• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
Download
 
Galeusca 2009 – Arantzazu09-10-10aC lantaldea: ZabalkundeaItziar Zubizarreta (Galtzagorri)1. zatia: “Bularretik Mintzora”
“Bularretik Mintzora: kantak, poemak, jolasak” liburu-diskoaren aurkezpen laburra eginda eta azaldu dira lan honi forma emateko hausnarketak zeintzuk izan ziren. Halaber,forma poetiko tradizionalak berreskuratzeko bidean ze funtzio betetzen duen aztertu da.Ponenteak azaldu du forma poetiko horiek garrantzitsuak direla hizkuntzarentransmisioan eta umeen garapen emozional eta kognitiboan.Ponenteak nabarmendu zuen liburu-diskoa umeen artean irakur zaletasuna sustatzeko proiektu zabalago baterako laguntza moduan diseinatu dela, 0 eta 6 urte bitarteko umeenguraso eta irakasleekin. “Bularretik mintzora” kanpainak Eusko Jaurlaritzaren etagaratzen den udalerrien diru-laguntza jaso du. Gurasoak eta irakasleak trebatzea du xedeetxean eskolan zein liburutegietan irakur zaletasuna sustatu dezaten, ekintza eta bitarteko zehatzekin, koordinaturik eta ebaluazioekin.Kanpainak gure herrian zerikusia du hizkuntzaren berreskurapenarekin. Programaziosistematizatua dauka, eskolako curriculumean sartu dadin eta bitartekoak ditu –gurasozein irakasleentzako gidak-. Kanpainaren edukiak hizkuntzaren funtzio ludikoaren barruan sartzen dira, zeinari esker umeek hizkuntzaren hotsekin esperimentatzen duten,eta euren hots eta komunikazio sistema ezarri.Hizkuntza guztietako herri-poesiak goian adierazitako ezaugarriok ditu eta umearilagundu egiten dio, hazkunde osoan zehar estimulatuz berezko hizkuntzaren erritmoak,intonazioak eta fonemak barneratzen dituen heinean. Euskarazko herri tradizio haudesagertzeko puntuan dago eta liburu-diskoaren bitartez nahi da guraso eta irakasleeiirakatsi kantatzen, kontatzen eta umeekin jolasten hizkuntza egoki batean, eurenerritmoa errespetatuz.
DEBATEA
Kanpaina aurrera eramateko beharrezko ekintzekin hasi da eztabaida. Ponentearigaldetu diote gurasoen erantzunaz eta lortutako datuez. Kanpaina zehatzago azaldu da,eta momentuz atera diren datuen itxura ona. Ebaluazio fasea hastear den honetan, laster emaitzak hasiko dira web orrian argitaratzen.Eztabaida gurasoen aldera joan da gero, eta batez ere euskaldunak ez diren gurasoeninguruan galdetu da. Ponenteak azaldu du “Bularretik Mintzora”k irakur zaletasuna – orokorrean- sustatzeko elementuak dituela, ez bakarrik euskarazko irakur zaletasuna.Hizkuntzarena konpromiso kultural bat dela azaldu du; galtzear dagoen tradizio bat berreskuratu gura dela, emozioen espresioan asko laguntzen duena.
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...