- TZEKOTAN
Adibide pila ikusi dut, prentsan eta literaturan, erabilera onaren adibide, baina, baita, horiekin batera, bestelakoak ere.
Ereduzko Prosa
ra jo dut, argigarri bila, eta corpus honetan ere mota guztietakoadibideak daude, baita nik okertzat hartzen ditudanak ere.Erabateko ziurtasunik ez dut. Lankide bat dut, ongi jantzia, eta esperientzia erenolanahikoa ez duena ez literaturan ez itzulpengintzan, dudatan jarri nauena, esanez ezote den hori mendebaldeko modu bat, edo mendebaldean libreago erabiltzen ote den “– tzekotan” egitura.Baliteke. Erreparatu diet datuei, eta badirudi beti idazle berberena dela nik okertzat hartzen dudan modua. Erabilera hori barneratua dutenek esan beharko dute. Bisusmo darabilzkit batera:a) nire eskema, logika bati heldu nahian, zorrotzegia ote den; b) benetan zabaldu ote den “egitekotan” eta “eginez gero” egiturak sinonimotzathartzeko gaitza, eta hori hedatzen ari ote den euskara maila oneko testugileen artean ere.Ez dezala, beraz, inork gaizki hartu gai honetan bere adibideren bat ikustea, ez baita asmoa, inola ere, deus ere edo inor ere kritikatzea, baizik eta, adibide batzuk abiapuntu, eztabaida eta gogoeta egitea.Zerrenda honetan
Ereduzko Prosa
n egin dudan entresaka jarriko dut: nire ustezzer adibide izan litezkeen okerrak –horiek azpimarraturik jarri ditut–, eta zein den, niriiritziz, hori bera adierazteko modu normalena (zuzenena?). Hori letra beltzean jarri dut.Adibide haietako batzuk egunkarietatik atereak dira,
Berria
tik gehientsuenak. Beste batzuk, aldiz, corpus honetan sarturiko lituratur liburuetatik atereak. Aparte jarri ditut
“behar izatekotan”
,
“nahi izatekotan”
duten zenbait esaldiere, ñabarduraren bat izan dezaketelakoan.
Prentsan
NOTICIAS DE GIPUZKOA. 2006-05-3
1.
Errealak lehenengo mailari eutsi diezaioke Cadiz menderatzekotan //
menderatuz gero
1.
Dena den, eguraldia asko ez okertzekotan ez du ematen partida bertan behera utzi beharkodenik // eguraldia asko
okertzen ez bada, okertu ezean
2.
Elurtea bihar arte luzatzekotan goiz osoa izango dute elurra kentzeko langileek, arratsaldeko bostak arte. // bihar arte
luzatzen bada, luzatuz gero
1.
Nik ez, baina badakigu masta hautsiz gero, ez dela inor etorriko gu laguntzera, etaetortzekotan, berandu izango dela ezer egiteko. //
eta etortzen bada, etorriz gero
BERRIA. 2006-01-21
2.
Norbaitek bere lanean eskua sartzekotan, segituan alde egingo lukeela esan zuen orain delaegun batzuk. //
sartuko balu, sartuz gero
Add a Comment