You are on page 1of 2

BATZAR NAGUSIETAKO MAHAIARI

Irune Soto Aldalur, EHBildu Taldeko taldeburu denak, honako ARAUZ BESTEKO PROPOSAMEN hau aurkezten du,Arboledako Magdalena kaleko lehenengo zenbakian dagoen etxebizitzari buruz.

ARRAZOIKETA

Arboledako sarreran, Magdalena, 1 kalean dagoen etxebizitza, hondamenean gainbehera do. Azken urteotan asko izan dira gai honi buruz Arboledako auzokoengandik jaso ditugun kexa eta eskaerak eta gaia, behin baino gehiagotan izan da gurean eztabaidagai. Baina denbora honetan guztian, instituzioek, ez dute arazoari amaiera emateko behar besteko neurririk hartu. Urtarrilean Ariztondo Diputatu Andereak, Batzar Nagusietan agerraldiaegin zuen auzi honi buruz hitz egiteko eta bertan esan zuen, "ez dagoela edifizioa behera erortzeko arriskurik". Duela egun gutxi, 2013ko otsailaren 4an, gauez, eraikuntzaren pareta baten zati bat erori zeneta bistakoa da, bat-batean edifizioa, edo zati bat, behera eroriko balitz, zein arrisku handia litzatekeen bertako biztanleentzat. (argazkiak)

Egoerak duen larritasuna ikusita, ondorengo neurriak hartzeko eskatzen dugu:

ARAUZ BESTEKO PROPOSAMENA

1) Bizkaiko Batzar Nagusiek, Aldundiari eskatzen diote,lurzorua bere jabegoa izanik, arriskugarritasunari amaiera emateko hartu behar diren behin betiko neurriak har ditzala. 2) Bizkaiko Batzar Nagusiek, Aldundiari eskatzen diote, Udalari eska diezaion, beharrezkoak diren lan tekniko guztiak egin ditzala, argi-indarra eta telefonoa dakartzan kableak eraikin horretatik desbideratzeko. 3) Bizkaiko Batzar Nagusiek, Aldundiari eskatzen diote, Udalari eska diezaion, behin betiko konponbiderik ematen ez den bitartean, arriskuak ekiditeko helburuarekin, behin behineko neurriak hartzea, besteak beste, etxebizitzaren perimetroa behar bezala eta dagokion distantzian ixtea, eta beheko solairuetako leiho eta ateetako zuloak ixtea. 4)Bizkaiko Batzar Nagusiek, Aldundiari eskatzen diote,Arboledako Monumentu Multzoan" zer ikusia duten instituzioekin (Udala eta Eusko Jaurlaritza) batu dadila, elkarrekineraikuntzarekin zer egin erabakitzeko, eta jabeak bere erantzukizunekin betetzen ez badu, bere aurkako zein neurri hartu zehazteko.

Bilbon, 2014ko otsailaren 7an.

Irune Soto Aldalur EHBildu Taldeko Bozeramailea

You might also like