3 METODOLOGIA
Irakasgai honetan gehiena praktikoa izango da. Ikasleek banan-banan edo binaka egingo dute lan ordenagailuarekin.Kontzeptuak azaltzeko arbela eta, batez ere,
ikasleen ordenagailuak kontrolatzeko programa bat
erabiliko da, instalatutadagoelako gela guztietan Sistema honekin irakaslearen monitorean ikusten dena ikasleen pantailetan ere ikusten da. Proiektorebatekin gauza bera lortzen da.Ikasleek gehienetan ariketa praktikoak egingo dituzte banan-banan edo binaka ordenagailuarekin. Batzuetan kontzeptuen azalpenakariketen artean tartekatuko dira eta beste batzuetan programa laguntzaile interaktiboa erabiliko da.Batzuetan PowerPoint programa, ordenagailu portatila eta proiektorea erabiliko da ikasle talde batek egin duena besteei azaltzeko.Arbel digitala ere erabiliko da.Ikasleek ariketak egiten dituzten bitartean irakaslea taldez talde pasatzen da gauzak azaltzeko eta zuzentzeko.Euskarazko mintzamena lantzeko talde bakoitzak gutxienez aurkezpena bat egingo du egindakoa besteei ahoz azaltzeko.
4 BALIABIDEAKTESTU LIBURUA: EZ
EDITORIALA: EZ
Ordenagailuak
(banan-banan edo binaka lan egiteko)
Fotokopiak
(ariketekin, teoriarekin, ...)
Ordenagailu zahar bat
(Barrutik ikusteko eta osagai batzukgaineratzeko))
ArbelaProgramak
(Sistema eragilea, Office paketea, e.a.)
Kontrolatzeko programa eta hardware sistema
(kontzeptuakazaltzeko)
Internet konexioa
(informazioa bilatzeko, e.a.)
Proiektorea eta ordenagailu portatilaIntraneta
(ariketak, informazioa zuzenean hartzeko)
5 EBALUAZIO SISTEMAKALIFIKAZIO IRIZPIDEAK
Klaseko lana eta azterketak kontuan hartuko dira ebaluazioan.Gai bat bukatzean azterketa praktiko bat egingo da ordenagailuarekin banan-banan. Lehenengo ebaluaketan gutxienez, azterketateoriko bat egingo da.Azterketa praktikoak klasean egin diren ariketak bezalakoak izango dira, baina banan-banan egingo dira.Irakasgaia gainditzeko ebaluazio bakoitzean kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak gainditu behar dira.Jarrera neurtzeko ondorengo gauzak hartuko dira kontuan: justifikatu gabeko faltak, berandu ailegatzea, negatiboak, parteak, nolatratatzen den materiala, besteen gauzak, guztiekiko errespetua, nola lan egin taldeka, koadernoa, e.a.
KALIFIKAZIOEN BALIO PORTZENTUALA KONTZEPTUAK
%40 PROZEDURAK %40 JARRERAK %206
BERRESKURAPEN SISTEMA
Beste azterketa bat egingo da banan-banan kontzeptuak eta prozedurak gainditzeko.Ez bada gainditzen jarrerarengatik soilik, berreskuratzeko hurrengo ebaluazioaren jarrera gainditu behar da.
Leave a Comment