onec trabatuz, abiatu ta bere artan dute gauça so. Lurra-
jo-bearrac omen dauzcate Açaina ta aialdecoac, socialista lagun oic. Guc
ordean uste dugu Lerrouch ez dela etorrico, eraucico luteque-ta jendiec, igan
beçain laster. Gaurco aldun-batzarra bearco luque barreiatu, bainan
Buruçaguiac ez omen da aier orainic. Gure alde beinçat, Lerrouch etorrita
gaucec macurratago joco luteque, erra beitio gaitza autonomiari. Aberçaliec
gogor-eguin bearco guenioque ta oldar oroz.
Erriac nahasi
Nora ta burua biurcen beitugu, an dira cinac eta minac. Alemani dugu
achpaldi ontan Hitlerrec escu gogorra eçarria. Englanden quezcac eta grinac
ausarqui. Pranci, cordocan, gobernuac ecin direla fincatu, iru beitaude ucanic
cembeit egunez. Asian, guda-asotsa. Baita ere, Ego-Ameriquetan. Iparrecoan,
gauçac larri dabilça ere bai, gosea beitute eremu gaitzetan edatua. Beguira
daude angotarrac ea noiz asico den Roosevelt eta quidecoen buruçalgoa. 40
orduco astea ibili cen solasa ichildu da. Bazterrac bai edo dira quetchu bicitza
30
gareztico ote den. Gareztitze berriac erosliarren uco minagoa ateratuco bide
luque. Ta areago escastuco lana. Bortitza da guero escaste au ta aimbeste
lenguilen ein latza. Aldi ta ereac ditugu mehatchu. Ea nombeitic atercen den.
Inautea
Egun asten da aurtengoa. Euzcalerrian içan dugu beti pozcor ta alaitu.
Aundiac eta tchiquiec, gaztiec eta çaharrec baçuten certaz goçatu. Moçorroac
carricara-orduco, erritarrac dançan. Icatza escumenetan içanqui, mutilec ez
dute beste maquilaje bearric ere. Moro oc nescatcheri aguercearequin, ara
carraciac eta tchiloqueta eta çarrastac. Badoatzi baita ere muticoac nausieri
idurizcatuz, çacuetan sarturic, caleric cale. Ustecabean, atso catalin aguertu
da carrican furrunca, traste debru aieri egotziz apaldi gorriac. Mordosca
jocatu çaio ta baderamate aurrera, atsoac esia eta ecin autsiz... çarratraco
alaenac! Deabruain piztiac! To! Auche becoquea, nausieri lotsa galcen
besteric ez beichaquitec... Aspaldion asque chabilac lasaiqueria munduan.
Beti ere, erritarrac jolasten ciren azcar eta inaute, aipua çabaldua cen
bazterretan non eta, egun oquez gainera, eguiten beitziren inaute-jaiac urteco
beste egun batzuetan ere. Oiarçun-aldean eguiten ciren bestac urtebarruco
egunetan ere. Emen, iruinarroc bai edo guinuen Arrotchapean moçorro
ospetsu bat, onetic icena beitzuen ecarria etche batec. Au, bainan, ez omen
cen araguizcoa atso catalin, caraco lurrin, icaratzen çuten beçalacoac baicic
eta baratzean çagon Tchori-Mutil galanta bat, auçoan nasqui azcarrena.
Bidegabequeri latza
31
Donostian guertatu da egundoco lazqueria. Espetche edo carcelera
eman dute guiçon bat, epai-guiçonec edo juradoec uts eguinic, erançutean.
Nola içan dute ba uts ori? Aisa, ez beiçaquiten erderaz, aucia içanic erderaz.
Epai-guiçon buruac ola du erasana. Au gaizquinça! guipuzcoan eta Euzcadi
osoan gaizquinça onec sortu duen aserre-icarea ezta aipatzecoa ere.
Izperringuiec aucia berriz icusi bear dela diote, jendiac bazterretan suminac
artuta, oroec esanca larri guertatu bear duela, uts ori ez bada çucencen, argui
ta garbi ta cinço ez jocatzecotan auci ontan. Auci au icusteacoan, epai-
guiçonac euzqueldun utsac cirela oarturic, Audienciari escatu citzaion
euzqueraz eguiteco itateac. Otso gorri bat aguertu cen espainaçale-
esquertarren aldetic, escari bidezco au lurratu-naietan. Liberal oquitu ta
mihizco oquec ez dute itchuraz ederresten euzquelduneri eguitea euzqueraz
naiz eta guiçon bat, errugabe, carcelera bota. Aurca edo contra ateratu ciren,
espetchera audiquiric ere errugabea, deus acholic ez diela çucen jocatzeac ala
ez.
Ercalaren mendean gaude ala otso tcharren atzaparretan! Non da
çucena ba? guiçon batec escatzen duenean, cinço epaitu-bearretan, euzqueraz
eguin daquion, nundic eta nora epai-aracico al çaio ez daquiten minço
batean? Ez beinçat çucenez. Esquertarrec guiçon onen bicitza ere galdatua
çuten. Euzquera eguitecotz azque ateraco cela icusiric, ez beitzen orren aitzi
açalduco cenic epai-guiçonen artean, nai içan dute indarca galdu. Ortaco
gutieneco den alderpidea equendu nai içan diote. Baita ere eranci epai-
guiçoneri cinço epaitzeco guisa, ulercen ez duten erderaz emanez auciquetea.
Ona dago olaco ercala ta gaizquinz onen quide diren ercaldarrac!
Donostico gaizquinça
32
Jendiac asaldatu dire guipuzcoan ta alque-ondarric badago euzco-
çainetan, euzqueldun bat ere ez dagoque, gai dena, otzetan ençuteco
Donostiaco laido belça. Mutil bat, euzquelduna, 21 urtez cigorpetua içan da,
asque atera-bearrean. cergatic? Jurado-co guiçonec ez beiçaquiten erderaz.
Baietz esan bear çutenean, ecetz esan ta aitzitic. Au ez da inoren ustequeria,
au da jurado berorien aitorra. El Día izperringuiac argui ta garbi ecarri du
onen berria. Anche jurado buruac erasan du lagunec bere baitan çutela, bete-
betea, fida. Gaizqui erançunic berac ere, nahasia içanez, bestien erançuna
aiçun eta oquerra içan bear çuen. Oquec ere aitortua ta orotara açaldua dute
uts eguin gaitza, beren escuaren idatziz.
Au ez daique utsean guelditu, edo iraungui argui-tchacurren guisara. Ez
alabainan, bazterrac inarrosico ditugu, beste auciqueta bat atera arte, lurpetic
ere. çur edo bulur, onez ala azcartara, eutsin bear dugu çucenari. guiçon bat,
errugabea bera, aretsi arte dasaquegu, espe dago laidozqui, juradoec ez
ulertuz erdera. Espainar epaitzaleari escatu citzaien euzqueraz içan cedin
auciquetea. Arec ecetsiric escari çucena ta bidezcoa, guiçon bat dugu carcelan
alcha. Euzcotarrac, eup...
Euzco-etcheco jaia
Batzoquia mucuru-mucuru tchoco ta trocondotan, ospatu cen iragarri
jaia. Ura cen euzco-usain beguicoa! Nescatchac eta mutilac dena eguin çuten
ederqui. Tchaloac ençunic azcar. Iruinarrac ciren ari içan çutenac bainan alaz
ere, euzco-atsa çarioten. Sasqui-nasqui-irudi polita batzu atera cituzten
apain, eratsu ta bizcor. Eracutsia dute atera ditezquela nora nai. Eremu
estuchea dugu emen oro aipatzeco bainan gogotic eguinen guinuque uste
baino poliquiago atera beitzen dena. Emacumeac eta mendigoiçaliac cinço
iarduqui çuten irudi-bearretan eta icusliarrac pocic eta atseguinez eta irri-
algaraca ceuden, sarri eguingo delacoan beste jai bat, onen quidea.
33
AN EMENcAcO BERRIAc (V)
Berrian austerre-eguna
Inauten ondo, austerre. Arramac inaunguita, isila dago nausi
bazterretan. Au cen lehenago, orai baino gueiago. Orai ordean inaute-egunac
ochta-ochta dira autesiac. campion jaunac esana digunaz, Iruina çaharreco
jendioc gaur baino gueiago jolasten ciren, arguiago beitzuten gogoa
oraitarren baino. Au cion campionec 1912gnean. Orduz gueroz arecheago istu
çaigu gotarguia. Orduco Iruinan, campionec aipatzen duena, su gueiago
çacarten erritarrec inauteco jolasetaco non eta arec icusiac beitzituen
nescatcha ta andereino arruiloac Vinculo-tic ateratzen austerre-eguneco goice
lehenetan, etchera baino lehen autoa artu bearrac eliçan. Jolasac
aquitzerainoco leiac ecien eliçaraco tchedea traba. Ta 1912gnean gauçac ez
larrituric onembeste, grina cioten idazle azcarrari esateco aina. Gaur nequez
aditzen dugu eguin au, inori gaizpide ecitzaion eguin au. Estic eguin dugu,
sagarroia laztua dugu aguitz ta carlotic ecin erquina, sudurra uzquian cucu.
Ea Igaratz-orduco aiçatzen çaigun gogo uguer ta urdin au. Asi gaiten beraz
berroguei-caroan bear becelaco lotsaz.
Gobernua quirrispide
coloca dugu egun oquetan bainan ez dute nai guiderra lotu. caparrac
ditugu guero alsein socialistac ta cantigaitzac. Alaz ere ustea dabil uco eguin
bearco dutela gobernugoari. Casas Viejas delaco cer orrec cascartu du
gobernua are gueiago. Egundainoco lazqueriac guertaturic ere, ichilaldi dute
oraico ontan gobernu ta quidecoac. Aurcaldian, beitire orai ariec ere 19
guiçon il bide dituz sosalistec oldarca gobernuaren indarrari. Orai berriz alde,
campatzen den auço artan menecoec. Joana da egun oquetan batzorde bat,
gauçac ez omen ciren aguitu eratsu. Au dela aitzaquia, iguitu da arrancura,
gobernuari aitzi, leguetchean. Escubi ta ezquerretic, aldun cembeit minçatu
dire gogorchu esanez gobernuco mutileri auer andiac içan direla Casas
Viejas-eco aguicunen garbitzen, nai içan baçuten ariec, leiaz eguingo çutela
çuriquetea ta ez egon ilabete batzu. Dena den, gobernuac abea bear çuen
azcarra oraiz lehen ere ta coscatu da onequin. Gamburuac içanic ere larri
noizpait ere amor eman bearco.
Francisco Idiaquez
Au da guetarico mutila. Mutil errugabea, 21 urtez lazqui cigortatua
juradoec ez beiçaquiten cer esaten çuten aucico galdieri. Piscalac 14 urte
escatzen cituen ta lazqueria içateco larrieneco, artera çaio piscalac escatuaz
gaindi. Itchusqueri gaitzac açalcen ari ciren eta cembeit espainaçale-
34
ezquerreco ceudenean gaizquinz onen uguerretan itotzeco. guipuzcoaco
jaurlariac eçarri du debecu gogorra ez iardoquitzeco gueiago. Ez dio acholic,
çucena berez ibilco da ta Espainaco leguetchera ere eraman bear da aucia,
oroec icus deçaten lazqueria. Mutil cinçoa da Idiaquez ta il baçuen, bere
anaiaren aldez eguin çuen, ildacoac il nai beitzuen Idiaquecen anaia. Au
erasan dute juradoec, ez nola nai ere icenac emanez baino, idatziz. Beti ere,
ezbearra arrunteco burrucan guertatu çan eta ez da beinere icusi 21 urteco
cigorraz jotzea burua aldeztu çuena. Or dabilça ilçaleac ta gaizquinac, erre,
lapur, oldarte ilgarrietan iardunac eta inori eçaio agotzi oin cigor larria.
cergatic Idiaqueci? Artola jauna, olaco auciac ez dira quilatzen ichil-debecu
gogorra emanez, ez, baicic eta utziaz arguirat açalcera gauçac cucuac oquec
azpi-çapoqueria beitute gaitza.
AZqueN IGANDEAN
Amaiur, C, 1933-IV-21
Euzcotarren igaratza
Ez guera gauça iragan igandeco guertaqui miresguerrien berri ceatza
emateco. Donosti tchucunean azquen igandean euzcotarrac irabaci guinuen
gurenda ecin esanecoa beita. Daquiçuten becela, urte gucietan ospatzeco
guera Aberri-Eguna delaco eguna. Asi guinen joan den urtean Bilbon eguinic
ecin ahancizco jai ederra. Aurtengoa Donostian cen içan-bearra. Bilbocoa
icusita, lehendanic ere baguinaquien Donosticoa ere içanen citzaiola quidecoa
edertasunean eta ospez. Ala guertatu da uste baino gueiago, ordean.
Napartarrac eracutsi auta içan dugu. Joan den urtean joan guinen Bilbora
amabosten bat tarranta aundi, aurtengoan bainan berrogueitasei aguertu
ditugu!
Diotenaz, berroguei ta amarren bat mila bildu guera. Ainto au apalchea
da, içandacoz beiti. Maitea pelotatoquian, dirudienaz, sartu direco olaco
notinça. Pelota-toqui au mucuru çagon alderdi gucietan. Guc chehetasun
cembeit atchiqui guenituen. Ona batzu. Tchalotzeracoan jendiec escuac gora
eguin bear çuten. Onec esan nai du muguitu ere ecitezquela estuaren estuz.
Aice çabalean bacen ere alditchartuac içan ciren cembeit. Bainan gueiena
esaten duena dugu auche. Bi ordu laurden gutiz egondu ciren jendiac atera al
içateco. Mendigoiçale azcarreri ezquer jendiac modu onean ateratu ciran.
Emaçu, beraz, sei notin ateratzen iruroiren batez ta içanen duçu or nombeit
berroguei mila. Urreta jaunac ola esan cigun ere bai. Toquiac omen ditu çazpi
mila lauqui-neurquin (metro). Emaçu sei notinero neurquin bana ta orra or,
berroguei mila notin. Emaçu, gainera, campoan ciren jendiac sartu ecinac ta
içanen duçu alderdi gucietaric berroguei milaz goiti cirela batzarre artan. Ez
uste bainan Donostian ciren jendiac oro an ceudela pelota-toquian coca ala ta
ecinala. Ez, ordu ortanche cafiac eta jatetcheac jendez ceuden mucuru, inoiz
35
icusi ez danez Donostian. chehetasun guci oc batera artuta, esan deique bildu
guinen aberçaliac berroguei ta amar mila goiti aise jotzen çutela.
Batzarra
Ederra içan cen eta sutzua. Izlari guciec suaz minçatu beitziren ta trebe
alare. Lembici euzcotarrac. Ernandorena da euzquel minçaile auta.
charamelaturic utzi guinduçan aren itz sarcor ta quemençuac. Aguirre gure
aldun çoli ta bicaina aguertu citzaigun euzqueraz ere bai. Itza du guero ere
poilita, icaraguin ta ezti-jarioa Otero Pedraio galicitarrac. Bainan ez açalez,
poilita ta leuna, mamia ere bacecarren. Gauz oargarri asco esan cituen. Ona
bat. Euzcotarrac eta galiçatarrac eta catalundarrac daucagula gogoera eta
eciera, Espainacoaz beste, gurea beita iparraldetarra eta Espainacoa Apirca
aldecoa. Bainan gueien arritu guinduena içan cen Machpon jauna. Legue-
guiçona da bera ta leguinça-gaietan aguitz icasia. Onec su ta queia ateratu
cigun adiraciz celaco tzarqueriac eguiten dizquigun Espainac euzcotarreri,
galicitar eta catalundarreri, bide tcharra deramala Espainac eta erreca jo nai
ez badu, azcatasuna emateco burrucan ari gueran erri oeri. Esan çuen argui ta
suarric nola galdu cituen Espainac aren aldera bilduac ceuden lurralde guciac
eta orai ere nola ez daquien içandacoetan icasi. Amende jaunac ere bai
mamitsu esan çuen. Ona beste gaucen artean. Etorria cela bere beguiz
icustera Euzcadiren azcatasun-naia ta etsitua dagola emen ez dela deus
aiçunic edo gueçurric, baicic eta tchutic dagola Euzcadi azque ibilceco bear-
orduan. C'est un peuple en pleine façon renaissante. Berpizcunde au ez da ez
lau politicoec eguina, ez, orriac berac autetsia baino. Bucaeran Monçon
jaunac itzaldi goçoa eman cigun, barren eta çoli. Iragarri cigun nola urbilcen
ari den azcatasun-ordua. Ordu eder ontan, berec, Euzcadico aldunec azquen
itza esanen dute eta erri gucia, erri osoa abiatuco da arien aguindu arauz.
Uropari Amende jaunaren baitan aguertu cion Monçonec Euzcadiren naia. Ta
azquenic, Euzco-Abendaren Ereserquia, an ciren milacac abesturic,
miresgarrizco elcargoan.
Dançac Atotchan
Aberri-mamia esqueincen diguten icusquiçunen artean, guti dançac
becelaco. Icara arazten dute guero biotzean dançoc. Iduri du gure içate gucia
muguituco balitz becela. Urache ederra! Mila ta bost eun eta gueiago dançari,
to ta ino, açaldu ciren celai artan ecin poilitagoco itchuraz. Gure ceinguietan
ceinen den garaiena, irtenena, esanen nuque nic arina, çaloia. Euzco-
aurrideac diren çaloi eta arinac, ez dute, ez, munduan pareric.
celaira, ba, aguercen dire dançariac, ederqui jancita. An dire nescatchac
eta mutilac, ancac ecin atchiquiz ecuru, abiatzeco urduri ta leiaz. Aldunac eta
oinordecoac sartu beçain laster, soinua du jotzen tchistuac deia emanic.
Soinua ecin elduta alderdi gucietara, altavoces direlaco tresna oiec iminiac
dire cembeit toquitan. Ara icurrina... Badoaie erdira... Asten da... Icurrin-
apalgundeac biotzac inarrosten ditu ecin esaneco guiroan... Tchaloac ugari
36
alde gucietaric... Ara nola guiçozte gaitza bulco batez eracia becela... guero
nescatchac, euzcotar-nescatcha den becela, lirainac, goçoac... Ta mutil ta
nescatchac, oro gain, bizcor eta çaloi... Arin-içate onec esan nai du odola
daucatela bicia euzcotarrec.
char-toquiac oro çartatzen dire luce-irauneco tchaloz. Malso ateratzen
jendiac, mendigoiçalien esaneri cinço. Ona gure erria. Berdin guertatu da
pilota plaçatic ateratzecoan, batzarrearen ondocoan. Miresgarria da eiqui
nola gueldi eraci daquioquen ain errez berroguei ta amar mila laguneco bilça
bateri, cembeit egonic çai ordu bat eta erdiz eta gueiago. cinçotasun au baida
eguitan norc bere euzcotasuna ederresteco.
Egun ederra, benetan, biotzen sustagarri. Amaituco dugu esanez
Nabarrac ederqui erançun duela. Ez guc esana da ori, campocoec esana dugu
ere bai. La Noticia Donostico izperringuian, politica gabea bera, aipamen
berecia eguin dio Nabarraren erançun oneri. Esan du, bada, sorpresac içandu
direla, naiz eta gurenda-asmoa içan eratzalien gogoetan, eta sorpresa larri
oquen artean dela Nabarrac bialdu cituen jendiac, asco ta sutzu. Ta ez
bacarric Donostico erriarendaco eta guipuzcoarrendaco sorpresa cen au. Aipu
berbera eguin ciguten bizcaitarrec eta alderdico gucico jendiec ere, oroec
aotan ucanic Nabarrainganaco gorainci biozcorrac, oin ederqui jocatu beitzen
egun oroigarri ontan. Eup napartarrac!
ASTEcARIA (I)
37
bere saila eman deçan. certaz? Nai duciena, salbu ciztor luce oriec inorc ere ez
dituenac iracurcen. Gai ez beita mugatzen emen.
Mutilac, inarrosi ba, orai atchiquiac çauzcan loçorro eriocaraeneco ori.
Eup Tafailarroic
Gorainciac dabil orai ere çuen icen ospatua. Berria eldu çaigu aur-
icenac bilduac dituçutela, berreunez gora, asmotan dabilçuten euzquel-
escoletaco. Eracutsia ducie gaurguero mutilac ceratela gauçac eguiten, oraico
au ducie eratueneco. Inun den saila deramaçute Tafailaco aurreria
euzquerara-naietan. ceri erca, ba, çuen lan goresgarria? 200-300 aur-mutico-
nechcatu, berac-escolatzen baditucie aurten, sarri duquetsue carriquetan,
euzqueldunac, parra parra. Ona Euzcadin eguin deiquen gaitzeneco
iraulqueta, irabaz deiquen garaitz edirena. Tchalogarria da, cinez, ansi au. Ea
bestiec arcen dioten icaspidea ta berandu gabe icus deçaquegun leiaca sorcen
bazterretan euzquel-escolac.
Iruinaco euzquel-escolan
Naiz berandu, aipa deçagun cerbait gure euzquel-icastolari buruz. Bai-
guinuen nun jarri azterqueta-egunean, emen aurrac beitziren bertocoac,
Iruinaco umeac baiqui, cinço erançuten iracaslemeari euzqueraz, iru ilabetez
egonic escolan. Orra, or ibilcen dira guiçalarriac euzquerarequin burrucan,
ozca ecin diotela, atchiqui ta tiquiac tchitean-pitean icasiac, agoac lerde
çariola utzi guintuztelaric. Icasle aec icusiric pario bai-ceiquean euzqueldunec
çorrotzatgo dutela adimena motzec baino. Jator emanen balitzate
euzquelduneri iracascunça, aurrera bai aurrera joco luteque muticuoc abiaco
çaulitan. Ortaz beraz, gatzquinça da euzcotarrac eduquitzea besteren
çangopean, çangope lança ta purtil ala ere. Orçac carrasca ateratu guinen
escolatic ustez eta Espainac gauzcala laidozco catez loturic eta jaquinçaraco
oldea itchusqui trabatuta. Aguian sarri ascatuco al guera!
Euzcadi-catalunia-Galicia
Badabilça iruac alcarrequin. catalunia atzarria dago, Euzcadi ere bai,
gueiena. Galicia gutiago. Iru lurralde oc batera eguinen duten egunean,
Espainari ospo eraguingo diogu gure artetic. Ura arinequeta!... çorci miloien
bat edo dauca biztanletan irucoitz onec ta Espainaco laterrian den
indarçuena. Egun artan nor ateraco gure bidera, casteilanuac, andalucitarrac
ote? Ez eiqui, naico lana dute bici al içateco. Euzcotarrac garabilçate orai
Espainaco jaunchuec egundoco lazqueriac eguiten. Sarri ditaque eguna noiz
eta euzcotarreri eguin irainac beste bazterrac airatuco ditu. Azcar deçagun,
beraz, gure aberçale-oldea bainan ez deçagun ahanz sar daiguquen lagunça,
at edo campotic ere. Berriec diotenaz, ederqui doatzi euzco-cataluniar eliac
Galicin barna, bazterrac iquertuz eta upatuac içanic, çoco ta çocondo orotaric
aterazten çaizquien so-eguilec.
38
Erguelqueriac amanta
Borboncumiac baditugu gotor-garaian orai ere naiz eta Errepublica
içan. atonomiari buruz da solasa. Urançun minçaçu çaicu Marcelino
Domingo atonomia edo atoniari buruz, oc, mutiloc nai guinduzquete ta
euzcotarrec beren erra belçaren azpian emanic eduqui. Nongo cumia omen
da Marcelino au. Bera solasean oro lurreraino ucurtuta. Etorri çaicu oraico
ontan autonomia, cer oiec guri euzcotarreri, au becoquea, eracusteco leiaz.
Tirrit ere ez du balio aren esanac, Domingo aiçatua dago cataluniatic
Espainaren uzqui milicariz estatuto-garai artan. Bitara jocatu nai çuen,
Espaina ta catalunia-alde. Batetic estatuto-çale aguertuz catalunian eta ango
auciaren tchuritzaletzat Espainan. guertatu-bearra cen guertatu. catalanac
usnatu çutenean aren coipea, igorri çuten meseta aldara. Orai Urançura dugu
jin-berria, maqueto ele oien liluragarri. Ta seculeco aitzaquia eracutsi digu
Espainaco unidadea ez dela auscorra. Estatutoa ez omen da emanen vasco-
ago içateco, espainar gueiago içateco baino. Eta olaco tentelqueri asco ta andi
non eta estatuto ta autonomia utsean mariatu ciren. Datotzila orai emengo
biçarru aec Marcelino au ta quidecoac direla fueroçaleac, Azpaco bentara
igorrico ditugu. Donostico Patu-Errepublica ura itsa dugu, ona nola its ats
irteten diguten aren guiçonac, ta aiçaztua içateco besteric ez da gauça. Eta
aitzarceco. Eta aiçarazteco. Aiça deçala egoac estepa aldera. Beti ere guili
motch eguiten digu jareigoa ez dacarquigun, errepublica aiçun onez. Ta ez
ahanz arequin arcen Marcelino espantitu au, emen ez beitugu nai deuseco,
naiz eta goengo cumia içan.
Aralarrera
carra ari da edatzen bazterretan, belia eder au eguiteco. Asmotan
baçabilça, euzqueldunac leia çaite icena ematen. Ez egon azquen arte,
aurquituco beitzera deus ez dela escuterre. Ez tchartelic, ez tarrantaric, ez
jumbideric. Batez ere errietan, gauz asco aracotu bear dire. Lenagocoan,
lagun asco guelditu cen joan ecina. Damu-itzac çariotzaten mihi aunitzec.
Lembici, joan ahal içateco, tarrantac aurreztic itzartu bear da. Ea cembat
lagun diren jalitzeco erri bacotchetic, ea nun elcartu beste batzuequin ea non
artu tarranta. Gaurdanic asten bacerate, batuco ahal dituzte iru, lau ta
gueiago tarranta. Iruinara etorri-bearrac bacerate, leia çaizte areago. cer
içanen ote da Iruinan? guertacari larri-larria, bacan-bacanetacoa. Pedro-
Mari, bai, Pedro Mari, bai, campionena, anceztuco dute bertocoec...eh?, bai
bertocoec...
ASMO TchALOGARIA
39
Joseba Imanol, Leitzacoa, euzquel idazle trebetzat açaldu çaigu joan
den igandean. Ongui etorri, guiçona, ta ecatzu bosteco ori agur sutsuguisan.
Minean jo du gaia idazle onec esaten duelaric euzqueraz guti eguiten dela
Naparran. Baiqui, guti La Voz-en, guti Amaiur-en, orotan guti. Ta galdetzen
du, ez leique egunero La Voz-en çati bat naiz tchiquiagoa içan, euzqueraz
idatzi? Ta astero, Amaiur-en erdia? Ortan gaude gu ere idazquide ori, guti
idazten dela. Naparran euzqueraz idazten mirrichari so, norc erranen luque
ura dugula aurrera-bidean? Eiqui, cerbait gueicheago eguin bearco litzaque.
Euzquel-idazleac ordean escach dira ta direnac bestelaco laneri ditugu
atchiquiac bein baino gueiagotan. quechu icusten dugu euzquelçalioc idazlien
uco au. Izperringuian aldiz ez bide dira andizqui grinatzen euzquel-saila ez
aguertuz. Iracurleac ote? Salbu Joseba Imanol ta gu, cer ontan gogortuta
aspalditic, garabic ez. Noizpeinca iduri suquila bizcorcen dela subazterra
alaituz. Guti irauten du, gauçac lengo einera gabe. Bizcorce oc baguinaqui
joritzen, bederic, olaco batean sartuco ahal guinuen asmo on bat edo bat.
cer nai den ere, La Voz-en aguertu dire gauçac euzqueraz, ez ordean
oroec naico guenituen guisacoac. Orobat nola erderaz den solas egunoroco
guertacariez, ola nai guinuque guz euzqueraz. Oneri gaude gu ere bainan
ascotchu da egunoro eguiteco. Ortaraco beartuco litzaque idazle bat beartu
aracoa. Ez dugu orainic etorria ordu au Naparran beinçat. Bainan egunoroco
sail au ordainceco ateratzen ezbada, içan leique orri edo orrialde bat aste oro,
El Pueblo Vasco Donosticoan aguercen den itchuracoa. Onela iracurliec aste
gucitan içan leçaquete euzco-gogoa asetzeco alapidea. Ansigarria içanez,
idazleac muguituco lituque errietan. Idazle-autabearric ez, asqui da
berricariac içan ditecen, chumieneco berriac bialceco, malco-ciztorrac eta
euzcaraminezco cingurin oriec aldera utzita. Ola jator ta eratsu etorrico
litzaque orrialdea ta gucion gogaraco.
Betire ongui china eguiten diogu Joseba Imanoli. Pozten guera euzquel-
idazlien aintoa gotorcen dela Naparran, auche dugu-ta. Elicatan gabilça
aspaldi ontan. Ona muga propia orri edo orrialde au eguitecoa. Joseba
Imanolequin batio aguercen balaquigu beste idazleren bat, tira, orrialde
ateraco guinuque çur edo bulur. guerocheago gauçac berez goanen liraquela
nago, abiada artuta. Orrialde au edo orrialde erdia asi eguiten edolan ere,
igandecotz eguin leique ba lana guertatu astearen artean, emequi emequi
eguin al içateco. Berebicico erritarra dugu Joseba Imanol, leitzarra bearric
ere. Leitzac gauçatan dauca pila bat, euzcaldunen leia pizteco. Leitza ta
inguruco erriec non eta bici beita mardul-mardula euzco-gogoa.
40
Negua dugu asmo onac prestatzeco garaia. Uda bitartean açalduco
diren asmoac orai dira presta-bearrac. Eguiten ez baduçute ola, ez uste guero
udan uzta joria bilduco duçutela. Bilceco, erein bear da. çabalgunde ona
içateco orai dugu asmo onac eduqui ta tincatu-bearra. Jobec esaten çuen
udaroa dela guiça-bicibidea. Onec esan nai du bear dugula eten gabe equin.
Orai negua bitartean, asmatu, prestatu ta aracotu. Udan açalduco orai
asmatua ta gogoan artua. Asco ta asco bilcen dira batzoquietan josta-bearrac.
Oquec ez daquite certan dauden. Aberçalea ez da sortu jostatzeco ta jeltasuna
ez da garranci gabeco jostabide edo olgueta bat. Inolaz ere. Aberçale-bicitzac
içan bear du etengabeco burruca ta lana. Ludi au ez dago eguina, ez, atseden
arceco, lanean iarduquitzeco baino. Atseden artuco dugu Jaincoaren alçoan,
Beragana deituco guituen egunean. Bizquitartean, lan eguin-bearra dugu,
eguin-bear erchia, ecin uco eguin diogun eguimbearra. Baitaezpadago eguin
bearra. Aberçalea içatea ta musean edo olaco jocoetan aritzea, lan-orduan, ez
dire ongui arcen elcarrequin. Oarcen bacerate, aise icusico duçute lana dela
guero ta gueiago. Lenago ere, cinezco aberçaleac betaric eçuen jostatzeco, orai
ordean amets ere ez deique lasai bicico guerala. Bai cera! Orrembeste gauz
eguitecotan direla ta çu, aberçale alper ori, lotuco cera çabarqueriari? Ez
eiqui.
Bein baino gueiagotan esaten da Naparra atzera dagola, ez dela ibilcen
bearco cen abiarequin Sabinoc erasana du ta guc aimbestetan bildua gure
solasetan Euzcadic Naparra duela bear-bearra, azquen lerrena jocatzeco.
Bainan Naparra ez da aberçaletuco, aberçaleac ez badute bizcorcen. Ta nola
bizcortuco? Escuetan darabilçuten mus edo tute edo joco oiequin? Ez nosqui.
Badire batzu joco-maietan josita, ez dutela icusten inguruan cer guertatzen
den. Oquec ez dute gaizcatuco Euzcadi ez eta Naparra aurreracico ere.
Espainaco gauçac guertatzen diren guisan, macur leizque gauz oc ecin
çucenduco joqueraz. Egun artaco bici bear dugu prest. Azcatasuna, osoa
aguian, escuetan euqui guineçaque. Jocatzen badugu cinço, gure alde elquico
liraque guertaquiac, gu nausituco guitzaiela-ta. Bainan gauçac oldarcen
baçaizquigu, dena galdua içanen dugu ez daquigu noiz arte. Artu gogoan, ba,
aberçaleac Naparra prestatu-bearra dugula ordu aundi bateco. Onec escatzen
digu alic gueieneco lana ceren eta gaurco Naparra onequin ecin guineçaque
eguin bear duguna. Naparra leiaci bear dugu deraman jocaeran. Aleguinac
usotzen baditugu, sarri elduco guera bear dugun elburura ta bear ere dugun
tenorean bipil açalduco guera. Egun latz artan prestatu gabeac bagaude, cer
esanen dugu? cer aitzaquia alchatuco dugu, gure naguiqueriaren tchurigarri?
Lan deçagun, beraz, cinço ta iarduqui.
ASTEcARIA (i)
41
Marcilan, lengo egunean. Eracusqueta ederra eguin guinuen aberçaliec
lengo egunian Marcila iri beguicoan. Osoco eracusqueta. Orçac eta ucabilac
ere eracutsi guenituen. Bidera irten ciguten arlote ta jende purrusca aieri
icaspide galanta esqueini guenien. Aguinca nai ciguten, carriquetan barna
joateracoan, erriac eguin abeguiari mutur. Bi motaco ciren jendaqui aien ulu-
patarrac. Batzu, ezquer aldecoac, viva Rusia, viva la República ta abar; escui-
aldetic, viva Espaina. Onen cridari azcarrena guinuen boticarioa, oçarra cen
guero gure belar-pote au. Atarira elqui ebasca, oiua bota quiriquetan eta cucu
boticara, baezpare. Iru atso çarpail ceuden atarian, tripa bilbe ta bularrac
ordoqui. cimac çariotzatela, seculeco gordinqueriac esaten joaileri. Ematzen
cirelaric cebilten solas lodi ta loian, açalcen cen boticarioa, bohami cirdinçu
arien pizgarri. Oin aztura jasoco pote-carioa duten errietaco jende cheac
arrica asten badira, ez da balditzeco. Arsaldean, norbaiti matelac gorri-
gorriac eguin cizquioten eta jende purrusquec errua egozten çuten mendi-
goiçalien ucabil çaulieri. Eciren, bainan, oguenduruac aec, pote-carioa ta
aialdecoac baino. Arrotzac oin mutiri quechatu-bearrean, iracatsico baliezte
erritarreri beguirunez arcen aiechec, gauçac bestera joanen ciren. Beraz
aberçalieri aurdiqui ele gaiztoac obequi egonen ciren, pote-cario sator orreri
iraucita. Ta urrengotz egorrico balute campora, obe. Sendagarriac prestatzen
ez daquigu arcen aundicoa den guichon gupel ura, azcunz onic bederen
echcach çabilan.
Espainaco cortac barreia. Jocamena diezte sociolistoei poliqui ciplatua.
Estic çabilçaten, idiaz-anço, baia emateco cortac barreia citecen, esanez eta
segui ceiquela oraico aldunaquin, manchungac edo enchuquiac galceco
bildurrez bainan azquenic barreiatuac içan dire aec. Bacen garaia ez beitzen
morroi ariequin jaurri-bideric. Orai, gose omen dabilça listoc, ez daquitela
aguina non eçarri. Prietoc eta seiac cinac eta minac dabilzquite ea cergatic
eguin den istripua, negura cara. Nosqui beiramenduric ez da içan listoen
aldunac olga gorrian uzteco, otz minera buruz. cer arico dute gaisoec?
Becoquea bear da olaco esamesetan asteco. Norc, ba, guibelatu du beste
gobernu baten eratzea? Ustel irten die asmatu eguimbideac. Loria ta cuca
ciren leguetchea eçala barreiatuco berec esan gabe ta azpico jocua cerabilzten,
inun ciren gobernuac traba ta traba. Orai, ustegabean, guelditu dire agoa
eçurrac beteric, icusiz, berac gora bera, leguetchea barreiatua al içan dela
baita ere beren morroiac aldungoaz murriztu. Bi aldiz eguin al balitez gauçac,
bestela jocatuco çuten listoen grinec. Urrengoan date çuhurrago.
Tchorchiac carriquetan. Bein areago aguertu çaizquigu carriquetan
gudal-çozqueraco mutilac, ardoz oquituac ucanic ere urdailac, mutiloc ez dira
alaitzen. Tcharreco gauça bai edo da gudari jaustea. Espaina-aldeco non eta
arinchco alaitzeco ardora jo bearra beita. So euzcotarrari, barrutic dagolaric
boz, eta so mutil oqueri. Ura, çauli, erne, çangoac cirquin, dançari tchiquia.
Mutiloc ordean ecin eutsin tente, elcarren cordaca, besoac emanic elcarren
sorbaldain gainetic, batzu bestien soinetan bermatu-bearrac. Aldea da guero
onen eta euzco suaren arte. Ardoac ez beitu bizcorcen, sobera edanda, cinezco
42
boça mariatzen baino. Ardo au ez da edaten pizgarri esque, atzengarritzat
baino. quezca da larria Espaina aldera-bearreco mutilarena, euzcotarrarena,
gudaritan joan bearra duela-ta, berea ez den erri baten meneco. Nola goça
mingatch au? Ardoaren ardoz. Ardoac ez du eztitzen barruco quezcau, bai
ordean euzco-gogo jatorra ta chauia circilcen. Alaz ere, badire asco orainic
eguimbearra argui icusten ez dutenac, lauso beituzte beguiac.
gueRTU GAITEN
43
besteraco auqueraric, errecara-bidea beitzen beste erquingua. Ez al çuen
Açainac berac errana errepublica ondoratuco cela autonomia delaco cera
garbitzen ez baçuen igarcen? Igarri al du?
Ez eiqui. Seta itchu batec artuac dira ercaleco morroiac eta erreca-
jotzeco einean dute emanic. Or dabilça itchu-maquilca, Iruchoc esanic.
Laterrico tchalupea, ur eguinez pitze gucietaric. Eroac guinezque, beraz, gu
narraztuac içatera utzita, arec dabilen turumbilora ondora bitez ariec ere,
çainac ola badie. Guc ez diegu lagun-eguinen, euzcotarrac beticoac içan eta ez
dugulacotz nai, ez Espainarequin ez inungo erriarequin. Amil bitez ariec
beren erabe ta eçaçolquerian, guc beinçat ez dugu amilce onen grinaric
artuco. Bereciac gueralacotz, alde nai dugu Espainatic al beçain laister bainan
quidecoac baguinen ere, alde galdatuco guinuque ere bai. Deramaten
circilerian ito baino len. Bizmena dugu sendo euzcotarrec eta biciaren gose
gaude. Bestiac euzcoc badiren ere, ondora ala ez, ez digu oraico ontan
quezcaric pitin ere. Ercalac ez du asmatu bere bidean. Bacalaren guisa
berean, ceiartua da elburutic eta ondamendian abiatua dugu. Ez balditu beraz
esaten badugu Espainan daudela cordocan bacala eta erquela eta bestelaco
ahalac, Espainac berac eguin beitu carrac. Alcha gaiten euzcotarroc, bat
eguinda, urrana beitugu ichtorioco ordu larri bat, andia içan deiquena,
eguiten badaquigu guc. cerchobait espainarrec emana baligute, aguian pusca
batequin asetuco guinduzten, oraicotz bederic. Adimenic ez beitu
espainarrac, utzia du, ustegabe, ordu au on dadin. Au elduta, azqueneraino
equinen dugu oldartean. Morroitzaroan, autonomian amets. Izquirutean,
bainan, lore gorriac lilitzen duten aroan, gogoac galda gueiago, azcatasuna.
Gogo bat eguin çagun euzcotarrec oroc, bear dugu, ba, banacoa aldera
utzi. Etchea ondatzer dagonean, aurrideac bilcen dira subazter goçora. Ona
nola galdatzen guitun ordu eder ontan subazterreco leiac. Etchea,
euzcaldunen etchea ta onen aldeco maitasuna içan dugu mende gucietaco
etsaien azpigarria. Içan dadila leia au oraico ontan ere indarra ta iraumena.
Escualdun egon guiten bethi-escualdunac.
AUTEScUNDEA
Onequin esan nai dugu autaroa, au da, auta-bearrac ditugula aldun edo
diputaduac, Espaina aldeco. Guti digu autaro onec bainan guti badigun ere,
cerbeit digula ecin uca. Ta, cerbait onengatic, bear guira burrucari lot. JEL
bera da burruca, esan nai beitugu JEL-en ahalac nausitzeco Euzcadin
seculeco burrucac ibili-bearra duela. Oro da burruca, gudero ta gudalgo utsa
da guiçonaren bicialdia. çainetan ere deramagu burruca-bearra, soin-oldiec,
gogo-bulcoec, igui guciec burrucara erazten guituzte. Ez guira mundu
untaratuac burrucaco baino. Aberçaleac ecin dio burrucari uco eguin. Atch
44
eguiten badio burrucari, bego etchean. guiça tepelac, iciberac ez ditugu nai
gure arteco.
Ona ba Espaina aldeco aldunen autescundea. Ta ona burrucac
esqueincen digun tanquera. Alde batetic, escuitar espainaçaleac, erlisioa dela
ta ez delaco aitzaquitan, arbuiatuac dituztela aberçaleac. Beste aldetic
ezquertar espainaçaleac, batera edo berech, ez daquigu orainic. Oroec seinale
bera daramate buruan, espainaçale. Gogor eguin bear dugu guc, euzcotarrec
oroc, espainaçalien contra, edonungoa den ere deramaten icengoitia.
Espainaçaliec oroc ondatu guituzte ta gauzcate orai ere erreca jo-bearrac.
Euzcadic bear-bearra du burua alcha. JEL gabe ez du alchatuco. Ta
espainaçaleac, edocein motacoac diren ere, ditugu etsai. Au esan-bearra dugu
ceren eta batzuec, aberçale berriec batez ere, uste beitute eçaiola ucan bear
escuitarreri ezquertarreri becein aimbateco uguna.
Uste onec ichuri arazten ditu olacoac escuitar espainaçalien aldera. Ez.
JEL dagon aldetic, gure erriaren onain aldetic, oro ditugu berdin.
Ezquertarren aldera ichurcen den euzcotarrac calte eguiten dio erriari ta
erriaren onari. Espainaçale-escuitarren aldera leia dacarrenac calte eguiten
dio erriari ta erriaren onari. So eguin soilic erriaren onari ta on oneri gaitz
eguiten badio Espainaco politicac, narda eguioçu politica orreri, edocein den
ere.
NABARRAcO BErsOLARIAc
ELE NABARRAc
45
Aralarco beila
çur edo bulur eguina dugu aurten ere Aralarco beila. Baiqui, gobernu-
morroiac gora bera. Seculeco erasiac eta marmarrac cebilcen larumbatean,
bilcura debecatuco ote çuten, tarrantac baituco ta larrua cilatuco beilarieri.
gueienic, ele uts guertatu da erasia. Macur andiric ez da aguitu. Aitzitic,
cibilac goço aguertu citzaizquigun, salbu bat, Lecumberrico cabua, ergueldu
citzaicuna, einto bat. Launcaria ez da guiçon au, arritzen çaicu beraz nola
suertatu den olaco erri udaracoan. Gaitzitu citzaicon gure goana, batez ere
nescatchena. Andre-uguin edo androguino bide da bera. cernai den ere,
nescatchac ibili cituen oino ta meatchuca. Lipar batez, ustea guinuen tiroca
chautuco guinduçan non eta cizparaco ganua eracutsi beicigun. Nescatchac
ordean ez ciren uchcurtu ta trufa gacia eman cioten sudurrera. Furruchcatu
cen poiliqui bainan tiroac ez ciren elqui, damuturic edo. Mutilac eta
nescatchen batzu cabu nabarbenaren ele gogorrac, alde igan ciren mendira,
46
Arrotzaile ta arroçale oiec daude euzcotarrac joanen çaizquielacoac lagun.
Beti ere uts eguiteco dire itz-lotuac aberçaleac oro. Astopito oic irrits bici ta
ichiquia besteric ez dute, burua aguercecoa guendiac cur daquizquien, parol
erderaz eta arguimutil euzqueraz deitzen diogu irrisca oneri. Olacoec berenac
ere garbituco lituzteque tiroz miss edo manceile muchurdin baten
goresmenac artu-bearrez. Macurrena da çulatu oec beren aisa dabiltela
Naparra, Diputacioaren gueriçan oraico ontan beçala. Soraio oec mende
gauzcatela napartar cinçuac eta bestale alai oquetan burrustan goaten direla
gucioen diruac, erriari gutieneco den ainça ta omena ecarri gabe. Erderaz
eguin dut nic ere crida bicia, euzqueraz ere nai dut eguin. Enitzaie batera,
inolacoz ere, astopito oien oiuquideeri. Iraina, laidoa, gaitza alare, egotzi nai
dute Ibainetaco euzqueldun suar arien oroitzara. Niquetz eta nere eiagora,
alde, bederic ez. Erderaz eta eusqueraz.
47
epaiqueta lengo astean. Bertatic irten du Idiaquecen azcatua, olabearra
beitzen aguertu cenetic juradoen naia.
Oar gaitecen JEL Alderdiaren indarrari. Gain artu ez baleça gure
alderdiac çucen-autsi lazgarri onen urratzea, aurrera joco çuen gaizquinçac.
çucena einera ecarri-bearrez, Espainaco maguistradoac eciren andizqui
grinatzen. Gorago joan baino lehen, jo guinuen bertocoengana ea
çucembideric çuen bidegabequeriac. Espantuca artu guinduzten esanez eta,
nai ta naiez, Idiaquez oimberce urteco çampatua cela carcelara. Alaber,
Madriden. çucen-çain galantac ditugu, Espainaco cembeit chucheneco. Ecen,
ez cilegui oin cigorpe latzera aurdiquitzea inongo guiçona, ta aberçaleac ez
guera oin jauquicorrac. Emengo ta ango alabearrecoac gora bera, asi guinen
azcarqui jocatzen non eta ardietsi dugun garaitzea. Non dire, ba, aincin
laburreco guiçonoic, uste dutenac motz ateraco cela auci au? Ontan becelache
bercetan ere, bear bercetan, emanen baguinu emen aguertu oldartea, berce
guisan guinuquean aberria. Ez guitu, ez, etsaiac mendratzen, gure
çabarqueriac baino.
Jocoa motza
Ta bapo asi ere jocoa Donostian. Bainan asi ta trenca bereala, ez
beitzuen utzi iru orduz berceric jocoa. guiçon bat, policicoa, aguercen da
pistola escuan eta partidua so. Ez omen da iaquin ceren aitzaquiz. Mihi
gaiztoec derasate barbo batec ez ote çuen diru pusca bat itz emanic jocoa as-
orduc eta ez baitaturic iru ordu pasa ta jocoan. Beti ere so baitaezpadaco arec
48
negocioa cien airatua ta asi ciren inciriz gogorqui Strauss ta lagunac.
Arrezquero ordean bideac çauden gançac ciraturic eta ordea aguertu cen
tarrapatan. Aiçu Baleares delaco ugarteco uri batean jocatzea. catcharroa ta
lagunac artuta, arara jo çuen Straussec. Bai asi ere poiliqui.
Barbo salatuac
Barbo oen artean da Salaçar Alonso ministro ospatsu ura, Euscalerrico
udaleri inun den laidoa egotchi nai içana. Oroitzen cera, iracurlea,
Euscalerrico udalac edo aiuntamentuac gogorqui jarri citzaizquion ura? Orra,
oraico Salaçar Alonso ori. çacurrenac erraten ari citzaigun bitartean, arec ari
çuen salsa lirdinga ortan. Ontaz landa badire cembeit radical delaco partido
orren buruçaguiac. iaquiteco ea cembatecoac diren aren erruac eratua da
batzorde bat, aldun edo diputaduena. Onec erran du erru susmo larriac
badirela ta epaicari edo juecengana ioateco ariequin. Beti ere partido radical
ori oso quinca tcharrean guelditua omen dugu ta nequez aguercecoa
politicara. Icusico Espainaco poilitica arras bercea da berce poiliticaquin. Beti
ere ez sobera larritu guiçon oc berberac aguercen badire.
E.B.B.-ren deia
Oroc daquigu diru gabe inora ez dela ioaten eta deus ere eguiten.
Alderdi aberçaleac lanac daramazqui, eder-ederrac, gutiz gueienac euzcara
indarceco. Orai baldin badugu euzquera pichcat chuchperturic, ordea dio
Euscalerriac Jel-Alderdiari. Au ecin ucatuzco eguia dugu. Euzqueraz eta
euzquera-goracundez oguei badira aleguinac, emaçu amaborz eta gueiago
direla aberçalgoac piztuac. Ortaz beraz, euscalçale utsac ere maite bear du
JEL alderdia. Maite au, ordean, ecin da mihizcoa içan soilic. Bear da
eguinetan eracutsi. Ona, euzcalçale beguico orrec, baduçu leia ori eracusteco
sasoi aroa. Deia barreatua dugu bazterretan diru-esque, E.B.B.-c cirquinduta.
49
ceren esque? So oni. Aberri-Ogasuna eguin tchedez. cer da Aberri-Ogasuna?
Diru bat, gordebearra, tente atchiquitzeco JEL alderdia. Erran dugu aristian
dirua bearra dela denetaco, Euzco JEL alderdia aincinat eguiteco ere bai,
guero ta gueiago, euzco-equinçac beititugu guero ta garranciago guero ta
aritzenago. çuc aicea bear duçun guisa berean, JEL alderdiaren equincec
dirua dute galda. Ez duçuia emaiten? Or compon, ez erran guero ez eta mogui
aitzaquiac ere euzquerac erreca jotzen duen itobearra, bici ecina. JEL
alderdiac bi equencen ditu euzqueraren aldez arrotzen diren iru çatiric. Bai
emanen? Eldu den abenduco 1gnean eguinen da bilça.
Eguilegor
Bai edo daquiçu eresaldi auta dugula urran, emen Iruinaco Gaiarre
ançoqui ederrean. 190 lagun abeslari bicainac berac, aguertuco çaizquigu
burrumba batez mendietaco abots çoragarriain guisan. Nor ote? Olaiçola
azcarraren taldea. Iruinan betidanic abestu içan da gochoenic. çoazte
ançoquira 9gnean ta etsituco cerate an berpiztua dela gure eres-gogoa ere.
Iruinaco euzco-abesbatzac du tchanda egun ortan. Olaiçolaren çotz
sustagarriac ermanic. Beri chea, egun eta conciertu onena, duçu carriquetan
barratu orrietan. Bainan guc aipu diogu nai bereciqui Eguilegor çauliari.
Onec ere ariçanen du seculeco irri algarac çartarazten. cein arte duen
puncioan? Euzquel erdel naste barregarrizco ipuiac condatzecoa. Eguilegor
dute eçauna euzcotarrec oro. Ecera oroitzen, iracurle, nola arincen çaiçun
gogoa Eguileor ençunda? Nor den? Radiora ecera ateraia bein baino
gueiagotan inun diren ocurrencic ençutera guiçon traste batec emanic?
Urache duçu Eguilegor. Ta gomaçu çuc ençun gauz oiec, discoac direla bide,
çaizquiçula etorriac? Orai ordean, bera bai bera içanen duçu Gaiarre
ançoquian. Balio du beraz lasterquetan bilatzea tchartela.
Etcherre bat
Ez ain berri, amaborz egun duelacoa edo. Bai edo duçute aren berri.
Etcharri-Aranatzen içana. çazpi etche erre omen ciren tachacada batez, auço
gueiena. Gaua cen suac artu orduco, goiceco biac edo. Ain bortitza içan cen
sua non eta abanchu il ciren etche-barnetan ciren lagunac. Aicea omen çuen
lagun suac. Beti ere maizterrac gogorqui joac içan ciren, sua cela garri.
Biarmonean berce auçoetaco etchetera ceuden eramanic maizter gaiçoac,
cupidagarri, soinecoac ere cituztela erreac eta etcheco tresnac ere suac
quiscaliric. Lenago olaco naigabe latzean etcherrecoec bilqueta bat eguiten
çuten diru-esque, etchea compondu al içateco baita ere poliqui bilcen. Luce ez
50
da Auçan icusi guinuen nola erritarrac etorri citzaizquion lagun auçoquide
bateri, onec etchea çuen tchimistac urratua.
Etcharri-Aranatzen ordean etcherre-berriric ez da edo beinçat lagun-
leia itzali, ez baita içan bilquetaric inguruco errietan. Ona euzco oitura bat
ederra, galduric. Ona erdelqueriaren berce ondorio bat. Lenago era bai edo
cen etcherrecoen lagun etorceco aztura propia, Etcharrin eta Nabarra gucian.
Içan balitz orai ere, erretaco etcheac ordea içanen çuten nombeitican. Batzuec
erranen dute orai seguroac direla-ta, berceren dirua ez dela ain bearra.
Nosqui. Bainan olaco lazqueria guertatzen deleic, etchez gaineraco gauça
anitz erretzen dire bai ta ere diruaren bearra içaten da. Ortaz beraz lagundu-
bearra ez da sunsitu, nai bada bederic urcoari urgaci. Ortaraco dire etorriac
etcharritarrac ustez eta inolaco etcherre-sari bat ateraco çutela emen, bainan
escu-utsic itzuli bide dire. Gaurguero etcheac nai bada ongui çaindu,
segurtatu bearco dire. Eguimbide ortara bilcea dute eguimbear ersia
erritarrec burua gordetzen cinço badira. Segurtamena elgarra balitz, obe,
mutua delaco guisa ortan. Onela mozquin gueldituco litzaquen pusca eluque
inorchoc ere alchatuco.
Oarcabe ilgarria
guertari bat itsa içan guinuen atzo Tafailaco gueldoquian. Iruinaco auço
bat, eçauna ta ongui etsia, lagun ciioaquien senide batzueri, Ameriquetaldera
eguiten beitzuten bide. Tafailaracoan guiçona jauster cen noiz eta ustecabean
aguercen da bulci bat aldameneco burnibidean barna. guiçona jauts eta bela
azpiratu çuen bulciac, bere artan lepoa mozturic errotac. Lazqui unquitu
cituen soiliarrac aguitu belçac. Ona erioa non den. Alai atera etchetic, inolaco
grinaric ez eta demendreneco ichtantean bicitza galdu. Ochar edo arrandi
luceac ecin ditugu ibili ontan ere.
Apezpicu berria
Etorcer dugu, eldu den igandean. Larumbatean jinen da caputchinoen
cobentura, gaua eguiteco an. Anche bilduco du aguintarien agurra, eldu ta
51
bereala. Biaramonean, oitura danez, Done inaquiren eliçara amaiquetan, eta
andic Done inaqui, Plaça, Tchapitela, Mercaderes ta Curia barna, Eliz-
Nausira. Te Deum abestuta, erria dela abesle, predicua apezpicu berriaren
gain. Urren, Jaureguian, escumuina. calongue-Batzarrac deiac ditu banatuac
olacoetan oitura den leguez. Deituac dira aguintariac, parroco edo
apezburuac, anaidi, elcarte ta lagundiac. Naparraco Madrileraco aldunac
etorrico omen dira, gorasarreari atchiqui-naiac. Esambearric ez iendea
bilduco dela trumilca Eliz-Nausian arçain berriari agur eguin gogoz. Neoni,
berriquetaria, ioanen naiz cerbait conda-bearra an susmatuta. Poçac artuac
gare gu ere, arçaina dugulacotz lembici ta erritarra beita urrengoan. Jaunac
eutsinen al du, ardien oneraco! Boazquio gure çorion-nai beroac.
Gogorchu ari du
Diario-c dacarra Eliçondoco apezburu jaunac idatzia. Au da La Voz-n
aguertu idatziari erançuna. Ez da aise emen bilcea Belçunegui jaunac erraten
duena luchea beita. Ea mamizqui ematen ahal dugun. Lehenic asarrea
eracusten du biciqui guero nola erran çaion euzquera ez duela maite.
Aspaldian saiatua duela apez atera ondocoan berean atchiqui beitzen aren
obe-bearrezco icascunçari. guero apezgoan euzqueraz da erri euzqueldunetan
minçatua beti ta beti. Auche argui leçaquetela Oiz, Oronoz eta Etchelar erriec.
Otan predicu bat ere ez beitu erderaz emana. Eliçondon berce oimberce ez
badu eguin, ez ote da arraçoi bat edo bat? cein? Eliztarrac salbu bordariac
(irutic bat eguiten beitute oc), laur ogueitamarrean erdaraz minçatzen direla
iia soilic, berroguei ta amar urtez goragocoac bederic. Errian dituen bi
urtetan euzquerac duela gaina berreun eta gueiagoco predicuz, erderaz direno
ogueitalau. Ortaz beraz ongui etsia ta çaindua dut —dio berac— euzcaldunen
artaldea. Itz ematen du engoitic ere saiatuco dela alic obequien beiratzen,
erdalduna ere baztertu gabe. Ugun eta narda diola escabidean euzqueraz
baliatzen delaco çaztada orreri. Ta La Voz-en idatzia dela aitzaquia ta sasoi,
seculeco atseguina duela eliztiarrec ecarria. Bi apecec La Voz-eco iracurleac
berac, asarrea açaldu diotela dio. Berce eliztiar aunitz içan dituela icen-
bilquetan etchez-etcheco batez abiatzer ez duela onetsi oimbercerainoco leia,
asqui beitu sasoian icusiric oroen atchiquimendua.
Guc guquetz ez dugu erançuteco andiric, bereciqui erran ondoan
apezburu jaunac artalde euzcalduna beiratuco duela. Berac ematen duen
aintoari beaco utsez, aise da ulercen artalde euzcalduna garranci dela
Eliçondon. Ar guiten Belçunegui jaunaren condu berbereri. Bordariac dira
iruco bat eliztiarretan, guero ematen du amarren bat euzcaldun, aez gaineco,
badugu 43 por 100. Bainan ondarreco 90 por 100 da 50 urtez beiticoena.
Emagun, beraz, mulcho bat badela goragocoac ta aisa ateratzen çaigu erdia.
Onez gainera erdeldunen artean edo obequi errateco, erderaz minçatzen
bainan euzqueraz ulercen eçautzen ditugu guc cembeit, euzquera-naiac
berçalde eliçan. Oec guztioc batera artuta gaia da baiqui Eliçondon inoiz ere
ez uts eguiteco euzquerazco predicuac. Erdaldunec nai dutela berena? Eman
52
daquiela, ba, euzquera utzi gabe bainan. Pocic bai pocic jabetu guera
Eliçondon ez dela baztercen euzquera. Aguian ola iraunen al du.
Aincina
Ona euzcal-gueznari edo mandatari propia. Noren oiua dacarren?
Escual erritarrena. Oc cer diren? Mendiz araindico bazterretan JEL-en ahotsa
ençun dutenena, tira çaulia asia dugu bertaco euzqueldunen artean eta oquec
atera dute ingui bat ederra. Ez uste guero izperringui luce bat duciela au, ez,
tiquia baino ta mamitzu, bainan aren idatziac oin guinar dire ta guilicorrac
non eta bein asi ezqueroz ecin uco berriz ere iracurceari. Denen iiequi edo
lumerua asi cenetic daucat nic, cinço-cinço gorde ere aren sorta. Bein baino
gueiagotan lotzen niz çarren iquerceari ta sumatzen ere cerbeit oargarri. Buru
ecarcen dituen idatziac bai dire gurinçuac. Luma bipila ta ioria, idazle onena,
azcarrenetan buru, nosqui. cembat balio duen? Guti, 10 libera edo franco
urtebeteco. Inguia ilecaria da. Aren berri ematen dute Uztaritzen M. Jean
Duboscq baitan.
53
EUZqueRA, ERRITARREN cUTchA
Ona Monçon aldun jaunac esandaco itzac. Aldun azcar au dugu beti
gure elearen aldez cinço jocatzen. Arec bai gogotic ari, bainan belarriac daude
sor. Ascotan erraiten oi dugu euzquera gabe ez garela ioanen inora ere,
bainan euzquera seguitzen dugu aunitz eta aunitzec. Emen Nabarran batez
ere cer ari dute iendaquiec? Lenagoco urtetan ateratzen cen andic edo
emendic euzcal-escola bat, aurten bat ere, emen Iruinan. Bada bai, bat
Aldundiac gain duena, bainan ango icasleac oin dire, berce toquitacoac becin
urri. Echcachten ari çaigu lenchoago guinuen gogo chuhurra. Aurten bat ere.
guisa ontan seguitzecotz, eldu den urtean ez da içanen susmoric ere. Erreca
io-bearrez gabilça, eguimbidez ez badugu aldatzen. Gure jabetasuna ez dugu
ateraco, gure baita beriztu gabe ta baita au ez da beriztuco euzquera gabe.
Buruan iosi bear dugu egui au. Euzquera dela bide bacarra sartuco çaigu
azcatasuna. A! Ta obe da saritzen ez bada orai aguercen dugun gogaitze
onequin.
Euzquera gabe ez duquegu euzco-gogoa. Ta euzco-gogoa gabe ez dugu
etsico azcatasuna çuinen eder den eta nola nabaitzen, nola asmatzen den.
Azcatasunaren lehen-leheneco eguimbearra, auche. Erroac ari bere
gogaqueran. Ta gogaquera bereci au atchiquitzen gai ez baguera içan,
azcatasuna, macalchu, aulche, erroa barrendu ecina bicico da. Ta ez etsaiec
iota, erritarrec berec ilceco çorian iarrita. Nola? Icusagun. Euzquera gabe nior
ere ez da euzcotarcen eguiz ta benetan, beinçat. Euzquelduna içan gabe,
barrutico euzcotarra ez osoqui. Barrutico euzcotarra ez da or carriquetan
barna ibilcen dena gora-goraca. Bai guimberretan eta atzeraca. carriquetan
barna gora-goraca ibilcen diren oiec ez dira, ez, bene-benetaco euzcotarrac, ez
euzquel-taiutan oratuac. Gogoa baleucate euzcotar, ez lireque emanen oin
euzcotar-itchura guti dacarcen oiu funsgabeco oeri. Gora-goracaco oiec ez
daquite euzquera. Jaquin beçate, beraz, oiu alperreco oiec ez direla gai
aberria azcarceco. çugatzac abar sendoac eta sano ecarceco, bear du erroa
sacondu. Alaber erriac. Azcatasuna dira abarrac eta adarrac. Erroa ez badu
inongo erriac barnetic artua, cucula ez gai luche. Ola-ola sasi-euzcotar oiec,
barnea dutela atzerriac janic eta echalez parruco, mundua ere ianen dutelaco
mehatchutan. Esan deçagun argui ta garbi, euzcalduna ez denac ozca bat du
larri bere gogoan, atzerriac ianic. Eguiçu eguinala, edocein toquitic iota. Ez
bacera eucalduncen, etsaia duçu biotza ta adimenari lot. Unamunoc,
badaquiçu cer erraiten çuen beinola. Ençun eta so gogotic arien itzeri:
«Mientras los nacionalistas griten contra Espaina en erdera, no hai peligro».
Ona. Ona gora-goraco oiec. Itz oen pilosopia ta cer esana edosqui bear
luteque, ez gora-goraco oiec soilic baicic eta euzcotarrac oroc.
Iruinaco mutilac, cer ari cerate, induriaric ere eçaiçuela guelditu
biotzetan, euzquera icasteco? Ez emen, gure batzoquietan, ezta Aldundiaren
54
euzquel-icastolan, ez dira aguercen euzcalçaleac, euzquera maite dutenac. Ta
euzquera gabe uste al duçute aberriaren goracunde-bidetan barna ibil
çaitezquela? Bai ote? Gaiço-puscac cerate uste ortan. Orai ordean, ustea
baduçute cinço ta ganua ustel, ez erran euzcotar ceratela ezta aberçale-naiac.
Etchean guelditzeco cerate gueiago, batez ere çuec, icastunac.
Batzuc burua esten dute aberçale, sartuac beitire aunitz aberçale choco-
mocora. Utseguin gaitza. Norc burua aberçale-içatera bilcen du abercoitzen
denean. Abercoitu cer den? Abercoi biur, aberçale eguin biotz-biotzetic.
Berceac, mihiz bai erran eta biotzetic ez içanac, ez dira fidagarri naiz eta
sartuac diren mila çocotara. Ez, mutilac, ez. Auchen dugu galgarriena. Erria
maitatzen dute ez mihizco maitecariec, aren aldez aritzen duena baino.
Bazcoz, ez du betetzen, tchartela artuta, etchera doaiena tchairo-tchairo, ez
bear beçala aitor eta jaunartu duenac baino. Gauçoc badituçu gaizqui
eguinac, oguei tchartelac ere eçaitue salbatuco. Ba ordean ongui baduçu
eguina, tchartela ez da bear. Orra oguei abercoi-elgartera sartua içanic ez diçu
emanen eguizco aberçale-içaria. Bear-bearra duçu an aguindua bete. Aberçale
achal oieri erran bear diegu ez dutela betetzen ez osotzen ere elgarte oietan
eçarcen çaien lehen-aguindua. JEL-elgarte guciec aguincen dute euzqueraren
aldez eguinala eguiteco. Gure aipatu oc tirria diote aguitz oni. Ecetz? Ea
aberçale sartu oietan cembat diren euzqueraren icasteari lotuac. Einto bat,
tiquia. gueienac oguei urtetan aguercen dire sargaraian beçain gogor.
Euzquerac ez die chirrintaric, erdara ta erdara naiago ordu gucietan. Eleac
erriac gaizcatuco digun aitzaquia ez da gaurcoa, badu urte-mulço bat,
belarriac ordean daude sor eta gor, ençun nai ez dutela.
Baina errua ez dugu egotzi bear, guciz eta osoqui, elea icasi nai ez duen
aberçale onen bizcarrera. Onec ez du icasten euzquera, icusten beitu
alderdian ez dela escatzen euzquera deuseco. cembat aldiz dugu errana asi
bear guinuela guc escatzen, bainan ez ditugu escatzen euzcaldunac, morroiac
edo seiac bear ditugun tenorean. Aberçale direnec oitura au artuco balute,
ataria echteco erdalduneri, bai eguinen litzaque lan polita. Ez guera oarcen
ein oni ta edonor arcen dugu, dela edo ez dela euzcaldun. guero cinac eta
minac, euzquera, au ta ori.
JEL-ec aurreratzen du euzquera gachoac baino ascoz gueiago. Jeldar
aunitz ditugu soraio, onen ulercen gogor, euzqueraganaco leia buruan sarcen
beranta. Olacoequin ez dugu deusic eguinen. Macurrena da buru cozcor oc ez
dutela ulercen erdara çariotenean, erdararen itzea dutela sacon eta barren,
ceren eta nor bere minçoaren mempeco bici da. Badugu areago ere. Erdalçale
amorru oc guero ditugula nausi dela batzarretan dela aguimpidetan. Oarcen
55
guera bein baino gueiagotan alderdiac eguinetan ez dacarrela euzco-usain
andiric. Aisa. Alderdiaren biotz-biotzean ditucie erdalçale aec josita.
Erdaldun-guisa esqueincen digute iatorra. Erdaldun-guisa, maqueto-guisa,
naiz eta gurdi bete bat solas abercoi irauli. Espainar bat icusico baguinu, bere
elea ez daquiena, arrituco litzaiguque bai azcar. Ta aimberce euzcotar ari
guera icusten euzquera eziaquinac eta aberçalien mamioc ere guelditzen
guera bizcarrac uzcur.
BAI GOçaGARRI
Pocic bai pocic ematen dugu gaurco berri au, bai goçagarri euzcara-
autsi-mautsiotan ari guiranendaco. Berriqui içanac ditugu JEL-Alderdiaren
erangunçan deitzen ditugun Erqui-Batzar Nausiac. guipuzcocoan ez omen da
fitsic ere ibili erdaraz, Bizcaicoan euzcal-solasac einto bat polita ardietsia du
ere, euneco 60 bai ta gueiago. Naparran, ordean, itz bat ere ez. Betidanic bai
gotorqui aguercen gu erdalçale min. Aberçaleac nola ez aberçaleac. Oro guitu
erdal-aier gaistoac. Erranen da ez dela aier gaistoa, çabarqueria baino. Emaçu
bersu. Ta macurrago, nai baduçu. Aiertuac noizbait aira deçaque seta gorri
ori, erderara eroria, euzcalçale bilaca. Seta gaisto-ucaileac gogoa du bederic.
Gaizquira jotzen badu gaur, biiar onaldi dagoque. çabarra aldiz il-ança dago.
Bizcorceco bear da apur bat aleguin. Seta gaistoa bein-beineco gaitza içan
deique. çabarqueria, cembat aldiz, bici-bitarteco. Done Paulec quistarreri cien
amorru gaitza, setaric belcena. Gogoa beitzuen çauli ta azcarra ta charduquia,
Jaincoaren arguiac jo cion egun batez. Ala bersu Done Augustinequin. guisa
berean aimberce donequin eta guiçonequin. çabarrac uquituac dituen ez
daquigu.
çabarqui bici içan dena, ordean, çabar ilcen da. Auchen dugu erio
ilgarria, gainera. Ez soinaren ilgarri, bai ordean gogoaren. Gogo çabarrac
biciari ez dio leia denari ugun, orori narda, gucien igues. Erran naiz nago, ez
Jincoaren aincin ez guiçaquien, çabarrac gueienetan sendabideric ez du, ez
badu ateratzen bederic egundoco inala ta lerrena. Azquen belcean ere
bearreztuco çaion Jincoaren urriquia gaude, gaitzari ies eguiteco. çabarra ta
aberçalea, oro batera ar, gauça da sinesgaitza ta crozcan errauztecoa. Ecin
solastatu gaitz onen elmena. çabarrac barratzen duen cutsua baida ilgarria,
indura-mota gucien igorçale, beroeneco aleguinen epelgarri. çabarra sorcen
denean eta ucacorra-çabarra ta ucacorra baita berean ibilcen dira, oberena
litzaque belaco batez aiçatzea inon den urrumera bialduz. Elcorra baitu
asmoa ta biotza, ustel.
Itzul guiten gure arira. Euzquerari guinion solas. Eguimbide prestua,
guipuzco ta Bizcaicoa. Noiz erranen gauça bera Naparraz? Noiz içanen
bertoco batzarrac, euzqueraz? Bicibide ederra deramagu bai ala ere. Aincinat
56
jo orde, guibelat. Igazco urtetan bacen emen Iruinan aurten baino itchura
obea, euzquera-aldeco. Bizcorrago guenituen lagunac eta cembeit, euzquera
icasi nai gorriac ere. Aurten, ordean, oro, anu ta uco non eta nior ere ez da
muguitzen. Abarqueria lotu çaigun susmo. cer nai den ere, ez guira len beçain
atchiquiac, len beçain goço-ichuriac. Ai gure ansiaren aula! Ez ote oart gauça
bateri? Ez ote oart euzquera bazterrat emanic JEL ere nequeçago ibilcen
dela? Nai baducie JEL-en urratsac azcartu, oinarria landatu sendo, joaitea
gotortu, eman çacie euzquera aurretic. Acico çaitzuen jelçalgoa çustraia
içanen ducie. Gabe, aldiz, cachcarra ta loca. Sudurmenean ducie icasgarria.
Ea cembat dire joanac, JEL-equin batera euzquera edosqui aietaric. Ea cein
diren alderdian eraguilenac. Egun eta eguzquian, aberçale garrienac,
euzcaldunduac. Ez deçagun eder churi ta chau ecin dena. Euzquera ta
euzquera. Euzcalçale nolaco, aberçale alaco. Euzcalçale tcharra, aberçale
tchatarra. Ta aberçale tchatarraquin erria ez da joanen ez da erdaraz ere.
Euzcaldunac direla bide, JEL-ec eguinen du aurrera. Oil ditzagun urrunat ez
icasten gogortu oiec, bereciqui gazte içaqui. Euzcaldunac bear ditugu,
aberçale beçain aimbat. Eguia da aberçaleac alde, JEL ez dela sartuco
erritarren gogora bainan ez gutigoco eguia da euzco-gogoa ecin dela bazca ta
alha, euzquera gabe. Erdaldunac ez du içari-içarian neurcen ahal
euzcotasuna, onen çaina ezbadu, euzquera. Duenac erro ta barne asmatzen
du abendaren deia. Gabeari, ordean, macalduco çaio euzcotasuna, indartu-
ustean. Nic beinepein ez dut eçautzen aberçale bat euzquera icasia ta guganic
alde-eguina. Elea dugu, beraz, euzco-gogoaren pitz arazle, leiaren indargarri
ta JEL-etsiaren atchiquimendu gacoa. Unagarri naicela ni euzquera-
aitzaquia-maitzaqui otan gogortua? Bai nosqui bainan ni baino unagarriago
dire egui au atchiqui ta gogorcen direnac, ez ausnartu naiac.
cALERAnçacO BURRUcA
57
Au ez da macurrena ordean. Ez al cera oartu aberçaleac elgarrequin
liscarcen eta samurcen camporança ez badute ateratzen indarra? Ni bai
beinçat. Icusaçu barneco auciac guertatzen diren sasoia. Esquier dela
guertatzen campotic ciricatzen ez guituztelaric. Etsaia aguer ta indarrac bil
dugu bein baino gueiagotan icusia. Aguerian bear dugu beraz etsaia. JEL da
gazte-alderdia. Gaztez dugu çaina çaharrec ere. Tenoreac oro ditugu gudura
guert. Odola bero, gogoa bizcor, equin-gose. Nola ez guira guduan saiatuco?
Naparrac bear ditugu erne ta bizcor ditecen. Ona bide bat. Autaroa.
Autescunde-burruca ta sasoia ez da bacarra, bai nosqui. Bainan quenaçu gure
erri ontan sasoi au ta erria ez da çaletuco orai beçain aimbat. Urdaila
macalche dagoenean, ez dematu artara sarcen salsa lodiac eta tchingarra.
Naparraco jendiac, euzcotasuna galduta, urdaila dute mimbera, deus guti
sarcen çaiela.
Araco bear diocie janaria eman. Jendiac bizcorcen dire burruca-
tenoretan. Bainan çuec, euzcaldunoic gai ta sasoia ducie gogoa gauça oc
ulerceco. Naparran aise eçauna da euzcaldunec cein alde jotzen. Non ere
bicitzen beicerate, Jelec aurreraco bidea deramana. A! Euzcaldundu ahal
baguinetza erdal-çatiac Naparran, maqueterrico leiac laister guenituzque
aiçatuac... Bainan, bainan, bide au dugu luce ta latza, ez nolanaicoa. Asmatu
bearra dugu cerbait onen bitartean. Ezperen, biciric dugun errietan, euzquera
ilen litzaiguque. Lurralde otan eutsin eta eutsin. Euzquera-galdu berce
orietan JEL-en acia bota ildoan. Eta bizquitartean atchiqui gogor eguiteco
mugac. Burruca bada, aguertu ara gueoni. Aipa guitzatela bederic aberçaleoc
une ta toqui gucietan. Soinua baderamagu aincinean, jendiac oartuco dira nai
ta nai ez, oncara ala gogorcara. Jendiac guri ta gure iracatsiari oartuz gueroz,
cera badugu eguina. Erritarren sor ta gor egote ori beitugu etsairic belcena.
EquiN-LEIA
Gauz ederra, baiqui, gogo bat biotz bat. Auche içan bear çuen beti JEL-
ec baita bear luque. Aitzica edo aurca ditugun etsaiac larri dira. Aberçaleac.
Nola banandu, nola barreiatu? Inundican ere ez. Ona azquen igandean
batzartutaco gucien tchedea. Ortaz beraz, gauz ederra içan cen, ecin
solastatua an icusia. Biciric dago ta tchutic beti JEL-Alderdia, biciric eta
equin-gosez. Orai aguertuco cembeit egunen buruan. Autescundeac ez dira
guci, ontan gaude, bai ordean JEL-en aldez eguiteco guisa bat eta ez
nolanaico. Gure etsaiec dauzcagun bide gucietan aguertuco baguine
aberçaleac, cembat on guinecarque. Orra or, udalac eta alduneguiac.
Gureganatuco baguenitu, bai naroa ateraco guinuquen eguina. Aberriaren
gorabidetan ecin da erran tchocoac uzteco etsaieri. Inoletan ere. quiriquetaco
etsaia dugu larriena. cocatzen bada or çuloetan, çuloetatic atera bear.
58
çuloetan uztea, esanez eta garbiegui guerala gu, bertara aguerceco, irrigarri
dugu. Ontara so, pututchea bear dugu icasbidatan atchiqui. Pututchea
badaquiçue nosqui cer den. Abere bat tiquia, eicitaracoa. Unchi-esque ta bila
eramaten dutena. Uloetan barna sarcen dute eremua alduta. Pututchea
sarcen den çulotic, unchia aguer nai ta nai ez. guisa ontan achti baten buruan
garbi daude cilo-milo guciac. Ortaraco ez beita pututchearen muturra
becelacoric. Alaber gu. Etsaia non, gu aguer anche. Udaletan dugula cocatua,
gu udalen chocotara. Alduneguietan dagola cucu, gu ararat, jaçarri ta jaçarri,
atseden utzi gabe. Madrileraco aldungoan dela aren cabia? cinço gu, sardea
escuetan. Burruca beti. Gudua dela tiquitan dela andiatan. Aberçale
batendaco Jincoaren legueain barne, ecin deique nardagarria içan aberriaren
oneraco eguinetan. Auche içana da alderdiaren betico eguin-bidea. Aiçatu
bear da etsaia toqui gucietatic. Etsaia da gure escubideari gogor eguiten
duena, maquetoa ta ez maquetoa. Aincincatzen çaiguna bidean, erriaren
gorabidetan traba ta guibel-bearrez ori dugu etsaia, atcherri naiz erri. Aldara
bear gure bidetic, ecen bide ta bidezcac oro bear ditugu garbi ta chai gure
arlora buruz.
cinezco quistarra bereganoz aguercen da. Jincoac berac beidugu
eçaupidea emana. Jinco-maitasuna. Orra ba duenac quistar eracusten du
burua. Ez duena quistarra ez da naiz eta inoizco apatchecoac ecarri. guisa
berean, JEL-içaquerean, burruca-leia ez dacarrenac ez du balio. Burruca leia
ordean ez da gauz bat çoroa, adigabea, buruz equiteco itchuqui, basurde-
guisa bulça-bearrez. Ez, utican, guiçaz eta arraçoiequin ibilceco baino,
guiçonari dagoquion beçala. Bercenaz alperric jotzeco arriscua. Bainan
buruan guiçazco tchedea bein artu ezqueroz, ez da utzi bear, etsaiac eta ez
etsaiac, baicic eta etsaien indarrac apurtu arte.
59