/  29
 
Oinarrizko ingeles hiztegia
 Argazkiaren egilea: Tanakawho (CC by lizentziapean)
lizentzia: GFDL, 1.2
0.1 bertsioa, 2008ko otsailean.
Egileak
:
Gorka J. Palazio, AnaBalmaseda, Maite Fresnillo, Garikoitz Oria, Jon Ezkurra, CoralMerino, Tomas Vivas, Mikel Lacalle, Roberto Ruesgas, MirenBlasco
0.2 bertsioa, 2008ko martxoan
. Aldaketak eta gehiketak: GorkaJ. Palazio
1
 
Oinarrizko ingeles hiztegiaz
Hizkuntza orok du oinarrizko hiztegia, 1000 hitz ingurukoa eta ikasleek erabili ohidutena atzerriko hizkuntza bat ikasten hasten direnean. Ingeles metodo batzuekoinarrizko hiztegi horri erreparatzen diote ikasleek lehenbiziko esaldiak eta perpausakegin ahal izateko 850-1000 hitz horietan oinarrituz. Bistan da horrek zentzu osoadaukala, zeren erabat ilogikoa bailitzateke ikasleek gutxitan erabiltzen diren hitzakikasten hastea beheko mailetan. Hortaz, ikasleak
lortu
edo
eskuratu
aditza esateko
 procure
erabiltzea edo hizkuntzaren irakaste prozesuaren oinarrizko mailan
get
aditzazer den jakin gabe egotea ez dateke bat ere egokia. Hizkuntzalari eta hiztegigileekhizkuntzetako hitzen presentzia neurtu dute eta maiz erabiltzen diren hitzakzerrendatu. Ingeles hizkuntzan behin baino gehiagotan egin dute hori eta horrela jakindute ingeles hizkuntzaren oinarrizko hiztegian zeintzuk hitz egon behar diren eta zeingeratzen diren goiko mailetan irakasteko. Horrela egin zen, esaterako, Dolch BasicWords zerrendarekin, ikasleek jakin beharreko lehen hitzak finkatzeko.Irakaste prozesuan, ikasleek irakurri ohi dituzten liburuak ere ezin dira ausazhautatu. Ondo ikusi behar da oinarrizko ingeles mailan nolako hiztegia daukan liburuak.Oso teknikoak edo terminologia lantzeko liburuak, esaterako, ez dira egokiak behekomailetan oinarrizko hiztegitik at egon ohi direlako. Beraz, berdin gertatzen dahizkuntz ikasleek egin behar dituzten irakurketen arloan.Hiztegian maiztasun handiko hitzak ageri dira, gehien erabiltzen direnak ingeleshizkuntzan. Oinarrizko 850 hitzen jatorria Charles Kay Ogden (1889-1957) britainiarhizkuntzalari eta idazleari esker sortu zen. 850 hitzez osoturiko hizkuntza erabildaiteke hainbat pentsamendu azaltzeko. Kontua oinarrizko ingelesa ikastea dakontzeptuak ondo azaltzeko eta gehien erabiltzen diren gauzak izendatzeko. BasicEnglish ("British American Scientific International Commercial") deritzonak beharbesteko zabaltzerik eduki ez duen arren, hainbat hizkuntz irakaslek aintzakotzat hartudute hizkuntzen mailakatze egokiagoa egiteko.Hala ere, orain dela asko egindako zerrenda hartan, badira hitz batzuk egungutxiagotan erabiltzen direnak. Hortaz,
 plough
bezalako hitzak garai batean osoerabiliak izan baziren, egun ez dira bistan denez horren arrakastatsuak; horregatikhitz horiek jartzeaz gain, beste batzuk ere sartu ditut 1000 hitz inguruko hiztegiaosatu ahal izateko. Beraz, egun maiztasun handikoak direnak eta
Basic English
zerrendahartan ageri ez zirenak; hala nola,
 police
,
empty,
ohiko zenbakiak, asteko egunak etaabar jarri ditut zerrenda honetan.Hizkuntzak ikasteko eta oinarrizko mailetan aintzat hartu behar dira oinarrizkohiztegiak, 850-1000 hitz ingurukoak, irakastearen oinarriak sendoak izan daitezen.Hizkuntz irakaskuntzan hiztegi mailakatzeak egin behar dira, gaur egun erremintainformatikoen bidez askoz hobeto eta arinago jakin ahal dugulako eguneroko kazeta etaliteratur corpusetatik zein diren maizen erabiltzen diren berbak. Hori dela-eta,interesgarria izan daiteke hiztegi hau ingelesa irakasten eta ikasten duten
2
 
herritarrentzat. Autoirakaskuntzan ari direnentzat ere lagungarria izan daiteke. Horiespero dugu, behintzat, ingelesa-euskara hiztegi hau egin dugun irakasleok.Esku artean duzun hiztegia kopiatu eta zabaldu daiteke inolako problemarik gabe, GNUDokumentazio Librearen lizentzia duelako. Librea da irakurleak banatzeko etakomertzializatzeko nahi badu, beti ere egile eta aldaketen berri emanez. Lizentziaikusi nahi badu irakurleak, honako helbidean aurkitu ahal ditu zehaztasunak, GFDL (GNUFree Documentation License) 1.2 bertsioari datxekion lizentzia izanik:http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:GNU_Dokumentazio_Librearen_Lizentziaren_testua 
Hiztegiaren 0.1 bertsioa (lehenbizikoa) Google Docs formatuan ikus daiteke Internetekohelbide honetan:
http://docs.google.com/Doc?docid=dgjb37cs_67q9fgrbn8&hl=es
Egileak
: Gorka J. Palazio, Ana Balmaseda, Maite Fresnillo, Garikoitz Oria, Jon Ezkurra,Coral Merino, Tomas Vivas, Mikel Lacalle, Roberto Ruesgas, Miren BlascoHemen duzun 0.2. bertsioan Gorka J. Palazio irakasleak diseinu aldaketak egin ditu etasarrerak osotu, baita hiztegia berrikusi ere.Asko dira hiztegiak: orokorrak, elebidunak,terminologikoak, baina gutxi landu da oinarrizkohiztegien arloa. Irudiaren egilea: Dlisbona (
CC by 
lizentziapean).Sarrera testu honen egilea: Gorka J. Palazio, Euskal Herriko Unibertsitatea.
3

Share & Embed

More from this user

Add a Comment

Characters: ...

alfred432left a comment

This is just what I was looking for