You are on page 1of 5

Martin Txintxurreta, 4G

Izu-izua, Jokin de Pedro


Lehen hiruhileko honetan, Izu-izua liburua irakurri behar izan dugu, Elkar argitaletxeko Izu taupadak bildumaren barruan dagoena. Eleberri hau hiru kontakizunek osatzen dute, hirurek misterioa eta izua ardatz nagusitzat dutelarik. Liburu honen idazlea Jokin de Pedro Perz-Salado dugu, Bilbon jaioa 1955ean, eta gaur egun Gorlizen bizi dena. Azken 26 urteetan euskara irakaslea izan da Getxoko Aixerrota institutuan (http://www.aixerrotabhi.net/index.html), hain zuzen ere lan honen hastapenetan idatzi zituen bere lehen liburuak. Bere lehen argitaralpenak ez ziren irakur-liburuak izan ordea, baizik eta testu-liburuak: irakaslea zen, eta hainbat kiderekin batera, euskarazko ikasmateriala prestatu zuen. Ordutik hona, lau liburu argitaratu ditu: -Lau animalia ipuin kontari (Erein, 1992) -Irurac bat (Elkar, 2008)----Galtzagorri Saria lortu -Izu-izua (Elkar, 2012) -Etsai gordea (Elkar, 2013) Argi dago, bere argitaralpenak ikusita, zein genero duen gustuko: izua, edo, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean dioenez (http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/1242924/jo kin-de-pedro--izuizua-liburua--arratsaldekoa-euskadi-irratia/), misterioa. Jokinen iritziz, misterioa dosi txikitan sartzeak, umore pittin bat gehitzeak, eta girotze egokia izateak egiten dute istorio bat beldurrezko. Irratian egindako elkarrizketa honetan aipatzen du ere, berari liburu bat idazteko orduan lan gehien ematen diona hizkuntzaren atala dela: dena zuzen idaztea, paragrafoak ondo bereiziz,

Martin Txintxurreta, 4G

elkarrizketak egoki jarri, dena birpasatzea, etab. Beste elkarrizketa bat ere egin diote Uribe-Kosta aldizkarian (UK), eta bertan (http://www.aldizkaria.biz/wp-content/uploads/233.pdf) gazteen irakurzaletasunaz zein bere hurrengo istorioaz mintzatzen zaigu:

Gazteen artean () irakurzaletasuna bizirik dago; ez dot uste gazteak nagusiak baino txarrago datozela horretan!
Hau da ematen duen erantzuna, egunero gazteekin lan egiten duenez gero, ea euren irakurzaletsunari buruzko ospea egia den galdetzen diotenean. De Pedrok argi dauka gazteen irakurzaletsuna bizirik dagoela, eta adibide gisa bere ikasleak jartzen ditu: denetarik omen dago; irakurle sutsuak direnak, bidalitako liburua baino irakurtzen ez dutenak baina oso polita iruditu zaiela diotenak, eta noski, irakurtzen ez dutenak. Hala ere, nagusien artean ere denetarik dagoela dio, eta bi taldeen artean hainbesteko aldea ez dagoela dio,

Idazten nabilen istorio horrek aurrera egiten badu, ez da izango genero beltzekoa, hori seguru!
Jokinek badu beste istorio bat eskuartean, hori ziurra da, baina batek daki ea noiz argitaratuko den. Izan ere, dioen bezala, denbora behar du idazteko, ez ordu pare bat bakarrik egunean. Hori bai, badirudi azkenaldian idatzitako gaietatik aldenduko dela, eta misterioa alde batera utziko duela.

Esan bezala, liburu honetan hiru ipuin aurki ditzakegu: Beso baten istorioa, Izuizua eta Sukaldari baten istorioa. Lehenegoan, iheslari batzuen tragedia kontatzen da; bigarrenean, etxez aldatu berri den bikote batek auzoko misteriotsuarekin dituzten gorabeherak; eta hirugarrenean,

Martin Txintxurreta, 4G

jaun batek sukaldari ezin hobe bat bere zerbitzura izateko darabiltzan azpijokoak. Ni Izu-izua ipuinaz arituko naiz: Julen Bilbon bizi da bere emaztearekin, Arantxarekin. Aurrezki kutxa batean egiten du lan, kostaldeko Hondargane herrian. Emaztea, berriz, haur hezkuntzako irakaslea da, baina Bilbotik kanpo egiten du la ere. Hori dela eta, beraien pisuaren kokalekua ez dela egokiena pentsatu, eta erosoago bizitzeko asmoz, Hondarganeko etxe batera doaz, alokairuan bizitzera. Hasiera batean bizimodu berria askoz erosoago egin arren, laster ohartzen dira euren auzokide bakarra, Julian Etxenagusia izenekoa, nahiko bitxia dela. Honek Julenen arreta pizten du, kuxkuxeroa eta beldurrezko filmen zalea baita. Horrela, herritarrei galderak egin eta hainbat datu lortzen ditu: herrian diotenez, bere etxean sute bat izan zen, eta familia guztia hil zitzaion, ama izan ezik; azken hau oso zaharra eta ahula dela diote, baina ia inork ez du ikusi. Arantxa saiatzen da Juleni ideia horiek burutik kentzen, bere misterio-zaletasuna asetzeko xelebrekeriak direla esanez. Hala ere, Bilbora doazenean, DVD denda bateko jabeak, bere laguna denak, Etxenagusia jauna ezagutzen duela ohartzen da. Berari buruz galdetu, eta misterio zein beldurrezko filmak gogoko dituela jakiten du; gainera, bere familiak filmoteka batekin harremana zuela ere esaten dio lagunak. Oraindik gehiago harritzen da bere lagunak Julianek hitz egiteko arazorik ez duela dioenean, berarekin beti totelka aritzen denez gero. Horrela bada, bere hipotesi propioak garatzen hasi, eta ondorio ero batera iristen da: bere ustez, beldurrezko filmekin obsesionatua dagoen gizon bat Julian, eta bere bizitzan filmok islatu nahian, bere ama paralizatzera edo etxea egoera penagarrian uztera iritsiz ere. Hau dena Psycho, (http://eu.wikipedia.org/wiki/Psycho_(1960ko_filma)) 1960ko filmetik, atera duela uste du Julenek, Julianek hemengo protagonistarekin dituen antzekotasunak direla medio. Gau batean, Julianen deia jasotzen du, bere etxera joateko eskatuz, ama eskaileretatik logelara igotzen lagun diezaion. Julen ia seguru dago, filmean gertatzen den legez, bera hiltzeko eskatu diola etxera joateko. Erabateko iluntasunean kalea zeharkatu eta Julianenera iristen da. Bere susmoek ez dute hobera egiten Julianek, argia joan ondoren, eskaileretan bakarrik uzten duenean. Azkenean ordea, Julenek Julianen amarekin topo egiten du, eta geroago Julian itzultzen da berriz. Solasean jardun ondoren, erabat okertua zegoela ohartzen da, eta Julian zein bere ama edozein pertsona bezalakoak direla ohartzen da, euren zaletasunak eta etxeko apainketa gorabehera. Kontakizun honetako pertsonaia garrantzitsuenak hauek dira: -Julen Aldanondo: istorio honetako protagonista da, nahiko kuxkuxeroa eta sudurluzea, misterio-kontakizun zein filmen zalea da. Honek bere auzokoari buruz susmoak pizten dizkio, eta ikerlari paperean murgiltzen da, existitzen ez den misterio baten atzetik. -Julian Etxenagusia: ipuin honetako pertsonaia misteriotsua da, Julenen susmoak pizten dituena. Egia esan, Juleni ez zaio arrazoirik falta: gizon zurbila eta bakartia,

Martin Txintxurreta, 4G

beldurrezko filmetatik ateratakoa dirudien etxe batean bizi da, eta gainera, totelka hitz egiten du, gauzak nahiko argi azaldu gabe. -Arantxa: Julenen emaztea da, hau baino zentzudunagoa behintzat. Nahiz eta pixka bat beldurtia izan, ez dago misterioekin itsuturik, eta behin baino gehiagotan diotso Juleni bere susmo txarrak alde batera uzteko. -Julianen ama: Julenen susmoak pizten dituen beste elementu bat baino ez da; izan ere, jende gutxik ikusi du, eta Psycho filmeko istorioa gogoratzen dio. Ipuinaren amaieran andre zahar arrunt bat dela konturatzen da. Istorio honetan, batik bat, misterioa eta izua dira nagusi; eta hori islatzen duen pasarte bat aukeratu dut:

Etxera itzultzean, eta Arantxa berarekin ez zegoenez, gelditu egin zen Etxenagusiaren horma belztuen aurrean. Han ageri zen berriz ere andre xahar baten silueta, leihoak zedarrituriko argi-itzaletan soslai. Mugitu ez zen egiten, eta bazirudien jesarrita zegoela. Bestalde, berbotsa bazen etxe barruan. Eztabaida-edo egiten zutela ematen zuen, ustezko ama-semeek. Amaren ahotsa agintaria zen; semearena, berriz, kikildua edo, nolabait, egunero gauza berak entzun eta erantzun beharrak norberari ekartzen dion etsipenezko jarrerak kutsatua. -53 or.Pasarte hau geroago etorriko diren gertakariei hasiera ematen diena dela esan dezakegu. Izan ere, Julenen susmoak garatzen doazen unea da, eta beranduago ikusiko duen filmarekin lotura duten xehetasunez ohartzen dena ere. Bestalde, Julian eta bere amaren arteko harremana pixka bat azlatzen digu, Julian gixago bat dela dirudi, bere amaren agintearen menpe. Aipatzekoa da ere, nahiz eta liburua irakurtzerakoan hiztegi-arazo gutxi izan ditudan, hemen ulertu ez ditudan bi hitz daudela, gorriz azpimarratuak: -Zerraditu: mugatu IRITZIA Onartu beharra dut Izu-izua liburua hasieran espero nuena baino gehiago gustatu zaidala. Izan ere, ez zaizkit asko gustatzen beldurrezko edo misteriozko liburuak. Baina irakurtzen jarraitu heinean, ohartu hiru istorioek misterioa dutela batik bat, eta nire ustez, de Pedrok oso ondo nahastu ditu bi elementu hauek: izua, baina misterioari bidea eginez; pertsonalki, nik gogoko dudan moduan. Lehen istorioari dagokionez (Beso baten istorioa), hiruretatik gutxien gustatu zaidana izan da. Nik uste hau oraindik liburuak erabat konbentzitzen ez ninduenen irakurri nuelako dela; baina baita beste hainbat arrazoirengatik ere, hala nola, girotuta dagoen herrialdea (Kolonbia) ez zaidalako erakargarria iruditzen; eta gainera, iruditzen zait hiru istorioetatik gutxien garatua dagoena dela. -Soslai: alboko aldetik ikusia

Martin Txintxurreta, 4G

Izan ere, istorio honetako protagonistak elkar ezagutu berri duten bi lagun dira, eta elkarri ipuinak kontatzen dizkiete. Era honetan, aukera gutxiago dago pertsonaietan, edo girotzean datu gehiago jartzeko. Bigarrena (Izu-izua), liburuari izena ematen dion kontakizuna, izan da nire gogokoena. Hau iruditu zait hiru istorioetatik garatuena, eta baita liburuko izenburuak proposatzen duenarekin (izua eta misterioa) ondoen bat egiten duena ere. Iruditu zait beldurrezko istorio on batek izan beharko lituzkeen elementu guztiak dituela: protagonista sudurluzea, pertsonaia misteriotsua, etxe bakartia Gainera, oso ondo girotua dagoela uste dut, gure eguneroko bizitzako tokietan (kostaldeko herria, Bilbo) gertatzen denez gero; eta pertsonaia ezagunak (Julen eta Arantxa, egungo bikote arrunt baten antzekoak) direnez gero, ez zait batere zaila egin euren jokabideak ulertzea. Hirugarren ipuina (Sukaldari baten istorioa) ere nahiko gustatu zait, batez ere ez delako ohiko kontakizun bat. Pertsonaia misteriotsua (Gilen) liskarretan sartzen da larunbat gauero, eta hori galarazteko bere laguna, mozorrotua, berarekin irteten da. Hau nahiko normala izango litzateke klase honetako istorio batean, ez balitz pertsonaia hori sukaldari trebe bat delako eta berarekin irteten dena bere jauna. Noski, protagonista kuxkuxeroa ezin falta: Fran, jaunaren laguna. Istorio originala iruditu zait, eta baita ulertzeko zailena ere. Izan ere, ipuin hau Iparralde aldean dago girotua, eta hori dela eta hainbat pertsonaiek iparraldeko euskara darabilte. Bestalde, amaieran akats bat aurkitu dut, idazlea pertsonaien izenekin nahasi egiten da:

-Hauxe duk azkena, Gilen -erantzun zuen Franek -125orGilen esan beharrean, Beat esan beharko luke, Fran berarekin ari baita hizketan, eta sukaldaria ez da ageri une horretan. Beraz, esan dezaket orokorrean Izu-izua gustukoa izan dudala, nahiz eta nire generorik gogokoena misterioa ez izan. Uste dut aproposa dela bai guretzat, bai zaharragoentzat ere, irakurketan berdin murgilduko direlakoan bainago.

BIBLIOGRAFIA -Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioan egindako elkarrizketa: http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/1242924/jokin-de-pedro--izuizua-liburua-arratsaldekoa--euskadi-irratia/ -UK aldizkarian egindako elkarrizketa: http://www.aldizkaria.biz/wp-content/uploads/233.pdf

You might also like