HERRI ALDIZKARIAK: BALANTZEA ETA ETORKIZUNEKO ERRONKAK Mikel Irizar/2003.07.21
0.Aurkezpena ezinbestean
Artikulu hau irakurri ala ez erabakitzeko, begiratu diozu egilearen izenari. Eta ezduzu ezagutu. Izenaren ondoan ez da ageri sinesgarritasuna emango lioken titulurik.Hala ere, ataka gainditu eta honaino iritsi zarenez, sentitzen dut aurkezpen hau zor dizudala, gaian murgildu aurretik.Ez naiz aditu tituluduna, hau da, unibertsitate irakaslea. Ez eta herri aldizkariensektoreko profesionala, hedabide bateko arduraduna edo. Zerbait izatekotan arituanaiz, eta luze gainera.
Arrasate Press
aldizkariaren lehen alean hasi nintzenmaiztasunez idazten, 1988an, eta ia etenik gabe jarraitu dut gaur arte. Harenondorengo
Goienkaria
n astero idazten dut zutabe bat oraindik. Eta
Argia
k sekulako poza eman dit berriki sartu nauenean bere azken orriko artikulugileen artean.Honainoko bidean, beste saltsa batzutan ere sartu naiz, hala nola saioak aurkezten
Arrasate Telebista
n eta
Euskal Telebista
n, edo iritzi emaile
Euskadi Irratia
n. Duelagutxi, 1999an, aritu nintzen gaurko gaiari berariaz lotzen zaion jardunean, bi urteznire ohiko lana utzi nuenean
Goiena
kooperatiba sortzeko, Debagoiena eskualdekohedabide guztiak bilduta. Hemendik aterako ditut erreferentzia gehienak.Aritua naiz, beraz, eta ez aditua. Edo, aritzeak aditzea ekar lezakeen neurrian bakarrik aditua. Eta ez dut inor ordezkatzen, neu naiz hemengo iritzien erantzule bakarra.
1.Euskarazko herri prentsaren ibilbidea eta ekarpenak
Idatzi dira atalak, unibertsitate tesietan eta ikerketetan, euskarazko herri prentsarenhistoriaz. Agian falta da bilduma lan sistematizatua, baina ez da hori gaurko gaia.Zertzelada batzuk emango ditut hemen, oinarria izan dezagun gaiaren ondorengogarapenerako. Horretarako erabiliko dut, nire esperientziaz aparte, argitaratu gabekolantxo bat. Egilea da Joxe Aranzabal,
Arrasate Press
eko sortzaile eta lehenzuzendaria, eta idatzia dago 2000ko udaberrian, uda hartan hitzaldi bat ematekoLondresen, hango Basque Studies unibertsitate departamenduak antolatutakoikastaroan.Baziren aurrekariak, bakoitza ama batena. Baina gizarte eta kazetaritza fenomenomoduan, euskarazko herri prentsa (EHP) sortu zen 1988ko abenduaren 2an,
Arrasate Press
astekariaren lehen zenbakiarekin. Honen sorrerak eragin zuenhurrengo urteetako loraldia: 1989an sortu ziren hamaika aldizkari, 1990ean hamar,1991n bost, 1992an bost, 1993an zazpi, 1994an lau, 1995ean lau eta 1996an sei.Handik aurrera, kopurua egonkortu egin da 50 aldizkariren bueltan.EHPren sorrera ulertzeko, Joxe Aranzabalek aipatzen ditu bost faktore:
Leave a Comment