You are on page 1of 4

Gipuzko Buru Batzar

Gipuzkoak berezko administrazio, parte-hartzailea, irekia eta profesionala exijitzen du

Gobernu Ona

2014-04-01 Astekaria 48

Argi dugu herri bat denon artean eraiki behar dela, eta denoi eragiten diguten arazoei behar bezala aurre egiteko, elkarlana eta parte-hartzea behar beharrezkoak direla. Herri batek eta bere erakundeek eskutik joan behar dute. Gipuzkoarrok badakigu zer den bidea elkarrekin egitea. Asmo oneko deklarazio bat baino askoz haratago doa hau. Herritarrei konfiantza eskatu nahi badiegu, konfiantza, segurtasuna, seriotasuna eta sendotasuna eskaintzeko gai izan behar dugu. Herri baketsua, modernoa, demokratikoki aurreratua, aurrerakoia eta burujabea nahi baldin badugu, euskal administrazio guztiek aurrerapausoak eman beharko dituzte, Gobernu Onaren norabidean. Gipuzkoako EAJtik ilusio handiz heltzen diogu erronka horri, gure ADNaren eta ibilbidearen barruan daramagulako. Bildu herritarrei bizkarra ematen ari da gobernatzen. Bere irizpide ideologikoa inposatzea izan du helburu bakar. Bere aldekoentzat gobernatzea, aniztasuna alde batera utzita. Argi utzi dute administrazioak 'borroka instituzionalerako' tresna besterik ez direla. Bere kudeaketan inprobisazioa, inposaketa eta iluntasuna izan dira nagusi. Ez Gobernu Programarik, ez Kudeaketa Planik eta ez ezer. Diputatu nagusiak argi asko esan zuen krisiaren aurkako planek ez dutela ezertarako balio. Herri kontsultak oztopatu dituzte, komeni izan zaienean izan ezik -Igeldo-. Eta informazioa eskuratzen oraindik arazoak ditugu Gipuzkoako Batzar Nagusietan. (Extractos del discurso de Imanol Lasa. El declogo y el discurso integro en www.gipuzko.com )

48 Gardentasuna ez da dohain bat, baizik eta inperatibo bat. Horretarako ezinbestekoa da komunikazioa modu egokian kudeatzea. Jokabide etikoa bermatu behar da kudeaketa publikoan.

Kudeaketa eraginkorra. Plangintza, helburu eta konpromiso zehatzekin, eta ebaluaziorako tresna eraginkorrekin gobernatzea, eta ez uneanunekoaren eta inprobisazioaren arabera.

Benetako partaidetza bultzatu, herritarrak kudeaketa publikoan konprometituz eta ardura partekatua sustatuz.

Administrazio arina. Desburokratizazioa sustatu hiritarrok ia etengabeko harremanetan gaudelako administrazioarekin.

Elkarlana: Erakunde ezberdinen artean, sektore pribatuarekin, eta gizarte-eragileekin. Ardura partekatua bultzatu behar dugu. Jarrera eraikitzailea: Gure eredua den on artean egitea da. Esan ez, egin.

Gardentasunean, gertutasunean eta eraginkortasunean oinarritutako eredu propioa

48

Donostiarekiko eta EAJrekiko izan dute konpromisoa eskertu nahi diegu gure zinegotzi guztiei
Datorren apirilaren 5ean, larunbatez, merezi duten omenaldia jasoko dute Donostiako udalean EAJren ordezkari izan diren zinegotziek, 1911tik zinegotzi jeltzale batek karguaren jabetza hartu zuen hartatik hasita. Ekitaldia jendaurrekoa izango da, Donostiako Bulebarrean, goizeko 11:30etan hasita. "Parada berezia izango da, zalantzarik gabe, EAJren ideia eta baloreak defendatzen egin duten lana eskertzeko, bai beraiei eskertzeko, baita beren famili eta ondorengoei ere, belaunaldiz belaunaldi eta gobernuan egon diren sistema politikoak edozein izanda ere" nabarmendu du Donostiako udalean EAJren bozeramale Eneko Goiak. "Izan ere, ezin dugu ahaztu 1911tik, donostiarrek beren iritzia askatasunez emateko aukera izan duten bakoitzean, EAJren ordezkariengan jarri dutela konfiantza osoa. Etengabe erakutsitako babes hori da EAJk Donostiarekiko duen konpromiso iraunkorraren frogarik hoberena eta hiriak etorkizunean ere behar duen garrantzia izan dezan" adierazi du Goiak.

Estatuak kontsulta debekatu nahi du beldur delako Kataluniako gizarteak askatasunez adieraz dezakeenarekin
Egibarrek, ziurtatu du politikoa dela Kataluniak burujabetzaren alde egindako adierazpenaren aurka Auzitegi Konstituzionalak argitara eman duen epaia. Izan ere, adierazpen politiko bati erantzuten dio. Egibarren iritziz, Konstituzionalak, Estatuko gainerako botereek bezala, Espainiako Gobernua buru dutela, saihestu egin nahi du Kataluniako gizarteak modu askean hitz egitea beldur diotelako kataluniarrek demokratikoki eman dezaketen erantzunari. Uste du Estatuak aintzat hartu, errespetatu eta bideratu egin beharko lituzkeela kataluniarren aldarrikapenak. Egibarrentzat eztabaidaren gakoa da ea Espainiak bere egungo egituraren baitan kokatzen diren Euskadi eta Kataluniako subjektu politikoak onartuko dituen. Bere ustez, porrot egin du egungo Estatuaren egiturak eta 1978. urtean konpontzea lortu ez zen arazoari aurre egiteko aukera dugu orain: Euskadi, Katalunia eta Galiziako errealitate nazionalei bide ematea.

Bilduk Gipuzkoa gobernatzeko duen moduagatik haserre daude herritarrak


Markel Olanok hitzaldia eskaini zuen Eskoriatzako Batzokian. Bertan, Gipuzkoako egoerari buruzko hausnarketa egin zuen: Bildu atzerabiderik gabeko ekintzen politika egiten ari da. Hau da, Bilduk erabaki bat hartzen du, erabaki hori garatzen du eta presio kanpaina bat egiten du aurkari politikoa erasotzeko eta, horrela, hartutako erabakia justifikatzen du. Olanoren iritziz, Bilduren kudeaketa eredua inposizioa da eta horrek errealitatearekiko harremana galtzera eraman du. Ondorioz, herritarrek iritzia aldatu dute, hain zuzen ere, ezker abertzalea erakundeetara itzultzeko botoa emateko arrazoiei buruzko iritzia aldatu dute. Bozeramaile jeltzaleak, halaber, honakoa azpimarratu zuen: Bake prozesu batek ezin du aurrera egin, baldin eta eragile guztiek ordezkatuta ez badaude. Eta, gainera, herritarren ustez, EAJk bakearekin konprometituta dago, gaiari arduraz heltzen dio eta alderdikeriak baztertzen ditu. Amaitzeko, Markel Olanok ekonomia-egoera izan zuen mintzagai: Berriro ere Bildu berandu dabil eta oker kudeatzen ari da: ez du lehenetsi ekonomia sustatzea eta, dagoeneko, berandu da akats hori zuzentzeko. Izan ere, nahiz eta gaurtik aurrera Bilduk propaganda handia egingo duen, gauzak azkeneko unean egiteko politika horrek ez du ezer lortuko.

EAJk lortutako partidak dabiltza Sarean jartzen


Hor ikusten ditugu azken boladan, Gipuzkoan zehar krisiari aurre egiteko asmotan omen dabiltzala, orain gutxi arte krisiaren kontrako planik ez da behar esaten zuten beraiek. Ia-ia hiru urte behar izan dute, itxura denez, Aldundia Gipuzkoako egoera ekonomikoan esku hartzeko badela zein konklusiora iristeko. Baldin eta hala gertatu bada behintzat. 2012an EAJk, hitzarmen bidez, txertatu zituen aurrekontuan 12,5 miloi euro enpresei laguntzeko. 2013an berriz, 7 milioira jaitsi zen kopurua, sozialisten eskutik. Eta orain, ez balitz, beste behin ere, EAJ-k lortu duelako aurrekontuetan krisiari aurre egiteko programak gauzatzeko 15 miloi euro sartzea, nekez ibiliko litzateke Garitano bailaraz bailara bere `Gipuzkoa Sarean programarekin. Badaezpada, gure ordezkariek jarraipen zuzena egiten diote aurrekontu hitzarmenaren betetze mailari.

Eskailera mekanikoen ordez igogailuen sistema defendatzen du Eibarko EAJk


2015eko udal hauteskundeetan Eibarko EAJko zerrendaburu Eva Juezek herriko hainbat auzoetara joan-etorriak egiteko igogailuak jartzearen alde dagoela adierazi du, eskailera mekanikoak baino askoz ere praktikoagoak direlako eta mantentzeko ere kostu gutxiago behar dutelako. Mugitzeko arazo handiagoak dituzten pertsonei, hala nola, gurpil-aulkien beharra dutenei, haurkotxeekin dabiltzanei, eskailera mekanikoekin baino askoz ere mugimendu errazagoa egiten zaie igogailuak erabiltzerakoan. Gainera, gaur egungo eskailerak zein gaizki dabiltzan ikusita eta mantenu-falta nabaria dela ikusita, gobernu-taldeari eskatu dio 2014ko aurrekontuaren negoziazioan alkatearekin adostu genuen bezala, lehenbailehen estal ditzala eskailera mekaniko horiek.

Maite Peak Errenteriako udalaren kudeaketa txarra salatu du


Amaitzear dauden udal zerbitzuetako kontratuak aurrez berrikusi ez dituelako, korrika eta presaka ari da Bildu orain horrelaxe salatu du Maite Peak. Esate baterako, garabi eta TAO zerbitzuaren kasuan, apirilean amaitzen dena, zeinarengatik dualak 910.000 ordaintzen dituen. Zenbakiak zirela eta, enpresak adierazi zuen zerbitzu hori eten egingo zuela, eta orain, Bilduren gobernuak, izan daitezkeen aukerak aztertu ere egin gabe, zerbitzua ematen duten langileei esan die ea soldata jaitsiko duten kontratuarekin segi dezan enpresak eta udalari errentagarri gerta dakion adierazi du bozeramale jeltzaleak. Garabi eta TAO zerbitzua lehiaketan jartzea eskatu du, gainera.

A 02 A 03 A 05

22:15h. Onda Vasca, Gabon

Elkarrizketa Joseba Egibar

11:10h. Bizkaia irratia

Elkarrizketa Joseba Egibar

11:30h. Donostia. Boulevard.

Donostian EAJ ordezkatuz zinegotzi izandakoei omenaldia

www.gipuzko.com

You might also like