HITZAURREA
Esku artean duzun liburu honek konputagailuen programazioaren oinarriak aurkezten ditu,helburu nagusi horrekin batera informatikaren hastapeneko kontzeptuak ere lantzen ditu.Liburu osoan zehar ariketa praktikoei garrantzia handia ematen zaie, batez ere laugarrenkapitulutik aurrera, hots, programazioaren gaia hasten denetik aurrera. Esan daiteke kontzeptubakoitzeko programa bat idatzi dela, programen erabilpena errazago izan dadin kapituluka bildudira eta kapitulu bakoitzaren amaieran euren identifikazio-taula tartekatu egin da. Programokdiskete batean banatzen ditugu horrela eskatuz gero, iturburu-programak direnez exekutatu ahalizateko konpiladoreren bat beharko du ikasleak (guk Borland etxeko Turbo Pascal 7.0 konpiladoreaerabili dugu).Liburuak 14 kapitulu ditu, baina bigarren zirriborro hau amaitzen dugun une honetan lehenhamabiak idatzirik ditugu, gainerakoak hurrengo baterako utzi ditugularik.14 kapituluen kontzeptuak jasotzeko ikasleak 12 kreditu beharko lituzke, euretatik 4 kreditugutxienez konputagailuaren aurrean era praktiko batean kurtsatuko lituzke. 12 kreditu horiek biikasturtetan banaturik egonez gero, hona hemen proposatzen dugun jokabidea:
IkasturteaKredituakKapituluak
161, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 9, 10, 11267, 12, 13, 14Bilboko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan, Industri Ingeniarien titulazioan erabiltzen da liburuhau eta bertan 9 kreditu ditugu une honetan konputagailuei buruzko kontzeptu guztiak eman ahalizateko. Gauzak horrela, egun prestaturik ditugun lehen hamabi kapituluak jorratzeko denborarik ezdugulako zazpigarrena, unitateak lantzen dituena alegia, sakontasunik gabe gainbegiratzen dugu.JM Romo Uriarte
Leave a Comment