You are on page 1of 1

ADI!

kSanAntoniokoespedienteaeskatudioVitoriaGasteizkoudalari

VitoriaGasteizko Udalak, Alfonso Alonso buru zuela eta Javier Maroto Ogasun saileko
arduradun nagusi zela, Gonzalo Anton enpresariaren San Antonio kaleko lokala alokatzea
erabakizuen,horretarakoinongolehiarikegingabeeztaerabakihorrenazalpenikemangabe.

Izan ere, alokatzaileak berak gidatu zuen negoziazio haren baitan, lokalaren alokairuaren truke
Udal Zerbitzuek balioztatu zutena baino nabarmen altuagoa zen beste dirukopuru bat hitzartu
zen Antonekin. Kopuru hori urterourtero berritzeko KPIa hartuko zen kontuan, baina gainera
ehuneko aldagarri bat gehituko zitzaion, %9raino iristen zena, alegia. Hori gutxi balitz,
alokairua 20 urterako blindaturik geratuko zen, hortaz, Udalak inoiz hitzarmena bertan behera
utzi nahi izanez gero, urte horietarako guztietarako adostutako kopurua osoosorik ordaindu
beharkozuenudalak.

Kontuak mahai gainean: klausula neurrigabe horien ondorioz, Antonek denbora gutxi lehenago
2,7 miliotan erositako lokalaren truke, hiritarron poltsikotik ateratako 5 milioi ordaintzea
sinatu zen. Baina berriro ere, hau ez da guztia, izan ere, konponketa lanek suposatu zuten 1,6
milioiakereUdalakhartubaitzituenberegain.

Hauek eta horrelako hainbat astakerik ikerketa batzorde bat sorrarazi zuten gure Udalean,
halaere:

1. Udaleko ikerketa batzordeak ez dio inolako erantzukizun politikorik ezarri inori eta, jakina,
dimisiorikereezdaeman.Bitartean,Udaldirukutxakudeatzaileberbereneskudaukagu.

2. Zalaparta sortu zenetik, klausula batzuk aldatu ziren arren ikerketa batzordeak ez du
hitzarmena baliogabetzat jo, ezta udalaren aurreko ondare egoerara itzultzea erabaki ere.
Beraz,hitzarmenhorretanadostutakoagasteiztarronarteanordaindukodugu.

3. Batzordeak mesedetratua ikusi du afera honetan, are gehiago, egungo alkate Javier
Maroto bera gaitzetsi egin du orduko kontuengatik. Hain zuzen ere, gezurra esan eta interes
orokorra ez babesteagatik. Ikerketa labur geratu dela ere adierazi du, baina eginiko lana osatu
etabeharbaldinbadaerantzukizunpenalakazterditzanfiskaltzarajotzeariukoegindio.

Gauzak horrela, mesedetratua hitzarmenaren ondorioa baino, haren helburua izan denaren
tesia indartu duten hainbat zantzu ezagutu dugu. Hori dela eta, enpresa onuraduna edo bere
taldeko beste enpresek izan ditzaketen mesedetrukeen ikerketan sakontzeari berebizikoa
deritzogu.

Honegatik guztiagatik, Adi! osatzen dugun pertsonok ontzat jotzen dugu udaltaldeek
ikerketako dokumentazioa fiskaltzara igorri izana. Halaber, espedientearen lege azterketan
lagundu eta sakontzeko gure prestutasun osoa adierazten dugu. Aurreko guztia azaldu eta gure
eskua luzatzeko 2014ko ekainaren 4ean, aipatutako espediente guztiak eskuratzeko eskaria
egin dugu VitoriaGasteizko udalean, irekirik izango ditugun bestelako ikerketa iturriei uko egin
gabe.

You might also like