Read without ads and support Scribd by becoming a Scribd Premium Reader.
 
CURRICULUM ANIZTASUNEKO2. MAILARAKOUNITATE DIDAKTIKOA
Ana Basterra, Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez eta Maribi Apraiz, Abandoko Berritzegunea 
 
 IKUSMUGAK ZABALTZEN CAko 2 mailarako unitate didaktikoa.
AURKIBIDEA
1.JUSTIFIKAZIOA2.UNITATEAREN HELBURUAK3.EDUKIAK4.EDUKIEN ANTOLAMENDUA5.SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK5.1. Historia- eta gizarte-testuingurua5.2. Arte- eta kultura-testuingurua5.3. Txostena prestatzea6.ORIENTAZIO DIDAKTIKOAK7.ANIZTASUNAREN TRATAMENDUA
8.
EBALUAZIOA
 Ana Basterra, Berritzegune de Leioa Adela Fernández, Berritzegune de GetxoMarimar Pérez y Maribi Apraiz, Berritzegune de Abando
2
 
 IKUSMUGAK ZABALTZEN CAko 2 mailarako unitate didaktikoa.
1.
JUSTIFIKAZIOA
 
CAko 2. mailako programazioa osatzeko prestatuko diren hiru unitatedidaktikoetan lehena da hau. 1. mailari dagokion programazioa prestatu ondoren,heldu da garaia adina edo egoera akademikoa dela eta Curriculum Aniztasuneanbigarren urtea ematen duten ikasleen beharrei arreta egiteko.Lehen mailarako programazioak ere hartzen ditu hiru unitate didaktiko (
Gizarte-eta kultura-aniztasuna; Hiria historian zehar eta XXI. mendeko erronkak
), etagaurkotasuna, hurbiltasun geografikoa eta antzekoak direla eta ikasletik gertudauden gizarte-errealitateak aztertzea hartzen du ardatz. Era berean, honakohauek azpimarratzen dira: aztertutako gizarte-errealitateak ulertu eta azaltzekooinarrizko testu-motak lantzean.Bigarren mailan, berriz, aldatu egiten da unitateak antolatzeko ardatza, etahurbilago dagoenetik abiatu ordez, iragana aztertzea hobetsi da. Ardatzkronologikoa abiapuntutzat hartuta, gaur egungo mundua ulertzeko funtsezkoetapa historikoak lantzeari ekingo zaio. Horrela, unitate bakoitzaren barruan,halako denbora-ebaki bat egiten da (etapa historikoen ohiko banaketa betierrespetatzen ez badu ere), eta dagokion aldiko manifestazio historiko, sozial etakulturalak aztertzen dira.Lehenengo unitate honek,
“Ortzemugak zabaltzen
” izenekoak, XVI. eta XVII.mendeak aztertzeari ekingo dio. Tentuz eta arretaz aukeratutako jarduerenbitartez, ikasleek hausnarketa egitea nahi da, gaur bizi duten mundua eratuz joandiren eraldaketa handien sorrerari buruz.Berebiziko interesa du ikasleek osotasuntzat ulertu dezatela bilakaera historikoa,eta horren osagai guztiak (sozialak, literarioak, artistikoak, erlijiosoak,politikoak…) elkarrekin lotuta daudela, eta elkarri eragiten diotela. Horrela,unitate bakoitza amaitzean, ikasleek aldi bakoitzaren funtsezko ezaugarrieiburuzko ikuspegi globala lortzea nahi da.
 Ana Basterra, Berritzegune de Leioa Adela Fernández, Berritzegune de GetxoMarimar Pérez y Maribi Apraiz, Berritzegune de Abando
3
Search History:
Searching...
Result 00 of 00
00 results for result for
  • p.
  • Notes
    Load more