Welcome to Scribd, the world's digital library. Read, publish, and share books and documents. See more
Download
Standard view
Full view
of .
Look up keyword
Like this
2Activity
0 of .
Results for:
No results containing your search query
P. 1
Euskalgintza frankismotik gaur egunera

Euskalgintza frankismotik gaur egunera

Ratings: (0)|Views: 247|Likes:
Published by EKAI Center
Euskalgintza frankismotik gaur egunera
Euskalgintza frankismotik gaur egunera

More info:

Published by: EKAI Center on Feb 14, 2014
Copyright:Attribution Non-commercial

Availability:

Read on Scribd mobile: iPhone, iPad and Android.
download as PDF, TXT or read online from Scribd
See more
See less

03/27/2014

pdf

text

original

 
 
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
 
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter
 
Eñaut Apaolaza Amenabar
 
Working Paper
 
2013ko urtarrilaren 31
 
EUSKALGINTZA FRANKISMOTIK GAUR EGUNERA
BASQUE PROMOTION MOVEMENT FROM FRANCO TO NOWDAYS EUSKALGINTZA: DESDE EL FRANQUISMO HASTA HOY EN DÍA
 
 
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
 
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter
 
 
EUSKALGINTZA FRANKISMOTIK GAUR EGUNERA
1.
 
Gerra aurrean, XIX. mendetik zetorren euskararen atzerakadaren inguruko kezkak loraldia izan zuen. Loraldi horrek gaur egun berezia egin dakigukeen euskalgintza bat sorrarazi zuen. Emaitzak esanguratsuak izan ziren zalantzarik gabe, bai hezkuntza arloan ikastolen sorrera ekarri zutelako, bai hedabideetan, aldizkariak eta batez ere Eguna egunkaria ekarri zuelako gerra erasoen azken txanpan izan arren, bai administrazioetan hartutako ekimeni esker (bai barrura begira, baita kanpora begirako erakundeak sortzeko izan zuten protagonismoarengatik, Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren sorrera lekuko). Honela, autonomi estatutu proiektuetan zein 1936an indarrean sartu zenean, euskara hizkuntza ofizialtzat hartzen zen.
2.
 
Gauza jakina da frankismoaren garaipenak ekimen horiek guztiak, eta batez ere euskalgintzaren beraren existentzia, errotik erautsi zituela, eta berrian berri izango zen mugimendu euskaltzale bat sortu beharko zen gerra aurreko haien erreleboa hartzeko, eta gaur egun dugun onarpen ofiziala eta hizkuntza eskubideen izaera ekarri ahal izateko.
3.
 
Honela bada, merezi du bai euskalgintza berri hori frankismopean nola eta zeren inguruan artikulatu zen ikustea, eta zein ekarpen egin zuen erregimen horren aurkako borrokari eta euskararen beraren indartzeari erreparatzea.
4.
 
Hamarkada oso bat behintzat galdu egin zen frankismoaren atzapar estuak itota, ezinezkoa baitzen ia kalean hitz egitea, are gutxiago publikazioak euskaraz ateratzea edo bizitza publikoarekin zerikusia duten jarduerak sortzea. Transmisioa etxean egindakoa izan zen soilik. Errepresio gordinari erantsi behar zaio garai hartan eragin zezaketen pertsonek, prozesuaren gaineko ezagutza zutenak, ikuspegi bat landu zezaketenak (lehendik ere landu zutelako) gerran galdu zutenak izan zirela, eta bereziki markatuak egoteaz gain, psikologikoki ez zeuden honelako beharleku eskergaitz batean hasteko. Garai hura irudikatzerakoan imajina daiteke euskararen hil hotsak jota sentitzen zuen belaunaldi oso bat, azken ahalegina egiten, ez hainbeste hizkuntza ez desagertzeko, baizik eta beraien belaunaldian ez zedin izan euskara galduko zuena. Etsipenak erabat jota zeuden beraz.
5.
 
Zorionez frankismoa aurrera joan ahala, herri mugimenduak indartzen hasi ziren, langileenetik hasi, eta identitateari lotutakoekin  jarraituz, tartean hizkuntzari lotutakoa. Belaunaldi berri bat sortu zen, zubi izan zitezkeenekin hautsi gabe, urteak joan ahala planteamendu berriak eta prozesu ikuspegia ekarri ziona hizkuntzaren, euskararen, berreskurapenaren aldeko borrokari.
6.
 
Frankismoaren garai gogorrenaren nolabaiteko urtze hori ez zen frankismoaren barne bilakaera izan gainera, ez zen barne prozesu bat izan alegia. Belaunaldi berri horiek ahalbidetu zuen higatze lana izan zen, gizartean bizi ziren gatazkek akuilatuta. Hizkuntza gatazka ere gatazka horien artean zegoen, eta beste gatazkei ekarpena eta baliabide estrategiko, ideologiko, material eta pertsonalak eman zizkion, baita beste gatazketatik jaso ere.
7.
 
Hasieran maila pertsonalean, gero elizaren inguruko kolektibitateetan (fraileak, apaizak) eta geroago mugimendu ezkertiar,
 
 
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
 
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter
 
 
EUSKALGINTZA FRANKISMOTIK GAUR EGUNERA
 
langile, abertzaleen inguruan gorputz gero eta gehiago hartzera iritsi zen mugimendua izan zen euskalgintzarena. Euskalgintzan pisuzko izan ziren pertsonak zeintzuk ziren eta zer egiten zuten begiratzea besterik ez dago ohartzeko hizkuntza gatazkaz gain zein beste problematika zituzten kezka iturri garai hartako euskaltzaleek.
8.
 
Garai hura goizegi zen oraindik hizkuntza eskubideez eta ofizialtasunaz hitz egiteko, baina dinamika guztien fondoan panazea hori nabaritzen da, nahi definitibo modura hartzen den hori euskarak iraungo bazuen. Noski frankismopean hori ezinezkoa zen, beraz frankismoa bera zen oztopo. Eta frankismopean euren garapena itota zeukaten beste hainbat sektorerekin bat egin zuen euskalgintzak horretan. Logikoa da beraz gauza asko partekatzea, besteak beste oinarri modura baliagarri izan ziren adierazle kontzeptualak: giza eskubideak, askatasuna, demokrazia,
berdintasuna…
 
9.
 
Une honetan ez da hain garrantzitsua prozesu honen deskripzioa egitea, nahiko eginda ere bai baitago. Interesgarriagoa da garai hartan euskalgintza sortu, gorpuztu eta indartu zuten faktoreak zeintzuk izan ziren ikustea, eta gaur egun zein eragin eduki dezaketen formulatzea.
10.
 
Honela bada, euskararen berreskurapen beharrak, eta azkenean ofizialtasunaren aitorpenaren eskariak, garai hartan hainbat pertsonaren eta mugimendu sozialen ekinaren ekinez borroka politikoan indarra hartzen eta gizartean hedatzen joan ziren zenbait kontzeptu erabili zituen. Dagoeneko aipatu ditugun askatasuna, eskubidea, berdintasuna eta abar dira horietako batzuk, nagusienak agian. Kontzeptu nagusi hauen inguruan frankismoaren aurkako borroka artikulatzen zen, eta eskuratu zuten indar sozialari esker unibertsal bihurtu ziren. Hau da, gizarteak oro har desiragarri hartzen dituen azken helburu bihurtu ziren, eta berauek lortzeko borrokak eta estrategiak onargarri bihurtzen ziren. Hau bai langile borrokek, baita identitateari lotutakoek lortu zuten Euskal Herrian. Ondorioz langile ez zirenek, identitate kultural ezberdina zutenek, gizartearen parte ziren neurri berean beraien egiten zituzten unibertsal horiek, eta partekatu egiten gauzatzeko estrategiak.
11.
 
Eta euskalgintza zer? Euskalgintzak ere zalantzarik ez dago, gizartean hasiera baten, gerra osteko giro ilunean, gutxi batzuk soilik partekatzen zituzten helburu eta berauei lotutako estrategiak nahi unibertsal bihurtzeko prozesua abileziaz gauzatu ahal izan zuen. Euskararen berreskurapena askatasunaren berreskurapenarekin, eskubide demokratikoen berreskurapenarekin eta demokraziaren berreskurapenarekin batera bazihoazen, euskaldunei eta a priori euskararen geroarekin arduratuta zeundenak baino jende gehiagori interesatzen zitzaion. Bai hala izan ere.
12.
 
Beraz euskalgintza
 –
agian hitz egokiena izan ez arren garai artako euskara sustatzeko mugimendua biltzeko- modura irudikatzen zena garai hartan oso mugimendu zabala izan zen, eta ikustea besterik ez dago euskal kulturgintzaren eta kantagintzaren inguruan mugitzen zen  jendea, ingurune erdaldunetan ikastolen sorreran  jardun zuen jendea, gau eskolak antolatzen zihardutenak eta abar, ez zirela derrigorrez ez euskaldunak, ezta bereziki gaur egun ulertzen dugun moduan, euskaltzaleak izan, baina gaur egungo estatus juridikoa ahalbidetu zuten zalantzarik gabe.
13.
 
Euskararen berreskurapenak unibertsal horiek artikulatzeko gaitasuna izan zuen, eta horri esker helburu politikoak (batzuk behintzat) lortu zituen. Gizartearen imaginarioan euskara bera frankismoaren aurkako sinbolo bihurtu zen, eta horrek batasuna sortzeko indarra eman zion,

You're Reading a Free Preview

Download
scribd
/*********** DO NOT ALTER ANYTHING BELOW THIS LINE ! ************/ var s_code=s.t();if(s_code)document.write(s_code)//-->