Presioa =Indarra/Azalera
Efektu bikoitzeko zilindroa eta bere sinboloa.2 eta 3 posizioko balbulak irudikatzeko erabilitako sinboloak (3/2)(4/3)
2.
Efektu bikoitzeko zilindroak (E/Bi).
Zurtoinarenlekualdaketak ahalbidetzeko, bi seinale ezberdin behardira: irteerakoa, normalean lana gertatzen dena, etasarrerakoa edo zurtoinaren berreskurapenekoa.Zilindro horien ezaugarria A eta B bi sarrera seinaleedukitzea izaten da.E/Bi zilindro batek garatzen duen indarra handiagoada irteera bidean, pistoiak daukan sekzio erabilgarria handiagoa baita airea A-tik sartzen deneanB-tik sartzen denean baino, zeren azken horretan zurtoinak pistoiaren sekzio erabilgarriaren zatibat hartzen du eta.Horrela,
irteera indarra
honakoa da:
F
i
= P • S
p
eta
sarrera indarra,
berriz:
F
s
= P • (S
p
– S
z
).
Pneumatikan, oro har, zilindroak eta horiek dauden egoerak identifikatzea ahalbidetzen dutenlaburdurak erabiltzen dira. Hizki larriek (A, B, C, e.a.) erabilitako zilindroak bereizteko baliodute, eta zurtoinaren egoerak, bestalde, (+) zeinuaren bitartez zehazten dira hura kanpoan badago eta(-) zeinuaren bitartez, ostera, hura barruan badago.
Balbulak
Pneumatikan, balbulak etengailu elektrikoekin konpara daitezke baina, oraingoan, erregulatubeharreko energia aire konprimatua da.Balbula baten ezaugarriak, funtzioak eta aplikazioak, sarrera eta irteera kopurua, eragitesistemak, e.a. azkar identifikatzeko laburdura eta sinboloak erabiltzen dira, benetako itxuranirudikatzea lan handia suposatzen duelako.
Balbula baten izendapena
Balbula bat definitzeko parametroak hauek erabiltzen dira:
1.-Posizio kopurua.
Balbula batek har ditzakeen egoeren kopuruaadierazten du. Horrela, marrazkian irudikatutakoak bi posiziodauzka: pausagunean bata (1 posizioa) eta aktibatuta bestea (2posizioa). Balbula baten posizio posible bakoitza lauki batek osatutako sinbolo baten bidez irudikatzen da (behatu irudia).
2.-Bide kopurua.
Balbula batek dauzkan sarrera eta irteerak dira, lotura zuloen kopurua. Goian irudikaturiko balbularenbideak 3 dira (loturarako hiru zulo dauzka). Marrazkian bibalbula irudikatu dira: hiru bideko eta bi posiziokoa bata (3/2)eta lau bideko eta hiru posiziokoa bestea (4/3).
3.-Aktibatzeko eta itzularazteko sistemak.
Balbula bat aktibatu eta itzularazteko mekanismoak dira. Aktibatzeko sistema erabilienak pultsadorea,katigamendua eta pneumatikoa dira, etaitzularazteko sistemetan, malgukia eta pneumatikoa.
GOGORATU
Balbula bat bide kopuruaren, posizio kopuruaren eta aktibatzekoeta itzularazteko sistemen arabera izendatzen da.P = presioaS
p
= pistoiaren sekzioaS
z
= zurtoinaren sekzioa
123Pultsadorea(eskuzkoa)Katigamendu(mekanikoa)PneumatikoaPneumatikoaMalgukiaAktibatzeak Itzultzea
Leave a Comment