1.-S
ARRERA
1.1.-A
URREKARIAK
Ezaguna da oso hizkuntzek sortu eta sortzen duten jakin minahizkuntzalarien artean. Azterketak eta azterketak egin izan dira, bainahorien helburua oso akademiakoa zen, oso zientifikoa.Egoera hori oso nabaria izan da gurean. Garai ez hain urrutibatean euskararen jatorri noblea eta bere paregabeko armonia oztopogertatu dira hizkuntzaren garapenerako –Larramendi eta beste hainbatlagun, kasu-. Europako indioak omen gara. Euskara euskaldunok bihurtugenuen museogai. Hala ere, hori ez zen errealitatea. Euskararenezaugarri nagusienetako bat bere moldagarritasuna izan da. Euskara,kontrakoa behin baino gehiagotan esan badigute ere, ez da inoizisolatuta bizi izan. Erromatarren, arabiarren eta beste hainbat herrireneragina izan du historian zehar eta jakin izan du nortasuna galdu gabebizirauten (eliza, azoka…). Gizartearen gauza berriak bereganatu etaeuskaldundu egin ditu euskarak:
doministiku, jirabuelta, porlana,guardasola…
Tximeletak hamaika izen omen ditu euskaraz, baina gero arazoitzelak ditugu hitz adierazkorrak erabiltzeko. Baliabide falta ote da?Inguruko erdarek daukaten adierazkortasuna euskarak falta ote du? Ez.Hizkuntza eta herri guztietan izan da hiztegi adierazkorrik. Beraz,euskarak ere izan du berea. Baina, non dago? Galera horren errua garaibatean izan genuen uste okerra da. Lehen aipatu dugun bezala, euskarahizkuntza paregabea zen eta, beraz, ezin izango zuen hitz eta esamolde
“zikin eta lizunik”
eduki. Horren adibideak etengabe agertzen zaizkigugure literaturan:
“En nuestro Uskara hay maldiciones de muerte y otrosmales que por ser tan horrorosos no me atrevo a poner”
(Mendigatxa)
,
“Hay otra expresión más grosera que es tabú”
(Toribio Etxebarria)
…«Gaur egun euskararen errota blokeatuta dago»
(Koldo Izagirre,Lokuzioen hiztegia 35. orrialdea)
. Garai bateko freskotasuna galdua dugu,
1
Euskal Lokuzioak
. I
ZAGIRRE
, Koldo. Hordago argitaletxea, 1981
Leave a Comment