Read without ads and support Scribd by becoming a Scribd Premium Reader.
 
Zientzia aste (edo erakusketa) bat egiteko ideiak Pilar Etxebarria- Leioako Berritzegunea
Gaitasunak garatzeko estrategia metodologiko nagusia ataza edo lan proiektuen bidez lan egitea da.Proiektu batean ikasleek ikas-jarduerak garatzen dituzte azken ekoizpen batean isladatzeko, nolabait,ikas-sekuentziak hartzen du zentzurik azken lan honetan. Beste aldetik, ikastetxe askotan urtean behin"zeren" astea ospatzen dela aprobetxatzen badugu, zergatik proiektuaren ekoizpena "zientzia astea" ezizatea? Ekitalde hauetan ekintza desberdinak daude, beraz, ekoizpen mota asko ere bai. Goazen ideia batzuk ematera, ohiko erakustaldiei gatza pixka bat jartzeko eta interaktibo gehiago ziurtatzeko asmoz.Ideia guztiek, noski, ikasgelako atazak izateko balio dute.
1)
HORMAIRUDIAK 
Deskriptiboak 
: gaiari dagozkion alde deskriptiboak (sailkapenak).Eb: ekosistema baten osagaiak edo ezaugarriak.
Konparatiboak:
gaiaren aldagai batzuk harturik haien aldekodesberditasunak irudikatzen dira. Eb: Euskal ekosistema motak 
Azalpenezkoak 
: gaiari buruzko azalpen-edukinak jartzen dira.Eb: ekosistema baten zikloak edo kutsatzaileak edo katetrofikoak...Kontzeptu-mapak edo buruko mapak hemen sartzendira.
Dekalogoak 
: gaien arabera, hobetzeko proposamenak egindaitezke. Eb: ekosistema bat nola mantendu garbia, zer egin dezaket nire ekosistema lantzeko?
Leloak 
: Aurrekoaren antzekoa, baina esaldi esagurantsuekin.
Denbora lerroak: gaiaren eboluzioa denbora ladetik . Eb: segida ekologikoak, ekosistema bateneboluzioa giza-ereginagatik...
Mapak 
: mapa baten bidez hainbat datu ere erakutsi ahal dira. Eb: Euskal ekosistema nagusiak mapa baten gainean.
Komunikazio zientifikoak 
: ikerketa lana baten ondorioak adierazten dituzte. Taulak eta grafikoestatistikoak eta antolatzaile grafikoak erabiltzen dira gehien bat. Eb: eragile baten azterketaekosistema batean.
2)
COLLAGEAK 
Hormairudi bezalakoak, baina elementu errealak gaineratzen : publizitate-argazkiak, hostoak,kutsatzaileak....
3)
EKOIZPEN IDATZIAK 
Ekitaldi bati buruzko liburuzka informatzaileak egitean datza.Eskuliburuak fotokopiatu ahal dira eta salgai egon daitezke gizarteonura edo ONG baten aldeko dirua ateratzeko. Adibideak:
Katalogoak 
: gaiari buruzko irudiak, argazkiak, poesiak,esamoldeen bildumak...
Proposamenak 
: dekalogoak edo aholkuen koadernoak.Eb: "10 ekintza zure hiri-ekosistema zaintzeko"
Egunerokoak 
: agenda formatoa hartuta, aste bakoitzean(edo hilean behin...) gaiari buruzko informazio txikiak edo gertaerak edo argazkiak jartzen dira.
Egutegiak 
: aurreko ideia bera baina formato honenpean. Eb: hilaz hila baso baten aldaketak irudikatuz.
 
4)
SOINU ERAKUSKETAK 
Gaiak onartzen badu, soinu grabaketak egiten dira eta erakusketanerreproduzitzen dira ordenagailu edo musika ekipo baten bidez.
Soinu errealak 
: irteera didaktiko batean egindakoak (eb: basoaren soinuak)
Elkarrizketak 
: grabatutako adituen elkarrizketak.
Ikasleen ekoizpenak 
: ikasleek beraiek gaiari buruzko abestiak edo bertsoak edo azalpenak edo iritziak...
Soinu-bildumak 
: gaiarekin zerikusirik duten abestiak edo musika konposizioak 
5)
ARGAZKI-ERAKUSKETAK 
 Soinuekin bezala, irudiekin ere jolas ditzakegu. Ikasleek egindako lanarenondorioa edo lehiketa baten ekoizpenak izan daitezke. Atal honetansartzen dira:
Argazki bildumak 
: gaia irudikatzen dituzten argazkiinprimituta, bai kontzeptuak, bai prozesuak.
Diapositiben aurkezpenak 
: argazkiak beraiek, baina"mugimenduarekin.
Esperientzia pertsonalak 
: ikasleek ateratako argazkiak, gaia pertsonalizatzen, hala nola, beren familiarekin edo lagunekin egindakoak, etxeko esperimentua edo geometria edoelektrotresnak...
6)
BIDEOAK 
Erakusketan bertan bideoek ere presentzia izan dezakete
Bideobildumak 
: Interneteko bideotxoak edo pelikulen bildumak 
Dokumentalak 
: erakusketa garatzen den bitartean dokumentalak ikusteko txokoaeskeintzen da.
Ikasleen ekoizpenak 
: dokumentalekin egiten dugun gauza bera, baina ikasleek garatutako bideoekin.
7)
DRAMATIZAZIOAK 
Gai zehatz batzuetan antzerkitxo bat egin daiteke (edo mimoa) , esate baterako gaur egungo egoera problematikoa kanporatzen.
8)
GAIKAKO ERAKUSKETAK  
Aurreko guztia biltzen du, baina ikastetxea, erakustaldia garatzen den bitartean, museoa izango balitz bezala antolatzen da.
9)
ERAKUSKETA INTERAKTIBOAK 
Eredu aurreratua honetan erakusketak publikoai begira egiten dira, hau da, bisitariek (familiak, irakasleka, ikasleak...) parte hartzeko bereziki. Ikasletalde bakoitzak erakustoki baten ardura hartzen du, adibidez, ekosistemagaiarekin jarraituz:
Txoko bat ordenagailuko jolasekin
Search History:
Searching...
Result 00 of 00
00 results for result for
  • p.
  • Notes
    Load more