You are on page 1of 2

Zer egin euskara ikasi edo hitz-jarioa handitzeko?

Aitzol Udal Euskaltegia


Gurasoei zuzendutako ikastaroak eskaintzen ditu Aitzol Udal Euskaltegiak. Ikastaro horien helburuak ondokoak dira: 1.- Ikastetxearekin idatziz euskaraz harremantzea (informazioa jaso / bidali). 2.- Seme-alabei laguntzea eta zer ikasten ari diren ulertzea. Gurasoak seme-alabekin euskaraz harremantzeko lanketa egingo du euskaltegiak. Ikastaro horiek urria eta ekaina artean eskaintzen dira. Tolosarrei ekonomikoki laguntzeko Udalak bekak eskaintzen ditu. Interesa izanez gero, ahalik eta azkarren Aitzol Euskaltegiari jakinarazi: 943 651 006 telefono zenbakira deituz. aitzolue@tolosakoudala.net helbidera idatziz. Rondilla kalea 34-B, Tolosa helbidean duen egoitzara joanez.

Mintzalaguna egitasmoa
Euskaraz hitz egiteko gutxieneko gaitasuna izanik ere euskaraz hitz egiteko beharra dutenei zuzendutako Mintzalaguna egitasmoa dinamizatzen du Galtzaundi euskara elkarteak: 1.- Hitz egiteko gaitasuna indartzea du helburu. 2.- 4-5 pertsonako taldeak sortzen ditu. 3.-Astean ordubetez elkartzen dira beraiek hitzartutako ordu eta lekuan. 4.- Doakoa da. Interesa izanez gero, ahalik eta azkarren Galtzaundiri jakinarazi: 943 655 004 telefono zenbakira deituz. kultura@galtzaundi.com helbidera idatziz. Nafarroa etorbidea 6, Tolosa helbidean duen egoitzara joanez.

Hizkuntza transmisioa
Jasotakoa eman

Zer egin seme-alabei euskara transmititzeko?


Lehenengo hitzak adierazten hasiko da zure haurra, eta bi eredu izango ditu nagusi, haur hezkuntzako hezitzaile eta irakasleena eta gurasoona. Euskarazko hezitzaileen eta heziketaren hautua egin duzu zuk, garrantzitsua iruditu zaizulako, eta izan ere halaxe delako. Etxean, berriz, eredu bat baino gehiago izan ditzake... eta agian kezka batzuk ere izan ditzakezu etxeko ereduaren inguruan. Eskuorri honetan zuretzako baliagarriak izan daitezkeen aholku eta gogoetagai batzuk planteatu dizkizugu.

Conferencia de Iaki Eizmendi


El educador social Iaki Eizmendi ofrecer un taller dirigido a las madres y padres que no entienden o no se comunican fcilmente en euskera. El objetivo de este taller es ofrecer herramientas prcticas para ayudar a los hijos e hijas en las tareas escolares. Da: jueves, 8 de mayo. Hora: 18:00. Lugar: Centro Cultural de Tolosa. Gratuito.

Guraso euskaldunak
1- Euskaraz egin bikotekidearekin. 2- Seme-alabekin euskaraz hitz egin. Ahal dela, senitartekoen eta zaintzaileen arloa ere zaindu. 3- Hitz egin zure etxeko euskaran. 4- Euskaraz egizu euskaraz ulertzen duten gainerako gurasoekin, nahiz eta oraindik haiek ez izan zurekin euskaraz egiteko gaitasun nahikorik. Haiei laguntzeko modurik egokiena izan liteke. 5- Seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz izan daitezen arduratu.

Gurasoetako batek bakarrik badaki euskaraz


1.- Guraso euskaldunak euskaraz egin seme-alabekin. 2.- Etxea izan daiteke euskara ikasteko lekurik goxoena. Euskaraz egin euskaraz ulertzen duten etxeko kideekin eta gainerako gurasoekin, nahiz eta hauek oraindik gaitasun nahikorik ez izan. Haiei laguntzeko modurik onena izan liteke. 3.- Euskaraz ez dakien gurasoak euskarazko hitzak eta esaldiak partekatu. 4.- Komeni da euskaraz ez dakien gurasoak euskara ikastea, ondoko helburuekin: Familiako hartu-eman arruntetako komunikazioak jarraitu ahal izateko, gainerako senitartekoek hizkuntza aldatu beharrik gabe. Familiako gainerako kideekin batera euskaraz diren eskolaz kanpoko edo aisialdiko ekintzetan edo eskolako bileretan parte hartu ahal izateko.

You might also like