• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
Download
 
 Sole..., zer duzu, Sole? 
 
 Ana Jaka García
 
Nire amets hartan, bera zen niregana hurbiltzen zena, ametsa zelako bera etortzeanahikoa zen, ez dut gehiegi gogoratzen. Muxu bat eman zidan agian, edo besarkada bat, ez duajola, elkar maitatzearen zorioneko sentsazio hura zen garrantzitsuena, nire desirak betetzerazetorrela, ezkutuko eta egiazko desira horiek: gelan ikusten nuen bakoitzean desiratzea,kafetegian berarekin nengoen bakoitzean, edozein egoeraren atzean ezin eutsi nituenak. Nireametseko horma txuriko etxe hortan ere desiratzen nuen, etengabe begiratzen nuen bitartean,eta orduan, ezer gutxi adierazi gabe -leku eroso bat zela uste dut, eserleku bigun batean niagian-, nire begirada topatzen zuen berak eta ezin zion niri muxu emateko gogoari heldu, estuestu inguratzekoari, eta ni, dardarka bere besoetan, bere usainak eta horren gertu eduki etaaldegiteko bere gogo ezak liluratuta. Bera ere txuri txuri zegoen, bere ilehori luzeak nire eskuenartean, nik hobeto muxukatzeko atzera eramanak, eta inguruan, dena txuri eta argitsua, dena betetzen zuen argi batean, biok bakarrik sartzen ginen paradisu txurian. Eta orduan esnatu eginnintzen. Nire ohe txikian aurkitu nuen nire burua, eta gero, ikasgela, oraindik itzaletan zeudenhormak eta horietan ilunago ziren posterretako laukizuzenak nabarmentzen joan nintzen,sabaitik zintzilik zegoen argiontzi txikia eta Paulinaren itzala beste ertzeko ohean, gora eta behera bere arnasa lokartuz. Honetaz guztiaz ez ohartzen saiatu nintzen, begiak itxi nituenmuxuaren jarraipena bilatzen, nork ematen zidan? Bai, Jone zen, berea zen nirearekin itsasitanuen aurpegia, bertan jarraitzea nahi nuen, zer gertatuko zen gero? Irribartsu niri begira eta berriro muxukatzen irudikatu nuen, gela txuriko beste aldetik hurbiltzen irudikatu nuen, nirekinetzatzen, nire gainera xamur xamur erortzen uzten, eskutik heltzen eta muxu emateko aupatzen,gerritik heltzen, nire ahora makurtzen... Aldaketa txikiak asmatu nituen ametsatik irten gabe baina aldi berean bertan jarraitu ahal izateko. Esnaturik nengoen ordea, burura igotzen hasiazen odola eta beroak ihes egiten zidan, hanketatik gora, eskuetatik bihotzera, haragiarenzentimetro bakoitza biluzik bezala utzi arte. Sorbalda makurtzera, kiribiltzera eta maindirezestuki estaltzera behartu nintzen, bero gehiago ez galtzeko, eta buru gaina ere estaltzera, goizegierne ez zedin. Minutu gutxi batzuetan, esnatu nintzen mementuan ametsa jarraitzearieskaintzeko gai ez izateko damuz beteriko minutuetan, iratzargailuak jo egin zuen. Denboranuen oraindik, egunero bezala, mando urdinak egiteko, baina jaikitzen lehenengoa izateaerabaki nuen. Horrela bakar bakarrik gozatuko nuke bainugela, eta poliki ernatu, sukaldean,Unibertsitateko bidea hartu aurreko gosari azkar batean, beste pisukideekin topatu baino lehen.Goiz hartan, aurreko jarlekuan Jone ikusterakoan, ezin izango nioke begirik kendu, etamodu berri batez begiratuko nioke gainera. Izan ere, nahiz eta bere adats hori eta luzeak eta bere jarrera axolagabeak, polita dela jakingo ez balu bezala agertzen zuena, bere begirada urdurieta aldi berean gozoak –begi urdinak al ditu?- erakartzen ninduten aspaldidanik, ezin izangonuke gauean amestutakoa ahaztu. Begien hondoan gure muxuaren aztarnarik ikusiko ote lukeen beldur nengoen, ni izango nintzelako, eta ez bera, haren aurrean ipiniko niona muxua, ametshartan aldierantziz gertatzen zen arren, nirea zelako orain muxua, nik fabrikatua, eta, azkenean,neska hori benetan gustokoa nuela aitortu behar nuelako, azkenean nire inkontzientetik ateratazela, grazia izpirik ere egiten ez zidan arren, beragatik sentitzen nuena. Goiz hartan, bestetan baino isilago egongo nintzen, nire fantasia hausnartzen, ezinezko edo debekatua bihurtuko
 
lidaken edozein aipamena saihesten. Neska hura mutilekin ibiltzen zen eta nire lagunek  bazekiten eta ni, inoiz mutilekin ateratzen ez nintzela, haientzat inkognita nintzela, beharbadaez oso susmagarri oraindik, eta nahiz eta ez ninduen arduratzen -esaten nion nere buruari-pentzatsen zutenak, ez nuen nahi nire errebelazioa porrot egingo zuen maitemin zentzugabeaizatea. Jone bestelakoa balitz... gutxienez gure artean istorio bat gertatuko balitz, amaierazoriontsua izan ala ez izan, Paulinari, eta beharbada besteei aurrerago, kontatzeko, niresentitzeko era uler zezaten... Bien bitartean, dena burutazioak besterik ez ziren, nik asmatutakotxori hegalariak. Niri laguntzeko saiatuko ziren txoriak uxatzen, txorakeri horiek guztiak ahaztuko nituelakoan, mutil egokia agertuko zelakoan, lasai egoteko eta ez kezkatzeko, pasatukozitzaidala. Jonerena, ezer gertatuko ez zela jakitearekin nazkatzerakoan, pasatuko zitzaidannoski, edo, noizbait, hura zerbaitetaz ohartuko zenean eta bortizki bere bizitzatik urrun bidalikoninduenean. Aspaldian izandako lagun min harekin, Martarekin, gertatu zitzaidan bezala, lagunmin izate hori niretzako inoiz izan ez zelako ohi den bezalakoa, ni orduan konturatzen eznintzen arren. Marta ahaztu behar izan nuen. Egunero patioko bazter batera erretzera laguntzennuen, eta oso triste aurkitu nuen egun batean maite zaitut esatea atera zitzaidanean, ia berehala,niri hitz egiteari uko egin zion eta tristurak jota utzi ninduen, askoz ere berandu arte ezer ulertu barik. Ezer eskatzen ari nintzaionik ez nekien, sentitzen nuena ezer erromantikorik zenik eznekielako, inoiz mutil ezta inori ere muxurik emana ez nuenean, eta mutil bat edo bestegustatzen saiatzen nintzenean, nire zortzigarren mailako neska guztiak bezalakoa izateko.Ondoren bai, muxukatu nintzen mutilekin, kotxe edo txozneen atzekaldean, baina Martak sentiarazi zidan gaixotasun hura ez zidan inoiz beste inork eragin, eta ez nuen berriro erehalakorik sufritu nahi. Jonerena pasatuko zitzaidan, noski, baina Paulina neskei buruz aritukolitzateke, nire sentimenduez, orokorrean, eta hori pasatzea ezinezkoa ikusten hasia nengoen.Jone izango zen, edo beste edozein neska, amets egiteko neska erakargarriak topatuko nituennonahi, nire ametsak serioski hartzeko aukerarik ez izan arren, gorputzik, pisurik, oroitzapenik ez zuten eta ukituezinak ziren ametsak zirelako, Martak urte luzeetan inposatu zidan isiltasuna bezalakoak.Petra eta hura bezain altu eta deigarriak ziren beste neska batzuekin eseritzen zen Jone.Petra ikusgarriena zen alde haundiz, arropa bitxiengatik –“caniche” deitzen zuen jaka txuriartilezkoa eta ostrukaren antzera ibiltzera behartzen zuten takoi zabaleko bota altuak eramanohi zituen- eta lotsagabekeriagatik, baina ikasketak oso serioski hartzen zituela, inoiz irailerakoez uzteko ahaleginak egiten zituela eta edozeini laguntzeko prest –haren bizkarrean gehienkritikatzen zutenak barne- zegoela esan behar dut. Jone askoz ere diskretuagoa zen baina berak ere besteon arreta bereganatzen zuen, Petrarekin zegoelako beti edota haren izaera lotsatia baina, aldi berean, ausarta eta ankerragatik, asmatzerik ez zegoen norbait edo zerbaitetazPetrarekin barrezka egoten zela mementu ezustekoenetan. Gauza da, normalean bospasei lagunegon arren -zehazki zenbat ziren ere ezin dut gogoratu-, bikote esklusiboa osatzen zutela,elkarrekin beti, ikasgelan, bietako baten pisuan ikasten, eta festetara ere, biak edo bietako inorez etortzea zen ohikoena.
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...