You are on page 1of 39

Gasteiz

Hiri Geografia

Behean ezkerrean sakatu, aurkezpen moduan


ikusteko.
Aurrera egiteko enter edo saguaren ezker
botoia sakatu.
Atzera egiteko, atzera-teklari eman.
• Aireko argazkiek eta planoek hiriaren
ikuspegi orokorragoa eskaintzen digute.
• 230.000 biztanle inguru dituen Gasteizko hiriaren planoa nahiko konplexua
da. Ikusten ari garen honetan zenbait kolore nabarmentzen dira: morea,
industrialdeei dagokiena; berdea, parke eta lorategiena; laranja eta urdina,
zerbitzu-guneena; horia, etxebizitzena, eta grisa, kale eta plazena.
• Aurkezpen bisual honek plano konplexu hau ulertzen
lagunduko dizu, eta halaber, hirian funtzio (jarduera)
desberdinak nola banatuta dauden jakingo duzu.
• Komeni da hori ikusten duzunean zure aurrean orri bat
edukitzea hiriaren plano tematiko batekin, agertzen
joango diren plano-zatiak osotasun horretan kokatu ahal
izan ditzazun.
• Gasteiz, beste hainbat hiri bezala, baldintza geografiko
batzuen (ingurunea, kokalekua) eta bilakaera luze baten
fruitua da, eta garai desberdinek utzi dute bertan beren
arrastoa.
1. INGURUNEA
• Gasteiz
iragaite-gune
batean dago
kokatua
honakoen
artean:
– Kantauriko kosta
(Bilbo, Donostia
eta Frantziako
muga)
– eta Penintsula
barnealdea
(meseta eta
Ebro bailara ).
1. INGURUNEA
• Ingurune horrek argitzen digu:
– Gasteizek bere historian zehar izan duen
merkataritza-funtzioa.
– Egun duen industria-funtzioa.
– Beste garai batzuetan izan duen funtzio
militarra (Frantziatik etor zitekeen inbasio baten aurrean
bigarren defentsa-lerro batean egoteagatik batez ere).
1. INGURUNEA
• Arabako Lautadaren erdi-erdian dago,
eta hori ere garrantzitsua izan da
Gasteiz Arabako hiriburua bihurtzeko,
probintzia guztia Lautadaren inguruan
antolatu baita.
2. KOKALEKUA
 Hiria elipse
itxurako muino
batean sortu
zen; bertatik
Arabako Lautada
osoa ikus
zitekeen eta
Zapardiel ibaitik
gertu zegoen
gainera (egun,
Aldundia eta
Jesusen
Zerbitzariak
kaleen azpitik
igarotzen da).
2. KOKALEKUA
 Hiri berria jatorriz muino batean
kokatzeak funtzio militarra zuen:
defentsarako bastioia zen Nafarroa eta
Gaztelako erreinuen arteko borroketan.
 Gerora, hiria zabalduz joan da lurpean
geratu diren ibai txikiek zeharkatutako
lautadan, eta ondorioz, planoa askatasun
osoz garatu da, oztopo natural
garrantzitsurik gabe.
3. HIRIKO PAISAIA
GASTEIZKO BIZTANLERIAREN BILAKAERA

300.000

250.000

2006; 229.080

200.000

1975; 170.870

150.000

100.000

50.000 1950; 52.206

1425; 4.000 1814; 5.000


-
1425

1455

1486

1517

1546

1607

1638

1668

1699

1730

1760

1791

1821

1852

1883

1911

1972

2003

2033
1577

1942
 Hiriaren hedadura gero eta handiagoa da, biztanleria ere ugaritzen ari
delako, grafiko honek erakusten duen moduan.
3. HIRIKO PAISAIA
 Hiriak egun duen paisaia bilakaera
luze baten ondorioa da, eta gune
garrantzitsuenak honako hauek
dira:
3. HIRIKO PAISAIA
 ERDI AROKO HIRIGUNEA.
 ILUSTRAZIOKO ZABALKUNTZA,
XVIII. MENDE AMAIERAN.
 1800ETIK 1950ERA BITARTEKO
ZABALKUNTZA.
 KANPOALDEA (1950-GAUR EGUN).
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

• Hirigune Zaharra,
Hirigune Historikoa,
Parte Zaharra, Erdi
Aroko Almendra...
hainbatetan deitu
izan den moduan
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

• Egin diren azken ikerkuntza arkeologikoen


arabera, muino horretan nolabaiteko
hiribildu bat izan zen orain dela ia bi mila
urte eta gutxienez VIII. mendeaz
geroztik, hiribildu finkoa izan da.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA
• GASTEIZ izeneko
toki horretan
Nafarroako errege
Antso Jakitunak
hiri bat sortu zuen
1181. urtean eta
VICTORIA izena
jarri zion;
gainera, forua
eman zion.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA
• Lehenengo guneak
muinoaren goiko
aldean kokaturik
zegoen eta hiru
kale zituen, egungo
Santa Maria, Frai
Zacarias eta Eskola
kaleak. Harresi
batek inguratzen
zuen. Gune horri El
Campillo edo Goiuri
ere esaten zaio.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA
. 1200 urtean
Gaztelaren menpe
geratu zen.
. 1202an, sute handi
bat izan eta gero,
Gaztelako Alfontso
VIII.ak
mendebaldeko
zabalgunea bultzatu
zuen honako kale
hauekin: Hedegile,
Zapatari eta
Errementari.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA
• Merkataritzarako zuen
garrantzia zela eta, 1256.
urtean Gaztelako Alfontso
X.a Jakitunak hiriaren
Ekialdeko zabalgunea
bultzatu zuen Aiztogile,
Pintore eta Juderia
kaleekin –azken horri
Barnekale Berri kalea
jarri zitzaion 1492an
juduak kanporatu eta
gero.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

• Ondorengo marrazkiak erakusten digu


nolakoa izango zen Gasteiz XVII.
Mendean. Zertxobait idealizatua
dago, ez zeudelako hor ageri diren
etxe-ilara guztiak.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA
• Obalo, elipse edo
almendra itxurako
PLANO
ERRADIOZENTROKIDE
ERREGULAR baten
inguruan antolatu zen
hiriaren egitura, jarraian
adierazita datorren
moduan:
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

• BEDERATZI KALE
NAGUSI zituen,
sestra-kurbak
jarraitzen dituztenak
iparretik hegora.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

Aiztogile kalea
Hedegile kalea

Kale estuak dira, erdi aroko beste hiri batzuetakoen antzekoak, era
horretan aprobetxatzen baitzen gehien harresiak mugatutako espazioa,
eta gainera, garai hartan zirkulazio-premiak oso txikiak ziren.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

San Roke kantoia Harategi kantoia

• KANTOIAK aurrekoak baino kale estuagoak eta


zeharkakoak dira, maldan baitaude.
• Lehen oso estuak ziren, baina XIX. mendearen lehenengo
erdian ia kale guztiak zabaldu egin ziren higienea hobetzeko.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

Frai Zacarias kalearen eta Harategi kantoiaren arteko Eskoriatza-Eskibel Jauregiaren atzealdea
izkina

• HARRESIZKO BI INGURABIDE:
– Goikoa. 1964. urtean berreraiki egin zen goiko aldea, Eskoriatza-
Eskibel jauregiaren ondoan; gaur egun, berriz, atzeko aldea eta
beste zati batzuk eraberritzen ari dira.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

Jesusen Zerbitzarien kalea

– Beheko harresia Aldundia eta Jesusen Zerbitzariak


kaleen ertzetik zihoan, Zapardiel ibaiaren ondotik.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA
• Hiriak zuen funtzio
militar horri beste
jarduera batzuk
gehitu zizkion:
– Artisau-lanak,
zenbait kaleren
izenek erakusten
diguten moduan.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

- Merkataritza-lanak;
kostako portuen eta
barnealdearen
erdibidean kokatua
dago; portuen artean
Bilbokoa zen
garrantzitsuena eta
barnealdeko
merkataritzari
dagokionean, berriz,
artilearen
merkataritza
El Portalón. Hedegile kalea 147 (Burgosekoa nagusiki) .
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

– Erlijiozkoak, eta hirigune historikoko lau eliza nagusiak


honakoak ziren:
Santa Maria, Katedral Zaharra ere esaten zaio; hiriaren
iparraldea babesteko eliza-gotorlekua izan zen, eta bertan
egindako eraberritze-lanekin Erdi Aroko Hiriguneko bizitza
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

San Pedro, mendebaldeko beheko harresiaren zati zen.


3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

San Migel San Bizente


3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA
– Eta zenbait
komentu hiri
inguruan, eta
horien artean
garrantzitsue
nak: gaur egun
desagertuak
dauden Santo
Domingorena,
San
Frantzisko,
Santa Klara
eta
Magdalena.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

eta San Antonio;


bertako eliza zutik
dago oraindik.

Loma Jeneralaren Plaza


3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

• Bere kaleetan lau


eraikuntza zibil
mota nagusi
daude:
• DORRETXEAK,
nobleen
etxebizitzak dira
eta funtzio
militarra dute;
Hedegile kalea 110
– Andatarren
Dorretxea.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

Jesusen Zerbitzarien kalea Jesusen Zerbitzarien kalea 1950ean, Otxanda Andrearen Dorrea berritu aurretik.

Otxanda Andrearen Dorretxea.


3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA
• ETXE LUZANGAK
EDO HERRI
XEHEAREN
ETXEAK.
Jatorrian planta
baxua eta bi solairu
izaten zituzten,
baina denborarekin
pisuak gehitu
zitzaizkien jende
gehiago hartu ahal
izateko .

Errementari kalea 29-37, Otxanda Dorrearen ondoan.


3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

Zapatagile kalea eta San Roke kantoiaren arteko izkina

• Beheko solairua harrizkoa izaten zen, eta


bertan zeuden ataria eta artisautza-
tailerra.
3.1. ERDI AROKO HIRIGUNEA

Zapatagile kalea eta Harategi Kantoiaren arteko izkina

• Goiko solairuak adreiluzkoak izaten ziren eta egurrezko


egitura izaten zuten; bertan bizi ziren artisauak.
Jarraitzeko hemen sakatu

You might also like