You are on page 1of 2

/

BllDU TRAPAGARAN UDAl TAlDEAK, OIHANE GONZAlEZ GARCIA, JUANJO GOITIA SETIEN ETA ORATS ARANA BUTROE ZINEGOTZIEN BIDEZ,

HONAKOA ADIERAZTEN DU:


Legearekiko berdintasun-printzipioa oinarrizkoa da demokrazian. Herri eta erakunde demokratiko oro behartuta dago berdintasun-printzipioa zorrotz errespetatzera; edozein talde, erlijio edo lagunenganako balizko edozein aldeko jokabidea saihestuz. Ildo berean, behartuta dago bermatzera herritar-multzo babesgabetuen artean jokabide baztertzailerik ez gertatzea. Esate baterako, gehiengoaren sinesbide, pentsamendu eta portaera ez duten lagun; emakume edo herritar ez-sinestunekiko bazterketarik. Ezin dugu ahaztu emakumeak, orohar, eta zenbait sexu zein genero aukera e're bereziki zigortu dituztela erlijioek historian zehar.

Zergei dagokienez, diskriminazio-gertaera bat ematen da herritarren aurrean. Vatikanoaren eta Espainiako Estatuaren arteko akordioek ezartzen dute Eliza Katolikoaren ondasun higiezinen kontribuzioaren erabateko eta behin-betiko salbuespena; nahiz eta erakunde pribatu hori higiezin gehien izan. Elizaren salbuespen fiskal horren ondorioz, udalek dirutza jasotzeari uko egiten diote. Herritar guztiok, ordea, ordaindu egin behar dugu zerga hori. Salatzekoa da gaur egungo krisi ekonorniko eta sozialean ondasun gehienen jabea salbuetsita egotea eta dagokiona ez ordaintzea.

Zerga-iruzurrek eta ondasun higiezinen zerga (OHZ) zein beste zerga batzuen salbuespenek karga ezartzen diete gure udalen diru-kutxei. Horregatik, egoera guztiz bidegabea gertatzen da; berdintasun-printzipioa urratzen baita.

HORI DELA ETA, UDALBATZARREAN

EZTABAIDATUA ETA ONARTUA

IZAN DADIN,

HONAKO PROPOSAMENA AURKEZTEN DU:

1. Trapagarango Udalbatzarrak hitz ematen du erlijio guztien izenean (baita euren erakunde zein elkarteen izenean ere) erregistraturiko hiri- eta landa-Iurreko ondasun higiezin zentsua egingo duela. 2. Trapagarango Udalbatzarrak beharrezko foru-araudia aldatzera premiatzen ditu Bizkaiko Batzar Nagusiak, lurralde horretako udalek erlijioen ondasun higiezinen gaineneko zerga kobratu ahal izateko. 3. Trapagarango Udalbatzarrak, ahalbidetuko duen foru-araudia behin aldatuta, erlijioen

ondasun hlglezln guztien zergen kobraketa egiteko asmoa duo 4. Trapagarango Udalbatzarrak Espainiako Gobernua eta Diputatuen Kongresua premiatzen ditu Vatikanoarekin dituzten akordioak baliogabe ditzaten eta, horrela ez balitz edo horren ondorioz, saia daitezen beste akordio bat lortzen. 5. Trapagarango Udalak akordio honen berri emango die Bizkaiko Batzar Nagusiei, Bizkaiko Foru Aldundiari, Espainiako Diputatuen Kongresuari eta Espainiako Gobernuari.

Trapagaranen, 2014 otsailaren 12an

Orats Arana Butroe

Juan Jos Goitia Setien

Oihane Gonzalez Garcia

trapagaran

You might also like