Más De Este Usuario
egubakoitzekoa510
2012-05-25
Gobernu programa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernu programa
Astelehenekoa 365 (2012-05-21)
2012-05-21
egubakoitzekoa509
2012-05-18
Agirreazaldegi,
bertsolari
txapelketan> 37
"Aralar beti
saiatuko da
abertzale eta
ezkerreko
jendea
batzen"
delako markako artikuluak
salduko dituzte, publizitate-
banderetatik egindakoak
arropa ere izango da salgai dendan, ondo dagoena eta oso merke
etorbidean izango da lokala;
han duten tailerrean dihardute
lanean bost arrasatearrek> 02-03
A gripetik
babesteko
aholkuak
Debagoieneko
ospitaleko medikuek
A gripearen aurrean
zelan jokatu azaldu
dute asteon> 05
Festa eguna izango dute etzi Antzuolan; Aiherrako (Nafarroa Beherea) lagunak etorriko dira eta bi herrien arteko adis- kidetasunaren 25. urteurrena ospatzen hasiko dira. Aurtengo ospakizunak urte erdian barrena egingo dituzte, Antzuo-
lan ekintza batzuk eta Aiherran beste batzuk. Helburua da gazteek har deza- tela senidetze horren lekukoa.
Mende laurdena ospatzeko, kamise- tak salgai jarri dituzte eta seinale bat bistaratu dute herriaren sarreran. > 13
Debagoiena> 04-06
Elkarrizketa > 08-09
Iritzia > 10
Gutunak > 10
Herriak>13-33
Kirola > 34-36
Kultura > 38-39
Sailkatuak > 40
Gazteak > 42
Telebista-Irratia > 43
Eskelak > 44
Berri-zakua > 44-45
Non-zer>46-47
Ipar zonako
lasterketa
Bergaran
Ipar zonako moto-kros lasterke- ta egingo dute domekan Angioza- rrera bidean dagoen zirkuituan. Bergara Hiria txapelketan egural- diak ez zuen lagundu, baina dome- kan baldintza ezin hobeak izan- go dituzte proba egiteko. > 34
Oraingo astelehena,
hilak 12, jai dela-eta,
martitzenean
banatuko da
'Asteleheneko
Goienkaria',
martitzenean
ezartzea, "hamar urtetik gora saiatzen ibili ondoren", Fun- dazioko zuzendari Javier Pradi- niren esanetan. Aste bat darama- te gizarteratze enpresa gisa lane- an, Nafarroa Etorbidean Mankomunitatearen Enpresa Ekintzetarako Zentroko lokale- tan (Mankomunitatearen egoi- tzaren atzean). Zortzi hiletan prestakuntza jaso ondoren, gizar- te-bazterketa arriskuan zeuden hiru arrasatear kontratatu ditu Emausek, eta han egokitu duten tailerrean josteko makinarekin lan egiten dute, Emausen Sin Desperdicio markako produk- tuak egiten: denetariko poltsak, maletak, diru-zorroak, karpetak, giltza-zorroak, erosketarako karroak ere\u2026 Horien guztien berezitasuna da berrerabilitako materialarekin eginda daudela: hain zuzen, kaleetan zintzilika- tzen diren publizitate-bandere- kin. Ondoko argazkian ikusten da adibide bat: bandera bera eta hortik atera diren produktuak.
Bada, orain, produktu horiek salgai ipiniko ditu Emausek, eta, horiekin batera, bigarren esku- ko arropa. Tailerra duten egoi- tza berean, 120 m2-ko lokala ego- kitzen dabiltza, eta urriaren 31n inaugurazioa egingo dute. Azo- ka txikia egingo dute egun horre- tan, eta bestelako ekintza batzuk ere: "Goizean, umeendako ipuin- kontalaria izango dugu, gure jar- duerarekin lotutako ipuinak kon- tatzen; arratsaldean, klown batzuk ibiliko dira jendearekin hartu-emanean; jolas eta joko kooperatiboak ere egongo dira", esaten du Emauseko Ingurumen arduradun Bego\u00f1a Cabaleirok. Bestelako sorpresa atseginak ere egongo dira. Inaugurazioarekin lotuta ere, urriaren 26ko astean, ikasleendako kanpainatxo bat ere egingo dute, berrerabiltzea- ren kultura hedatzeko.
Debagoiendarrek Sin Desperdi- cio markako produktuak eta "arropa, bigarren eskukoa, behar bezala sailkatua, ondo dagoena eta prezio baxuan", Javier Pradiniren esanetan, topatuko dute Emausen dendan. Prezioak, denak izango dira baxuak, bi produktu mote- nak. Sin Desperdicio lerroko kale- rako poltsa batek, adibidez, 20 euro inguruko prezioa izango du, modeloaren arabera; giltza-zorro- ak 3 edo 5 eurotik aurrera izango dira. Erosketa-gurditxoak, male-
tak\u2026 dira garestienak, baina horiek ere, merke-merke: 50 euro- tik 65era bitartean.
Sin Desperdicio markak dene- tariko alde onak ditu, Emaus Fun- dazioaren \ufb01loso\ufb01a islatzen dute- nak: batetik, gizarte-bazterketa arriskuan edo ohiko bideetatik lana topatzeko zailtasunak dituz- ten lagunei lana ematea; eta, bes-
tetik, birziklatzearen eta gauzak berriz erabiltzearen kultura sus- tatzea. Arrasateko tailerreko arduradun Jone Barquerok lehe- nengo alderdi haren gainean azpi- marratzen du beste balio bat: "Produktua hemen egindakoa da, hemengo langileekin. Arrasate- ko bost langileak Arrasatekoak dira, eta lanpostu gehiago sortzen
badira, Arrasateko jendearekin beteko dira". Orain arte, oso eran- tzun ona jaso dute produktu horiek: hala, Ibai Arte Arrasate- ko merkatarien elkarteak eroske- tarako 20 karrotxo zozketatu zituen, eta badirudi oso gustuko- ak izan direla. Debagoienetik kan- po ere arrakasta handia dute pro- duktu horiek, eta enpresetarako
eta erakundeetarako eskaerak ere jasotzen dituzte, langileenda- ko materiala edomerchandising produktuak egiteko. Norbanako- endako edo eskari handiak egin nahi dituzten bezeroendako, pro- duktuak erakusten duen katalo- go bana dago honako webgune- an:www.sindesperdicio.es. Arti- kulu horiek duten beste berezitasun bat da ez daudela bi berdin, bakoitza horrelako baka- rra da, modu artisauan eginda- ko produktu guztiak bezala. Jone Barquerok prestatzen du patroia, piezak mozten ditu, eta tailerre- ko langileek fabrikatu egiten dute. Horretarako, bandera bakoitzak ematen dituen aukera estetikoak aprobetxatzen dira, irudimena eta originaltasuna jokoan jarrita.
Emausen jardueraren hirugarren abantaila bat dendan ipiniko dituzten prezio baxuak dira: "Bizi dugun egoera ekonomiko eskase- an, diru-sarrera txikiak dituzten familiendako interesgarria izan daiteke; baina oro har, Debagoie- neko jendarteari erakutsi gura diogu bigarren eskuko arropa oso aukera ona izan daitekeela, eta hori gauza normaltzat ikus deza- ten, beste herrialde batzuetan \u2013Erresuma Batua, Alemania\u2013 ger- tatzen den moduan", gaineratzen du Emaus Fundazioko zuzenda- riak. Arropa Debagoienean jaso- takoa izango da, edukiontzi zurian botatzen duguna, alegia. Hori orain Donostian sailkatzen du Emausek, eta "dendaren bidez, bere jatorria lekura bueltatuko dugu", dio Pradinik. Azaltzen due- nez, "Sin Desperdicio markako produktuak gehiago edo gutxia- go egongo dira une bakoitzean, eskaeraren arabera, baina denda beti egongo da zabalik".
Ailegatu berriak da Debagoiene- ra, baina Gipuzkoan dagoeneko lau saltoki ditu Emaus Fundazio- ak eta, horien bidez, berrerabil- tzearen \ufb01loso\ufb01a garatzen joan da. Denda nagusia Donostian dute, Belartzan, Ekocenter deitzen den zentro eredu bat: "Arropa gure jar- dueraren %30 da, baina Ekocen- terrean, jendeak behar ez dituen denetariko gauzak batu eta saltzen dira, sailkatuta: altzariak, etxeko gauzak, bazarreko gauzak, jostai- luak, ontziteria, liburuak eta, orain, etxetresna elektrikoak sal- tzen hasi gara. Horretarako, jen- deak modu sailkatuan bota edo utzi behar ditu gauzak, eta ez
eskuko arropa salduko dute eta,
bestetik, publizitate-banderekin
egindako produktuak; guztia,
oso merke saldu ere
baztertzen dituen arropa, altzariak,
tresnak\u2026 batzea eta saltzea da
helburua; bailaran, oraingoz,
arroparekin hasiko dira
Hauteskundeetakoak, herriko jaietakoak, jaialditakoak, komertzialak\u2026
denetariko publizitate-banderak ikusten ditugu sarri kaleetan, batez ere,
hirietakoetan. "Pena da hilabetean, bi astean edo gutxiagoan erabili den
gauza bat gero zaborretara botatzea", dio Arrasateko Emaus tailerreko
arduradun Jone Barquerok. Horri jarraituz, Emausek banderok batzen
ditu \u2013Euskal Herritik kanpokoak ere bai\u2013 eta garbitu; kasu batzuetan,
plantxatu, eta gertu uzten ditu langileek Sin Desperdicio markako
produktuak egin ditzaten. Argazkiak ilustratzen duen kasuan, hain zuzen
birziklatzera animatzen duen bandera bat da aprobetxatu dutena.
kaleko bilketa lekuetan. Badau- kagu etxerik etxeko bilketa zer- bitzu bat, batik bat Donostialde- an, baina Gipuzkoa osorako ere bai: 902 45 58 55 da horretarako gure telefonoa". Jasotzen duten denak ez du balio berriz erabiltze- ko, baina emaitza onak dituzte: batzen dituzten altzarien %45 eta %55 bitartean berriz erabiltzen dira, salgai jartzen dira, alegia. Kontuan hartu behar da, kasu askotan, okerrik ez duten artiku- luak direla: "Orain, Lurreko Tele- bista Digitalarekin, jende asko dabil telebista botatzen, kontura- tzeke deskodetzaile bat konekta- tuta ikus daitekeela telebista digi- tala; eta telebistak primeran dabil- tza". Beste adibide bat, liburuena: asko eta asko paperaren edukion- tzira botatzen dira; Pradiniren esanetan, "horiekin papera egin- go da, horrek dakarren kultura galerarekin".
Ekocenter horrek hileko 5.000 bat bezero izaten ditu. "Esaten ziguten Debagoienean sartzea oso zail izango genuela, baina Donostian ere hala ei zen, eta orain bagaude, harrera bikaina- rekin, gainera", dio Javier Pra- dinik. Irunen beste Ekocenter bat irekiko dute azaroan, eta bes- te denda bana dute Donostiako Amara auzoan eta Tolosan.
Denda horiek guztiak \u2013eta, orain, Debagoienekoa\u2013jendeak bota- tzen dituen objektuekin horni- tzen dituzte. Arrasaten, oraingoz, arroparekin hasiko dira; hau da, edukiontzi zurian Mankomuni- tateak jasotzen duenarekin. Bai- na ez horrekin bakarrik: botatzen dena aprobetxatzeko helburu hori jarraituz, ixten dituzten den- detatik ere materiala lortzen dute \u2013Arrasateko tailerrean dituzte, adibidez, itxi zen mertzeria batek emandako ehun-biribilki batzuk\u2013 eta, orain, ehungintza sektoreko enpresek sortzen dituzten oihal- kiak erabili ahal izateko kanpai- na bati ekingo diote.
Horrek harrera ona badu, ate- ak irekiko lizkieke baztertutako beste objektu batzuei, batez ere bolumen handiko gauzei. Birzi- klatzeko eta gauzak oraindik balio duten artean erabiltzen jarraitzeko \u2013norberak edo beste norbaitek\u2013 pentsaeraren mugak zabalduz eta urratuz joatea da hel- burua. Javier Pradinik hauxe dio: "Zerbait bota beharrean, Emausi dei diezaiotela; eta, bes- talde, hondakin gutxiago sortzea; eta, bide horretatik, ikustea noraino ailegatu gaitezkeen".
"Hemen egindako
produktuak dira,
hemengo langileekin"
"Erakutsi nahi dugu 2.
eskuko merkatua oso
aukera ona dela"
Leave a Comment