• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • 1
    CommentGo Back
Download
 
AGENDA 21 da 1992an Ingurumenari eta Garapenari buruzko NazioartekoKonferentzian parte hartu zuten 175 herrialdek Rio de Janeiron sinatutakodokumenturik garrantzitsuena. Agenda ekintza plan bat da gure planetan bizitzamantentzen duten sistemak zaintzeko eta Lurra etorkizuneko belaunaldiei erabiltzekoeta bertan bizi ahal izateko moduan uzteko. Ekintza-plan hori gobernuek, NazioBatuetako erakundeek, enpresek, bestelako instituzioek eta beren jarduerekiningurumenean eragina duten bestelako taldeek aplikatzen dihardute.Agenda 21ek tokiko erakundeentzat ezarritako jarraibideen ildotik, Aarlborg-ekoGutuna sinatu zen 1994an. Gutun hori izan zen beren lurraldeen iraunkortasunaren aldeEuropako hainbat hiritan hasitako kanpainaren abiapuntua.Tokiko Agenda 21ek komunitateko gizarte eta ekonomia-eragile guztien parte-hartzeasustatzen du, ingurumen-egoeraren diagnosia egiten du eta tokiko edo eskualdekoiraunkortasuna lortzera bideratutako neurriak planifikatzen ditu. Lurraldeko natura- baliabideak eta biodibertsitatea, gizarte- eta ekonomia garapena, energia, hondakinak,trafikoa eta garraioa, osasuna eta ingurumen-arriskuak, eta hiritarren prestakuntza eta parte-hartzea dira aztertu eta planifikatzen dituen arloak. Gai horiei dagokienez,ingurumen-adierazle batzuk erabakitzen dira urtetik urtera izandako hobekuntzak neurtzeko eta oraindik lortu ez dena detektatzeko.Euskal Autonomia Erkidegoan 2001urtetik aurrera Tokiko Agenda 21 diseinatzekohasierako fasean udalerriek Udaltalde 21izeneko lan-taldeak osatzen dituzte. Lan-taldeotako kideak eskualde bereko udalerriak zein elkarren ondoan daudenak dira.Behin ekintza planak diseinatu eta onartu ondoren, udalerriak Iraunkortasunaren EuskalUdalerrien Sarea osatzen duen Udalsarea 21eko kide egiten dira, eta lankidetza etakoordinazio gune horretan onartutako ekintza planen gauzatzea ahalbidetzen da.
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...

Tokiko Agenda 21 udalerri iraunkorrak bihurtzeko egitasmoa

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...