You are on page 1of 3

GIPUZKOAKO

HITZA
T
X
A
P
A
IR
R
IA
T
IA
Errenteriako Zintzilik eta Bergarako Txapa irratiek 30. urteurrena ospatuko dute
b
Irratigintza asko aldatu da, eta gazteei pasioa transmititu nahi diete b 2-3
Askatasuna
uhinetan
GizarteaAntzuola eta Aiherra
herrien arteko senidetzeak 30
urte bete ditu aurten
9
ElkarrizketaJesus Tapia
arkeologoa, Orion aurkitutako
aizkora harri neolitikoaren inguruan
5
Ostirala
2014ko irailaren 26a
V. urtea
179. zenbakia
GIPUZKOAKOHITZA
Ostirala, 2014ko irailaren 26a
2
b
Astekoa
Ander Gartzia
M
ugimendu
handia izan
zen Euskal
He r r i k o
kal eet an
1980ko ha-
markadan. 1984ko azaroan Es-
painiako Polizia Nazionalaren
tanketak Bilboko Euskalduna on-
tziolan sartu ziren, eta entzute-
tsua izan zen langile eta polizien
arteko gatazka. Hil bereko hogei-
garren egunean, GALek Santi
Brouard Herri Batasuneko ma-
haikidea erail zuen, tiroz.
Aste berean eta testuinguru ho-
rretan hasi zen emititzen aurre-
nekoz Txapa irratia Bergarako es-
tudiotik. Lau hilabete lehenago
estreinatu zen Errenteriako Zin-
tzilik irratia. Herri mugimenduak
eta kolektiboak haziz zihoazen,
eta horietako askok irratsaio pro-
pioak zituzten auzoetako irrati li-
breetan (talde antimilitaristek,
okupatzaileek, ekologistek, femi-
nistek...). Izan ere, hedabide ho-
riek herriko mugimendu soziale-
tako pertsonek sortu zituzten, ba-
tik bat hedabide ofizialetan
ahotsik ez zutenei ahotsa emate-
ko. Irrati askeen loraldia zen, eta
Euskal Herriko ia herri guztietara
zabaldu ziren, baina urteekin gu-
txituz joan dira. Ez guztiak, aur-
ten 30. urteurrena ospatzen ari
baitira Zintzilikirratia (Errente-
ria) eta Txapa irratia (Bergara).
Garai berriek aldaketa ugari
ekarri dituzte, ikusi besterik ez
dago egungo irrati lokal baten
ekipamendua, baina funtsean
irrati libre horien ideologia berbe-
ra da gaur egun ere: baimenik
gabe emititzen jarraitu, uhinak
okupatuz; kontra-informazioa
landu, informazio ofizialari aurre
egiteko; kultura alternatiboa bul-
tzatu, eta entzuleen parte hartze
zuzena sustatu.
Zintzilik irratiak 27 urte ez dira
ezer dokumentala kaleratu zuen
urte hasieran, eta bertan biltzen
dira ibilbide luze horretan erren-
teriarren oroitzapenetan gorde
diren borroka, bizipen eta pasadi-
zoak. Irratiko historia kontatzeaz
gain, garai hartako herriko giroa
ere islatzen da. Hortik azpititulua:
Herri baten historia.
Aitor Sarasuak 1990ean hartu
zuen aurrenekoz eskuetan Zintzi-
lik irratiko mikrofono bat. Irratia-
ren eta talde antimilitaristaren
ahotsa bihurtu zen oso azkar,
Rompan filas deitutako irratsaio-
ari esker. Orduko hartan intsu-
misioaren gaia pil-pilean zegoela
gogoratu du Sarasuak, epaiketak,
manifestazioak eta mobilizazioak
eguneroko gauza zirelako. Sara-
suaren ustez, dokumentalak
garbi asko erakusten ditu urte
hauetan izan diren aldaketak.
Hasierako urteetan, herriko
jaietako txupinazoaren zuzeneko
emanaldia egin ahal izateko, gure
berriemaileek sekulako walkie-
talkieak eraman behar izaten zi-
tuzten, eta, askotan, Polizia ma-
nifestazioetan oldartzen zitzaie-
nean, izugarrizko pisuarekin egin
behar izaten zuten ospa handik.
Baina inplikazio hori irratitik
haratago zihoan; Sarasua irratian
hasi eta denbora gutxira Balkane-
tako gerrak eztanda egin zuen Ju-
goslavian, eta gogoan du talde an-
timilitaristako hainbat kide el-
kartasun karabana bat osatu eta
Bosniaraino joan zirela SOS Bal-
kanaklelopean.
Julen Etxegaraik umorezko
irratsaio bat zuzentzen du egun
Zintzilik irratian: Matxura bu-
ruan eta ibili munduan. Ganbe-
rro xamarra da, dio. Sarasuak
bezala, Etxegaraik ere uste du
gaur egungo belaunaldien inpli-
kazioa txikiagoa dela. Gizartea
ez da orain 30 urte bezalakoa, bis-
tan da. Nabaritzen dugu gazteen-
tzako irratia zerbait ezezaguna
dela. 27 urtez ez dira ezer doku-
mentala herriz herri eta gaztetxez
gaztetxe aritu dira aurkezten, eta
irratiarekiko ezjakintasun hori
hurbiletik antzeman dutela dio:
Gazteak sare sozialekin hezi
dira, eta ahotsa bigarren mailan
geratu da. Whatsappez mintza-
tzen dira gaur egun. Halere,
Etxegaraik uste du Interneteko
Errenteriako Zintzilik irratia eta Bergarako Txapa irratia 30. urteurrena ari dira ospatzen aurten.
80ko hamarkadan Euskal Herrian izan zen irrati askeen loraldian jaio ziren, eta, lanari esker, irrati
dialean irautea lortu dute. Irratiarekiko pasio hori gazteenei transmititzea dute erronka orain.
Bizirik eta libre irrati dialean
Gaur egun Txapa irratiak Bergarako gaztetxean grabatzen ditu saioak. ARGAZKI PRESS/ ARGAZKI PRESS
Astekoa
b
3
GIPUZKOAKOHITZA
Ostirala, 2014ko irailaren 26a
erreminta berriak eta irratia
guztiz bateragarriak direla.
Gazteei erakutsi behar diegu
irratia erreminta ahaltsua dela.
Hori ikusaraztea izango da gure
erronka nagusienetakoa.
Etxegaraik ere gogoan ditu Zin-
tzilik irratiaren hasierako ga-
raiak, eta 30 urte hauetan gauzak
izugarri aldatu direla dio.
Beti lan egin izan dugu baldin-
tza prekarioetan. Baina irudime-
narekin eta malabarismoak egi-
nez, aurrera atera gara, dio.
Denboran atzera egin du: Gogo-
an dut Negu Gorriak taldeak He-
rrera de La Mancha kartzela au-
rrean [Ciudad Real, Espainia] jo
zuen kontzertua. Jende mordoa
bildu zen presoen elkartasun
martxan, eta irratitik motozikleta
txiki bat eraman zuten autobus
barruan. Berriemaileak kartzela
aurrean gertatzen zena grabatu,
motozikletan hurbilen zegoen
herrira joan, hamaika kontrol pa-
satu, eta kabina batetik kontatzen
zuen kartzela aurrean gertatzen
ari zena. Gaur egun nahikoa da
sakelako telefono bat.
Loralditik krisira
Euskal Herriko aurreneko irrati
librea Donostiako Ostina irratia
izan zen, 1979an. Informazio oro-
korra emateaz gain, gai monogra-
fikoak ere lantzen zituzten. Do-
nostian beste bi irrati aske ere sor-
tu ziren: Erresistentzia Amara
irratia, 1985ean, eta Antiguako
nuklearren aurkako komiteek
sortutako Txantxangorri irratia,
1986an. Halere, EHUko irakasle
Arantza Gutierrezek Euskal irra-
tigintzaren historialiburuan esa-
ten duenez, 1989an irrati askeen
krisia heldu zen.
Eusko Jaurlaritzak 1987an irra-
tiak emititzeko baimenak banatu
zituen. Baimenik gabeko hainbat
irrati itxi zituen Poliziak, baina,
herri mugimenduen erantzunei
esker, beste hainbeste zabaldu zi-
tuzten, harik eta debekuak mal-
gutu ziren arte. Gutierrezen iri-
tziz, malgutasun horrek eragin
zuzena izan zuen krisian, errepre-
sioarekin batera erreakzioa ere
jaitsi egin zelako. Leku askotan
belaunaldi berriek ez zuten leku-
korik hartu. Indarrak beste gauza
batzuetan zentratu zituzten.
Txapa irratiaren hasierak
XXI. mendea ate-joka zela hasi
zen Iigo Herreros bergararra
Txapa irratian musika saio bat
aurkezten. 14 bat urte genitue-
nean gaztetxean ibiltzen ginen.
Txapa irratitik hitzaldi bat emate-
ra etorri ziren, eta mikrofono bat
probatzeko gogoarekin gelditu
nintzen.
Txapa irratia 1984ko ekainaren
23an sortu zuten. Hasieran, herri-
ko sindikatu batek utzitako loka-
lean hasi ziren emititzen, baina,
bost urte geroago, udalak utzita-
ko lokal batera eraman zuten es-
tudioa. Gaur egun, Bergarako
Gaztetxetik zuzentzen dituzte
irratsaioak. Hasierako lokalean
aritzen ziren asko eta asko ikasle-
ak zirela dio Herrerosek, gehie-
nak ikasle garaian Bilboko irrati
libreetan ibilitakoak. Izan ere, ga-
rai hartan Informazio Zientzien
Fakultatea eraiki zela gogoratu du
Gutierrezek. Jende asko hasi
zen fakultatean ikasten, eta lan
bat bilatzea zuten xede. Asko irra-
ti libreetan trebatu ziren. Beraz,
ideologia gabeko jendea ere baze-
goen herriko irrati askeetan.
Izan ere, kontuan hartu behar
da irrati libreetan irratsaioak zu-
zentzen dituzten pertsonak bo-
luntarioak direla, nahiz eta azken
urteetan liberatuaren figura, lan-
gile profesionalarena, alegia,
ugalduz joan den. Ez irrati batek
ez besteak ez du liberatutako per-
tsonarik taldean. Finantzaketari
dagokionez ere, funtzionamendu
bera dute biek: autogestioa. Hori
dela eta, diru laguntzarik gabe
lortzen dute urteko aurrekon-
tuak ateratzea. Krisiarekin ikusi
da diru laguntzetatik bizi ziren
proiektu asko erori direla. Guk
aurrera jarraitzen dugu, baliabide
urriagoak izan arren.
Arrosa sarea
Irration arteko elkarlana areagotu
eta beren baliabideei probetxu
hobea ateratzeko sortu zen Arrosa
irrati sarea. Hogeitik gora irrati,
gehienak lokalean edo ertainean
aritzen direnak, euren helburu eta
jarduera komunak indarberritze-
ko asmoz elkartu ziren. Geroztik,
euskarazko edukiak trukatzen di-
tuzte. Oso lagungarria da. Gu
beti egon gara prest elkarlanean
aritzeko. Orain sekulako poten-
tziala lortu dugu, eta Euskal Herri
osora irits gaitezke, azaldu du
Etxegaraik. Herrerosek ere positi-
botzat jotzen du elkarlan hori:
Aurreneko bilera egin genuene-
an guk ez genuen ordenagailu ba-
kar bat ere. Gauetan bost CD jar-
tzen genituen martxan, eta horre-
kin betetzen genituen irratsaioak.
Pentsa! Gaur egun, ahotsari ga-
rrantzi handia ematen diogu, eta
parrillako programa asko Arrosa
sareko edukiekin betetzen ditu-
gu. Egun, irrati aske gehiago ere
badaude Gipuzkoan: Arraio (Za-
rautz), Antxeta (Bidasoa), KKin-
zona (Urretxu-Zumarraga), Mo-
lotoff (Hernani), Oiartzun eta Ata-
ria lehengo Txolarre (Tolosa).
Zintzilik irratiak Errenteriako Erdiko Kalean zuen lokal zaharreko irudi bat. ZINTZILIKIRRATIA
Txapa irratiak izan zuen aurreneko lokala, Bergarako Artekalen kokatua. TXAPAIRRATIA
Irratia ezezaguna da
gazteentzat. Erakutsi
behar diegu erreminta
oso ahaltsua dela. Hori
da daukagun erronka
JulenEtxegarai
Zintzilik irratiko esataria
Elkarlanari esker,
beste irratietako
edukiekin osatzen dugu
programazioa. Saiatzen
gara irratia hitza izaten
IigoHerreros
Txapa irratiko esataria
Leku askotan
belaunaldi berriek ez
zuten lekukorik hartu.
Beste gauza batzuetan
bildu zituzten indarrak
ArantzaGutierrez
EHUko irakaslea

You might also like