Professional Documents
Culture Documents
a) Partaideak gizarte trebetasunen funtsezko alderdi teorikoetan prestatzea ondoren hartutako ezagutzak egunero bizitzan zein topatuko dituzten hezkuntza egoeretan erabili ahal izateko b) Monitoreei beren gizarte harremanak hobetzen laguntzeko baliabideak ematea. Bere lana betetzerakoan bere segurtasuna indartzea. c) Gizarte trebetasunak zer diren eta maila pertsonalean zein gizarte mailan daukaten garrantziaz gogoeta egitea.
4. KOMUNIKAZIOA
4.1. Kontzeptua 4.2. Komunikazioaren bestelako oinarrizko kontzeptuak 4.3. Komunikazio prozesua 4.4. Oztopoak eta akatsak komunikazio prozesuan 4.5. Komunikazio prozesuko zatiak 4.6. Hitzezko komunikazioa 4.6.1. Osagai paralinguistikoak. 4.6.2. Jarrera adierazkorraren hitzezko elementuak. 4.7. Hitzik gabeko komunikazioa 4.7.1. Hitzik gabeko komunikazio motak.
5. TREBETASUN BEREZIAK
91
04 GIZARTE TREBETASUNAK
1. GIZARTE TREBETASUNAK
Axioma oso ezaguna da gizakiak "animalia sozialak" direla. Pertsonen arteko komunikazioa giza jardueraren funtsezko zatia da. Esna gauden ordu ia guztiak modu batean edo bestean gizarteko elkarrekintzan gertatzen direnez gero (banan-banako oinarrian izan zein talde mota askotan), bizitzaren ibilbidea, zati batean behintzat, gizarte trebetasun mailek erabakitzen dute. Horren ondorioz, gizarte trebetasunek egungo gizartean norbanakoen eguneroko bizimoduaren ibilbiderako daukaten garrantzia delaeta, pertsona askorentzat erabilgarria izan daiteke norberaren eta besteen jokabide sozialari buruz gehiago ikastea eta, are interesgarriagoa dena, jakitea jokabide hori alda daitekeela eta nola lor daitekeen hori. (Vicente E. Caballo, Manual de evaluacin y entrenamiento de las habilidades sociales). Gizarte trebetasunak definitzerakoan arazo asko daude, jokabide sozialki trebea neurri handi batean jokabide hori gertatzen den testuinguru edo egoera zehatzaren araberakoa baita. Une jakin batean pertsona baten jarduna sozialki egoki edo desegokitzat jotzeko, pertsona hori dagoen kultura esparruari egin behar zaio jaramon, kultura batean egokitzat jotzen dena desegokia izan daitekeelako beste batean. Bestalde, gizarte trebetasunak pertsonaren ezaugarrien araberakoak dira, haren jarreren, balioen, sinesmenen, gaitasun kognitiboen arabera, eta horiek erabakiko dute haren jarduna egoera jakin batean bakar eta harena soilik den. Hortaz, gizarte trebetasuna: Pertsonaren kultura testuinguruan ikusi behar da, baita bestelako egoera aldagaien baitan ere. Alegia, edozein egoera larritan jokabide trebea gertatzeko probabilitatea inguruneko eta norberaren eragileek eta bien arteko elkarrekintzak erabakita dago. Jokabidearen ezaugarri bat da, pertsonen arteko jokabidea ikasitako jarduteko gaitasun multzoan baitatza. Pertsona eta egoeraren berariazko ezaugarria da, ez unibertsala. Ezin da jokabide unibertsal zuzen bat egon, ezpada pertsonaren eta aurre egiten dion egoeraren arabera alda daitezkeen ikusmolde desberdin batzuk. Horrela, bi pertsonak jokabide guztiz desberdina izan dezakete egoera berean edo pertsona berak modu desberdinetan joka dezake antzeko bi egoeratan, eta erantzun horiek gizarte trebetasun maila berean hartuak izan. Pertsonak bere ekintza aske hautatzeko gaitasunean oinarritzen da. Jokabide sozialki eraginkorraren, ez kaltegarriaren ezaugarria da. Gizarte trebetasunaren ezaugarriak deskribatuta eta definitzen hasi aurretik, argitu behar da bi jarrera oso desberdinen araberako definizio asko daudela: egile batzuek edukiaren arabera definitu nahiago dute (hots, zer egiten duen pertsonak eta nola erantzuten duen egoera baten aurrean) eta beste batzuek funtzioaren eraginkortasunari ematen diote garrantzia (hots, jokabideak besteengan eragiten dituen erantzunei). Caballoren arabera, jokabide sozialki trebea honakoa da: "Pertsona batek bere sentimenduak, jarrerak, nahiak, iritziak edo eskubideak egoerari egokituta eta besteengan jokabide horiek errespetatuz ateratzen duen jokabide multzoa, egoeretako berehalako arazoak konpondu ohi dituena eta geroko arazoen probabilitatea minimizatzen duena".
93
Orokorrean, Lazarusen arabera lau jokabide dimentsio aurkitu dira: 1. Ezetz esateko gaitasuna. 2. Mesedeak eskatzeko eta eskaerak egiteko gaitasuna. 3. Sentimendu positibo eta negatiboak adierazteko gaitasuna. 4. Elkarrizketak hasteko, jarraitzeko eta bukatzeko gaitasuna. Ikuspuntu enpiriko batetik honako erantzunak ematen dira: Laudorioak esatea. Laudorioak onartzea. Eskaerak egitea. Maitasuna, atsegina, afektua adieraztea. Elkarrizketei ekitea eta eustea. Norberaren eskubideak defendatzea. Eskaerei uko egitea. Norberaren iritziak adieraztea, desadostasuna ere bai. Amorruaren, atsekabearen edo nahigabearen adierazpen justifikatua. Besteari jokabidea aldatzeko eskatzea. Desenkusatzea edo ezjakintasuna onartzea. Kritikak erabiltzea. Lana arrakastaz eskatzeko gaitasuna. Jendaurrean hitz egiteko gaitasuna. Jokabide sozialki trebea jokabide kate baten emaitza da. Pertsonen arteko estimulu esanguratsuen errepikapen zuzenez hasi eta bestelako estimuluen prozesaketa malguz jarraitzen du. Estimulu horiek balizko erantzunak sortu eta ebaluatzen dituzte, ondoren onena hautatzeko eta hautatutako aukeraren adierazpen egokiaz bukatzeko.
04 GIZARTE TREBETASUNAK
Gizarteko ohituren ezagutza. Erantzun zeinuen ezagutza. Bestearen azalean ipintzeko gaitasuna. Arazoak konpontzeko gaitasuna. Kodetze eta eraikitze estrategia pertsonalak: bigarren aldagai hori jendeak mundua sumatzeko, pentsatzeko, ulertzeko eta bizitzeko moduari dagokio. Gizarte edo pertsonen arteko pertzepzio zuzena: orokorrean zenbait pertzepzio akats egoten dira: Pertsona baten jokabidea batez ere haren nortasunaren emaitza dela pentsatzea, dagoen egoeraren funtzioari lotutakoa izan daitekeela pentsatu beharrean. Pertsona baten jokabidea beragatik, eta ez haren zereginagatik, dela uste izatea. Zeinu fisikoei (jantzia, itxura, etab.) garrantzi handiegia ematea. Arraza edo gizarte mailei buruzko estereotipoen eragina izatea. Hor informazio negatiboaren arreta eta oroimen selektiboa agertzen da, norberari buruzko eta gizarte ekintzari buruzko informazioaren aurrean.
2.2. Autoestimua
Gizaki oro da bere burua ezagutzeko, bere buruari nortasun bat emateko eta balioesteko gai. Alegia, nor den jakiteko eta bere burua era jakin batean maila batean edo bestean balioesteko. Bakoitzarengan bere buruari irizteko bi modu daude: bat ezkorra eta salataria (gauzak distortsionatuta eta pentsamendu ezkorrez beteta ikusi ohi ditu); beste ahotsa osasuntsua eta errealista da (gauzak diren bezala ikusi eta errealismoz onartzen ditu). Autoestimu handia izateko garrantzitsua da azkena nagusitzea eta hark lehena kontrolatzea. Autoestimu ona izatea funtsezkoa da osasun psikiko eta sozialerako. Autoestimu txikia daukanak bere burua errefusatzen du, besteekin harreman sozial, pertsonal eta lanekoa izateko zailtasun handiagoa dauka, ez ditu bere gaitasun guztiak behar bezala garatzen eta maiz, bere buruari buruzko pentsamendu ezkorrez beteta bizi da. Laburbilduz, bere buruari eta inguratzen duen errealitateari buruzko ikuspegia distortsionatzen du. Bere buruari buruzko ikuspegi errealista izan eta errealitate hori onartzen duenak bere burua onesten du, besteei konfiantzaz irekitzen zaie, bere benetako mugak eta gaitasunak ezagutzen ditu, eta arrakasta sozial eta pertsonal handiagoa dauka. Autoestimu gradua gizarte, familia eta berdinen arteko esperientzien araberakoa da. Haurrek eta gazteek eurei buruzko interesa dagoela, aintzat hartuak direla eta maitatuak direla dakitenean, haien autoestimua handia da. Etengabe kritikatuak eta gutxietsiak badira, beren buruarenganako fedea galdu eta arrakasta izateko gaitasunaz zalantza egin dezakete. Bere burua maite ez duenak, ezin ditu besteak maite. Kontua ez da perfekzioa, nork bere burua bertute eta muga guztiekin ezagutzea baizik.
95
2.2.1. Kontzeptuak
Autokontzeptua: nork bere burua ikusteko modua da. Autoestimua: nork bere burua balioesteko modua da. Sentimenduek bizitzari eta besteek norberaz daukaten ikuspegiari eragiten diete. Norberari buruzko sentimenduak aldekoak direnean, hobeto jokatzen da eta norberaren gaitasunak garatzen dira. Nork bere gaitasun eta trebetasun bereziak dauzka. Autoestimu txikia: pentsamendu ezkorrak nagusitzen dira. Horren ondorioz, norbera gaizki dago bere buruarekin eta besteekin. Holako pertsonek ez dituzte behar bezala garatzen beren gaitasunak. Autoestimu handia: pentsamendu baikorrak nagusitzen dira. Horren ondorioz, norbera pozik dago bere buruarekin eta besteekin. Holako pertsonek hobeto garatzen dituzte beren gaitasunak. Ahots salataria: gauzak ezkortasunez ikusi ohi dituen barruko ahotsa. Horretarako, zenbait distortsio mota erabili ohi ditu.
04 GIZARTE TREBETASUNAK
Iragazpena: alderdi negatiboak baino ez ikusteko joera. Errealitatea kristal ilunean zehar ikustea bezalakoa da. Adibidea: Pertsona bati buruzko hainbat aipamen egin diren solasaldi baten ondoren, negatiboa baino ez da gogoratzen. Birmoldaketa: egoeretako gauza positiboak aintzat hartzea. Pentsamendu polarizatua: gauzak guztiz ongi edo guztiz gaizki ikustean datza. Muturreko epai absolutua gauzen abardurak bereizi gabe egiteko joera da. Autoestimu txikia daukana mutur negatiboan kokatzen da. Adibidea: dena da ona ala txarra, zuria ala beltza. Birmoldaketa: abarduren eta gauzen konplexutasuna azpimarratzea. Autosalaketa: guztiaren errudun, arduraduna izan zein ez, sentitzeko joera. Pertsonak kontrol osorik edo are batere ez daukan gauzen errua egozten dio bere buruari. Adibidea: "Ni joanez gero euria ekarriko du, seguru." Birmoldaketa: gauzen zioen azterketa errealista egitea eta ausaz gertatzen dena edo norberaren ardura zati batean baino ez dena, eta benetan kontrola edo alda daitekeena bereizten jakitea. Proiekzioa, egozentrismoa edo buruaren irakurketa: besteak norbera bezalakoak direla uste izateko joera. Adibidea: norberari buruz denek iritzi txarra daukatela uste izatea. Birmoldaketa: mekanismo hori agerian uzteko jabetu behar da gauzak ikusteko modua ez dela berdina batzuentzat eta besteentzat. Kontrolari buruzko gezurrak: mutur bi daude: Hiperkontrola: dena norberaren kontrolaren mende dagoela sinestea. Pertsonak ez dauzkan erantzukizun eta ahalmenak egozten dizkio bere buruari. Hipokontrola: norberaren kontrolpean ezer ez dagoela sinestea. Pertsona ezgauza, besteen mendeko, minbera, babes gabe, bazter utzita sentitzen da. Ohikoa da autoestimu txikiko pertsonengan. Uste izaten dute ezin dutela ezer egin, baina bitxia bada ere guztiaren errudun senti daitezke. Adibidea: "Gertatu behar dena gertatuko zait". "Irakasleek begitan hartuta naukate eta ezin dut ezer egin". Birmoldaketa: zioen, gertatzen denaren azterketa errealista egitea, haren konplexutasun guztia aintzat hartuz, jakinda egoera batzuk badirela norberaren araberakoak. Bestalde. Gizakiak bere bizimodua eta ingurunea aldatzeko ahalmen handia dauka, baina kontuan hartu behar da ahalmen hori ez dela erabatekoa. Emoziozko arrazoiketa: errealitatea baloratzeko oinarririk gabeko sentimendu edo iritziak erabiltzeko joera. Uneko egoera emozionalaren araberako iritzi aldaketetan islatzen da, batez ere. Adibidea: pertsona triste dago eta uste du ezin duela azterketa ongi egin ikasita izan arren. Birmoldaketa: azterketa errealistan oinarritutako arrazoiak erabiltzea eta gauzak azkarregi ez epaitzea. Izendapen orokorra: hiperrorokortze modu bat da eta norberari buruzko ikuspegi ezkor eta distortsionatua ematen duten adierazpen sinplista eta orokorrak egitean datza. Adibidea: "Porrot egin dut". Birmoldaketa: mekanismo hori deuseztatzeko haren sinplismoa eta okerra agerrarazi behar dira. Pertsonak askoz konplexuagoak dira eta alderdi positibo asko dauzkate beti.
97
2.3. Antsietatea
Egun bakar batean, pertsonak makina bat jarduera burutzen du eta haietan antsietate handiagoz edo txikiagoz dihardu, haien arabera. Pertsona gehienentzat, antsietate maila handiak desatseginak dira, mezuaren komunikazioan eta adierazpenean inhibizioa eta oztopoa sor ditzaketelako. Hortaz, onena egoerek eragiten dituzten antsietate mailak ezagutzea eta maila horiek adierazi ahal izateko nahiko eroso sentitu arte murriztea da. Horretarako, garrantzitsua da antsietatea agertzeko sintomak edo adierazleak eta agertzeko modua identifikatzen jakitea, lasaitzearen bidez murriztu ahal izateko.
ONDORIOAK Berehalako lasaitua. Geroko ezinegona. Isolamendua. Besteak urrundu egiten dira. Sumina. Korromioa. Beheramendua. Besteek abusatu egiten dute. Ongizatea. Asetasuna. Nahi dena eskuratzea. Besteak hurbil daude.
Salaketa. Borroka. Mehatxua. Errua besteari egoztea. Isiltasuna. Baiespena. Arrazoia besteari ematea. Iritziaren adierazpena. Norberaren interesen defentsa Beste pertsonarekin alderatzea.
ESTILO PASIBOA
Bestearen sentimenduak eta pentsamenduak hartzen dira aintzat, eta norberarenei ez zaie jaramonik egiten
ESTILO ADIERAZKORRA
Norberaren eta bestearen sentimenduak eta pentsamenduak hartzen dira aintzat.
04 GIZARTE TREBETASUNAK
Modu behagarrian, jokabide horren ezaugarriak, besteak beste, honakoak izan daitezke: Begirada saihestea, begiak beherantz.. Jariorik ez hitz egiterakoan, zalantzak eta isiluneak. Adierazpen akitua edo kezkatua. Ahots tonu baxua. Jarrera itxia, urduria, uzkurra, besoak itxita. Makulu-hitzen erabilera. Gorputz mugimendu urduri edo desegokiak. Ihes egiteko, urruntzeko keinuak Horrela jokatzearen ondorioz, pertsonak ez dio arazoari aurre egiten (besteak egiten du haren ordez), gatazkak saihestu edo ihes egiten die eta une batez antsietate guztia arintzen du. Arazoa, berriz, konpondu gabe geratzen da, eta hori dela eta kontrolik gabeko suminaldiak izaten ditu konpondu gabeko egoerak jasan eta gizarte harreman berorik eza pairatzeagatik
99
Jokabide adierazkorraren ezaugarriak: Benetakotasuna: kongruentzia, norberarengan dauden sentimendu eta jarrerak adierazteko gaitasuna. Baldintzarik gabeko onarpena: bestea izaki bakartzat, den bezalaxe onartzea. Enpatia: bestearen azalean sartzea. Enpatiak jokabide adierazkorra ezartzeko daukan garrantziagatik eta arazoak miatzeko, ulertzeko eta konpontzeko funtsezko trebetasuna dela iritzirik, hona hemen jokabide enpatikoa transmititzeko punturik garrantzitsuenak: Begikotasuna transmititzea. Bestea onartzea. Besteak adierazten duenari buruzko ebaluazio, epai edo aholku oro saihestea. Deskalifikazioak saihestea. Besteak bere beldurrak galtzen eta balioetsita sentitzen lagunduko du. Aginte jarrerarik ez hartzea. Besteak arazoak konpontzeko bere gaitasunetan ez sinestea eragiten du Mehatxua eta xantaia ez erabiltzea. Ez moralizatzea ezta errudunestea. Epaitzea eta interpretatzea saihestea. Norberaren ideiak ez dira gauzak ikusteko arrazoizko modu bakarra balira bezala agertu behar. Modu behagarrian, honakoak dira jokabide adierazkorraren ezaugarriak: Begien bidezko kontaktu zuzena, keinu irmoak. Jarrera tentea. Mezuak lehen pertsonan. Erantzun zuzenak. Jokabide adierazkorraren pertsonak edo helburuak onurak lortu ohi ditu, komunikazio argi eta ez manipulatzailea jasotzen duelako. Bizimodu sozialean ere gogobetetasun handiagoa, norbere buruarenganako konfiantza handiagoa eta harreman estu eta esanguratsuagoak gertatzen dira. Edozein egoera sozialetan, eta pertsonak modu adierazkorrean jokatu arren, ohikoa da bestearen aurkako erantzun oldarkorra jasotzea. Funtsezkoa da horrelako erantzuna bideratzen jakitea agertutako arazoa konpontzeko, beste pertsonari bere jarduera emozionala murrizten lagunduz horrela egoerari era arrazionalean heldu ahal izateko eta jokabide adierazkorra eraginkorra izatea lortzeko.
04 GIZARTE TREBETASUNAK
4. KOMUNIKAZIOA
Gizarte trebetasunak, alde batetik, hitzezko jokabideak dira. Trebea da hitz egokiak une zuzenean esaten dakiena. Hitz bareak, adoretsuak eta oldarkortasunik gabeak. Doinu eta bolumen egokiz. Bestalde, hitzik gabeko jokabideei ere dagokie, gorputz adierazpena ere komunikatzeko modua baita. Gizarte trebetasunak landuz pertsonen arteko harremanetan moldatzeko gaitasuna areagotzen da. Gizarte gaitasun hori elkarrizketei ekiteko eta eusteko, eta sentimenduak, iritziak edo eskubideak era adierazkor eta zuzendarian adierazteko moduan gauzatzen da. Sozialki trebea izanda, besteekiko harremanetan arrakasta pertsonalak lortu eta nahi ez diren ondorioak besteen eskubideak urratu gabe saihesten ikas daiteke. Garrantzitsua da lehenengo eta behin komunikazioaz mintzatzea
4.1. Kontzeptua
Komunikazioa tresna oso erabilgarria da pertsonen arteko hurbilketarako, arazoak konpontzeko, inguruneko informazioa jasotzeko, ziurgabetasuna murrizteko eta, azken batean, norbanakoen eta ingurunearen arteko trukerako, eta egunero bizitzen laguntzen du. Puntu honen bidez, komunikazio prozesuaren elementu guztiak, haren elkarrekintzak eta erabiltzeko moduak ikusarazi nahi dira, hura hobeto erabiltzeko eta trebetasunak pertsonen eta ingurunearen arteko informazio trukea errazteko baliatzeko. Horrela, prozesuaren erabilera errazagoa bihurtzen da. Komunikazio kontzeptuak definizio asko izan du denboran, batzuk besteak baino egokiagoak. Hona hemen erraz eta eskuragarrienak. Informazioa eman eta jasotzeko prozesua. Partaideek, bestearen portaeran nolabait eragin asmoz, hitzezko eta ez hitzezko zeinuen bidez beren buruari buruzko zerbait adierazten duten pertsonen arteko prozesua. Arazo bat edo ziurgabetasuna konpondu asmoz egiten den puntu batetik besterako informazio igorpena.
101
04 GIZARTE TREBETASUNAK
103
04 GIZARTE TREBETASUNAK
Abiadura: Esanahi psikologikoa darama. Hizketa motelak tristura edo asperdura adieraz ditzake, eta azkar mintzatzeak, aldiz, antsietatea, urduritasuna adieraz ditzake. Ahotsaren eteteak: makulu-hitzak, zalantzak, etenak eta isiltasunak dira. Hizketaren jarioa: norberaren buruarenganako konfiantza, kultura, etab. adierazten ditu.
105
Hitzik gabeko komunikazioaren elementu sinpleek (irribarrea, begirada, kortesiazko kontaktu fisikoa, etab.) ohiko esanahia (arau soziala) izan ohi dute. Holako jokabideak erraz antzez daitezke. Hitzik gabeko komunikazio gehienek, haien jakitun izan ezean, elkarrekiko jarrerak eragin ohi dituzte solaskidearengan.
04 GIZARTE TREBETASUNAK
Hanken eta oinen mugimenduak: Pertsona baten aldarteari buruzko zeinu baliagarriak ematen dituzte, eta antsietatea ere erakuts dezakete. Pertsonak kontrol txikiagoa dauka mugimendu horien gainean bestelako atalei baino gutxiago begiratzen zaion gorputz aldea delako. Egoera deseroso baten aurrean distantzia sortzeko ere balio du (hanka bat aurreratu eta gorputza atzerantz mugitu, hankak itxi, etab.).. Gorputz jarrera: Keinuen eta hanken mugimenduaren uztarketa da. Portaera sozialari lotuta dago. 1968an, Mehrabaianek lau jarrera maila aipatu zituen: Hurbilketa: gorputza aurrera makurtzeak adierazten duen arretazko jarrera. Atzera-egitea: atzera eginez edo beste alderantz bihurtuz komunikatzen den jarrera negatiboa, errefusa edo gaitzespena. Zabaltzea: bularra zabalduta, enborra tente edo atzerantz okertuta, burua zut, besagainak jasota komunikatzen den jarrera harroputza, handinahia, burgoia eta mespretxuzkoa. Uzkurdura: enborra atzerantz okertuta, burua hondoratuta, besagainak eskegita, bularra hondoratuta komunikatzen den jarrera depresiboa, burumakurra eta abaildua. Distantzia eta hurbiltasuna: Hallek lau maila bereizten ditu pertsonen arteko distantzian: Estua (50 zentimetro arte): horretan maitasun, borroka, kontsolamendu, babes edo afektu topaketak gertatzen dira. Beste pertsonaren presentzia nahastezina egiten da eta, batzuetan, jasangaitz edo ikaragarri bihur daiteke. Familiarteko-pertsonala (0,5-1,5 metro): distantzia horretan interes komuneko gaiei buruz hitz egin daiteke. Bestearen gorputz-atalak ukitu edo har daitezke. Sozial-kontsultakoa (1,5-3,5 metro): Askotan hitzik gabe helarazitako gizarte arau eta ohituren arabera pertsonen artean ezarritako distantzia da. Gaiez modu inpertsonalean hitz egiteko eremua da. Publikoa (3,5-ahotsa entzuteko muga arte): hizlariek eta aktoreek ikus-entzuleekin gordetzen dutena da. Distantzia egokia harremanaren ezaugarriek eta solaskideen hitzezko eta hitzik gabeko portaerek erabakiko dute. Zenbait egoeratan, distantzia handiegia beste pertsonarenganako mesfidantza seinalea izan daiteke eta distantzia laburrak jarrera negatiboak eragin ditzake bestearengan. Komeni da distantzia kontrolatzea norbera dagoen egoera aintzat hartuz. Egoera batzuetan egokia izanen da bestearengana laguntza eta segurtasuna eskaintzeko hurbiltzea, eta beste batzuetan haren eremu pertsonala errespetatu beharko da, baita norberarena errespetatua izateko.
107
Norberaren itxura: Jendeak bere kanpoko itxuraren bidez bere buruari buruzko irudia erakusten du, eta han haren gizarte estatusa zein emoziozko egoera eta izaeraren ezaugarriak sartzen dirar. Kanpoko itxurak funtzio garrantzitsuak izan ditzake komunikazio prozesuen garapenerako. Norbaitek bere itxura dela-eta eragiten duen lehenengo iritzia erabakigarria izan daiteke, geroago komunikazio harreman sakonik ez badago. Kanpoko iritzi hori, batez ere, janzkera, altuera, aurpegi, azal, ile eta eskuen bitartez helarazten da. Hortaz, janzkeraren bidez, esaterako, jendeari, klixeen laguntzaz, nortasunaren ezaugarri jakin batzuk (gustuari dagozkionak, adibidez) zein gizarte talde jakin betekoa izatea egozten zaizkio. Holako irudikapen estereotipatuak batez ere janzkeraren osotasunaren arabera bideratzen dira: modaren araberakoa den ala zaharkituta geratu den, apainketa ala utzikeria dirudien. Badira ezaugarri jakin batzuk lotarazten dituzten kanpoko itxurari buruzko bestelako alderdiak: adibidez, ilea (kolorea eta mozteko modua), eskuak (forma eta ardura mailaren arabera) edo azala (beltzaran-kolorea, tatuajeak, edo gorritasuna edo zurbiltasuna). Uniformeari dagokionez: erakunde bati errespetua izatea dakar. Gainontzekoek janzten duenari talde edo erakundeari bezala begiratzen diote, eta ez norbanakoari bezala. Horrelakoetan, uniformeak dakartzan printzipioak edo arauak beti betetzeko beharra azpimarratu behar da Buru mugimenduak: Adostasuna, arreta, zalantza, negoziaketa adieraz ditzakete, funtzio fatikoa bete, etab Idatzizko komunikazioa: Azalekoena dela esan daiteke. Ez dauka hartzailearekiko kontaktu zuzenik. Komunikazioa baino gehiago, informazio igorpen hutsa dela esan daiteke. Hitzezko eta hitzik gabeko hizkuntzaren arteko desberdintasuna didaktikoa baino ez da. Egia esan, bi hizkuntza mota horiek estu-estu lotuta daude. Batzuetan, hitzik gabeko hizkuntzak hitzezkoa gezurtatzen du. Kontuan hartu behar da hitzik gabeko hizkuntza garrantzitsuagoa dela beti, benetan komunikatu denari leialagoa delako. Kontraesanean badaude, hitzik gabekoa hitzezkoari nagusituko zaio. Kontaktu fisikoa: Gorputzezko kontaktua gizarte jokabiderik oinarrizkoena da eta komunikazio modurik estuena. Zenbait ukipen mota daude: Ukipen funtzional/profesionala: adibidez, gaixoa aztertzen duen medikuarena. Ukipen gizalegeko/soziala: adibidez, bostekoa ematea edo norbaiti berokia janzten laguntzea. Ukipen adiskidetsua: adibidez, laguna besarkatzea agurrean. Ukipen estua/maitasunezkoa: esaterako, musua edo eskutik heltzea.
04 GIZARTE TREBETASUNAK
5. TREBETASUN BEREZIAK
Gizarte trebetasunak hobetzeko trikimailu batzuk: Disko marratua: ezezko argi, irmo eta aitzakiarik gabea esatean datza. Argudioa behar bestetan errepikatu behar da, haserretu eta garrasirik egin gabe, esaldiak norberaren helburuarekin bukatuz. Laino-gunea: teknika hau kritika manipulatzaileak maneiatzeko erabiltzen da. Batzuetan, ezezkoa adierazten denean presioak edo xantaia emozionala jasan daitezke. Solaskideari arrazoia emanez eta disko marratuarekin jarraituz konpontzen da. Erantzuna atzeratzea: solaskidearekin luzamendutan ibiltzean datza. Onartuko ez den eskaera beste pertsonaren sentimenduak mindu gabe atzeratzeko modua da. Moztea: solaskideari gaia bukatutzat eman nahi dela komunikatzean datza. Baina: ustez manipulatu nahi duen besteak dioen horretan egiaren zati bat onartzen da baina, hala ere, norberaren jarrerari eusten zaio. Elkarrentzako informazioa: esaten denari adi egon (begietara begiratuz, ulertzeko seinaleak eginez, etab. entzuten da) eta ondoren bestelako informazioa (txanda) ematen da. Ezezko baieztapena: bidezko kritika baten aurrean aitzakia edo zuribide gehiegirik eman gabe erantzuteko modua da. Adibidea: - Lana motelegi egin duzu - Egia esan, azkarrago egin nezakeen, arrazoia duzu, sentitzen dut. Ezezko galdera: beste pertsonak kritikatzen duenean komunikazioa erraztuz, gainontzekoen sentimendu edo ideiei buruzko zerbait ezagutzeko erabilgarria da. Beste pertsonak sentitzen duena errepikatzea: beste pertsonak esandakoa errepikatzen da, esandakoarekin adostasunik erakutsi gabe. Parafraseatzea: besteak dioenaz antzeko doinuaz eta adierazkortasunez hitz egiten da gure benetako iritzia komunikatuz. Baieztapen paradoxikoak ere esaten zaie, erruduntasun sentimendua eragin beharrean, berezkoa bezala erakusten delako. Eskaerei uko egitea: ez dira aitzakiak eman behar, argudioak baizik, erantzun laburrak eta, egokia denean, ordezkoak. Ezezkoaren aurrean honako manipulazioak gertatu ohi dira: Lausengua. Kritika. Pena eragitea. Salbuespena. Azken aldia. Erruduntasuna eragitea. 1, 2 eta 5 tekniken bidez erantzutea. Tentazioari eustea: askotan jarduera kaltegarri edo desegokiak egiteko edo horrelako produktuak kontsumitzeko gonbidapen adeitsuak egiten dira. Horrelako tentazioen aurrean honelako pentsamenduak topa daitezke, sotilagoak badira ere:
109
Mundu guztia asebete behar da. Atsegina izan behar da. Izugarria da besteak mintzea edo huts egitea, beraz, kosta ahala kosta saihestu behar da. Ezinezkoa da ezetz esatea besteak mindu edo sufritu gabe. Kritikari erantzutea: onena kritikaren benetako aldeak defentsara edo erasora pasatu gabe onartzea da, hagatik neurriko kritikarekin nahasten diren alde puztuak edo deformatuak onartu gabe. Badira ideia inhibitzaileak, esaterako, ez dela inoiz inor mindu behar. Portaera gogaikarria aldatzeko eskatzea: nahi dena argi adierazten da, doinu irmo baina ez oso oldarkorrez. Honakoak izan daitezke pentsaera inhibitzaileak Ez dagoela besteen portaeretan aldaketarik eskatzeko eskubiderik. Errazagoa dela tentsiorik handiegia ez egoteko amore emanez elkarbizitzen ikastea eta azken finean gauzak ez direlako hain larriak. Aldaketak eskatzea eta oldarkor jartzea gauza bera direla. Besteekin ados ez egotea: Besteekin ados ez egotea: "ni" izen ordaina erabiltzeko ahalkerik ez izatea. Gerta daiteke honelako uste irrazionalei eraman gaitzaten uztea: Norberaren iritziak ez dira besteenak bezain baliotsuak. Besteek ados ez dagoena arbuiatzen dute. Harrotuta nabilela pentsatuko dute. Agerian geratzen naiz. Besteen etenei aurre egitea: Keinuak (behar bezain nabarmenak) egin daitezke, hala nola, eskua altxatzea etena onartzen ez dela adierazteko. Erresistentzia gogorra agertuz gero, ohikoa baino ahots doinu altuagoa erabiltzea, eten handirik utzi gabe, solaskidearen begietara zuzenean begiratuz, eta solasaldian komunikatu nahi denaren ordena adieraztea. Akatsa onartzea: batzuetan, akatsa ezkutatzeak ahultasuna erakuts dezake kezka baino gehiago. Jakina, duintasun eta berezkotasunez egin daiteke, okertu izanagatik bidezko atsekabea adieraziz, baina horren bidez kritika puztu edo desegokiei baimenik eman gabe Inhibi edo blokea dezaketen pentsaera okerrak autoexijentziak eta perfekzionismoak eraginda egon daitezke. Ezjakintasuna onartzea: zerbait ezagutzen ez dela edo ahaztu dela disimulatu beharrean, zintzotasunez, berezkotasunez, mendekotasunik edo erasorik adierazi gabe agerraraztean datza. Erlazioa bukatzea: luzatu nahi ez den elkarrizketa bukarazteko, hautatzeko eskubidea berretsi behar da argi eta irmoki adieraziz
04 GIZARTE TREBETASUNAK
Laudorioak onartzea: askotan laudorio zintzoak eta manipulatzaileak ere entzuten dira. Zintzoak izanez gero, onena onartzea da. Errefusatzeak harrokeria dakar, paradoxikoa iruditu arren. Ona da asmoa onartzea automatikoki itzultzeko beharrik gabe, apal emateko merituak artifizialki gutxitzeko edo besteek miresten dutena pertzepzio faltsua balitz bezala ukatzeko beharrik gabe. Lagunartea onartzea edo errefusatzea: batzuetan jokabide kaltegarria gertatzen da eta nahi ez denaren lagunartea onartu edo atsegin denarena errefusatu egiten da. Jokabide adierazkorrak benetako nahia berretsi eta koherentziara gidatzen du, saihestu nahi den pertsona behar diren irmotasun eta ausardiaz errefusatuz, eta benetan atsegin dena onartuz. Hurbiltzeko portaera: irribarre egitea, begiradari eustea, hitzezko informazio positiboa ematea, gorputza solaskidearenganantz zuzentzea, sinpatia ez ezkutatzea, elkarrizketa ahalbidetzen duten esaldi irekien bidez erantzutea. Arbuiozko jokabidea: heziketa dela-eta interes faltsurik ez erakustea, solasaldia premiarik gabe luzatzen duten galderak eginez. Argiak izan, besteak gure interes falta sumatzeko ezinbestekoa baino ez esanez, laburki, eta entzungor egiten badu, estrategia zuzenera jo: alde egin, beste norbaitengana jo edo askeegi jokatzen ari dela esan. Elkarrizketei ekitea: normala da izotza apurtu beharrak arriskuren bat eta deserosotasuna ekartzea bestearekiko harremanean segurtasunik ez dagoen bitartean. Elkarrizketari ekiteko modurik ohikoenak honakoak dira: Egoera arruntari buruzko galdera edo aipamena egitea. Beste pertsonari bere jokabide, itxura edo bestelako ezaugarriren bati buruzko konplimendua egitea. Beste pertsona egiten ari denaz ezusteko aipamen edo galdera egitea. Beste pertsonari zerbait eskaintzea. Iritzia ematea edo bestearen esperientzia partitzea. Beste pertsona agurtzea eta nork bere buruaren aurkezpena egitea. Iruzkin desegokiak: Iruzkin pertsonalegiak egitea. Negatiboki edo sarkastikoki mintzatzea. Kritikoki mintzatzea. Eduki iraingarriak adieraztea. Elkarrizketei eustea: entzun eta mintzatzearen arteko orekari eusteko artea da, norberaren parte hartzea atsegina izatea lortuz. Honakoak dira jokabide erabilgarri batzuk Beste pertsonari begiratzea. Beste pertsonari entzuten ari garela adieraztea, baietsiz edo entzuten denarekin bat datorren bestelako adierazpenaren bidez. Txanda gordetzea. Esaten ari denari lotutako zerbait esatea edo gaia aldatuko dela jakinaraztea.
111
Ez gehiegi mintzatu edo entzun. Hizketa gaiak hasi eta aldatzea aspergarriak izaten hasten direnean. Besteari buruz galdetzea. Era irekian erantzutea, besteari era berean erantzuten uzteko. Mesedeak eskatzea: besteek ez dute zertan jakin une jakin batean nahi edo behar duguna, beraz, gomendagarria da seinaleak ematea, bestea norberaren premia edo nahi zintzoei buruz orientatuko duten zantzu argiak. Bestearen jokabideak esanen digu zuzen informatu dugunentz. Honakoak dira eskatzeko jokabide erabilgarriak Begizko kontaktu onari eustea. Ahots doinu normala eta gorputzeko jarrera duina. Eskatzen denerako arrazoiak (ez aitzakiak) ematea, nahi dena argi eta garbi adieraziz. Honakoak kalterako beldurrak dira: Mesedea ukatzeko beldurra (besteak eskubide hori dauka eta onartu behar da). Beste pertsonarekin era apetatsu edo despotikoan zorretan geratzea (baina horrek ez du baztertzen esker oneko sentitzea). Mesedea eskatzeko eskubiderik ez daukagula sinestea. Batek laguntza eskatzeko eskubidea dauka, norberak ere lagun dezakeela onartzen duen heinean. Elkarri laguntza ukatzeko askatasuna dago. Laudorioak esatea: laudorioak jasotzen jakitea bezain garrantzitsua da egiten jakitea, norberaren sentimenduen, beste pertsonaren eta hitzezko adierazpenaren koherentzia eta proportzioa erakutsiz, hanpatu edo gehiegizkoa ez herabe edo uzkurra gertatu gabe. Gorputz-adierazpenak armoniatsua behar du izan Afektua erakustea: afektua pizten duenari hura adieraztea harreman osasuntsuak izateko funtsezko ekintza da. Sarritan hitzez txera adieraztea baino zerbait gehiago egin behar da, agian besarkatuz edo maitasunez irribarre eginez, antsietaterik eta tentsiorik gabe, norberaren sentimenduen errealitatea erakutsiz. Hona hemen afektuen adierazpena geldiarazten duten beldur batzuk: Asmoak nahastuko ote diren beldurra. Aginteari edo norberaren sendotasunari buruzko uste desegokiek eragindako lotsa sentipenak. Formaltasun seguru batetik harago hazten utziz gero sentimenduak minduta edo huts eginda geratzeko beldurra.
04 GIZARTE TREBETASUNAK
A. Valls Arndiga. Programas de Refuerzo de las Habilidades Sociales III. EOS. Vicente E. Caballo. Manual de evaluacin y entrenamiento de las Habilidades Sociales. 1993. Siglo XXI.
113