Ordenagailu bana ikasle guztientzat
Gaur, 3AB taldean, argudio testuari buruz hitz egin izan dugu. Aterazaigun gaia horko goiko hori izan da. Ona litzateke gure hezkuntzasistemarentzat DBHko ikasle guztiei ordenagailu bana ematea? Gastuhorrek mereziko luke? Ala alferrik botatako dirua izango litzateke?Argudio testua idazteko arbelean bururatu zitzaizkigun ideien mapa bategin dugu. Argudio gehienak
ekonomia
alorrekoak izan dira.Efrénekaipatu du ordenagailuek liburuek baino iraungipen data luzeagoadaukatela. Liburuak laster geratzen dira zaharkituta eta modaz pasata,ordenagailuekin ordea urte batzuetarako inbertsioa egina daukagu.Gainera edukiak errazago berrizta daitezke. Gastatutako 300 € horiekamortizatzen direla iruditu zaigu.Gero, esan dugu ordenagailuei esker papera aurreztuko genukeela,fotokopietan-eta. Ekologikoagoak izango ginateke, beraz.Bestalde, liburuetan ordaintzen diren egile eskubideak garestiak dira oso.Interneten eduki asko topa daitezke musu truk, doan.Wikipedian esatebaterako.Kontrako argudiorik ere bururatu zaigu. Ikasgeletan hamaika ordenagailusartzea ez litzateke hain erraza izango.Wi-Fisistema onak eta argindarsistema onak beharko lirateke ikastetxe guztietan, ez ordenagailuakbakarrik. Gurean, esaterako, askotan argindar etenak izaten dituguordenagailu gelan, eta askotan ezin internetarekin konektatu, klabeaondo egon arren. Software hobea ere beharko genuke agian.Interneten eta liburuetan topa daitezkeen
edukiei buruz
ere hitz egindugu. Interneten denetarik topa daiteke, bai, baina testu liburuetan,ordea, norbaitek lan egin du eduki egokienak batzeko. Interneten dagoeninformazio meta handi horietan galtzea erraza da. Interneten liburu askodaude, baina askotan,ez dira hain erraz irakurtzen.Dena den, iruditzen zitzaigun interneten aukera gehiago eta hobeak topadaitezkeela eta liburuetako testu lauak baino hobeak direlahipertestuak.Baina esteketan zehar galtzeko arriskua ere, hortxe dago. Hainbesteinformazio aurrean izanda, galtzeko arriskua oso handia da, bainagalduta dabilenak ere asko ikas dezakete. Autodiziplina behar da bilatzenari garen informazioren bila tinko ibiltzeko.Bukatzeko, kontuari buruz bururatu zaizkigun hainbat zailtasun batzenere ibili gara. Zailtasun handia dakar, ikasle eta irakasle batzuentzat,ordenagailua erabiltzea. Nork ez du ikusi noiz edo noiz pertsona bat
Add a Comment