You are on page 1of 188

SERMOIAC

Domingo Aguirre

ASUNCIÓN

(Bascuence bizcaino)

Beatam me dicent omnes guenerationes, quia fecit mihi magna qui potens est.
Bedeincatia deitzen deustee guisaldi guztiac,
Alsua danac gauça andijac nigan eguin ditualaco.
S. Lucasec, lenengo capitulian, 48 eta 49. garren bersuan.

Neure ensula bijotzecuac: Emeretzi guisaldi igaro dira ija Judeaco mendi
tontor baten, bere sanetan Dabid erreguiaren odola eucan emacume batec esan
cituala berba oneec: «Doetsua deitzen deustee guisaldi guztiac, Alçua danac
gauça andijac nigan eguin ditualaco». Beatam me dicent..., etz. Eta igarrera
miraritsu au bete da sasoi, lecu eta dempora guztietan. Eztago dierri bat,
eztago uri bat, eztago baserri escutu bat Marija guztiz santiaren icena
goratzeco eta bedeincatzeco cerbait eguin eztabenic: dinozcue bere icenian mundu
guztian eguin diran Elisa ederrac, dinozcue bere gomutaraco sortu diran altara
icusgarrijac; dinoscue ain ugari lecu guztietan bilatzen ditugun Mariaren
irudijac; Elisa au barriztatutiac dino bere berbeta ichil, baina esan
andicuagaz.
Eta eguijaz, n. e. m., cergaitic Maria aguertu çan bardin baguia bere
sortueran; cergaitic Maria icusi çan andija bere jajotzan, etorri çalaco mundu
onetaco arguia poz eta atseguina leguez Adanen ondorenguençat; cergaitic aguertu
çan miragarrija ceruco aingueruac deitu eutzanian gracijaz betia eta
Jaungoicuaren Ama; cergaitic aguertu çan besteric ez leguezcua munduco bicitzan,
Jaungoicuac eguiten ebanian bere aguindua, Jaungoicuac berac ligorcen cituanian
bere malcuac, Jaungoicuac emoten eutzanian bere maitasun guztia; eta azquenez
aguertu çalaco inoiz baino andijagua, guztiz cerutarra bere cerura igoera
glorijaz betian.
ce icusgarri ederra! Ençun eguiçue celan dirauscun S. Juan Damascenoc:
«Gaur, dino, gaur da poz, goçotasun eta atseguinezco egun doetsua; gaur da
Jaungoicuaren egolecu glorijaz betia, Jerusalen cerutarra, Maria guztiz santia
ceruetan sarcen dan eguna. Gaur ceruac arcen dabe beragan Eba barrija,
diabruaren arrotasuna goitu daben emacumia». Maria guztiz santia, mancha edo
orbanaren querechiac berac icutu bagaco emacumia, eztua beste Adanen ondorenguac
leguez bere ama lurragana, ezpada ce betico glorijasco toquira. Adanen alabia
leguez eriotzaco leguiac amaitu badau bere gorputza Jaungoicuaren Ama dalaco
sartu da betico descansuco lecuan.
Eta ceinec esango eztau gaurco jaija dala Marijaren jairic andijenetacua,
gaur amaitzen bada beretzat nequia, negarra eta cispurua, gaur itchi badau lurra
ceruagaitic, gaur icusten badau Jesus bere anditasun eta aliçate guztiagaz?
Amajera miraritsua! Amajera bardimbaguia Maria santiarena, miraritsua bere
içatian, berdimbaguia jaijo diranençat; bada sortutacuen glorija inoiz eldu ezta
Marijarena beteraino, eta inoc ecin leique bardindu berac ceruetan daucan
aliçatia. Au da gaur goiseco berbaldijan eracutzi nai nenquian pensamentua.
N. e. m.: esagutzen dot ez nasala dina Marijaren alabançac esateco;
badaquit urtero gaurco egunian ençuten dituçuela berbaldi onac ao
jaquinsuetatic; neuc bere ençun ditut Elisa onetan; eta esagutzen dodalaco nire
icerestasuna, escatzen deutzuet bijotz guztiagaz lagundu eguidaçuela cerutic
jaristeco biar dodan gracija.
Ama maitia, inoiz baino biarrago dot çure arguitasuna; jaritchi eguidaçu
Jesusegandic, ama erruquiorra. gueijago samurceco çure bijotza, guztioc
erregutzen deutsugu, esanagaz: «Abe Marija».
Beatam me dicent etz.
N. e. b.: Sarijac içan biar badau merecimentuagaz bardina glorija emoten
bada birtutiac diran aina, içanic Marija santiaren merecimentu eta birtutiac
santu guztien gainecuac, guisonac asmau ecin leiqueçanac, santu guztien
gainecua, guiçonac ecin esan leiquiana da bere sari ta glorija ceruetan. Marija
ezta Jaungoicua beste; baina Marija baino gueijago Jaungoicua bacarric da,
cergaitic Marija dan Jaungoicuaren ama, Jaungoicuaren alabia, Jaungoicuaren
emastia; Aitaren alabia, Semiaren ama, Espiritu santuaren emastia.
Ireguico balira Siongo atiac unetchu baten an icusico guenduquez milac eta
milac aingueruac, auzpeztuta, çoinu goçuan, aileluija! cantetan dabela Bildots
Jaungoicozcuaren aurrian; an legue sarreco gurasuac, igarlac eta justuac; an
apostoluac, martirijac, fedia autortu dabeenac, emacume garbijac; eta onen
dauquen glorija icusgarritic, esagutuco guenduque cerbait Jaungoicuaren amarena;
baina inoc icusi ezpadau, ençun ezpadau, pensau ezpadau ceruetan esleiduençat
dagon glorija; noc pensau leique Marija guztiz santiarena?
Marijac, bere amatasun Jaungoicozcuagaitic daucaz: Aita cerucuaren
anditasuna, Seme Jaungoicuaren santutasuna eta Espiritu Santuaren doiac; bera
da, S. Eusiquioc dinuanez, Irutasun santiaren acabera, totius Trinitatis
complementum: cer içango çan bada emacume oni, beste santu guztien gainetic,
ceruetan guertau jacon jarrilecua?
Aingueruac eta cerutar guztiac beguiratzen deutsee Jaungoicuaren
escuetatic urten daben gauçaric astun eta ederrena leguez; beticotasunetic euren
erreguinatzat esleidua leguez, equijelaco eguala Irutasun santuaren
pensamentuan, mendijac eta itchasuac, odeijac eta içarrac sortu ciran baino
lenago. Eta benetan, icusten çan guisaldijen iluntasunen tartian eta beticotasun
saconian, Jaungoicuaren jarrilecuaren onduan, emacume bat urrezco janciajagaz
apaindua eta argui mirarizcoz betia: Astitic reguina a destris tuis circumdata
varietate.
Gaineratu daigun onçuco ezcribitzaile baten pensamentu sacon bat:
Jaungoicuac jaijo biar beban, içan biar çan emacume garbi bategandic, eta
emacume garbi batec sortu biar beban, sortu biar eban bacarric Jaungoico bat.
Jaungoicuac nai içan ebanian jaijo guiçontasunera içanic Maria esleidua
Jaungoicua sorceco, ceinec esan leique amatasun onetatic jatorcon aberastasuna?
ceinec pensau leique bere glorija? ¿guenerationen ejusquis enarrabit? S. Pedro
Damianogaz esan gueinque: jaijo diran guztiac mutututen dira eta ecin leique
bururic jaso Jaungoicuaren amaren aurrian.
Gauça oneec jaquin esquero, esan gueinque bildur baga Marija santiaren
cerura igoera gloriaz betia, bere andi içatiari egoquion leguez, içan dala
ceruac eta lurrac icusi dabenic jairic andijena.
Iracurri eguiçuez legue çar eta barrico condaira edo historijac; iracurri
eguiçue lenengo egunetatic guertau diran gausaric andi eta icusgarrijenac;
munduaren asieratic gaur arte beguiratu eguiçue icusten ete doçuen beste emacume
bat bardingarriric ceru eta lurreco erreguina eta aguintari onegaz.
Guacen pensamentuagaz Dabiden errira eta icusi daigun celan dacarren
erregue onec caicha santua Obededonen etchetic Siongo Jaureguira nun guertau
eban toqui icusgarri bat. Dana çan anditasuna, guztia ederra; Jaungoicuari
esqueinitaco guiçonac dacarre euren sorbaldetan; ecin contau ala jente dator
caisa santuaren inguruan; musica çoinu goçuac ençuten dira; elisguiçonen cantac,
errijaren diadarrac elcen dira ceruraino; Dabid erriguia bera, nastauric bere
mendecuaquin dançari dator ecin gorderic bere poça. O Israel, cein ederrac diran
çure dendac, cein ederrac diran çure jaijac. Baina, cer da au Marijaren ceruco
sarreriagaz bardinceco? querechia, iluntasuna, utza.
Guacen emendic Betuliaco urira. Eucan urian eztututa bere guerralarijaquin
Holofernes aguintarijac. Asiriatic etorri çan tchimista sutsu baten irudira erri
guztiac birrincen, eta berac oina ipini eban lecu guztietan etzan gueratu
negarra, odola eta ondamendija beste gauçaric. Icaraturic egoçan Betuliaco
semiac eta cer janic ez euquela gainera; galdu cirala uzte ebenian, urten eban
Juditec uritic campora, bere edertasunagaz eguin eban lecua Holofernesen dendan
sarceco eta lo eguala quenduric burua aguintari oni, quendu eutzan bere errijari
eriotza errucarri bat. Betuliaco jentiaren esquertasunac Juditen sarreraraco eta
guero iru ilabetian eguin cituen jaijac, celacuac ete ciran? Bada Marijaren
ceruco sarreriagaz bardindu nai esquero dana da querechia, iluntasuna, utza.
Icusi gueinque ondio onçuago Erromaco aguintarijac, guerrac irabaci ta
guero, celan igoteeben coroetuta capitolio esaten jacon mendira urrezco
burdijetan eta euren atzetic aimbeste erregue menderatuac cituela; baina,
cetaraco? Mariaren cerura igoeriaren irudi ilun bat ezpada; Marijaren cerura
igoeriagaz bardinceco Jesusen igoeria bera? Eta inor badago emen uzte dabenic
gueijegui eçan dodala asquenengo berbeetan, nic erançungo deutzat S. Pedro
Damianogaz batera: «Alçau eguiçuz, goratu eguiçuz çure beguijac, cristinauba, ta
icusi eguiçu ondo Marijaren sarreria ceruetan; eta ceuc esango deustaçu eztala
içan sarrera oberic, ezta Jesu cristorena bere Jaungoicotasuna quendu esquero;
bada Jesu cristoc igo ebanian aingueruac bacarric urten eben ez egualaco
besteric; baina Marijac igo ebanian aingueruac, justuac, Patriarcac, igarlac,
martirijac, cerutar guztiac eta Jesucristoc berac». Au da Elichaco gurasuen
eracutzija, ceinçuec S. Anselmogaz dinuen munduaren salbatzailiac igo ebala
ceruetara Marijac baino len, guertau naijan bere amari eutzan maitasunagaitic,
sarrera bat eta jarri lecu bat bere Amaren dinacua.
Ah! Eldu çanian une edo instante au, ençun çan cenar laztanaren dei goçua
bere maitiari: «Alçau çaite, diotza Jesusec, alçau çaite neure maitia, neure
ederra, neure laztana; itchi eguiçu negarrezco lecu ori, ligortu eguiçu betico
çure malcua. Juan da negua, uda barrijan sartu gara, celaijac usain goçosco
loraz janci dira. Jam hiems transit. Eztoçu ençungo gueijago munduco aichiaren
durundiric, erdu eta içango çara coroetua munduco eta ceruco erreguinatzat. Veni
de Líbano. Erdu, eta nire aitac emongo deutzu bere aliçatia; erdu eta nic emongo
deutzut neure jaquiturija; erdu eta Espiritu Santuac emongo deutsu bere
maitasuna. Veni de Líbano. Erdu, çure birtutien sarija arcera eta asetera
goçotasun amaibagacuetan, naicua malcu, naicua cispuru eta çotin euqui doçu
munduan. Erdu neure ederra, neure maitia, neure usu bedeincatua. Veni de Líbano,
veni coronaberis».
Bere bijotzeco maitiaren dei au ençun ebanian jagui çan Marija bere obi
edo sepulturatic eta bisturic ilezcorra eta argui Jaungoicozcoz betia, igoten
asi çan, bere arguijagaz, bere edertasunagaz iluncen cituala eguzqui eta içar
guztiac. Bedeincatu eben odeijac, aichiac eta içarrac, ilarguija bere oinetan
jarri çan, iregui ciran ceruco atiac, belaunicatu ciran bere aurrian aingueru
eta santuac; eta çoinuric çoragarrijenac ençun ciran ceruetan infernua orruaz
eguan bitartian. Goi eta bee, alderdi guztietan, itanduera bat bacarra ençuten
çan: cein da emacume au, ain ederra, ain arguitsua, iluncen dituana bere albuan
eguzqui ta içar guztiac? ¿Quae est ista quae progreditur quasi aurora
consurguens? cein da emacume au urteten dabena mundutic, arançasco toqui ligor
onetatic ain garbi, ain aberats, aimbeste apaindurijaz jancija? ¿Quae est ista
quae ascendit de deserto delicis affluens? Ete da Judit Betuliaco alabia,
Asiriaco guerralarijac goitu dituan alarguna? Ete da Esther, Asueron emastia,
bere errija atera ebana eriotza errucarri batetic? ¿Quae est ista? cein da au?
Ah! Da emacume guztien artian bedeincatia, da gracijaz ugaritua, santia
santa guztien artian, Jaungoicuaren maitia, sortueratic garbija, jaijo dan
emacumeric ederrena. Da gure ama maila, jarri dana santu guztien eta aingueru
guztien gainetic. Emacume garbi guztien gainetic, cergaitic Marija içan dan
guztiac baino garbijagua; Eleis guiçon guztien gainetic, cergaitic bera içan
çan, Jesusec cerura igon esquero, Eleisiaren burua; martirijen gainetic,
cergaitic Jesusen eriotzan martini guztiac baino martirijago içan çan; igarla
guztien gainetic, cergaitic umiltasun andijagocua içan çan; aingueru guztien
gainetic, eurac baino santiagua içan çalaco eta maite ebalaco Jaungoicua ez
bacarric bere Eguilia leguez baita Semia leguez bere.
Maria da sortutaco gauça guztien jaubia, dino. S. Juan Damascenoc, rerum
omnium conditarum dóminam; au bera dirautzee S. Bernardoc, S. Anselmoc, S.
Epifanioc, S. Atanasioc, eta azquenez S. Gregorio Nicomediacuac dino: Nihil
resistit tune potentiae, nihil repugnat tufs viribus; omnia obediunt tui
imperio; omnia tuae potestati serviunt: eztago gauça bat ecin ceinquianic;
eztago gauça bat obeiduten ez deutzunic; gauça guztiac eguiten dabe çure
aguindua. Jaungoicua bacarric da Maria santia baino gueijago; Jaungoicua quendu
ezquero dana dago bere mendian, bada sortudanic eldu ezta bere glorijara eta
bere aliçatera.
Erraçoiagaz eçan ceinque, ama maitia: Beatam me dicent omnes guenerationes
quia fecft mihi magna qui potens est. Bedeincatua deitzen deustee guisaldi
guztiac Jaungoico alsuac nigan gauça andijac eguin ditualaco.
N. e. m.: Ama maitia deitu deutzat Maria santiari eta alan da. Poztu
çaitece: mundu guztico erreguinatzat, ceruco erreguinatzat coroetu dabeena gure
ama da. Amatasun au emon eutzan Jesu cristoc curutziaren oinetan bere eriotzaco
orduan. Ez eguiçue pençau cerura igo dabelaco astuco dala negarrezco lecu onetan
itchi dituan semiacaz; ez, Marija ezta astuco arerijoz inguraturic gueratu
garala; bere gaurco irabacija da esperançaric onena gure asquen irabaciraco. Ama
bedeincatua, ama erruquiorra, icusten doçu erri guztia çure altara aurrian
inguratuta gaurco çure jaija doaindituteco; icusten doçu deitzen deutzula bere
ama, bere çainçailia, bere esperancia.— Ama çara, bedeincatu eguiçu jente au,
ama batec semiac bedeincatzen dituan samurtasunagaz; çainçailia çara, gorde
eguiçu çure estalpian dagon erri au, lagundu eguijeçu batez bere aimbeste maite
çaituen itchas guiçon orrei euren nequietan, gorde eguiçuz fededun euren
gurasuac içan diran leguez; esperancia çara, çugan itcharoten dogu guztioc,
mundo onetatic urteten dogunian, betico çoriona, cein guzti ori opa deutsuedan.
A. S. E. I.

(ERROSARIOA)

Aiçarna

¿Quis potest similiter sic gloriari tibi?


cein da beste bat çuc aria gloria daucana?
(Eclesiastes esaten çaion liburuan 48en buru ta 4.en bersuan)

Amairugarrengo eunquidan, Albiguensen esaten citzaien fede ucatzaileac


cebilçacenian çabalcen mundu gucian beren dotrina galgarri infernutarrac,
eramanaz beren atzetic aimbeste arimia engainatuta ondamendico bidetara, sortu
çan Espainatar leial goitandi bat pensatu çuana eleiz-etsai gucien aurrean jarri
ta dendenac bençutzea Maria tchit santaren laguntasunarequin. guiçon au çan
Guzmango Domingo. Eta badaquiçue nola nai cituan fede ucatzaile guciac
purrucatu? guiçon ta emacumien batzar santu bat sortuarequin bacarric, emanaz
guiçon ta emacume abei errosarioa esateco obligacioa fedea gueiago pistu ta
jasotzeco, erejia çapalceco eta pecatariac ceruco bidetara biurceco.— Baina cer
eguingo çuan batzar santu onequin? cer? Fede ucatzaile guciac bençutu, çapaldu
austu ta deseguin.
Eçagutu çuan Santo Domingoc bere arguitasun ta jaquituriia andian munduco
indarrarequin gueiiago cirala nosqui relijiiuaren etsaiac eta orregatic juançan
ceruco indarren esque. Sortu çuan batzarra eta aguindu çuan guztiac errosariiua
erresatzeco, au da, esqueinceco coroi eder bat ceruetaco erreguinari, eta nola
esqueinsariia oi dan becela, içan biar çuan Mariari gueiien guztatzen çacon
guisara, coroia çan larrosascoa, cergaitic diran larrosac Mariaren birtuteac
obeto aguercen dituen lorac. Orregatic gueratu çaio debocio oni erdaldunac
rosario eta guc larrosaguinça eçan gueiquion icena.
Osta ciran asi batzar santa onetacuac errosariiua erresatzen guelditu
çanian arrituric mundua icusten çuan mirariarequin; pecatariac ta fede
ucatsaileac cetocen Eleisa santagana aldraca, catolicuen espiritua biztu çan, il
çan herejiia, birtutiac artu çuan bere arguitasuna eta Eleisaren arpeguia icusi
çan bere lelengo egunetaco edertasunarequin.
Icusiric gauça ain içugarriiac Eleisa santuac bota cituan batzar onen
gainian bere bedeincasio guztiac eta batac baina bestiac naiiago Aita Santutic
asi ta asquenengo catolicoraino jarri cituen beren icenac errosarijaco cofradiia
edo batzarrian.
Orregatican bada eztet esango gueijegui esaten badet mundu catolicuaren
isquina batetic bestera etzala ençuten diadar bat baino. ¿Quis potest similiter
sic gloriari tibi? Nun da beste batzar bat errosariioco cofradia becelacua.
Eracutzico diçutet cembat baliio duan debociio onec eta cein frutu
ugarijac ecarri leçaqueçan gure gainera. Baina biar dan becela gai au arguitzeco
biar det Espiritu Santuaren graciia ceini escatuco diogun laguntasuna Maria
tchit santaren bitartez, esanarequin aingueruaquin batian: Abe Maria.
¿Quis potest etz
Eztet nai, n. a. m., beste cofradien anditasuna batere laburtu; icusten
det cembat baliio duen, esagutzen det beren santutasuna, badaquit cein
maitagarriac diran. çabaldu bitez lur guztian eta bici bitez urte ascuan orain
arte becela içan ditecen erlijio ta Elisa santaren lagunçaraco; baina utzi biar
diraçue jasotzen biar dan bestean errosarioco cofradi edo batzarra; eta esaten
onetaraco eztala beste bat berac becelaco jaiotza, ansinatasuna, çabalera,
senidetasuna ta icen andiia daucanic. Itz bitan amaituco det lenego çati au.
Asi gaitian bere jaiotzatic. Nun da beste bat Maria tchit santac berac
asmatu, erabagui ta compondu duana? ¿Quis potest similiter sic glorian tibi?
Bada errosarioco cofradiac esan leçaque bera dala Maria tchit santac asmatu ta
eracutzi ciona Santo Domingori ereji gucien contraraco armaric gogorrena becela,
pecatu ta grina gaisto gucien osagarriric onena becela ta çabaldu çala
laguntasunarequin.
Beguiratzen badegu bere ansinatasuna, norc esan leçaque berac becela igaro
dituala çaspi eunquida? ¿Quis potest similiter sic glorian tibi? Bada
errosarioco cofradiac esan leceque iia çaspireun urte dituala eta oraindic
daucala bicitza guisaldi ascoraco Manaren laguntasunarequin.
Eta bera becela çabaldu danic, nun arquitzen da beste bat? Quis potest?
Beguiratu çaçute eta icusico deçue jarriia edocein toquitan, probinci guztietan,
uri ta erritcho danetan: beguira ta icusico deçue errosarioco cofradicuac
dirala, emacumiac eta guiçona gaztiac eta çarrac, pobriac eta aberatzac,
tchaboletan jaiuac ta jaureguietan bici diranac, sacerdotiac, frailiac, eta
erreguiac, aita santua bera, mundu guztia.
Icusi deçagun bere aidetasuna eta esan gueinque berriz ere: ¿Quis potest
similiter sic glorian tibi?
Naicua da jaquitia errosarioco cofradiia dala Santo Domingoc sortu edo
fundatu cituan frailien arreba; bada biioc dauque ama bat, Maria tchit santa,
bijoc aita bat Santo Domingo eta biioc jaio ciran era baten amairugarren
guisaldico lelengo urteetan. Eta badaquiçue ceinçuc diran Santo Domingoc
sortutaco frailiac? Ez dituçue esagutzen? Ara nola itz eguiten duan aita santu
batec beren gainian: «Da Predicatzaileen Ordena loratsua santidadian, icen
andicua jaquiturian, ugariia birtutean eta beti bedeincatua Aita Santuac gandic.
Bere guiçonac dira languileac Escritura santac icasten, oraciuan eta arimac
salbatzen, ta çabalcen due alde guztietatic birtutiaren eta jaquituriaren argui
ederra. guiçon abec dira legue jaquinac, izquetan berdingabiac, eguitadetan
indarsuac, predicatzen biotz muguitzaileac, eta beren espainetatic gainezca
dator ceruetaco dotrina errien salbacioraco... guison abec argui eguiten due
ceru içarrac becela... eta dira maitatuac Jaungoicuagandic ta baita erriacgandic
ere... Jaungoicuac nai (...) çuan Domingoren semeen bitartez bere icen (...tua)
içan cedin alchatua... Azquenez guiçon
abec dira, utziric mundu onetaco aberastasunac, bici diranac pobreçan eta
garbitasunian Jesu cristoren irudira». Abec dira Guzmango Domingoren semiac,
aita santu batec dionez, ta errosariioco cofradiacuac aben anaia arrebac dira.
¿Quis potest similitergloriari tibi?
Eta orain icusi desagun cein frutu ederrac irabaci leçaqueçan errosariioco
cofrade batec. Familiia ondo batuetan guerta oi dan becela batzuc irabasten
duena danençat içatea, onela guertatzen da cofradiia onetan. Emen esan gueinquez
Jaungoicuac Abraani esan ciocen itz abec: Leva oculos. Beguira, cofrade ditchas
betea, alderdi guztietara, bada alderdi guztietan dabilz Guzmango Domingoren
semiac ceruco dotrina sabalcen... berac irabazten duen sariia, beren arimaco
aberastasunac, beren gloriia... çuria da, çuc irabazten deçu etchetic irten
gabe. Leva oculos tuos... ad aquilonem, beguira eta icusico dituçue donceila
garbiiac... igaroten ditue egunac combentuco ichiltasun ta baquian, gabac
oraciiuan, astiac, ilac, urtiac... penitencian, beste cereguin gabe birtuteac
bilatzia baino, beste pensamentu gabe Jaungoicua serbitzia eta euren burua
santificatzia baino, beste desio gabe ceruratzia baino... Eta ceinena esango
deçue dala beren oracio eta meditaciuaren irabacia beren borondatia ucatziarena,
beren barau eta penitenciarena?... çuria da, errosarioco cofradia. Omnem terram
quam concupiscis tibi dabo. Leva oculos tuos ad meridiem, beguiratu beste
aldera. Icusten dituçue aimbeste apostolu beren gurasuac, anaia, aidiac eta
lagunac utzi ta dabilçala caridadiaren eguaquin cristauen icena eracusten
ur...etaco lurrean etsaien artian, beti prest beren bicitza fediagatic emateco?
Ah, cembat lan, cembat estutasun, cembat peril igarotzen dituen! San Pablo
Apostoluac becela ditue etsaiac alderdi guicietatic: etsaiac bideetan, etsaiac
urietan, etsaiac basamortuetan, etsaiac itchasuan... ascotan gocez ta egarriz,
otza batian, beruac bestian... in labore et aerumna... in fame et sitz, in
frigore et nuditate. ceinena uzte deçute dala aimbeste icerdiren irabaciia?
çuena, errosariioco cofradiac. Omnem terran quam concupiscis tibi dabo. *
Beguira beste alde batera: leva oculos ad orientem. Icusico deçue guiçon aldra
andi bat cein, bat eguinic, Madalenaren eta Martaren bicitz... ...ci dan munduco
jira-bira lanetan alde batetic ta bacartadeco oraciuan santuan bestetic batzuc
celebratzen due altaraco mesa santua, beste batzuec erreçatzen due; batzuc daude
escribitzen, bestiac ceruco dotrina eracusten; batzuc predicatzen bestiac
confesatzen; bide batez dira escutuan beren burua castigatzen bici diran
penitentiac eta aguiriian fede ucatsailiac bencitzen dituen guiçon jaquitunac.
Eta ceinena da aimbeste oraciio, icasi ta eracutzien lana? çuena, errosarioco
cofradiac. Omnem terram quam concupiscis tibi dabo. Beguiratu oraindic beste
alde batera: leva oculos tuos... ad occidentem. Icusico dituçue ecin contatu ala
martiri Jesu cristoren amodiiuagatic aimbeste lan, neque, samin daramatela S.
Pablo bere escutitz edo carta baten cion becela: «Batzuc sufritzen ditue
arricadac, golpiac, catiac eta presondeguiiac, beste batzuc dira serra batequin
ebaquiac edo quencen diote lepua ezpata batequin, beste batzuc dabilça iguesi
arunz ta onunz, estutasunarequin ecin bilatuta nun escutatu beren burua baso eta
mendiietan». Ta ceinena da aimbeste odol ta estutasunen sariia? çuena
errosariioco cofradiac. Omnen terran quam concupiscis tibi dabo. cein çorionez
betiac ceraten! çuecgatic eçan leçaque gure salbatzeaileac bere icasleai eçan
ciotena: batzuc ereiten dute gariia, beste batzuc ebaqui; batzuc eguin lana,
beste batzuc alort edo frutuac artu: Alius est qui seminat, et alius est qui
metit; cergatic errosarioco batzar edo cofradiacuac içanarequin bacarric dira
çuenac Guzmango Domingoren semiac munduco lau aldietan aimbeste lanequin
irabasten dituen aberastasunac. cein ongui esan leçaquian bada cofradia
onegatic. ¿Quis potest similiter sic gloriari tibi? Nun da beste bat aimbeste
aberastasun irabazten ematen dituanican lanic eguin gabe?
Gaiiago oraindic. Gure munduco bicitza amaitzen daneraco, eriotzac
orduraco, danic orduric eztueneraco, dauca errosarioco cofradiac pecatu gucien
parcacioraco gracia, indulguencia osoa eçaten çaiona; baina gure pecatuen
parcacioa confesio on baten bitartez artuta, ilcen baguera ere, indulguencia
osoa ongui artu gabe, cembat laguntasun içango ditugu munduan guelditu diran
anaiac gandic! ¡Vae soli! dio Escritura santac, ai bacarric dabilçanac, cergatic
erorcen badira eztuen içango noc alchatu! Baina errosarioco cofradiiacuacgatic
milac eta milac erregutzen due munduan; milac eta milac bialcen ditue cerurunz
beren Abe Mariac ama maitiagana milac eta milac eguingo due aleguina alchatzeco
beren anaiac erori diran lecutic. ce pozgarria içan biar duan gure etcheco
gurasoac anaiac eta lagunac icer ecin duenian eguin gure oneraco aimbeste
adisquide oraciuan gure pecatuen parcacioraco euquitia! Santiago apostoluac
dionez asco baliio badu justo baten oracioac, aimbeste Jaungoicuaren
serbitzariren oraciuac, mesac eta indulguenciac cer eguingo eztu? Esan leiçaque
batere bildur gabe eztagola erregue bat, emperadore bat, edo aita santu bat,
errosarioco batzarrecoa içan eciquean aimbeste laguntasun iduquico duanic
munduan ta munduco bicitza amaitzen danean.
Ara or errosarioco cofradi edo batzarra cer dan. Ete dago norbait
aberastasunic nai eztuanic? Gutchi esagutzen ditut. Baina bai badira ceruco
aberastasunac utziric alde batera jaramonic eguin gabe saiatzen diranac indar
guciarequin munduco aberastasunen bila. Ain gaude dempora galduetan ece astu
degu jaiiuac guerala ceruraco eta uzte degu beti bici biar degula lurrian. Ain
gaude dempora galduetan ese naiiago degu lurra cerua baino, maiteago degu
deabrua Jaungoicoa bera baino!
Ah! Bedeincatuac Espainia guztico errietan errosario santuan erresatzen
çan demporac! Bedeincatuac erri guztietaco etcheetan coroi eder au Mariari
esqueincen cinçaion egunac! Bedeincatuac Euscal-erri maiteco çucalde guztietan
oitura santu au gordetzen çan gabac! ce goçua içan biar çuan coroi eder au
Mariari ipini ta conciencia garbiarequin Aingueruen guisara gueratzia!
Ah, gaur! Batzuec, ascoc!... gueijenoc!!! astu ditugu gure asabaen oitura
eder bedeincatuac... cristauac, cristau maiteac, eztegu naico içan gure aitonac
becelacuac? Ucatuco degu gure odola? Aitzen çaudeten euscaldun biotzecoac,
eztegu jarraituco gurasuac eracutzi diguen bide santua? Ote da norbait bere Ama
bedeincatu nai eztuana? Ote da norbait hereje guciac acabatu nai ez dituana
oraciuaren bitartez? cer diot? Ez, ez! Euscaldunac len, euscaldunac orain,
euscaldunac beti. Euscalerria içan bada orain arte Mariaren erria, baita ere
emendic aurrera. Gure gurasuac jaso cituen mendi tontorretan eleisatchoac
Mariari? Guc jasoco diogu bular bacoitzian altare bat eta an euquico degu
Mariaren icena maitasunic andiienarequin. Aiçarnaco etche gucietan ençun dedila
gauero errosario santuaren oracioco murmurrada goçoa. Ezquera bat gueratuco
errosarioco cofradian sartu gabe, ezquera gueratuco inoiz ere errosariio santua
erresatu gabe.
Bai Ama bedeincatua, sortu eguiçu gure bularretan errosariio santuaganaco
debocio andi bat, eguiçu içan gaiteçala leiialac debocio au betetzen eta
erregutzen eçaçu gu pecatorioc gatic çure seme Jesusi: Erregutu eçaçu orain,
mundu onetan, cergatic gauden alde gucietatic etzaiz inguratuac, aleguin guztia
eguiten dabilçanac gure arimac galceco. Erregutu eçaçu orain, egun larri triste
ta eztu onetan, cergatic çure Semiaren relijiiuaren contra alchatuta dabilen
infernu guztia. Erregutu eçaçu orain gure Aita Santu Leon amairugarrenagatic
eman çaioçu arguitasuna eta indarra olatu ta ecaitzen artetic atera deçan bere
oncia eta auzpeztu eçaçuz betico bere etsai gaistoac. Erregutu eçaçu gure
eriotzaco orduan, instante larri artan çaindu gaitzatzu eta Abigail jaquitunac
becela eztaldu çaçu gure ezjaquina, lagundu çaiguçu asquenengo cispurura artian;
çure icen santua içan dedila gure asquenengo itza, artu çaçu çure amodiosco
besuetan gure arima eta eraman çure seme Jesusegana coroi ederra ceruetan
jasteco betico goçotasunarequin. Amen.

SAN JUAN

(Gorocica)

Et posuerunt omnes qui audierant in corde suo,


dicentes: ¿Quis putas puer iste erit? Luc. 1. 66.

Atseguindu gaitecen, neure ençula biotzecuoc, poztu gaitecen guztioc egun


donsu ta miragarrisco onetan. Jaijo da Jaungoicuac bialdutaco guiçona, santuen
edertasuna, arima justuen glorija, Aingueruen alegrija, Jesu cristoren
barriemoilia eta bere batiatzaile andija. Jaijo da erregueric andijenaren
soldauba, juesic çucenenaren pregoia, basamortuco diadarra, penitencijaren
predicadoria, garbitasunaren jaolia, nasaiquerijaren etsaija eta inocencijaren
laguna. Egun onetan jaijo çan San Juan Batiatzaile edo Bautistia, eta bere
jaijotziac pocez beteric itchi cituan munduaren alde guztiac. Multi in
nativitate ejus gaudebunt. Egun onetan jaijo çan, ta mirarituten ciran auso eta
senidiac eta ain ume soragarri au icusten eben gustiac, eta icaraz beteric ain
beste mirariren artian itancen deutsee batac bestiari «¿Quis putas puer iste
erit?» cein uste doçue dala ume au? Serafin bat etorri da bere sorreria
adierasotera, Jesu cristoc santutu dau bere amaren çabelian, jaijo da mirariz
ama çar bategandic eta mundura aguertutia içanda asco bere aita çacarias-en mina
ascatu eta etorquisun escutuben barrijac munduari emoten asteco. celacua içango
ete da egunen baten ume jaijo barri au? ¿Quis putas puer iste enit?
Itaune oni biar dan leguez erançuteco juan biar guenduque eremu edo
desiertura nun eguin cituban ain penitencija garratzac; juan biar guenduque
Jordango ibaira nun batiatu eban Jesu cristo gure Jauna; juan biar guenduque
erregueen jaureguijetara, nun libertade osuagaz aguertu eban ceruco eguija; juan
biar guenduque presondeguijetara, nun irago eban martirijoric gogorrena: obeto
esateco, jaquiteco celacua içango çan San Juan Batiatzailia itandu biar
gueusquijube Igarla Santubai, Ainguerubai, ta Jesu cristori ceinçubec etchuratu
eben berbaric jasuenacaz.
Eguija da, n. e. b., içan diriala munduban ain guiçon santu ta
birtutetsuac ce, euren garbitasun ta santidade miragarijagaitic içan dirian
euquijac edo gure araguijagaz estaldutaco Ainguerutzat edo Aingueru-espirituagaz
indarturico guiçonçat; baina San Juan Batiatzailia bere cereguin altu, birtute
ta merecimentuac gaitic, ain beste aurreratu çan beste santubai ce, ez bacarric
içanda euquija Ainguerutzat, baita bere Jaungoico edo Jesu cristotzat.
Esango deutsubet lau berbatan celacua içan çan bere bicitza Santua, içan
daitian gure modela ceruraco bidian, eguiten dogula guero bardincunça edo
comparacinoe bat bere era gueure bicitziagaz.
Danoc daquiçue nire argaltasuna, gaur, lenengoz igotian lecu Santu
onetara; escatu eguiçube bada guztioc biotz biotzetic Espiritu Santuari emon
daidala biar dan gracija, leunda daijala nire mina, arguitu daijala nire adimena
biar dan leguez aitzen emoteco çueri Eleisa Santubaren eguija andijac. Ipini
daigun bitarteco gueure Ama Maria guztiz Santia, dirautzagula guztioc
Aingueruacaz batian: Abe Manija.
Et posuerunt omnes qui audierant in corde suo, dicentes: ¿Quis putas puer
iste erit? Luc. 1. 66.
Beticotasun edo eternidadetic içan çan ecin da gueijagocua Jesu cristoc
San Juan-eri eutzan amodijua, eta amodijo onen bilabide edo pruebac emoteco
demporia eldu çanian emon eutsaçan ecin da ederraguac. Ondo daquiçube Jangoicuac
bialdu cituala mundura Igarla edo profeta asco munduco Salbatsailiaren barrijac
emotera. Igargarri edo profecija onec bete baino lenago icusi cirian ceruetan
iru egusqui; bardin icusi eben Erromaco ostatu batetic urteten egun bat osuan
orijozco erreca bat Osorio eta Barorioc esaten dabez; baita bere icusi cirian
beste mirari asco.
Mirari guzti onen bitartian içan çan sortua San Juan Batiatzailia bere ama
Isabel urtez beteric eta indar guztiac galduric eguala.
Osta guertau çan Jesusen sorrera edo Encarnacinoico misterijua Maria
guztiz Santiaren erraija garbijetan, ceruco erreguina au juan çanian ber
bertatic bere lengucina Isabelen etchera. «cer da au, Marija, cer gauça barri
guertetan da çu ain lasterca juateco?». Oh, amodios betetaco biotza! Ez doçu
beguiratuten cembat peligruren artian icusten doçun ceure buruba baso triste
orretan? Beguiratu eguiçu cein astuna ta lucia dan bide ori. Beguira eijeçu
ceure indar orreri. Ez çaitu atseratuten peligru orretatic orain artu doçun
Jaungoicuaren Amaren içate miragarrizco orrec? Icusi nai badoçu ume orren
jaijotzia, ez daquiçu oraindic ceigarren ilian aurquituten dala ceindun Isabel?
Oraindic demporia daucaçu, ez çaite eztutu, Marija. Baina Marija guztiz Santiari
bere Seme Jesu cristoc sabeletic emoten deutsa priesa esanten deutsala: doiala
aimbat lasterren Judeaco mendijetara cergatic bere batiatzailia nai daben
Santutu bere amaren errajetan.
Bost mila eun ta larogueta amaçorcigarren urtian munduaren asieratic,
Jaungoicuaren semia jaio baino sei ilabete lenago Herodes Ascalonitaren
erreguetasunaren ascanerunz, aguertu çan munduan Aigueru au, aguertu çan Igarla
au, igarla guztiac baino gueijago çana, gueure Salbatzailiac dirauscun leguez,
aguertu çan Mesias eguiascuaren bideaurrera bialdutaco guiçon au, guiçon
miraritsua, oi ez diran leguezco guiçona.
Bere aita çacarias eguan mutututa bederatzi ilabetian cinistu ez ebalaco
ceruco aingueruac aguertu eutzanian bere semiaren sorreria, eta itanduric cer
icen ipinico eutzen erançun eban: Juan içan cedila bere semiaren icena eta
orduan, ascaturic bere mina, asi çan Jaungoicua bedeincatuten. Arrituric jentiac
aimbeste mirari icustian itancen eben batac bestiari: celacua içango ete da
egunen baten ume onen glorija? Egun sentijan aimbeste arguitasun çabalcen baldin
badau, ce argui içango da egusqui onena egunaren erdijan? ¿Quis putas puer iste
erit?
Aimbeste mirari guertau çan San Juanaren jaiotzan ce Judea guztian içan
çan esagutua. San Pedro Alejandrinoc dino, gausa guztiençat aguirija leguez,
Herodesec Jesus bilatu ebenian bere bicitzia quenceco, bardin nai içan ebala
eguin San Juan Batiatzailiagaz, bere jaijotziac munduan emon eutzan
ençutiagaitic; baina bere ama Isabelec, eruanic basamortura, gorde eban Herodes-
en eriotzara artian. Herodes ilçanian biurtu çan Santa Isabel bere cenar
çacarias-egana; baina an gueratu çan San Juan bere predicacinoiraco demporara
artian. Basamortuan eguin eban bicitzia daquigu Ebanguelijo Santuetatic. Bere
jana çan bacarric baso eztija eta larrapote edo langosta esaten deutzen pistija
batzuc; eta onetaricuetatic bere ain çan guitchi jaten ebana ce Jaungoicuac
berac esan eban «ez ebala jaten eta edaten». Bere jancija çan animalijaren narru
çatar bat uel bategaz guerrijan lotuba, eta igaroten cituban egunac eta gabac
Jangoicuagaz berbetan, guertetan çala, oracinoiagaz, baruacaz eta penitencija
mueta guztijacaz bere bicitza aguiriraco.
Modu onetan eldu çan ain santu andija içatera ce cinuan S. Pedro
crisologoc eucala aingueruben jaquiturija, esagueria ta garbitasuna: Par
Anguelis. San Agustinec dino: ain andija çala ce Jangoicotzat artu ebela; tan
magnus ut possit Cristus putari; S. Bernardoc: S. Juanec ebala martiri santuac
baino indar andijagua eta Ebanguelistac baino arguitasun gueijago. guiçon
andijac cirian Moises, Josue ta Elias, baina ez dauque ce icusiric Juanegaz.
«Baina, cer dinot nic?, dirauscu S. Bernardoc, munduan içan diran guiçon andi
guztiac icusi ditut; baina aurquitu ez dot ceinegaz bardindu eta nire neque
guztiac alperric artu ditut». Beste guztien artian çatitua aurquitzen dan
glorija guztia beraganduric dauca S. Juanec. Beguiratuten badeutzat Abrahanen
fediari; Dabiden penitencijari, Salomonen jaquiturijari; Joseren lejaltasun ta
garbitasunari, Samuelen bere jentiaganaco caridadiari, Isaac patriarca santuaren
obediencijari eta Jacoben nequiari, bertatic autortuco dot guiçon guztiz
miragarrijac içan ciriala onec; baina ecingo dot itchi esan baga, oneec beste
guiçonei quendu eutzecen gueide edo bentaja guztiac, San Juanec bacarric queindu
eutsala guiçon miragarri onei».
Baina cetaraco gueijago jardungo dot Santu onen alabançan baldin guiçonic
andijenac labur guelditzen badira? cer esan neique aurquituten ezpada nogaz
bardindu?
Pensau eguiçube, bada, n. e. b., cein alsua içango dan ceruetan santu onen
bitartecotasuna eta cein preminascua guretzat beraren adisquidetasuna. Eta, cer
eguiten dogu onetaraco? Noiztic bein santuari mun bat eguitia, çorcijan bein
mesa labur bat ençutia, bada ezpadan aita gueuria bat erresetia içango ete dira
naicua? Ez, n. e. b., ez; cer eguingo dogu bada? ¿Quis putas puer iste erit?
itandu guinaique gueuc bere. ce içango da gaste çoru orregaz, emacume argal
orregaz, guiçon nasai orregaz? ce içango da nigaz? Jarraituco ete deutsa eriotza
santu batec bicitza nasai ta locarribagacuari? Mundutar espiritu batec, ecandu
galdu batzuc emongo ditue alort edo frutu onac betico bicitzaraco? ceruan, nun
sarcen eztan orbanic tchiquijen bat bere, artuco ete dabe arima araguijari
emona? Emongo ete deuscube betico çoriona bicitza pecatuz betetacuaren çaritzat?
¿Quis putas puer iste erit?
Gura dogu jaquin cer içango garian?... beguiratu daigun cer garan. gueure
debocinoiac, gueure ecandubac, gueure esatiac eta gueure eguitiac eracutzico
deuscube cer içango garian. Pecatuco bidetic bagabiz erançuera tristia emon
biarco deutzagu itaunce oni.
Baina ez; gaur emen batu garianoc cerutar baten alabançac cantau naijan
jarraituco dogu berac eracutzi euscun bide ederretic, igues eguingo dogu
arimiaren galgarri dirian pecatuco lagunetatic, içango gara birtutetsuac S.
Juanen irudira, beteco doguz bautismo santuan artu guenduçan locarria edo carga
guztiac.
Oh, Santu miragarrija! Goçatu çaite ordu onian ceure bicitza da eguitada
andijacaz irabaci cenduçan glorijaco atseguinetan; baina ez çaites, arren! gortu
lurreco erbeste negarresco onetan çure bitartecotasuna bilatzen daben erregu eta
escarijac ganaco. Erregutu eguisu Eleisa Santiagaitic, ceinen auquera eta
escubidiac an sendaro çaindu cenduçan. Gorde eguiçu cerutic çuc lurrian çabaldu
cenduan Jesu cristoren fede Santia. Gorde eguiçu Euscalerri au. Eguisu jarraitu
dajogula ceure pausubai, orain emen lurrian, poztuteco egunen baten çugaz batera
ceruco glorijan, cein guztioi opa deutsuedan.

SAN MARTÍN

(De González)
En Asquiçu
Memoria justi cum laudibus. Prov. 10. 7.

N. a. m. cristandadeco guiçon andiiac, beren bicitza amaituta ere, munduan


utzitzen dituen arguitasun ta usain gosoa ain dirade andiiac ese, ez dira naicua
borratzeco guisaldi guztiac ta demboraren iluntasunic andiienac. Relijio
eguiazcoaren condaira edo historiia dago ceru urdina becela içar ederrez jancia,
eta içar abec arguitzen ditue munduan ceru onetaraco dauden bide guciac; bada
gure Jaungoicuac çabalcen ditu bere graciac modu ascotan da gauça ascotaraco,
cristau bacoitzaren içateari dagoquion becela. Orregatican guertatzenda
santidadeco urre gorriia egotia inguratua ain adornu desberdinez ta orregatican
esan leçaque Dabid erreguerequin: Astitit Reguina a dechtris tuis in vestitu
deaurato circundata varietate.
Baina santu batzuen bicitzan icusten dira ceruco graciaren seinala ta
aguergarriiac ain modu miraritsuan ese, eztago bastercho bat bere birtute
andiaren icena elcen eztanic. Ta orduan arcen ditue erriiac beren çucengaitzat
ceruraco bideetan. Onela guertatzenda biiotz andiien ispilu Martin santuarequin
ceinen gomuta içango da beti bedeincatua. Memoria ejus cum laudibus.
San Martinen bicitza beteta daguan eguite içugarrien artian bilatuco
ditugu gueuc onduen berdinduco espaditugu ere, imitatu gueinqueçanac, bada
dembora gucietan içan badira santuen jaiiac gure biotzari eguiten çacoçan dei
batzuc eta gure adin edo entendimentuari eguiten çacoçan eracutziac jaquin
deçagun nola ta nundic daguan ceruraco bidia, arraçoi andiaguarequin gaurco
demboretan cergatic eldudan ostasuna fedean eta gaistaqueria bularrian mendi
tontor gucietaraino..., pena andi batequin esaten det, baita Euscal-erri
maiteraino ere.
Orregatic gaurco nere itzaldiaren gaia içango da eracustea San Martini
birtuteac eman basiuen bere gloriia, guc alcançatuco degula gurea birtute abec
berdincen aleguina eguinarequin.
Baina au biar dan becela eracusteco çuri escatzen diçut arguitasuna, argui
guztien aita, bada çure tronutic bacarric jatchitzen da gausa on guztia lurrera.
Nola biar dan becela alchatu leiteque çure serbitzari S. Martin ceruco
arguitasun gabe? Garbitu eguiçuz nere espainac, leundu eguiçu nere mingaina,
bistu eguiçu nere biotza eta içan çaite çu itz eguingo deçuna nere aotic. Ala
uste det içango dala; bada erregutzen diçut çure ama onaren bitartez, ceini
escatzen diogun mesede au esanarequin guztioc aingueruarequin batian: Abe Maria.
Memoria etz.
Ezta içan ta ezta içango ere munduan gauça içugarriagoric guiçon bat
umetasuneco inocenciarequin gaistaqueriaren onduan bici içatea baino, garbia
arquitzea maliciaren albuan, biotz bigunecoa doilorren artian, santua bici
içanic pecatariaquin. Bada au da Martinen irudiia nere aditzaile maiteac.
Jaiio çan santu arguitsu au Panonia esaten çaion lurrian laugarren
guisaldico bucaeran edo bostgarreneco lelengo urteetan; dempora gaitza,
bildurgarrija fede eta costumbre edo oitura onençat; cergatic çan fede ucatzaile
eta relijiio gueçurrescuen adisquideac indar guztiac eguiten cituena gure J.c.
jaunac sortutaco relijiiua ito naian bere jaiotzan. Oraindic etsan Martin
cristaua, bere biotza cristauena bacen ere, bada jaiiot etchian dauca bere
pensamentuen etsairic andiena, bere aita. Onela beti ceguan peligruan ta
Peligruac gueitutzen dira legue berri batec Juliano fede ucatzailearen lagunsan
guerralari içateco aguinsen dionian.
Baina ez bildurtu; Abrahanec becela irtetzen ezpadu bere etche eta
lurretic ere, Lotec becela utzitzen ezpaditu uri ustelduac ere, Martin, Eleisa
santaren icaslea içanic bacarric, oraindic batiatu gabia, ibilico da batere
manchatu gabe bere anima fedegabecuen ecandu loituen artian birtute ederrarequin
apaindua bere anima, lotzatzen dituala, ez bacarric orduco guiçonac, baita gu
ere, bici gueralaco bataio santuan aguindu guenduçan gauçac cumplitzia ceculan
ere acordatu gabe. Orduan içan çan gustioc daquiçuen S. Martinen guertaera:
icusiric egun baten escale bat larru gorrian, ençun çuan bere Jaungoicozco
caridadearen eta biotz samurraren deiia, atera çuan guerriian ceucan ezpata,
ebaqui çuan soinian ceucan capa eta eman ciion erdiia escale gaichuari. Escale
au çan J.c. guero aguertu citzaon becela.
guelditu gaitian pisca bat emen eta icasi deçagun cerbait. Gu jaio guinan,
Jaungoicuaren mesedez, cristauen artean, artu guenduan bataio santua, eta içan
guera indartuac beste Eleiça santaren sacramentuaquin. Tchiqui tchiquitatic,
gastetasunian eta guerora icusi ditugu ejemplo onac eta asco gure inguruan:
eztet galdetuco cer eguin degun dempora abetan, nola lagundu diogun
Jaungoicuaren graciari; baina ecin utzi neçaque galdetu gabe iia guc ere
erdibitzen degun gure janciia Jesu cristorequin; au da, laguncen badiogu
pobretchuari bere necediari dagoquion becela, guc, cristandadiaren erdiian bici
gueranoc; erdibitzen badegu gure jancia J.c.requin, au da, animaco bicitza
Jaungoicuarençat bada, ta ez munduco gaucetaraco; erdibitzen badegu gure janciia
J.c.requin, au da, astutzen baguera espirituco aberastasunequin gueiiegui
saiaturican gorputzecuetan; erdibitzen badegu gure janciia J.c.requin, au da,
etorcen baguera biar dan becela eleicetara, eguiten badegu aleguina eleiçaren
onagatic, laguncen badiogu eleisaren necesidadiari al degun becela? Ah! Negar
eguin leçaque gauz onen gainian! Gutchi, tchit gutchi dira S. Martinec becela
erdibitzen duenac bere janciia J.c.requin baina asco, tchit asco dira icusirican
janciiarequin J.c. janci orren satiia quenduco liuequenac. Esta içango berdina
abec eta S. Martinec arcen duen sariia.
S. Martinen eguitada eder au ecin lesaquian gueratu çaritu gabe, ta laster
artu çuan sariia bataio santuan, cer çan berac aspaldiian naien çuen gauça.
Bataio santua artu esquero etsuan pensatu beste gausaric J.c.ren ejercituan
guerralariia içatea baicic, eta, ce guerralariia! arturican lelengo S.
Hilarionen lecio ederrac asi çan gauçaric onenaren atzian, santidadiaren bila S.
Pablo, S. Antonio eta S. Hilarion becela. Irten çuan fede sutsu batequin
ebanjeliiuaren santidadeco castilua arrapatzera, bere ama cristau eguinda guero,
fede ucatsaile arrianuac mututu da guero; eguin çuan combentu bat eta an bici
içan çan fraile batzuequin. Eta utzi biar diraçue emen atzencho bat eguiten.
combentua esan det! cetaraco dira combentuac? Frailiac! cetaraco dia
frailiac? cembat bidar aituco cenduesan itz abec, n. a. m. Utziric alde batera
guiçonaren locarri gabe içateari edo libertadeari, esaten dan becela, eguiten
çacon injuriia, dago itz abetan pensamentu gogor bat, pensamentu samin eta estu
bat munduan beren anima salbatu ecinic edo esperansa obiarequin munduan baino
beren animac salbatzeco combentuan sarcen dionençat Jaungoicuaren diadarrari
jarraitzen diotela. cetaraco diran combentuac? combentuac dira lorategui eder
batzuc. Jaungoicuac jarriac bere Eleisaren erdijan sabalceco mundu guztian
birtutearen usain goçoa: combentuac dira egunero gure biotzetan munduco
engainuac iraguiten dituan sauriien osagarriiac: combentuac dira oracioco
lecuac: combentuac dira biar biarreco etche santu batzuc guisonaren dignidade
eta libertadea esagutzen dan toqui guztietan: combentuco guiçonac frailiac nai
due jaso espiritua escuaquin icutzen diran ta beguiaquin icusten diran
gaucetatic gora eta gora: combentuac, azquenez, dira jaquituriaren jarrilecuac
eta pobrien laguntasunac. Ah! combenturic içan ez balitz cembat santu, cembat
jaquitun gutchiago. Acaso, acaso, gaur dan aurrerapenic etsan içango munduan
combentuco liburuetan artu ezpalitz sustraia. combenturic içan ez balitz cembat
pobrec ecingo çuen eracutzi cembat baliio çuen. Etzan gaur beste icen andi
iracurrico condaira edo historiietan.
combentutic irten çuan S. Martinec ere Toursgo obispo içateco. Pena içan
çuan Martinec ichil eta bacartasuneco lecua utzitzia, arceco bere gainian
aingueruac eurac bildurcen dituen aguimpidia, aimbeste arança orduan gaur becela
daucaçan aguimpidia; baina Jaungoicoaren borondatia çan da Jaungoicoaren
borondatiaren aurrian macurtu çuan bere burua.
Ta beteco du Martinec bere lecua. Beste Elias bat becela urturican
Jaungoicua serbitzen, bat eguinic Obispuaren birtute andiiac frailien bicitza
pobre ta umilarequin, euquico du indarra escu batian erorcen usteco purrucatuaz
Jaungoico gueçurrezcuen irudiac eta leun ta goçotasuna bestean beraganatzeco
guentil eta fede ucatsaileac; euquico du batian indarra soberbiosuac lotutzeco
eta amodiua bestean umilarequin tratatzeco. Etzan batere icaratu Eleisaren etsai
Balentiniano eta Machimo emperadorien aurrera juaten fediac biar içan çuanian,
eta ain errespeto andiia artu ciiuen ese, emperadoriaren emastiac berac jarri
eta bere escuetatic eman cion janariia ere. Ara jaquituriiac eta birtuteac
eguiten dituen mirariac.
Baina nola gauça guztiac amaitzen diran, amaitzera cijuan Martinen bicitza
ere. Inguratu ciuen bere obia asquenengo orduan ardi maiteac eta negar eta
cispuruarequin esaten ciuen: «Onela utzitzen gaituçu, gure aita, gure albuan
leoe gocestuen orroiac centitzen diranean? cer eguingo degu arçai gabe?» Eta
utziric alde batera bere Jaungoicuarequin bat eguiteco desiua orduan,
caridadearen sugarretan erretzen bere biotza, esan siocen itz eder abec
Jaungoicuari: «Jauna, oraindic biarra banaiz çure erriiarençat, etorri bedi
lana; eguin bedi çure borondatea» Fiat voluntas tua. Baina Jaungoicuan
beraga...du içan çuan. Eta baque santu baten eman ciion Martinec bere espiritua
Eguile alsuari. Bere borondatia eguiten bici içan çan; bere borondatia eguiten
il çan guerralaria, frailia, Obispo santua.
Baina cer diot? ilten al dira santuac? Ez, n. a. m. Guelditzen da beren
gomunta goçoa guiçonen artian betico, betico bere anima cerua goçaten dijuan
becela, Santuac ilescorrac dira.
Martin santua! Biraldu eguiçu cerutic beguiracuna erruquior bat oraindic
munduan bici gueranoi. Içan çaite gure laguntasuna gure asquenengo ordu triste
ta estuan. Ençun eguiçuz gure erreguac eta alcançatu eguiguçu Jaungoicuagandic
çu imitatzeco gracia içanarequin relijiiuaren defensoreac lurrian guero ceruan
janci deçagun çurequin batean ilezcorren coroi ederra, cein guciori opa diçuedan
biotz biotzetican.

[Barnean aguerturico guehigarri cocaecinac]

San Martinec, arguitasun cerutar batequin inguratua, eman çuan bere arnasa
ta bere arimac aingueruequin batian iriqui cituan odeiiac eta igo çuan
ceruetaraino nun daguan descançatzen mundu onetaco lanetatic.
Nai degu guc ere alcançatu icen bat edo gloriia bat secula amaituco
eztiranac? Içan gaitian birtutetsuac S. Martinen guisara eta birtutiac irequico
diguz bidiac. Eztaiguçan aldendu gure beguiiac Santuacgandic eta animaturican
bere ejemplu eta Jaungoicuaren graciarequin elduco guera beurac eldu ciran
lecuraino.

MISA NUEVA

(çarauz)

Mediator Dei et hominum.


Jaungoicoaren eta guiçonen bitartecoa
S. Pabloc Timoteori eguin cion cartan igarren c. 5. v.

N. a. m.: Gure Jaun eta Jaungoicoac bere erruquitasun neurrigabean sortu


eta utzi cituan lurrian gauça bi munduaren salbacioraco: liburu bat eta guiçon
bat. cer da liburua? Da liburua Jesus salbatzailearen condaira; da dotrina
cerutarra, jaquituri gucien asiera, eguia gucien cutcha, edertasun gucien
jatorria, ondasun gucien lecua, esperança gucien iturria; itz batean, Ebanjelio
santua. cein da guiçona? Gucioc esagutzen deçue cergatic dagon lecu gucietan,
cergatic toqui gucietan çabalcen duan ceruco dotrina, eguzquiac arguia toqui
gucietara eramaten duan becela: da sacerdotia. Bera bear da jaiotzan, bera bear
da eriotzan, bera seascatican obi edo sepulturaraino. Bacar eta ichiltasunean
bici bada ere, beragana dijoaz biotzaren erdian escutuan dauden gauçac esatera,
poztasunic tchoroenac, malcoric tristeenac aguercera. Naiz ta etche pobretchoan
jaioa içan sarcen da erreguien jaureguietan archaien tchaboletan becelasen. Bera
da bitarteco aberatzen eta pobreen artean, eta batzuc eta besteac deitzen due
bere atean. Ezta igarten andia edo tchiquia dan; bada bere umiltasunagatic
tchiquia dirudi; baina bere jaquituri eta birtuteacgatic andiienetacoa da.
Eguiac esaten ditu aberats eta pobreençat, beti dago guerran gueçur eta
gaistaqueriarequin, eta nun daguan gueçurra an dago beti sacerdotearen etsaia.
Eta nola egongo ezta gueçurra, deabruaren semea sacerdotearen contra, bada
sacerdotea Jaungoicoaren ordiazcoa, cristauac ceruco bidean eraman bear dituana,
bada Jaungoicoaren eta guiçonen bitartecoa. Mediator Dei et hominum?
N. a. m.: Eleizguiçon berri baten, Sacerdote berriaren lenengo mesa
ençutera batu gueran esquerocoan, icusi bear degu nola dan Jaungoicoaren eta
guiçonen bitartecoa atera deçagun ortatican bere içate andia eta berari çon
diogun errespeto eta amodio garbia. Au da gaur goiseco itsaldi laburchoaren
gaia.
Baina nola guiçona eztan berez icercho ere ceruco laguntasun gabe, lagundu
bear diraçue gucioc jaristen ontaraco bear dedan gracia, esanarequin danoen ama
bedeicatuari: Abe Maria.
Mediator Dei et hominum.
Jaungoicoaren eta guiçonen bitartecoa.
S. Pabloc Timoteori eguin cion cartan esan dedan capitulo eta bersuan.
N. a. m.: Edocetara beguiratzen degula sacerdotearen anditasun eta
aliçatea, beti icusico degu dala Jaungoicoaren eta guiçonen bitarcoarena.
Beguiratzen badioçue sacerdoteari altara santuan icusico deçue berristatzen,
odolican ichuri gabe J. cristo gure Jaunac Golgota-co mendi gainean eguin çuan
esqueinça berbera munduaren salbacioraco, isurirican bere odol tchit santua.
Sacerdotea altaran Jaungoicotzen da, dio S. Dionisioc, cergatic bere aliçatearen
indarrarequin sortutzen duan Jesusen Gorputza, eguinican mirari bat mundu
guciaren gaineticacoa. Icusgarria içango çan munduaren asiera, icusgarria içango
çan, eguzqui, ilargui eta içarren sortuera goietan, icusgarria içango çan
itchasoaren eta lurraren eguinça bere edertasun guciequin, baina etzan andiagua
altaraco esqueinçari edo sacrificio santua baino.— Gauça gucien Eguileac nai
içan çuanean eguin icusten degun gucia, etzuen beste bearric içan itz eguitea
baicic: eguin bedi, esan çuan, eta bereala ecerestic atera ciran gauça guciac.
Berdinean, Aitaren Seme Jaungoicozcoac nai içan çuanean bete beticotasunetican
pensamentuan ceucan eguinça, artu çuan bere escuan ogui pusca bat, itz eguin
çuan, eta ogui pusca ura bere gorputz biurtu çan; artu çuan ardo pusca bat, itz
eguin çuan eta ardoa biurtu çan Jesusen odol! Oh, mirariric andiena? Mirari
içugarria, eracusten diguna Jaungoicoaren jaquituria eta amodio neurrigabea!
Nere aditzaileac; au berau eguiten du sacerdoteac mesa santuan. Itz
eguiten du eta ceruac iriquitzen dira, urratzen dira odeiac, auzpestzen dira
aingueruac, dardaratzen da infernua eta sortutzen da altaran Jaungoico eta
guiçon eguiazcoa. Eta bereala jasotzen du bere escuetan Jesusen Gorputza erriac
adoratu deçan, eta esaten dio Aita Beticoari: «artu deçala esqueinsari ura
lenagoco demporetan Abel, Abraham eta Melquisedequena becela pecatuen
parcacioraco», eta Jaungoicoac icustean esqueincen diola bere Semearen odola,
sacerdoteac munduco pecatuen çorra parcatzeco guelditzen du bere aserria,
guelditzen du gorrotoa eta jetchitzen du mundua castigatzeco alchaturic ceucan
escu indarsua. Ara or nola dan sacerdotea altaran içan leitequen içateric
andiena, Jaungoicoaren eta guiçonen bitartecoa. Mediator Dei et hominum.
Norc....
Beguiratzen badioçue sacerdoteari J. cristoc lotutzeco eta deseguiteco
eman cion aliçatean ta escubidean, cer besteric icusico deçue ezpada bitarteco
paquetsu bat baino, guiçona Jaungoicoarequin catigatzen duan locarri bat baicic,
mundu itchuari ceruco bidean argui eguiten dion içate bat besteric? cein
maitagarriia aguercen çaigun Eleizguiçona icusten degunean barcatzen gure pecatu
eta utzeguiteac Jaungoicoaren icenean, gordetzen dituala gure utzeguite danac
ceculetan egundaino da inortara ere deseguingo eztan ichiltasunean!
Aitu çaçue nola ta nondic datorquion aliçate au. Erri guciac estalduric
ceudenean gueçurraren laino tartean, guiçonaren jaquituri labur baina orguiloz
betea galduric cegoala justiciaco bideetan, aguertu çan Jesus ipintera cetorrena
aimbeste gaitzen osagarria. Aguertu çan Jesus, mundu eta ceruaren Eguilea,
guiçon eta aingueruen jabea bere Apostolu edo icasleac gana, eta esan cien:
Quorum remiseritis peccata remituntur eis. çuec parcatzen dituçuen pecatuac
parcatuac içango dira; çuec lotutzen deçuena lotua gueratuco da. Ara or,
sacerdotearen podere edo aliçatearen asiera, aliçateric andiena, aingueruac
eztauquena, Jaungoicoac bere Amari berari eman etzaiona. Aliçate bat
Jaungoicoarena bacarric içanican bere ordeazco ete bitarteco diranei bacarrican
emana.
Alperric guisaldi onetaco fedegabecoac nai due ucatu podere onen indarra.
Esan beçate eztala escubide au ceruac emana, esan beçate guiçonac eguina dala
beste guiçonac beuren aurrean auzpez icusteagatic. cer da beuren esana iia
emeretzi guisaldiren sinistearen contra? cer da beuren esana S. Irineo,
Tertuliano, Origuenes, S. cipriano, S. Atanasio, S. Hilario, S. Ambrosio, S.
Jeronimo, S. Agustin, S. Leon eta beste aimbeste Eleiçaco guraso eta jaquitunen
contra? Ecin esan liteque gauça onen gainean liburu tchit ederretan ezcribitu
dan gucia; bainan aitatu bear det Eleiçaren etsai bic esaten duana: etsai
abetatic bata da Lutero protestantien buru edo nagucia eta Aita Santu
Erromacuaren etsairic andiena. Onec esaten du: «Naiiago nuque Aita Santuaren
aguimpidean egon (eta au beretzat gauça andia çan) confesioco Sacramentua
quencia baino». Bestia da Voltaire, azquenengo guisaldiian Francian bici içan
çan ezcribitzaile gaisto bat, eta onec dio: «Ecin çala sortu gauça bat obea
munduaren oneraco confesioco sacramentua baino. çala confesio santua munduco
leguiac cumplitzeco eta norbere obligaciuac betetzeco eguin ceçaquian locarriric
onena». Onela itz eguin due Eleiçaren etsaiac beurac; eta alperrican gaur beste
gauça bat asmatuco due; confesio santuac jarraituco du Eleisa dan arte, mundua
dan artean, cergatican dan Jaungoicoaren eguinça eta Jaungoicoaren eguinçac ez
dira bucatzen guiçonarenac becela. Jarraituco due sacerdoteac confesio santuaren
bitartez paquetzen mundua ceruarequin bada sacerdotea da Jaungoicoaren eta
guiçonen bitartecoa. Mediator Dei et hominum.

* * *

Beguiratu çaioçue oraindican Eleizguiçonaren bicitzari bere pauso gucietan


eta beti icusico deçue esaten diçuedan bitartecotasuna. Ondo daqui berac bere
lan santua, eta beguiratzen die guiçon guciai Jaungoicoaren irudiac becela.
Icusico deçue lecu gucietan (Pág. 126, 125 i 126) ardi galduen bila, pecatutican
atera ecinican Jesusen odolarequin erositaco animac, bide çucenetara ecarri
nairican cristau guciac. Icusico deçue aberats eta andiquiien etcheetan samurcen
beuren biotzac pobretchuen oneraco, eta pobreen etcheetan bere espainian beti
caridadezco eta amodiozco itzac dituala. Icusico deçue lecu santu onetan eguia
andiac eracusten, len esan degun liburu Ebanjelioaren dotrina çabalcen. Icusico
deçue eztaquianari arguitzen bere adimentua eta jaquitunari esaten jaquituri
gucien asiera dala Jaungoicoaren bildur santua. Beti, beti icusico deçue
gaistaqueriaren contra, egui eta birtutearen alde, beti guiçonac ecin eramanican
Jaungoicoaganunz. Mediator Dei et hominum.
Ah! cembat ezquer çor dioçuen cristauac Eleiz guiçon edo sacerdoteari!
Apostoluetatican gaur arteraino cecula ezta gueratu sacerdotea bere lan santuan.
Eleicetan, hospitalietan, carceletan, errian, mendian, basoan, udan eta neguan,
gabaz eta egunaz, Euscal-errian, Espainian, Europan, African, Ameriquetan eta
Oceania-co toqui ezcutuetan cristoren Eleiçaco sacerdoteac laguncen dio
guiçonari jaiotzatican eriotzaraino. Eriotzan batez ere! cergatican nor da bere
bicitza edonola igaro badu ere, aitu bere aldamenian nai eztuana azquen orduan
Eleiçaco otoitzaren murmurra, nor da icusi nai eztuana bere aldamenian
sacerdotearen quereicha, nor da azquenengo arnasarequin batera artu nai eztuana
bere bedeincaciua? Ah! Orduan denoc autorcen deçue bera dala lagunic onena, bera
dala bitartecoa. Mediator Dei et hominum.
Sacerdote berriia: Itz gutchitan esan det çure bitartecotasuna eta çure
gainean artu deçu ardura andia. Ondo daquiçu cein aliçate andiarequin apaindu
çaituan ceruac; baita ere daguala mundua inoiz baino oquerrago, Eleiçaren
etsaiac inoiz baino gogorrago, erriac inoiz baino esquergaistoago. Orregatic,
ecingo diçudaz esan, naitala ere larrosa colorezco etorquiçunac. Ez, dena
contrara; lecu gucietan içango dituçu etsaiac, eleizguiçona ceralaco! Badijoaz,
adizquidea, badijoaz Euscal-errian ere çatica, çatica gure oitura onac gure
itzcunz ederra dijoan becela, eta, pena andi batequin esaten det! bildur naiz
juango ete dan ere gure aitonen fedea. Nun lan eguin asco daucaçu; bainan çure
lanen erdian çaudenian, luçatzen dituçunean çure escuac cristauen gainean ceruco
parcaciua jetchitzeco, iriquitzen deçunean çure aua ceruco dotrina eracusteco,
norc daqui saritzat emango badiçue presondegui edo carcela bat?
Baina, cer digu? Jaungoicoagatic, ceruagatic eguiten degu, eta jarraituco
degu icaratu gabe gure lanean Jaunac berac bere aldamenera deitu artean.
Eta orain, sacerdote berriia, igo çaçu altara santuco maila ori eta
esqueini çaioçu Jaungoicoari bere Semearen Gorputz eta odola. Erregutu çaioçu
Aita santuagatic, erregutu çaioçu, euscal erriagatic, erregutu çaioçu çure erri
maite çaraucegatic, erregutu çaioçu çure familiagatic, batez ere çure arreba
Jaungoicoac oraindic dempora asco eztala negarrezco lecu onetatican eraman
duanagatic. Ah! ce poztasunarequin icusico duan esqueincen deçula ostia santu
eta bedeincatua bere arimaren oneraco. Azquenez, erregutu çaçu, lagun maitea,
nigatic ere içan daidan indarra mundu onetan nere obligacio andia betetzeco,
munduac ucatzen digun saria içan deçagun gucioc ceruac. Amen.

SAN JOSÉ

Hai que arreglar este sermoncito


(Predicado en Cestona)

Josepp, fili David. Matth. I.

N. a. m.: Eguia esatea, eguiçalea içatea eta eguia defenditzea gauça tchit
ona dan seinaleric andiena da gueçurraren aldeco guciac esaten duena: eguia
diuela, eguiaren alde dabilçala, eguiçaleac dirala. Au bera guertatzen da
leinargui edo nobletasunarequin. Nobletasuna gauça ona dan seinaleric andiena
bilatzen det mundu guciac ematen dion estimacioan; eztu inorc esango lapur baten
semea dala, urcamendian il çala bere aita, presondeguietan daguala; baina oso
ancinetatic onragarritzat euqui içan oi da familia noble edo leinarguicoac
içatea. Gure jatorria odol garbicoa dala eracustea beti euqui içan degu gauça
anditzat; gure aideac cirala onelaco edo alaco guiçon birtutetsu edo jaquituri
andicoac aguercean, denoc pamparroitu oi içan guera. Eta ez bacarric etchadiac,
baita era erri, probinci, Dierri edo Nacioe guciac ausi andietan ibili içan dira
umant bat nungoa dan aguerceagatic... çuec, n. a., iracurrico cendueçan mila
condaira gai onetacoac; çuen beguiaquin icusico dituçue jaureguietaco ate
çabalaren gainean, arri landuzco escutu irauncorrac errespeto eta itzaltasuna
ematen becela guiçon andien jaio lecua içan çan etcheari; eta guc bacoitzac ere,
n. a., gordetzen ditugu, ogui bedeincatua becela, nor bere jatorriaren arbola
edo leinarguitasuna eracusten duen paper batzuc.
Bada eztaucaçue jatorri andicoa içatea gauça honragarria, cergatican
miraritu, nai badet nic Eleisaren guidari ta gordetzaile S. Jose guison gucien
gainetic jaso bere eguiazco nobletasunagatic, Dabid erreguearen semea çalaco.
Josepp, fui David.
Bainan, ez deçaçueta pensatu, n. a., nai dedala jarri S. Jose ain goietan
Dabiden odolecoa çalaco bacarric beste gauça gabe, ezpada ece bere animan bere
biotzaren erdian ondorengo eguiazcoa becela, Dabiden birtute guciac gorde içan
citualaco. Dio S. Juan crisostomoc baçala Tebas ceritzaion uri batean Espartaco
etchadi edo famili bat, nondic jaiotzen ciranac çuen gorputzean berezco tchusu
edo lança baten irudi bat becela, nobletasunaren seinalean, eta seinale au
etzeucatenac etzirala etchade artacotzat euqui oi içan. Onela, n. a., bacoitzac
euqui bear ditu leinarguitasunaren seinaleac; nobletasun eguiazcoa norberarena
içan bear du eta ez gurasoena ta jatorrizcoa bacarric; bene benetan leinarguia
danac eracutzi bear du bere eguitada gucietan eta ez leinarguitasuna ondo gordea
euqui familiaco paper cimur batzuetan edo arrasaco condaira edo istorian.
Natorquiçue, bada, n. a. m., gaur, aguercera S. Jose dala leinargui,
birtutetsu eta santoa, Dabiden seme eguiazcoa çalaco, bere ariman Dabiden
birtute guciac eta gueiago çaucaçalaco; batez ere çalaco Dabid becela, Israelgo
arguia, guiçon Jaungoicozcoa, ceru ederretaco aingueru goço baten ancecoa.
Lagundu çadaçue onetaraco bear dedan gracia Espiritu Santuagandic jaristen S.
Joseren Esposa garbi Maria santaren bitartez, esanaz gucioc nerequin batera: Abe
Maria.
Josepb, fiai David. Matth. I.
N. a. m.: Dabid erregue santua arquitzen degu Escritura santuetan itz eder
eta onragarri ascorequin icendatua, mereci çuan becela; baina gaurco nere
itzaldia ez gueiegui lucetzeagatic beguiratuco ditugu bacarric onduen
datorquioçan icen batzuec. Dabidi deitzen çaio erreguien liburuan lucerna
Israel, Israelgo arguia, bada çan eguiaz argui bici bat becela bere jaquituri,
justicia eta ejemplu ederreco errainu goçuen bitartez, eraman ceçan
Jaungoicoaren bideetatic Israelgo jente errucarri ilun eta lauso tartean
cebilena, mundu egusqui gabeco baten guisara edo guiçon itchu baten modura.
Eta norc, n. a. m., esagutzen ez du Jose Santua ere içan çala munduan
J.c.-ren famili pobretchoaren argui ta guidaria? Jose-ren etchean, eguia da, an
cegoan Jesus, egusquiric arguitsuena; an cegoan Maria, ilargui çuri maitagarria;
baina Jesus umetchoa çan eta gorderic ceucan sasoira artean bere arguitasun
gucia; Maria emacumea çan, eta estalcen çuen berea umiltasun eta oniritziaren
mantupean, senarrari cion errespeto neurri gabeagatic. Gauça bearra çan, bada,
Josec eguitea aguintari ta çucendaritzat famili santu artan, eta Jesus eta
Mariaren aurrean bere arguia icustea, Artiçarra ceru urdinean egusqui ta
ilarguiaren aurrean icusten dan becela.
San Jose gabe, n. a. m., cer içango çan mundu galduan famili santu
arrequin? Nola ibilico çan guraso gabe, nondic bilatuco çuan janari ta
bicimodua? Non segurança? Nola ibilico ciran itchuran emacume gaste bat eta
semea lurreco biaje eta juan-etorrietan? Nola lotuco cituen bein ere falta
eztiran mingain gaistoac? San Jose çan, bada, n. a., Jesus ta Maria estalceco
jaio çan argui sutsu ta diz-diçaria, lucerna ardens et lucen, eta argui eguin
çuan munduan bici içan çan arte gucian Jaungoicoac emandaco jaquituri eta
caridade eguiazcoarequin.
Ez deçaçutela dudaric euqui, n. a. m. guiçon jaquinsuequin dabilçatenac
jaquituriaco contuac eta gauça ascoren berriac icasten badituzte; Moisesec
Jaungoicoarequin euqui çuan isquetatic arpegui eta içate modu berrico bat atera
baçuan; S. Josec, Jaungoicoaren seme jaquinsu Jesus eta bere emazte Mariarequin
egunoro çaucaçan isqueta goçuetan, cembat icasico çuan, nolaco arguitasunac
ateraco cituan! Errotan dabilçatenac çuritzen badira; suaren onduan daudenai
berotasunac coloriac gorritzen badizte; gauça usai goçozcoen artean dabilçanai,
usai goçoa guelditzen baçate, nola Jose santua, aimbeste demporan Egusqui ta
ilargui cerutarrequin bici içan çana aguertuco etzan munduan ceruco arguiz
apaindua? Bai, n. a., Dabidi deitzen badio Escritura santac lucerna ardens et
lucens, esan guinaique guc ere bere ondorengo Josegatic içan çala munduco argui
diztiçari ta sutsua. Eta orregatic, lurrean, gure gabeco eguinquiçunen
lagunçaraco euquitzen ditugun argui danac itzalcen ditugun becela, goisean,
mendi altuco gailurrean, eguzqui alaiac bere errainu pozgarriac eracusten dituan
orduan, ala, S. Josec amaitu çuan bere bicitza Jesus sasoitua guertatzen çanean
bere Ebanjelio osasungarria çabalceco lur guci-gucietan.
2. Bigarren, deitzen çaio Dabidi Escritura santuan Jaungoicoac berac çuan
biotzaren irudico guiçona, vir secundum cor Dei, erregue onec bete citualaco
cinçoro Jaungoicoac eguin ciozcan aparteco aguinduac, mundu guciarençaco Jaunac
eman cituan mandamentuetan inoiz erori baçan ere.— Eta cembat obeto esan
gueinque Jose garbiagatic, çala, Jaungoicoac ceucan biotzaren irudico guiçona,
vir secumdum cor Dei, bada ain cinço, ain laster, ain oso osoan bete ditu
Jaungoico Eguilearen mandamentu eta aparteco aguindu guciac?
Igarri çuanian Josec Maria tchit garbia aur eguiteco cegoala, beragandican
alde eguiteco pensamentuetan cebilenean, aguincen çaio guelditu cedila bere
emaste santa Mariarequin, eta Josec, macurcen du bere burua Jaungoicoaren
mandatariaren aurrian, eta guelditzen da Mariarequin batian; aguincen çaio
Jaungoicoaren seme çanari Jesus icena ipinceco eta obedecitzen du, aguincen
çaio, cesar emperadoriac dion becela, juateco Belenera an familia guciaren
icenac jarceco eta badijoa beriala; aguincen çaio Moisesen leguiac esaten duan
guisan esqueinceco eleiçan Jesus eta ebaqui bat emateco seme laztan arren
gorputzean... eta Jesus esqueinia da eleisan, bere gorputz Jaungoicozcoa odolcen
da pecatari batenaren eran; aguincen çaio Joseri, loric goçoenian cegoala
menturaz! jaiquitzeco ai da batian eta eramateco Jesus eta Maria Eguiptora, eta
jaiquitzen da itcharon apurcho bat gabe eta badijoa gau ilunian erbesterunz;
aguincen çaio etorceco berriz Israelgo lurretara eta badator itz bat bacarra
erançun gabe; aguincen çaio Galilea-ra juateco; urtean iru bidar Jerusalengo
Templora igotzeco, eta Galilea-ra dua, Jerusalengo Templora igoten du, bein
bacarric erançun bat eman gabe, galdaera bat eguin gabe, duda bat euqui gabe,
inoiz ere oquertu gabe berac nai çuan eran Jaungoicoaren aguinça ta borondatea.
ceimbat arraçoirequin esan ceiquian, bada, Jaungoicoac Josegatic: Inveni virum
secundum cor meum, qui faciet omnes voluntates meas. Bilatu det guiçon bat nere
biotzaren irudicoa, nere borondate guci gucia edocein ordutan beteco duana?
Ah! n. cristauac: beguiratu çaitezte ispilu onetan; beguira çaitezte
ongui, ia çuec ere beti çaudeten prest Jaungoicoaren borondatea eguiteco, naiz
gustocoa, naiz gusto gabecoa içan, ala bacoitzac çuen borondatea eguiten deçuen
Jaungoicoac guraso, aguinçaile, espirituco guidari eta arçaien bitartez esaten
diçuena alde batera utzirican.
Munduco erregueai beinere etzaite gustatu beuren borondatetic, apurcho
baten bada ere, apaàtatu içan dan mendecorican. Atenastarrac castigatzen çuen
eta arraçoiarequin, bada mendecoac asten badira leguearen contra, beuren burua
erreguearen gainean jarri nairican, ecin leiteque içan gauça onic, eztago
Nacioetan paqueric, familietan içango eztan becela umetchoac gurasoen gainean
jarri nai badue, ez bacarric leguea bete nai etzuena, baita ere legue ura itz
bacar baten oquertu nai çuana. Erromatarrac lepua quencen cioten, juez içateco
dempora bucatu esquero, egun bat gueiagoan juez içaten çanari. Nere aditzaileac:
lur doacabe onetaco guiçonac onela nai badue beuren borondatea obedecitzea eta
arraçoiarequin nai badue, nola naico eztu gure Jaun eta Jaungoico gauça gucien
Eguile alsuac, bere escuaquin sorturaco guiçon circilac ongui, ciatz, eguiaz eta
cinçoro bere aguindu guci-guciac betetzea? Eta mundu onetan aimbeste
esquergabetasun arquitu duan Jaungoicoac, nolaco atseguinarequin esango çuan
Dabiden ondorengo eguiazco Josegatic: Inveni virum secundum cor meum qui faciet
omnes voluntates meas?
3º. Irugarren esan det deitzen çaiola Dabidi Escritura santan ceruco
ainguerua becelaco guiçona. Sicut enim anguelus Dei, sic est Dominus meus rech,
eta tchit ondo merecia ceucan Dabidec deitze au, bere birtuteacgatic çalaco bene
benetan, erregue on guztiac içan bear lutequeen becela, bere erriaren aingueru
gordetzaile bat. Baina ascoz obeto esan gueinque bere ondorengo Josegatic, çala
eguiazco aingueru gordetzailea Jesus eta Mariarençat; bada içan çan lenengo
Maria santarençat bere garbitasunaren çainçailea, bicitza gaistoco emacumetzat
artu ez ceçaten guenteac; guero janari irabastzailea familia santua bicico
baçan; ostera bicitzen defenditzailea; eta azquenez Jesucristo Jaungoicoaren
semeac bear çuan fama ta onraren gordelaria; bada Maria emacume gaistotzat artua
iduqui içan balitz, Jesus bera seme borte edo celegarçat euquico çuan mundu
ezjaquinac.
Eleiçaco guraso eta jaquinçaileen pensamentua da, Sto. Tomasequin batera,
Jesucristoc etzuala içan beste cristauoc degun becela aingueru gordetzaileric,
ezpada ece, bera, Jesus içan çala aingueru gucien gordelaria; baina ucatu ecin
leçaque S. Jose içan çala Jesusen çainçaile, eta gai onetan San Jose aingueruac
beurac baino gueiago içan çala.
Gauça jaquina da erreguien semeai ematen çaiztela maisu ta eracustzaile
jaquinsu eta birtutetsuenac, eta onetan bear becela, erregueac ipincen duela
beuren aleguin ta borondate guztia. Eta S. Jose, ceru altutic guiçonen buru eta
biotzac garbiro icusten dituan Jaungoicoac ezleidua içan baçan, Jaungoico
jaquinsuac bere Semearen guidaritzat esleidu baçuan, nolaco jaquituri
cerutarrac, nolaco birtute miragarriac içango cituan S. Josec?
Josec çaintu çuan eta libratu çuan Jesus Herodesen biatzetatic, S.
Rafaelec dragoiagandic Tobias gorde çuan becela, Josec gorde çuan bicitzaco
landara eder ta mardula lurreco pausoetan, eta Dabidegatic esan al baçan
aingueru baten irudicoa çala, Josegatic esan Ieique aingueruac eta santuac
guciac baino gueiago, cergatic aingueruac eta santuac Jaungoicoaren serbitzariac
içan diran, baina Jose Jaungoicoaren gordelari eta guraso.
Uste det, n. a., icusi degula Dabidi deitzen baçaio arraçoiz Israelgo
arguia, Jaungoicoaren biotzaren eraco guiçona, aingueru baten irudicoa, ascoçaz
obeto esan gueinqueala au berau S. Josegatic; uste det esagutuco cenduela Dabid
baçan jaquituri andico eta biotz oneco erregue leinarguia, S. Jose bere
ondorengoac aberastu çuala gurasuen odola birtute, dinadi eta goiende
miragarrienarequin; uste det esagutuco cenduela Joserequin etzala guertatu beste
ascorequin guertatzen dana; au da: bici içatea gurasoac, aurreragocoac, asabeen
icenac ematen duan queriz edo itzalpean; ez, contrara: Dabiden arrasa San
Joserequin eldu çan içateric andienera, San Jose içan çalaco arrasa artaco eta
guerora munduan içan diran guiçon gucietatic nobleena.
Baina, n. a., dinadiric andienetara eldu baçan ere, munduaren aurrean
arotz languile bat baino etzan; nondican esagutuco degun Eleiça santac aimbeste
bidar eracutzi duan eguia, au da: Jaungoicoaren aurrean edocein languile içan
leitequeala andiquiric aberatzena beste, erregueric alisate andicoena aria, bada
andia benetan içatea da birtutetsua içatea eta ez beste gauçaric. Ai! egui au
balequie mundu guciac!, n. a. m.; gu, erri soco bedeincatu abetan, baquetsu eta
çorioneco bici guera, Jaunari esquerrac! oraindic onçu soberbiaren tchongarten
bat eldu ezpada; baina mundua, fedegabecuen doctrina galdumendicoac çabaldu
diran esquero, gaistaquerian eta cençu gabeco pensamentuetan iraquitzen dabil.
Orregatic, nai nuque nic orain boz indarsu bat euqui, naicua erriric-erri eta
mendiric-mendi oiarçunetan munduaren caburaino juateco nere diadarra, esanaz: O
languileac, languile cristauac, aditu çaçute Eleiçaren dei amodiozcoa: çuen
buruac aicez ta arroqueriz bete dituen jentiac, gueçurrezco dotrina eracusten
diçue; obedienciaren contraco eta arrotasunezco doctrinac ecin litezque onac
içan cristau languileac, andiqui eta noble içatea nai badeçue çuen escuetan
daucaçue, bada birtutea da nobletasunic eta aberastasunic andiena. catolico
ceraten languileac, egunoroco janaria euqui esquero, ez deçaçutela bururic ausi
munduco aberastasun au laster galcen diranen bila, bilatu çaçue ceruco
çoriontasun irauncorra; languile cristauac, ara emen çuen ejempluraco languile
pobretcho bat Jaungoicoaren guraso eguinic!
Nere aditzaile maiteac: guc, euscaldunoc, Jaungoicoaren graciaz,
jatorritic degu nobleac eta cristau onac içatea, eracutzi deçagun lengo lengoac
guerala orain ere, ez guerala bein ere ez escuira ez esquerretara oquertuco,
jarraituco degula gure aitonac eracutzi ciguen bide çucenetatic aurrera.
Ez dedila esan munduan lengo euscaldunac gauça bat cirala, nobleac,
cristau onac, baina beste bat gaurco eguneco euscaldunac.
Eta, Oh! Aita S. Jose ceruetan gloriaz beteric çaudena; bada arguia içan
cinan Israelgo errian, argui çaioçu iluntasunetan dabilen munduari; an umil ta
obedientia içan cinan Jaungoicoaren borondatera, eracutzi çaçu aimbeste falta
eguiten duan umiltasun eta obediencia; içan cinan Jesusen aingueru gordelaria,
gorde gaitzatzu lurreco pausu gucietan, çurequin batera goçatu deçagun egunen
baten ceruan. Amen.

[Barnean aguerturico guehigarri cocaecinac]

Baino munduac dauzca bere pensamentuac ta bere legueac, pensamentu ta


legue ondo etorcen dira Jaungoico Santuaren pensamentu ta leguearequin, ta
munduaren legue orretatic sorcen dira erru asco ta arimarençat calte andiac.
Denoc guera Jaungoicoac eguinac, denoc, andi ta tchiqui, aberats ta pobre,
jaureguietan jaiotaco ta tchaboletan sortuac Jesusen odolarequin irabaciac,
denoc guera Jaunaren aurrian berdinac; baina eguia eder ta pozgarri au sarritan
icusten degu astutzen duala.
Batez ere, aberatsac, famili nobletic jaio diranac, pobreac içanda ere
odol garbicoac diranac, beren burua besteac baino cerbait gueiagotzat euqui oi
içaten due. Eta nola gu, euscaldun gucioc...
Nic badaquit onenac guerana; baina naicua onac salbatzeco?
eta eracusten ditugu iguesca gure aldamenian egunac, ilac eta urteac.
Gaur, gariçumaco egun triste eta penitenciacoen erdian bilatzen degu egun alai
ta pozgarri bat, San Jose-ren eguna; çuen buruac aicez ta arroqueriz bete dituen
jentiac, gueçurrezco dotrina eracusten diçue; obedienciaren contraco era
arrotasunezco doctrinac ecin leitezque onac içan.

(MARIAREN ALABEnçaT)

Ipsa conteret caput tuum.


Emacume batec çapalduco du çure burua
(guenes. c. i, v. 15.)
N. a. m.: guerra bat mundua baisen anchinacua da icusten deguna
beguiratzean guisonaren sortueraco condaira edo historiia. Osta esan çuan Eguila
alçuac bere itsa: eguin bedi, ateratzen dira ecerestic, ceruac, lurra, itchasua
eta icusten ditugun gausa guztiac; baina irtetzen du ere bat batera
Jaungoicuaren gloriiaren etsaiiac embidia andiiarequin, ta nai du, esin danian
eldu bere soberbian nai duan becela Jaungoicua beste içatera, desberdindu,
nastu, banatu Jaungoicuaren eguinça. Jaungoicuac eguiten du guiçona gauçaric
onena becela bere irudira, ipincen du' munduco gaucen erreguetzat, dana jarcen
du bere borondatearen aspiian; ta tchorijac, arrainac, pisti gustiac, arbolac,
landarac, lurra apaincen duen lora danac arcen due beren icena Adanen aotic.
guiçon-erreguea jarri çuan baratz alai loratsu batean, an bici içan cedin
goçoro bere Jaun ta Eguilea bedeincaturican; baino bisturic Satanas etsaiaren
amorrua, eta deseguin nairican onec Eguilearen pensamentua, asmatsen du
engainatzea guiçona eta jarcea bere mendean. Onetaraco batzen du ceruan icasi
çuan jaquituriia guztia, arcen du çube baten itchura eta bigun, macal eta
errasinagana becela, badijua guiçonaren lagun emacumiagana. Jaungoicua beste
içango cerate, esaten dio, euquico deçue gauça onaren eta tcharraren
jaquituriia»... eta, ah! emacume arguigabea! cer eguiten deçu? Ebac faltatzen
dio Jaungoicuaren aguinduari, jaten du alort edo frutu debecatua; ematen dio
Adani; jaten du arc ere, baina, oh guisajua! eztaqui artu duan bocaua içan dala
beretzat eta bere jatorriarençat eriotzaco bocaua.
Ah, Guraso pecatariia! alperrican guero nai cera eztaldu arbolaren orri
çabalaquin; Jaungoicuaren contra eguin deçun pecatua ezteçu seculan eztalduco.
Eta, ah! ceruac nai baluque çuençat bacarric içatea pecatu orretatic etorri bear
duan gaitza. Baino ez; guiçonaren pecatua elduco da ondorengo guztiacgana: Adan
ateraco da paraisotic eta andic campora jaiioco dira bere semeac madaricatuac,
aita becela, beren Jaungoicuagandic. Ara or guiçona: betico aldendua
Jaungoicuagandic, betico camporatua cerutic. Gaisuac, minac, eriotza ta eriotza
beticoa, ara or pecatuaren frutuac.
Baina etzaitezte bildurtu ain laster, n.a.m., Jaungoicuac digun amodiuac
ecin du icusi guiçona deabruaren oinaspiian eta Adan erori ta beriala eçaten dio
deabruari: «Ez arrotu, çube guiçon ilçailea; çuc uste cenduan jarri cinala
betico guiçonaren gainian engainatu cendualaco emacume argala; baina alperric;
nic sortuco det beste emacume bat, ceinec çapalduco duan çure burua eta quenduco
diçun aguimpidia. Ipsa conteret caput tuum».
Eta ara, egun pozgarri baten, goisaldean mendi gainetic irtetzen dan
eguzqui errainua becela, aguercen da munduan emacume bat, Aingueruric ederrena
baino ederrago, Jaungoicuaren graciaz eta miragarrizco apainduriaz betea. çan
emacume au Maria tchit santa Jaungoicoaren amatzat beticotasunetic esleidua, eta
çan bere sortueratican garbia, pecatu jatorrizcoaren orbanic gabe.
Au da gaur arsaldeco itsaldi laburraren gaia. Baina esaguturic nere
moteltasuna nai nuque Jaungoicoaren lagunsa, cein gucioen bitartez escatuco
diogun ceruco erreguinari esanaz: Abe Maria.
N. a. m.: Maria tchit santa içan çala sortua gracian eta pecatuaren
orbanic gabe esatea da esatea beste dala Eguilearen aliçatearen eguinça,
amodiuaren eguinça, graciaren eguinça.
1º. Esan det dala aliçatearen eguinça. Eta benetan, cer da guiçona
arguitaratzen danean pecatuan sortua? Au ondo esagutzeco, icusi deçagun cerçan
Adan Jaungoicuaren escutic irten çuanian. ceucan adin edo entendimentu bat
arguitsua, borondate bat biguna graciari jarraitzeco, arraçoia ceucan grina
gaisto guztien gainetic, beti ceguan prest oneraco eta gaistaqueriaren contra.
Bere gorputza çan indarçua eta ederra eta ceguan munduco min, neque ta
eriotzaren gainean. Ori çan Adan inocenciaco demporan. Baina pecatu eguin çuan
eta berbertatic galdu cituan apainduriia abec, ilundu çan bere adina, bere
borondatia macurtu çan gaitzera, grina gaistoac jarri ciran arraçoiiaren
gainean, itz batean, galdu çan guiçontasunaren lelengo landara; eta nola arbola
gaistotic ostro gaistoac çabalcen diran, Adanen seme gustiac içan bearçuen
galduac, mirari baten bitartez libratu ecic.
Eta miraria eguinçan. Mariac irten çuan guiçonen artean garbia, ederra,
pecaturic gabea bere sortueratican. Pecatuaren ujuiac bacebilçan munduan eldu
çanian Maria sortutzeco instantea, eta orduan gomutaturic Jaungoicua, onela itz
eguin al bada, dala emacume au anchinaco çubiaren burua çapaldu biar duana...
luçatzen du bere escu alçua, eta Israeltarrac itchas gorrian pasatu ciran
becela, pasatzen ditu Mariac pecatuaren ujulac bere oinaspiian ur tanto baten
seinaletcho bat bacarra eraman gabe. Ara cergatic Maria dan Jaungoicuaren
aliçatearen eguinça.
2º. Icusi deçagun orain nola dan amodiuarena. Mariac içan bear çuan
Jaungoico guiçon eguinaren ama, guiçonen pecatuco locarriiac urratu bear
cituanaren ama, guiçona bere lengo içatera biurtu bear çuanaren ama. Mariaren
odol garbitic artu bear çan Jesusen gorputz santua eguiteco odola, calbarioco
mendian gure pecatuacgatic ichuri bear çan odola. Nola bada maitatuco çuan
Jaungoicuac bere odola, bere Ama içan biar çuana? Maitatuco çuan beste edocein
becela? Ez, n. a., gauça bat aimbat maitatzen da, cembat balio duan, eta Mariac
nola balio çuan gauça guztiac baino gueiago bere ama içan biar çualaco,
Jaungoicuac maitatu çuan beste gauça guztiac baino gueiago. Maitatu çuan,
Jaungoico eta guiçonac aileiquian amodio guztiarequin, maitatu çuan
beticotasunetic, maitatu çuan al çuan gustia, au da, caburic gabe, ecin eçan dan
beste.
Eta orain, erançun çadaçue, n. a. m. Maitatuco çuan bear dan becela utzi
içan balio sorreraco pecatuan, instante baten bada ere? Utzi içan balu bere
etzai deabruaren mendean? Etzuan Jaungoicuac faltatuco bere içate berdingabeari,
artu bearrean ama bat beretzat, urtu ezpalitu bere aberastasun guztiac Ama onen
gainean? Ondatu gaitecen n. a. Jaungoicuaren anditasun neurrigabecuaren barruan.
cer eguingo etzuan bere amagatic Jaungoico batec, ceinen borondatea bucatzen
eztan, asquencen eztan, ceinen borondateac amaituera eta neurriric estuan? cer
eguingo çuan Jaungoico batec amodiiuaren asquenengo aguergarriia ematera
cijuanian, guiçon eguinarequin gu çalbatzeco? Eçagutu çaçute arraçoi aben
indarra eta etzerate bildurtuco esaten Maria dagola ceruetaco coro guztien
gainetic, aingueruetatic asi eta birtutietara; bat bacarric dala bera baino
gueiiago: Jaungoicua.
Eta içango litzateque onela utzi içan balu, instante baten bada ere,
Satanasen oinaspian bere ama? Naico ete çuan icusi bere amaren sainetan guiçon
pecatariaren odola? Naico ete çuan bere sainetan artu pecatuco iturritic
cetorren odola, pecatuaren quericha bera icusi ecin duan Jaungoicuac? Naico ete
çuan odol loituarequin garbitu pecatua? Ez, n. a. m., pençamentu abec, itz abec
arrasoiaren contracuac dira. Maria tchit santa, Jaungoicuaren ama, içan çan
sortua pecatuaren orbanic gabe, cergatic çan Jaungoicoaren amodiuaren eguinça.
3º. Eta cer beste gauça içan liteque gracia ezpada Maria aldendu çuana
Adanen ondorengo guztiac ceucaten pecatutic? Bacar bacarric çorioneco gucien
gainian jarri çuen graciac; bada, dio S. Anselmoc «Espiritu santua sartu çala
Mariaren gorputzian, eguin çuala, bere tronua, eguin çuala bere emaste eta
çabaldu cituala bertan aberastasun içugarriiac; beste emacume eta guiçon
gucienac bat eguinda baino asco ugariiago».
Ah! Siongo Alaba, norequin berdinduco çaitugu? Dena cera ederra eta
orbanic çurequin eztago. Eçango det cerala egunic arguiena baino arguiagua?
Eçango det deçula çure espainetan udaberriaren irribarri goçua? Eçango det
cerala lirio lerden bat arança tartean jaio cerana? Eçango det cerala Jerico-co
larrosa uçai goçoscoa ceculan ere legorcen etzerana? Eçango det... graciiaren
miraria, eçango det cergatic dan onduen datorquisuna, oh garbitasunaren ama!
cergatic dan guisaldiiac baino lenagotic apaindu cenduçana, demboretan lagundu
diçuna, eta beticotasunian aldenduco etzaitzuna; cergatic ceran Jaungoicuaren
graciaren eguinça, aliçatearena eta amodiarena ceran becela.
4º. Bai, n. a. m., Maria da graciaren miraria, bada içan çan sortua, beste
inor ez becela, pecatuaren orbanic gabe, deabrua oimperatzeco. Eguia da, Adanen
ondorengo guztioc jaiotzen guerala pecatu jatorrizcoan, eguia da legue au dala
betico eta danençaco, eguia da tronuetan jarcen diranac eta gu ate batetic
etorcen guerala eta gucioc pagatu bearco degula eriotzaren sorra. Baina legue
abec gustiac noc eguin ditu? Bada eguin dituanac deseguin leçaquez. Gure
gurasuen culpa baino Jaungoicoaren gracia cenduagua da.
Jaungoicuac aguindu cion eguzquiari nola eman bere jira bira eta orregatic
dira neurtuac egunac eta gabac; baina Gabaonen aurrian aguindu cion guelditzeco
ta eguna luçatu çan. Jaungoicuac aguindu çuan guiçonac bein bacarric ilceco;
baina Jesusen diadarrera bistu ciran Laçaro, Naimgo alarguna eta Jairoren alaba,
eta il ciran bi bidar. Jaungoicuac nai içan çuan guiçonac pecatua eguin esquero
guztioc pecatuan sorcea; baina libratu bear çuan bere ama, eta libratu çuan.
Emen eçan guinaique jaquitun andi baten arraçoiia: nai içan çuan? bere escuan
ceucan? bada eguinçuan. Maria santa içan çan sortua pecatu jatorrizcuaren
orbanic gabe.
Au içan da beti espainatarren sinistea, au içan da beti euscaldunen
sinistea, au içan da escoletaco jaquitun andienen sinistea, au da fedeco gauça
Espiritu Santuac Pio bederatzigarrenaren aotic eçan cigun esquero.
Mariaren alabac: eztet nai jetchi lecu santu onetatic, itz bi çueri eçan
gabe. Icusi degu Maria dana deabrua oinaspiratu çuan emacumia, icusi degu dala
santu guciac baino santagua, icusi degu dala aingueru guciac baino gueiiago,
badaquigu dala ceruetaco erreguina, Jaungoicoaren Ama ta çuec cerate Mariaren
alabac. ce gauça andiagoric, ce gauça pozgarriagoric eçan neçaque çuençat?
Ezta eguia tchit ceratela poztutzen içate çoragarri onequin? Esta eguia
eztagola gauça andiagoric munduan? Nola bada Mariaren alabetaco batzarrecuac
estira munduco nescatcha guztiac?
Ah! Sinistuco diraçue orain badirala munduan asco Mariaren alaba içatea
ecer eztzat daucatenac? cristauen artean sinistu leçaque dagola inor ecerestzat
daucana Jaungoicoaren amaren, ceruetaco Erreguinaren alaba içatea?
gueiiago oraindic: Sinistuco diraçue badirala munduan esaten duenac «eztet
nai içan Mariaren alaba»? Bildurtu eguin leçaque itz abec esaten ere. Bai, n.
a., bai; badira onela itz eguiten duenac, badira çube madaricatuac engainatuac,
badira Jaungoicoaren Ama maitatzen estuenac. cer da bada nescatcha ascoc
daucaten ostasuna congregacio edo batzar onetaraco? Amodiua sutzua da, amodiuan
eztago ostasunic.
Edo uzte al du inorc mesede bat eguiten diola Mariari bere alaba
içanarequin? Deabruaren beraren soberbiiac ez luque gueiago asmatuco. Ah! eztet
uste batzar ontan egongo danic orlacorican; baina balitzateque, nic eçango
nioque Jaungoicoaren icenean eztiola faltaric eguiten onelaco alabac bere amari,
eztuala nai Mariari negar eraguingo dionic bere ostasunarequin, bere borondate
gabearequin, bere ibilera gaistoaquin. Borratu deçatela beuren icena
congregacioco liburuetatic, ceruetaco liburuetatic borratzen dan becela.
Baina, ez Ama, ez: il lenago çure seme alabac içatea utzi baino, il lenago
çure liburuetatic gure icena quendu baino. Ama, çure alabac nolaco
amodiiuarequin inguratzen çaituzten, monstra te esse matrem, eçan çaioçu çure
Seme Jesusi parca daiiala orain artean çuretzat içan bada ostasunic, monstra te
esse matrem, eguiçu içan gaiteçala emendic aurrera, amodiio sutzuarequin çure
batzarrecoac alaba onac egunen baten ceruetaco ataian orguilo santu batequin.
«guera Mariaren seme alabac». Amen.
Nere cristauac: Ezteçaçutela pensatu, Maria tchit Santa contentatu çala
garbi sorcearequin, ez; sortu çan garbi eta garbiro bici içan çan lurrian egon
çan artean, eta aimbeste maitatu çuan garbitasuna ece lenago utzico çuan
Jaungoicoaren Ama eta ceruetaco erreguina içatea, garbi ta donceila içatea
baino: Maria da munduco loiqueri gucien artean lelengo alçatu duana lerden
garbitasuneco bandera çuri, eder ta alaia; eta guerora, etche Jaungoicozcoetan,
milaca ta milaca inguratu dira lecu guztietatic, bandera oneganaco amodiuarequin
betericaco donceilac, Mariaren irudira bici içatearren garbiro. Adducentur
virguines post eam.
Da cergatic da au? cergatic icusi çuten tchit obea eta nobleagoa çala,
gorputzic ezpaguenduque becela bici içatea aingueruegodunen ancera garbi eta
eder gorputz ta arima.
Eztiçuet çueri aimbeste escatzen, nere aditzaileac: eztira jente guciac
gauça danetaco duin diranac; baina bai escatzen diçuet, Mariaren icenean! bere
laguntasuna nai badeçute, bici içan çaiteztela bacoitzari bere estaduac escatzen
dion garbitasunian.
cein da bat gauça ederra guztatzen etzaiona? Eta cer gauça ederragoric
garbitasuna baino? cer gauça ederragoric Maria baino?... Guacen gucioc bere
bandera çuriaren atzetic, deabruaren loiquerico bandera belça alde batera
utzirican; batez ere çuec, Mariaren alabac deitzen ceratenoc, ezteçaçutela
gueiiegui eman çuen biotza munduco edertasunei: edertasun oriec azten dira
goiseco eguzqui eta insarequin eta amaitzen dira ilun abarreraco. Maitatu çaçute
betico iraungo duan edertasuna içan çaitezte çuen amaren alaba dinac, eta orrela
elcen ceratenian ceruetaco ataira eriotza paquetsu baten bitartez, çuec eçango
deçue eta guc ere bai orguilo santu batequin: guera Mailaren seme edo alabac.
Ala içan dedila.

SAN JOSÉ

Constituit eum Dóminus dóminum domus suae,


Jaungoicoac eguin çuan bere etchearen buru ta nagusi.
(ciV garren Salmoan 21 garren bersotic artutaco itzac.)

N. a. m. cer gauça ederra dan esperança! Birtute Jauncoquindaco edo


teologalen artean bigarrena, da esperança gauça bat cein gabe guiçona ecin bici
leitequean mundu onetan. Birtute gucien asiera ta sustraia da beti fedea, bainan
bigarrengo mailan dator beti esperança gueroraco pensamentu goço ta
pozgarriarequin: da fedea gauça on guztien sustraia, esperança ostro berdedun
arbola ederra ta caridadea fede ta esperançaren frutua.
guiçonac esperança andia içan biar du beti Jaungoico santu Eguileagan.
Baina, esango diraçue, cer cimendu dauca guiçonaren esperançac? guiçonaren
esperançac dauca cimendutzat Jaungoicoaren itza, cein dan itz bat faltaco eztana
ceruac eta lurra faltaco balira ere; esperança santuac dauca cimendutzat
Jaungoicuac guiçonaganaco duan erruquia. Jaungoicoac emandaco itza bilatzen degu
Escritura Santuetan eta Jaungoicuac digun erruquia denoc daquigun gauça da. Nola
ezta gurequin erruquituco Jaungoicua bere semeac baguera denoc? Nola ezta
erruquituco bere semearen odolarequin erosiac baguera? gueiago, Nola maitatu ez
gu bere semeac baguera?
Aimbesteraino maitatu guenduçan ece bere Seme maite bacarra emon cigun,
guiçon eguin çan, guiçonen artean bici içan çan dotrina eder cerutarra
eracusten, ta guiçonagatic ilçan. Sic Deus dilechit...
Orregatic içan biar degu denoc Jaungoicoagan esperança, orregatic jun biar
degu confiança osoarequin bere beso bigunetara; baina beragana çucenean juaten
atrebitzen ezpaguera ere bere Jaungoicotasun ta maguestadeac bildurcen
gaitualaco, badauzcagu, a, bitarteco on asco, ta batez ere gaurco eguneco santu
andia, A. S. Jose ceruco gloriaz betia.
Doi doiquiro datorren gauça da, Santu andi au içan çan, n. c.,
Jaungoicoarequin confiança andi batean bici içan çana bere bicitza guztian, eta
pensatu det çuec esqueincen dioçuen festa eder onetan tchit egoqui datorren
gauça dala çueri aguercea S. Joseren birtuteac ta batez ere bere confiança osoa
Jaungoico Eguilearequin, icasi deçaçuen emendic çuec sor dioçuen confiança.
Ara emen nere gaurco itsaldiaren gaia.
Bainan au biar dan becela eracusteco çuri escatzen diçut arguitasuna argui
guztien aita ona, bada çure jarrilecutic bacarric jetchitzen da gauça on guztia
lurrera. Eman çadaçu arguia, pistu çadaçu nere biotza eta içan çaite çu nere
aotic çure erriari itz eguingo dioçuna. Escatzen diçugu çure ama onaren
bitartez, ceini erregutzen diogun mesede au esanaz aingueruaquin batean Abe
Maria.
Constituit. etz.
N. a. m.: Oso itz gutchi esaten ditu Ebanguelio santuac S. Joseren lenengo
urtien gainean, baino itz aiec bacarric naicua dira jaquiteco Jose Santua
cerçan, Mariaren senarçat auqueratu baino len. Josepp autem, iracurcen degu, cum
esset justus. Nondican icusten degun S. Jose içan çala bere lenengo urteetan ere
birtutetsua ta Jaungoicoagan confiança andia çuan guiçona, bada eztago justuric
birtute gabe, eztago justuric Jaungoico Santuaren esperança gabe.
cer eguiten çuan S. Josec Mariaren senar içan baino lenago? Bacartadean
bici çan, ichil, isilean bici çan, jatorri andico guiçona içanagatic languile
bat becela bici çan, Jaungoicoaren leguea betetzen, Jaungoicoaren ontasunean
esperança çuala, mundu onetan lagunduco ciolaco esperancetan, ceruco goçotasuna
atchituco çualaco esperancetan. Erat justus. Justua çan. Eta ara emen
merecimentu bat munduaren beguietan gutchi balijo duana, baino tchit asco
Jaunaren aurrean berialachen icusico degun becela.
Jose escutuan ta ichilic bere Jaunagan esperança guztia jarrita bici çan
bitartean, Maria Santa, Maria garbi ta umila estadu arseco sasoira etorri çan,
eta orduan Jerusalengo Eleiz guiçon nagucienac eman çuan ordena deitzeco Dabiden
odoletic cetocen guisaseme gustiai Mariaren senar içan nai baçuen jaquiteco,
Israelgo legueac aguincen çuan becela. Eta nola Mariaren edertasuna ta birtuteac
icen andicoac ciran Israelen orduraco, ara nun aguercen diran Dabiden ondorengo
Principe asco, gasteac, ederrac eta aberatsac Mariaren escuaren bila. Eleiz
guison nagusiac esaten die, Jaunaren aguinduz, almendrazco arbolaren maquila
igar bat ecarri biar duela, ta maquila aietatic ecetu ta loratuco dala bat,
ceinen jabea içango dan Mariaren senarçat auqueratua. Ecarcen ditue maquilac,
jarcen ditue tabernaculo santuan, ta bitartean principe gaste aiec an daude
amesetan, pensatzen çuala bacoitzac berea içango çala Maria, bada bacoitzac bere
burua uste çuan gauçaric andiena çala; baino iriquitzen da tabernaculo santuco
atia, ateratzen dira maquilac eta, agur amesac! maquila guciac igarrac ceuden.
A! Jerusalengo temploan batu ciran gustiac berengan çuten esperança, beren odol
garbian, beren aberastasunean, beren edertasunean çuten esperança dana, ta
orregatic umilcen ditu Jaungoicoac erri guztiaren aurrian. Ez ote dago Israelen
Jaungoicoagan bacarric confiança duan odolgarbico guiçonic?
cein falta da? galdetzen due sacerdoteac. cein? inorcho ere ez, Jose arotz
pobrea ezpada. Bada datorrela Jose. Ematen da ordena berri bat esaten duana
inorcho ere ez dedila guelditu etorri gabe: badator Jose leguea cumplitzeagatic,
badator Jose bere maquilatchoarequin, oso umila baino Jaungoicoagan confiança
gustia jarriric; sarcen dira berriz maquila guztiac tabernaculo santuan ta
ateratzen diranean, o cer eraspea! icusten da Joseren maquila datorrela ecea ta
lora tchuri ederrez apaindua ta beste gucien maquilac igarrac len becela. A!
bai, Joseren anima umila ta esperançaz betea cegoan Jaunaren aurrian ecea, bicia
ta loratsua; ta menturaz besteen anima guciac igarrac eta ilac beren
pamparroitasunean. Jose, guiçonic umilena, guiçonic garbiena ta santuena
auqueratu çuan Jaungoicoac emacumeric umilena, garbiena ta santuena sanaren
senarçat.
Nai nuque, a., cerbait pensatu deçaçuten auqueratze onen gainean, esagutu
deçaçuten cembat balio duan Jaungoicuarençat justua ta esperançaz betea içateac,
esagutu deçaçuten cembaterainocoa içango çan S. Joseren birtutea.
2. Jaungoico santu gauça gucian jaquituri neurri gabea duanac,
pensamenturic escutuenac icusten dituan Jaungoicoac, biotzic cimurrenaren
tolosturac icusten dituan Jaungoico Eguileac, eldu çanean bere Semea guiçon
eguiteco sasoia, auqueratu çuan amatzat Seme Jesusençaco munduan sortu çanic
emacumeric garbi ta Santaena, mirari bat eguin çuan, mirariric andienetacoa
Jesusi ama bat emateco ceruco apainduriz betea! Gauça au bidezcoa da ta errez
entenditzen deçue gucioc, n. a. m.; Jaungoicoaren semearençat Jaungoicoaren
semearen dinaco ama bat bearçan.
Bada orain gogoratu çaçue bilatu bear çuala ama onençat senar bat, eta
pensatu çaçue nolacoa bilatuco çuan, nolacoa içango çan Jose. Eztago munduan
guraso bat bere alabaren senarçat gauçaric onena nai eztuanic, eta azcoçaz
gueiago alaba ura berez bada tchit ona ta maitagarria; orduan gauçaric onena ere
utsa ta ecereça iduritzen çaio aita bati, eta aitaren escuetan badago, pensatu
çaçue cer bilatuco duan bere alabarençat. N. a., nic escatzen diçuet çuen
entendimentu edo adimenaren indar gucia arraçoi onen sendotasuna aditu çaçuen
ondotcho. Jaungoicoac bilatu bear çuan senar bat berac mirariz sortu çuan
alabaric maiteenarençat; Jaungoicoac bere mendean ceuzcan ceruac bertaco
aberastasun ta aingueru guztiequin, lurra guiçon guztiequin ta baita ere
infernua bere diabru guztiequin; icusten cituan munduan içan ciran ta içango
ciran guiçon santu gucien biotzac Moisesetic asi ta azquenengo gure altaretan
ipini dan santuraino, Moises baino lenagocoac, mundua mundu dan artean içango
diran guiçon on gucienac, eta, danen artetic Jaungoico jaquitunac ateratzen du
bere alaba maitearen senarçat Jose Israeldarra, Dabiden odoleco semea! Arraçoi
onetatican icusten deçue, n. a, urrutitchoan ta laino tartean bada ere, cein
garbia içango çan Joseren biotza, nolacoa bere birtutea? bada guiçon gucien
artean auqueratua içan çan.
Bainan eztiçuet dana esan. ceruaren eguileac etzuan bilatu bear mirariz
sortu çuan alaba maitearençat senarra bacarric, nai çuan gainera ceruetatic
lurrera cetorren seme cutunarençat guraso ordeazcoa ta çainçailea, Maria ta
Jesusec eguin bear çuen familiraco burua, eta ceru ta lurreco danen artetic
Jaungoico jaquitunac ateratzen du famili santu onen Jaun da jabetzat Jose
Israeltarra, Dabiden odoleco semea! Constituit eum Dóminus dominum domus suae.
Iruditzen cerate nolacoa içango çan Joseren birtutea!
3. Jaungoicoac bere etchearen jaun da jabetzat autatu çuanean Jose santua,
eman ciozcan Jesus ta Maria ondo çainceco bear cituan graciac. Bada eztio inori
arturapen bat ematen artaraco bear diran graciac eman gabe. Jesusec S. Pedrori
cristandadeco artaldea çainceco cereguina eman cionean, esanaz: Pasce oves meas,
pasce agnos meos, aguindu cion erregutuco ciola beragatic Aita cerucoari fedea
galdu eceçan, fedea çalaco S. Pedroc gueien bear çuan gauça. Ego rogabo pro te
ut non deficiat fides tua. Onela S. Joseri eman cionean Jaungoicoac bere artalde
apartecoa, artalderic maitena çainceco cereguina esanaz: Pasce ovem meam Mariam,
pasce agnum meun Jesum ichuri cituan S. Joseren gainean cereguin onetararaco
bear cituan ceruetaco graciac ugaritasunic aundienean, ta guero beregan utzi
cituan confiançaric andienarequin bere seme cutun Jesus ta bere alaba maite
Maria.
4. (Ta Josec, cein ederqui erançun cion Jaungoicoaren confiança oni!)
Mundu gucico ondasunen jabe dan Jaungoicoac eztio ematen Joseri, famili
santuaren buru eguiten duanean, lurreco ondasunic, baina Joseri eztio ajola:
«osasuna dedan artian, pensatzen du, nic bilatuco det nere icerdiarequin nere
familiac bear duan janaria; osasuna galcen baçait Jaungoicoac dana icusten du ta
beguiratuco dio nere familiari. Jaungoicoac neregan ipini du confiança, nic
ostera beregan daucat: maitasuna maitasunarequin pagatzen dan becela, confiança
confiançarequin».
5. Bainan Joseren confiança au, laster progatzen du Jaungoicoac moduric
gogorrenean. Josec ecercho ere etzequiala sorcen da Jesus Mariaren erraietan
Espiritu Santuaren bitartez, eta S. Josec icusten du bereala cer pasatzen dan,
baina nola pasatzen dan eztaqui. cer eguingo du Josec? Igues. Eta, uste deçue a,
Josec, iguez eguiteco asmoetan asten danean galdu duala confiança? A, ez, ezta
orduan ere: berac ondo daqui Mariaren garbitasuna; ciur ciur dago Maria, bere
ernaste maitea, inocenciaric andienean dagola, santaric andiena dala; beguien
aurrean icusten duana icusita ere eztu galcen Mariaganaco confiança; baina Jose
justua da ta legueac aguincen dio bere emastea entregatzeco justiciari, eta,
bildurtu eguin da! Aditu çaçue cer esaten dion Jaungoicoac misterioa aguercean:
Ne timeas, Josepp, accipere Mariam conjuguem tuam. Etzaite bildurtu Jose esaten
dio aingueruac Maria çure emaztetzat gordetzen, bere erraietan sortu dana
Espiritu Santuaren obra eta eguinça deçu. Eztio esaten: ezteçaçula confiançaric
galdu, ezpada ce: ez bildurtu, ne timeas. guertaera eztu orretan galdu ote çuan
Josec Jaungoicoaganaco confiança? Ezta ere, inoiz baino gutchiago: Joseren
pensamentua au çan: «orrelaco guertaeraric ezta beinere munduan içan: Mariari
sor diodan maitasunac eta legueac biien erdian arcen nauenic eztaquit cer eguin
eta dena Jaungoicoaren escuetan utzico det, bada Jaungoicoagan bacarric daucat
nere confiança». Eta Jaungoicoac confiança onen saritzat Josec etchetic erten
baino len eman cion berria Espiritu Santuaren obra çala Mariagan guertatzen
çana, eta Jaungoicoaren itzean confiançaz beteric junciran Joseren bildurrac.
ceruac ceucan confiança etzuala Josec biar etzan gauçaric eguingo: Josec ceucan
confiança ceruac componduco çuala dana. 5. Eta cembat goçotasun etorri
citzaiozcan Joseri bildur onen ondorean! Berac, Mariarequin batean jun çanean
Belenera, penaz icusi baçuan ere etzeguala toquiric etcheetan famili
santuarençat pobretchoa çalaco, içan çuan goçotasunic andiena laster icusi
çuanean jaiotzen ceru ta lurraren jabea aingueru cerucoen soinu alaien artean,
ta etorcen cirala umetcho ura adoratzera mendietaco arçaiac lenengo ta urietaco
erregue ta jaquinsuac gueroago.
Jose onela pocez betea cegoan bitartean, noc daqui Belengo jaureguietan
negarra bacegoan ere! Bada jaureguietan ere negar eguiten da, n. a.,
jaureguietara ere juten da eriotza, aberatzen etcheetara ere elcen da
Jaungoicoaren besua bere justiciaren cigorrarequin: inoiz pasatu içan naiz ni
ere jaureguietaco ate çabaletatic barrura; inoiz igo içan ditut etche ederretaco
marmolezco esquilera mailac eta eldu içan naiz alfombra bigunez ta apainduriz
betericaco saloietara. Eta an ere negarrez icusi ditut. Bai, a., jaureguietan
ere negar eguiten da.
7. N. a. m., Ain laster dijoaquigun demborac gaba ta egunac dituan becela,
gure bicitzac postasunac ta naigabeac ditu lurrean. Onela S. Joserençat ere
Jesusen jaiotzan içan cituan postasunac samindu ciran laster Eguiptora igues
eguiteco ceruco aguindua artu çuanean, bada Erodesec galdu nai çuan Jesus.
Gabaz, eztaqui ciur nondic ta nola, baina Jaungoicoagan bere confiança gucia
ipinita, badijoa Jose, bide escutuetatic eta demboraric gaiztoenean, naigabez
beteric Jesus eta Mariac alaco ibilera tcharrac eguin bear cituelaco guiçon
gaiztoacgatic. Ejiptora dijoa eta eztauca Ejipton esagun bat bacarra; eztaqui
lanic içango duan bere familiarençat janaria irabasteco, baina confiança oso
osua darama ceruac dena componduco dualaco: ceruac beragan utzi du Jesus
eriotzatic libratzea, berac ceruan dauca bere esperança gucia, bada oroitzen
çaio Isaias Igarlearen esana: In spe erít fortitudo vestra. Eta benetan,
etzeguan gaizqui ipinia S. Joseren esperança: etzitzaion faltatu Jaungoicoaren
laguntasuna, bilatu çuan bere familiac bear çuan janari pobrea, icusi çuan bere
onduan asten Jaungoicoaren semea, paquetsu ta bildur gabe, Aita deitzen ciola,
bere belaunetara igotzen citzaiola ascotan, berarequin laztancen çala mila
bidar. Jaungoico-Jesusen gurasoa çan, ta guraso maitatua! O cer confiança
Jaungoicoarena Joserequin! O cer confiança Joseren Jaungoicoarequin!
8. Onela bici içan çan S. Jose, Jaungoicoarequin esperançaz betea, bere
azquen orduan, Jesus ta Mariac lagunduta, goço goçoro bere arima Aita cerucoaren
escuetan utzi çuan artean; eta cerura juanda guerora ere, an dago S. Jose,
Jesusec fundatu çuan Eleiça gucico buru ta Patroitzat, columen Ecclesiae, an
dago, bere Seme maite Jesusen aldemenean jarriric, goçotasunic andienen erdian,
Jesusen aotic aditzen duala: Pete, Pater. escatu çaçu, nere lurreco Aitordea,
escatu çaçu, eta etzatzu ucatuco ecer ere.
9. Eta orain esaten diçuet nic, a. m., gure Jaun ta Jaungoicuac aimbeste
confiança içan badu S. Joserequin munduan bici içan dan artean, eta baita ere
ceruan dagoanean, nola guc denoc içango eztegu S. Joserequin confiança
neurrigabeco bat? S. Josec, a., libratu cituan Jesus ta Maria beren etsaietatic;
San Josec libratu gueinzque guere arimaren etsaietatic: deabruagandic, cergatic
deabrua aspiratu çuan, ceruco graciarequin, tentacio gucietan: munduagandic,
cergatic mundua bençutu çuan pobretasunean ta andinai-içatetic aparte bici
içanda, bada Joseren mundu ta aberastasuna Jesus ta Maria ciran bacarric:
araguiagandic, cerren garbitasunean bici içan çan beti. Pete, Pater, esaten dio
Jesusec: escatu çure debotoençat biar deçuna, eta etzatzu ucatuco.
10. Aditzaileac: nic badaquit arturapen andi bat deçuenean, ceren
gogoarequin aurrera erten deçuenean, ausi gogorren bat darabilçuenean, bilatzen
deçuela bitartecoric onena edo abogauric famatuena. Bada, jaquin çaçue, denoc
darabilgula escuartean arturapen bat arturapenic andiena: «salbatuco gueran edo
salbatuco ez gueran»; denoc darabilgula ausi gogor bat deabruarequin, ceinec
eguiten duan aleguin gucia gu infernuetara eramateagatic. Arturapen estu onetan
eztegu bilatuco denoc gure lagunçat bitartecoric onena? Ausi gogor onetaraco
eztegu nai abogauric abilena?
Eta eztet uste inoc dudaric içango duanican Jaungoicoac bacequiala cein
içango çan çainçaileric onena bere semearençat, eta danoc daquigu S. Jose
auqueratu çuala. Etzerate contentu içango Jaungoicoaren Semeac çuan
çainçailearequin?
11. Bai, n. a. m.: Ite ad Josepp esaten cien Faraonec bere mendeco
jentiai, mesede bat escatzen cienean; ite ad Josepp dio Jaungoicoac cristandade
guztiari: euqui deçagun beragan confiança, içan deçagun denoc S. Joseren
bitartez salbatzeco esperança. A, bai, esperança! cer içango litzateque mundua
esperança gabe? Içar gabeco gau ilun bildurgarri bat baino bildurgarriagoa,
erteera gabeco prensondegui betz bat baino belçago. quendu çaioçue esperança
minaren minez oian ecin egon dan guiçon bati, quendu çaioçue esperança beti
neque, lan ta saminen artean dagoanari, ta munduan eguiten diran gaiztaqueri
guztiac erraçoizco gauçac içango dira.
N. a.: bildur içan çaitezte beti salbatzeco esperançaric eztaucan
guiçonarequin!
12. O nere cristuac: Jaungoicoac ta Maria Santac aimbeste confiança içan
baçuen S. Joserequin, nola guc eztegu içango? Ite ad josepp esango diçuet
danori: senar emasteac, nai deçue çuen bici moduarençat ispilu bat euqui? Ite ad
Josepp, çuazte Josegana. Familietaco gurasoac, nai deçue çuen obligacinoa
betetzeco ejemplu on bat icusi? Ite ad Josepp çuazte Josegana. guiçon
languileac, nai deçue icasi honrautasun maitagarrian bici içaten? Ite ad Josepp
çuazte Josegana. Jente gazteac, nai deçue garbitasunean bici? Ite ad Josepp.
Emacume esconduac, nai deçue icasi mundu onetaco nequeac paciencian eramaten?
Ite ad Josepp; guacen denoc Josegana, bada, Joseren bitartez, bicitza on bat
eguiten badegu, salbatuco guera.
Aditu çadaçue ondo cer esan dedan: bicitza on bat eguiten badegu. S.
Joseren bitartez mirari asco eguin dira ta iracurcen ditugu liburuetan; baina
bada mirari bat S. Josec ere ecin eguin leçaqueana, eta da gu salbatzea guiçon
gaiztoac guerala, gu salbatzea pecatuan bici guerala. O, ez; ori ecin leçaque
inorc ere! Nola nai deçue S. Josec laguncea bere seme laztanaren contra jocatzen
duan pecatariari? S Josec lagunduco diçue pecatuetatic ertetzen, lagunduco diçue
tentaciuac bencitzen, lagunduco diçue nequeetan paciencia ematen, lagunduco
diçue garbiac içaten; baina pecatuetan bici ceratela, deabruaren adisquide
ceratela, ez esan: «S. Joseren bitartez salbatuco guera». Ez, engainatuac
çaudete, n. c. m., pecatutic erten nai ezpadegu eztu Jaungoicoac guçaz
erruquiric içango; gure esperança ezta içango esperança, ezpada deabruac ipincen
digun ilusioa. Eguia da, S. Josec confiança aundi bat çuan Jaungoicoarequin,
baina ez errezqueri lasaian bici içanda, ez pecatuetan bici içanda, ezpada biotz
ta anima garbi ta santu bici çalaco. Ez aztu.
13. Guacen denoc S. Josegana, baina guacen bere irudira cristau onac
içateco asmoetan; escatu daiogun laguntasuna egunean baino egunean obiac içan
gaitecen; esan daiogun saintu gaitzala Jesus ta Maria çaintu cituan becela. O,
Aita S. Jose bedeincatua, aditu çaçuz gure erreguac. çugan ipincen degu gure
salbacioco esperança gucia, libra gaitzatzu munduan gure etsaien tentacioetatic,
ez bacarric gaur, baita ere bicitza guztian ta batez ere gure eriotzaco orduan,
Amen.

SOLEDAD

Azpeitia 1893

Idcirco ego plorans, et oculus meus deducens aquas:


quia longue factus est a me consolator.
Orregatic nago ni negarrez, ta nere beguiac iturri bi dira,
bada nere atseguina nigandic urruti dago.
(Jeremias Igarlearen itzac, lenengo capituluan, 16 garren bersuan).

N. a. m: Ichil ta bacartadean dacuzgu emacume bat, emacumeric santa ta


garbiena; ama bat, amaric samur ta erruquiorrena, Maria santa, guiçonetatic jaio
diranen artian andiena; ceruetaco erreguina, Jaungoicoaren ama, negarrez ta
cizpuruz, samintasunic neurrigabienarequin. Idcirco ego plorens, et oculus meus
deducens aquas, quia longue factus est á me consolator. Negar eguiten det, dio,
nere beguiac erreca bi dira, cergatic galdu dedan nere poz ta atseguina.
Samintasun ta naigabeac berez du misteriozco indar bat becela guiçonic
otzena muguitzeco, biotz ta bularric gogorrena bigunceco, bururic arroena
macurceco; ain modutan ece nai gabe andi baten aurrian eztago beinere guiçon
arroric, eztago bular ta biotz gogorric ta ezta etsairic ere; eta cembat eta
andiagoa, cembat eta urreragocoa dan çorigaitza aimbat eta andiagoa da biotzetan
sorcen duan erruquia.
N. a: Mariac negar eguiten duan çorigaitza da çorigaitzic andiena; Mariac
negar eguiten duan samina ecin leiteque içan urreragocoa. çuec, cristauac,
edocer çorigaitzen aurrian samurcen ceraten cristauac, esaguturic Maria santaren
samintasun neurrigabea inguratu cerate erruquiz beteric bere altara aurrian,
ceru ta lurreco erreguina onequin batera negar eguiteco asmoan.— Ondo eguin
deçue, bada munduco naigabeac mereci badue laguntasun ta erruquia, ongui mereci
du Mariaren naigabeac. Oroitu çaitezte çuen bicitza guztian iracurri dituçuen
gauçaric mingarrienaquin; oroitu çaitezte icusi dituçuen gauçaric
negargarrienaquin; oroitu çaitezte çuen senarra edo emastea, gurasoa, semea edo
anaia bat galcean sentitu deçuen naigabeaquin... eta jaquin çaçue guero naigabe
oiec eztirala naigabeac Mariac sentitzen duan samintasunaren onduan.
çabala ta gacia da itchasoa; bildurgarria da ecaitz demporaco gaberdia,
aise indarsuaren soinua ta trumoi gogorraren burrumbada sentitzen danian; ordu
larria eriotzaco ordua... baina ama onen gacitasunaren aldamenian ezta gacia
itchasoa; ama onen ariman dabilçan ecaitzen onduan ezta bildurgarria ecaitz
demporaco gaba; ama onen larritasunen ondoan ezta larria eriotzaco ordua bera.
Mariaren penac jaquitera etorri ceraten esqueroan, Attendite, esango
diçuet Jeremias Igarlearequin, attendite et videte si est dolor sicut dolor
Mariae. çuen entendimentu ta çuen borondatearen indar guciarequin beguiratu
çaçue ete dan beste naigabe bat Mariaren naigabea becelacoric.
Aguertuco diçuet sermoi laburcho batian Mariaren naigabea, galdu dualaco
bere arimac maita çuana eta daucalaco utsune bat inorc beteco eztuana.
O nere ama doacabea! Eman çadaçu nic esagutzea çure arimaco naigabea, eman
çadaçu nic saconcea çure biotzaren erdiraino, esaguturic bear becela çure
naigabea, eracutzi deçadan çure altara inguratzen duen aditzaileen aurrean çuri
denac sor diçuen maitasun ta erruquia. Mesede au escatzen diçut, ama maitea, eta
gueiago muguitzeco esango diçugu denoc aingueruac esan ciçuen salbea. Abe Maria.
Idcirco etz.
N. a. m.: Arreta pisca batequin beguiratzen badiogu maitasunari, icusico
degu beriala dala maitasuna, batzuetan atseguin ta goçotasun gucien iturria,
eta, beste batzuetan gacitasunic andienen itchasoa. Bada, cer da eguiazco
maitasunaren eguinquiçuna? Eguiazco maitasunaren eguinquiçuna da arima birequin
bat eguitea locarri batequin estutuco balira becela, borondate birequin bat
eguitea. Eztituçue esagutzen or numbaiten benetan maite diran persona bi?
Beguiratu çaiioçue ondo, eta icusico deçue eguia dan edo ez nic diodana. Icusico
deçue batarençat samintasun ta naigabeac diran gauçac samintasun ta naigabeac
dirala bestearençat ere, icusico deçue batarençat goço ta pozgarri dan gauça
bestearençat ere goço ta pozgarria dala. Orrela da eguiazco maitasuna.
Eta orrela çan Maria santac Jesusençat ceucana ere, bada Jesusequin gauça
bat çan bere arima guciarequin, baina etzan munduco maitasun nascagarriac
becela, ezpada ce maitasun garbia, cerutarra, Jaungoicozcoa. çan ama baten
maitasuna.
Esaten da, ta eguia da, eztagola munduan maitasun bat amac semiai dien
maitasuna becelacoric. Ama on batec, nolaco lanac erabilcen dituan bere semearen
osasun ta apainduriac gatic! cer oarpila ta nequeac semeac guero ondo içan
ditecen! Eta semea bada bacarra, ta semea berez bada maitagarria, norc esan amac
seme arrençat dituan amodio ta samurtasunac? Eta beste aldetic, cer naigabeac
amarenac semearen gaicho ta minetan! Ezteçue icusi inoiz ama bat bere seme
bacarra ia ilian daguan oe baten aurrian? O! Nola sentitzen dituan amac
biotzaren erdi erdian bere semearen minac! Nola betetzen dituan semearen desio
tchiquienac! Nola iracurcen dituan bere beguietan pensamentu guztiac. Nola
dagoan dindilizca berac esango dituan itzetatic! Nola estutzen duan bere
bularraren contra, bere bicitza, bere indarra, bere espiritua eman nai balio
becela indar, bicitza ta espiritua galcen dijoan semeari!
Eta, n. a., cer dauque ce icusiric ama guztien maitasunac Mariac Jesusi
cion maitasunaquin berdinceraco? Maria Beticotasunetic içan çan Jesusen amatzat
esleitua eta bere sorrera garbian jaio baino ere len aberastu çuan Jaungoicoac
mila graci, mila birtute, mila samurtasun, mila apainduri eta espirituco
aberastasunez. Aberastasun ugari abequin bada, bear çan becela, emacume gucien
gainetic cegoan, bere semea jaiotaco guiçon gucien gainetic cegoan guisan eta
Mariaren biotzean samurtasun gueiago cegoan emacume gucien samurtasunac bat
eguinda baino. Samurtasun neurrigabeco goço onequin icusi çuan Mariac bere seme
cutun mirariz sortutacoa mirariz jaiiotzen; icusi çuan mende eta arçaiac ta
urietaco erregueac adoratzen çuela esaguturic salbatzailetzat; icusi çuan asten
bere aldamenian landararic mardulena becela, jaquitun, eder ta çoragarria; icusi
çuan amabi urte bacarric cituala mututuric utzitzen guiçonic jaquitunenac bere
jaquituri Jaungoicozcoarequin; icusi çuan guero erriric-erri Ebanjelio
osasungarria sabalcen, mila mirari eguiten guiçon ascoren malcoac legorceco;
icusi çuan erriac ¡hosanna! deiezca triunfalaria eramaten çuela.
Ama guztiac beuren semeac maitatzen baditue, nolanaicuac dirala, nola
Mariac maitatuco etzuan seme ain maitagarri ta apainduriz betea?
Ogueta amairu urtean bici içan çan gainera Jesusequin batian, etchepe
batian, mai batian jaten çuela beuren janari pobrea. Mila bidar euqui çuan bere
magalian irribarrezco aingueruen lo goçogoçoan; mila bidar Jesus umearen
escutchoac catigatu ciran Mariaren lepoan; mila bidar eztuturic elcarrequin
lastandu ciran samurtasunic andienean. Jesusequin bici içan çan Belenen,
Jesusequin bici içançan Naçareten; berac jasten çuan Jesus, berac ematen cion
jaten da edaten; bere goçotasunic andiena çan Jesusen umetasunian, bere seme
laztanaren arpegui çoragarria icustea.
Asi çanean Jesus, gorputzian becela ariman ta jaquiturian Jesus içan çan
bere maisua, bere guidaria, bere adisquidea, bere sainçailea... eta Jesusençat
ciran Mariaren pensamentuac, Mariaren desiuac, Mariaren amodio neurrigabe guzti-
guztia.
Iruditu çaitezte bada, aditzaileac, nolacuac içango ciran Mariac
Jesusequin ceuzcan maitasunezco locarriac. Gainera, çan Jesus berez ederra: bere
arpeguian Jaungoicozco argui bat icusten çan: bere beguiac biguin, goço ta
cerutarrac: copeta çabal garbi jaquinsuena: bere gorputz dana ondo eguina: bere
ibilera dinadi ta maguestade andiz betea... ain modutacoa çan Jesus ece ecin
ceçaquion beguiratu errespeto andi ta maitagarri bat gabe. Nola bada Maria Santa
ordu gucietan, egun gucietan ogueta amairu urtean berarequin bici içan çanac
maitatuco çuan Jesus? Ama guztiac beuren semeac maitatzen baditue nolanaicuac
dirala, nola Maria-amac maitatuco çuan aimbeste dinadi gorputz ta ariman
çaucaçan semea?

* * *

Eta gainera, aditzaileac, Mariac maitatzen çuan Jesus bere Jaungoicua


becela. Bere beguiac goialdietan jira-biraca dabilen arranoaren guisan, bere
birtute ta aberastasun goienecoetatic, beti ceuden beguira Egusqui
Jaungoicozcoari, aimbesteraino ece bere bicitza gustico cereguinetan, bein ere
etzuan galdu maitasunezco beguiratzean. Ondo cequian Mariac bere sorrera garbian
cerutic artu cituan jaquituriacgatic, çala bera ez bacarric guiçon baten ama,
baita ere guiçon Jaungoicoaren ama. Ondo cequian Jesus çala legue çarreco irudi
guztien acabera, aimbeste Igarlac esandaco Mesias munduari aguindua, aimbeste
guisaldian desiatu içandacua, Paquezco erreguia, ceruaren jagolea, Jaungoico
Alsua. Ondo cequian guiçontasunaren aldetic çala Jesus guiçonic santuena ta
Jaungoicotasunaren aldetic Irutasun Santuaren bigarren Persona, Aita eta
Espirituarequin berdina, Aita eta Espiritu Santuarequin bat bacarra. Nola bada
esaguturic onela cein çan Jesus, nola maitatuco çuan Maria santac bere seme
Jaungoicoa? Orregatic ceguan Maria maitasun neurri gabe onen sutan erretzen,
orregatic ciran bere çuspirioac, nai çualaco guiçon guciac maitatzia Jaun ain
maitagarria.

* * *

Eta orain, aditzaileac, maitasunarequin berdina bada samintasuna, nolacua


içango da Mariarena orain bacardadean pensatzen degunean galdu duala bere seme
Jesus? Nolacoa içango da Mariaren samina, orain, bacartadean gogoratzen
çaizconian Jesusen umetasuneco contuac? Nolacoa içango da Mariaren samina orain,
bacartadea gogoratzen çaionean il dala bere seme laztan ederra, il dala bere
Maisu jaquinsu, il dala bere guidari çucena, il dala Jaungoico ilezcorra?
Eta nolacoa içango da Mariaren samina oroitzen danean nolaco eriotzarequin
il duen bere semea? cergatic Mariac dana daqui eztalaco beste munduco amac
becela. Munduan, ama bati bere semearen il berria ematen diuenean esaten diue
piscaca piscaca eta moduric onenean, baina Mariac dana daqui batera. Daqui Jesus
saldu duala bere icasle batec, lotuta eraman duela, Pedroc ucatu duala, bost
mila sartada ta gueiago artu dituala, arançasco coroi batec itchusitu duala
Jesusen arpeguia, ilce gogorraquin josi curutzian ta il duela gaizquile baten
guisan, lapur biren erdian.
Dana daqui Mariac! cer diot daqui? Mariac berac icusi badu bere semearen
eriotza! Maria ezta beste emacumiac becela ez jaiotzan, ez eriotzan, ez
atseguinetan, ez naigabietan; danian da andia, danian da goitarra. Urcamendira
eramaten dituenen amac, ez bacarric eztira joaten, semia ilcen duen toquira,
ezpada ce igues eguiten due erritic ere beuren belarrietara eldu eztedin jentien
çarataric, tambor otzic edo il campaien durundiric.— Baina Maria ceruac indartua
sartu da jente aldra ta borreru gucien artetic, icusi du semea, jarraitu dio
semearen odol tanto prescoac eracusten ciuen bideari ta eldu da calbarioco mendi
tontorrera. An icusi du quendu diuela seme lastanari bere soinecua, berriztatzen
ciozcala eritasun içugarriac; icusi du jaso duela curutzian egur igarra balitz
becela bat ere erruquiric gabe; icusi du jaso duela curutzian ta andic bere seme
laztan ia ilac Sitio esan duala, egarri içugarri bat daucat: orduan bere biotza
urtu nai içan du Mariac egarri ura quenceco, baina ecin çan; icusi du Jesusec
etzeucala nun descançatu bere buru arançaz josia... eta...
O çuec, ama ceratenoc, daquiçuenoc cer dan galcea çuen erraiietan sortu
cenduen semea, çuen magalian irribarrez euqui cenduen semea, çuen bularraren
contra aimbeste bider estutu cenduen semea, çuen poz ta atseguina çan semea,
esan çadaçue cer çan ama onen naigabea icusiric semeric onena, semeric ederrena,
semeric maitagarriena, ilda, larru gorrian, lapur biren erdian mundu guciaren
farre eta burlen artian. Maitatzen çuen Mariac Jesus Anac Tobias, Raquelec
Benjamin eta Betsabec Salomon baino gueiago, ama guztiac beuren seme danac baino
gueiago, O! Dabiden arpa naicua ezpada naigabe au esateco, nola çuec, emacumiac,
esango diraçue? Esagutzen deçue beste naigabe bat naigabe au becelacoric?

* * *

Eta ilda icusi duanian ere ezta Maria Jesusegandic aldendu: an gueratu da,
calbarioco mendi tontorrean, bertan jaio dan arbola bat balitz becela, lerdena
ta gogortua, bacar-bacarric, caridadiaren çai bere semia curutzetican
jetchitzeco; artu du bere besuetan, estutu du ta laztandu du mila aldiz, bertan
ilco ezpaçan, quendu diue beguien aurretic Jesusen gorputza, sartu due iloian,
eta, nolabait! aldendu due Maria lecu artatic.
Maria jetchi da bacartadera, mendira eraman dituan lengo bideetatic.
Menturaz bere oinetacoac eta janci barrenac odoldu ditu bidean bere semearen
odoletan: isiltasuna bilatu du bidean, isiltasuna caleetan, isiltasuna etchean;
bada norbait ilcen danian toqui guciac guelditzen dira itsalsu ta
errespetagarri, borreruac beurac tristetzen dira guiçona il ondorean... eta gaur
il dana, Jaungoicoa da!
Isiltasun onec indar gueiago ematen dio Mariaren irudisleari... eta
oroitzen da berriz biciroago edo Jesusec curutzetic eman cion beguiratzearequin,
edo Jesusen gorputzeco eritasunequin edo borreruen arpegui itchusiequin... eta
oroitze onec dacazqui malco berriac, estutasun berriac. O naigabea! eztago inor
Mariaren arima poztuco duanican, eta arraçoi andi batequin dio: idcirco ego
plorans, quia longue factus est a me consolator. Negar eguin det, nigandic
urruti dagolaco nere poz ta atseguina.
Eztauca naicoa arraçoi negar eguiteco? Esagutzen deçue beste naigabe bat
au becelacoric?
Mariarençat mundua utzic guelditu da, bada beretzat dana çan Jesus, ta
Jesus bacarric. Jesus falta da, eztu Jesus icusten, ezta ilda bada ere, eta
eztago ecercho ere bere biotza beteco duanican. Non est qui consoletur eam ech
omnibus caris ejus. Etzaio inori onelaco negargarriric guertatu. Negarrez
guelditu çan Jacob bere seme Jose galdu çualaco, baina an guelditu citzaiion
Benjamin bat bere malcoac legorceco. Israeltarrac negar eguin çuen Moises il
çanean; baina baceuquen Josue bat Moisesen ordeazco. Mariac eztauca onelaco
consueloric: galdu du seme bat, seme bacarra, seme cutuna, seme laztana, seme
Jaungoicoa... eta eztauca gueiago pocic. Eguia da, bere Jesusec S. Juan eman dio
semetzat, baina S. Juanec ecin leçaque bete Jesusen toquia. Oh! Eguzquia betico
itzalico balitz, nola ceru urdineco içarcho batec argui eguingo lioque munduari
gau ilunean? Ah! Eguiaz, eztago inor bere animaco utsunea beteco duanican: non
est qui consoletur eam ech omnibus charis ejus.
ceinec saconduco du bear becela Mariaren biotza? S. Anselmoc, bere
jaquituri guciaquin, consideracio onen gainean, gauça bat bacarric daqui esaten,
au da: Mariaren samina martiri gucien tormentuac baino andiagua içan çala. S.
Bernardinoc berriz esan çuan: Mariac sufritu çuan naigabea çatituco baleu jente
gucien artian, jente danac ilco litzaqueçala minaren minez. Sto Tomasec dio:
Mariaren samina içan çala munduan sufritu leitequean saminic andiena. Azquenez,
Ebanjelistac beurac calbarioco mendian içan çan negargarria esatean itz bat
bacarra dauque Mariaren naigabea esateco: Stabat: An cegoan.
N. a.: eztet itz bat gueiago esango Mariaren naigabien gainean. Badira
gauça batzuec gure adinac entenditzen dituanac eta gure biotzac sentitzen
dituanac, baina iztunic ederrenac beinere ondo esango ez dituanac. Bacarric
esango det: «çabala dala...».
N. a. m.: etorri cerate Mariari bere naigabietan lagunceco asmoan erruquiz
beterican, ondo eguin deçue, bada inoren naigabeac mereci badu erruquia, mereci
du Mariarenac; baina erruquia alperricacoa içan eztedin eta Mariari consueloa
eramateco, gauça bearra da Jesus bere semea maitatzea gauça gucien gainetic;
gauça bearra da Jesus maitatzen degulaco apartatzea bera ofenditzeco ocasiotic,
apartatzea pecatutic, bada pecatua da Jesus curutzian il duana, pecatua da
Mariaren naigabe gucien iturria, onela bacarric eztira içango alperricacoac gure
erruquia ta malcoac.
O gure ama maite ta errucarria! Esaguturic gure pecatuacgatic galdu deçula
çure seme Jesus, çugana gatoz oso damutuac çure bacartadean lagunceco asmoetan.
Pecatu eguin degu, ama!, ta çuc bicitza guztian negar eguingo deçun becela Jesus
galdu deçulaco, nai degu guc ere negar eguin gure pecatuacgatic. O ama
erruquitsua! Gure eriotzaco ordu estu ta larrian, çure Seme Jesusen irudia gure
escu argaletan ecin euquiric inorc gure espainetan lastanceco ipincen digunian,
denoc, Ama maitea! denoc naico degu çure eta seme Jesusen laguntasuna. Orregatic
nai degu orain negar eguin çurequin batera, guero poz ta atseguina içan daigun
beticotasun neurrigabian. Amen.

SAN PEDRO

(çumaia)
1893

Ecce pono in Sion lapidem sumum, electum, probatum, pretiosum.


(Isaiasen itzac bere liburuetaco 28garren capituluan.—
eta S. Pedrorenac bere cartetaco i capituluan.

N. a. m: Plinio jaquinsuac eta beste munduco jaquinduriaren bila ibili


diran guiçon ascoc eracusten digue, arranoac eguiten duala bere cabia berac
esagutzen duan arri mueta aparteco batean. Orain cantatu dan ebangueliua ere,
aditu deçue, cristauac, nola ceru goietatican jetchi çan arrano eder jaquinsu
miragarriac eguin çuan munduan bere cabia, au da, sortu çuan Eliça Santa, arri
sendo ta apartecotzat arturican bere icasle ta gaur çuen patroi dan Pedro
santua, ceini esan ciozcan sarri ascotan ençun dituçuen itz abec: Tu es Petrus
et super hanc petram aedificabo Ecclesiam meam. çu cera arria eta arri onen
gainean jasoco det nere Eleiça.
Arri onegatic, n. a., esan gueinsque Isaias Igarleac lenagoco demporetan
eta guero S. Pedroc berberac escribitutaco itsac: Ecce pono in Sion lapidem
sumum, electum, probatum, pretiosum; et qui crediderit in eum non confundetur.
Itz abec seinalatzen due lenengo Jesu cristo gure Jauna cimenduco arriric sendo
ta gogorrena; guero Pedro, Jesu cristoc bere ordeazcotzat utzitzen çuana; eta
azquenez, Pedroren oinetic gaur arteraino emeretzi guisaldian içan diran aita
Santuac. Eta ondo berdindu nai içan det, irudi baten bitartez, arranoaren cabico
arria Eleiça santa jaio çan cabico erriarequin: bada Plinioc eracusten badu
arranoaren cabiaren barruan beste arri bat dagola estaldua, nic esaten diçuet
gaur Aita Santu bacoitzean ere dagola beste Aita santu bat jaiotzen dana
bestearen eriotzan, ain modutan ece, San Pedrotic asi ta Leon amairugarreneraino
ezta amaitu Aita Santuen errezcadaco cate beneragarria, eta ezta ere amaituco,
bada bici da guiçon bat Leon amairugarrena ilcen danean Aita Santua icendatuco
dana. ilcorrac guera mundutar denoc eta ilco da Leon chi garrena, baina ez Aita
Santua: erromatarrac, S. Pedroco plaçan inguraturican, ençungo due oraindic
Baticanoco balcoietatic aimbeste bidar infernutarrai dardara eraguin dien
diadarra: habemus Papam.
Bainan ez nadin sartu aurreregui gaur goicean pulpitu onetara dacardaçan
asmoetatic campora. Natorquiçue, aditzaileac, aguercera San Pedroc euqui çuan
eta bere ondorenguac dauquen aguimpidearen andiçate ta maitagarritasuna. Au da
nere gaia. Baina bear becela aguerceco escatu daiogun gracia, Espiritu Santu
Jaunari, esanaz gucioc, oitura dan becela Maria Santa Jesu cristoren ama
maiteari: Abe Maria.
Ecce pono in Sion etz.
N. a. m.: Itsaldi onetaraco ipini dedan aipamen edo gaia bear becela
probatzeco jarraitu bear diogu aitatutaco Isaias eta S. Pedroren esanari;
icusirican ondo itz bacoitzean: Ecce pono in Sion lapidem sumum esaten due: ara
emen, Siongo mendian arri bat aguimpide bat goian goienecoa. Eta benetan: Pedro
eta bere ondorengoen aguimpidea da goien goienecoa, bada Jaungoico alsuac emana
da Jesu cristoc Pedrori esan cionean: Tu es Petrus eta bere mendecoac dira beste
cristandadeco aguimpide guciac. Eztago lurrean Aita Santua baino gauça
andiagoric. Orregatic calcedoniaco batzar santuac deitzen dio Erromaco eleiçari
caput omnium ecclesiarum eleiça gucien burua, Niceaco lenengo batzarrac
eracusten du gainera Erromaco eleiça eleiça gucien buru ta naguci dan becela,
Erromaco Arçai edo Obispoa dala mundu gucico cristauçai edo Obispoa,
Sacerdoteric andiena, Eleiça gucico gurasoa; universalis episcopus, sumus
Pontifech, Ecclesiae pater; eta Justiniano emperadoriac dio: eztala inorcho ere
dudaric daucanican Erroma dala sacerdoteric Nagusienaren egolecua: nemo est qui
dubitet Summi Pontificatus apicem apud Roman esse. Orregatic ere Eleiça Santuco
batzar gucietan Erromaco Aita Santua içan da aurrenengo buru ta nagusi;
orregatic dauca escubidea Obispo berriac donequida edo consagratzeco, fedea
ucatzen duenac eleiçatic campora ateratzeco; orregatic S. Atanasio, S. Pedro
Alejandrino, S. Marcelo, S. crisostomo, Teodoreto eta beste lenengo
guisaldietaco Obispoetatic asi ta gaur arterainocoac beti juan içan dira
Erromaco Aita Santua gaina argui esque eta beuren artaldietaco edo eleicetaco
berriac ematera. Ecce pono in Sion lapidem sumum. Au dago Sion mendico arriric
nagusiena.
Nagusitasun au, n. a., dempora gucietan eta mundu guciac esagutu duana da;
jauregui pamparroietan urrez ta apainduriz beteric bici diran erreeguetatic asi
ta guiçonic argal, umil ta pobretchuetaraino. Juan Aita Santua constantinoplara
juan çanean erten cion bidera Justino emperadoreac uri gucico jentearequin,
auspestu çan Aita Santuaren aurrean, quendu cituan bere aguintaritzaco janci
ederrac eta escatu cion Aita Santuari janci çaiozcala berriro bere escuaquin
aguimpide eguiascoaren seinalean. Eleiçaco condairetan iracurten degu Justiniano
emperadoriac mundu guiciaren aurrian mun eguin ciola oinetan constantino aita
Santuari, Franciaco carlos andiac Adrianori, Pipinoc Estebani orrela eta beste
asco eta ascoc, eracusten çuela munduaren aurrean Pedroren ondorengoari sor
citzaion eta gordetzen ciuen beguirune andia. Orduco demporetatic oneraino beti
egunetatic au bera guertatu içan da eta gaur dan egunian bertan, dempora
tcharretan bici baguera ere, iracurri içan dituçue munduaren alderdi gucietatic
ceimbat esqueinça aberats eldu diran Erromara Leon chi garrenaren urrezco
eztaietaraco: neuc nere beguiaquin icusi ditut ez gutchi erregue eta
principienac famili pobretchucoenen ondoan: neuc nere beguiaquin icusi ditut
gainera milaca ta milaca Dierri edo Nacio ascotaco languileac, necaçariac,
guiçon aberats ta arguitsuac, legue jaquinac, abadiac ta Obispoac auspestzen
cirala errespetoz beteric Pedroren ondorengoaren aurrian, ta arpegui ascotic
bera malco goço ugariac erorcen cirala samurturican Leon amairugarrenaren oina
mun eguitean. Ecce pono in Sion lapidem sumum, eztago beste içate bat Aita
Santuaren andi içatearequin berdinceracoric.
2. Ecce pono in Sion lapidem sumum... electum jarraitzen du Isaias
igarleac. Electum, ezta bacarric andiena, da gainera esleidua lenengo bere
umiltasunagatic, guero bere santutasunagatic, bada umiltasunetic santutasunera
bide gutchi dago. Umiltasuna, n. a., gauça bearra da, baina aguincen duenen
artean gutchic gordetzen due birtute eder au, eta icusico dituçue aguintari asco
umiltasuna cer dan ere eztaquienac, bada goialdietaco aiceac guiçonen buruac
tchoratzeco indar andiac ditue, eta cembat eta gorago dagoan guiçona aimbat eta
arruago icusi oi da gueienetan. Aita Santu berri bat icendatzen danean bere
aurrean erretzen çaio muilo edo estopa satitcho bat, esanaz: Pater sancte, sic
transit gloria mundi. Aita santua, su au bereala amaitzen dan becela, amaitzen
da mundu onetaco andi içatea; eta Letrango eleiçara eramaten duenian au esaten
çaio: suscitans de pulvere eguenum; et de stércore eriguens pauperem: autsetic
dator pobretchoa, simaur piscabatetic jaiotzenda. Eta onela umiltasunian
simendua ondo arturic, esaguturican guiçona berez eztala ecercho ere, igotzen du
bere tronura, ez bere buruari arroqueriz beguiratzeco, ezpada ce cristandadiaren
oneraco, Jesusen ebanjelio osasungarria lurraren cabuetaraino salbatzeco, mundu
guciari guraso baten maitasunarequin beguiratzeco, eta ezcribu gucietan
Aitasantuac deitzen diue bere buruari: servus servorum Dei Jaungoicoaren
serbitzari diranen serbitzaria.
cimendu orretatican etorri dira aimbeste ondasun munduarençat, aimbeste
eritegui, aimbeste escola, aimbeste jaquituriaco iturri aita santuac sortu
dituenac, aimbeste limosna eguinac. condairetan iracurrico dituçue, n. a.,
cembat escola sortu dituan Erromaco Aita Santuac, nola deitu çaien ascori pater
pauperum, pobrien gurasuac.
Gainera, beste seinale bat daucagu Pedroren ondorenguac Jaungoicoac autatu
edo escoguituac dirala igarteco: santutasuna. Badaquiçue, n. a. m. cembat
martiri içan diran Pedroren oinecoac? Irurogueita amabi Aita santuc eman due
beuren bicitza fedeagatic, eta martiri içan eztiran beste asco bedeincatzen
ditugu altaretan. Esagutzen deçue beste estadu bat aimbeste santu eman
dituanican? Arrasoiarequin esan guinaique bada: Ecce in Sion lápidem electum.
Ara Siongo mendian arri bat Jaungoicoac autatu edo escoguitua.
3. Ecce in Sion lápidem sumum electum, ... probatum diardu Isaiasec:
¡Probatum! norc esan leiquez Pedroren jarrilecu ta escubideac içan dituan prueba
ta eramanquiçunac? An daude Erroman catacumba edo lurrazpico bide eta bicilecu
tristeac, beuren iscunz isilarequin naicua asco esaten duela; an dago Pedroren
presondeguia eta bera lotuta euqui çuen cateac, an dago coliseoco plaça biribil
çabala aimbeste martiriren odolequin busti içan çana; bici dira condairetan,
madaricatzeco bada ere, caligula, Neron, Domiciano, Marco Aurelio, Septimino
Sebero, Machimiano ta Dioclecianoren icenac; jaquina da Simon Magotic asita
Montanotarrac, Maniqueotarrac, Domatistac, Arriotarrac, Pelaguio, Nestorio ta
Eutiquio-tarrac eta beste milac gueçurçalec Protestantieraino cembat estutu duen
Pedroren jarrilecua; baina baita ere da jaquina Arriotar erreguietatic asita
Inglaterraco Enrique Vi garrenari, ta ordutic gaur arteco aguintari daneri,
presondegui ta catetartean becela itz bigun t'eztitsuen artean, esaten diola
Aita santuac gueçurraren aurrean beti berdinquiro: ¡non possumus! ecin gueinquez
gueçurrarequin compondu: gueçurra beti da gueçur, orain mila urte becela gaur
ere; gaur becela emendic mila urtera ere; eguia naiz, cerutarra naiz, ecin
neique jira-biratu: ¡non possumus!
Ecin neique esate onec guerra andiac ecarten diozca eleiçari, naigabe asco
ematen diozca, estutzen du sarriro baina eztue garaituco eleiça, non
praevalebunt. Ez, eleiçaren etsaiac, jaso çaçue Satanasen gueçurrezco bandera
belça çuen aliçate guciarequin, baina çuen aliçatea guiçon circilarena da, eta
cein da guiçona Jaungoicoaren aurrean? Emeretzi eunquida dira jasota dagola
Erroman beste bandera bat, bandera çuri, eder, garbi, eguiazco, cerutarra:
bandera onen ondoan inguraturic bici guera catolicoac, bandera onequin
estalduric guerran gueçurraren contra nai degu il esanaz gure Aitarequin batean:
non possumus.
4. Ecce in Sion lapidem sumum, electum, probatum,... pretiosum dio
oraindic Isaiasec S. Pedrorequin batera.— Pretiosum, au da, tchit eder ta
maitagarria, balio andicoa ta Jaungoicoac maitatua. cer gauça ederragoric eguia
baino? cer gauça maitagarriagoric? Asieran esan det guiçon guztiac maitatzen
duela, baino nola ez Jaungoicoac berac maitatzen ba du? Jaungoicoac maitatzen
duala Erromaco catedra santua esagutzen degu berac irauten duan urteetatic. Içan
dira beste Patriarca batzuen catedrac baina Erromacoaren menditican erten
çuenetic laster ondatu ciran, ereje gueienac eta tronoric sendoenac ondatu ciran
becela, cumpliturican onela Jesu cristoren esana: Qui non est mecum contra me
est, et qui non coiliguit mecum sparguit. Nerequin eztagona nere contra da, eta
nerequin batzen eztuanac deseguiten du. Nola maitatuco eztu, nola indartuco eztu
Pedroren catedra cerutic lurrera guiçona salbatziagatic jetchiçan Jaungoicoac,
Pedroren catedra bada berac sortu çuan cabia guiçona salbatzeco bere doctrina
santua gordetzen duan cutcha maitagarria?
Ta nola içango ezta balio andicoa ceruetaco doctrina eder t'eguiazcoa
gorde ta eracusten duana?
Eta emen ipini çaçue, n. a, atencio pisca bat Eleiçaren eracuste modu
onetan. Eracusten due maisuac beuren jaquituri apurra mundu çabalean diran
escola nagusi danetan, baina sarri ascotan eracusten ditue beguitancio batzuec
bacarric, jaquiturico bideetan dauden ilun ta lauso tartean ondo icusten
eztuelaco, guiçonaren indarrac indar laburrac diralaco, bainan beste aldetic
eracusten ditu Eleiçac ceruco doctrina ta eguiric miragarrienac ta eracusten
ditu garbiro beinere uts eguin gabe, bein ere equibocatu gabe. cergatic?
cergatic eracusten duan Jaungoicoaren doctrina, Jaungoicoaren esana ta
Jaungoicoa ezta beinere equibocatzen. Berac dauca orretaraco escubidea. Eta
Pedroren ondorenguac bacarric eracutzi leçaque onela. Pedrori esan cion Jesusec,
eta Pedrori bacarric: Pasce agnos meos, pasce oves meas. Pedrori esan cion
Jesusec eta Pedrori bacarric: ego autem rogavi pro te ut non deficiat fides tua,
Pedrori esan cion: ego dico tibi quia tu es Patrus et super banc Petram
aedificabo ecclesiam meam. Orregatican Eleiçac eracutzi içandu beti eta da
fedeco gauça Baticanoco batzar santua içan çan esquero, Aita santuac itz eguiten
duanean bere jarrilecu edo catedratic fedeco gaucen edo oituren gainean dala
utsezgarria.
Ecce... lapidem pretiosum. Gauça abec onela içanic inorc ecin leçaque,
bada, ucatu Erromaco catedra santua dala balioric andienecoa, gauçaric andiena,
autatuena eta maitagarriena, Jaungoicoac gueien probatu duana dan becela. Ecce
in Sion lapidem sumum, electum, probatum, pretiosum.
Onembesterequin, n. a., uste det aguertu dedala Isaias ta S. Pedroren
itsac cer esan nai duen ta bertatican esagutzen deçuela S. Pedroc euqui çuan eta
bere ondorengoac dauquen escubidearen andiçate ta maitagarritasuna.
Baina Aita Santua bada lurreco içateric goienecoa, auqueratuena, gueien
sufritzen duana, gueien balio duana ta maitagarriena ere, bere buru gainean iru
coroi daucaçan guiçona bada ere, Aita Santua bearsu bici da eta eztauca beste
ondasunic bere seme onen borondateac ematen diona baino Orregatican aguincen du
Obispo Jaunac urteoro gaurco egunean esquetchobat eguiteco Aita Santuaren alde,
eta orregatican daquidalaco cristau onac ceratela ez naiz lotsatzen escatzen
çueri ere limosnatcho bat gure Aita Erromacuarençat; çumaiatar maiteac; limosna
bat Aita santuarençat! Badaquit borondatia euqui arren denoc ecingo deçuena,
baina diruzco limosna ecin duenac eguin deceela oraciozco limosna, erresatu
deceela aita guriatcho bat bada ere eleiçaren garaieraraco.
O, nere cristauac, ez gaitecen cabitic urrutira egatu, cer çoriona guria
eta cer posarequin esaten diçuet! cabi baten jaioac guera gu, denoc Eleiçareren
doctrina santuarequin janaritu guera, ez gaitecen janari on gabe goceac ilceco
çorian guelditu Eleiçaren Sacramentu santuetan indarcen guera, Eleiça onetaco
sacramentu santu ta bedeincacioequin naico degu Guraso on bat daucagu, guraso
jaquinsu bat daucagu, guraso çar bat beneragarria daucagu denoc: maita deçagun,
lagundu daijogun gure limosna ta erresuequin, erregutu deçagun biciro eleiçaren
garaiiagatic, bici gaiteçan famili on bateco jenteac becela guraso onen
aguindupean. Eta inoiz, seme galdua becela, etchetican alde eguin badegu
pecatuco bideetatic, atozte cabira berriz, nere aditzaileac, atozte Jaungoicoac
eguindaco cabira.
O, Aita San Pedro, ceruetan gloriaz beteric çaudena! çu ta çure
ondorengoac bacarric esagutzen ditugu maisutzat. Eman çaiguçu fede bici bat çure
fedea becelacoa, lagundu çaiguçu munduan; lagundu çaieçu batez ere, çu içan
cinan becela arrançale diran guiçonai; erri onetan ain egoquiera onean onoratzen
çaituenac mila aldiz itchasoco ecaitz gogorren artean eriotza arpeguiz arpegui
icusten duen marinel oiec, çaitu itzatzu, ezteitzala eriotzac bere besu otzetan
eztutu itchasoaren erdian: içan decela dempora Sacramentu santuac artuta paque
santuan utzitzeco beuren anima Jaungoicoaren escuetan.
Aita San Pedro Eleiçaren burua. Içan çaite gure guraso, salba gaitzatzu,
bici gaiteçan egun batean, çurequin donsu ta çorioneco, guciori opa diçuedan
becela. Amen.

DOLORES

Aiçarna — 1893

Attendite et videte, si est dolor sicut dolor meus.


Jeremias Igarlearen escribuetan, I buru eta 12 garren bersuan.
guelditu çaitezte bidetan çabilçatenac eta beguiratu çaçue
ete dan beste naigabe bat nere naigabea becelacoric.

N. a. m.: Emacume bat, emacume gucien artian santa ta garbiena; ama bat,
ama gucietatic samur ta erruquiorrena; Maria santa, lenengoa ta andiena
guiçonetatic jaio diran alaben artian, Jaungoicoaren ama, ceruetaco erreguina,
daucagu negarrez gure aurrian, esaten digula: «cristauac, guelditu çaitezte apur
batean, eta beguiratu çaçue ete dan mundu gucian beste naigabe bat nere naigabea
becelacoric».
N. a. Samintasun ta naigabeac berez du misteriozco aparteco indar bat
biotzic gogorrena bigunceco, guiçonic otzena samurceco, bururic arroena
macurceco. Desgraci ta naigabearen ondoan eztago biotz gogorric, eztago guiçon
otzic, eztago buru arroric, eztago etsairic ere. Eta cembat urreagocoa dan
desgracia, aimbat andiagoa da samina, cembat andiagoa dan naigabea, aimbat
gueiagocoa besteen ariman sorcen duan erruquia. Eta Manaren çorigaitza ecin
leiteque içan urreragocoa, ecin leite içan andiagoa.
cristauac, edocein desgraciaren aurrean samurcen ceraten cristauac, ara
emen gauçaric negargarriena; oroitu çaitezte çuen bicitza gucian icusi dituçuen
desgraciaric andienequin, çuen bicitza gucian iracurri dituçuen naigaberic
mingarrienequin; çuen seme bat, alaba bat, senarra edo emastea galcean senti
cenduen saminarequin, eta jaquin çaçue guero icusi dituçuen, iracurri dituçuen
eta sentitu dituçuen naigabeac eztirala ecercho ere Ama santa onenarequin
berdinceco.
çabal ta gacia da itchasoa; belça ta bildurgarria cerua ecaitz demboraco
gaberdian aice indarsuaren soinu triste eta trumoi gogorraren burrumbaden
artean, ordu larria da eriotzaco ordua; baina, ama onen gacitasunaren aldemenean
ezta gacia itchasoa, ezta iluna ecaitz demporaco gaba, ezta larria eriotzaco
ordua bera.
Attendite, jarri çaçue çuen entendimentu eta borondatearen indar gucia
gaur goiceco consideracio onetan, et videte eta icusi çaçue ongui ama onen samin
neurrigabea eta esango deçue guero badago naigaberican ama onen naigabea
becelacoric, si est dolor sicut dolor meus.
Daucat asmoa, n. a., aguerceco çuen aurrean Maria Santaren naigabea içan
çala munduco guiçonen artean içan diran naigabeac baino ecin esan ala ascoçaz
andiagoa. Onetaraco esaguturic amodiua dala Ama onen naigabien iturria,
eracutzico det 1.º Mariac Jesusi cion amodio garbi ta sutsua, 2.en Mariac
guiçonençaco ceucan maitasun eguiazcoa.
O ama doecabe ta errucarria! Eman çadaçu nic sentitzea çure samintasunaren
apur bat, cer diot apur bat! eman çadaçu nic saconcea çure biotzaren erdiraino,
esaguturic çure naigabea negar eguin daidan çurequin batera; eracutzi daidan,
nolabait bada ere, çure altara inguratzen duen Aiçarnatar aditzaile maiteen
artean çuri çor diçuen maitasuna eta çuri çor diçuen erruquia. Mesede au
escatzen diçut nere biotz guztiarequin esanaz, gueiago muguitzeco Aingueruac
esan ciçun salbea. Abe Maria.
Attendite etz
Arreta pisca batequin beguiratzen badegu maitasunaren asiera, icusico degu
dala, batzuetan, sentieraric bigun ta goçoenen iturria, eta beste batzuetan
gacitasunic andienen itchasoa.
Eta eguiaz, cer da maitasun benetacoaren eguinquiçuna? Maitasun
benetacoaren eguinquiçuna da arima birequin bat eguitea locarri ondo estutuen
bitartez becela: borondate birequin bat eguitea.— Esagutzen dituçue eguiaz maite
diran persona bi? bada icusico deçue eguia dan edo ez nere esana: beguiratu
çaioçue ondo eta esagutuco deçue laster batareri naigabe ta estusasunac,
estutasunac eta naigabeac dirala bestearençat; bataren pozgarri ta alaitasunac,
alaitasun ta pozgarriac dirala bestearençat ere. Orrela da eguiazco maitasunaren
içatea.
Eta orrela çan Maria Santac Jesusençat gordetzen çuan maitasuna. Baina ez
munduco maitasun nascagarrien guisan, ezpada ce garbia, cerutarra,
Jaungoicozcoa. Onelaco maitasun santu, garbi ta sutsuarequin, ceru ederraren
goien goienean jarcen diran Aingueruena baino ascoçaz garbiagoa eta
sutsuagorequin bete betea eta gainezca cegoan Mariaren biotza. Bai, a., Mariac
maitatzen çuan Jesus eta maitatzen cituan guiçonac ere: maitatzen çuan Jesus, ez
bacarric bere erraietaco semea çalaco, baita ere gueiago bere Jaun eta
Jaungoicoa çalaco: maitatzen cituan guiçonac, ez bacarric bere anaiac ciralaco,
baita ere gueiago ciralaco bere seme Jesusec curutzearen oinetan eman ciozcan
semeac.
Gauça abec onela içan esquero, beguira deçagun, cer sentimentuac içango
cituan Mariaren biotzac pensatsean Jesus maite maitearen umilera ta eraman biar
negargarriac eta guiçon maite maiteen esquergabetasun eta galdumendico bideac.
Sartu gaitecen, al badegu, samintasun neurrigabe onetaco itchasoan.
Esaten da, eta eguia da, eztagola jaiotacoen artean maitasun bat, amac
semiai dien maitasuna becelacoric. Ama on batec, nola beguiratzen du bere semeen
osasun ta ondo içateagatic! cer oarpila ta nequeac gueroco semeen ona
bilatzeagatic! Eta, seme bacarra bada, eta semea berez bada maitagarria, norc
esan seme onençat amac dituan amodio ta samurtasunac? Eta, cer pena ama onena
bere semearen çorigaitzetan! Ezteçue icusi ama bat bere seme bacarra ia ilian
dagon oiaren aurrean? O! Nola sentitzen ditu bere erraien erdi erdian semiaren
minac! Nola çaincen ditu bere borondatea, bere muguimenturic tchiquienac! Nola
daguan dindilizca berac esango dituan itzetatic! Nola eztutzen duan bere
biotzaren contra bere espiritu, bicitza ta indarra eman nai balio becela indar
espiritu ta bicitza galcen dijoan semeari!
Baina cer dauque cer icusiric amaric maitetsuenen amodio guciac bat
eguinda Mariac Jesusi cion maitasunarequin? Berac icusi çuan bere seme Jesus,
mirariz sortua mirariz jaiotzen, aingueru cerutarren soinuric goçoenen artean;
berac icusi çuan adoratzen çuela arçaiac eta erregueac esaguturic munduco
Salbatzailetzat; berac icusi çuan asten bere aldamenean jaquinsu eder ta
çoragarria; berac icusi çuan, oraindic amabi urte cituala, guiçonic jaquinsuenac
mututuric utzitzen bere jaquituri Jaungoicozcoarequin; eta guerora doctrinaric
eder ta santuena predicatzen, mila mirari içugarriac eguiten cituala ascoren
malcuac legorceco eta erriac eramaten çuela triunfalaria hosanna! deiezca.
cembat gueiago eta gueiago pistuco çan oraindic bere Ama Mariac Jesusi cion
eguiazco ecin esan dan besterainoco maitasuna!
Eta orain pensatu çaçue galdera au: maitasunaren berdinean bada samina,
norainoco naigabeac içango etzituan Mariac bere seme laztanaren naigabeaquin?
Beguiratu bat eman daiogun aida batean Jesusen bicitzari. Lenengo samintasuna
sentitu çuan Mariac bere biotzaren erdian, Simeon santuac aguertu ciozcanean
Jesusen gainera etorri bear ciran guiçon gaiztoen ta infernutarren persecucio ta
amorruac, O, n. aditzaileac! Norc pensatu leique aguerquera onec Mariaren
biotzean ein çuan eritasuna? Jaungoicoac eguiten diguçan mesedeetatic
andiienetaco bat da ez aguercea igaroco diran guertaera negargarri asco. Gure
artean Jaungoicoac daqui cembat gauça errucarri, cembat desgracia içango diran:
ilco çacuz gurasoac, anaiac, aideac; içango dira mila descalabru gure
familietan; baina eztaquigu nola, nun ta noiz, eta eztaquigun artean beinçat
pocic, paquetsu eta çorioneco bici guera. Aditu çaçue cristauac, batez ere çuec
guraso ceratenoc: esango baliçuteque orain Jaungoicoac, çuen seme edo alaba
maiteena ilco duela biar edo etzi eta ilco duela urcamendi batean, nolaco
larritasun ta naigabea sentituco cenduteque? Bada ori berori aguertu bacion
Simeonec Jerusalengo Temploan Maria Santari, aguertu bacion çuen gucioen
maitasuna bat eguinda, baino ascoças amodio gueiagorequin maite çuan seme
bacarra, mila barre ta burla eguin da guero ilco cinela gaizquile baten guisan
lapur biren erdian, norc esan, norc entenditu ama onen samin ta naigabea?
Beste samintasun andi bat sentitu çuan Mariac, Herodesen biatzetatic bere
semea libratzeco igues eguin çuanean Eguiptora ceruco mandatariac Joseri aguindu
cion moduan; eta andia çan samintasun au ere, oroitzen ciolaco Simeon Santuaren
esana, eta eracusten ciolaco ain laster asten cirala guiçon gaizto ta
impernutarrac bere seme laztan cutunaren contra. guero içan çuan beste naigabe
andi bat Jerusalengo Temploan galduta iru egun oso osoan ibili çanean, penaz ta
naigabez ia tchoraturic, bere semearen bila, galdezca alderdi gucietan inorc
icusi ote çuan bere arimac maite çuan laztana. Azquenez, urratu çan Mariaren
biotz samurra oso-osoan, calbario mendico bidean bere semea bilatu çuanean, eta
mendi tontor artan jaso çan arbola santuaren azpian icusi cituanian bere semeari
eguin ciozcaten injuria edo iraintasunac, eta bere semearen eriotza. Eta emen
eguin bear degu atseden bat. Eztaucat aurrera pasatzeco asmorican.
Mariac, martiri gucien erreguina onec, asquenengo tontorreraino nai içan
cituan irunci samintasunezco beastunac. Urcamendian ilcen diranen gurasoac ez
bacarric eztira juaten semea ilcen duen toquira, ezpada ce igues eguiten due
erritic ere, eldu eztedin beuren belarrietara tambor otsic, jentien çarata edo
il campaien durundiric. Baina etzan Maria beste emacumiac becelaco emacumea.
Sarcen da bildurgabea jente aldra ta borreru gucien artetic bere semea icustera;
jarraitzen dio bere semearen odol tanto prescoac eracusten diuen bideari;
icusten du nola quencen diuen Jesusi bere jancia berriztatzen çaizcola eriotasun
bildurgarriac; icusten du nola borreru gogor aiec josten dituen curutzian,
ceruac eta lurra eguin cituen escuac eta mesediac eguiteco baicic muguitu
etziran oinac; icusten du jasotzen duela curutzean eta andican diola semeac:
sitio, egarri içugarria daucat, nai luque orduan urtu bere biotza Jesusen
egarria quenceco, baina ecin leique; icusten du bere semeac eztaucala agonian
nun descançatu arançaz josiric daucan burua...
O çuec, ama içan çaretenoc, daquiçuenoc cer dan galcea çuen erraietan
sortu cenduen semea, çuen bularrian aimbeste bidar estutu cenduen semea, çuen
magalian irribarrez aimbeste bidar euqui cenduen semea, çuen poz ta atseguina
çan semea, esan çadaçue ama onen pena icusirican semeric ederrena, semeric
maiteena larru gorrian, lapurren guisara ilcen dagola etsai gaiztoz
inguraturican? Maitatzen çuan Mariac Jesus, Anac Tobias, Bethsabec Salomon eta
Raquelec Benjamin baino gueiago, ama guztiac beuren seme danac baino gueiago.
cer pena içango çan bada ama onena bere semea modu artan ilcen icusi çuanean?
Dabiden arpa ezta naicua pena au esateco, eta nola, çuec, emacumiac esango
diraçue?

* * *

Eta oraindic, n. a., Mariac dauca beste amodio bat amatasunarena baino
andiagoa: Da Jaungoicotasunarençat daucana. Bere beguiac, goialdietan jira-
biraca dabilen arranoaren guisan, beti ceuden beguira Justiciaco Egusqui-
Jaungoico santuari, eta icusten cituan Jaunaren oniçate ta Espirituco
aberastasun miragarriac; ain modutan ece bici içan çan artean euqui cituan
cereguinetan etzuan bein ere galdu bere maitasunezco Jaungoicoagana beguiratzea.
Bada onela eri ta erretzen bacegoan beti Jaungoicoaren maitasunean, cergatic
içango ciran Mariaren biotz santuco suspirioac, ezpada nai çualaco jaiotaco
jente guciac erretzea amodio santu onetan? O, Jauna! cer samina, cer estutasun
ilcorra içango çan arima bedeincatu onena, icusi çuanean guiçon esquergabeac ain
gaisto tratatzen çuela bere maite maitea, guiçonac salbatzera etorri çan
Jaungoicoa. O Samintasunaren ama! cer sentitzen cenduan icusi cenduanean,
pensamentuco beguiaquin, lotuta eta açoteac arcen ceruetaco eta lurreco jabea,
erregue gucien guraso ta aita? cer pasatzen çan çure biotzean icusiric
tchorotzat arcen çuela jaquituria gucien iturria, icusiric çulatuta escuric
alsu, babil ta indarsuenac ceruac eta lurra eguin cituen escuac, eta borreruen
osticopean odol santu ura, ceinen tanto bat naicua çan mila mundu salbatzeco?
Ah! ceruac eta lurrac icaratzen dira secula icusi eztan eta icusico eztan
oben onen aurrian; negarrez daude ceruetaco aingueruac, dardara eguiten due
munduaren cimenduac, iluncen da eguzquia eta infernua bera bildurcen da. Eta
Mariac esagutzen basuan inorc baino obeto ilcen çanaren dinadia, eta maite
basuan aingueruac guciac eta guiçon danac baino gueiago, nolacua eta çan bere
naigabea?
Bat eguin daiguçan orain Jaungoicoaren amaren naigabea eta Jaungoicoaen
alabaric maiteenaren naigabea, eta esan gueinque S. Anselmorequin martiri santu
gucien penac eztirala penac Mariaren naigabien aurrian, esan guinaique S.
Bernardorequin, mirari bat dala mirari andia Maria ez ilcea penas bere semea
ilcen curutzearen oinean.

* * *

Beguiratu degu nolabait bada ere Mariaren pena Jesusi cion amodiuagatic:
beguiratu deçagun orain Mariaren naigabea guiçonari cien amodiuagatic.
Jaungoicoari biar diogun maitasuna dago bat eguinic projimoari sor diogun
maitasunarequin, ain modutan ce esan guinaiqueala Jaungoicoa maitatzen eztuanac
eztuala maitatzen projimoa, eta projimoa maitatzen eztuanac eztuala maitatzen
Jaungoicoa bear becela. Içan da inor ez ceruan ez lurrean Jaungoicoa maitatu
duanic Mariac maitatu duan becela? Ez. Bada orduan ezta ere içan jaiotacoen
artian Mariac becela projimoa maitatu duanican.
Eta eguiaz aimbesteraino eldu çan Mariagan guiçonarençat içan çuan
maitasuna ece, Aita cerucoaren irudira, esqueini çuan Mariac bere erraietaco
semearen eriotza munduaren salbacioraco borondate guciarequin. Eta içanic
aimbesterainocoa Mariaren maitasuna guiçonençaco, cein erruquituco çan guiçonen
miseriequin Maria becela? Ara bada emen beste arraçoia Mariaren naigabea
gueitzeco oraindic.
guiçonen doacabe edo miseriac entenditzeco bear ditugu sacondu Jesus
curutzetic dindilizca daguanaren biotzeco naigabeac. Ez, eztira bere gorputzean
sentitzen dituan minac, borreruen gogortadeagatic, gueien Jesus samincen duenac
dira aimbeste arima condenatuco diranac bere odolarequin aprobetchatu gabe.
Jesusi oroitza edo memorian gogoratzen çaizca aimbeste mesede sorterriari
eguinac, aimbeste ondasun arimaraco emanac, aimbeste amodio, mesede, ondasun ta
amodio curutzeco eriotza ematen diuenac; bere adin edo entendimentuan esagutzen
du alperric dala ascorençat pecatua quenceco ilcia, cergatic pecatuac jarraituco
duan eta infernuco atiac eztiran itchico; bere Aita cerucoa ofendituco duela
pecatariac berriz ere, infernuac iruncico dituala ecin contatu ala anima. Bere
borondatiac sentitzen du honorea galcen çaiola lapur ta gaizquileen eriotza
arcean, eta baldin norbaitzuc sinistatuco duelaco berac, Jesus santuac, mereci
içango çuala eriotza. Sufritzen du apostoluacgatic, Judasen anima galcen dalaco,
Jerusalengatic eta judeuacgatican, bada itchutasun aundian erori bear duen,
sufritzen du guiçon guciac gatic.
Mariac berriz Jesusen animaco sufrimentuac ondo daquizqui, bada semearen
pensamentuac arguiro iracurcen ditu. Ondo daqui mundu çabalean içango dirala
guero ere guiçon fedegabetuac, bicico diranac oso cereguinduta lurreco gaucetan
beti lurrean bici bear baluteque becela, beuren animen contu gabe. Badaqui
guisaldi luceen egunetan ostuco dirala guiçonac fedean; badaqui edocein
çorigaitzen aurrean erruquitzen diranac eztirala erruquituco Jesusequin ta
Mariarequin. Norc esan bada ama onen saminac? çabal ta gacia da itchasoa; belça
ta bildurgarria cerua ecaitza dan gaberdian; ordu larria da eriotzaco ordua;
baina onen gacitasunen onduan ezta gacia itchasoa; ezta iluna ecaitz demporaco
gaba, ezta larria eriotzaco ordua bera. O Maria santa! Aita Beticoac bacar
bacarric daquizqui çure biotzean dabilçacen olatu icaragarriac.

* * *

Baina eztet nai gueiago luçatu, ta itz bitan esatera nua gaurco sermoi
onen mamia. Mariaren maitasuna da bere pena gucien iturria. Alde batetic
maitatzen çuan Jesus bere seme laztana çalaco, semeric eder, jaquinsu ta
maitagarriena. Maitatzen du gainera Jesus maitasunic santuenarequin, çalaco
Jesus Jaun ta Eguile on maitagarria. Eta Mariac bere beguien aurrian dauca Jesus
urcamendian ilda lapur biren erdian. Beste aldetic Mariac maitatzen du guiçona
bere anaia becela eta gainera Jesusec eman diolaco semetzat. Eta, O
esquergabetasun lotsagarria! guiçon au da Jesus Jaungoicoaren borrerua.
Alde bi abetatic aimbesteraino sufritzen du Mariac ece dio S. Bernardico
Senacoac: Mariaren naigabea çatituco balitz munduco jente gucien artean denac
ilco liraquela minaren minez. Ondo esan det ba... ias... Attendite et videte...
naigabe bat Mariaren becelacoric.
Eta naigabe onen aurrean, icusirican guri cigun amodiuagatic dala, nor
erruquituco ezta biotzican badauca beinçat?... Baina ezta naicua erruquitzea,
eztira Mariaren saminac amaituco erruquiarren bacarric: amaituco dira Mariaren
saminac icusten duanean, guc, bere semeac, eramaten degula bere irudira
Jaungoicoac bacoitzari ematen digun curutzea; icusten duanean maitatzen degula
Jesus, bere irudira; eta maitatzen degulaco apartatzen guerala Jesusi
sentimentua ematen diuen gaucetatic. Itz batean, amaituco dira Mariaren penac,
apartatzen gueranean pecatutic, bada pecatua da berriz Jesus curutzean josico
luqueana: Onela gure erruquia içango da frutuduna, onela legortuco ditugu
Mariaren malcoac, cergatic orduan içango da erruquia Maria eta Jesusençat euqui
biar ditugun maitasunaren iturricoa.
Ea bada ama, maitasunezco eta erruquisco gure ama, çugana gatoz confiançaz
beteric çure semeac, eman daiguçun maitasun ori, erruquiaren eta santutasunaren
asiera. Argalac guera ta ecereçac ceruco laguntasun gabe, lagundu çaiguçu ceruan
daucaçun aguimpide orrequin. O, gure eriotzaco ordu larri artan, çure seme
Jesusen irudi santua gure escuetan ecin euquiric, inorc gure espainetan ipincen
digun orduan, naico degu, ama maitea! çure seme Jesusen eta çure laguntasuna,
eta orretaraco orain guc laguncen diçugu çure naigabean. Ama, ama maitea,
damutasunez negar eguin daigula orain danoc çurequin batera, guero poztu
gaitecen beticotasun amai gabean. Ala içan dedila.

PECADO

Ondárroa 1894

Qui faciunt peccatum hostes sunt animae suae.


Pecatu eguiten dabenac bere arimiaren arerijuac dira.
(Tobiasen libururuan chi garren buru eta 10 garren bersuan.)

Neure ençule bijotzecuac: Laburrac, guztiz laburrac dira nire egunac. Gaur
banaz, bijar ez nas içango. Gaur pulpitu santu onetara igoten dot çueri cerbait
esateco asmuetan; bijar, etsi, une batzuc barru gueijenez, beti laster cergaitic
munduco egun guztiac beti lasterrac diran, nire gorputza lurperatua egondo da or
numbaiteco basterren batian, eta munduan nire gomutaric içango ezta.
¿Quid est homo? cer da guiçona? cer dira guiçonaren egunic lucienac
beticotasun neurribagacuaren albuan ipinten baditugu? Egun labur bateco orduen
ancera, inoiz ençun doçuen icen baten guisara, aisiaren soinua leguez; gurma
bat, lambrua, quereichia, utza. Pulvus, cinis, nihil. Au nas ni, au çare çuec,
n. e. m., eta au dira mundu guztico guiçonac.
Urte batzuetaraco bicitzia daucagu gueijenez, eta bicitza au inoc emonda.
inoc eguin guenduçan, Jaungoico gauça guztien Eguiliac; jaijo guinan eta baguaz
ascar ascuan munduco eremu legorretic ciar eriotzaco portura, bein bere guelditu
baga, bein bere atseden pisca bat eguiteco escubideric eztaucagula. Ez gara icer
gorputzaren aldetic, Pulvus, cinis, nihil.
Eta gauça au olan dala, esan eguidaçue n. e. m., badauca guiçonac nundic
arma içan? badauca guiçonac nundic pamparroitu? O n. e. m., esetz esan gueinque
bildur baga; baina icusten dogu sarri ascotan guiçona astuten dala cein utsa
dan, ceinec eguina dan, cetaraco jaijua dan; pustuten dala Jaunac egun
batzuetaraco emon deutzan ondasun pisca bategaz, arguitasun edo jaquituri pisca
bategaz, gorputzeco indar pisca bategaz; arrotzen dala ondasuna, jaquiturija edo
indarra beriac balitu leguez; jausten dala itsutasun andi batian; jaguiten dala
bere Jaungoicuaren contra, eta esaten deutzala arpeguiz arpegui bere Eguiliari:
non serviam; etzaitut serbiduco, ez nas çure mendian egongo, çu beste banas ni,
non serviam. Au da pecatu eguiten dabenian guiçonac Jaungoicuari esaten
deutzana.
Majatzeco il eder loratsuan mundu çabaleco cristinau guztiac inguratzen
dabe Mariaren altara santua, euren Ama maite oni egunian lora eder bat emoteco
asmuetan; eta çuec bere orretara etorri çare gaur Elichara; baina cer lora da
gaur Mariari emon biar deutzaçuena?
Nire iritchiz Mariari esquinceco loraric ederrena da pecatuaren gorrotua,
bada pecatua da gure Ama Santiari eta bere seme Jesusi saminic gueijen emoten
deutzen gaucia.
Gauco sermoitchuaren gueitzat pecatuaren gainian berba eguitia emon jatan
esquero bada, gure biotzetan pecatuaganaco gorrotua sortuteco, icusi biar dogu
pecatua dala deserrasoiric andijena, soraqueriric andijena, esquerbagatasunic
itzalena.
Escatzen deutzuet guztiori arreta pisca bat, eta Espiritu Santuari biar
dodan gracija gure Ama maitiaren bitartez, ceini esango deutzagun oitura dan Abe
Mania.
Qui faciunt peccatum hostes sunt animae suae. Pecatu eguiten dabenac bere
arimiaren arerijuac dira (Tobiasen liburuan, etz.)
1. N. a. m. Gaur arsaldeco berbalditchu onetan itchico dot alde batera
jatorrizco pecatua, bada au quencen da batijo santuaren bitartez; ezteutzuedas
arguituco mundu onetan jatorrizco pecatua quenduta guero guiçonac eguin
leiqueçan pecatu mueta guztiac bere: bacar bacarric icusico dogu, guiçonac bere
erruz da bere gogoz eguiten daben pecatu ilcor, pecatu arima ilçaile edo pecatu
mortalaren astuntasuna, bada onec urratzen dau Jaungoicuaren leguia, quencen
deusculaco etz.
cer da pecatu arima ilçailia? cer da pecatu mortala? Itanduera oni beste
Elichaco gurasu ascoc erançuten deutzenari beguiratu baga ezgauça guejeguitan
sarciagaitic, icusi daigun S. Agustinec dinuana: Dictum vel factum contra leguem
Dei in materia gravi, da esatia edo eguitia gauça astunembat Jaungoicuaren
leguiaren contra.
2. N. e. m.: Legue bat ipini deutze Jaun.c gauça guztiai, eta orretaraco
escubidia dauca. Jaungoico Alsuac sortu ditu, utzetic da berba bategaz, ceru
ederrac, çorioneco toqui maitagarri goçotasunezcuac guiçon on guztien
descançuraco; Jaungoico Alsuac sortu ditu, utzetic da berba bategaz, lurrian
icusten ditugun gauça guztiac; Jaungoico Alsuac emon deutze Egusquijari eta
içarrai dauquen arguija; Jaungoico Alsuac sortu cituan infernuac aingueru ta
guiçon gaizquilien castiguraco; Jaungoico Alsuac sortu dau guiçona icereztic
bere Eguilia maitetu eta bedeincatu daijan. Eztau bada euquico Jaungoicuac
escubidia legue bat ipinteco ceruari ta infernuari, munduari eta guiçon guztiai?
Ezta bera escubide guztien Iturburuba? Bai, n. cristinauac: gauça baten gainian
aguimpidia euquiteco eztago bide oberic gauça ori eguitia baino; eta gure Jaun
eta Jaungoicuac eguin gaitu gu, ez guiçonac bere gauçac eguiten dituan guisara,
ol çati batzuecaz tchalopa bat edo arri, mortero ta olacaz etchia, ezpadace,
ençun eguiçue ondo, icerecetic. Orreguitic gara gorputz da arima
Jaungoicuarenac, eta Jaungoicuaren borondatiaren contra ecin gueinque
muguimenturic eguin, cençun bategaz bere.
3. Gainera gugaz daucan aguimpideraco badauca Jaungoicuac beste bide bat:
eta da, gure bicitziari iraun eraguitia. Irauten dabe ceruac eguin ciranetic
gaur arteraino Jaungoicuac nai dabelaco; irauten dabe mendijac Jaungoicuac nai
dabelaco, irauten dabe guiçonac Jaungoicuac nai dabelaco, Jaungoicuac instante
guztietan ceruen, mendijen edo guiçonen içatia emoten deutzelaco. Aguertuco
deutzuet obeto irudi bategaz. Beguiratu eijoçue altara aurrian dagon lampara
bati: eceguita dago, lurretic gora jasua dago, soca batec aidian daucalaco; soca
ori ebaguico baguenduque, lampara orrec berialase joco leuque beia. cergaitic?
cerren lampara orrec eztaucan berez aidian egoteco indarric: aidian badago
urtietan, da soca orren indarrac bein bere falta baga aidian daucalaco. Alan
bada, n. e. m., mendijac mendi badira urtietan, guisaldijetan; itchasuac itchaso
badira, guiçonac guiçon badira, da Jaungoicuac mendi, itchaso, edo guiçon
içateco indarra emoten deutzelaco: Jaungoicuac unetchu batian, gueldituco baleu
bere indar emotia, gauça guztiac birrinduco litzatequez beriala, tcharto esan
dot, utzera biurtuco litzatequez.
4. Esagutzen doçue orain, n. e. m., cembaterainoco escubidia daucan
Jaungoicuac guri legue bat ipinteco? Esagutzen doçue Jaunac badaucala escubidia
edocein legue, legueric gogorrena gure gainian ipinteco? Bada escubide onen
bidez ipini euscun legue bat, legueric bigun, pozgarri eta goçuena, esanaz:
«Maitetuco doçu gauça guztien gainian çure Jaun Eguilia». O cer gauça erreça!
cer legue egoqui eta bidezcua!
Ete dago nire ençulen artian inor ceinençat eztan legue au bidezcua? Bada
orri esango deutzat burua galdu dabela. çuec, e. b., eguiten badoçue gauça bat
çuen escuacaz, eztoçue esaten çuena dala gauça ori eta nai doçuena eguingo
doçuela gauça orregaz? Eta çuec daucaçuen escubidia çuena osuan eztan gauça
bategaz, molda piscat bacarric emon deutzaçuen gauça bategaz, eztau euquico
Jaungoicuac berac, icerecetic atera eta icerecera biurtu leiquian gauciagaz?
çuec al deiqueçuena ecingo dau Jaungoicuac? Baietz esan leique; baietz dinue
ceruetaco aingueruac, baietz eguzqui ta içarrac, baietz lurrac, baietz
itchasuac, baietz Elichaco guraso guztiac, baietz guiçon jaquinsuac, baietz
cristinau on guztiac, baietz gure adin edo entendimentuac: bacar bacarric dinue
ecetz diabruac eta pecatarijac; bijac alcarturic esquergabetasunic itzalenagaz
esaten dabe Jaungoicuaren gorrotuan: non serviam, niri ez deust aguincen
Jaungoicuac; eztot maitetuco, eztot bere legueric beteco, non serviam. Esagutzen
doçue deserrasoi andijagoric Jaungoico Santuaren legue bigun da erresa modu
onetan urratzia baino? Esagutzen doçue pecatuaren astuntasun bildurgarrija?
5. Baina astuntasun au esagutzeco badaucaguz beste bide batzuc bere. Icusi
daiguçan aida baitian.
Pecatu eguiten dogunian galcen dogu Batijo santuan artu guenduan ceruetaco
janci ederra; eta guerora Jaungoicuac emon deuscuçan arimaco apainduri ta
aberastasunac. ¡Si scirent donum Dei! ¡A! balequije pecatarijac cer dan
pecatuagaz galcen daben arimaco apaindurija, beti ibilico litzatequez bere
atzetic jarraica, edertasunic andijena dalaco! ¡Si scirent Donum Dei! Modu
bitacua da arimaco gracija au. Bat da une batzuetan gure adina arguitzeco edo
biotza samurceco Jaungoicuac bijalcen deuscun laguntasuna; esan guinaque dala
Jaungoicuac arimiari eguite deutzan ichil-mandatua, cein baga pausu bat bacarra
ecin gueinquian eguin ceruraco bidian: bestia da Jaungoicuac arimiari emoten
deutzan doe cerutar bat, pecaturic eztagon bitarte guztian ariman guelditzen
dana, arima au Jaungoicuaren alaba eguinaz; doe bat ain ederra, ain aberatza,
ait miragarrija ece, ezta guelditzen ceruetan bertan gauça ederragoric doe au
berau eta Jaungoicua bera ezpadira. Uste badoçue, n. e. m., gueijegui esaten
dodala, jaquin eguiçue doe au dala Jaungoico andijac daucan bere berezco
içatiaren cerbait; Jaun Santuac daucan içatiaren izpi bat leguez. Eta cer dago
gauça edarragoric, gauça aberatzagoric, gauça miratsuagoric, ez ceruan, ez
lurrian eta gutchiago infernuetan?
Ondo esan eban bada Job Santuac guiçonac esequijala cembat balijo eban
arimiaren aldetic. Nescit homo pretium ejus. Jaungoicuaren gracijan daguan
guiçonac daucan edertasuna jaquiteco biar guenduque jaquin Jaungoicuaren
edertasuna bera, eta Jaungoicuaren edertasuna inoc ez daqui cembaterainocua dan.
ceruco gracijagaz apainduta daguan arimia ain ederra guelditzen dalaco
Jaungoicuac berac, maitasunez urturic esaten deutza. O cein ederra çaran, nere
arimia, cen ederra çaran! Quam pulcra es, anima mea, quam pulcra es!
cer dira edertasun onen onduan gorputzeco edertasunac? Munduan icusten
dituçuen egun batzuetaco edertasunac asalecuac dira, danac asalecuac eta
arimacua bacarric bene benetaco eta bere berezco edertasuna. Iruditu eguiçue
munduan danic personaric ederrena, quendu eguiçue açala burutic biatzetaraino
(irudimenagaz bada bere) eta guero esan eguidaçue certan guelditzen dan persona
orren edertasuna. cer? Esango deustaçue açala quendu esquero ecin leijoquela
beguiratu bere. cer da bada asal pisca batian dagon edertasun ori? cer da? Eta
beste aldetic norainocua da beti betico arima Jaungoicozcuaren edertasuna?
Norainocua da Jaungoicuac berac maitatzen daben edertasuna? Norainocua da
edertasun au, cein ez galciagaitic eremutarrac aimbeste penitencija eguin cituen
basamortuetan? Norainocua da edertasun au, cein ez galciagaitic martiri santuac
emoten eben euren bicitzia poçarren oinaceric andijenen erdijan?
Nescit homo pretium ejus. Eztaqui guiçonac cembat balijo daben arimiaren
aldetic. Eztaqui, batez bere, guiçon pecatarijac cembat balio daben. Pecatarijac
itchutuac dagoz eta ez dabe icusten; galdu dabe euren burua eta ez daquije cer
dan gauça ona eta tcharra ume batec baino gueijago. Ume bati esqueincen
badeutzaçue escu batian altiste edo perlaric ederrena, miloiac balijo dituan
perla bat, eta beste escuan edocer gauça (edocer ciquinqueri biar bada) goço
pisca bategaz estalduric, goçua deritchon gaucia artuco dau eta ez miloiac balio
dituan perla ederra. Ori berori eguiten dabe pecatarijac bere: Jaungoicuac
esqueincen deutze arimaco aberastasun miragarrija, diabruac goço itchuraco
pecatu ciquin bat, eta pecatari guztiac diabruac eguiten deutzen
esqueinçarijaren atzetic duaz ume ezjaquinaren guisan. ¡Si scirent Donum Dei!
Balequije instante artan galcen dabela arimaco perlaric ederrena! Balequije
instante atan galcen dabela ceruan sarceco dauquen araude edo deretchua! Si
scirent donum Dei! Esagutzen doçue, n. c., çorotasun andijagoric pecatarijarena
baino?
6. Eta arimaco perla eder ori galciaz batera galcen dabe Jaungoicuaren
adisquidetasuna. Gure arimia adisquidetasunaren çalia da. Gure arimia, n. e. m.,
gurari neurrigabecoz betia dago, eta jaijo çan esquerotic dabil espirituco
goçotasunaren bila, biotzeco goçotasunaren gosian da egarrijan. Modu ascotara
nai içaten da bete gose-egarri au, baina batez bere adisquidetasun ta
maitetasunaren bidetic, bada guiçonaren goçotasunic andijenetaco bat da
maitetutia eta maitetua içatia. Ondo esagutzen eban Jaungoicuac berac biotzian
ipini euscun gurari au, eta oquertu ecedin, ipini euscun leguetzat guc bera
maitetutia gauça guztien gainian, eta eracutzi euscun bere aldetic guganaco
eucan maitetasun andija gure gurari gustiac ciatz beteteco. O cer mirarija
icustia guztia al daben Jaungoicua maitetuten bere escuacaz eguin eban guiçon
erquin ta icereça! Eta cer aguergarri ederrac emon euscuçan!
Icusi eban guiçona diabruaren mendian, eta guiçona galdu ecedin jatzi çan
ceruetatic lurreraino, janci çan lurrez guiçon maitiagaz bere burua bat
eguitiarren; ebanguelijo osasungarrija çabaldu eban munduan, au da, ceruco
eguija eder beticuac eracutzi eutzaçan guiçonari jaquin eijan dotrina eguijazcua
ta salbau cedin; eguin cituan mirari asco, batzuen malcuac legorceco, gaisuac
osatzeco, ildacuac poz ta alaitasunez beteric euren familijetara biurceco. Eta
asquenian, amodijoz çoratu balitz leguez, erabagui eban guiçonac diabruagaz
eucan ausija beragan artu, guiçonac Aita cerucuaren aurrian eucan sorra ciaro ta
guejagogaz pagau, eta ceruetaco atiac çabal çabalic ipinitia, guiçonac daucan
goçotasunezco egarrija ase cedin bein oso osuan. celan eguiten dan mirari au?
celan? guiçon gaizquile bat balitz leguez bere bicitzia urcamendi baten, lapur
biren erdijan emonda. Cum dilechisset suos qui erant in mundo in finem dilechit
eos. cer nai dogu aguergarri oberic?
inor badago çuen artian, Jaungoicuac deutzan adisquidetasunaren dudaric
daucanic, beguiratu deijola irudimenagaz celan daguan curutzetic dindilizca,
arançaz coroitua, odoluztua, ilda; iracurri daiçala mundu onetaco contaera edo
historija guztiac, eta esan daijala guero beste olaco ejemplu bat bilatzen
badan. Adisquidetasunaren bila çabilcen jentiac, maitatasunaren bila çabilcen
jentiac, cer nai doçue adisquidetasun da maitetasun gueijago? Mundu guztiari
esquinica bijotza escuan darabilçuen jentiac, cergaitic esqueincen ezteutzaçue
Jaungoicuari?
Baina cer eguiten dau pecatarijac aimbeste amodijoren erançueran?
Pecatarijac urratzen dau Jaungoico santuaren adisquidetasun goçua, galcen dau
ceruraco daucagun araude edo deretchua, eguiten da Jaungoicuaren arerijo,
bilatzen dau diabru gaizquinaren adisquidetasuna, eta esaten deutza
Jaungoicuari: eztot nai ceruric, eztot nai Jaungoicoric; emen, munduan, nai dot
poz artu neure guisara; diabruaren adisquidia nas; nic eta diabruac esango
deutzagu batera Jaungoicuari: non serviam. Esagutzen doçue, n. e. b.,
esquergabetasun itzalagoric?
7. Baina, uste doçu, pecatari errucarrija, atseguinetan bicico çariala
pecatu eguin esquero? Atseguinaren bila baçabilz, alde eguiçu pecatutic, bada
ecin ceinque bilatu pecatuan atseguinic. Pecatu eguin ondorian, arimaco
apaindurija ta Jaungoicuaren adisquidetasuna galdu dituçuenian, or, çure
biotzaren erdijan, çure conciencijaco socuan irunci biar doçu biastun samina, or
euqui biar doçu larritasun andi bat toqui gustietara jarraituco deutzuna,
Jaungoicuac bere escuetatic betico itchi ezpaçaitu beinçat. Peccatum meum contra
me est semper, autortu eban Dabid erreguiac. Nai ta nai ez çuc bere içan biar
doçu pecatuaren arra. Peccatum tuum contra te est semper. Alperric ardurabaguetu
nai dabe pecatarijac, eztabe bein bere bacarric bilatuco; itchasuan eta
ligorrian, errijan ta campuan beti euquico dabe arimaco utsune andi bat.
cergaitic? cerren pecatarijaren bijotza bere toquitic campora daguan. Fecisti
nos, Domine, ad te, et inquietum est cor nostrum donec requiescat in te, dino S.
Agustinec. çuretzat eguinac gara, Jauna, eta gure biotza beti egongo da
baquegabia çugandic campora badabil.
Eta gueroco demporetara beguiratzen badau, beguiratzen badau mundu onetaco
egunac amaitutacuan gainera jatorcon beticotasun ilunera? ceinec esan orduan
pecatarijac euquico daben estutasun larrija!
Eta beguiratu biarco dau; beguiratzen ezpadau aimbat gaistuago beretzat.
Jaijo garan guztioc neurtuac daucaguz gure pausuac, ondo neurtuac; gaur bagara,
bijar ezcara isango: gure atzetic dabil beti jarraica pausuric pausu, egunez ta
gabaz, toqui guztietan, arerijo gogor bat, icertara bere quendu ecin
gueinquiana: erijotzia! Pecatarijaren etchian sarcen danian astiric emoten
badeutza cerbait pensetaco, ceinçuc içango dira pecararijaren pensamentuac!
Orduan bai gogoratuco jacoçala garbiro munduan erabili dituan pausu donga
guztiac! Orduan bai esagutuco dabela cein donguia içan çan munduco ta ceruco
beste gauça guztiac gordeten eben Jaungoicuaren legue santua gorde nai ez
ebanian! Orduan bai esagutuco dabela cein çatar da bildurgarrija guelditu çan
bere arima gaisua Jaungoicuac emondaco janci ederra galdu ebanian! Orduan bai
igarrico dabela cein sorua içan çan galdu ebanian Jaungoicuaren adisquidetasun
maitagarrija! Orduan juango jacoz beguijetaco lausuac, eta icusico ditu ondo
bere esquerbaguetasuna, bere Jueçaren aserria eta aurrian daucan beticotasun
icaragarrizcua!
8. O n. e. bijotzecuac! Esagutzen doçue orain cer deserrasoia, cer
soraquerija, cer bildurgarrija dan pecatua Jaungoicuaren leguia urratzen
dabelaco, arimaco gracija quencen dabelaco, Jaungoicuaren adisquidetasuna,
biotzeco baquia ta ceruaren esperança quencen deusculaco?
Bai, Jauna, esango deustaçue, bai Jauna, esango dau biotz errugabecoren
batec; esagutzen dogu pecatua dala gauçaric tcharrena; baina pecatu asco eguiten
dira munduan? eztira gueijago içango Jaungoicua maitetuten daben jentiac? Modu
onetan berba eguiten daben cristinauac eztaqui mundua celan daguan. N. e. m.,
samin andi bategaz esaten dot, baina eguija da eta esan biar dot; mundu guztia
pecatuarena da. guiçonac eztauca bere biotzian Jaungoicuarençat lecuric, bete
beteric, gainezca daucalaco biotza bere buruaren maitasunez. Icusquiçun
negargarrija ez maitatutia Jaungoicua norbere burua bidebaga maitatutiarren! Eta
cein çabala dan! Beguiratu eguiçue alderdi guztietara, cer dinot?, beguiratu
eguiçu bacoitzac çuen biotzera, eta icusico doçue eguia esaten dodala. Ojala
guçurra balitz! Eztuaz urtiac alperric: egunero, egunero, lurreco gauçac obeto
esagutzen nua, eta badaquit eguija aundi bat esaten dodala.
Baina ez eguiçuela pensau neure barruan bilatzen eztodala Jaungoicuaganaco
esquergabetasunic. Ah, orrela balitz! Esquergabetasun itzalac bilatzen ditut
neure biotzian Jaungoicuaganaco, eta, noc daqui! içan leiteque nic esatia
guiçonac esquerbaguiac dirala neure esquergabetasunac icusten ditudalaco.
9. O, n. e. biot.: Astija daucagun artian, guacen guztioc Jaungoicuagana
parca escatzera. Sortu dedila gure biotzetan pecatuaganaco gorroto andi bat, eta
esquini daijogun gure Ama Mariari pecatuaren gorrotuagaz eguiten dogun loria.
Pecatuan egon bagara esan daigun danoc ebanjelijoco seme galduac esan ebana:
Surgam eta ibo ad patrem meum. Jaguico nas pecatutic eta juango nas neure
Aitagana. Pecatarijac gara? Bera da Magdalena bati pecatuac parcatu eutzaçana,
Itsutuac gagoz? Bera da Jericoco bidian itsuari arguija emon eutzana.
Atseguinetaco jaijo gara, baina Aitaren etchetic campora eztago atseguinic,
estago descansuric: gure bijotzac gurari andijac daucaz, baina ecin leiquez ase
lurrian: ceruraco jaijo gara, jaso daiguçan bijotzac lurretic ceruetaraino.
Surgam et ibo ad Patrem meum. Jagui gaitecen eta guacen gure Aitagana.
Eta gure orain arteco esquerbaguetasunac bildurcen bagaitu, badaucagu
bitarteco on bat, gure Ama Maria, Amaric erruquiorrena, gure deijaren çain dagon
Ama maitia. Refuguium peccatorum ora pro nobis. Pecatarijen Ama erruquiorra,
erregutu eguiçu gugaitic. Egunero esaten deutsugu, epeltasunian bada bere, eta
gaur nai deutzugu esan inoiz baino berotasun santuaguan: Santa Marija,
Jaungoicuaren Ama, erregutu eguiçu gu pecatarijoc gaitic orain eta gure
erijotzaco ordu larrijan. Amen.

LENENGOA

Ipsum audite (Aditu çaioçute.)


(S. Mateo apostoluaren itzac, bere ebangueliuaren
17 garren buru ta 5 garren bersotic artuac.)

çure baimenarequin S. tchit Santua: N. a. m: Munduan eguia falta da,


mundua egui bearrean dago. cein bearra dan lurrean eguia jaquiteco, eztaucagu
icustea baino guiçon guciac maitatzen duela eguia (itchuran beinçat), guiçon
guciac esaten duela berena dala eguia. Deserraçoiric andienen alde dabilenac;
gauçaric oquerrena defenditzen duenac; bere biotza bidegabeco maitasunez
gainezca daucaten guiçonac; norbere iritziarequin ateratzeagatic justici
guciaren contra jocatzen duen guiçonac; lenengo gueçur ondo asmatu gabea esaten
duan ume coscorretic asi ta escola nagusietan pamparroiqueriz beteric beren
dotrina gaistoac eracusten dituen maisuetaraino; istun-eder diranac, guiçon
jaquinsuac, ausilariac, escribatzailiac, goicoac ta becuac, denac esango diçue
arrotasunic andienenan: «au da eguia, nic esaten det eguia, nerea da eguia». Ah!
Esagutzen due esango baluteque, bere biotzetan sentitzen duen guisa menturaz:
«nic esaten det gueçurra, nerea da gueçurra», beren aucia instante artan galduco
litzatequeala.
Bada orduan, esan guinaique, guiçon guciac eguiaren aldecoac badira,
guiçon guciac eguia badiote, dena da eguia munduan? Ah! ez, a. Munduan gueçur
asco da, tchit asco: gueçurrac umien artian, gueçurrac ezjaquinen artian,
gueçurrac jaquinçuen artean ere. guiçonac ascotan eztu eracusten bere barruco
pensamentua; guiçonac ascotan bere biotzeco sentimentuac estalduac aguercen ditu
beste guiçonen artian: bainan borondateric onenarequin jocatzen duanian ere
guiçonac, berez, indar gutchi dauca beti eguia bilatzeco. Borondateric
onenarequin mundu onetaco jaquiturien bila dabilenean, jaquituri oietaco bide
ilunetatic barrura juateco, bacar bacarric dauca lagunçat Jaungoicuac emandaco
argui errainotcho bat, arrasoi argala, eta orregatic, batec bacarric, lurreco
jaquituri guciac beinere aquitzen ez ditu, bere bicitza gucian lanian badago
ere; eta bere arrotasun galgarri justuan, Jaungoicoaren dotrina santuco
misterioac icasi ta neurtu nai baditu berriz, ah! orduan sacontasun aien
aldemenean, bere arrasoi argalaren arguiac lagunduco dio bere icereça ta miseria
esagutzeco bacarric.
Orregatic aimbeste bidar beguitandu çaizca guiçonari eztiran gauçac;
orregatic mundu onetan maisutzat egon diran jente ascoc eracutzi ditue gueçurrac
egui ederraren jasquerarequin; orregatic mundua cegoan argui on baten bearrecoa,
Jesus gure Jauna, argui gucien arguia, lumen de lumine lurrera etorri çanean
entendimentu guciac arguitzera; orregatic sentitzen çan eguia çucen baten
bearra, Jesus maitagarria etorri çanean esanaz: ego sum véritas; orregatic bear
çan dotrina eguiazcoa eracutzico çuan maisu utzezgarri bat Jesus jaquinsua Tabor
ceritzaion mendi gainean aguertu çanean eguzquia bera baino ederragoa, ta ençun
çanean ceru goi goçoetatic erten çuan deadar bat esanaz: Hic est filius meus
dilectus in quo mihi bene complacui: ipsum audite.
Natorquiçue, bada, a., gaurco egunean çueri eracutzi naian «denoc esagutu
bear degula Jesus Maisu bacarra becela eta gorde bere dotrinac eguia bacarra
becela». Bainan nere borondatea andia bada ere, esagutzen det nere adimenaren
argaltasuna, eta escatzen diot arguia argui gucien iturburuba dan Jaungoicoari;
escatzen diot eguia nere mingainarençat Egui utza dan Jaungoicoari; ni, gaur,
maisu becela jarriric pulpito santu onetan, escatzen diot laguntasuna Maisu
utzezgarri ta santuari; ceinen dotrina santua cinço cinçoro eracutzi nai dedan;
ta escatzen diot laguntasun au, çuequin batean, ceruetaco erreguin amaren
bitartez, ceini esango diogun Abe Maria bana.
Ipsum audite (S. Mateoren ebanguelioan esandaco buru ta bersotic artutaco
itzac.)
çure b. Sacramentu tch. S.: N. a. m.: J. gure Jaunagan bilatzen ditugu
eguiazco maisuac bear dituan egoquitasunac, ceinçuc diran: lenengo, gaicenda edo
titulo (eguiazcoa); bigarren, dotrina jaquinsuac; ta irugarren aguinde bigunac.
Lenengo esan degu bear dala eguiazco tituloa, ta Jesusec badauca.
Jaungoico santuaren jaquituri neurrigabea oroimendu gabe ere, bilatzen degu
Jesusen maisutasuneco tituloa, bera Jaungoico gauça gucien Eguilea içatean.
ceinec, n. a., esagutuco du gauça bat ecerecetic atera çuanac baino obeto? Bada
denoc daquigun eguia bat içanic Jaunac sortu cituala guc icusten ditugun gauça
guciac, cein da lurrean, guiçonic jaquinsuena ta pamparroiena bada ere,
Jaungoicoari maisutasuneco gaicenda ucatuco diona? guiçon batec gauça bat
eguiten duanean, ez utzetic, cergatic orretaraco escubideric eztauca, gauça bat
moldatzen duanean edo mundu berriren bat asmatzen duanenan, lo asco galduta bear
bada, esaten badu, arrasoiarequin, inorc eztuala gauça ura esagutzen berac
becela, inorc ecin leçaqueala berac becela açaldu ta erabaqui, eta ucatzen
ezpadiogu guiçon orri bere arrasoia, nola ucatu gueneçaque Jaungoico gauça
guciac ecerecetic eguin dituanac gauça gucien berri emateco daucan escubidea?
Gainera, Irutasun santuco lenengo Personac, Aita Beticoac, berez
eracusteco ta mundu guciari legueac emateco escubidea daucanac, Sinai altuco
mendian Moisesi amar aguinduetaco leguea eman cion Jaungoicoac berac, Moises ta
Elias-en aurrian, legue çarreco sacerdoteac becela, ta S. Pedro, S. Juan ta
Santiago-ren aurrian, legue berrico eleiz-guiçonac becela, ipini cion Jesusen
maisutasunari bere siguilua, esanaz Tabor gainean nere sermoiaren gaitzat artu
ditudan itzac: hic est filius meus dilectus: ipsum audite.
Eta maisutasun au esagutu çuen bereala guiçon guciac, fededunac ta fede
gabeac, Jesusen adisquideac ta Jesusen etsaiac, eta dago izcribatua escritura
santuetan iruroguei bidar baino gueiagotan; eta maisutasun au (esan biar degu
gure arimaren poztasuneraco) da utzezgarria, Jaungoicua bera utzezgarria dan
becela; ain modutan ece, S. Pablo apostoluac dion becela, ceruco aingueru bat
jetchico balitzateque Jesusen eracutzien contraco dotrina eracustera,
aingueruaren dotrina ez litzateque sinistu bearco, ezpada içan biar luque
condenatua. cein da beste maisu bat onelaco gaicenda edo titulua daucana?
Ezteçue inor esagutzen?
Bada orduan, leguezco Maisu bacarra da Jesus, ta beragandic campora eztira
Igarle falsuac, maisu falsuac ta jaquinsu falsuac baino, ta maisu falsu aben
dotrina jarraitzen duen erriac ta guenteac ecarrico due beren buruen gainera
çorigaitza ta ondamendija.
guiçona içan leiteque beste guiçonen maisu? Ai, ez! Esagutzen degunian
gure adimenaren argaltasuna, ain erraz oquerbidetic juaten dana eta ain gogor
defenditzen duana norbere aldeco gueçurra; esagutzean gure borondate ustelac
daucala araude edo erreglatzat norberari combeni çaiona bacarric, aitortu bear
degu guiçonac ecin leçaqueala eracutzi guiçonari Jaungoicoagandic datorren
dotrina, ezpada ta Jaungoicoac lagundua. Munduan federic içango bada, sentimentu
onic içango bada, aguinde onic içango bada, naita nai ez bear da guiçonen
gainetico aguinde jaquinsu ta on bat; eta orregatic Lurreco erri guztiac esagutu
due beti legue gucien jatorri bat, Jaunaren leguia, ta Maisu guztien Maisu bat,
Jaungoicua bera.
2. Bainan Ebanguelio santuan aimbeste bidar escribatuta ezpalegoque ere
J.c. gure Jaunaren maisutza, merecico çuan titulo au berac itzez ta obraz
eracutzi cituan dotrina goitandi eder ta maitagarriacgatic. Tchit sacona ta
berria da Jesu cristoc eracusten duan dotrina, ceru ta lurraren jabea içanic
estalpe pobretcho baten, ume bat eguinic jaiotzen danean; jaquinsua da Jesu
cristoren dotrina, amabi urte cituala, mututuric utzi cituanian legue jaquinsu
cirain guiçonac; tchit goitandia da J.c.ren dotrina Jaungoicoaren misterio
saconen berri ematen asten danian eleizguiçon apaiçac (sacerdotiac) ia egunero
erresatzen degun becela S. Juanen Ebangueliuan. In principio erat Verbum, et
Verbum erat apud Deum, et Deus erat Verbum; eta oso itz gutchirequin eracusten
duanian guiçonaren ecereztasun ta miseria, esanaz: Deus nemo vidit unquam; ez,
Jaungoicoa inorc eztu icusi bere andiçate neurrigabearequin; ezta Moisesec ere,
ezta Legue çarreco Igarle ta Patriarca gucietatic batec ere, nemo vidit unquam;
oso utza da guiçona aimbeste anditasun entenditzeco: bacarric entenditzen du
Jaungoicoa Aita Beticoaren Seme Bacarrac, bere içate santuaren erditic sortu
çanac, igusquitic argui errainua sorcen dan becela; Seme Bacarrac icusi ditu
Aita Beticoaren içatean Jaungoicotasunaren aberastasun guciac; eta icusi ditu ta
esagutu ditu, Semea ere, Aita becela, Jaungoicua dalaco.
Desegoquia içango litzateque toqui onetaraco aguertu nai içatea, banaca
banaca, Jesusen dotrinac Irutasun Santuaren gainean, bere sortuera
maitagarriaren gainean, batez ere S. Juanen Ebanjelioan iracurcen ditugun
becela; gauça lucia içango litzateque emen banan-banan aitatzia Jesusec eman
cizquigun conseju ta aguinde biguin maiteac, Legue berrico liburuetan icasten
diran becela; baina utzi bear diraçue guelditzen, apur batean bada ere, S.
Mateoren Ebanguelioco 5-garren buru edo capituloa icusten, bada emen dauzcagu
çorci çoriontasunac.
3. çoriontasun abec eztaude estaliac itz-jasquera apainduequin, eta eztira
ere, escola nagusietan eracusten diran dotrina batzuec becela, errico jente
languile ta necaçariac ecin entenditu dituen dotrinac, ez; senciloac dira eguia
becela, bada eguia berez da gauça eder ta andia ta eztu batere campoco apainduri
bearric; senciloac dira, bainan esan çadaçue, n. a., çuen bicitzan iracurri
dituçuen liburuetan, munduan miloica diran liburu gucietan icusi badituçue
pensamentu saconagoric, pensamentu ederragoric, pensamentu goçoagoric
guiçonarençat çorci çoriontasun abec baino.
çorionecoac espirituz pobre diranac, dio Jesusec, cergatic berena dan
ceruetaco erreinua. Au da, çorionecuac beren pobretasunian umil bici diranac,
biotzez ta borondatez pobre diranac, Jaunaren aurrian umilcen diranac esaguturic
beren ecereztasuna, Jaunagan beren esperança duenac ta bildur santu batequin
bere itz santuac aditzen dituztenac. Sacona da çoriontasun onen dotrina; bainan
saconagua J. cristoc bere ejempluarequin ematen digun eracutzia. Icusi çaçue
munduan eguiten duan sarrera: pobre jaiotzen da ta umil Belengo Portalchoan;
pobre ta umil bici içan çan Eguipton da Naçareten; eta mundu onetatic jun bear
çuanian ere, pobre, tchit pobre, umil, tchit umil, dauca oetzat da burcotzat ol
çati bat bacarric, lagunçat lapur bi ta borreru asco; eta oraindic cerura igo ta
guero ere, guc bere eleiz guiçon sacerdotioc bere itza çabalcen degun bitartian,
or dago Jesus Altaraco S. Santuan, predicatzen bere ejemplu ederrarequin, pobre,
tchit pobre, ogui pusca baten irudiarequin jancia; umil, tchit umil,
guiçonacgandic astua sarri Sagrario Santuan. O Jauna, ce dotrina, ta cer
ejemplua!
çorionecuac malsoac, jarraitzen du eracusten mendico sermoian, cergatic
içango diran lurraren jabeac. Au da, çorionecuac munduco persecucio bidegabeac
paciencia santu baten eramaten dituztenac; çorionecuac gorrotoric eztuenac;
çorionecuac beren biotzeco goçotasun santuagatic Jaungoicoarequin bat eguinic
bici diranac. Sacona da dotrina au ere, baina saconagua Jesusen ejempluaren
eracutzia. Oroitu çaçue Jesusen Pasio santuco gau ilun bildurgarria; bada orduan
guiçonic malsoena becela utzi çuan preso artu ceçatela, lotu ceçatela,
madaricaciozco guiçona deitu ceçaiotela; jo ceçala bere arpegui eder maguestadez
betean serbitzari circil batec; arpegui goço ura, ceruco apainduria ta
aingueruen alaitasuna çan arpeguia tchistu ciquinaquin loitu ceçatela; berac
sortu çuan guiçon argal miseriaz beteac josi ceçala curutze batean; eta oroi
çaitezte berriz ere curutzen arren gainetic deadar eguin çuala: Pater, dimitte
ilis! O nere Aita, parcatu çaieçute! O Jauna, Jauna, cer dotrina ta ce ejemplua
guiçonençat.
çorionecuac negar eguiten duenac, jarraitzen du Jesusec, mendico sermoi
miragarrian; çorionecuac justiciaren gosean ta egarrian bici diranac;
çorionecuac justiciaren gosean ta egarrian bici diranac; çorionecuac
erruquiorrac; ta sentenci eder abec esaten cituanac, bere bicitzarequin, bere
ejempluarequin indartu çuan bere itza ta dotrina ta negar eguin çuan sarri
ascotan (eta eztu esaten Ebanguelio Santuac beinere farreric eguin çuanic) eta
igaro çuan bere bicitza gucia guiçona justo eguingo çuen gauça gucien gosean ta
egarrian.
Gaurco nere platicatchoa gueiegui luçatu gabe ecin neizque çoriontasun
guciac esan, n. a. m.; baina nic escatzen diçuet çuen animaren onagatic pensatu
ditzaçutela sarritcho, bada çoriontasun oietan dago cristauen bicitzaco obetande
gucia. A sarri pensatuco balituzquete negar eguiten duen guciac, justicico gose-
egarrian bici ezpadira ere! A sarri pensatuco balituzquete munduan bere burua
jaquinsutzat dauquen guztiac; bada or bertan icusico luteque Jesucristo dala
Jaungoicua ta Maisu gucien Maisuai.
4. Esagutu biar degu gainera J.c.ren eracutzietan bere aguinduen
biguntasuna ta erraztasuna. Jugum meum suave est, dio, et onus meum leve. Nere
uztarria tchit da biguna, nere aguindua tchit da erraça. Eta eguiaz, ecin
leiteque içan gauça bigun ta erraçagoric Jesusec aguindua baino, bada aguindu
guztiac dira beti maitasunezcoac, eta ondo daquiçue cein erreça dan maitasuna
guiçonarençat, lenago esan oi detan becela. Galdetu cioten Jesusi: «Maisua, cer
da leguearen aguinduric andiena?» Ta Jesusec erançun çuan: «maitatuco deçu çure
Jaun eta Jaungoicua, biotz guztitic, arima guciarequin, ta indar guztiaquin. Ori
da lenengo ta andiena dan aguindua, ta bigarrena orren irudicua da: maitatuco
deçu çure lagun projimoa çure burua becela». Esan çadaçue ori, n. a. m.,
guiçonac berez maitatzen badu edertasun guztia, maitatzen badu ontasun guztia,
maitatzen baditu gurasoac, anaiarrebac, aideac, lagunac, adisquideac, mesede bat
eguin diotenac; ezta gauça berezcua ta erraça maitatzia gauça gucien gainetic
gure Jaungoicua, edertasunic andiena, ontasunic onena, ceini sor diogun gu
gueran guztia eta goguan eztauzcagun mila gauça gueiago? Ezta gauça biguna ta
erraça maitatzea gure lagun projimoa, gure Aitaren semea, gure anaia, gu becela
munduco bide legorretatic ciar ceruratzo bidean dijoana?
Orain bada, a., Jesus gure maisua bada titulo egoqui bat dualaco, Jesus
gure maisua bada dotrina miragarriac eracutzi dizquigulaco ta aguinde bigunac
eman dizquigulaco; eta Jesus bera, bere escola A. S. Santuan iriquia daucala, or
badago eracusten eguia, munduac falta duan eguia utzezgarria, nai ta nai ez
aditu biar ditugu guc bere eracutzi santuac, nai badegu jaditchi betico
çoriontasuna. Nai ta nai ez ençun biar degu, eta sarri, pulpito santu onetatic
Jesusen icenean eracusten dan dotrina; eta baita ere Jesusec berac ostia santu
ori adoratzean, edo comunio santuan gure animetan sarcen danean, itz goço-
samurrequin biotz ascori eguiten dien isilmandatua. Ipsum audite. cristauac,
aditu çaçue Jesusen dotrina, bada bera da bacarric eguiazcua, ta bere contraco
dotrina guztiac gueçurrezco dotrinac dira, galdumendico dotrinac.
Bai, n. a. m.: (Jesus etorri çan lurrera munduaren Maisutzat, guiçonari
eguia eracusteagatic, guiçona salbacioco bideetatic çucen eramateagatic. Bere
dotrina miragarriac argui eguin cion munduari ta deseguin cituan legue çarreco
irudi guciac goician goiz jaiquitzen dan egusquiac gabeco iluntasun danac
quencen dituan guisara; ta) Jesus or dago oraindic eracusten. Nic uste det Tabor
ceritzaion mendi gainean ençun çan itz ura: ipsum audite, arri erançuten diola
oiarçun bat becela Sagrario Santuan Jesusec, guri esanaz: Discite a me. Icasi
çaçue nigandic, bada ni naiz çuen Maisua, icasi nigandic, bada ni naiz çuen
modelena.
Bai, Jesus maitia, çu cera gure Maisu ta modelena, ta çure icasle gucien
eguimbearra da çure irudira bici içatea, cergatic çure dotrina dan, ez bacarric
jaquin biarrecua, baita ere eguinquiçunezcua, eta orregatic ez guera salbatuco
daquigulaco Jesusen dotrina, ezpada eguin degulaco Jesusen dotrinac aguincen
duana.
O Jesusen Biotz Santua, Maisu on ta maitasunez betia! Eman eiguçu indarra
naicua çure eracutzi santuac jarraitzeco, ta beti içateco malsoac ta biotzetic
umilac. çure escolacuac guera, ta badaquigu çugandic apartatzen dana apartatzen
dala eguiagandic ta gueçurrezco bidean galcen dala. O Jesusen Biotz maitasunez
betea! Ez gaitecela gu galdu. Jarrai deçagula çure atzetic, bada aurrean çuaz
ejemplu ona emanaz, jarrai deçagula salbacioraco Porturaino, an goça deçagun
betico çoriona, Amen.

(BIGARRENA)

Cum dilechisset suos qui erant in mundo in finem dilechissit eos.


Maitaturican bere munduco semeac maitatu cituan asquen asqueneraino.
(S. Juan Ebanguelistaren itzac bere ebangueliuaren
chi garren buru ta I go bersotic artuac.)
Z. b. S. tch. S.: N. a. m.: Atzo goicean esan niçuen mundua eguia bearrean
cegoala, eta gaur esan biar diçuet munduco guiçon ta emacume guciac maitasunaren
bearrean arquitzen dirala.
guiçonac dauca Jaunac emandaco adimen edo entendimentua gausac
entenditzeco ta orregatic da eguiçalea; baina baita ere dauca biotza sentitzeco
ta orregatic da senticorra ta maitalea. Jaungoicuac gure biotzaren erdi erdian
ipini digun ansi edo nai içate bat da maitasuna, eta gauçaric bear bearrena
balitz becela, beti gabilça jaio gueran gucioc bere atzetic, ascotan cer eguiten
degun eztaquigula bada ere. Maitatzen du amac semea, nai ta nai ez becela, baina
amodioric çoragarrienarequin, eta aimbeste atseguinez betetzen du amodio onec
ece, berarequin astutzen ditu mundu onetaco naigabe, samintasun ta negar malcu
guciac. Maitatzen due semeac bere ama estutasunetan gueienez ere aguercen dan
amodiuarequin. Maitatzen due anaia-arrebac bata bestea; maitatzen dira
adisquideac, lagunac, esagunac, erritarrac, gueiago edo gutchiago, ascotan beren
maitasuna gordetzen badue ere gogaquida, carino, laguntasun edo icen batzuen
estalpean.

IRU GARRENA

Et erit in templo abominatio desolationis et usque


ad consumationem et finem perserveravit desolatio.
Eta içango da temploan nazcatasun galgarri bat,
eta demporen asquenetaraino iraungo du galdumendijac
(Daniel Igarleac, 9 garren buru ta 27 garren bersuan.)

çure b. S. tchit S.: N. A. M.: Escritura santuac gordetzen duen eguia


bilatzea tchit da gauça bat çaila, baino baita ere tchit ongarri ta irabaci
andicoa. Bere irudi bici batzuen atzetic aguercen da misterio andien
sacontasuna, bere ipui-esaquera batzuen aspian icusten da ostarguian becela
espirituco eguia, pintatzaile baten pensamentua bere cuadro baten icusten dan
becela, gorputzaren çati gucietan odola, guiçonaren içatean anima becela. Mira
profunditas eloquiorum tuorum, dio S. Agustinec, mira profunditas Deus meus.
Dira Jaungoico santuaren itzac erraçac eta senciloac icuste batean, itchas olatu
gabearen ur urdin malsoac becela, bainan gordetzen ditue beren barruan inorc
icusi ez dituan leice çulo asquengabeac.
Iriqui deçagun gaur gabean Escritura santuetaco liburu ori ta beguira
deçagun an bilatzen degun guertaera bildurgarri batera, iracurri deçagun gure
Salbatzaileac nola pintatzen duan uri baten azquen gaistoa, Jerusalengo azquena;
Jerusalen, Igarleac ta erreguiac maitatu çuen uria, Jerusalen, temploric
ederrenaren jabea, birtuteric andienen ta gaistaqueriric gogorrenen jaiotoquia,
Jerusalen, Jaungoicoaren tronua, ta Jaungoicoaren urcamendico lecua! Bainan,
ezcuaz gaur icustera Jaunaren cigorra erori citzaion erri onen azquen tristea,
histori edo contaera onetaco guertaera danac jaquiteagatic. Jaunac guiçonari
dion erruquitasun neurrigabeac nai du cerbait icasi deçagula contaera onetan
gure animaren oneraco, Jerusalenen galduera içan dedila osasungarria guretzat;
bada, Jerusalen iriqui nai ecic bere beguiac eguiazco arguira, Jerusalen ençun
nai ecic Jesusen dotrina ta gueçurraren aldecoa, Jerusalen Jesus maitearen
ilçailea da eguia gabe ta maitasun gabe bici dan arimaren irudia, da Jaungoico
gabe bici dan animaren irudia, bada atzo ta erainegun icusi degu Jesus dala
eguia, Jesus dala maitasuna. Au da nere gaurco sermoiaren gaia, gai andia, gai
tristea, eta eztaquit nola eracutzico diçuetan.
Ah! Nic ençun içan banu Jesusec Samaritana bati, Jacob-en putzu inguruan
cegoalaric, eguin cion dei biguna, esanaz: ¡Si scires donum Dei! Bacenqui, anima
gaichoa, cer galcen deçun Jaungoicoa galcean! Nic orduan icasico nuan nere
Jaungoicoarençat animac irabasteco jaquinde cerutarra. Ah! Nic baneuzca
amodiozco minçoerac Jesusec arrendatzaileari apostulatzara deitu cionean ceuscan
becelacoac! Nic orduan, o cer poça neretzat! eguingo nuque çuen biotzac,
ososuan, eman çaiozcutela Jesusi, eta, nere aditzaileen artean pecatariric
badago, pecatari ori, gaurdandic aurrera, içan deitela, ez Jerusalen
errucarriaren irudia, ezpada Jaungoicoaren Uri Santua eta Jesusençaco Apostolu
berri bat.
Escatu çaiogun Jaungoicuari bear dedan laguntasuna nolabaitean nere
eguinquiçuna betetzeco, ta esca çaiogun beti becela Maria Santaren bitartez,
ceini esango diogun Abe Maria bana.
Et erit... etz. (Daniel Igarlearen itzac len esandaco buru ta bersotic
artuac.)
Z. b. S. Tch. S.: N. a. m., San Mateo Ebanguelistac esaten digunez, bein
batean erten çuan Jesusec Jerusalengo Templotic, ta bacijoan bere bidean,
inguratu citzaiozcanean bere icasle batzuc Temploaren edertasunac eracusteco;
baina Jesusec esan cien: «Egui-eguiaz esaten diçuet, ezta emen arri bat beste
arri baten gainean gueldituco arrasatu gabe».
Benetan, n. c., tchit çan eder ta icusgarria Jerusalengo Temploa edo legue
çarreco Eleiz nagusia; bada cilar ta urrez betea cegoan; baina cer dauca ce
icusi guiçonen edertasunaren ondoan? guiçonac dauzca bost cençun apainac, cilar
ta urre guztiac baino gueiago balio duenac: beguiac icusteco, belarriac
aditzeco; aua, gauçai gustua arceco; sudurra, usai eguiteco; eta escuac ta
gorputz gucia gauça guztiai icutzeco; eta cençun aben bitartez icusten ditu ta
esagutzen ditu mundu çabalean diran gauça guztiac; guiçona dago gainera
aberastua adimen edo entendimentuarequin, nun daucan indarra munduco gauçac
entenditzeco; eta orregatic, icustean mundu onetan gauça guztiac amaitzen
dirala, bilatzen du beinere amaituco eztan gauça bat, beticotasuna. Tchit da
bicicorra berez, ta gorrotatzen du eriotza; sentitzen du bere biotzaren erdian
desio neurrigabeco bat, bici naia, cergatic eztuan entenditzen utza ta ecereça,
ta icustean bere aldemenean dena ilcen dala, orduan bilatzen du Jaungoicoa,
beinere ilco eztan Jaungoicoa. Orregatic, n. a., guiçona beinere ezta gorago
jaso, bere ecereça esaguturic, belaunico jarrita, Aita gurea, ceruetan çaudena,
esaten duanean baino.
Bai, n. a. m., gure anima Templo bici bat da, Jaunac eguina, espirituco
apainduri ascorequin aberastua; baina aimbeste aberastasunen erdian ascotan
icusten degu coloca ta balanztan dabilela, ta azquenez erorcen dala beberaino,
cergatic Danielec esagutu çuan esfingue edo abere gueçurrezcoac becela, cimendu
lurrezcoac dauzcan. guiçona eri dago pecatu jatorrizcotic, ta bere barruan
jaguitzen çaizco grina gaistoac, soberbia, andi-içan-naia, gorrotoa ta gueçurra
bere miseri ta lotsagabequeri guciequin. Eta deabrua, grina gaistoen bandera
belz bildurgarriarequin guiçonagan sarcen danean, gueçurra lapurretara animan
sarcen danean eta arrapatzen duanian animaren fedea, anima guelditzen da
deseguina ta galdua, uri eder misteriosco onetan ezta arri bat beste arri baten
gainean guelditzen.
(cer da guiçona eguia gabe? Bere entendimentuan arguiric eztuala, bici
leique ta bicico da itchu baten guisan, betico iluntasunian, çucen bidetic
dijoalacuan leiça çuloan bera bere burua botatzeco çorian, bainan etorrico çaio
dembora triste ta bildurgarrizco bat, noiz esagutuco duan bere itchumen
galgarria, baina berandu. Eta bici dan artean cer guertatuco çaio? Ara cer dion
Jesusec.)
2. Eta içango da, jarraitzen du, içango da gocea ta içurritea, ta
lurricarac sentico dira errietan. Bai, n. a. m., eguia galcen duan arimac
lenengo sentitzen duan gauça da gosea, espirituzco gosea adimenean ta biotzean.
Fedea aldencean utzitzen du utsune andi bat ecerequin betetzen eztana: federic
eztaucan guiçonarençat eztago ceruric, eztago Jaungoicoric; dana da berezco
gauça, ta berezco gauça desaraude bat da, desordena bat. Eta guiçona cer da
federic eztaucanarençat? guiçona? Berez sortu dan gauça bat, beste gustiac baino
errucarrijagua, bada aberiac eztue esagutzen cein miseriaz beteac diran ta
guiçonac bai. O guiçon fedegabea! çure pensamentua, çure adimena, çure arrasoia
ezta beste beste gauçaric, çure obi gainean pisca baten aidatuco dan fosforo
argui bat baino! O guiçon fedegabea! Ez beguiratu cerura çure naigabietan! ceru
eder içarsu ori ezta çuretzat eguina, ezta inorençat eguina, da utza, da gauça
utzaren anditasuna. O cristauac, cristauac! Eztu guiçonac sentituco eguiaren
gosia gueçurrezco dotrina ain bildurgarrien aurrian!
Mingarria da esaten ere, baina onetara jotzen due gaur eracusten dirain
dotrinac. Gaur guiçona da gauça gucien iturburua, guiçonac eguiten ditu legueac
Jaungoicoaren leguien contra; guiçona da maisua ta guiçonac eracusten ditu
Jaunaren contraco dotrinac: gaur guiçona da Jaungoicoa. guiçonac bere arrasoi
argalarequin esagutzen duana, ori da eguia; guiçonac icusten eztuana dudan jarri
biar da; eta nola Jaungoicoa icusten eztan bere andi içate gustiarequin,
Jaungoicua egongo da bere tchandaren çai guiçonac esaminatu deçan arte, ia
Jaungoico dan edo eztan. O cer icusgarria! Itchuac arguitasun gucien iturburuba
esaminatu naian! Icusi deçue, c. arrotasun andiagoric, soberbi andiagoric,
tchorotasun andiagoric? Nic eztet esango guiçon arro guztiac, beren buruarequin
gauça danac esplicatu nai dituen guciac tchoruac dirala, bainan oroitu bear
diçuet guiçon jaquinsu baten oarquera bat, eta da: tchoro guztiac arruac dirala,
pamparroiac dirala, eztuela eguiten beurai deizquioten gauça baino besteric, eta
eztuela sinistatzen beurac entenditzen duena baicic, eta denoc daquigu nola
dagon aien burua.
Bai. h., eguiaren gosia sentitzen du guiçonaren adimenac, tchoratua
ezpadago, eta maitasunaren gosea guiçonaren biotzac. guiçon fedegabearen biotzac
bide asco dauzca irequiac grinaric gaistoen ta nascagarrienac asetzeco, bada
Jaunaren contraco dotrinac dionez, gauça bat da ona guiçonari gustatzen baçaio
eta tcharra gustatzen ezpaçaio; baina bide oietatic barrura juaten danac laster
senti bear du eguiazco maitasun goçoaren gosea ta egarria eta grina guciac aseta
ere, ezta aseco gure biotza, ezta aseco mundu gucico goçotasun guciequin ere,
beti escatuco du gueiago, ezta aseco Jaungoico gabe. Fecisti nos Domine ad te,
S. Agustinec dio, et inquietum est cor nostrum donec resquiescat in te. Munduac
beguien aurrian jarcen disquigun gauçac tchit colore ederrecuac dira, daucate
gain paquetsu gustagarri bat, baina gauça oien barruan sartu danac badaqui cein
mincaitzac diran barrutic, cembat naigabe ta animaco icara ecarcen duen, beren
ondorean eztauque paqueric ta descançuric inon ere ta sentitzen due maitasun
garbi ta santuago aren gosea.
Eta jaiquico dira jente batzuc bestien contra eta erriac errien contra,
jarraitzen du Igarle santuac. Eta au ezta esan degunaren ondorengo primiazcoa
baino. Grina gaistoac ta gueçurra beinere eztira paquetsuac içan; bacar bacarric
fedea ta esperança santua dira paquean ta soseguz bici diranac. Eguia ta
birtutea quendu nai diranean ezta eguiten guerra gabe: nai ta naiez bear da
guerra gueçurrac gure concienciaco arra ito nai duanean. Erri Jaungoico
ilçaileac becela guiçon pecatariac deadar eguiten du: «quendu Jaunaren legue
ori, quendu oitura çar ori, quendu nere grina gucien contra guerran dabilen
relijio gogor ori, beti eriotzaren gainean ta infernuaren gainean itz eguiten
duan relijio ori quendu». Baina jaiquitzen da, jaiquitzen gure conciencia
esanaz: «bai, baina nic nai ezpadet ere eriotzaco ordua etorrico da, eta cer
içango da orduan nerequin? Nic nai ezpadet ere betico castigu bat an dago nere
çai, ta, cergatic, ceruraco jaiua içan ezquero, betico condenatua içan bear
det?» Eta orduan sentitzen du guiçonac guerra içugarri bat bere conciencia ta
bere grina gaistoen artian, eta gueienetan grina gaistoac irabasten due guerra,
eta bide çucena jarraitzen duenac, guiçon gaistoen farreac ta burlac eraman biar
içaten ditue, Jaunac emandaco curutze bat becela. Oraindic ezta dembora asco,
eta ez urrutietan, emendic çumaiaraino bidian, mutil gaste bat cijoan mesa
nagusitara eta bide onduan jolaseraco prest ceguan beste mutil pila batec, farre
ta burla eguinaz, esan cion mesatara cijoanari: «fraile edo jesuita jun biar al
dec?» cer deitzaçue, a.? cein demporetara etorri gueran! cer? Fraileac ta
jesuitac içan bear dira cristua onac? Fraileac ta jesuitac salbatu bear dira?
Baina guacen igarrera edo profeci onen asquenera. Irutogueita amar urte
igaro ciran gure salbatzaileac len aitatu ditudan itzac esan cituanetic,
Israelgo erriac galdu cituanian ceruco bedeincaera guciac ta Juda-co cetrua, eta
Jerusalengo Templua an ceguan, isiltasunian, bere puscaera ta deseguinçaren
orduaren çai. Alperric da jaiquitzea garaitzailearen contra: Israelgo ejercituen
aurretic eztijua orain Jehoba santuco ainguerua. Egun batean aguertu ciran
Jerusalen ondoco mendi gainetan Bespecianoren bandera bildurgarriac, eta guerra
gogor baten ondorean, pausu bacoitzean israeltarrequin purrucatzen çala, eldu
çan irugarrengo murruraino; eta andic, guerrarien çarata, diadarra ta
madaricacioa isilcen çanean, ençutzen çan, Jerusalengo emacumeac beren
janaritzat beren erraietaco umetchoac erretzean, çurtan araguiac ateratzen çuan
tchingar ots ta çartada; eta andic, etche ondatu ta guiçon ildacoen artetic,
icusten çan nola çaramazquiten ildaco asco, oracio gabe ta malcoric gabe,
lenagoco demporetan, Dabid erreguearen berso ederrac cantatuaz, cutcha santua
eramaten çan calietatic ciar. Eman çan azquenengo asaltoa, sartu ciran
erromatarrac Jerusalenen, erre çuten Temploa, il cituen jenteac, biciric
guelditu ciranac artu cituen garaitzaileen serbitzari, eta Erromaronz lotuta
çaramazquitela betico agur triste bat eguin cioten jaioterriari: An guelditzen
çan Jerusalen, etche errietatic ertetzen çuan azquenengo que tartean: etzeguan
arri bat beste arri baten gainean.
O Jerusalen! çure condaira da munduaren baster bat guenastu çuan guertaera
bat, baina da condaira bat egunoro guiçon pecatariarequin guertatzen dana.
Judeatarren itchumen gogor ta arma da pecatarien itchumen ta arrotasuna berbera.
Judea-tarrac etzuen aditu nai içan Jesusen dotrina cerutarra, Jerusalentarrac il
çuen Jesus gaizquile bat becela; guiçon pecatariac ere eztu icusten eguia, eztu
ençuten Jesusen dei biguna, ilcen du Jesus berriro pecatu ilcor edo mortal
bacoitzean. Baina Jerusalen bere itchumenagatic ta Jesusi eman cion eriotza
icaragarriagatic ondatua içan çan becela, ceruco eguia gabe bici dan guiçona,
Jesusen maitasun gabe bici dan guiçona, guiçon pecataria, fruturic ematen eztuan
arbola bat becela, Jesusen malcuac ta Jesusen odolac narotu eztuan arbola igarra
becela, içango da ebaquia ta betico surtara eramana.
Et usque ad consumationem et finem perseverabit desolatio. Eta Jerusalengo
ondamendija betico içango dan becela, mundua mundu dan artean Jaungoicoagandic
urruti bici dan guiçonaren galduera bere animaco aberastasun guciac ondatu
dituan guiçonaren galduera beticotasun amaigabecoa içango da, sasoian ençuten
ezpadu beti parcacioraco prest daguan Jaungoicoaren deija. Jerusaleni guerta
citzaiona guertatuco çaio biotz gogordunari: beretzat alperric içango dira
predicacio, sermoi ta ejemplu on guciac; beguiac badauzca, baina eztu icusten;
belarriac baditu, baina eztu aditzen. Jaungoicoac esango du beragatic
Jerusalenegatic esan çuana: ¡Jerusalem, Jerusalem, quoties volui congregare
filios tuos quomodo gailina congregat puilos suos sub ailas et noluisti. O
pecataria! cembat bidar nere biotz amodioz betiac deitu diçu, eta çuc ezteçu nai
içan ençun nere deija; cembat bidar beguiratu diçut maitasunez beteric, eta çuc
igues eguin deçu nere beguien aurretic; cembat bidar eldu da çure
belarrietaraino nere eguia goçua eta çuc ezteçu nai içan aditu! Oroi çaite,
guiçon edo emacume pecataria, S. Pedro bat damutasunezco malcuac ichurcen
cegoala, Judas bat soca batetic icequita asquenengo arnasa estuan cegoan
bitartian, bear bada bere arpeguian Jesusen laztana sentitzen çuala oraindic.
Batac icusi çuan Jaunaren beguirune goçoa, bestia itchua ta gorra cegoan.
N. a. m.: Utzi ditzagun alde batera arrotasun bidegabeco ta galgarriac, ta
esagutu deçagun eguia Jaungoico Jesusegan bacarric dagola; esagutu deçagun
beinere amaitzen eztan maitasun eguiazcoa Jesusegan daucagula; ta maita desagun
gure anima guciarequin. Ez gaitecen içan biotz doilorrecuac; ez gaitecen ase
mundu onetan irabacico degunarequin; gueiago biar degu gure biotza betetzeco;
jaso deçagun biotza ceruraino, Jaungoicuagainaino. cembat demporan bicico guera
munduan? Laroguei urtian? A ez! Laroguei urtian milatic bat edo beste bicitzen
dira; baina edocertara ere cer dira laroguei une beticotasunaren onduan? cer
irabacico degu munduan? Dirua? Onorea? Goçotasuna? Ein çagun contu baietz, eta,
cer daucagu oiequin betico çoriona galcen badegu?
O n. c. m.! Içan deçagula gaur denoc indarra, jaiqui lurreco gaucetatic ta
Jaunagana biurceco: ezteila bat bacarra guelditu n. aditzaileen artean Jesusi
biotz osua emango eztionic. Inor badago emen, batez ere gasteren bat, bildur
dana bere lagunac esango duenac-gatic, ori cobarde bat içango da, deabruac
lotuta daucan cobarde andi bat, bada eztauca indarric lagun tcharretatic
apartatzeco, eztauca indarrac deabruaren locarria puscatzeco; eta edoceinec
edonundic eramango du umetcho bat becela.
Aditzaile biotzecoac: Jarri det çuen aurrian Jerusalen errucarriaren ta
egui gabeco ta maitasun gabeco animaren irudi bat, çuençat ta neretzat
osasungarrizco pençaquiçun bat becela. Icasi deçagun ta eguin deçagun cerbait
gure animaren oneraco. Eztedila gure animetaco deseigoen gainean negarric eguin
bearric içan Jeremiasec Jerusalenen gainean negar eguin çuan becela ¡Quomodo
sedet sola civitas! esaten çuan, A! Nola dagon bacartadean jarriric lenago
jentez betea cegoan uria! Lenago dierri ascoren artean lenengo çana orain
alargun bat becela guelditu da! Probinci ascoren jabe çana orain bestien
cerbitzari dago! A! ez, c. nereac: lenengoac guera ceruan, eta ezteçagula saldu
gure burua Lucifer madaricatuaren azpiraco. Eztedila içan gura anima etche erre
ondatu ta erori baten guisan pisti ciquinen bicilecua, ezpada ceruco graciaren
cabi ederra, Jaungoicoaren uri bici ta bedeincatua.
Nere Jesus laztana, aimbesteraino gure animac maitatzen dituçuna, çu
gordetzeco jaureguiac içan nai degu; bainan jauregui beticoac; nai degu eguia
gure adimenarençat, ta çugana gatoz egui guztien iturburuba becela; nai degu
maitasuna gure biotzençat, ta çugana gatoz maitatzeileric onena ta cinçoena
ceralaco; eztegu nai gueiago gorrac içan çure dei biguneraco; çu cera bicitza
eguiazcua ta çurequin bici nai degu beti, emen, esperancetan, ta guero ceruan
çure Biotz Santuco eztitasun guciac goçatzen beti, Amen.

ASUNciÓN

Aiz(arna) — 1894 Placencia — 1896

Beatam me dicent omnes guenerationes


quia fecit mihi magna qui potens est.
Bedeincatua deitzen die guisaldi danac,
Jaungoico alsuac gauça andiac nigan eguin ditualaco.
S. Lucasec, lenengo capituluan, 48 eta 49 garen bersuan.

N. a. m.: Emeretzi guisaldi, emeretzi eunquida igaro dira, Judeaco mendi


tontor batean, bere sainetan Dabid erreguearen odola ceucan emacume batec esan
cituala itz abec: çorionecoa deitzen die guisaldi danac, Jaungoico alsuac gauça
andiac nigan eguin ditualaco. Beatam me dicent, etz.
Emacume au çan Maria Santa, cein aguercen çaigun esaquera onetan profeta
edo igarle andi bat becela; bada Manaren igarrera miraritsu au içan da oso betea
ancinaco dempora aietatic gaur arteraino, sasoi, lecu ta dempora guci gucietan.
Eztago nacio edo dierri bat, eztago uri bat bacarra, eztago baserri escutu bat
Maria tchit santaren icena goratzeco ta bedeincatzeco cerbait eguin eztuanican:
ondo esaten digue mundu gucian Manaren icenean jaso diran Eleiça ederrac; esaten
digue Mariaren icenean eguin diran ta eguiten diran altare icusgarriac; esaten
digue toqui gucietan etche ta guela barruan ain ugari bilatzen ditugun irudi
maitagarriac, alderdi gucietatic cerurunz igotzen diran oracio santuac, Mariaren
icenean mundu gucian eguiten diran festa ederrac. Gaurco egunean bertan, mundu
çabalean, cembat pulpitotic ta cembat iscuncetan esango dira gure ama maite
maitearen doaiac!
Eta eguiaz ondo mereci ditu, cergatican Maria aguertu çan andia, leguearen
gainecoa bere sortuera garbian, menderatzen çuala deabruaren arrotasun
madaricatua; cergatic aguertu çan berdingabea bere jaiotzan, etorri çalaco mundu
onetaco argui ta esperança becela Adanen ondorenguençat; cergatic aguertu çan
miragarria ceruco aingueruac deitu cionean graciaz betea ta Jaungoicoaren ama;
cergatic aguertu çan besteric ez becelacoa bere munduco bicitzan Jaungoicoaren
semea bere mendean ceucanean, Jaungoicoaren semeac legorcen ciozcanean bere
malcoac; eta, azquenez, aguertu çalaco inoiz baino andiagoa, guciz cerutarra,
bere cerura igoera gloriaz betean.
O cer jaia gaurco jaia, n. a! cer icusgarri ederrecoa! Aditu çaçue nola
dirauscun S. Jaun Damascenoc: «Gaur, dio, gaur da poz, goçotasun ta atseguinezco
egun doetsua, gaur da Jaungoicoaren Ama gloriaz betea, Jerusalen cerucoa, Maria
tchit santa ceruetan sarcen dan eguna. Gaur igaro ditu ceruco ateac Eba berriac,
pecatuaren orban edo mancharen quereisac icutu gabeco emacumiac. Ilcen da Maria,
eriotsari pagatzen dio jaiotaco gucioc daucagun sorra, baina Mariaren gorputza,
beste munducoen gorputzac becela ezta lurrarençat: ceruan dauca guertatua bere
descansuraco toquia, eta odei gucien artetic gora, içarric içar ta eguzquiric
egusqui aingueru maitagarriz inguraturic sarcen da betico çorionean».
N. a., gaur goiceco itsaldi onetan nai niquiçue aguertu Mariaren gloria ta
Mariac gaurdandic daucan aliçatea ceruan beste sortutaco gucien gaineticacoa
dala. Onetaraco bear det Espiritu Santuaren gracia. Badaquit n. a. urteoro
gaurco festa ospatzean, ençuten dituçuela itzaldi onac ao jaquinsuetatic, eta
nic esagutzen dedalaco nere ecerestasuna, escatzen diçuet lagundu çadaçuela
cerutic jaristen bear dedan gracia, esanaz denoc gure ama samurrari Abe Maria.
Beatam me dicent omnes guenerationes etz.
1. N. a. b.: Sariiac içan bear badu merecimentuarequin berdina, ceruetaco
gloria ematen bada birtuteac diran aina, içanic Maria Santaren merecimentu ta
birtuteac santu gucienac baino ascoçaz gueiago, guiçonac asmatu ecin
leçaqueçanac, santu gucien gainecoa, guiçonac ecin esan leçaqueana da bere sari
ta gloriia ceruetan. Bada Maria ezta Jaungoicoa beste, baina Maria baino gueiago
Jaungoicoa bacarric da, cergatic Maria dan Jaungoicoaren Ama, Jaungoicoaren
alaba, Jaungoicoaren emaste; Aitaren alaba, Semearen ama, Espiritu Santuaren
emastea.
Badaquit! Ecingo det asmatu nola esan Mariac ceruetan daucan gloria. Oh!
Irequico balira Siongo urrezco ateac unetcho baten, instante baten bada ere, an
icusico guenduzque milaca eta milaca aingueruac hosanna! cantatzen duela
Jaungoico Santuaren aurrean; an legue çarreco gurasoac, igarleac eta justoac, an
apostoluac, martiriiac, fedea autortu çuenac, emacume garbiac; eta abec dauquen
gloriatican esagutuco guenduque cerbait Mariaren gloria; baina inorc icusi
ezpadu, ençun ezpadu, pensatu ere ezpadu ceruetan çorionecoençat dagon gloria,
norc pensatu leique Maria tchit Santarena?
Bainan consideratu ditzagun Mariaren gloriaraco dauden arrasoi batzuc.
Mariac, bere amatasun Jaungoicozcoagatic, dauzca: Aita cerucoaren aguimpidea,
Seme Jaungoicoaren santutasuna eta Espiritu Santuaren doaiac; bera da, S.
Eutiquioc dionez, Irutasun santuaren acabera ta osandea, totius Trinitatis
complementum, cer içango çan bada, galdetzen det, orain emacume oni, beste santu
gucien gainetic ceruetan guertatu citzaion jarrilecua?
Aingueruac ta cerutar denac beguiratzen diote Jaungoicoaren escuetatic
ertendaco gauçaric astun arrigarri ta ederrena becela; beticotasunetic beren
erreguinatzat auqueratua becela, cequielaco Maria cegoala Irutasun santuaren
pensamentuan, mendiac ta itchasoac, odeiac ta içarrac sortu ciran baino lenago.
Eta benetan, icusten çan beticotasunetic asita guiçaldien iluntasuneco lambro
tartean, Jaungoicoaren jarrilecuaren ondoan emacume bat urre-cidarrez ta
espirituco arguiz apaindua: Astitic reguina á dechtris tuis circumdata
varietate.
Gaineratu deçagun onçuco iscribitzaile baten pensamentu sacon bat:
Jaungoicoac jaio bear baçuan jaio bear çuan emacume garbi batengandic, eta
emacume garbi batec sortu bear baçuan bere erraietan sortu bear çuan Jaungoicoa
bacarric. Eta Jaungoicoac guiçon eguin nai içan çuanean içanic Maria auqueratua
Jaungoicoa sorceco, ceinec esan leçaque amatasun onetatic Mariari etorri
citzaion aberastasunac? ceinec esan bere gloria? ¿guenerationes ejus quis
enarrabit? S. Pedro Damianorequin batera esan gueinque: jaio diran guciac
mutututzen dirala eta eztirala ecercho ere Mariaren aurrean.
2. Eta orain, gauça abec jaquin esquero, esan gueinque bildur gabe Maria
santaren ceruco sarrera, bere andi içateari cegoquion becela, içan dala ceruac
eta lurrac icusi duen jairic andiena. Iracurri itzaçue legue çar eta berrico
condaira edo historiac; iracurri itzaçue lenengo egunetatic jaso diran gauçaric
icusgarrienac, ia bilatzen dan beste jai bat gaurco jaia becelacoric.
Guacen pensamentuarequin Dabiden errira eta icusi deçagun nola dacarren
erregue onec Israeltarrac gordetzen çuen cutcha santua Obededonen etchetic
Siongo jaureguira, nun guertatu çuan toqui icusgarri bat. Dena da andia,
aberatsa ta ederra: Jaungoicoari esquinitaco guiçonac dacarre cutcha besaburu
edo sorbalden gainean, ecin contatu ala jente dator cutcha santuaren inguruan,
musica soinu goçuac jotzen ditue, eleiz guiçonen cantac, jentien pocezco
diadarrac betetzen due alaitasunez erri gucia, Dabid erreguia bera bere mendeco
gucien artian dançan dator cutcharen aurrian ecin gorderic bere poça. O Israel,
cein ederrac diran çure' dendac, cein ederrac diran çure festac! Baina, cer da
au Mariaren ceruco sarrerarequin berdinceco? quereisa, iluntasuna, utza.
Guacen emendic Betuliaco urira. ceucan uri au estututa Holofernes
aguintari gaistoac. Aguintari au Asiriatic etorri çan guerralari ascorequin
tchimista sutsu baten irudira erri guciac erre, pusca ta birrincen, eta berac
oina sarcen çuen lecu gucietan eçan guelditzen negarra, odola ta ondamendia
beste gauçaric. Icaratuta ceuden Betuliaco semeac eta cer janic gabe gainera.
Galdu cirala uste çuenean ara nun ertetzen duan uritic campora Judit alargunac,
bere edertasunarequin eguiten du modua Holofernesen dendaraino sarceco, eta lo
ceguala espata batequin quencen dio burua aguintari oni, ta libratzen du errico
jente gucia eriotza errucarri batetic. Betuliaco jentearen esquertasunac Juditen
sarreraraco eta guero iru ilabetian eguin cituen jaiiac, nolacuac içan ete
ciran? Bada Mariaren ceruco sarrerarequin berdinceco dena da quereisa,
iluntasuna, utsa.
Icusi gueinque oraindic onçuago Erromaco aguintariac, guerrac irabaci ta
guero, nola igotzen çuen coroetuta capitolio esaten çaion mendira, urrezco
burdietan, eta beren atzetic aimbeste erregue menderatuac cituela; baina,
certaraco? Mariaren cerura igoeraco irudi ilun bat ezpada, ezpada Mariaren
cerura igoerarequin berdinceco Jesusen igoera bera?
Eta inor badago emen uste duanic gueiegui esan dedala asquenengo itzetan,
nic erançungo diot S. Pedro Damianorequin batera: «Jaso itzaçu, goratu itzaçu,
cristauba, çure beguiac eta icusi çaçu ondo Mariaren sarrera ceruetan; eta çuec
esango diraçu eztala içan sarrera oberic, ezta J.c.rena ere, Jaungoicotasuna
quendu esquero, bada J. cristoc igo çuanean aingueruac bacarric erten cioten
bidera etzegualaco besteric ceruetan, baina Mariac igo çuanean erten cioten
aingueruac, justuac, Patriarcac, igarleac, martiriiac, cerutar guciac eta J.
cristoc berac». Au da Eleiçaco gurasoen eracutzia, ceinçuec S. Anselmorequin
batera dioten Jesusec igo çuala cerura Mariac baino len, preparatu naiian, bere
amari cion maitasunagatic, sarrera bat eta jarrilecu bat bere Amaren dinacoa.
3. Jarrilecu au ondo guertatua cegoala, Mariac, mundu onetaco bicitza
utzitzeco dempora etorri citzaionean, ençungo çuan Jesusen dei goçoa, Escritura
Santuetaco liburu baten iracurcen dan becela. «Jaiqui çaite, esango cion
Jesusec, jaiqui çaite, nere maitia, nere ederra, nere lastana; utzi çaçu
negarrezco lecu ori, legortu çaçu betico çure malco mingotza. Juan da negua, uda
berrian sartu guera, celaiac usai goçozco lorez janci dira. Jam hiems transit.
Eztoçu adituco gueiago munduco aise gogor ta bildurgarriaren durundiric, atoz
eta içango cera coroetua munduco eta ceruco erreguinatzat. Veni de Líbano.
Atoz, eta nere aitac emango diçu bere aliçatea; atoz, eta nic emango diçut
nere jaquituria; atoz, eta Espiritu Santuac emango diçu bere maitasuna. Veni de
Líbano. Atoz, çure birtutien saria arcera eta asetzera goçotasun amaigabecuetan;
naicua malco, naicua sotin ta cizpuru içan dituçu munduan. Atoz nere ama maitea,
nere laztan bedeincatua. Veni de Líbano, veni coronaberis».
Eta bere seme biotzecoaren dei au aditzean, jaiquico çan Maria bere obi
edo sepulturatic, ta bisturic ilezcorra ta argui Jaungoicozcoz betea, igotzen
asi çan, bere arguiarequin, bere edertasunarequin iluncen cituala egusquia ta
içarrac guztiac. Orduan bedeincatu çuen Maria odeiac, aisiac eta içarrac;
ilarguia bere oinetan jarri çan; iregui ciran ceruco atiac, belaunicatu ciran
bere aurrian aingueru eta santuac, eta soinuric çorogarrienac ençun ciran
ceruetan infernua negarrez ta orruaz cegoan bitartean.— Goi eta be, alderdi
gucietan, galdaera bat bacarra aditzen çan. cein da emacume au, ain ederra, an
arguitsua iluncen dituana egusqui eta içarrac? ¿Quae est ista quae progreditur
quasi aurora consurguens? cein da emacume au, ertetzen duana mundutic, arançasco
toqui legor orretatic, ain garbi, ain aberats, aimbeste apainduriz jancia? ¿Quae
est ista quae ascendit de deserto delicüs qffluens? Ete da Judit Betuliaco
alaba, Asiriaco guerralariac goitu dituan alarguna? Eta da Ester, Asueroren
emastea, bere erria atera çuana eriotza errucarritic? Ah! Da emacume gucien
artian bedeincatua, santu santa gucien artian, sortueratic garbia, emacumeric
ederrena. Da gure ama maitia, jarri dana ceruetan santu gucien ta aingueru
gucien gainetic. Emacume garbi gucien gainetic, cergatic Maria içan dan guciac
baino garbiagoa; Eleis guiçon gucien gainetic, cergatic Maria içan dan, Jesusec
cerura igon esquero, Eleiçaren burua; martiri gucien gainetic, cergatic Jesusen
eriotzan martiri guciac baino martiriago içan çan; igarle gucien gainetic,
cergatic umiltasun andiagocua içan çan; aingueru gucien gainetic, cergatican
aingueruac baino santagua içan çan eta maitatu çualaco Jaungoicoa ez bacarric
bere Eguilea becela, baita bere semea becela.
4. Esagutzen deçue orain, nere a., cembaterainocoa dan Mariaren gloria,
eta sortutacoen artean eztagola beste gloria bat gloria au becelacoric?
Esagutzen deçue emendican Mariac ceruetan daucan aliçate edo escubidea? Mariaren
aliçatea! Ecingo naiz guelditu nai dedan beste Mariaren aliçatea aguercen,
cergatic lucetcho nua, baina itz bitan bada ere esango disquitzuet guiçonic
andienen pensamentuac gauça onen gainean. Ara lenego Suarez eleis-guiçon
jaquinsuac, jesuiten artian içan dan guiçonic abilenetacoac esaten duana, bein
guertatuco balitz guertatu ecin leitequean gauça bat, au da: ceruco santu guciac
bat eguinda gauça bat escatzea Jaungoicoari eta beste bat Ama Birjinac escari
arren contra, Mariaren escabidea edo erregua içango litzaquela aditua eta ez
santu guciena. cergatic? Ara emen arraçoia: santu guciac Jaungoicoaren
serbitzariac dira bacarric; baina Maria da Jaungoicoaren serbitzaria ta Ama, eta
Ama batec bere semearen gaucetan asco gueiago al daique beste serbitzariac
baino.
Orregatic eracusten digu S. Juan Damascenoc Maria dala sortutaco gauça
gucien jabe, rerum omnium conditarum dóminam, au bera esaten digu S. Bernardoc,
S. Anselmoc, S. Epifanioc eta S. Atanasioc, eta azquenez, S. Gregorio
Nicomediacoac dio: Nihil resistit tuaepotentiae, nihil repugnat tuis viribus,
omnia obediunt tuo imperio, omnia tuae potestati serviunt, eztago, Maria, gauça
bat çuc ecin eguin ceçaquianic, eztago gauça bat obedecitzen ez diçunic, gauça
guciac eguiten due çure aguindua.— N. a.: Jaungoicoa bacarric da Maria santa
baino gueiago, Jaungoicoa quendu esquero dena dago mendean, bada sortu danic
ezta eldu Mariaren gloriara eta Mariaren aliçatera
Arraçoiarequin esan ceinquez, bada, ama maitea, nic gaur sermoi onen
gaitzat artu ditudan itzac: Beatam me dicent omnes guenerationes quia fecit mihi
magna qui potens est. Bedeincatua deitzen die guisaldi danac, Jaungoico alsuac
nigan, nerequin gauça andiac eguin ditualaco.
5. Amaitzera nua. N. a. m.: Poztu çaitece dendenoc; bada ceruetan gloriaz
beteric sartu dana; mundu gucico erreguinatzat, ceruetaco erreguinatzat coroetu
duen emacume ori gure ama da. Amatasun au eman cion J. cristoc curutzearen
oinetan bere eriotzaco orduan. Ez deçaçuela pensatu cerura igo dalaco astuco
dala negarrezco lecu onetan utzi dituan semiaquin, oh, ez! Mariac samin asco
içan ditu munduan, negar asco eguin du, eta ezta astuco neque, samin ta malco
tartean guelditzen diranequin: Mariaren ceruco sarrera da gure sarreraraco
esperançaric andiena. O gure ama, gure çainçailea, gure esperança! Ama
erruquiorra cera, bedeincatu çaçu çure jaiia ospatzera bato dan jentea ama batec
semeac bedeincatzen dituan samurtasunarequin; çainçaile cera, gorde gaitzatzu
çure mantupean fededun beti euscaldun çarrac fededunac ciran becela; esperança
cera, çugan itcherotzen degu gucioc mundutican ertetzian, betico çoriona, cein
opa diçuedan guciori, A. S. E. S. icenean. Amen.

DOLORES

çumaia

Attendite et videte si est dolor sicut dolor meus.


(Jeremias Igarlearen escribuetan I buru eta 12 garren bersuan.)
guelditu çaitezte, munduco bideetan çabilçatenac,
eta beguiratu çaçue ete dan beste naigabe bat
nere naigabea becelacoric.

N. a. m. Laburrac dira nere egunac. Gaur banaiz, biar ez naiz içango; gaur
pulpito santu onetatic itz eguitera noa, biar, emendic urte batzuetara gueienez,
nere gorputza lurperatua egongo da or, numbaiteco basterren batian, ta munduan
nere oroimenic içango ezta. Gauça samina da guiçonarençat, bicitzari ain eutsia
egon, eta bicitzac ain laster igueztu bearra; eta samina da gainera, guiçonaren
egunac ain lasterrac içanic, munduco pausuric gueienetan arançac bilatu bearra;
beti minez, naigabez ta oinacez inguratua egon bearra. Mundu laburra, ta
negarrezco mundua.
çuec daquiçue ondo, n. a. cembat urtean bici cerate munduan? Ez asco;
inorchoc ere eztu esango onezquero urte ascotan bici içan dala; bainan denoc
esango deçue neque asco eraman deçuela.
Ala da. çuen gaste dempora (irudiz itz eguiteagatic) igaro bacenduen,
lasterca batean, celai berde ta loratsuren bat esperançaz bete betea, aurrez
aurre ta beriala bilatu deçue eremu çabal ta legor bat, nun igaro dituçuen beste
egun guciac goçotasunaren gosean ta egarrian, beinere goçotasunic bilatu gabe,
eta orduan, orduan bacarric iduritu çatzuez luceac mundu onetaco egunac. Au da
mundua.
Benetan esaten det; cristauac ezpaguina, naicua litzateque, etzi, gogaci
ta ezbear bat eguiteco; baina Jaungoicoaren cupida santuagatic cristauac guera,
cristauac benetan; eta inoiz argaltasun bat içan badegu ere, badaquigu jasotzen
gure beguiac Jaungoicoagana, eta gure beguiac jasotzean negarrez icusten degu
gure aurrean, o pozgarria! curutzean josita Jaungoicoa, samintasunezco
Jaungoicoa, guc baino ascoçaz samintasun gueiago eraman duan Jaungoicoa. Eta ez
ori bacarric: gure negar ta cizpururen bitartean, ençuten ditugu diadar triste
batzuec esaten duela: O vos omnes qui transitis per viam: attendite et videte si
est dolor sicut dolor meus. Lurreco pausuetan negarrez çabilçaten jenteac:
guelditu çaitezte apur batean, eta beguiratu çaçue ni ere, Jaungoicoaren Ama
içanarren, negarrez nagola; icusi çaçue ondo nere samina eta esan çadaçue guero
ete dan beste samin bat nerea becelacoric.
Maria gure Amaren santaren diadar triste onetan esagutzen det naigabe andi
guztiac dauquen misteriozco indarra. Naigabe andi baten ondoan naigabe tchiquiac
sentitzen eztira, edo sentitzen badira, arimaco socoren baten gordetzen ditugu.
Orrela çuec ere, çuen saminac gorderic, etorri cerate gure Amarenac pensatzera.
Ondo eguin deçue.
Mariaren naigabeac jaquitera etorri ceraten esqueroan bada, Attendite,
jarri çaçue çuen adin edo entendimentuco arguia ta çuen borondatearen indar
gucia gaur goiceco sermoitcho onetan; et videte eta icusi çaçue ama onen naigabe
neurrigabea, eta esan çaçue guero ete dagon naigaberican ama onena becelacoric.
Si est dolor sicut dolor Mariae.
Daucat asmoa, n. a., eracusteco Maria santaren naigabea içan çala munduco
guiçonen artean içan diranac baino ascoças aundiagoa. Onetaraco, esaguturic
amodiua dala Ama onen naigabe gucien iturria, aguertuco det 1º Mariac Jesusi
cion maitasun garbi ta sutsua, 2º Mariac guiçonençaco ceucan maitasun eguiazcoa.
O nere ama doecabea! Eman çadaçu nic esagutzea çure arimaco samintasuna;
eman çadaçu nic saconcea çure biotzaren erdi-erdiraino, esaguturic bear becela
çure samina, eracutzi deçadan çure altara inguratzen duen aditzaileen aurrean,
çuri denac sor diçuen maitasun ta erruquia.
Mesede au escatzen diçut ama maitea, eta gueiago muguitzeco denoc esango
diçugu aingueruac esan ciçun salbea. Abe Maria.
¡O vos omnes... etz.
N. a. m.: Arreta pisca batequin beguiratzen badiogu maitasunari, bereala
icusico degu maitetasuna dala, batzuetan atseguin ta goçotasun gucien iturria,
eta beste batzuetan gacitasunic andienen itchasoa. Bada cer da eguiasco
maitasunaren eguinquiçuna? Maitasun eguiazcoaren eguinquiçuna da arima birequin
bat eguitea, locarri batequin lotuco balira becela, borondate birequin bat
eguitea. Eztituçue esagutzen, or numbaitean, bene benetan maite diran persona
bi? Beguiratu çaieçue ondo, eta icusico deçue eguia dan edo ez nic diodana.
Icusico deçue batarençat samintasun ta naigabea diran gauçac samintasun ta
naigabea dirala bestearençat ere, icusico deçue batarençat goço ta pozgarria dan
gauça bestearençat ere goço ta pozgarria dala. Orrela da eguiazco maitasuna.
Eta orrela çan Maria santac Jesusençat ceucana ere. Baina ez munduco
maitasun nascagarrien guisan, ezpada ce garbia, cerutarra, Jaungoicozcoa. çan
ama baten maitasuna.
Esaten da, eta eguia da, eztagola maitasun bat amac semiai diena
becelacoric. Ama on batec, nolaco lanac erabilcen dituan bere semearen
osasunagatic! nolaco oarpilac semeac apainceagatic! nolaco nequeac bere semeac
guero ondo içan ditecen! Eta semea bada bacarra, eta semea berez bada ona ta
maitagarria, norc esan amac seme arrençat dituan amodio ta samurtasunac? Eta
beste aldetic, cer naigabeac amarenac semearen gaicho ta minetan! Ezteçue icusi
inoiz ama bat seme bacarraren gaisoan? Ezteçue icusi ama bat seme bacarra ia
ilda daguan oe baten aurrian? O! Nola sentitzen dituan amac biotzaren erdi
erdian bere semearen minac! Nola beguiratzen dion! Nola betetzen dituan semearen
desioric tchiquienac! Nola daguan dindilizca berac esango dituan itzetatic! Nola
iracurcen dituan bere beguietan pensamentu guztiac! Nola estutzen duan bere
bularraren contra bere bicitza, bere indarra, bere espiritua, eman nai balio
becela indar, bicitza ta espiritua galcen dijioan semeari!
Eta n. a., cer dauque ce icusiric ama guztien maitasunac Mariac Jesusi
cion maitasunarequin berdinceraco? Jesus semea, jaiotaco guiçon gucien ganetic
cegoan guisara Maria ama ama gucien gainetic cegoan, ta Mariaren biotza
samurragoa çan emacume gucien samurtasunac bat eguinda baino.
Samurtasun goço onequin icusi çuan Mariac bere seme cutuna, mirariz sortua
mirariz jaiotzen, ceruco aingueruan soinu pozgarrienen artean; icusi çuan
mendietaco arsaiac eta urietaco erregueac adoratzen çuela esaguturic munduaren
salbatzailetzat; icusi çuan asten bere aldamenean landararic mardulena becela,
jaquinsu eder ta çoragarria; icusi çuan amabi urte bacarric cituala mututuric
utzitzen guiçonic jaquinsuenac bere jaquituri Jaungoicozcoarequin; icusi çuan
guero erriric erri ebanjelio osasungarria çabalcen, ta mila mirari eguiten
guiçon ascoren malcoac legorceco; icusi çuan azquenez guiçon aldra andiac,
hosamna! hosana! deizca triunfalaria sartu çuela Jerusalengo urian!
Ama guztiac maitatzen baditue beuren semeac, nolanaicoac dirala, nola
Mariac maitatuco çuan gorputz ta ariman aimbeste dinadi cituan semea!
Ogueta amairu urtean bici içan çan gainera Jesusequin batian, etchepe
batian, mai baten jaten çuela beuren janari pobrea. Mila bidar euqui çuan bere
magalian Jesus umea aingueruen lo goço goçoan; mila bidar Jesus umearen
escutchoac catigatu ciran Mariaren lepoan; mila bidar estuturic elcarrequin
lastandu ciran samurtasunic aundienean; içarrezco locarria? Jaungoicozco mila
bidar egon çan Maria goçotasunez beguira Jesus umearen arpegui çoragarria.
Ta Jesus asi çanean gorputzian bada ariman ta jaquiturian guelditu çan
Jesus guiçonic maitagarriena: bere arpeguian argui Jaungoicozco bat icusten çan;
bere beguiac ciran bigun, goço ta cerutarrac; copeta çabal, garbi jaquinsuena;
bere gorputz dana ondo eguina; bere ibilera dinadi ta maguestade andiz betea...
Lurreco amac semien eracusle eta orduan çan Jesus Mariaren maisua, Mariaren
guidaria, Mariaren adisquidea, Mariaren çainçailea; eta Jesusençat ciran
Mariaren pensamentuac, Mariaren borondatia, Mariaren amodio neurrigabeco guzti-
guztia.
Ama guztiac beuren semeac maitatzen baditue nolanaicuac dirala, nola
Mariac maitatuco çuan Jesus? Iduritzen cerate nolacuac içango ciran Mariac
Jesusequin ceuzcan maitasunezco locarriac? Gainera, n. a; Mariac maitatzen çuan
Jesus munduco eta ceruco gauça gucien gainetic, bere Jaungoicoa becela. Ezta au
gauça erracha entenditzen arimaco gaucetara, espiritu bicitzara emana
eztagonarençat. Mariac maitatzen çuan Jesus maitasunezco iturria becela, bere
Eguilea becela, ontasun utsa becela; ceru ederrean dauden aingueru guciac baino
Jaungoicoaganaco maitasun garbi ta sutsuagorequin gainezca cegoan Mariaren
biotza; bere beguiac, munduco gauça guztietatic jasoac egoten ciran beti
Jaungoicoagana beguira. Ondo cequian Mariac, bere sortuera garbian cerutic artu
cituan jaquituriacgatic, bera çala, ez bacarric guiçon baten ama, baita ere
Jaungoicoaren ama. Ondo cequian Jesus çala legue çarreco irudi guztien bucaera,
aimbeste Igarlec esandaco Mesias, aimbeste guisaldian desiatua; Paquezco
erreguia, ceruaren jabea, Jaungoico alsua. Ondo cequian guiçontasunaren aldetic
çala Jesus guiçonic santuena ta Jaungoicotasunaren aldetic Irutasun santuaren
bigarren Persona, Aita eta Espiritu Santuarequin berdina, Aita eta Espiritu
Santuarequin bat bacarra. Nola bada esaguturic onela cein çan Jesus, nola
maitatuco çuan Maria Santac bere semea, bere Jaungoicoa? Esagutzen çualaco cein
çan Jesus, ceguan Maria maitasun neurrigabeco onen sutan erretzen beti, nai
çualaco guiçon guztiac esagutzea ta maitatzea guiçon ain maitagarria.

* * *

Eta orain, n. a. m.; maitasunarequin berdina bada samintasuna, amodiua dan


ainan badator naigabea desgraci batean, nolacoa içango da Mariaren naigabea
Jesusen oinaceaquin?
N. a. Mariac, çuec becela, laster ascoan igaro cituan bere gastetasuneco
egun loratsuac eta sartu çan beriala samintasunezco eremu legorrean, baina çuec
baino eremu asco legorragoan, cergatic çan samintasunezco Jaungoicoaren amatzat
ezleidua?
Bere seme Jesus jaio ta laster jaiotza miraritsu artaco eztiia beastunez
bete cion Simeon Igarleac Jerusalengo temploan. Simeon Igarle santuac aguertu
cion Jesusen gainera etorri bear cirala guiçon gaistoen ta infernutarren
persecucio ta amorruac, eta egun artan guelditu çan eritua Mariaren biotza,
orduan sartu çan Maria gacitasunic andienen itchasoan. Nola ez?
Jaungoicoac eguiten diguçan mesedietatic andienetaco bat bada da igaroco
diran guertaera negargarri asco ez aguercea. Gure artean Jaungoicuac daqui
cembat gauça errucarri, cembat desgracia içango diran; ilco çacuz gurasoac,
anaiac, aideac; içango dira mila neque ta desgraci gure familietan; bainan ecer
eztaquigun artean, oroitzen ezqueran artean, dena icusten degu larrosa
colorezcua ta bicitzen guero paquetzu alde orretatican. Aditu çadaçue nere
cristauac, batez ere çuec gurasoac: esango baliçuteque orain Jaungoicoac çuen
seme edo alaba maiteena ilco dala biar edo etsi, eta ilco dala urcamendi batean,
nolaco larritasun ta naigabea sentituco cenduteque? Bada ori berori aguertu
bacion Simeonec Jerusalengo Eleiçan Maria Santari, aguertu bacion çuen gucioen
maitasuna bat eguinda baino ascoçaz amodio gueiagorequin, maite çuan seme
bacarra, mila farre ta burla eguin da guero ilco ciuela gaizquile baten guiçan
lapur biren erdian, norc esan, norc entenditu ama onen samin ta naigabea?
Egun artatic aurrera Mariaren bicitza eriotza içan da: bere oroimenetic
ecin içan du quendu inotara ere Jesusen asquen errucarria, eta Jesusec ematen
ciozcan goçotasunac beastunez beteric bilatzen oi cituan, cergatic oroitzen
citzaiozcan Jesus maite maitearen umilera ta eramambiar negargarriac ta guiçon
maite maitearen esquergabetasun ta galdumendico bideac. Eguia çan Simeon
santuaren esana bai, eguia çan: igo ditu Mariac, igo ditu banan banan,
samintasunezco tronura dauden çazpi mailac; igo du calbarioco mendira ta or
goian jarri du bere tronua, goian mundu guciac icusi deçan; or urratu çaio
osoosoan bere biotz samurra; or dago martiri gucien erreguinatzat coroetua,
esanaz munduari: O vos omnes. etz. Lurreco bidetan negarrez çabilçatenac: icusi
çaçue ote dan beste naigabe bat nere naigabea becelacoric.
N. a. m.: Iruditu çaçue calbarioco mendia; jaso çaçuez lurretic gorunz,
cerurunz, beguiratu çaçue mendi orren gain gainera ta icusi çaçue ondo
naigaberaren tronoa. Ezta urre, cilar edo marfilez eguina; lurrezcoa da, lur
odolduarequin eguina; eztago jarrita Maria santa, cergatic bere tronua ezta
descançuzcoa, nequezcoa baicic; ceru goibelaren azpian iru arbola aguiri dira,
iru curutze, ta erdico curutzean besuac çabal çabalic, Mariaren tronua eztaldu
nai balu becela, gauça gucien Eguilea, ceru ta lurraren jabea, ni instante
onetan sentitzen nauan Jaungoicoa, Mariaren seme laztan bacarra dago, il da!...
O vos, omnes qui transitis per viam, attendite... etz. Lurrean negarrez
çabilçatenoc, çuen nequetchoac ecin paciencian eramanic çabilçatenoc, icusi
çaçue cer dan çuen naigabea Mariarenaren aldamenian.
Baina certara jun da Maria bere semearen urcamendi orretara? certara?
Asquenengo tantoraino samintasunezco beastunac iruncitzera. Eta ondo irunci
ditu.
Urcamendian ilcen diranen gurasoac, ez bacarric eztira juten semea ilcen
duen toquira, ezpada ce iguez eguiten due erritic ere eldu eztedin beuren
belarrietara tamborraren çarata guirogalea edo il campaien dei tristea, cer
diot?, gueienetan etsaie ematen ilceco sentenciaren berri, eta guerora,
noizbatean, piscaca piscaca ematen çaie il berria. Baina ezta orrela Maria;
Mariac dena jaquin du batera: jaquin du Jesus saldu duala bere icasle batec;
lotuta eraman duela; Pedroc berac ucatu duala; bost mila sartada ta gueiago artu
dituala; arançasco coroi batec itchusitu duala Jesusen arpeguia, ilcera
daramela!; ta jaiquitzen da bere bacartadetic; infernutarren garrasi t'uluen
artean pasatzen ditu Jerusalengo caleac bildur gabe; sarcen da borreru
icaragarri gucien erdian; jarraitzen dio bere semearen odol tantoac eracusten
diuen bideari mendi tontorreraino; icusten du nola quencen diuen Jesusi bere
jancia berristatzen çaizcola eritasun icaragarriac; icusten du, saminez
mututuric, borreru gogor aiec jozten duela Jesus curutzian egur igarra balitz
becela; icusten du jasotzen duela curutzian, eta andican curutziaren gainetican,
ia ilian dagola Sitio esaten duala bere semeac, Sitio, egarri içugarri bat
daucat, agoniaco egarria; nai luque orduan urtu bere biotza eta edaten eman bere
semeari egarri ura quenceco, baina ecin leique; icusten du, bere semeac,
agonian, eztaucala nun descançatu arançaz josiric daucan burua... Eta...
O gurasuac, gurasuac: nic eztaquit cer esan, ic estaquit çueri galdetzen
baicic cer dan orduco Mariaren samina: nic sentitzen det biotzean estutasun
larri bat, baina uste det çuec esagutu bear deçuela obeto cer dan icustea, ilcen
seme bat laguntasunic eman ecinda!, eta ilcen, santua içanic, urcamendi baten,
gaizquilea becela, lapur biren erdian, larru gorrian, mundu guciaren farre eta
burleen artian. Beste iscunça bat nai nuque nic, aingueruen iscunça, negarrezco
izcunça, negargarri au aditzen emateco, cergatic guiçonaren itzaquin ecin esan
leçaque.
O çabal ta gasia da itchasoa; belça ta bildurgarria' cerua neguco ecaitz
demporaco gaberdian, aise indarsuaren soinu tristea ta trumoi gogorraren
burrumbada sentitzen danean; bildurgarria da batez ere eriotzaco ordua; baina
ama onen gacitasunen aldamenian ezta gacia itchasoa; ezta iluna ecaitz demporaco
gaba; ezta larria eriotzaco ordua bera.
Jesus il danian Mariarençat mundua utzic guelditu da bada beretzat dana
çan Jesus ta Jesus bacarric. Jesus il ezquero eztago ecer bere biotza betetzeco
Non est qui consoletur eam ech omnibus caris ejus. Negarrez guelditu çan Jacob
bere seme Jose galdu citzaiolaco, baina an guelditu citzaion Benjamin bere
malcoac legorceco. Israeltarrac negar eguin çuan Moises il çanean, baina baçuen
Josue bat Moisesen ordeazco. Mariac eztauca onelaco pocic: galdu du seme bat,
seme bacarra, seme cutuna, seme laztana, seme Jaungoicoa... eta ez dauca gueiago
consueloric. Non est qui consoletur eam. Eguia da, bere Jesusec S. Juan eman dio
semetzat, baina S. Juanec ecin leçaque bete Jesusen lecua. Eguzquia betico
itzalico balitz, nola ceru urdineco içarcho batec bacarric argui eguingo lioque
munduari gau ilun ilunean?
Baina S. Juanequin batera etzaizca or guelditzen guiçonac Mariari bere
consueloraco. Ez al ditu maita? Maita? Ojala maitatuco ezpalitu! Obeto içango
litzateque Mariarençat.— Maita ez? Aditu çaçuez itz bi bada ere. Jaungoicoari
sor diogun maitasuna dago bat eguinic projimoari sor diogun maitasunarequin, ain
modutan ce esan guinaique Jaungoicoa maitatzen eztuanac eztuala maitatzen
projimoa, ta projimoa maitatzen eztuanac eztuala maitatzen Jaungoicoa bear
becela. Eta içan da inor ez ceruan eta ez lurrean Jaungoicoa maitatu duanican
Mariac becela? Ez? Bada orduan ezta ere içan jaiotacoen artean Mariac becela
projimoa, guiçona maitatu duanican. Maitatu ez? Aimbesterainocoa da Mariac
guiçonagana daucan amodiua ece, Aita cerucoaren irudira, esqueini du Mariac bere
erraietaco semearen eriotza munduaren salbacioraco. Maitasunaren seinale gueiago
bear da? Gainera curutzearen oinetan dagola Jesusen espainetatic dindilizca,
ençun ditu Jesusec curutzetic esan diozcan itzac: Mulier, ecce filius tuus.
Emacumea, ara or çure semeac, eta nola Jesusen borondatea çan Mariaren
borondatea, nola Jesusen itzac ciran Mariarençat legueac, instante artan ditu
Mariac guiçon guztiac bere semetzat, eta Mariac badaqui gurasoac semeai sor
diuen maitasuna.
Bainan, cer eguiten due seme abec bere amaren biotza poztutzeco? cer?
Mariac icusi ditu bere beguiequin seme oiec beroc nola eraman duen Jesus
urcamendira arrastaca, icusi ditu Jesus laztana curutzian josten gogortasunic
andienarequin, icusi ditu Jesusi, agoniaco egarrian, ospina ta beastuna ematen,
icusi ditu Jesusec bere semetzat eman diozcan orduan bertan jesusen odolarequin
manchatuac! Jesusen odolarequin!
consolatuco litzateque inor semea il diuen guiçona semetzat emango
baliueque? Eta ezta ascoçaz gogorragoa; ezta mila bidar negargarriagoa borreru
ori ez gorrotatzea, guiçonac eguingo luquen becela, ezpada borreru ori
maitatzea?
ceinec saconduco du bear becela Mariaren biotza! S. Anselmoc bere
jaquituri guciaquin, consideracio onen gainean gauça bat bacarric daqui esaten,
au da: Mariaren samina martiri gucien oinaceac baino andiagua içan çala. S.
Bernardinoc berriz esan çuan: Mariac sufritu çuan naigabea jente gucien artean
çatituco balitz, jente danac ilco litzaqueçala minaren minez. Sto. Tomasec dio:
Mariaren samina içan çala munduan sufritu leitequean saminic andiena. Azquenez,
Ebanguelistac beurac, calbarioco mendian guertatu çan negargarria esatean, itz
bat bacarric dauque Mariaren naigabea esateco: Stabat. An cegoan.
Badira gauça batzuc gure biotzac sentitzen dituanac, baina mingainac ecin
esan dituanac: Stabat esaten du Ebanguelio santuac: or dago. An cegoan. Bai, an
cegoan Maria bere maitasunezco iturri biac eguin duen saminezco itchasoaren
erdian.
Alde batetic an dauca Jesus, bere semea, bere Jaungoicoa ilda dago. Eta
bera da Jesusen Ama; beste aldetic an daude borreruac, farrez eta burlaz, eta
bera da guiçon aien ama: il danaren ama; borreruen ama.
Eta, n. a. m., naigabe onen aurrian, icusirican guri cigun amodiuagatic
dala, nor erruquituco ezta biotzican badauca beinçat? Samintasun ta naigabeac
berez du misteriozco indarra guiçonic otzena berotzeco, biotzic gogorrena
bigunceco, bururic arroenac macurceco; ain modutan ece naigabe andi baten
aurrean eztago beinere guiçon arroric, eztago bular ta biotz gogorric, eztago
etsairic ere; ta cembat eta andiagoa naigabea, aimbat eta andiagoa da erruquia.
çuec, n. a., daquiçue eguia dala esaten dedana, çuec egon cerate naigabearen
aurrian macurtuac ta negarrez. Nola bada çaudete emen ain otz ta gogorrac? Nola
çaudete çuen buruac macurtu gabe? Belaunico mundu guztia! cristrauac, belaunico!
O parcatu çadaçue gogorregui banago! Nor tchoratzen ezta naigabe onen
aurrian? Badaquit, n. a. m.: çuec etorri cerate Mariari bere naigabietan
lagunceco asmoan erruquiz beterican. Ondo eguin deçue, bada, inoren naigabeac
mereci badue erruquia, mereci due Mariarenac. Baina ezta naicua erruquitzea;
eztira Mariaren saminac amaituco erruquiarequin bacarric: inola amaituco dira
Mariaren saminac icusten duanean guc, bere semeac, eramaten degula bere irudira
Jaungoicoac bacoitzari ematen digun curutzea; icusten duanean maitatzen degula
Jesus, bere irudira; eta maitatzen degulaco apartatzen guerala Jesusi
sentimentua ematen diuen gaucetatic. Itz batean, amaituco dira Mariaren
naigabeac, apartatzen gueranian pecatutic, bada pecatua da berriz Jesus
curutzean josten duana. Onela legortuco dira Mariaren malcoac; cergatic içango
dan erruqui au Maria eta Jesusi sor diogun maitasunaren iturricoa.
O gure ama maitasunezco ta erruquizco ama. Legortu itzaçu çure malcoac.
çugana gatoz confiançaz beteric çure semeac maitasunaren bila, gure
pecatuacgatic oso damutuac. Argalac guera ta ecereçac ceruco arguitan laguntasun
gabe: lagundu çaiguçu ceruan gaur daucaçun aguimbide orrequin. O! gure eriotzaco
ordu larri artan, çure seme Jesusen irudi santua gure escuetan ecin iduquiric,
inorc gure espainetan ipincen digun orduan, naico degu, ama maitea! çure seme
Jesusen eta çure lagunça. Orregatic laguncen diçugu orain, orregatic nai degu
orain negar eguin gure pecatuacgatic, guero poz ta atseguina içan deçagun
beticotasun amaigabean. Amen.

ANIMAS

POR
D. de A.
(Urrestila — 1894 i çumaia 1896)

Sancta et salubris est coguitatio pro defunctis echorare, ut á peccatis


solvantur.
Santua ta osasungarria da il diranac gatic erregutzea
beuren sorretatic libratuac içan ditecen.
(Macabeotarren liburuan, 22 garren buru eta 46 garren bersuan.)

N. a. biotzecoac: Badaquiçue cer dan quereiça, itzala edo ainoa? Bada


itzal bat baten edo quereiça baten itzac aditzen çaudete. Ni naiz quereiça bat,
nere itzac quereiça edo aino baten itzac dira. Icusten naçue pulpito santu
onetan gaur? Bada laster, oso laster, cergatic munduco egun guztiac oso
lasterrac diran, nere gorputza lurperatua egongo da or numbaiteco basterren
batean, ta munduan nere oroimenic içango ezta.
¿Quid est homo? cer dira guiçonaren egunic luceenac beticotasun
neurrigabecoaren aldamenian jarcen badira? Egun labur bateco orduac becela,
inoiz ençun deçuen icen bat becela, aicearen soinua becela, quereiça. Laster
asco nere azquen eguna etorrico da, esagunen artean ilcen banaiz, nire ilberrico
campaian dilin dolon tristea aditzean, aita guriaren batzuec erresatuco dira
nere arimagatic; lagun eguiazcoric badet, negar malcoren batzuc ichurcea içan
liteque nere eriotzan, bainan ascar legortuco dira malcoac, ichilduco dira
campaiac, nere lagunac jungo dira bacoitza bere lanetara, ta nere gorputza an
gueldituco da lurpean bacarric. Nere icena astuco da beriala, eta ondorengo
jenteac nere oroimenic eztue içango: quereiça ninçan. Pulvus, cinis, nihil.
¿Quid est homo? cer da guiçona?... Ez naiz aspercen pensamentu abec nere
buruan erabilcen, ta ez naiz ere aspercen da n. aditzaileai onela itz eguiten,
cergatic au dan pensamenturic osasungarriena. Bada nerequin guertatuco dana...
Eta nerequin guertatzen dana, o n. a. m.!, nerequin guertatzen dana içango
da çuequin ere. Beguiratzen det eleiça onetaco basterretara, eta icusten çaituet
guiçon ta emacume gaste ta osasunez beteric çaudeten asco, baina badaquit çuen
contra sentencia gogor bat emana dagola, badaquit jarraitzen diçuela beti,
pausuric pausu, egunez ta gabaz çuen etsai bildurgarri batec; eriotzac. Badaquit
ciartu emendic eun urtera, eta cer dira eun urte? çuec çaudeten toquietan egongo
dirala beste jente batzuec, orain bici eztiranac, çuen oroimenic içango
eztutenac; ta nere toquian, orain arteco oitura onac jarraitzen badue beinçat,
beste predicatzaile bat, orain bici eztana. çuec eta ni orduraco astu guinan.
Bainan, o Jesucristo Jaungoicoaren relijio santu ta beneragarria! çuc
oroituco gaituçu mundua mundu dan artean, çuc erregutuco deçu gure arimacgatic.
Gaur nic esango diçuedan guisara, n. a., gure guiçaldia eta beste guiçaldi asco
pasatutacoan ere, igoco da pulpitu onetara beste egunetaco sacerdotea eta esango
diiue orduco jentiai gaur nic çueri esaten diçuedana: sancta et salubris est
coguitatio pro defunctis echorare ut á peccatis solvantur. Oroitu çaitezte il
diranequin: santua ta osasungarria da il diranacgatic erregutzea.
Esquergabetasuna grina gaisto bat da; oroitu çaitezte cristau guciequin, bada
cristauac cerate; oroitu çaitezte batez ere çueri aimbeste mesede eguindaco
erritar, auso, esagun, adisquide, guraso, seme, anai ta beste aideaquin. Il
ciran: beren gorputza lurrac jana dago, bainan arima egon leiteque Purgatorio
santuan çuen oraciuen çai ceruratzeco.
N. a., çuec muguitzeagatic Arimen erruquira esango ditut, itzaldi laburcho
batean, Arimac Purgatorio edo Garbitoquian dauzcaten pena edo samintasun
negargarriac, ta çuecgandican dauquen esperança.
Bear becela egui au eracusteco ceruetaco gracia bear det, eta graci au
Espiritu Santuagandic jaristeco, esan daiogun gucioc gure Ama maiteari Abe Maria
bana.
Sancta et salubris... etz. (Esan ditudan liburu eta toquico itzac.)
N. a. m.: Badeçue Job santuaren berriric? çan Job santua legue çarreco
guiçon bat, oso Jaungoicozcoa, aberastasunez betea, biotz samurrecoa ta
oituraric onenetacoa, maitagarria ta Jaungoicoac maitatzen çuana. Seme ascoren
aita çan, morroi ascoren nagucia, talde ugarien jabea. Atseguin ta goçotasunez
inguratua bici çan semien maitasunarequin ta morroiac errespetoric andienarequin
serbitzen çuela.
Egun batean Jaungoicoaren cigorrac icutu cion bere birtuteac
probatzeagatic, eta, bat batera, erori çan bere goçotasunezco jarrilecutic
samintasunaren beren berengo saconeraino. Erre ciozcaten bere aciendac eri bere
morroiac, il bere semeac; gaichotu çan gaichoric nascagarrienarequin, bada bere
gorputza leguenarrez, çauriz ta arrez bete citzaion; atera çuen bere etchetic
campora, adisquideric andienac erabaqui oquer bat eman çuen bere contra,
inazquinatu çuan bere emasteac ere,... ta azquenez icusi çuan bere burua
bagaztegui batean teila çati baten lagunçarequin bacarric bere gorputzeco çauri
ta arrac çatica quenceco.
guiçon errucarria! Etzerate, n. a., samurtu guiçon orren istori edo
condaira inoiz aditzean beste ascoren neque ta minac aditzean becela? Bada
guiçon orren istori ta naigabeac Purgatorioco arimen neque ta naigabeen
iruditcho bat baino eztira. Purgatorio santuan dauden arimac, lurrean bici ciran
artean ere, anima Jaungoicozcoac ciran, Jaungoicoaren adisquideac ciran Job
becela, mundu onetatic batere pecatu ilcor edo mortal gabe jun ciran; baina
guiçonaren argaltasunac beraquin daramazquian pecatu benial edo mancha
tchiquiren batzuc bacituen, ta nola ceruetan ecin leitequean sartu orbanic
tchiquiena duan arima, orregatic daude Garbitoquian, beren orban edo mancha
gucietatic oso osoan garbitu arte.
O! Eta nolaco min, nolaco neque, nolaco oinaceaquin! Job santuaren
mingaina nai nuque orain, Salomonen jaquituria, aingueruen iscunça, biotzaren
erdi erdico naigaberic negargarriena aguerceco. Bainan ez, eztira naicoa Job
santuaren mingaina ta Salomonen jaquituria, eta ascoças gutchiago içango da nere
moteltasuna arimen naigabeac aditzen emateco.
Anima, denoc daquiçue, Jaungoicuac eguina da ta Jaungoicuac beretzat
eguina. Egastiac aidean egan ibilceco becela, itchasoco arraiac itchasoan bici
içateco becela, goitic bera botatzen dan arria lurrera erorceco becela, animac
Jaun Eguilearen colcoan erorceco ta Jaun Eguilearen barruan bici içateco eguinac
dira. Fecisti nos, Dómine, ad te. Mundu onetan anima gorputz sacarraren barruan
dagon bitartean, ezta centitzen aimbestean Jaungoicoac gu beraganatzeco daucan
indarra ta animac Jaunganaco daucan ansia; bainan megope edo ispiritua libratzen
danean gorputz lurrezcoaren presondeguitic, an dijoa nai ta nai ez becela bere
Jaungoicoagana caiola iriquita bilatu duan tchoria bere cabia eguin çuan mendi
aldera iguestzen dan baino goçaroago.
Iduritu çaitezte orain Purgatorioco animac gorputz gabeac daudela
Jaunaganaco ansiarequin ta Jaunagana juan ecinic; iruditu çaitezte, beti,
lurrean ere Jaungoicua maitatu baçuen, gaur, ascoças gueiago maitatzen duela,
ascoças obeto esagutzen duelaco; pensatu çaçue maitasunez beteac daudela,
maitasunez gainezca..., maitasunez ilcen; içate bat gorputz gabea, pensamentu
utza (aditu çadaçute ondo), pensamentu utza ta pensamentu bacarrecoa,
maitasunezco pensamentua, maitasunezco gogoa; eta jaquin çaçue guero maitasun
orrec ecin duala bete inortara ere bere maitasunezco egarria, ecin duala bete
bere desio bacarra, ecin duala icusi bere maitea. Aditzen deçue nolabait içate
errucarri orren naigabea? Bada orrela daude Garbitoquico arimac.
Jaungoicuaganaco maitasunez gainezca, maitasunez ilcen; eztauque beste
pensamenturican gorputzaren locarrietatic deseguin ciran esquero; eztauque beste
desioric, eta desio ori ecin bete due beinere.
gueiago oraindic. Naigabe andia da arima gaichuac bere desio bacar ta
indarsuena ecin beteric egotea, beti larritasun andi batean, beti cerurunz
beguira, beti Jaungoicoagan pensatzen; beti icusi naian Jaun Eguilea,
Salbatzailea, gurasoric onena, maichuric jaquinsuena, adisquideric maiteena;
betico poça, betico paquea, biotz biotzeco goçotasuna, arima arimaco eztiia; eta
ecin icusiric beti; bainan ascoçaz naigabe andiagoa da arimençat, jaquitea
Jaungoicoac eztiela nai beguiratu, Jaungoicuac beragandic apartatzen dituala,
arimen maitasunezco diadarrai erançuten diela bere beso alsuco castiguric
gogorrenarequin. O ce mincaiztasuna Garbitoquico arimençat!
N. a.: Pençatu çaçue cembatereinocoa içango dan samintasun au.
Maitasunaren gose-egarriz beteta, eta maitetasunagandic gorrotoaren seinaleac
icusten dituela beti. Gauça abec eztira bein adituarequin ondo icasten diranac;
erabili çaçuez or çuen buruetan, nolabait entenditzeco arimen naigabea.
Orreçaz gainera ere badue Purgatorioco arimac beste min bat, beste oinace
bat negargarria: Garbitoquico su-garraren quiscalcea. Bearbada oinace onec
gueiago muguituco çaitue, n. a., baina sentimentu andi bat daucat lurreco
ejemplu batzuc baino besteric ecingo ditudalaco esan; eta munduan min ematen
duen gaucetatican Purgatorioco minetara lurretic cerura baino alde gueiago dago,
eciçatetic içatera beste. Ençun çaçue cerbait.
Ilcea berez da gauça bildurgarria; eztago inorcho ere eriotzaren aurrean
bilurcen eztanican. Eta eriotza jenero edo mueta gucien artean, etchecoen ondoan
oian ilcea da bigunchoena, berez gogorra bada ere; bada ascoças tcharragotzat
euqui oi da campoetan laguntasun gabe ilcea, eta tcharrenençat piscaca ta
piscaca minen minez ecin ilic egotea. Eta cer içango da sugarric gogorrenen
erdian beti ilcen becela egotia beinere il gabe, ez ordubetian, ez egun batian,
ezpada, menturaz urte ascoetan? Bada ori berori da Purgatorioan guertatzen dana:
an daude arimac minaren minez beti ilcen beinere il gabe, beti quiscalcen
beinere quiscaldu gabe.
Ta nolaco surtan? Ecin neiquiçue esan bear becela, baina beguira deçagun
lur onetan icusten degun sua, eta ortic esagutuco degu cerbait nolacoa dan
Purgatoriocoa. Lurrean icusten degun suaren indarrac quiscalcen ditu landararic
ederrenac, arbolaric andienac, mendiric çabalenac; suaren indarrac botatzen ditu
bera guiçonac eguindaco etcheric ermoenac; suaren indarrac biurcen ditu arriac
care, ta urtutzen ditu burniric gogorrenac; lurrean icusten degun suaren
indarrac aidatzen ditu mendiac ta çapalcen ditu inguruetaco erriac; lur azpian
dagoan suagatic, jaquinsu batzuec diotenez, içaten dira lur icarra bildurgarri
asco, eta, azquenez, urac berac, baldin sua menderatu naian icutzen badio, laino
biurturic igueztu bear içaten du surtatic. Aimbesterainocoa da lurrean icusten
degun suaren indarra.
Ta orrelacoa da Garbitoquico sua? A, ez!; mila ta mila aldiz gogorragoa,
mila ta mila aldiz indarsuagoa. Batu al balitzatequez munduan içan diran su
guztien indarrac ta eguin su bat naicua itchas guztiac legortu ta mundu gucia
quiscalceco ere, oraindic ecin guinaque esan Purgatorioan arima bacoitzac
orrelaco sua daucala. Ez, Purgatorioan arima bacoitzac dauca su bat ascoçaz
gogorragoa oraindic. N. a., norc esan leçaque arima errucarri aien oinace ta
mina?
Alperric guiçonic jaquinsuenac, estuturic beuren adin edo entendimentu
arguiac, nai içan due aditzen eman cembaterainocoa dan Purgatorioco oinacea;
alperric. Oroitu çaitezte gauçaric bildurgarrienaquin: martiri santuac eraman
cituen neque guciac, presondeguietaco guiçon gaizquinac daramazquitenac,
parriletan erretzeac, çatica, çatica guiçona ebaquitzeac, berun urtua edaten
emateac, biatz ta atzazcalen bitartean orratz gogorra sarceac; guiçonac asmatu
leiqueçan gauçaric icaragarrienac utzac dira Purgatorioco arimen naigabearen
aurrian. ile purgatorius ignis durior est quam quidquid in hoc saeculo possit
videri: Onela dio San Agustinec. Eta S. cirilo Jerusalengoac berriz esaten du:
«Munduco naigabe, oinace ta samintasun guciac bat eguinic, berdindu nai badira
Purgatorioco nequeric tchiquienarequin, mundu gucico neque guciac goçotasunac
dirala». O negargarria Purgatorioco arimen estadua! cer da Job santuaren oinacea
arimen gaicho aben oinacearequin berdinceco?
Eta, badaquiçue, a., cer dan Purgatorioco arima errucarrien esperança?
Arima gaicho aien esperança da cristandadea dan artean eztala faltaco munduan
caridadea, eta caridadeac pagatuco dituala beurac Jaungoicoagan dauzquen sorrac
oracio ta beste sufrajiuen bitartez. Orregatican natorquiçue esatera Eleiça
santaren icenean: Santa et salubris est coguitatio pro defunctis echorare ut a
peccatis solvantur. Santua ta osasungarria da il diranacgatic erregutzea beren
pecatuen sorra pagatzeco. caridadea da, ta caridaderic andiena, Purgatorioco
animacgatic erregutzea.
Eta, badaquiçue gainera egon leitezquela Purgatorioan çuen adisquideac,
çuen lagunac, çuen anaiac, çuen gurasoac, çuen semeac? Orrela içan bada, n. a.,
cembat diadar triste eguingo ciçuen il ciranetic gaur arteraino! ¡Miserémini mei
saltem vos amici mei! Erruquitu çaitezte niçaz batez ere çuec nere adisquidiac!
Il ciranean, oroitzen cerate? il ciranean bataren senarra edo bestearen
semea; an, çuen etcheco guelatchoan icusi cenduenean azquenengo arnasa ematen;
icusi cenduenean maitcho baten gainean bere gorputza ilotzic; sentitu cenduenean
apaiz jaunaren erresu santuequin batera etchetic campora çaramela, cer eguingo
cenduen instante artan semeari edo senarrari bicitza ta osasuna emateagatic? cer
eguingo cenduen? cergatic bada çuen oracio, limosna, comunio, mesa eta beste
sufrajioen bitartez betico bicitza eman aliçan da, cergatic eman eztioçue?
Nolacuac ciran orduan çuen negarrac? Eztiçuet esan nai galde onequin
gueçurrezco negarrac cirala, ez. gueçurrezco naigabeac badira: ascotan neronec
icusi içan det, arpeguira beguiratuarequin bacarric, sentitzen det esaten ciran
personaren batec gueçurra esaten cirala; bainan negarra, biotzeco iscunça,
beinere ezta gueçurra; mingainac esaten ditu gueçurrac, ez biotzac. Esan decela
nai duena, eztu gueçurretan negar eguiten emasteac senarra il çaion orduan; eztu
beinere gueçurretan negar eguiten semea edo alaba il çaion gurasoac. Dago gaitza
guiçonaren biotza mudacorra içatean, gaur pena dana biar ez pena içatean.
Orregatic Eleiça santac berriztatzen ditu bere eracutziac, orregatic
eleiça onetan ere urteoro esaten çatzue «oroitu çaiteztela Purgatorioco
animequin, batez ere erritarrequin, çuen etcheetan il ciranequin, bada,
menturaz, çuen bearrean egongo dira». Il ciranean esaten bacenduen etzenduela
beinere astuco aien oroimena, nola aztu deçue ain laster? Il ciranean bicitza
emateagatic eguingo bacenduen edocer gauça, cergatic eguingo bacenduen edocer
gauça, cergatic orain eguiten ezteçue al deçuen gucia betico bicitza ta betico
çoriona emateagatic?
Badaquit, n. a., biotz onecuac ceratena eta beti prest çaudetena mesede
bat edoceini eguiteco, nola bada eguingo eztioçue mesede andi bat Purgatorioco
arima bedeincatuai? Badaquit edocein pena ta naigaberen aurrian erruquitzen
ceratena, nola bada erruquituco etzerate neque, naigabe ta oinaceric andienen
aurrean?
Oroitu çaitezte gainera çuec ere bearrean içango ceratela; gaur beste
batzuecgatic erresatzen badeçue, biar çuecgatic erresatu bearco da, bada ni
becela badaquiçue çuec ere cer ceraten: quereiça, ainoa utza. Pulvus, cinis,
nihil.
Eleiça onetatic erten baino lenago, biotz gucietatic erten dedila oracio
bat Jaungoicoagana Purgatorioco arimen alde, O gure Jaun eta Jaungoicoa!
Beticotasuneco argui ederra cera, argui eguin çaieçu Purgatorioco arima gaiçuei.
Erregutzen diçugu, Jauna, ez arimac oso gaitzic gabeac diralaco, ezpada çu
misericordiaz betia ceralaco. Quia pius es. Erregutzen diçugu, ez arimac
oraindic mereci duelaco, ezpada santu gucien, çure Ama maitearen eta altara
orretan esqueincen dan çure odolaren merecimentuacgatic. Quia pius es. Jauna,
gure gurasoac, gure anaiac, gure aide guciac, çure biotz misericordiaz
beteagatic, glorian içan ditecela. Requiescant in pace. Amen.
Nere aditzaile maite çumaiatarrac: Biotzaren erdico naigabearequin esaten
diçuet: «Nere contra sentenci gogor bat emana dago: justici çucen t'eguiazco
batec castigatzen nau. Banabil or ta emen; caleetan ciar pasatzen naicenean
etzait esagutzen nere barruco naigabea; baina nere guelatchuan edo eleiz
tchocorrean gauça onen gainian pensatzen dedan bacoitzean estutasun ta bildur
andiac pasatzen ditut. Eta, cer da sentencia? Ilcea, eriotza. Eta, noiz beteco
da? Biar edo etzi, edo urte bete barruan, noiz eztaquit; baina laster. Ai! cer
dira nere egunac beticotasun neurrigabearen aldemenean jarcen baditut? Egun
labur bateco orduac becela; inoiz ençun degun icen bat becela, aicearen soinua
becela; laino bat, quereiça, utza. Pulvus. Nere gorputza oso laster lurperatua
egongo da or numbaiteco basterren batian eta munduan nere oroimenic içango ezta.
gueienez, nere eriotzaco sentencia betetzen danian, esagunen artean ilcen
banaiz.

INMACULADA

Mui primitivo, mui malo i mui en borrón.

Benedicta tu in mulieribus.
Bedeincatua cera andre gucien artian
(S. Lucas ebanguelistaren itzac,
1 buru ta 28 garren bersotic artuac.

N. a. m: cein eder ta icusgarria içango çan, n. a., munduaren asiera!


Jaungoicoac, bere Alsutasun neurrigabearequin, sortu çuan arguia, eguin cituan
ceruac, bete cituan içarrez, apaindu cituan Egusqui ta ilarguiarequin, batu
cituan itchasuac, atera cituan ecerecetic arrain, abere, egasti ta pistija mueta
danac, eta azquenez sortu çuan bere irudira guiçona eguinça gucien erreguetzat.
cein eder ta icusgarria içango çan gauça guztien sortuera au!
guiçon erreguea jarri çuan baratz alai loretsu batean, anchen bici içan
cedin paquetsu ta goçoro bere Jaun Eguilea bedeincaturican; baina, ecin eramanic
guiçonaren ondo içatea, ara nun, anchinaco gaizquin deabrua sarcen dan baratza
artan poliqui, poliqui; dijoa emacumiagana, eta biguin ta estitsu, engainatu nai
danian oi dan becela, esaten dio eracutziric baratzan ceguan arbola bat:
«cergatican jaten ezteçu arbola onetatic?» Emacuneac erançuten du: Jaungoicuac
galeraci digulaco. «Etzaitezte içan tchoruac, jarraitzen du gaizquinac,
badaquiçue cergatican eztuan nai çuen Eguileac arbola orretatic çuec jatea? Bera
beste içan etzaitezten». Eta modu onetan engainaturic lenengo gurasoac,
faltatzen due Jaunaren contra, eta egun alai, goçatsu ta paquez beteac biurcen
dira gau ilun, itzalsu ta içugarrian. Galdu çan guiçona, ta bere ondorengo
guciac galdu ciran.
Baina Jaungoico Eguileac bere irudira sortu çuan içateric maiteena ecin
çuan icusi deabruaren mendean, eta pensatu çuan Bera guiçon eguitea Lucifer
engainatzailea menderatzeco; eta egun pozgarri baten, goiçaldean mendi
gainetatic irtetzen dan egusqui errainu arguia becela, aguercen da mundura,
Aingueruric ederrena baino ederrago, emacume bat, guiçonaren lagunça gabe
sortua, garbia, orban edo mancharic izpiric gabe, Jaungoicuaren graciaz ta
miragarrizco apainduriz betea.
çan emacume au Maria tchit santa Jaungoicuaren amatzat beticotasunetic
auqueratua. Ara itz bitan esanda, aimbeste bidar aditu deçuen istoria edo
condaira consolagarri au.
Eztaucat esan bearric, n. a. m., Mariaren sortuera garbia eracusteco,
arrasoi bat bacarra cristauen artean naiz, fededunen artean itz eguiten det,
naicua da jaquitea fedeco gauça dala, naicua da jaquitea içan çala auqueratua
beticotasunean Jaungoicuaren amatzat. Nola içan ceiquian pecatuan sortua pecatua
aimbestean gorrotatzen duan Jaungoicoaren Ama? Nola içan ceitequian pecatuan
sortua, pecatuaren arrasa mundutic quenceco jaiotzen Garbitasunaren Ama.
Maria çan garbi ta graciaz betia bere sortueratican. Gauça onen gainean
lenago emen bertan itzeguina naiçalaco, ta esagututzat emanic, gaur nai
niçuteque eracutzi Maria içan çala sortua munduco osasungarritzat, guri
eracusteco, beste birtutien artian batez ere garbitasun ta umiltasuna.
Lagundu çadaçue, n. c., onetaraco biar dedan gracia Jaungoico gure
Jaunagandic jaristen, eta escatu çaiogun Mariaren bitartez, esanaz Abe Maria
bana.
Benedicta tu in mulieribus.
1. Beti ta toqui guztietan içan dira guiçonac bicitza garbi ta onaren
çaleac, naiz ta berac içan ez indarric garbitasunezco bicitza ederreraco.
Judeatarrac, Eguiptoco jenteac, Persiacoac, Indietacoac, Grecia ta Erromatarrac
gauça onragarritzat ceucaten garbitasuna, Birjina içatea. Socrates batec
eracutzi çuan birjina ciranen bicitza orduan Jaungoicotzat ceuzcaten içate
gueçurrezcoena beste baçala; ciceron batec esaten çuan, Jaungoicoa onratzen
eleiçan bici biar çutenençat tchit çala gauça egoquia biotz eta itz garbico
jenteac içatea; eta Erroman bertan, Jaungoico gueçurrezcoençat jai andiac
eguiten ciran demboran, batzen cituen gaste jente garbiac, aien eleiz edo
temploetan cantatzeco, bada merito anditzat ceucaten gaste aien garbitasuna.
Onela onratzen çan garbitasuna, gueçurraren mendean guiçon guztien adimen edo
entendimentuac ilunduric ceudenian ere.
2. Baina jente errucarri aiec guztiac etziran garbi itchuran, campotic ta
açalean baicic etzeucaten garbi içateraco indarric ta biotza beti loiqueriz
betia ceucaten. Gainera aien animac lenengo gurasuaren jatorrizco pecatuarequin
manchatuac jaiotzen ciran, manchatuac bicitzen ciran, ta manchatuac ilcen ciran,
bada etzan oraindic munduaren Salbatzailea aguertu. Onetaraco demborac bete
ciranean, Aita Jaungoico Eguiazco Bacarrac garbitasuna bera dan Jaungoicuac
auqueratu çuan emacume gucien artian emacume bat bere Semearen amatzat, sortu
çuan garbiro Jaungoico baten Amari cegoquion becela ta apaindu çuan animaco
aberastasunic ugarienarequin. Badaquit, a, etzeratela miraritzen mirari onequin.
Leguea eguin duanac quendu leçaque leguea. Jaungoicuac aguindu cion egusquiari
nola eman bere jirabira, torregatic dira neurtuac egunac eta gabac; baina
Gabaonen aurrian aguindu cion egusquiari gueldi cedila, ta eguna luçatu çan.
Jaungoicoac erabaqui çuan guiçonac bein bacarric ilcea; baina Jesusen dei goçora
pistu ciran Laçaro, Naingo alarguna ta Jairo-ren alaba, ta ilciran bi bidar:
Jaungoicuac nai içan çuan lenengo guiçonac pecatu eguin çuan esquero, gustioc
pecatuan sorcea; baina libratu bear çuan legue onetatic bere Ama ta libratu
çuan. Eztaucagu cer gueiago itz eguin gauça onen gainean.
3. Jaio çan, bada, Maria pecatuaren ispiric gabe, garbi eder ta cerutarra;
ta aimbesteraino maitatzen çuan arimaco garbitasuna ece, garbitasun au ez
galceagatic, iru urte bacarric cituanean, utziric bere etchea, gurasuac, aideac
ta lagunchoac, juan çan Jerusalengo Templora, esqueincera Jaun Onguileari bere
gorputzeco cençun danac ta arimaco almen guciac; juan çan Jerusalengo Templora
an bici içatera Jaunaren maitasunian ta Eleiçaren serbitzari becela.
4. Eta au, esaguturic ceruco arguiarequin, cein ederra çan Jaunaren
beguietaraco arimaco garbitasuna eta eman nairic al çuan indar guciequin
biotzeco esquer ona bere Eguile Santuari, biotz guztia erretzen ceucala
Jaungoicuarençaco maitasun santuaren sugarrean, asmatu çuan, Jaunaren maitasuna
onratzeagatic, ez bein ere guiçonen maitasunic esagutzea; asmatu çuan, bere
gorputzaren beti betico garbitasuna; emacumea ezpalitz becela, arima ta gorputz,
aingueru baten guisara bici içatea: obeto aditu deçaçuten Birjina içatea, jaio
çan becela, bere bicitza guztian.
O n. c.! Icusi çaçue ondotcho asmo eder onen pintasuna. Maria Santa
Israelen jaio ta bici çan, eta nola Israelgo jentia Mesias etorri biar çuanaren
çai cegoan, orregatic erri artan çan gauçaric errucarri ta gorrotozcoena Ama ez
içatea. Ondo cequian Mariac bere erritarren pensamentua, ondo cequian munduac
erruquituco çuela, bere errico jenteac gorrotatuco çutela, baina baita ere
Jaungoicoaren aurrian ondo beguiratua içango çala bere asmoa ta esqueinça, eta
munduari edo Jaungoicoari gusto eman biar çaionian Mariac estauca dudaric:
eztauca munduaren ajolaric; Jaungoico maitiarençat dena da gutchi ta urrija, O
c. m! Etzan orduraino Jaungoico Eguiazcoaren Altara aurrean onelaco esqueinça
ederric icusi, etzan orduraino garbitasunaren birtuteric ondo esagutu: Mariari
tocatzen citzaion ceruraco bide berri au eracustea, eta guerora Mariaren
ondoren, juan dira bide berri ainguerutar orretatic, jente asco ceruraino, eta
an daude Maria garbiaren cortejari garbi ta santu eguinic. Adducentur virguines
post eam. Mariac alchatu çuan lenengo munduco loiqueri gucien artian batere
bildurtu gabe, garbitasuneco birtute ederraren bandera çuria, eta bandera
onegana, maitasunez beteric, inguratu dira guero mundu guztitic milaca eta
milaca, aimbeste donceila garbi. Adducentur virguines post eam.
Bai, n. a. Maria da lenengo munduan garbitasuna eracutzi çuana. Beste
birtuteac icasi citezquean aurrerago emacumiacgandic, baina ez garbitasuna.
çaragandic icasi ceiquean Relijioaganaco amodiua, Rebecagandic caridadea, Ester-
egandic biotzeco biguntasuna; bainan es castidadea. Maria da munduan
garbitasunaren asiera ta iturburua.
5. Eta noraino eraman çuan Mariac garbitasunaganaco amodiua, eracutzico
diçue çuec ondo daquiçuen ta nic gaur berriz oroituco diçuedan guertaera onec:
Amasei urte bacarric ceuzcanian, eta bere Naçaretzo etchetchoan Jaunari
erregutzen cegoala, sarcen da bera ceguan toquira ceruco mandatari cetorren
aingueru eder bat, eta esaten dio: «Graciaz betea cera çu, Maria, eta
bedeincatua emacume guztien artian. Sortuco deçu çure erraietan, eta çugandic
jaioco da Jaungoicoaren Semia». Ecce concipies in utero etparies filium, et
vocabitur Altissimi Filius. Maria guelditzen da bildurtasunez mututurican eta
eztu itz bat erançuten: mututuric bildurrez, ez bacarric Jaungoicoaren Ama
içatearen anditasunagatic, baita era ascoçaz gueiago pensatzen çualaco galdu
biar çuala bere beguiac baino maiteago çuan garbitasun ederra. Ah! Jarri
itzatzue beste lurreco emacumiac Mariaren lecuan, esan çaieçue erregue baten
gurasuac içango dirala, eta emacumeric gueienac utzico due beren donceilatasuna.
gueitu çaieçue erregue ori mundu guztiaren eta ceruen eguilea dala, eta bere
guraso dan emacumea içango dala, moduren baten, mundu, ceru ta infernuaren
jabea; ceruan dauden Patriarca, Igarle, Justu, Martiri eta donceila guztien
erreguina; ceruan dauden aingueruric ederrenac içango dirala bere serbitzari;
ceru, lur, ta infernuetan Jaungoicua bacarric içango dala bera baino gueiago,
eta ezta gueratuco emacume bat bere garbitasunari beguiratuco dionic. Bacarric
Maria Santa, ta orregatic berac bacarric mereci içan çuan Jaungoicuaren Ama
içatea.— Icasi çaçue emendic, n. a, cembaterainocoa çan Mariac garbitasunarençat
ceucan amodiua.
6. ¿Quomodo flet istud quoniam virum non cognosco? esaten dio asquenez
Mariac aingueruari. Nola içan leiteque gauça ori guiçonic esaguten ezpadet,
gorputz ta anima Jaungoicuari esquenita banago? Spiritus Sanctus superveniet in
te et virtus Altisimi obumbrabit tibi erançuten du aingueruac. Ezteçu çure
garbitasuna galdu biarric, contrara, çure garbitasunagatic beguiratzen diçu
Jaungoicoac amodio neurrigabearequin; Espiritu Santua etorrico da çugana eta
bere eguinça içango da çure erraietan sortu biar duan frutua.
Eta aingueruaren eransuera aditzian, orduan bacarric juaten da Mariaren
bildurra, orduan guelditzen da paquean ta descançuz bere biotza.
Mariaren alabac, icasi çaçutela çuen Amagandic. Ezta naicua çuen icenac
batzar Santu bateco liburuan ipincea: alaba onac Amaren guisacuac içan biar due.
Içan çaitezte, bada, garbiac Mariaren ancera eta orrela ecarrico dituçue çuen
gainera ceruco graci ta laguntasunac. Emacume garbiac bere arpegui ta içate
guztian darama beti anima garbiaren ispilua: garbiac dira eguiten dituan
beguiradac; garbiac ta neurtuac esaten dituan itzac; garbiac bere pausu guztiac,
ta bere garbitasun orregatic da ceruarençat bedeincagarria, ta baita ere
munduarençat tchit onra andico gauça. (Eztiçuet esan nai onequin beti Birjina
içan çaiteztela edo moja sartu çaiteztela: a ez!; bide orretatic sartu biar du
Jaunac artaraco deitzen dionac bacarric, dei eguiazcua dan edo ez ondo icusita
guero, cer eguitera dijuan ondo pensatuta guero: esan nai det, Jaunaren legue
santua, pensamentuz, itzez ta obraz garbi içateco aguincen duan mandamentua bete
biar deçuela ongui, tchit ongui, Mariaren alaba onac içateco.)
7. Eta guacen orain ceruetaco erreguina onec eracutzi cigun bigarrengo
ejemplu ederra icustera, instante batean bada ere. Maria, ceruco mandatariac
graciaz betea deitu cionian, ta bedeincatua andre guztien artian; Maria,
jaquinsuanian Jaungoicuac berac auqueratua ceucala bere Seme Bacarraren Amatzat,
etzan batere arrotu: contrara, umiltasunic andienarequin, umiltasunic
saconenarequin, erançuten dio ceruco mandatariari: Ecce ancila Dómini, fiat mihi
secumdum verbum tuum. Ara emen Jaunaren serbitzaria, eguin bedi nigan bere
borondate santua. N. a: Mariaren umiltasun neurrigabeco au obeto esagutzeco
pensatu çaçue cein dan mandataria ta cer esaten dion; mandataria ezta lurreco
erregue batec bialcen duana; bialcen du ceru ta lurraren jabiac, erregue guztien
erregue andi ta Alsuac; Jaungoico santuac; ta Mariari esaten diona ecin leiteque
gauça andi ta obeagua içan. Esaten dio graciaz betea dagola, Jaungoico santua
berarequin dagola, bedeincatua dala bera içan diran ta içango diran emacume
guztien artian, Jaungoico Santuac auqueratu duala jaio diran ta jaioco diran
andre guztien artian Jaungoicuaren amatzat: ezta au naicua umiltasunic andiena
aspiratzeco, burutic umilena arrotzeco? A ez, ençun ta icasi ta gorde çuen
biotzetan Mariaren eransuera: Ecce ancila Dómini... Ara emen...
8. Baina Jaungoicoaren mandatariac bere aurretic alde eguiten duanian,
eztu ertengo Mariac caleric cale, burua jaso ta lerdenduric, eztu esango cein
dan bera, eztie escatuco jentiai sor dioten onorea? Ai ez, Maria an gueldituco
da bacarric bere etchetchoan, erreguetan, Jaunari esquerrac ematen! Bainan,
umila bada eta caleetan ciar juan nai ezpadu ere, ezta jungo ateric ate bere
adisquidien etcheetara eta eztie esango cer guertatzen çaion pocez beteric? A,
ezta ere! Berac bacarric gordeco du ichil ichilean guertatzen çaion miraria;
eztu nai munduco lora ta incençuric; eztio esango itz bat bacarra inorchori, ez
aideai, ez adisquideai, ta ezta ere bere senar maite S. Joseri. O c. cer
ejemplua guretzat, ta cembat icasi gueneçaquean ejemplu onetatic!
Eztet oraindic dana esan. Badaqui Mariac laster igarri biar citzaiola ama
içango çana, eta orduan bere onore guztia galdu, munduco urruinaren azpian
jarri, ta bere gainera ecarri leiqueala leguearen castigu gogorra. Eztu orduan
itz bat esango bere burua onoretutzeco? Ezta orduan ere; bere onorea Jaunaren
escuetan utzitzen du: bere aldetic naiago du umiltasuna ta mespreciua, naiago du
leguearen castigua bera mundu onetaco onoreac baino. Esagutzen deçue orain
Mariaren umiltasun sacon ta çabala?
9. Bainan Jaungoico santuac Ama onoretsua biar çuan, ta Aita cerucoac
aguertu cion S. Joseri, aingueruaren bitartez, cer mirari guertatzen çan
Mariagan, ta aditzen eman cion Mariaren lengusu Isabel-i Maria çala
Jaungoicuaren Ama. Eta egun batean, Maria bere lengusua icustera juan çanean,
ertetzen dio onec bidera, eta esaten dio Mariani arpeguiz arpegui: ¿Unde hoc
mihi, ut veniat mater Domini mei ad me? Nola onoretzen naçu Maria? Nola dator
nigana nere Jaungoicuaren Ama? Alperric gorde du Mariac guerta citzaion miraria,
jaquin diote bere ichil mandatua, bota diote arpeguira, eta orainche bai Mariac
aguertu biarco duala aingueruac esan ciona, orainchen bai alabatu ta doanditu
biarco duala bere burua. Ara, asten da Maria itz eguiten: cer esaten du?
Magnificat anima mea Dóminum. Nere animac doanditzen du ta alabatzen du
Jaungoicoa. Eguia da, Isabel, nere lengusua, Jaungoicuac gauça miragarrizco bat
eguin duala nerequin, fecit mihi magna qui potens est; eguia da nere atzetic
datocen guztiac bedeincatua deituco diratela; baina badaquiçu cergatic? quia
respechit umilitatem ancilae suae, icusi çualaco bere serbitzariaren umiltasun
ta ecereça.
10. Ara or, a, Mariac bigarrengo eracusten digun birtute osasungarria,
umiltasuna, munduan gueien gueien falta dan birtutia. Jarraituco baguenduque
pausuric pausu Mariaren bicitza, icusico guinduzque umiltasunaren aguergarri
gueiago ta esan ditudanac baino ederraguac Jesusen predicacioco dempora ta
Jesusen eriotzan batez ere; baina gaur ecin neique dana esan, ta beste aldetic
naicua da esan dana icasi nai bada. Gaurco egunean asco ençuten da, baina gutchi
icasi, gutchi eguin eta icastean eta batez ere eguitean dago J.c. ipini cigun
leguearen mamiia: beste dana açala ta coscola besteric ezta. Danoc daquigu (au,
bai, dandanoc) guiçonac eztaucala cerequin arrotu ascoric: gaur jaio, biar il ta
etzi lurpean çapalduac guelditzen dirala guiçon danac, erreguetic asi ta
azquenengo morroiraino; bainan, ala ere, icusten degun gauça da arruac dirala
umiac beren lagunchuequin itz eguiten duenian; arruac mutil gastiac beren
ibilera ta jolasetan; arruac guiçonac beren eguinquiçun gueienetan; arruac batez
ere emacume gastiac beren janci berri ascotan gueiegui apainduequin caleetara
edo plaçaren erdira ertetzen diranian, aicez ta tchoraqueriz beren burua bete
betea daucatela; beinere oroitu gabe, cerbait badira, Jaungoicuari sor diotela
dan dana. Mariac, graciaz betea içanic, ecce ancila Dómini, erançuten dio ceruco
ainguemari; bere munduco alabac, gaste baten itz biguin gueçurrezcoac aditzean,
tchoratzen dira eta or ibili oi dira tchororic, Jaungoicoarequin astuta.

SAN JOSÉ

Aiçarna 1895
Cestona 1896

Vir fidelis multo laudabitur, et qui custos est Dómini sui glorificabitur.
(guiçon leiala oso bedeincatua içango da
eta Jaungoicuaren aurrian dabilena gloriaz betea.
Proberbios deritzaion liburuan
28 garren iracurburu ta 27 garren bersotic.)

N. a. m.: Gaurgo ebanguelio santuac dion becela, leinarguitasun edo


nobleça birequin apaindua aguercen da Jose santua: bere sainetan çaraman
erreguien odolarequin alde batetic, ta bestetic bere birtuteac ematen cioten
nobletasunarequin. Birtutearen nobletasunarequin, justua çalaco, S. Mateoc
esaten duan becela: Josepp autem cum esset justus: odolac ematen dion
nobletasunarequin Dabiden jatorricua çalaco, aingueruac deitu cioten becela,
Josepp Filius David.
Nobletasun biac dira gauça onac; baina, cein da obea, n. a.? Eztago cer
esanic: lenengo mailan jarri biar degu birtutiaren nobletasuna, bigarrengoan
odol garbiarena. Ascoçaz gueiago balio duana da birtutiarena, cergatic bera dan
beticoa, eta odolarena cristau eztiran jentiac ere badue. Eguia au mundu guztiac
daquian gauça da; bainan eguiac astu eguiten dira, eta astucorrac diran
jentiençat ondo etorri oi da gogoracio berri bat, bada eguia, çucen bidetic
ibilceco, gauça bearra da.
Eta nola dan Eleiça eguiaren gordelaria eta eguiaren eracustzaileac eleiz
guiçon Jaunaren ministroac, ara ni emen egui eder ori gogoratzeco asmoetan.
Eztitut indartuco nere arraçoiac Eleiçaren gurasoac eracusten dituen
esaqueraquin. S. Jeronimo batec dio: Summa apud Deum nobilitas est clarum esse
virtutibus. Jaungoicoaren aurrian nobleçaric andiena dala birtuteaquin andia
içatea. S. Gregorio Naciançocoac esaten digu: Nobilitas bera est divinae
imaguinis conservatio atque archetipi imitatio: nobletasun eguiazcoa dala
Jaungoicoaren irudia gure biotzean garbiro gordetzea da Jaunaren birtuteac
imitatzea.
Baina gaur, Eleiz gurasoen esanac alde batera utziric beste bide batetic
eracutzi nai nuque eguia au bera.
Pensatzen nagon gauça da, egoquia ete dan nic auqueratu dedan gaia, eta
ezteitzot desegoqui; bada denoc daquigun gauça da famili nobletic jaioac
diranac, odol garbicoac diranac beren burua besteac baino cerbait gueiagotzat
euqui oi içaten duela, eta nola euscaldunoc odol garbicoac gueran eta arrosco
samarrac gure odol garbiarequin; nola gu ere aguindu naicoac ta aberastasun
çaleac gueran, ni natorquiçue gaur aguercera, San Jose-ren ejempluarequin,
«guiçon odol garbicoa, aguintaria ta aberatza baino ascoçaz andiagoa dala guiçon
birtutetsu ta ona».
Ez nuque nai inori minic eman nere esanaquin ta euscaldunai gutchiago:
eztet nic oraindic igo pulpito santura inori min emateco asmoetan, Jaungoicoari
esquerrac; baino bai igotzen naiz beti eguiac mundu guciari esateco asmoetan,
nere obligaciua dan becela; inorc minic arcen badu, bada, eztiot nic minic
emango; eguiac emango dio min. Nic nai dedan gauça da gu denoc salbatzea, eta
badaquit ondotcho «ni odol garbicoa naiz», «ni euscalduna naiz» esanda bacarric
inor eztala salbatuco, eta badaquit birtutetsuac içanda denoc salbatuco guerala.
Esan det itsaldiaren gaia. Gai onen gainean bear dan becela itz eguiteco
nai nuque Espiritu Santu Jaunaren gracia, cein escatuco degun Maria santaren
bitartez, esanaz Ama bedeincatu oni Abe Maria bana.
Techto, etz.
N. a. m.: inorc ecingo du ucatu jatorri anditic datocenac beti içaten
dirala ascatuagoac, lasaiagoac, bildur gutchiagocoac guiçonen artian. Eta ezta
onetaraco oso bearra guiçon andia içatea: naicoa da besteac baino cerbait
gueiago içatea, baserri obe edo etchejaunçaco semea içatea. Icusico dituçue
onelaco guiçon ta mutilac toqui gucietan aurrenengo eta tchiquitchoai goitic
bera beguiraca, berac gauça guztien jaun ta jabe balira becela. Menturaz, çuec,
n. a., egon cerate onelaco guiçonen baten imbiriz, oroitu gabe çuec ere içan
ceitezqueala guiçon oiec baino ascoçaz ascatuagoac ta andiagoac birtutetsuac
içanda bacarric, bada birtutearen soineco apainduarequin jancita dagonac eztu
bildurric ta lotsaric inoren aurrian: concienciaco ar gabe ta copeta
garbiarequin aguercen da, tchiquien aurrian umil, bere guisacoen aurrian umil ta
guiçon andien aurrean umil; baina umiltasun onequin menderatzen dituala guiçonic
arroenac. guiçon birtutetsua Jaunaren graciarequin jancia dago beti ta beinere
ezta içango bençutua. Içan leiteque inoiz sufritu bearrean, ori bai, baina bere
biotzaren erdi erdian icusten du beti esperança santuaren argui goçoa, eta argui
onequin indarturic, badijoa betico çorioneco bidetic aurrera, beti cerurunz
beguira munduaren ta munduco guiçon gaiztoen ajola gabe ta Jaungoico Santuaren
bildurrean.
Ara cer guertatu citzaion Jose Santuari: Jose santua, Jose ona, Jose
justua, odol garbico guiçona çan, Israelgo erregueric andienen jatorricoa, baino
etzuan inon ere eracutzi bere jatorri noblea ta bici çan oso escutuan, asturic
ta pobrea, inon ere bururic aguercen eztuala, guiçon languile bat eguinic, beste
edocein languile becela, guiçonen ajola gabe ta Jaungoico Santuaren bildurrean.
Bitartean Maria Santa, Maria garbi ta umila etorri çan estadu arceco
sasoira, eta Jerusalen Eleiz guiçon nagucienac eman çuan ordena deitzeco Dabiden
odoletic cetocen guiçaseme guztiai Mariaren senar içan nai baçuen jaquiteco,
Israelgo legueac aguincen çuan becela. Eta nola Mariaren edertasuna eta
birtuteac icen andicoac ciran Israelen orduraco, ara nun aguercen diran Dabiden
ondorengo principe asco gasteac, ederrac ta aberatsac Mariaren escuaren bila.
Eleiz guiçon nagusiac esaten die, Jaunaren aguinduz, almendra arbolaren maquila
igar bat ecarri bear duela ta maquila aietatic ecetu ta loratuco dala bat,
ceinen jabea içango dan Maria Santaren senarçat auqueratua. Ecarcen ditue
maquilac, jarcen ditue tabernaculo santuan, ta bitartean principe gaste aiec, an
daude amesetan, pensatzen çuala bacoitzac berea içango çala Maria, bada
bacoitzac bere burua uste çuten gauçaric andiena çala; baina iriquitzen da
tabernaculoco atia, ateratzen dira maquilac eta, agur amesac! maquila guciac
igarrac ceuden. A! Jerusalengo temploan batu ciran principe guciac arruac ciran
ta pamparroiac, odol garbicoac ciran denac nosquiro baina etziran biotz
garbicuac ta Jaungoicoac umilcen ditu erri guztien aurrian.
cein falta da? galdetzen due sacerdoteac. cen? inorcho ere ez, Jose arotz
pobrea ezpada. Bada datorrela Jose: ematen da ordena berri bat esanaz inorcho
ere ez dedila guelditu etorri gabe: badator Jose leguea cumplitzeagatic, badator
Jose bere maquilatchoarequin, oso umilduric eta erdi lotsatua; pensatzen du
eztala bera dina principe eder aberatzen ondoan Mariaren escua escatzeco: sarcen
dira berriz maquila guciac tabernaculoan ta ateratzen diranean, o cer eraspea!
icusten da Joseren maquila datorrela ecea ta lora tchuri ederrez apaindua, ta
beste gucien maquilac igarrac len becela. A! bai, Joseren anima umila cegoan
Jaunaren aurrean ecea, bicia ta loratsua; ta menturaz bestien anima guciac
igarrac eta ilac beren pamparroitasunean. Jose, guiçonic umilena, guiçonic
garbiena ta santuena auqueratu çuan Jaungoicoac emacumeric umilena, garbiena ta
santuena çanaren senarçat; eta auqueratu çuan batez ere bere birtuteac gatic.
Esagutzen deçue orain birtuteac gueiago balio duala Jaunaren aurrean odol
garbiac ta nobletasunac baino?
2. Alaz guciaz ere, esango diraçue, mundu onetan icusten degun gauça da
etche andietaco jenteac içaten dirala onoretuac, eta onoreac ta onguietorriac
guztioi gustatzen çaizcu. çuen esate oni erançun biar diot iru modutan: Lenengo:
guiçon andi ta asco icasi duenac ta aguintari diranac mereci duela beti
errespetoa, Jose santuac berac bere ejempluarequin eracusten digun becela; bada
errespetoric andienarequin beguiratzen çuan leguea, errespetoric andienarequin
eleizguiçona ta errespetoric andienarequin beguiratzen cien Mariaren escu bila
juan ciran principeai, bera baino andiagotzat esaguturic.
Bigarren erançun biar det onorea ta onguietorria gustagarriac badira ere,
eztegula ibili bear beren atzetic gauçaric onenac balira becela, bada laster
galcen dan gauça da munduan onorea: eguin bear deguna da, Jaunaren
borondatearequin eraquidaro edo conforme egon, ta artu datorrena datorren
becela, onorea badator onorea, Josec eguin çuan becela; baino ez gueiegui arrotu
onore orrequin.
Irugarren erançun biar det onoreric ta nobletasunic andiena dala
birtutetsua içatea, ez bacarric ceruetaco coroi ederra jasten duelaco
birtutetsuac, baita ere mundu onetan aiençat diralaco azquenean onraric
andienac. ceinec dauzca Santuac baino onore gueiago munduan bertan? Erreguiac?
guerralari abilac? guiçon jaquinsuac? inorc ere ez: Santuac daude lenengo
mailan. Eguia da, guiçon andien icenac aotan erabilcen dira, ta escribitzen dira
beren icenac liburuetan; baina astutzen dira laster, cergatic guiçonen aotan
erabilcen dira ta munduco liburuetan izcribatzen dira icen oiec, ta munduco
guiçon, liburu ta gauça guztiac, laster bucatzen diran gauçac dira; baina
Santuen oroimena ezta bucatzen beinere, cergatic ceru goietaco liburu beticoetan
urregorrian izcribatua dagon beren icena. Orregatic urteoro oroitzen çatzue
santuen icena ta bicitza, orregatic nator ni S. Jose-ren icena gogoratzera, ta
ni ilcen naiçanian ere, etorrico da pulpitu onetara beste egunetaco sacerdotea
San Jose-ren alabançac esatera.
Bai, n. c., mundua andiqui çalea da ta birtutearen ta umiltasunaren
etsaia; baino munduac berac esagutu bear içaten du birtutearen anditasuna;
munduac berac onoretutzen du guiçon birtutetsua. Eta au ezta gaurco gauça.
Ancinaco demboretan Faraon erregue arroqueriz beteac onoretu çuan presondeguian
cegoan Jose ebreotarra; Asuero erregueac jaso çuan bere jaureguian toquiric
andiena emateraino Mardoqueo pobrea; ta Babiloniaco erregueac Daniel igarle
justua. Eta gueroagoco demboretan, Inglaterra, Francia, Espainia ta beste
nacioetaco erreguien aurrian içan dira errespetoric andienarequin artuac praile
pobretcho asco, eguia mingarriac esatera juaten ciranian ere. Gaur bertan
esagutzen ditut conde, marques ta duqueac, esaten duanac arrotasun andian:
«onelaco santu edo santa gure aidea çan». cergatic ori? cergatic esagutzen duen
nobletasunic andiena santua içatea dala.
3. Baino guacen berriz Josegana. Mundu onetan icusten ditugu guiçon asco,
tchiquiac diran bitartean, escutuan ta esagutu gabeac dauden bitartean umil ta
tchincho bici diranac; baino guero, beren oncai edo merecimendua esaguturic,
ilunetic arguira ateratzen baditue, pustutzen dira, arrotzen dira, eta ascotan
guiçonic pamparroienac içaten dira. Onela ote çan Jose Santua? Arrotu ote çan
Jose, Jaungoicoac beste guiçon gucien artean bera auqueratu çualaco Jaunaren
famili santuaren çainçailetzat? A, ez! Josegatic esan gueneçaque Eleiçac beste
santu batzuecgatic esaten duana: Fidelis servus et prudens quem constituit Deus
super familiam suam. Jose çan serbitzari leial ta cinçotasunez betea, guiçon bat
Jaungoicoac bere familiaren gainean jarri çuana. Fidelis, au da, leiala beti:
etzan batere pustu Jaungoicoac aguinça andia eman ciolaco; etzuan pensatu
jatorri andicoa çalaco eman ciola; bacequian andi ta tchiquiac berdinac cirala
Jaungoicuarençat; etzan beinere arrotu Jaun Eguilearen aurrian, fidelis, leial
guelditu çan. Eta ez bacarric leial: San Jose, bere escubide guciaquin, umil ta
serbitzari guelditu çan, fidelis servus; ta ez bacarric Jaungoicoaren aurrean,
baita ere bere famili santuaren aurrean, ain modutan ece etchade ejemplagarri
artan etzan esagutzen cein çan aguinçaile ta cein serbitzari: Maria ta Jesus
Joseren mendean ceuden ta Joseri obedecitzen cioten, ta Jose Jesus ta Manaren
serbitzaria çan.
A, n. c.! cer ejemplua gure famili ta errietaraco! cer ejemplu osasungarri
ta ederra! A munduco aguintariac icasico baluteque Jose Santuaren aguinte bigun
ta goçoa! cembat obeto berençat, cembat obeto erriençat, cembat obeto munduraco,
cembat obeto Jaunaren aurreraco!
Eta etzan Jose Santua serbitzari leiala bacarric içan, baita ere
egoquitasunez ta cinçotasunez apaindua. Ara emen; nere iritziz, gaur munduan
gueien falta dan birtutea. Esagutzen ditut guiçon asco beren lanetaraco naicua
argui ta esagupide duenac; baita ere esagutzen ditut borondate oneco jenteac;
bainan beti erara, egoquitasunean, modu onian, cinçotasunean jocatzen duenic,
gutchi, oso gutchi esagutzen ditut, eta prudenciac falta andiac eguiten ditu
munduan.
San Josec baçuan birtute eder au ere ta orregatic jaso çuan Jaungoicoac
munduan bere familiaren çainçaile içateraino, constituit eum Dominus super
familiam suam; ta orregatitic ipini du Eleiçac bere Patroi ta çucendaritzat. Eta
an dago San Jose quasi cólumen ecclesiae, an dago bere Seme maite Jesusen
aldamenean jarriric, goçotasunic andienen erdian, Jesusen aotic aditzen duala:
Pete, Pater, escatu çaçu nere lurreco Aitordea, escatu çaçu eta etzatzu ecer ere
faltatuco. cer nai deçue nobletasun andiagoric bere birtuteacgatic Jose santuac
atchitu duan escubide ta onore ori baino?
4. Baina egon leiteque çuen artean norbait bere barruan esaten duana: Neri
eztit ajola leinarguia, odol garbicoa içan edo ez; eztit ajola aguintari içan
edo mendeco içan; eztit ajola guiçon andien artean bici edo ez; nic nai det
aberatsa içatea, ori bai, aberatza, bada aberastasuna da noblea, aberastasuna
aguintaria, aberastasuna danen nagusi, guiçon aberatza ezta inoren bildur. cer,
aberastasunagatic itz eguiten deçu orrela, n. c.? Arimacoac gatic ala munduco
diruac gatic? Munducoac gatic dioçu? Aseco ete cinaque, nere guiçonchua edo nere
emacumea, munduco aberastasun guciequin ere? Baietz dioçu? Bada nic icusten
dedana da inorcho ere eztala asetzen: Oguei dauzcanac berroguei nai ditu,
berroguei dauzcanac eun edo mila, mila dauzcanac miloiac ta miloiac dauzquenac
aberastasunen egarrian bici dira batere eztauquenac becela. Nic daquidana da,
munduan içandanic guiçonic aberatzenac ta jaquinçuenac bere aberastasunen erdian
esaten cigula: vanitas vanitatum et omnia vanitas: munduco ondasun gucia da
aicea, quereiça ta utza. Nic daquidana da munduco aberastasun guciac emen utzi
bear dirala eriotzaco orduan. Nic daquidana da Tobias Patriarca çarrac esaten
ciola bere semeari: Noli timere, fui mi: pauperem vitam guerimus, sed multa
habebimus si timuerimus Deum. Ez bildurtu, nere semea: bicitza pobrea daucagu,
baina ondasun andiac içango ditugu Jaunaren bildurrecoac baguera, birtutetsuac
baguera. Nic daquidana da Jesus, ceru ta lurraren jabea pobre bici içan çala
lurrean, Maria, ceruetaco erreguina pobrea çala ta pobrea, tchit pobrea çala San
Jose, irabasten duala bere janaria ta familiric andienaren janaria bere copetaco
icerdi garbiarequin. Nic daquidana da jente aberatzac, munduan inoren bildur
ezpadira, içan biar duela Jaunaren bildur, ta erorico dirala Jaunaren escuetan.
Nic, azquenez, ondo daquidan gauça da, inorcho ere eztala salbatuco eriotzaco
orduan «ni aberatza naiz» esanda bacarric eta contrara birtutetsu guciac
salbatuco dirala, bere birtutien aberastasunacgatic, bada birtutea da
aberastasunic andiena... acieran esan detan becela.
O. n. c.! Escatu çaioçue Jaungoicuari egonoroco oguia, ta ez gueiago. çuen
gainera ondasun andiac badatoz, artu itzatzue, goçatu itzatzue bear dan neurrian
ta arrotasun gabe, çatitu itzatzue pobrien artian bear dan becela; eta
ezteçaçutela euqui nai içan biotza diruari gueiegui lotua. Dirua lurtarra da,
eta lurtarra içango da çuen biotza, ez cerutarra.
Uste det, n. a. m., esagutuco cendutela onembesterequin guiçon odol
garbicoa ta aberatza baino ascoçaz andiagoa dala birtutetsua Jaunaren aurrian,
ta baita munduaren aurrian ere; uste det esagutuco cendutela andia baçan Jose
Santua Dabiden jatorricoa çalaco andiagoa çala bere birtuteacgatic. Orregatic
esaten diçuet, çuen animaren oneraco, maita çaçuela odol garbicoac içatea, baina
maita çaçutela gueiago guiçon on ta justoac içatea. cer balio du Jaunaren
aurrean euscaldun garbiac içateac guiçon gaistoac baguera? ceimbat eta odol
garbiagocoac içan, aimbat eta guiçon obiac içan biar degu: ori da bide çucena.
5. Orain guerta leique çuetacoren batec pensatzea: Bai, jauna; bedorrec
esaten dituan contuac gauça onac dira; guc ere badaquigu birtutetsuac içanda
salbatuco guerala; baina nola içan birtutetsu? nola içan santu? Tchit erraz, n.
a., tchit erraz. cer eguin çuan San Josec? Isil isilic bici, pamparroiqueri gabe
lanean ta bere familia çaincen, ta Jaunaren leguea cinço cinçoro gordetzen.
Etzuan, guiçonen aurrian, gauça andi itchuracoric eguin bein ere. Etzan errien
guidari içan, etzuan liburu bat izcribatu, etzuan mirari bat eguin, ecercho ere
ez besteric isil isilean bere obligacioac betetzen bici içatea baino; eracusten
cigula cerura juateco etzala jaquituri asco eta escubide andiric biar.
Norc ecin leique eguin beste orrembeste? Norc? Nai eztuanac, eta nai
eztuen asco dira, borondate epeleco asco dira ta orregatic condenatzen dira
aimbeste.
Nai deçute çuec, n. a., nai deçute benetan salbatu? Bada bici çaitezte
umil: campora bide gabeco arrotasunac. cer gauça egoquiagoric, ceruaren azpian
gure ecereztasuna icusita umilac içatea baino? Nai deçute salbatu? Bada
errespeta çaçue birtutea ta içan çaitezte birtutetsuac. Içan çaitezte guiçon ta
emacume onrauac, bete çaçue Jaunaren legue santua, cumplitu ditzagun bacoitzac
gure obligaciuac. Ezteçue jaquitunac içan bearric; ezteçue penitencia andiric
eguin bearric; ezteçue libururic izcribatu bearric; ezteçue mirariric eguin
bearric. S. Josec bici çan artean, etzituan eguin. Ezta erraça esaten diçuedana?
Bai, n. a., esagutu çaçue erraça dana ta nai badeçute salbatuco ceratena.
Artu çagun denoc San Jose gure modelençat; bici gaitecen umil ta Jaungoicoaren
adisquide Jose gloriaz betia becela, beti cerura beguira, beti ceruraco
poztaçunarequin.
O Jose Santu beneragarria! O cein altu çauden ceru ederrean! Gu ere
ceruraco jaioac guera baina, Atchituco ote degu ceru eder ori? Salbatuco guera
eleiça onetan gauden guztioc? Ai eztaquit! Eta esagutzen det salbatzen ez
baguera, gure culpaz içango dala ez salbatzea. O santu andia! Eman eiguçu guri
birtutetsuac içateco asmo sendoa, asmo benetacoa, çure irudira içan gaitecen
mundu onetan umil ta onac ta guero ceruetara jasoac betico çorionera, Amen.

(SAN MIgueL)

(Artadi)

¿Quis sicut Deus?


cein da Jaungoico santua beste?
(Apocalipsis deitzen çaion liburuan
chi garrengo bururtic artutaco itzac.)

N. a. m: Gure Jaun eta Jaungoico alsu ta andiac etzuan eceren bearric beti
doez ta gloriaz betea içateco. Etzuan bear ceruric beti içateco çorionecoa,
etzioten faltaric eguiten aingueruac eta guiçonac bere serbicio santuraco ta
berari onra emateco: çan eta içango çan beti gloriaz betea bere Içate
santuarequin bacarric. Bainan, o Jaungoico santuaren ontasun neurrigabea! etzuan
nai berac bacarric çorioneco içan: bere borondatea çan bere goçotasuna çabalcea
beste içate batzuen artean. Baina, nola, bera bacarric baçan? ezpaçan beste
gauçaric? Maitasunac asmo andiac ditu, eta Jaungoicoaren maitasunac, maitasunic
andienac, asmatu çuan sortutzea beste içate batzuec aiei goçatasuna emateagatic.
Onetaraco eguin çuan ceru eder bat bere tronu ta jarrilecutzat, nora
eramango cituan bere escuetatic ertetzen çuen içate guciac, beraganaco
leialtasunian irauten baçuen. Ta cerua eguin ondorean sortu cituan gorputz
gabeco içate batzuc, aingueruen icenarequin esagutzen ditugunac, beren Jaungoico
Eguilea maitatu, bedeincatu ta doanditu ceçaten beticotasun gucian.
Ecerecetic ateriac ciran bada aingueruac, ta Jaungoicoac bere borondate on
ta maitasunagatic, doez, gloriaz ta animaco apainduriz janciac.
Norc esango çuquean, n. a., ah arguitasun andico içate doetsuac itsutuco
cirala? ceinec sinistu mesede ain miragarriac artu cituen aingueruac etziotela
erançungo esquer onarequin beren Eguileari? A, n. a! Aimbeste mesedez apainduric
ceuden aingueruen artean etziran danac leialac ta esquer onecoac içan beren
Eguile Santuarençat. Arroqueri madaricatuac, andiago içan naiac itchutu cituan
asco eta asco, beren edertasunarequin arroturican jaiqui ciran beren
Jaungoicoaren aurrez aurre, eta ondatu ciran betico, infernuco sugarretan
quiscalcera. Bat jaiqui çan lenengo Jaungoicoaren contra, burua macurtu nai ecic
bere Eguilearen aurrian, Lucifer arrua, ceinec, ejemplo gaiztoaren bidez, eraman
cituan beste asco bere aldera; baina, beste bat jaiqui çan ere Jaungoicoaren
alde, S. Miguel çuen Patroi andia, ta onec gorde cituan leial beste aingueru
asco bere Jaungoicoaganaco. S. Miguelec jaso çuan lenengo bandera çuri eder
Jaungoicotarra, esanaz maitasunezco su bici batean pisturic: ¿Quis sicut Deus?
cein da emen Jaungoicoa beste? cein da emen Jaungoico alsuari sor dion obedienci
ta onorea emango eztiona? cein da Jaungoicoaren aguindu santura burua macurtu
nai eztuana? cer dira ceruco aingueru guztiac Jaungoicoaren contra? ¿Quis sicut
Deus?
N. a. m. Bidezco gauça deritzot eta egoquia gaur çueri eracustea San
Miguelec, esan dedan guertaera onetan, eman cigula leialtasunezco, maitusunezco
ta umiltasunezco eracuste osasungarria. Baina onetaraco bear det Espiritu
Santuaren gracia, ceini escatuco diogun laguntasuna Maria tchit Santaren
bitartez; esanaz gure Ama oni Abe Maria bana.
¿Quis sicut Deus? etz.
1. N. a. m: ceruetan Jaungoicoac sortu cituan aingueruac tchit eder ta
egoqui eguinac ciran: ain ederrac ece, mundu onetaco edertasun guciac
edertasunaren irudi pobre ta esquelac dira aingueruen edertasunaren aurrean.
Tchit jaquinsuac ciran: ain jaquinsuac ece lur onetaco gauça gauciac oso egoqui
ta sustraian esagutzea utza da berençat. Escubide andicoac ciran: aimbesteraino
ece asco litzateque ceruan dagon aingueru bat edo infernuco deabru bat,
Jaungoicoac onetaraco baimena eman esquero, mundua ta munduco gauça guciac
instante baten ecerecera biurceco. Aingueru guci abec çorioneco ciran, ta batez
ere beren artian andienetaco ta nagusi becela çan Lucifer Jaunaren aldemenean
goçotasunen erdian cegoana. Bainan, egun batean erori çan Jaungoicoaren
aserrean, ta Lucifer ederra, bere lagunçaile guciequin batean ceru altu
çorionecoetatic ondatua içan çan, belz ta itchusi, infernuco ondarretaraino, an,
beticotasun neurri gabean ilcen bici içatera. cein, n. a., icaratzen ezta
guertaera bildurgarri au jaquitean? Si Deus anguelis peccantibus non pepercit,
¿quid nobis videtur? Jaungoicoac bere aingueruei parcatu ezpacien pecatu eguina,
cer içango da gurequin? cein da, jaquinic erregue batec eztiotela parcatzen bere
aldemeneco ministro aberats ta jaquinsuai; cein da erregue ori ofendituco duana?
Ulula abies, dio çacarias Igarleac, quia cecidit cedrus. Bildur çaitezte
negar eguin çaçue tchiqui ta argal ceratenac, bada arbolaric sendoenac ta
lerdenenac erori dira goitic beberaino. cer guera gu aingueruen ondoan?
Jaungoicoaren aldemenean dagon lenengo toquia Jaunaren aserretic seguru içan
ezpada, cer içango da Jaunagandic ain urruti bici gueranequin. O cristauac!
Lucifer, aingueruen artean lenengoa erori çan; Saul, hebreotarren artean
lenengoa erori çan; S. Pedro Apostoluen artean lenengoa erori çan. cer eguin
gueinque guc ez erorceco? cer? Jarri gaitecen denoc S. Miguelen onduan, ta bici
gaitecen leialquiro gure Jaunaren alde.
2. Icusi çaigun cer eracusten digun gure maisu jaquinsu S. Miguelec.
Eracusten digu lenengo umiltasuna. S. Miguelec bacequian nolacoa çan bere
edertasun icusgarria, bere jaquituri guztia, bere escubide andienetacoa, bere
doe ta apainduri guciac; baina bacequian dendena Jaungoicoac emana çala, berez
etzuala ecercho ere, berez utza çala Jaungoico gabe. Orregatic jaiqui çanian
Lucifer pustua Jaunaren contra esanaz ¿quis sicut ego? cein da emen ni becelaco
bat?, etzitzaion bururatu S. Migueli esatea «çu beste banaiz ni ere» ezpada,
asturic oso osuan bere içate ederrarequin, oroitzen çaio Eguile Santuaren
anditasuna bacarric, eta esaten du: ¿quis sicut Deus? cein da Jaungoicoa beste?
cein arro pustu da bere inoz limosnaz emandaco edertasunari beguiratzen diona
Jaunaren edertasunen aurrian? Ara emen, c., S. Miguelec ematen digun lenengo
ejemplo osasungarria. Umiltasuna, n. a. m., da beste birtute gucien cimendua, da
arimaco ondasun ascoren sustraia, da onduen jatorquigun janciia, da Jaungoicoac
gugandic escatzen duan birtutea, da J.c. gure jauna itzez ta obraz eracutzi
ciguna, da azquenez gu goien goienetara jasoco gaituan birtutea, bada esana
dago: qui se echaltat humiliabitur; qui se humiliat echaltabitur, arro bici
diranac macurtuac içango dirala eta humil bici diranac içango dirala jasoac. Eta
esaquera au bete çan Lucifertarrequin ta S. Miguel umilari jarraitu ciotenequin:
batzuec, lenengoac, an daude infernuco sugarrean ondo macurtuac, bestiac an
daude ceruetan lenengoan baino çoriontasun andiagoan.
3. Bigarren S. Miguelec ematen digun ejemploa da esquer onezco ta
leialtasunezcoa, Lucifer ta bere lagunac astu ciran bere Jaungoicoarequin, astu
ciran dena sor ciotela bere Jaungoicoari, ta bera serbitzen, bedeincatzen ta
doanditzen bici bearrian jaiqui ciran esquergabetasun lotsagarrienarequin beren
Eguilearen contra. Baina San Miguel esquer onez betea cegoan Jaunac eman cizcon
apainduriacgatic, eta icusi çuanean Lucifertarren oquerbide ta doilorqueria,
jaiqui çan Jaunaren alde, nobletasunic ederrenean beste aingueruai esanaz:
«ceruco aingueruac, etzaitezte içan doilor ta esquergabeac; ezteçaçutela
desonoretu çuen burua: Jaunaren alde ceraten guztioc, atozte nere ondora, ta
gure nobletasunac aguincen digun becela defendi çaigun bere bandera, purrucatu
ditzagun gure Jaunaren etsaiac». Eta orduan içan çan ceruetan espirituen guerra
bildurgarri bat: alde batetic jocatu çuen Jaungoicoaren aldecoac S. Miguel buru
çuela, bestetic esquergaiztoco aingueru galduac. Ta ceinec irabaci çuan guerra?
ceinec? An cegoan Eguile Alsua bere onorea ta gloria çainceco, an cegoan Jehoba
santuco Jaungoicoa, norc irabaci ceçaquean guerra bat bere contra? ¿Quis sicut
Deus? guerra onetan S. Miguel ta berarequin batera Jaunaren alde erten çutenac
gauça bi batera irabaci cituen: betico ceruban guelditzia, eta guerora ceruan
sarcen ciranen aurrian onra andi bat içatia; bada S. Miguel ta bere lagunac
gueratu ciran sendaturic Jaunaren gracian ta bere adisquidetasunean betico
atseguinac goçatzen ta espiritu bati dagoquion onraric andienean. Eta besteac?
Besteac an daude infernuco presondegui icaragarrian: beti cerutic campora, beti
Jaunaren aserrean.
4. N. a. Pensatu deçue inoiz Jaunaren aserrea cer dan? O! Jaungoicoac
esquergabearençat duan aserrea ain andia da ece cembaterainocoa dan inorchoc ere
eztaqui; baino nolabait aditzen ematen digu orain esan dedan ceruco guertaera
onec. Beguira çaçue Luciferren alde jarri diran aingueruetatic bati bacarric
parcatzen eztiola: asco ciran, tchit asco, ecin contatu ala, itchasoco ondar
aleac aria bear bada, eta bati bacarric parcatzen eztio, denac içan ciran
condenatuac eta denac betico: ¿Quis novit potestatem irae tuae? dio Dabid Igarle
santuac. ceinec, Jauna, esagutzen du çure aserrearen indarra? Munduco erregueac,
beren contra guerraren bat alchatzen danean, castigatzen ditue aguintariac
bacarric, edo, gueienez, ilcen ditue amarretic bat, bainan ezta onela gure
Jaungoicua: anima quaepecaverit ipsa morietur. Jaunaren contra jasotzen dan
anima içango da ila ta condenatua betico. Eta contuan iduqui çaçue, n. a.,
Jaungoicoac etziotela ecertaraco astiric eman aingueru gaistoai, ez damuric
arceco, ta ezta ere bitartecoren bat bialceco Eguilearen aurrera. Pecatu eguin
çuen ondorean bertan jaiqui çan S. Miguel leiala eta instante artan bertan
purrucatu cituan Lucifertarrac Jaunaren aserrezco ezpata sorrotz ta
gogorrarequin. cergatic ain laster? cergatic, jaquinsu batzuc diotenez,
aingueruen pecatua malicizco pecatua ta borondate guciarequin eguina çan.
contuz, bada, cristauac, maliciz ta borondate guciarequin eguiten dituçuen
pecatuequin, cerren guerta leique orrelaco pecatu bat eguin ondorean ez içatea
çuençat Jaunagana biurceco gracia ta astiric. Icasi çaçue S. Miguelgandic, bada
emen ematen digu irugarren lesiua; eta da maitasunezcoa.
Maitasuna esquer onaren anaia da. Mesede asco artu dituan guiçonac, biotz
onecoa bada, an, biotzaren socuan sentituco du esquer ona, mesedeac eguin naia
ta maitasuna. Eta maitasuna dagon toquian ezta malicizco pecaturic: maitasuna da
berez bigun ta estitsua, ta eztu nai urruindu, ezpada ce goçatu, onoretu,
apaindu, samurtu, loratu baicic. inorc ofenditzen baçaitu, a., cer eguiten duan
ondo daquiala, ez sinistu persona arien maitasuna, maitasun ori gueçurrezcoa da.
Eguiazcoa çan Miguel Santuarena Jaunarençat, bicia çan ta samurra, ta ecin çuan
eraman Jaunaren contra inor alchatzea. Orregatic jaiqui çan ain laster,
orregatic guerratu çuan, Jaun maitagarria goçatzeagatic, onoretzeagatic,
loratzeagatic. Icasi çaçute, cristauac.
N. a. m., beste gauça asco alde batera utziric, eta gure arimaren
probetchuraco cerbait atera deçagun, nai nuque oroitu çaiteztela Luciferren eta
lagunen pecatu ain gogor castigatua içan çala pensamentuzco pecatu bat bacarric:
edo beren indarrez nai çuelaco jaditchi betico çoriona; edo betico çoriona
despreciaturic beren içateac, aingueru içateac ematen ciona bacarric nai
çuelaco; edo beste aingueruei aguincea nai çualaco, Jaunaren mende içan gabe;
edo, beste batzuec diotenez, J.c. gure jauna guiçon eguingo çalaco; dana dala
pensamentuzco pecatu bat çan, soberbizco edo arrotasunezco pecatua. cein
icaratuco ezta au jaquitean? O cembat pena, cembat naigabe, cembat negar, cembat
itz amorratu, cembat madaricacio ecarri dituan pensamentuzco pecatu batec.
ceruetan jaio ciran aingueruac galdu ciran, ta galdu ciran betico pensamentu
gaizto bategatic. Saul erregueac aguindu cien bere guerralariei, eriotzaren
azpian, etzeçatela ecercho ere jan edo edan onelaco sasoira arte. Aguindu oni
faltatu cion Jonatasec, gauça uts batean: ara cer çan: escuan çaraman cigor
punta bat sartu çuan esne ta eztitan, eta eraman çuan cigor punta ura aora, eta
falta onegatic Saulec condenatu çuan Jonatas ilcera. Orduan cion Jonatasec:
gustans gustavi paululum melis et ecce ego morior, ezti pitin bat eraman det
nere mingainera, eta ara emen cergatic il biar dedan. Au berau deritzat Lucifer
ta lagunac deadar eguiten duela infernuan: gustans gustavi paululum melis:
arrotasunezco pensamentu bat içan nuan, ta galdu ninçan betico; ezta neretzat
salbacioric: in inferno nuila est redemptio. cristauac! Eztira tcharrac S.
Miguelec ematen disquigun ejemploac; baina ezta ere, deabruac berac, nai ta nai
ez, infernutic ematen digun lesiua. Icasi çaigun, c., icasi çaigun.
Eta etzaiteztela astu bacar bacarric salbatu cirala ta bici dirala gaur
çorioneco S. Miguelen bandera çuri ederrari jarraitu ciotenac, umilac içan
ciralaco, esquer onecoac içan ciralaco ta maitaleac içan ciralaco: aiec ere
bacequiten ederrac cirala ta jaquinsuac, baina bacequiten ere dena çala
Jaungoicoac emana: etziran arrotu ta etziran condenatu.
Baina, esango diraçue: ete dago guiçonen bat Lucifer becela Jaunaren
contra jaiquitzen dana pensamentuz bada ere? Entenditzen degu Aingueru bat
icusiric bere burua ain ederra, ain aberatza, ain jaquinsua, ain apaindua,
aimbeste escubidez betea, tchoraturic bere doe guciequin, astu çala bere
Eguilearequin, ta pecatu eguin çuala; baina guiçonac, badauca nundic arma içan?
Badauca guiçonac nondic pamparroitu? Urte batzuetaraco bicitza daucagu gueienez,
eta bicitza au inorc emana. inorc eguin guenduçan, Jaungoico gauça gucien
Eguileac; jaio guinan ta baguaz ascar asco munduco eremu legorretic ciar
eriotzaco portura, bein ere guelditu gabe, bein ere atseden pisca bat eguiteco
escubideric eztaucagula. Ez guera ecercho ere gorputzaren aldetic, quereiça,
aicea, utza. Pulvis, cinis, nihil. Esan guinaique, bada, bildur gabe eztaucala
guiçonac nundic arma içan; bainan icusten degu sarri ascotan guiçona astutzen
dala cein utza dan, certaraco jaiua dan; pustutzen dala Jaunac egun batzuetaraco
eman dien ondasun apur batequin, jaquituri pisca batequin; gorputzeco indar
pisca batequin; arrotzen dala ondasuna, jaquituria edo indarra beriac balitu
becela; erorcen dala itchutasun andi batean; jaiquitzen dala bere Eguilearen
contra, eta esaten diola, arpeguiz arpegui, bere Eguile Santuari Luciferren
guisara: non serviam•, etzaitut nai cerbitu, eztet nai çure mendian egon; ni ere
banaiz çu bestecoa: non serviam.
Iracurri daiguçan munduco erri ta guiçonen condaira edo istoriac. Icusten
degu Babilonia bat, munduaren jabe ta erreguina becela, esaten duala arrotasun
andian: Ego sum et praeter me non est alterus; icusten degu Nabucodonosor bat
bera bici çala, bere irudi edo tailunça bat adoratzea nai içan çuana; icusten
degu Diocleciano bat bere burua egusqui ta ilarguiaren anaitzat iduquitzea nai
içan çuana; icusten degu Eliogabalo bat bera beste egusqui eder arguitsu bat
becela tratatzia nai içan çuana; icusten degu caligula bat bere burua
Jaungoicotzat çaucana; icusten degu Persiaco erregue bat, ceini, bere
pamparroiquerian, urregorrizco burdian çaramela, burupetu citzaion trumoiac eta
tchimistac bota biar cituala Jaungoicoa balitz becela. Orretaraino elcen da
guiçonen tchorotasuna. Eta etziran, n. a., lengo guiçonac bacarric orrelacuac,
ezpada ece gaurco guiçonac ere bai. A! gaurco guiçonena oraindic gueiagora elcen
da. çuec, n. a., gaurco munduan bici cerate ta badaquiçue mundu orretan cer
pasatzen dan: ni ere gaurco munduan bici naiz ta badaquit cerbait mundu onen
berri. Or, numbaiten, edonun, icusico dituçue itz jario biçardunen batzuc,
tchori buru pusturen batzuc, bere Jaun Eguilearequin asturic bici diranac,
errestasunic andienean edocer gauça esaten duenac Relijio santuaren contra,
Eleiçaren contra, Jaungoicuaren contra; or, numbaiten edonun icusico dituçue
Luciferren guiçan, Luciferrequin batean jaiquitzen diranac Jaunaren aurrean
esanaz Eguileari: non serviam; etzaitut serbituco, nic neregain bici nai det, or
compon çure gaucequin. cer esan det? ¿Non serviam esaten duela? Gaurco
egunetaraco gauça utza da ori. A. aditzaileac, gaur inoiz baino gorago dago
jasota Luciferren bandera, ta badira jenteac deabrua baino amorratuagoac
Jaunaren contra esaten duenac infernuac asmatu al leiquianic gauçaric tcharrena,
erdal errietaco presondeguietan asmatutaco iscunça bildurgarri bat, guiçon
ilçailian iscunça amorratua. Non serviam, bai, eztet nai serbitu Jaungoicoa,
Jaungoicoa baino gueiago naiz: non serviam, eta gainera Mec.... ai! ez: eztitut
nai nere espainac manchatu. O, euscalerria, euscalerria, galdu cinan!
çuec, a, esango diraçue, bear bada, etzeratela çuec, eztirala Artadico
jentiac modu orretan itz eguiten duenac; çuec ere, iscunça infernutar ori
aditzean, bildurrez, icaraz, ta lotzaz guelditzen ceratela. Ordu onian içan
dedila, n. Artaditar m., onela bada; bainan eztiraçue ucatuco iscunça madaricatu
ori aditzen dala çuec çabilçan bideetan, çuec çabilçan lanteguietan. Bai, or
dabil mundua, deabruaren bandera inguraturic, beti mundu onetan bici biar
baguendu becela, gorputzarençat ajola gueieguian, arimarençat ajola gabe; or
dabil guiçona, itchutua, arroqueriz betea, munduan bere goçotasun danac bilatu
nairic.
O. n. c.! Betico galduac içan nai ezpadeçue Lucifertarrac becela, oroi
çaitezte etzinatela jaio beti emen bici içateco eta ezta ere gaur bai ta biar ez
diran ondasunen bila arrastaca ibilceco; ez n. c. Jaio cerate, aingueruac becela
Jauna maitatu, bedeincatu, onoretu ta serbitzeco, eta guero bere arpegui ederra
icusten bici içateco ceruetan. O Miguel Santua! ceruco Principe andia, erruqui
çaite guçaz; eguin gaitzatzu çu becela umilac, esquer-onecoac, leialac ta
Jaunaren maitaleac emen, guero çurequin batean bici gaiteçan beticotasun
çorionecoan, Amen.

(MAIAtza)

Corrupti sunt, et abominabiles facti sunt in studis suis.


Usteldu ciran, ta nascagarriac ceuden beren esaqueretan.
(Dabid erreguearen itzac 13 garrengo Salmo ta 2 garren bersoan)

guiçonaren biotzac beti maitatzen du ta maitatuco du gauça ona; beti


içango da guiçonaren biotza gauça eder, andi ta aberatzen çalia. Gauça onac
berez du misteriozco indar bat becela guiçon gucien biotzac beraganatzeco; gauça
eder batec arrituric becela iduquitzen ditu guiçonac bere aurrian, ta cembat eta
gueiago esagutu edertasuna, aimbat eta gueiago maitatzen due; jente aberatsai
eguiten çaiete salbe, menende edo maitasunaren seinalea, gueçurrezcoa bada ere;
guiçon andiac içaten ditue inguruan beren arguitasun ta jaquituriaren
onratzaileac; aguintariac beregan içaten due beste guiçonen errespeto edo
bildurra; eta, azquenez, erreguien jauregui apainduetan batzen dira aberatz,
andiqui ta aguintariac erreguiari onra emanaz, beren buruen onra bilatzeco
asmoetan.
Orregatic cristau catolicoen relijioac, relijioric onenac, relijioric
ederrenac, relijioric santuen ta andienac, bera bacarric andi ta bera bacarric
santu dan relijio eguiazcoac, içango ditu noiz nai ta edocein toquitan
maitatzaile benetacoac. Orregatic batu cerate çuec ere, n. a., Maiatzeco il
ederrean, eleiça santu onetan, gabero gabero çuen Ama maite Mariarequin batzar
edo tertuli santu bat eguitera, onela esan al baneique, Maria tchit santa
ceruetaco erreguinaren birtute ugariac icastera; Ama santa oni maitasunezco
canta goçoac cantatzera, esagutu duçuelaco bere ontasuna, bere edersuna, bere
animaco aberastasuna, bere andi içate neurrigabea.
Tchit ederqui eguin deçue, eta gaur bilera edo batzar santu abetaco
azquenengo jaia dalaco ondo erabaqui deçue Maria Amaren irudi beneragarriarequin
caleric cale ertetzia, çuen maitasunaren seinale edo aguergarri on bat emanaz.
Orregatic nator ni gaur çueri eracustera «tchit bearra, ona ta
osasungarria dala barrenen gordetzen degun sinismen Jaungoicozcoa campora gure
eguitada gucietan aguercea».
Ara emen nere sermoitchoaren gaia. ceruetaco erreguinac lagundu daidala
bear dan becela eracusten.
Corrupti sunt, etz.
1. N. a. m. Gauça bearra da mundu onetaco semioc gure Jaun eta
Jaungoicoari sor diogun errespeto, betuste ta onorea eracustea, ta baita ere
Jaungoicoaren adisquideric andienai, bada ecin gueinque Jaungoicoa bear becela
onratu ta serbiçatu bere adisquide ta santuac onoretu gabe.
Onore au eman biar diegu batez ere barrenean, biotzean, cinço cinçoro,
adorabis Deum in spiritu et veritate, cergatic campoco onore ematea bacarric
gueçurrezco onore ematea içango litzaque, injuri andi bat Jaungoicoari ta
Santuai ematea; bainan baita ere animatic campora aguertu bear da, cergatic
gorputza ere, anima becela Jaungoicoac eguina da, ta gorputzac ere, animac
becela sor dio Jaungoicoari menende ta onorea.
2. Içan dira guiçon gaizto batzuec, fede ucatzaile galduac, Eleiça Ama
Santari malco asco isuri eraguin dioten jente errucarriac, esan duenac aua
betian eztuala Jaungoicoac arimatic campora errespetoaren seinaleric biar. Gaur
guiçon oien contra naiz, icusico deçue guero cergatic.
Nun icasi ote çuen galdumendico dotrina gueçurrezco ori bere alperqueri ta
borondate tcharrean ezpada? Ez beinçat legue çarreco liburuetan, bada aietan
iracurcen degu cain eta Abel lenengo guiçonaren semeac ematen ciotela
Jaungoicoari, ez bacarric arimaco onorea, baita ere animaco errespetoaren
aguergarriia, ezqueincen ciotela Aita cerucoari beren lurreco ondasunen parte
edo çati bat. Ez liburu çarretan, bada Job Santuaren liburu ancinacoan iracurcen
degu cembat penitencia, cembat esqueinça, cembat erregu eguiten cituen orduco
guiçonac beren pecatuen çorra pagatzeagatic, eta beste Israelgo Patriarca
ascoren liburuetan aitatzen dira tchit sarri Jaungoicoaren onorean eguindaco
Eleiçac, altareac, festac, erreguac ta cantu samurrac. Mila ta mila gauça dira
eta aste bat osoa bearco nuque danac esateco: aitatzea naicua degu jaquitzeco.
Eztuela Eleiçaren etsaiac liburu sarretan icasi eztegula eman bear
Jaungoicoaganaco maitasun ta errezpetoaren seinaleric.
Icasi ote du jente gaisto orrec dotrina ori J.c. gure Jaunaren legue
berrico liburuetan? Ezta ere ambat gutchiago. J.c. gure Jaunac berac ipini
cizcun çazpi Sacramentuac seinale aguiricoetan; berac ipini cigun Altaraco
Sacramentu Santu miragarrizco ori adoratu gueneçan; berac esan cigun bere
icenean oraciora batzen guinanean an egongo çala Berbera gurequin batean; berac
eracutzi cigun Aita gurea, oracioric ederrena; berac eman cigun oracioraco
ejemploa sarri ascotan, batez ere Jetsemaco baratzan auspesturic esan cionean
Aita cerucoari: Pater, si posibilé est, transeat a me calich iste. Aita, al
baldin bada, pasa dedila nigandic caliça samin au.
4. Dotrina au berau eracutzi digue Eleiça Santaco gurasoac, seinetatic
icusi gueneçaque S. Agustin jaquinsuac ta S. Juan crisostomoc esaten digutena.
S. Agustinec dio: relijio guztiac bear dituela biotzeco sentimentuen
aguergarriac, sacramentuac ta oraciuac, oracio gabe, Sacramentu gabe biotzean
dauden sentimentuac campora aguertu gabe ecin leitequeala bici relijioa. S. Juan
crisostomoc esaten digu: conspicuum esse non posse fieri ut sine precibus vita
cum virtute detegatur gauça jaquina dala, ecin leitequeala inor bici birtutetsu
oracio edo erregu gabe.— Dotrina au berau eracutsi due guiçon jaquitsu ascoc,
ceinetatic bat bacarric aitatuco det, eleiçaren adisquide ona içan etsana bera,
Julio Simon Franciacua. Jaquinsu onec dio: J. cristoren eleiçac esagutu duala
inorc baino obeto guiçonaren biotza, ta orregatic ipini dizcola alderdi gucietan
eleiçac, alderdi gucietan campaiac, alderdi gucietan curutzeac, alderdi gucietan
Santuen irudiac, oroitu dedin guiçona Jaungoicoarequin ta erregutu deçan sarri
biciacgatic ta ilacgatic. Azquenez, eracusten nagon eguia, fedecoa da, Trentoco
batzar Santuac eracutzi cigun becela, eta au esan esquero eztago cristauençat
gueiago esan biarric.
5. Nundic bada atera ote due eleiçaren etsaiac galdumendico doctrina
gueçurrezco au? guiçonaren adin edo arrasoiaren contracua ote da gure dotrina?
A, ez! Gure arrasoiac esaten digu beguietatic sarcen çaizcola guiçonari gauça
asco, eta guiçonac icasico baditu, beguiac icusteco moduan eguin biar dirala
gauça oiec. Ascorençat mila bidar ganora bat itzez eracustea baino bein bacarric
icusi eraguitea gueiago içan oi da. Orregatican itchuac ez daquite eta eztue
icasico beinere cer dan gauça gorria, gauça urdina edo berdia: icusten
eztuelaco.
Oso gauça çaila içango litzateque bada guiçonen biotzean Jaungoicoarençat
amodiozco edo errespetozco sentimentuac sorcea, batez ere argui gutchico
guiçonen biotzetan, icusico ezpaluteque beste guiçonac Jaungoicoari ematen
dizcaten amodiozco ta errespetozco seinaleac: bada icusten dana icasten da, bai
gauça tcharrean ta baita ere onean.
6. Baina, itz egoquiequin aditzen emanda icasico baguenduque ere, laster
astuco guenduque Jaunaganaco amodiua, icusico ezpaguenduque beste guiçonac ere
baduela amodio ori; guc, gure bici moduan emango ezpaguinduzque amodio orren
seinaleac; egunero Aita gurea deituaz erregutuco ezpaguenduque; egunero bere
aurrean belaunicaturic gure pecatuen parcaciua escatuco ezpaguenduque, Jesus
maitearen irudi bedeincatuari mun goço bat eguinaz. Icusten eztana edo eguiten
eztana, jaquin da ere, astu eguiten da. Au gauça argui ta garbiia da, bainan
garbiago oraindic icusico deçue ejemplu batzuequin, cer guertatzen çatzue çueri,
Mariaren alabac, çuen Ama maitearen onran funcio edo eleiz festa on bat eguiten
deçuenean, sermoi on bat aditzen deçuenean, canta goçoac cantatzen jardun içan
deçuenean? cer? Berotzen da çuen biotza; pistutzen da çuen anima Mariaganaco
maitasunean ta eguiten dituçue çuen erregutchoac inoiz baino obeto, ta arcen
deçue gogoa Mariaren debociozcoac beti içateco ta egunero berari cerbait
erresatzeco. Bainan etzaiztela etorri eleiz-festetara ilabetian edo bijan.. ta
çuen erreguac epelcen dira lenengo, astutzen dituçue guero, eta eleiçara etorri
baino or numbaiteco erromeri edo jolasetaraco gogo gueiago içaten deçue. cer
guertatzen da guiçon ascorequin, biotz oneco cristauac içan arren? confesio on
bat eguin ondorean cristauric onenetacuac içaten dira, baina guero, eleiçaco
funcioetatic igues eguiten asten diranean, otzitzen çaie biotza, jaietan ençuten
due mesatcho bat, laburrena al bada, confesiotic iguez eguiten due, ta azquenian
etchecoen jardunaren jardunac, sacaca ta bulçaca ezpada, ecarcen ditu confesiora
urtian bein. cer guertatzen da troçoetaco lanera edo Americatara juaten diran
ascorequin? Lenengoetan ençuten ditue jaico mesatchuac, laburrenac bada ere,
eguiten ditue cristauen eguinquiçunac nolabait... baina guero, toqui oietan
erraz eztalaco edo ejemplu tchar asco icusten dituelaco, utzitzen ditue lenengo
erresuac, guero mesac, guero confesiuac... eta guero? jaungoicuac bacarric daqui
guero nola bicitzen diran! Bici? Bai, bicitzen dira munduraco, beren gorputza
bici da, bainan anima gaichoa ila egon oi da sarri ascotan. Bai, n. a., ah
argalac guera, ain utzac guera ece, Jaunaren laguntasun gabe, ejemplu on gabe
gauça on bat eguiten eztaquigu. ciartu nago Eleiz-funcioric icusico
ezpalitzateque beinere, gure fedea ila gueldituco litzatequeala oso laster. O n.
c.! Fedea galdu nai ezpadeçue, bada, Jaunaren laguntasuna nai badeçue, ejemplu
ona icusi nai badeçue, biotza indartu nai badeçue ceruraco bidean, o n. c.!
atozte eleicetara, atozte.
7. Gainera ecingo du inorc ucatu eleiçac dirala denoc alcarganatzeco
toquiric egoquienac. Eleiçatic campora denoc sacabanatuta bici cerate, bacoitza
bere etchean, etche pobretchoan pobreac, etche aberatzetan aberatzac, bata
bestien contra jardun berritsuquerietan bear bada, caridadearen contra pecatu
eguiten deçuela. Baina eleiçan denoc etche batean çaudete, oroitzen çatzuela
Aita baten semeac ceratela guztioc; denoc janari bat jaten deçue, Altaraco
Sacramentu santuan dagon janari miragarrizcoa; denoc oracio bat eguiten deçue,
ascotan çuen arçaiac guidatzen çaituela; denoc bat eguiten cerate caridadean
bata bestiari parcatuaz, bada gucioc esaten dioçue Aita cerucoari; «parcatu gure
sorrac guc gure sordunai parcatzen diegun becela». cer locarri ederragoric denoc
alcarganatzeco caridadea baino?
8. N. a.: Badaquit nic ere, guiçon gaistoac esan duen becela, biotzeco
maitasuna, barreneco errespetoa, animaco onorea dala onena, biotzeco maitasun
ori dala debocioaren mamiia S. Buenabenturen itzetan, eta campoco seinaleac
açala edo coscola becela; bainan açala ere açal gabe mamiia ezta bicico, eztu
iraungo: edo liçunduco da edo ustelduco da, eta mamin ustel asco dago munduan.
O n. c.: gaurco munduan bici cerate ta badaquiçue cer guertatzen dan
bertan; ni ere gaurco munduan bici naiz ta badaquit cerbait munduaren berri.
Badaquit persona ascoc, emacume ascoc (bai, emacumeac ere bai) icusten
dituçuenean eleiçara dijoacela sarritcho beste batzuec, ecin eramanic bestien
ona., esaten duela; «sarri eleiçara juaten diran oiec, sarri confesatzen diran
oiec, gu baino gaistoagoac dira». Bai? Ala ote da? Denac ote dira gaistoagoac?
çuec beinçat laster erabaqui deçue: au tcharra, ni ona. Jaquin çaçue Jaungoicoa
dala guztien jueça ta berac erabaquico duala cein dan ona ta cein tcharra:
etzaioçutela escuric artu Jaungoicuari. O. n. c.: orrela itz eguiten duen
jenteac, beren buruac onçat badauzque ere, baduela uste det cerbait aidetasuna
Eleiçari negar eraguin dioten guiçon gaistoaquin: eztue berac debocioric eta
eztue nai bestiac içan desaten ere: eztauque maitasunaren açalic, eztauque
coscolic, eztue nai sarri juan eleiçara Jaunari, Maria Santari ta Santuai
maitasunaren seinaleric ematera; bainan eztauque mamiric ere, eztauque
Jaungoicoaganaco maitasunaren ispiric ere: esan det len, coscol gabeco mamija
liçundua edo usteldua dago. Nun icasi due galdumendico dotrina ori? Nun? Beren
alperquerian, beren naguitasunian, beren Jaungoicoaganaco borondate tcharrean.
9. O. n. a. m.! Eleiz onetan batu ceratenoc badaquit orrela içango
etzeratena: çuec etorri cerate Amaric maiteenari maitasunezco seinaleric
ederrenac ematera: çuec nai diozcatzue maitasun eguiazcoaren aguergarriac eman
Mariari etchean, eleiçan, calean, toqui gucietan ta al deçuen gucian. Gaur
bedeicatu deçue eleiçan ta orain erten çaçue caleric cale bere irudi
beneragarriarequin. Or, cale cantoietan, eleiz barruan becela icusia ta
bedeincatua içan dedila gure amaren irudi goçoa, bedeincatua bere icena.
Beguietatic sarcen badira gauça onac, beguiac icusi decela gure erreguina,
gauçaric onena. Belarrietatic sarcen badira, aditu decela belarriac Mariari
eguiten diogun erregua: «Santa Maria, Jaungoicoaren Ama, erregutu çaçu gu
pecatariocgatic».
O, bai, Ama, erregutu çaçu gugatic. Bigundu itzatzu biotz legorrac, sortu
çaçu biotz gucietan eleiçaraco gogoa, içan gaitecen guero çugandic onoretuac
ceruetan beticotasun çorionecoan, Amen.

PRESENTAciÓN

(çumaia)
1895

Audi, filia, et vide et inclina aurem tuam.


(Ps. 44, 12.) Aditu çaçu, alaba, icusi ta ençun çaçu ondo.
(Berroguetalaugarren salmo ta amabigarren bersotic artutaco itzac)

N. a. m.: cer festa eder ta mesedezcoa gaur ospatzen degun festa goçoa!
Erten degu gure capilatchotic proceciuan, ta caleetatic ciar etorri guera
parroqui santura errosariua cantatuaz Mariaren irudi tchiquitcho bat erdian
dacargula. Aurretic, ecarri ditugu, beste proceciuetan icusten eztan becela,
beren pausoa ecin ondo bota duen umetchoac; bigarrengo mailan etorri dira amar
amabi urtecuac, argui gueiago daucaten nescac, eta asqueneronz gaste jente
asitchuena. certaraco da festa au? Denac oroi deçaten, lurrean lenengo pausuac
ematen dituenetatic asi ta mundu orren erdian laster sartu biar duteneraino,
denac oroi deçaten gaurco egunean Maria Santac ematen digun ejemploa.— Tchit da
goçoa umien lenengo iscunça Mariaganaco oraciua içatea; tchit da ederra
umetchoai eracustea Maria ceruetaco erreguin bedeincatuac bere lenengo pausuac
eleiz bidean eman cituala; tchit da osasungarria, nescatchoac, arrasoiaren
arguia beren buruetan sarcen dan orduan, gauça guztiac esagutzen asten diranean,
jaquin deçatela, sasoi orretaraco Maria, emacumeric arguiena, Temploan bici
çala; tchit gauça ona da, asitchuenac, munduan sartu biar duen egunetan, jaquin
deçatela munduac gastetasunarençat dauzcan periletatic igues eguin çuala Maria
Santac.
Gure irudimena lenengo jotzen duan guertaera, pausu ta pensamentuac an
guelditzen dira betico eta eguiten due guero biotzaren erdian cabi bat: lenengo
guertaera, pausu ta pensamentuac oquerrac içaten badira, cabi orretatic
oquerqueri ascoc ertengo du guero bicitza guztian gure arimaren ondamen
diralaco: lenengo guertaera, pausu ta pensamentuac onac içan badira, cabi
orretatic gauça on ascoc erten biar du gure animaren osasuneraco. A juventute
tua echcipe doctrinam et usque ad canos invenies. Icasi çaçu gastetan gauça ona
eta oroituco deçu sarçan ere, dio E. Santuac.
Orregatic esan det dala eder ta mesedezcoa gure gaurco festa, bada festa
au da bicitza gustiraco oroimengarri on bat.— Ume abec eztira beti ume içango;
asico dira ta bicico dira munduan; gordeco due biotzaren erdian gaurco festaren
oroimena; menturaz abetatic asco guraso içango dira; eracutzico diote beren
ondorenguai berac icasi duten jarraibidia, ta apainduco ditue beren alabatchoac
berac aimbeste pocez beteric festa onetaraco apaincen ciran becela. Gaur icasi
ta biar eracutzi: cate andi bat eguin biar degu Relijio santua pistu ta
indartuco duen gauça guztiequin; cate lodi bat beinere puscatuco eztana; cate
luce bat gu ilda guero ere iraungo duana animen oneraco.
Gaurco festa cristauen escoletatic campora ilunian ta astuta becela
pasatzen da; bainan jaquin çaçute, a., eztala badaezpadaco festa. Gogoratzen
çaigu egun onetan, Maria, gure Ama tchit santa, iru urte bacarric cituanian,
utziric etchea, gurasuac, aideac ta laguncho guciac, juan çala Jerusalengo
Templora esqueincera bere jaungoicuari bere biotz ta içate guztia, eta an bici
içatera Jaunaren maitasunian ta Eleiça santuaren serbitzari becela.
Icusi deçagun, n. a., cein esqueinçari andia dan Mariarena ta icasi
deçagun guc ere Mariaren ejempluarequin cerbait esqueincen gure Jaunari.
Lagundu çadaçue, n. c., onetaraco biar dedan gracia Jaungoico gure
Jaunagandic jaristen, eta escatu çaiogun Mariaren bitartez esanaz Abe Maria
bana.
Audi etz.
1. N. a. m.: Maria gure Ama santac, iru urte bacarric cituala Jerusalengo
Templora juan çanian an erten gabe guelditzeco, eguin cion Aita Jaungoicuari
gorputz ta arimaren esqueinçari eder bat. Gorputzaren aldetic bere bost sençunac
eman cizcon Jaun Eguileari, bada Temploan sartu çanetic aurrera Mariaren beguiac
ciran Jaungoicozco gauçac icusteco bacarric; bere belarriac' ceruco dotrina
maitagarria icasteco; bere mingaina' Jaungoico santua bedeincatzeco; bere
sudurra' Eleiçaco incensuaren usai goçoa aditzeco; bere oinac' Eleiz barruan
erabilteco; ta bere escuac' Altara Santuraco biar ciran gauçac garbitu, josi ta
apainceco. Animaren aldetic' almen guciac Jaungoicuagan ceuzcan. Bere adimen
arguitsua goçatzen çan Jaunaren andi içate, aberastasun, ontasun ta
guiçonarençat çuan erruquitasun neurrigabea pensatzen; bere oroimenarequin
gogoratzen cituan Jaungoicuac guiçonari eguin biar cizcon mesediac; bere
borondateac, borondate andi, cinço ta beinere oquertu etzanac, opa çuan
Jaunarequin beti egotea, Jaungoicoa beti maitatzea oso osuan ta biotz
guciarequin, beinere opa gabe beste munduco goçamenic.
Ara nolacua dan, n. c., Mariac Eguileari eguin dion esqueinça ederra,
gorputzeco sençun guciena, arimaco oroimen, entendimentu ta borondate osoarena.
Berac daqui ondotcho beguirada gaisto bat içan leitequiala animaren galgarria,
eta orregatic gordeco ditu ondo bere beguiac: oculos semper defichos tenuit,
nisi dum oraret; berac daqui ondotcho aditzen dan esaquera gaizto batec benenotu
leçaqueala anima, eta orregatic, S. Lucasec esaten duanez, etzan sarcen Maria
espirituco jardunetan ezpada, eta jardun oietan icasten çuana gordetzen çuan
bere biotzean betico, conservabat omnia haec in corde suo; berac daqui ondotcho,
mingaina gueiegui erabiltean, caridade santuaren contra pecatu asco eguiten
dirala, eta orregatic bici içan çan isiltasun andi ta ejemplugarrizco batean, et
voch penitus non audiebatur; itz batean esateco, berac daqui Jaungoicuac pausu
guztiac icusten dituala, anima ere gorputza becela berdin icusten duala, ta
orregatic ematen ditu pausu ondo neurtuac; orregatic dijoa Templora ta orregatic
darabil anima ah garbi Jaungoico maiteari gusto emateagatic. Tota pulcra...
Baina nola daqui Mariac orrembeste iru urte bacarric dituala? Guc, n. a.,
nola jaio gueran gure lenengo gurasuaren jatorrizco pecatuan, nola jaio gueran
argui gutchi buruan degula ta borondate oquerra biotzean, eztegu esagutuco biar
becela Mariac, ain gastetatican, Jaungoicuaganaco ceucan borondate ona. Baina
bai, esagutuco degu, oroitzen baguera Mariac etzuala jatorrizco pecaturic, Maria
Santa sortua içan çala ta jaiua tchit garbi ta ceruco graciaz ta aberastasunez
apaindua; Maria çala santu guciac baino, Adan lenengo gurasua baino gueiago,
bada Adan guiçonen guraso bada, Maria da Jaungoicuaren amatzat auqueratua, ta
baita ere guiçonen ama Jesusec curutze gainetic titulo ori eman cion esqueroan.
2. Bai, n. a., Maria tchit santa jaio çan ceruco apainduriz betea;
umetchoa çala juan çan Jerusalengo Templora apainduri abec gorde ta
gueitziagatic; gaste gastetatican lurreco gauçai beguiratu gabe igo çan ceruronz
birtute eder ascoren ego tchuriac çabalduric... eta gu, aleguin guztiac eguin da
ere, ezguera inoiz goi artaraino jasoco; baina (eta emen euqui contu) guc ere
cerbait eguin gueneçaque animaco ondasunac aquiatzeco, eta aquiatu esquero ez
galceco; guc ere jaso gueneçaque biotza lurretic gora, bada Jaungoicuac
onetaraco laguncen digu; Jaungoicuac emandaco gorputzaren sençunac gastatu
guinaizque Jaunaren onran; gure pensamentua erabili guinaique Jaungoicuaren
andiçate, aberastasun ta guretzat duan erruquia pensatzen; gure irudimena Jaunac
eguin dizquigun mesedeac gogoratzen; gure borondatea, lurrean arrastaca erabili
gabe, pisca bat gorago jaso, ta gure betico bicilecu dan cerua ta Jaungoico
Santu maitagarria indar guciequin maitatzen.
Eta orretara dijuaz mojatcho aben lambide, jardun ta arrastaca guztiac.
Beren mende ta escubidearen azpian utzitzen dituen umetchoai' eracusten diete
ceinec eta certaraco eman cizten gorputzaren sençunac ta arimaren almenac; cer
icusi biar duen ta cer ez; cer aditu biar duen ta cer aditu biar eztan; nundic
da nora ibili bear duen; cer pensatu, cer oroitu ta cer desiatu biar duen
Jaungoicua ez ofenditzeco. Maria bere borondatez Templora becela, gurasuen
borondateac ecarri ditu gaste abec çumaiaco icaslecura (icasteguira) eta emen?
icasten ditue mila contu osasungarrizco. Ah! Ta cer gauça ona dan jaquitea gure
lenengo urtietatic ceini sor diogun daucagun guztia gueiegui arrotu escaitecen;
batez ere emacumiençat, cer gauça ona dan jaquitea, beren gorputzac ederqui
apainduta, or ciar beren buruac botatzen dituenean, ibili ez deitecen ecaitz
tartean itchasoaren erdian belac eta lema galdu dituan onciia becela! A! cein
ona dan gasteric icastea gure irudimen, entendimentu ta borondatea certaraco
emanac diran, erabili eztaiguçan guero nundic ta noranai gure anima guztia
pecatu matasa çarrez josi josia ipinceraino!
3. Bainan utzi ditzagun contu abec ta icusi deçagun obeto Mariaren
esqueinça ta borondate ona. Eman cizcon Jaunari gorputzeco sentiduac ta arimaco
almenac; eman cion biotz guztia; bainan aimbesteraino maitatzen çuan Mariac bere
Eguilea ece, etzan betetzen Jaunari eman cionaquin, ecin çan ase biotzaren
erdian ceucan maitasunezco gose-egarria, ta gueiago eman nai cion Jaungoicuari.
Baina, cer gueiago emango cion bere içate guztia baino? O! Maitasunac asmo
ugariac ditu, ta Mariaren maitasunac asmatu çuan orduraino munduan aditu etzan
gauça bat, orduco munduac gueien gorrotatzen çuan gauça: asmatu çuan Jaunaren
maitasuna onratzeagatic ez beinere guiçonen maitasunic esagutzea; asmatu çuan
bere gorputzaren beti-betico garbitasuna; emacumea ezpalitz becela arima ta
gorputz aingueru baten guisara bici içatea: obeto aditu deçaçuten, Birjina
içatea bere bicitza guztian. O, cristauac, ordurarte etzan onelaco esqueinçaric
icusi Jaunaren Altara aurrean; ordurainoco guiçon ta emacumeac guiçon ta emacume
onac içatearequin asetzen ciran; baina egun orretatic' aurrera Mariac irequi
çuan bide berri ainguerutar onetatic asco jun dira ceruraino, eta an daude Maria
garbiaren cortejari garbi ta santu eguinic.
(Mariac Jaunaren maitasunagatic asmatu çuan estadu berri au ezta
danençacua; bacarric sartu biar du bide orretatican Jaungoicuac artaraco deitzen
dionac, dei eguiazcoa dan edo ez ondo icusita guero, cer eguitera dijuan ondo
pensatu ta guero; bainan danençacua da, bacoitzac bere estaduan gorde biar duan
garbitasuna, danençaco da ez pensamentuz, ez itzez ta ez obraz Jauna beinere
ofenditzeco esaten duan leguea: ez astu, c.)
4. Maria bici içan çan Jerusalengo Templo santuan beste estadu bat artu
bear çuan artean; beti Jaungoico maitiaren isilmandatuac ençuten, beti
umiltasunian, beti biotzetic erregutzen, beti maitasunezco sugarretan erretzen;
eta gure Jaungoico gauça uts batzuecgatic cerua ematen digunac, aberastu çuan
Mariaren anima gueiago ta gueiago oraindic, ecin esan besteraino, oso
neurrigabean; eta Templo artatic erten çanean, legueac etziolaco utzitzen
dempora gueiagoan egoten, erten çan, ez munduaren erdira, ezpada Naçaretzo
etchetchora, eta an jarraitu cion Temploan icasi çuan bicitzari, an içan çan,
Temploan becela, isilcorra ta umila, bacartade ta oracio çalea: etzituan utzi
bere birtuteac Eleiçan, Templotic campora berarequin batera eraman cituan beti
beti biotzaren erdian gordetzeco.
Berarequin batean! Bai, n. c., birtuteac eztira onelaco ta orrelaco
toquian bacarric bilatzen diranac, bacoitzarençat dira eta denoc bilatu
guinaizque edocein toquitan ta edocein estadutan, benetan nai içan esquero. Ara
emen cer falta dan: nai içatea. Eguia da, guc, gurez bacarric, ecin guinaique
ecer eguin Jaunaren laguntasun ta gracia gabe; bainan Jaunac denori laguncen
digu bere graciarequin. Jaungoicuaren gracia da egusquiaren argui errainua
becela: egusquiac argui eguiten du Francian ta Espainian berdin: egusquiac argui
eguiten dio itchasoan dijuan marinelari ta mendian dabilen arsaiari: egusquiaren
errainua sarcen da Eleiçan, combentuan, Erreguien jaureguietan ta çuen
etchietan. Orrela da Jaunaren gracia ere, Jaunaren gracia toqui guztietan
daucagu: guerçatzen dana da batzuec eztirala oroitzen gracia orrequin, ta beste
batzuec abegui on bat eguinic beren animetan gordetzen duela.
Onela gorde çuan Mariac Eleiçan ta campoan, onela gueitu çuan gueiago ta
gueiago, aimbesteraino ece mereci içan çuan Jaungoicoaren mandatariac deitu
ceçaiola graciaz betia, cein dan munduan esan diran alabançaric andiena. Dabid
bati esan cion Jaungoicuac bere biotzaren guisaco guiçona çala, vir secundum cor
Dei; Magdalena bati esan cion asco maitatzen çualaco pecatuac parcatzen cizcola,
remituntur tibi peccata tua quia dilechisti multum; S. Juan Bautista bati esan
cion «guiçon jaio ciranen artian andiena çala»; baina Dabidec pecatu eguin çuan,
Magdalena Jerusalengo escandalua içan çan, S. Juan B.ta gauça utsa çan Mariaren
onduan; eta cerutic lurrera jetchi çan aingueru mandatariac, emacume
miragarrizco onen aurrian, asten du bere mandatua esanaz: Abe Maria, graciaz
betia. Atera çaçue emetic contu cembat balio duan Jaunaren graciac ta nola
saritu cion Jaunac Mariac berari Eleiçan eguin cion esqueinça ederra.
5. Eta orain Maria graciaz betia bacegoan, bada, ceruco aingueruac esan
cionez, etzeucan gueiago gracia bearric, graciaz aseta egongo çan ta etzuan
gueiago ecercho ere eguingo gracia gueiago aquiatzeco? A! ez; Mariac eztu
instante bat bacarra galduco bere bicitza lucian, eguingo du aleguina arimaco
aberastasunac gueitatzeco, Jaunarequin adisquidetasun andia gueiago estutzeco;
irurogueita amaica urtean bicico da, baina çazpi mila urtean bicico balitz ere,
berdin berdinean eguingo luque lana anima graciaz gueiago aberastzeco.
A cer ejemplua guretzat, n. a! Maria gracian ta apainduri ugarietan jaio
çana; ceruac graciaz betia deitu diona, gratia plena; M., lurreco santu guztiac
ta ceruco aingueru danac baino mila bidar aberatsagoa... beti animaco
aberastasunen bila, eta gu, pecatuan jaiuac, pecatuan bici içan gueranac,
animaren ajolaric gabe, gorputzaren ajola gueieguian! Ez guera lotsatzen, a., ez
guera bildurcen sençungabequeri onequin? Beinere pecaturic ecin eguin bagueinque
becela, arimaco etsairic ezpaguenduque becela, gabilça nunnai ta edocein
sasoitan beguiac ta belarriac ondo iriquiac ditugula, ta mingain luceac esaten
duana beinere neurtu gabe... Ez guera lotsatzen, ez guera bildurcen
sençungabequeri onequin? Gastetasuna alperric galdu deçuen cristauac, oroi
çaitezte demporaz, eriotz bildurgarriren atsaparretan erori baino len!
6. Eta çuc, gure escola barruan bici ceran gaste jentea, etzaçula
demporaric galdu, icasi çaçu Mariaren ejemploarequin; ta çuen erri ta etcheetara
juaten ceratenian eraman çaçue çuequin batean birtutezco bicitza ona Mariac
Templotic campora eraman çuan becela: ez emen utzi bicimodu ona ta Jaunaren
gracia, bada falta andia eguingo diçue lurrean igaro biar dituçuen egunetan.
Jaungoicoac ta M. S. gorde çaitzatela mundu orretan bilatuco dituçuen arimaco
etsai tartean.
çuec, berriz, erri onetaco nescatchoac, campai soinua aditzean escolara
juaten ceratenac, eguin çaçue egunoro escolara juateco sacrificioa, M. Temploan
eguin çuana becela; bada çuec escolan egongo cerate onduen, escolan icasico
dituçue guero falta eguingo diçuen gauçatcho asco. Eta escola barruan audite
filiae, ençun icasteco gogo onarequin çuen eracusleac esaten diçuena: et videte,
icusi ondo ta icasi biar diran gauça on gustiac, eta guero eguin bicitza guztian
orain icasi deçuena.
Aditzen çaudeten gurasuac, mila bidar esaten deçuenac çuen demporan
aimbeste gauça on eracutzi balitz mesede andiac içango cinduztela, munduan bici
içateco argui gueiago içango cinduela, etzinatela ain motzac içango, çuen
alabatchoen onagatic eguin çaçue çuec ere esqueinça bat Jaunari, sacrificio
tchiqui bat, eta escolaco orduetan lan gueitchuago içango badeçue ere, bialdu
itzaçue egunoro çuen alabatchuac escolara, egunoro, cerren buruan arguitasuna ta
biotzean jaunaren maitaera sarceco astija biar da ta dempora; eta ala ere,
ascotan ezta atchitzen nai dan gustia. Eztioçue dote oberic emango educacio on
bat icasi eraguitea baino. Ezteçue nai çuen umeac arguiac içan ditecen ta biotz
onecuac? Bainan nola orretaraco bidean ipincen ezpadituçue? Erançungo diraçue
escoletara juaten diranac ere naicua motz ta naicua lotzagabe dirala? Bai,
arrasoia deçue, ascotan berez bear da doaia; esan det escoletan ere eztala nai
dan guztia atchitzen umiacgandic; baina obiac ta arguiaguac dira calebasterretan
edocein çabarqueritan dabilçanac beinere itz on bat aditu gabe? Ai, ez, esagun
içaten da cein dijuan egunero escolara, cein dijuan noician bein, ta cein batere
juaten eztan. Esagun calian, esagun etchian, esagun Eleiçan (confesonariuan),
esagun orain, ta gueruago ta esagunago. cristau gurasuac, çuen umien onagatic,
Jaunaren icenian, Jaunaren aurrian contu eman biar gutchiago içan deçaçuen,
egunoro umiac escolara.
Azquenez, çuec, aingueruen arpeguidun umetcho laztanac, munduco ecaitz
galgarriac jo etzaituen lore bigunac, conciencia tchuri-garbi-ederreco ume
bedeincatuac, alcarganatu itzatzue çuen escutchuac ta erregutu Ama Santari gorde
çaiteztela beti aingueru, orain, guero ta eriotzaco orduan. Erregutu gugatic ere
denoc salba gaitecen.
Bai, Ama maitea, salba gaitecela denoc: ume abec ta ume eztiranac
aprobetcha deçatela escolaco dempora, jarrai deçatela guero gaur icasten duena,
bici ditecela cristau onen guisara, bicitza au amaitzian erori ditecen çure
besuen erdian betico çorioneraco, Amen.

SANTA ENGRAciA

Aiçarna — 1896

Justorum animae in manu Dei sunt,


et non tanguet ilos tormentum mortis.
Justuen animac Jaungoicoaren escuetan daude,
ta eriotzaren oinaceac eztie icutuco.
(Jaquituriaco liburuan 3-garren bersotic artutaco itzac.)

N. a. m.: Munduan eguia falta da, munduan eguia bearrean dago. Eguia cein
bearra dan lurrean jaquiteco, eztaucagu icustea baino guiçon guztiac maitatzen
duela (itchuran beinçat), guiçon guztiac esaten duela beti berena dala eguia.
Deserraçoiric andienaren alde dabilenac; gauçaric oquerrena defenditzen duenac;
norbere iritziarequin ateratziagatic justici guciaren contra jocatzen duen
guiçonac; lenengo gueçur ondo asmatugabea esaten duan ume coscorretic asi ta
escola nagucietan pamparroiqueriz beteric beren dotrina gaistoac eracusten
dituen maisuetaraino; istun eder diranac; guiçon jaquinsuac; ausilariac,
escribatzaileac; goicuac ta becuac denac esango diçue arrotasunic andienean: «au
da eguia, nic esaten det eguia, nerea da eguia». A! Esagutzen due, esango
baluteque, bere biotzaren erdian sentitzen duen guisan: «nic esaten det
gueçurra, nerea da gueçurra», beren ausia instante artan galduco litzatequeala.
Bada orduan, esan guinaique: guiçon guciac eguiaren alde badira, guiçon
guciac eguia badiote, dena da eguia munduan? A! ez, a., munduan gueçur asco da,
tchit asco; gueçurrac umien artian, gueçurrac ezjaquinen artian, gueçurrac
jaquinçuen artian ere. guiçonac ascotan eztu eracusten bere barruco pensamentua;
guiçonac ascotan bere biotzeco sentimentuac estalduac eracusten ditu; baino,
borondateric onenarequin jocatzen duanian ere, oso indar gutchi du eguia
bilatzeco.
Orregatic aimbeste bidar beguitandu çaizca guiçonari eztiran gauçac;
orregatic mundu onetan maisutzat egon diran jente ascoc eracutzi ditue gueçurrac
egui ederraren jasquerarequin. cer da bada eguia? Eguia da Jaungoicoa, bada
Jesusec esan çuan ego sum ventas, ta eguiçaleac dira Jesusen dotrina çarrari
betico bidetic jarraitzen diotenac, bainan ez mingainez, ezpada eguitez, bene
benetan.
Nator gaur eracustera çuec ain poliqui apaindu deçuen ermita onetaco
Santa, Santa Engracia içan çala eguiçale benetacoa ta eguia defenditzeagatic
ilçala, guri ejemplu osasungarri bat emanaz.
Eztaquit nola eracutzico detan gai au. çuec, Aiçarnatar aditzaileac, tchit
egoqui auqueratua cenducaten sermoi onetaraco guiçon abil, jaquinsu on ta
eguiçale bat, bainan guiçon ori gaisotu dalaco nic artu det asquen orduan sermoi
au eguiteco arturapena. Esagutuco deçue, bada, inoiz baino gueiago bear detala
gaur Jaunaren laguntasuna, ta laguntasun au escatzeco auspeztu çaitezte nerequin
gaur bedeincatutaco altara berri onen aurrian, ta esan daiogun ceruetaco gure
ama onari Abe Maria bana.
Justorum... etz.
N. a. m. Ebro ibai z ibalaren aldamenean jasotzen da uri andi ta eder bat
çaragoça icenecoa; çaragoça, Ama Birjina metarri edo Pilare santucoaren
aguertoquia; çaragoça, aimbeste martini santuc beren odolararequin bustitaco
erri bedeincatua, çaragoça, oroimengarritsu ta icen andicoa, Espainia guztiari
onorea emateco dina dan çaragoça.
Erri onetan martiri santuen odol beroac narotua, jaio çan landara berri ta
eder bat, Sta. Engracia, Jesus bacarric çala eguia esagutzen çuan emacume
arguitsu eta eguia onen alde il arteraino burrucatzeco prest cegoan emacume
indarsua.
Laster etorri citzaion burruca onetaraco bidea. Dembora artan cegoan
çaragoçaco aguintari Daciano ceritzaion guiçon biotz gogorreco bat, Jaungoico
gueçurrezcoen alde lan andietan cebilena, ta cristauen icena lurretic betico
quendu nai çuana. Egun batean artu cituan preso emeçorci guiçon familiaric
andienetacoac, eta esan cien Jesucristoren leguea utzi nai ezpaçuen alde batera
bein betico, quenduco ciotela bicitza.
Uste deçue, a., bildurtuco cirala guiçon aiec, ta utzico çutela Jesusen
leguea, gaurco guiçon bildurti argalac menturaz eguingo lutequen becela? Ez,
aditzaileac. çaragoçaco guiçon santu ta eguiçale aiec bacequiten Dacianoc
quenduco ciela gorputzaren bicitza, baino ez animarena, ta animaren betico
bicitza goçoa nai çuten gorde; bacequiten etziotela ilco anima, Jaungoicoaren
escuetan cegoalaco ta ez guiçonaren escuetan: justorum animae in manu Dei sunt,
et non tanguet ilos tormentum mortis. Orregatic etzuten eguia saldu, eta eman
çuten beren bicitza Jesusegatic.
guiçon aiec beren bicitza eguiagatic ematen ceudenean, an cegoan beren
ondoan Engracia emacume gaste ta ona; ez isil ta bildurturic, ezpada martiri
santuac animatzen, guiçon aien animac pistutzen fedean ta ceruco goçotasunen
esperança santuan. Eta an junçan bera, batere bildur gabe, fedearen su-garrean
pisturic, Daciano gogorrari esatera: «cergatic çuc, juez galdua, mespreciatzen
deçu guc adoratzen degun Jaungoico ta Jaun eguiazcua? cergatic çuc ta Erromaco
Emperadoriac ain gaizqui tratatzen dituçue cristauac mundu gucian? cergatic
cerate Jaungoico gueçurrezcoen aldecoac? cergatic esaminatzen ezteçue Jesus
Jaungoico eguiazco bacarren dotrina santua?».
O Engracia, Engracia, Espainatar noblea! Ezteçaçula orrembesterainoco
bidean eraman eguia santuarençat daucaçun maitasuna! Pençatu çaçu erromatar
gaisto orrec eztuala beguiratuco emacumea cerala, gastea cerala, ederra cerala,
noblea cerala: çure bicitza perilean daucaçu ta galdu ceinqueala sasoiric
ederrenean.
«Nere bicitza perilean. cer bicitza? Gorputzecoa ala arimacoa? Arimaco
bicitza Jaunaren escuetan dago eta eztit lurreco guiçonec quenduco: justorum
animae in manu Dei sunt, gueienez bada quenduco die gorputzaren bicitza; ta cer
dit neri gorputza ilagatic betico çorion pozgarria irabazten badet ondorean?
Gastea banaiz, gasteagoa joango naiz ceru goçora, eder ta noblea banaiz, nere
edertasun ta nobletasuna eguiaren alde gastatu nai ditut?». Erançuera ederra,
munduco guiçon cristau guciac pecatuaren aurrean eman biar lutequen erançuera.
O, n. a. m.! Deabru gaizquin belçac çuec gueçurrera eraman naian tentatzen
çaituztenean esanaz: gasteac ceratela, ederrac ceratela, senduac ceratela,
aberatzac ceratela, jaquinsuac ceratela; erançun çaioçute: eta çuc eman al
diraçu nere gastetasuna, nere edertasuna, nere aberastasuna, nere jaquituri
apurra? Bada, nola orduan escatzen diraçu çuc Jaunaren escuetatic artu detan
doaia? O ez, datorrela datorrena nere gainera, etzaitut serbituco çu, nere etsai
gueçurtia: betor nere gainera nequea ta oinacea; betor eriotza berbera, baina
beti içango naiz eguiaren alde.
Onela guerta citzaion Santa Engraciari: etorri citzaion neque ta oinacea
lenengo, ta eriotza gogor bat guero. Amorratu çan Daciano emacume argal arren
fede sendoa icusi çuanean, ta aguindu çuan sartadaric gogorrenac emateco
lenengo, eta guero, loturic saldi baten atzean, erabili ceçatela arrastaca
çaragoça guztico caleetan.
Lenagoco batean esaten niçuten becela, n. a., gaitzaren indarra eztegu
esagutzen ondo gugana elcen eztan artean; gaitz batec, oinaceac ta eriotzac
ezcaitu bildurcen aimbeste gure aurrean icusten degun artean; bainan bai
bildurcen gaitu ta icaratzen gaitu gure gainean icusten degun orduan. Onela
guertatu ete citzaion Engracia santuari? Icaratu ote çan borreru gaistoac
sartadaca ta colpeca asi citzaizconean edo bere gorputz gastea çaldiari lotzen
ari ciranean? Ezta batere: paque santu batequin sufritu cituan Engraciac oinace
danac, eta sufritu ondorean, inoiz baino libertade santu ta andiagoarequin
esaten cion Dacionari: «ez naçu bildurcen çure gogortasunequin. Oroi çaite, juez
errucarria, Jaunac emandaco escubide apur bat daucaçula dempora apur bateraco;
baino laster çuc ere Jaun ta Juez santu orren aurrian contu eztua eman biarco
deçula. Ez naiz ni çure bildur, ceruco Jueçaren bildur naiz, içan çaite çu ere
Jaunaren bildur».
Orduan Dacianoc, aserre ta gorrotoric andienarequin, aguindu çuan berriz
asmatu al ciran gauçaric tcharrenarequin mindu ceçatela Engraciaren bicitza eta
borreru aiec, otzo amorratuac becela, urratu cioten gorputza burnizco caco
batzuequin, ebaqui cioten esquerreco bularra, biotza icusteraino, eta atera
cioten guibelaren çati bat ere, S. Prudencio testigu çanac esaten duanez. Eta
cer eguiten çuan Engraciac oinace bildurgarri abec sufritzen cituan bitartean?
Arpegui pocez ta alaitasunez betetacoarequin esquerrac eman Jaungoicoari bere
edertasuna eguiaren alde gastatzen çualaco, Jaungoicoa bedeincatu ta esan jente
guciai Jesus çala eguia, eta beste gauça guztiac gueçur utzac. Alperric Dacianoc
odol-egarri ase-naian aguincen du azquenez, copeta paquetsu, eder ta cerutar
artatic sarceco Engraciari ilce gogor bat: alperric: ilce ura sarcean ta
gueroago ere Engraciac bedeincatzen du Jaungoicoa ta esaten du Jesus bacarric
dala eguia, ta Erromatarrac adoratzen cituen gauça dendenac gueçurrezco
Jaungoicoac.
Jaungoicuac ala naita etzan Engracia borreruen atzaparretan il; bici içan
çan oraindic egun batzuetan mirariz becela, eguia maitatzen, ta eguia eracusten
Aita cerucoac bere beso bigunetara deitu cion artean.
Ara emen itz gutchitan esanda Santa Engracia çaragoçatar gaste noble ta
eguiçalearen bicitza. gueçurraren contra guerran bici içan çan eta gueçurraren
contra guerran ilçan. Eta bear bada orregatic, beste guerralari on Jaungoicozco
batzuc, Templarios esaten cioten guerralariac jaso çuten ermita santu au Santa
Engraciari, çuen aitona çarrac jaso cioten, orduan oitura santua çan becela.
Icusico dituçue gure Euscal-erri maiteco mendi gailurretan Ama Mariari ta
Santuai gure aitonac jasotaco eleiçatchoac, euscaldunac çuten fedearen
aguergarri becela. Eleiça oiec esan nai diote erbestecoai, emen, beste gauça
guztien gainetic fedea daucagula banderatzat. Baina eleiça abec jaso ciranetic
gaur arteraino euscaldunac berac jira-bira andiac eguin ditue, eta gaur,
mendietan, ezta eleiça berriric jasotzen. Pena andi batequin esaten det, eztala
gaur euscal errietaco bideetan len beste curutze eder icusten; sentimentu andi
batequin icusten det mendi gailurretaco eleiçatchoac erorcen daudela toqui
ascotan, eta curutzeac eta eleiçac erorcen diranean, erorcen da fedea, eta galdu
da dana. Baina, Jaungoicoari mila esquer, eztira denac erorico, Aiçarnatarrac
becela badira beste euscaldunac. çuec, n. a., aitona çarren oitura garbiac gorde
nai dituçuen jentiac, ematen dioçue gaur ejemplu eder bat Euscal-erri guztiari.
çuec, gogortu deçue, edertu deçue, ta apaindu deçue anchinaco guiçonac eguin
çuten eleiçatcho au, eracutzi nai deçuelaco lengo bidetic çuaztela aurrera beti,
bide çarretic batere oquertu gabe. Bedeincatuac içan çaiteztela
Jaungoicuagandic, eta badaquit bedeincatuac içango ceratela çuen gurasuecandic
ere. Nic ematen disquitzuet esquerrac Jaunaren icenean: lenengo, erri onetaco
arçai birtutetsu ta prestuari, berac muguitu dualaco erria obra on au eguitera;
bigarren, beste apaiz jaun ta erritar beren limosnarequin lagundu duenai;
irugarren Aiçarnatar guztiai, bada eztet uste Aiçarna guztian bat bacarra
guelditu danic bere aleguina eguin eztuanic obra onetaraco.
Ta nai nuque orain boz bat indarsu ta garbia, ençungo litzatequeana
emendic oguei leguaraino; boz bat juango litzatequeana oiarçunetan, mendiric
mendi ta celairic celai asquenengo erri tchocoetaraino; bada orduan diadar
eguingo nuque esanaz: «Euscaldunac, icusi çaçute Aiçarnatarrac ematen diçuten
ejemploa; jaso itsatsue çuen gailurretaco eleiçac, fede santuaren aguergarri
diran ermitac: ez utzi ermitac erorcen, bada ermitac eroriac badaude, fedia
erori dan seinalea da».
Ta çuec, n. a. m., içan çaitezte beti egui çaleac. Oroi çaitezte eguia bat
bacarra dala eta egui ederraren jasquerarequin gueçur asco dabilçala munduan;
oroi çaitezte eguia anchinacoa dala ta contuan ibili bear deçuela dotrina ta
icen berriequin; içan biar deçuela çuen gurasuac ciran guisacoac, eta eracutzi
çuen ondorengoai ere egui çaleac içaten. cate bat eguin biar degu dotrina eder
ta oitura on guciequin: cate bat beinere urratuco eztana, cate bat munduaren
asqueineraino iraungo duana. Bici gaitecen eguiagatic burrucatzen beti,
eguiagatic eman deçagun gure bicitza, bear bada Santa Engraciaren guisara içan
gaiteçan bera becela, Jaungoico santuac saritu gaiteçan betico çorionarequin
guciori opa diçuetan becela. Amen.

DOLORES

Aiçarna 1896
(Falta parte del sermón)

Stabat juchta crucem Jesu Mater ejus.


Jesusen curutzearen ondoan cegoan bere ama.
(S. Juan Ebanjelistaren liburuan 19 garren ta 25 garren bersotic.)

N. a. m. Nic badaquit icen bat, icen eder goçatzu ta maitagarria. Nic


badaquit icen bat tchiqui tchiquia ninçanian icasia, eta guero nere bicitza
gucian mila bidar bedeincacioz bete dedana. Icen ori çuec ere mila bidar esan
deçue, denoc; eta ondo jaioac bacerate, biotz onecuac bacerate, maitasunic
andienean esaten deçute icen ori. Bainan icen ori cer da? Icen ori da Ama. Jaio
cinanetic laster icasi cenduten itza, çuen estutasun gucietan berez erten diçuen
itza, gueien gueien maita çaituzten emacumearen icena.
Norc maitatu çaitue gueiago ama batec baino? çuen esagunac? çuen
adisquideac? çuen anai-arrebac? çuen semeac? çuen senarrac? çuen emasteac?
inorchoc ere ez, amac gueien, ta amac maitasunic eder ta garbienarequin.
Orregatic amaren icena da eztia bera baino goçatzuagoa.
ceinec eguin du gugatic ama batec eguin duana? Beragandic jaio guinac;
berac asi gaitu, Jaungoicuac badaqui cembat lan ta estutasunequin; berac janci
ta eranci gaitu; berac eman digu jaten ta edaten; berac eracutzi digu dotrina
santua ta eleiçaraco bidea; berac lastandu guenduçan lastanic maitetsuenarequin.
Orregatic da amaren icena eztia bera baino goçatzuagoa.
O mila bidar bedeincatua içan dedila icen eder ori!
çorigaistoan, çuen artean ascoc eztu onesquero amaric içango; beste
batzuec laster galceco bildurrian egongo cerate; norbaitzuc esaguture etzenduten
eguingo. Bainan etzaitezte estutu. Mundu onetan amaric ezpadeçue, ceruan
daucaçue denoc ama bat lurreco ama gustiac baino ascoçaz gueiago maitatu
çaituena, munduco amaric samurrena baino ascoçaz samurrago ta obea. Ara or nun
daucaçuen bere irudi pobre bat; emacume orrec deitzen gaitu bere semeac, bada
berac sortu guenduçan gracian, berac artu guenduçan semetzat calbarioco mendian.
çuetacoren batec ezpadaqui Maria santac guri bere semeac deitzeco daucan
escubide edo deretchua ençun deçala ondo gaurco sermoia ta jaquingo du «cembat
costataco semiac gueran Mariarençat».
Esan det gaia. Bear dan becela aguerceco ceruaren laguntasuna bear det.
Onetaraco guacen denoc Ama Mariagana ta escatu ditzagun bear ditugun graciac,
çuec ondo aitzeco nere sermoia, nic bear becela itz eguiteco. Esan çaiogun, bada
Abe Maria bana.
Stabat. etz.
Baçuan Mariac bere erraietan sortutaco seme bat, mirariz sortutaco semea,
seme bacarra, semeric ederrena, semeric onena, semeric santuena. Maita çuan
Mariac bere beguietaco niniac baino gueiago.
Seme eder au ogueta amairu urtean bici içan çan bere Ama Mariarequin
etchepe batian mai baten jaten çuela beren janari pobrea. cembat aldiz euqui
çuan Mariac bere magalian Jesus umea aingueruen lo goço goçoan! cembat aldiz
Jesus umearen escutchoac catigatu ciran Mariaren lepo garbian! cembat aldiz
estuturic elcarrequin lastandu ciran maitasunic andienean! cembat aldiz egon çan
Maria poztaçunez beguira bere semearen arpegui çoragarria!
Asi çan Jesus, ta guelditu çan içateric maitagarriena: bere arpeguian
argui Jaungoicozco bat icusten çan; bere beguiac ciran bigun, goço ta
cerutarrac; copeta garbi, çabal, jaquinsuena; bere gorputza ondo eguina çan; ta
ibilera dinadi ta maguestade andiz betea... eta orduan çan Jesus Mariaren
maisua, Mariaren çainçailea, Mariaren guidaria; eta Jesusençat ciran Mariaren
pensamentuac, Mariaren borondatia, Mariaren maitasun neurrigabeco guztia.
Bainan Jesus maitia etzan etorri mundura guiçona salbatzeco baicic, ta
erabaquia cegoan guiçona salbatzeco il cedila Jesus curutze batean. Bacequian
Mariac ondotcho: certaraco jaio çan cequiala berac asi çuan Jesus bere bular
santu ta garbiarequin curutzean il cedin bere semea; berac samintasunez beteric
bere besoetan esquini cion Aita Beticoari Jerusalengo temploan; berac marduldu
çuan Eguipton ta Naçareten eriotzaraco; berac lagundu cion calbarioco bidean
mendi tontorreraino, eta an berac icusi çuan borreru gogor aiec curutzean josten
çuela Jesus cutuna egur igar bat balitz becela.
Bai, n. a., Jesusegandic ta Mariagandic jaio guinan graciara ta
salbaciora, baino cembat costa citzaion Mariari gure Amatasuna! Esan det
bacequiala certaraco jaio çan Jesus, baino jaquitetic icustera guertaera bat
bide lucea dago. Guc ere denoc daquigu il biar deguna, baino esquera estutzen
aimbesteraino eriotza gure aurrian icusten degun arte. Icusten degunian eliz
guiçona asquenengo laguntasunac ematen dagola gure ama, aita, anaia edo arreba
baten aurrian; icusten deçuenian çuen senar edo emaste, seme edo alaba bat
asquenengo arnasetan dagola; icusten deçuenean beren gorputza mai baten gainean
luçatua eta ilotzic; sentitzen deçuenian badaramatela Eleiçaren erregu ta cantu
santuaquin; orduan sentitzen deçue ostasun bildurgarri bat biotzean; orduan
esagutzen deçue cein icaragarria dan eriotza.
Onela guerta citzaion Mariari ere. Bacequian nola il biar çuan Jesusec;
baino icusi çuanian lapur biren erdian bere seme laztana, semeric onena ta
santuena; icusi çuanean Jesus guiçonaren itchuraric gabe, bere arpegui ederra
mailatua ceucala, bere begui goçoac malcoz erreta; bere burua arançaz josia ta
nun descançaturic etzeucala bere agonian, urratu çan Mariaren biotz samurra,
samindu çan bere anima ecin esan dan ainaco samintasunarequin.
Iruditu çaitezte, n. c., an dagola Maria curutzearen oinean çutic icusten
cer guertatzen dan eta aditzen cer esaten dan. Icusten du mendia odoldua,
aditzen ditu curutzia inguratzen duen guiçon gaistuen farre ta burlac; aditzen
ditu curutze gainetic Jesusec esaten dituan azquenengo itzac, ceruco maisuac
ematen dituan azquenengo lesiuac. Badaquiçute cer dan oiarçuna? guiçon batec
diadar eguiten duanean mendi gai' batean edo erreca tchuluren batean, oiarçunic
badago inguruetan, adituco du erançuten diola oiarçunac guiçonari guiçonac itz
eguin duan guisan. Bada onela erançuten cion Mariac ere Jesusen esanari;
Mariaren ta Jesusen biotza sentiera batecuac ciran, dotrina batecuac ta Jesusec
esaten çuana ura çan Mariarena ere: Maria çan Jesusen oiarçuna. Jesusec esaten
çuan curutzearen gainetic: Pater, dimitte ilis quia nesciunt quid faciunt, ta
Mariac erançuten çuan bere biotzean: dimitte ilis quia nesciunt quid faciunt;
bai, Aita cerucoa, parcatu çaioçu guiçonari, bada eztaqui cer eguiten duan:
balequi cein dan curutzian josi duana, balequi bera sabatziagatic etorri dala
lurrera, balequi Jesus ilcean bere betico çorigaistotasuna firmatzen duana, ez
luque eguingo: itchua dago guiçona, parcatu çaioçu, Jauna: pater dimitte ilis.
Jesusec esaten dio curutziaren gainetic lapur onari: Hodie mecum eris in
paradiso: gaur nerequin içango cera paradisoan, ta Mariac erançuten du bere
biotzean: bai, Jesusequin paradisoan, ori da nic nai dedana, guiçonac paradisoan
çorioneco içatea; guiçonac lapur orrec becela esagutzea beren errua, beren
pecatua, damutzea sasoian salbatuac içan ditecen denac. Nere semiac eta nic
sufritu degu asco gure bicitzan, sufritzen degu asco instante onetan: eztedila
alperricacua içan guc daramagun samintasuna.
Jesusec icusten du bere Ama curutzearen oinean çutic, erruquitzen da bere
Amarequin, poztu nai du nolabait, eta Mariaren postasuneraco eta mundu guciac
jaquin deçan, curutziaren gainetic Jesus Jaungoicuac esaten du: Mulier ecce
filius tuus. Emacumea ara or çure semea. Eta Mariaren biotzac erançuten du: bai,
ara emen guiçona, nere semea: guiçona salbatziagatic asi çaitut, nere Jesus
laztana, guiçona salbatziagatic esqueinia içan cinan Jerusalengo temploan,
guiçona salbatziagatic lagundu diçut mendi onetara, guiçona da gaurdandic
aurrera nere semea. Bainan orretaraco galdu biar det Jesus. cembat costatzen
çait amatasun berri au! Emen guelditzen çait guiçona, baina galcen çaitut çu,
nere erraietan sortutaco Jesus; galcen det Jaungoicoa ta guelditzen çait
serbitzaria; galcen det içateric santuena ta guelditzen çait pecataria; galcen
det jaquituria ta guelditzen çait ezjaquina; galcen det arguitasuna ta
guelditzen çait ilun itzala; galcen det goçotasuna ta guelditzen çait samin
negargarria. O guiçona! Ni naiz çure ama, baino cembat mingostasunez betetzen
dan nere biotza çu nigandic jaiotzen ceran ordu onetan!
Ala ere eguin bedi Aita Beticoaren borondate santua: ecce filius meus: ara
gaurtic aurrera Jesusen ordeazco semea. Beastunez beteric esaten diçut nere
Jesus laztana: il çaite çu, il nedila ni naigabez, baino bici dedila guiçona,
salbatu dedila guiçona: ecce filius meus. O. c.! Esagutu çaçue cembat costataco
semiac gueran gu Mariarençat eta erruquitu çaçue Ama bedeincatu au, maitatu
çaçue çuen indar guciequin.
Jesusec Mariaren amatasuna eracutzi ondorian, isiltasun bildurgarri baten
dago calbarioco mendia ceru goibelaren azpian. Egusquiac gorde du bere arguia;
iluntasunac bere ego belçac çabaldu ditu lurraren gainera. Isiltasun onen erdian
ençuten du Jesusen diadarra esaten duala: Deus meus, Deus meus, ¿ut quid
dereliquisti me? Nere Jaungoicoa, nere Jaungoicoa, cergatic utzi naçu ni? Eta
Mariaren biotzac erançuten du: cergatic utzi deçu bacarric nere semea? Baina
esagutzen det cergatic dan. Da icusten deçulaco Jesusen gainean guiçonaren
pecatua, da pecatuari dioçun gorrotoagatic. «O nere Jesus laztana! Iru ordu
daramasquiçu curutzian josiric; escuac urratzen çaizquitzu gorputzaren
astuntasunarequin; oinac ecin due euqui gorputzaren pisua; il biar deçu laster.
cergatic utzi çaituan ceruac dioçu? guiçona betico utzia ta abandonatua içan
eztedin. Nai al deçu guiçona betico sorigaistocoa icusi? Ez, ezteçu nai çuc,
eztu nai ceruac, eztet nai nic. Il çaite bada çu, Jesus; salba dedila guiçona».
Entenditzen deçue nolacua içango çan Mariaren samina onela pensatu bear
çuanean guiçonaren maitasunagatic?
Sitio, jarraitzen du esaten Jesusec curutzetican, içugarrizco egarri andi
bat dauca: gorputzeco egarria, bada nere estarri ta mingaina oso legortuac
dauzcat; agoniaco egarria, cergatic urrian dagoan nere eriotza; baina espirituco
egarri andiago bat, animac salbatzeco daucatan egarria: animac, animac neretzat,
berdingabeco egarri au quenceco. Eta Jesusen esaquera oni erançuten dio Mariaren
oiarçunac. Bai, egarri cera, nere jesus cutuna, eta nic egarri ori asetziagatic
urtuco nuque nere biotza eta emango niçuque gustora edaten egarri ori
asetziagatic, bainan ecin neique. Sitio; bai, egarri cera ta egarri naiz ni ere:
animen egarri andi bat daucat ta eguingo det aleguin guztia animac irabasteco.
Bici biar badet bicico naiz: çu, nere Jesus ilcen ceranian, indartuco ditut çure
fedean çure icasle edo apostoluac, ni içango naiz beren ama ta guidaria, ta
eguingo det aleguina çuretzat animac irabasteco.
Consummatum est, dio azquenean Jesusec: Nere eguinquiçun dena amaitu det.
guiçonaren maitasunagatic artu ditut nere gainean guiçonac mereci cituan
castiguac eta sorrac eta den denac pagatu ditut; ceruac bete ditu bere
aguinduac. ilun eta arguiaren artian aimbeste demboran içan dan guerra asquendu
da, acabatu da; amaitu dira Jaungoico gueçurrezcoac, erori dira bere eleiçac.
Nic çapaldu det Satanas; libratu det guiçona etsaiaren biatzetatic; quendu det
condenacioco leguea; cerua eta lurra, Jaungoicoa ta guiçona paquetu ditut; Ebac
eguin çuan gaiztaqueria osatu det; Ebaren ordez eman diot munduari ama on bat,
nere ama maitia; eztaucat gueiago cer eguinic: Consumatum est.— Consumatum est
erançuten du Mariac bere biotzian. Jesusec eta nic munduagatic eguin biar
guenduana eta gueiago eguin degu: nic eman det nere semea, nere beguiac baino
gueiago maita nuan semea: nere seme Jaungoicoac eracutzi du ceruco dotrina eta
ematen du bere bicitza. cer eguin leique gueiago? Orain falta da guiçonac
erançutia Jaungoicoaren maitasunari.
N. a. m.: Ecin neioque pausutic pausura ta itzetic itzera jarraitu
calbarioco guertaera negargarri oni, gaurco sermoia gueiegui luçatu gabe; baino
bai nai nuque çuec consideratzia nolacoa içango çan Mariaren naigabea guertaera
arren onduan, esagutu deçaçuten cembat costa citzaion gure ama içatea. Ezteçue
ondo sentituco Mariaren naigabea çuen biotzaren urrian dagon gauça bati
beguiratu gabe. Orregaitic nai nuque iruditu çaiteztela ipui edo ames bat. cein
seme deçue maitien çuen etchean, gurasoac? cein anaia deçue maitien aditzaile
gazteac? Bada irudi çaitezte biar urcatu bear duela çuen seme edo anaia ori,
gaizquileric andiena balitz becela; urcatu biar duela ez berac erru edo culparic
dualaco, ezpada bestien erru edo culpac pagatziagatic. cer esango cenduteque
orduan? cer sentituco cenduteque çuen biotzean? — Bada pensatu çaçue semeric
onena, inocentiena ta santuena çala Jesus, pença çaçue ama guztien maitasunac
bat eguinda baino ascoçaz gueiago ta gueiago maitatzen çuala Mariac, eta atera
çaçue contu Mariac biotzaren erdian içango çuan beastuna cer içango çan, cein
neurrrigabea içango çan Mariaren naigabea. Eztago munduan ama bat, amaric
santuena bada ere, bere semea urcamendi batera eramango duanican bestiac
salbatziagatic; baina bai Maria, Mariac eman çuan bere Jesus munduco beste
semeac salbatziagatic; Mariac esan çuan bere biotzian: «il dedila Jesus, baina
salbatu dedila guiçona».
cembat costaco citzaion emate au? cembat costa citzaion gure ama içatea?
Nolacua çan Mariaren samina? Norc daqui? S. Anselmoc dio: Mariaren oinacea
martiri gucien oinaceac bat eguinda baino andiagoa çala. S. Bernardinoc esaten
digu: Mariaren naigabea çatitu balitz mundu gucico jentien artian mundu gucico
jenteac ilco cirala. Eta nic esango diçuet itchaso çabalaren gasitasun guztiac
goçotasunac dirala Mariac biotzean ceuzcan gacitasunen onduan.
Esagutzen deçute orain cembat costa citzaion Mariari gure graciaraco
jaiotza?
Guacen orain beste gauça batera. Esan detan guertaera au munduan içan
çanetic onera egun asco juan dira. Ordutic onera, astu erasi ote diozcagu
Mariari calbario mendico saminac, seme on maitagarriac içan ote guera
Mariarençat? Ai, ez! Beste ama guztiac, semien jaiotzan minez içaten badira ere,
jaio ta guero içaten due seme ura beren magalian goçatu ta laztanceco poça;
bainan ez, Mariac eztu içan postasun au. Bere seme guiçonac eztu nai içan
Mariaren magalian egon, eztue nai içan Mariaren laztanic. Içan çan Rebeca
iceneco emacume bat, bere erraietan senti cituanian Esau ta Jacob seme biquiac
burruca, esaten çuana: cer mesede daucat nic nere erraietan semeac sortuarequin?
Beste onembeste esan leçaque Mariac: Maitasun bi nituan nere biotzian,
Jesusençaco maitasuna ta guiçonarençacoa: maitasun bi abec burruca ibili ciran
nere barruan calbarioco mendian; baino, certaraco aimbeste miel ta naigabe
neretzaco, guiçonac ain esquergabeac erten badit? cer aurreratu det nic nere
oinaceaquin, fedea, esperança ta caridadea ain epelac badira guiçon ascogan,
aimbeste conciencia ta aimbeste biotz erreco badira grina gaistoen sugarrean?
cer aurreratu det nic cristau asco bicico badira batio santuco janci ederra
galduric, pecatuco loiqueriaquin jancita infernuraco estaduan? ¿Quid neces
se fuit mihi concipere?
Eta eguiaz, n. c., J.c. aimbeste cristau condenatzen dirala icustia gauça
negar
EUSqueRAZ

De la Virguen
(Aiçarna)

Dominus possedit me in initio viarum suarum.


Jaungoicoac gorde nituan nere lenengo egunetatic.
(Proverb. s 8.)

N. a. m. Eztaucat batere dembora alperric galceco gogoric, eta ala ere


bildur naiz arsalde onetan dembora alperric galduco ote detan edo ez.
cer da eleiz (esta gueienetaco sermoiaquin guertatzen dana? Aditzen dirala
belarri batetic ta ertetzen dirala bestetic; eleiçatic ertetzean etzeratela
gogoratzen cer aditu deçuen, edo gueienez, gueienez esaten dioçutela alcarri:
«Sermoi ederra eguin du, guiçon egoquia da edo ezta, motela da edo arguia da,
epela edo gatz gabecua çan, garratza edo gogorreguija; santu andia çan onelaco
santu edo onelaco santa»... eta ecercho ere ez gueiago. Eta ori da dembora
alperric galcea predicatzaileac eta dembora alperric galcea aditzaileac ere.
cer da, bada, aditzaileac eguin biar duena sermoi batean? Aditu gogoz,
icasi borondatez, eta jarraitu icasi dan gauça ona; ori da eguin biar deçuena.
Eztet nai çuequin aserratu, Aiçarnatar maiteac: azpalditchoan esagutzen çaituet
eta aspalditchoan maita; eta maite çaituetalaco eguiac garbiro esan biar ditut,
bada eguiac esatea da maitasuna benetacoa eracustea. Badaquiçue nic itz eguiten
detala anima ta biotz guztiarequin, eta orregatic nai det anima ta biotz
guztiarequin aditzea ta icastea: borondate onari borondate onarequin erançun
biar çaio.
Gaurco arsalde onetan nic eta çuec dembora alperric galduco ezpadegu,
denoc icasi biar degu cerbait Mariaren sortueraco festa ederrean. Eta cer da
gaur icasi biar deguna? Icasi biar ditugu birtute bi, munduan faltaric gueien
eguiten duen birtuteac; garbitasunezco birtutea eta umiltasunezcoa.
Garbirtasunezco birtutea da dio S. G. beste birtute guztien gainetic mendi
gailurrean cerurunz beguira bici dana, altisimus virtutum culmine vivit; bera da
aingueruen birtutia eta mundu onetan santu guciac gueien maitatu duena; bera da
ceruetan Jaungoicoarequin bici içateco daucagun janci ederra: posita est
virguinitas vivens in caelo cum Deo potius quam hominibus in terra. Eta
umiltasuna? Umiltasuna da berriz beste birtute gucien cimendua, cein gabe ecin
leitequian jaso birtutien jauregui maitagarria...
Orregatic, utziric gaur alde batera Maria gure Ama maitearen sortueraco
condaira edo historia, pensatu det icusi biar ditugula Mariac garbitasunarençat
ceucan maitasuna eta bere umiltasun andia. Maria garbi sortua içan çala
eracusteco arrasoi bat bacarra eztaucat emen, euscaldunen artean, Aiçarna
fedetsuan. Naicua da jaquitea fedeco gauça dala, naicua da jaquitea Maria içan
çala auqueratua beticotasunetic Jaungoicoaren Amatzat. Nola içan ceitequian
pecatuan sortua pecatua aimbeste gorrotatzen çuan Jaungoicuaren Ama? Nola içan
ceitequian pecatuan sortua pecatuaren arrasa mundutic quenceco jaiotzan çan
emacumea?
Maria çan garbi ta graciaz betia bere sortueratican. Gauça onen gainean
lenago emen bertan itzeguina naiçalaco, eta esagututzat emanic, ara emen gaurco
sermoiaren gaia: «Gure Ama Maria içan çala sortua munduaren osasungarritzat,
guri eracusteco batez ere garbitasun eta umiltasuna».
Lagundu çadaçue, n. c., onetaraco biar detan gracia cerutic jaristen, eta
escatu çaiogun Jaungoicuari Ama bedeincatu onen bitartez esanaz Abe Maria.
Dominus possedit me, etz.

MISA NUEVA

(Cestona)
Unus et Mediator Dei et hominum.
Jaungoicoaren ta guiçonen bitartecoa
(S. Pabloc Timoteori eguin cion escutitzean i garrengo
iracurburu ta 5 garren bersotic artutaco itzac.)

N. a. m: Gure Jaun eta Jaungoico santuac bere erruquitasun andi sacon ta


neurrigabean, gauça bi sortu ta utzi cituan lur onetan munduaren oneraco: liburu
bat eta guiçon bat. Liburua da Jesus Jaungoicoaren istori edo condaira samurra,
ceruraco bidearen icasbide çucena, jaquituriaren asiera, eguia guztien cutcha,
edertasun guztien jatorria, animaco ondasun gucien gordelecua, itcharopen edo
esperança danen iturburu garbia. cein da guiçona? Denoc esagutzen deçue, bada
toqui guztietan dago, toqui guztietan çabalcen du ceruetaco eguia, egusquiac
bere argui alaia toqui guztietara eramaten duan becela: guiçon ori da
eleizguiçon edo apaiça. Bera bear da jaiotzan, bera bear da eriotzan, bera bear
da beti seascatic asi ta azquenengo obian çarcen gaituen orduraino. Bacar ta
ichiltasunean bici oi da gueienetan, baina beragana dijoaz sarri guiçon ta
emacumeac biotzaren erdian gorderic dauzcaten gauçaric escutuenac esatera,
poztasunic tchoroenac eta malcoric saminenac berari aguercera. Naiz ta etche
bearsu edo pobretchoan jaioa içan, guiçon andien jaureguietan sarcen da,
mendiguiçon(...?) arçaien baserri ta tchaboletan becela berdin. Aberatzen ta
escalien artean bera içan oi da bitarteco, ta batzuc eta besteac Aita deitzen
diote. Ta goicoac eta becoac sarri jotzen due apaiz-etcheco atea. Etzaio igarcen
andia edo tchiquia dan, bada bere apaltasunagatic tchiquia dirudi; baina bere
jaquituri ta ontasunagatic beti da andiena edo andienetacoa. Egui andiac esaten
ditu aberatzençat, egui andiac bearsu edo pobriensat, beti dabil' gueçur ta
gaistaqueriarequin burruca bician, eta gueçurra ta gaistaqueria dagoan toquian,
an dago beti apaiçaren etsaia.
Eta nola içango eztu gueçurra, deabruaren semea, apaiçaren contra, apaiça
bada Jaungoicoaren ordeazcoa, cristauac ceruraco bidean eraman bear dituan
guiçona, Jaungoicoaren eta guiçonen bitartecoa, mediator Dei et hominumP.
N. a. m: Eleizguiçon berri baten lenengo mesa santua ençutera batu gueran
ezquerocoan, icusi bear degu gaur nola dan apaiça Jaungoicoaren ta guiçonen
bitarteco, icuste ontatic icasi deçagun denoc apaiçaren dinadi ta içate andia,
ta berari çor diogun beguirune ta maitetasun eguiazcoa. Au da goiz onetaco
itzaldi laburchoaren gaia.
Lagun çaduçate denoc cerutic jarizten lambide onetaraco bear detan arguia,
gure Ama Maria tchit santari, oitura dan becela Agur Maria esanaz.
Mediator Dei et hominum, etz.
N. a. m.: Andia içan çan Moises Israelco legueguilearen escubidea,
escuetan çaraman egur maquila bat jasoarequin bacarric alde batera ta bestera
itchas gorrico urac banatu cituanean; andia içan çan Josue baten eguite
arrigarria, egusquiari guelditu cedila esanaz bacarric egusquia guelditu çanean
edo lurra egusquiaren jiran; andia içan çan lurrean Alejandro baten aguintea ia
lurbira guztia bere mendean ceucan egunetan; andia, Demostenesena baino tchit
andiagoa, S. Pedro baten jardunaren indarra, bere itzaldi batequin bost mila
anima Jesusençat irabaci cituanean, edo bere esanarequin bacarric gaicho ta
eriai osasuna ta ildacoai bicitza ematen cienean. Baina anditasun oiec eta beste
asco, lurrean icusten ditugun anditasun ta aguinte guztiac utsac dira, ecerez
batzuc dira apaiz jaun baten aguinte, escubide ta aliçatearen ondoan jarri
ezquero. Beguiratu çaioçute apaiçari eder janciric altaraco arri santuan, ta
icusico deçue J. cristoc gure Jaunac Golgotaco mendi gainean Aita cerucoari
guiçonagatic eguin cion esqueinça berbera, berristatzen duala bere itzaren
escubidez, ta Jesusen odolic batere ichuri gabe. Apaiça, altarean, Jaungoicotu
eguiten da, dio Dionisio Santuac, cergatic, bere aliçatearen indarrarequin,
sortutzen du Jesus Berbera, Gorputz ta Anima, egundaino inorc içan estuan
aguinte miragarrizcoaren bitartez.
Icusgarria içango çan, n. a., munduaren asiera; bene-benetan içango çan
icusgarria egusqui, ilargui ta içarren sortuera ceru goietan, ta itchasoaren ta
lurraren eguinça bere edertasun ta apainduria guciequin; baina etzan içango
altaraco arri santuan eguiten dan miraria baino andi ta icusgarriagoa. Gauça
guztien Eguile Alsuac, guc lur onetan icusten ditugun içateac ecerecetic sortu
nai içan cituanean, etzuan beste bearric içan itz eguitea baicic: eguin bedi,
esan çuan, eta bereala, atera ciran ecerecetic lurra ta arcaitzac; belar,
landare ta arbolac; tchori, egasti ta abereac; itchasoaren erdian asi ciran
arraiac igarian, ta ceru goi urdinetic biraldu cituan egusquiac bere argui
errainu pozgarrizcoac. Eta era berean, Aita Jaungoicoaren Seme Jesusec,
beticotasunetic bere gogamenean çarabilen miraria eguin nai içan çuan orduan,
artu çuan bere escuetan ogui pusca bat, beguiratu çuen cerura, itz eguin çuan,
eta ogui pusca ura, bere Gorputz biurtu çan!; artu çuan ardo apur bat, itz eguin
çuan, eta, ardoa biurtu çan Jesusen odol! O mirariric andiena! O Jaungoicoaren
jaquituri, aliçate ta maitasun neurrigabea eracusten digun mirari santua! Ta
Arritu çaitezte, n. a.; au bera eguiten du apaiçac mesa santuan! Itz
eguiten du, eta ceruac irequitzen dira, urratzen dira odeiac, auspeztzen dira
icaraz aingueruac, dardaratzen da infernua bera, eta sorcen altarean Jesus
Jaungoico ta guiçon eguiazcoa. Eta orduan, belaunicatzen da apaiça bere
Jaungoicoaren aurrean, jasotzen du bere escuetan Jesusen Gorputza erriac icusi
ta gurtu deçan; eta Aita Beticoari esaten dio: «artu deçala esquinçari ura
lenagoco guiçaldietan Abel, Abraan ta Melquisedequena becela lurreco
gaistaquerien barcacioraco»; eta Jaungoicoac sarri tchit sarri icustean apaiçac
lurretic esqueincen diola bere Semearen Gorputz ta odola, atzeratzen du bere
pecatuaganaco aserrea, paquetzen çaio bere gorrotoa ta jetchitzen du guiçonaren
contra alchaturic ceucan escu indarsua. Ara or, a., nola dan apaiça altarean
içan al ditequean escubideric andieneco guiçona, Jaungoicoaren ta guiçonen
bitartecoa, mediator Dei et hominun.
2. Gainera, beguiratzen badioçute apaiçari guiçonen animac lotu ta
ascatzeco Jesusec eman cion escubidean, cer besteric icusico deçue ceruetaraco
bear degun bitarteco on ta paquetsu bat baino, guiçona Jaungoicoarequin
catigatzen duan locarri bigun bat baicic, mundu itchuari ceruco bidean argui
eguiten dion içate çucen bat besteric? A cein maitagarria aguercen çaigun
eleizguiçona gure utseguite danac ençun ta Jaungoicoaren icenean parcatzen
dizquigunean, gure gaistaqueri guztiac egundaino ta inortara ere deseguingo
eztan ichiltasunean gordetzen dituala!
Aditu çaçue nola ta nondic datorquion aliçate au apaiçari. Lurbira guztico
erriac gueçurraren laino azpian estalduric ceudenean, guiçonaren jaquituri labur
baino arrotasunez betea çucentasuneco bidetatic ertenda çatarqueriaren erdian
galduric cebilela, aguertu çan lurrean Jesus Jaungoicoa, ceru ta lurraren
eguilea, guiçon ta aingueruen jabea, ta Jaungoicotasunac ematen cion
escubidearequin bere icasle edo apostoluai esan cien: accipite Spiritum Sanctum:
quorum remiseritis peccata, remittuntur eis, et quorum retinueritis, retenta
sunt. Artu çaçute çuen gaican Espiritu edo Megope Santua. Gaurdandic aurrera,
çuec lurrean parcatzen dituçuen pecatuac, ascatuac eta parcatuac gueldituco
dira; çuec lotutzen deçuena berriz, loturic gueldituco da. Ara or apaicen
escubide edo aliçate onec daucan asiera; ara or ceruetaco aingueruac eta
Jaungoicoaren Amac berac eztaucan escubidea nondic datorren: Jaungoicoagandic.
Jaungoicoac bacarric parcatu daique pecatua, ta Jaungoicoaren icenean bere
ordeazco ta bitarteco diradenac: apaiçac. Apaiçac edertu desaquete deabrua baino
belçago dagoan anima ceruco ainguerua becela. Orregatic esaten çuan Asisco A.
San Franciscoc: «Nic bilatuco banituzque aingueru bat eta apaiz bat batera,
apaiçaren aurrean belaunicatuco ninçaque aingueruaren aurrean baino lenago».
(Mejorar)
Alperric gure guiçaldi oquer onetaco fedegaistoco guiçon batzuc ucatu
naico dute escubide onen indar ta iatorri ona. Esan beçate, nai badue, eztala
escubide au ceruac emana, esan beçate, nai badute, guiçonac asmatua dala beste
guiçon batzuc beren aurrean auspez icusteagatic. cer da oien esana iia emeretzi
eunquidaco sinistearen contra? cer da oien esana S. Irineo, Tertuliano,
Origuenes, S. cipriano, S. Atanasio, S. Ilario, S. Ambrosio, S. Jeronimo, S.
Agustin, S. Leon ta beste aimbeste Eleiçaren guraso ta jaquitunen contra? Ecin
nindezque gauça onen gainean tchit liburu ederretan izcribatu diran gauça
guztiac esan; baina aitatu bear diçuet Eleiçaren etsai bic diotena. Etsai
abetatic bata da Lutero, Eleiçaren contraco protestante icenecoen buru ta
nagusia. Lutero au Erromaco Aita Santuaren contra cebilen jo ta ausi, ecin çuan
beguien aurrean icusi A. Santua, ta ala ere berac esaten du «naiago çuqueala A.
Santuaren mendean egon, aitorrera edo confesio santua quencea baino». Bestea da
Voltaire, azquenengo guiçaldian Francian bici içan çan izcribatzaile gaisto bat,
eta onec dio: «Lurbira guztiaren oneraco ecin ceçaqueala sortu inorc autorrera
edo confesioa baino gauça obeagoric. confesioa çala lurreco legueac betetzeco
eta bacoitzac dauzcan eguinquisunac ondo eguiteco inorc asmatu al ceçaquean
locarriric onena». Onela itz eguin çuen Eleiçaren etsairic andienac; eta alper-
alperric gaur esango ditue esanalac confesio santuaren contra or dabilçan jardun
çale burugabeco guiçon pusturen batzuec: aitorrera santuac iraungo du beti,
Eleiça bici dan artean, mundua mundu dan artean, cergatican dan Jaungoicoaren
eguinça, ta Jaungoicoaren eguinçac eztira bucatzen guiçonarenac bucatzen diran
becela. Jarraituco due apaiçac aitorrera santuaren bitartez lurra ceruarequin
paquetzen, bada apaiça da Jaungoicoaren ta guiçonen bitartecoa. Mediator Dei et
hominum. (Berguier.)
Gainera, beste eguinquisun andi bat dauca apaiçac lurrean ceru ta lurraren
bitarteco becela: au da, eguia çaincea, eguia eracustea, eguia lurbira guztian
çabalcea. guiçon guztiac diote eguiçaleac diradela, baina gueçurra dabil'
lurreco aguintari, goian ta bean, andien ta tchiquien artean; eguia goçoaren
arrainu garbi garbiac gueçur belçaren lainopean estaliric daude, ta eguia ezta
inondic aguiri, eleicetan ezpada. cristoc bacarric esan deçaque Ego sum ventas,
Ni naiz eguia, Ni, lenago ta orain, atzo ta gaur, biar ta beti, beti bat naicen
cristo, Ni naiz eguia, Ego sum ventas. Eta cristoc esan die eleizguiçonai:
«eracutzi çaçute Ni cein naicen, beti-betico Jaungoicoa, gauça guztien Eguilea,
docete omnes guentes, eracutzi çaçute nere leguea, nere dotrina, nere ebanjelio
eguiazco bacarra. Ta orretaraco mundu gueçurtiaren aurrean jarri bear badeçute
gogorrean etzaitezte bildurtu, bada nic aspiratu det mundua, Ego vici mundum,
nere laguntasuna daramaçute alderdi guztietara, bada Nere ta lurraren artean
bitarteco cerate». Orregatic, icusico deçue apaiça gaistaqueriaren contra beti,
egui ta ombidearen alde. Icusico deçue lecu gucietan ardi galduen bila; Jesusen
odolarequin erositaco animac pecatutic atera ecinic, cristau guztiac bide çucen
ta garbietara ecarri nairic. Icusico deçue andiquien jaureguietan, beren biotzac
bearsuen oneraco samurcen, ta bearsuen etchietan maitasunezco itzic goçoenac
espainian dituala. Icusico deçue toqui santu onetan, eguia cerutarrac eracusten,
ezjaquinari adimentua arguitzen, ta jaquitunari deiezca jaquituri guztien
iturburu ta asiera Jaungoicoaren bildur santua dala. Beti ta edonun icusico
deçue bitarteco cinço bat becela guiçonac Jaungoicoaganunz eraman ecinda.
Mediator... (125, 126).
A, n. c.! cembat esquer çor dioçuen eleizguiçon edo apaiçari! Jesusen
lenengo icasle edo Apostoluetatic asi ta gaur arteraino ezta egundo guelditu
apaiça bere lan santuan. Eleicetan, gaichoteguietan, catiguteguietan; errian,
mendian, basoan; udan ta neguan, gabaz ta egunaz; Euscalerrian, Espainian,
Europan, African, Asian, Ameriquetan ta Oceaniaco toquiric escutuenetan, apaiçac
laguncen dio guiçonari jaiotzatican asi ta eriotzaraino! Ta Eriotzan batez ere!
cergatic, cein da, bere lurreco bicitza nolabaitean igaro badu ere, cein da
azquen larrian Eleiçaco otoitzaren murmurra bere belarrondoan aitu nai eztuan
guiçona? cein da orduan bere aurrean apaiz baten quereiça icusi nai eztuana,
cein da azquenengo arnasarequin batera apaiçaren bedeincaera santua artu nai ez
luquean guiçona? Ai! Orduan denoc aitorcen deçue apaiça dala lagunic onena,
Jaungoicoaganaco bitarteco bacarra. Mediator...
Apaiz berria: Itz gutchitan bada ere, aguertu det çure Jaungoicoaganaco
bitartecotasuna, ta çure gainean artu deçun ajola andico lambidea. Ondo daquiçu
cein escubide andiarequin apaindu çaituan ceruac guiçonen oneraco, ta baita ere
inoiz baino oquerrago dagoala mundua, Eleiçaren etsaiac inoiz baino gogorrago,
erriac inoiz baino esquergaistocoago. Orregatic, naita ere, arroçazco
etorquisunaren berri onac ecingo dizquitzut eman. Ez, dena contrara: gure
Euscalerri bedeincatu onetan ezpada ere, emendic campora, lecu guztietan içango
dituçu etsaiac. Badaquiçu cergatic? çure gainean janci belz ori daramaçulaco,
eguia çabalcen deçulaco, Eleizguiçona ceralaco. Non lan eguin asco içango deçu;
baino çure lanen erdian çaudenean, cristauen gainera ceruco parcacioa jetchi
dedin çure escuac luçatzen dituçunean, ceruetaco dotrina eracusteco çure aua
irequitzen deçunean, norc daqui saritzat emango badiçue parrea ta burla, edo
catiguteguiren batean sartuco baçaitue?
Baino, cer digu? Jaungoicoagatic gabilça gure lanean, ceruagatic eta
ceruco laguntasunarequin gabilça ta jarraituco diogu gure lambideari, batere
icaratu gabe, gure bicitza guztian, ceruaren jabeac bere aldamenera deitzen
digun arteraino.
Amaitu det, apaiz berri ta orain igo çaçu altara santuco arri maila ori,
ta esqueini çaioçu Jaungoicoari Bere Semearen Gorputz ta odola, ta erregutu
çaioçu Lurbira guztico cristauacgatic Erregutu çaioçu Aita Santuagatic,
Euscalerriagatic
çure erri cestuagatic, çure anai-arrebacgatic, eta batez ere çure
gurasoacgatic. A! Nolaco poztasunarequin icusico duen çure gurasoac ostiaric
santu ta bedeincagarriena beren animen oneraco esqueincen dioçula gaur
Jaungoicoari. A cembat maite çaituen! A cembat ames goço eguin dituen çurequin!
A nola egon diran egun pozgarri onen çai! Bete dira amesac Eldu da eguna, beren
bicitzaco egunic andi ta ederrena, ta çu bataiatu cinan eleiçan bertan icusten
çaitue apaiz eguinic, beste apaiz ascoz inguratua. Badaquite çure escu oietan
egongo dala gaur Jaungoicoa Bera, badaquite escu oietan musu emango diçutela
gaur apaiz jaunac, cestuaco erri guztiac, eta musu eman bear diçutela berac ere
çuri, beren erraietaco seme maite orri. Ai! Ez bacarric escuan, biotzean ematen
diçue musu egun çoragarri onetan! Erregutu çaçu beracgatic, bada ongui mereci
dute, ta, azquenez, nere lagun maitea, erregutu çaçu nigatic ere, lur onetan
içan deçadan nere eguinquiçunetaraco bear detan indarra, ta munduac ucatzen
digun saria ceruetan içan deçagun guztioc, Amen.

PRESENTAciÓN

çumaia — 1896

Bonum est virum cum portaverit jugum ab adolescentia sua.


Gauça ona da guiçonarençat bere umetasunetic locarri onac erabilcea.
(Jeremiasen itzac bere dolamenetaco
i garren buru ta 27 garren bersotic artuac.)

Nere cristau maiteac: guiçona, Jaungoicoac lurrean eguin dituan gauça


guztien artean gauçaric andi ta onena içanic ere, bere lenengo egunetan, beste
gauça guztiac baino laguntasun gueiagoren bearrean içaten da. Arcen badeçue çuen
escuetan asi bat, lore baten asiia; arcen badeçue ale bat, arto edo gari alea,
eta botatzen badituçue lurrean, asi ta ale ori, lurrac, euriac ta egusquiac
paraturic eguingo dira lore edo landara eta asico dira bear dan ainan, beste
gueiagoco gauça gabe. Jaiotzen danian abere edo animali bat, içan dedila urtarra
edo lurtarra, içan dedila andia edo tchiquia, berealachen daquizqui, inorc
eracutzi gabe, bere bicitzaraco bear dituan malici ta bideac, eta içaten badira
ceimbaitzuc, lenengo egunetan, gurasuen contua biar duenac, egun gutchitaco
gauça da nortara ere, bada laster icasten due beren munduco bicitza inorc
eracutzi gabe. Erleari eztio inorc esan cein loretatic atera leçaquean eztia eta
cein lore dauden puçoi edo benenoz beteric; tchinchurritchoari eztio inorc
eracutzi dembora ona dagon bitartean bete biar dituela janariz beren
etchetchoac. guiçona da bacarric bere lenengo egunetan, bere lenengo urteetan,
ecercho ere eztaquiana, eta bear duana besteen laguntasuna gauça guztietaraco,
jateco, edateco, jasteco, erasteco, ibilceco, icusteco eta icasteco. Berez,
gauça bat bacarra daqui, eta da lo eguitea. ume jaio berri bat utzico balitz
lurrean, laster ilco luque otzac eta goseac; eta orregatic eman bear çaio bear
duan epeltasuna, jana eta jancia.
Alde onetatic eztet bilatzen cer esanican: guraso guztiac dira aleguinean
jocatzen duenac beren umeac janaritzeco eta jasteco, (eta ascotan gueiegui
apainceco ere bai); baina contuan euqui biar dan gauça da umetchoa estali ta
janaritu biar dala bi modutan: gorputzaren aldetic ta arimaren aldetic. Anima lo
daguan bitartean, lenengo iletan naicua da umearen gorputzari beguiratzea,
bainan laster, anima esnatzen asten danean, estaldu ta janaritu biar da anima
maitasun ta ajola andi batequin. cer da lenengo estalpea? Norbere etchea ta
amaren begui çainçailea. cer da lenengo janaria? Gurasoac eman biar duen ejemplu
ta eracutzi ona. Baina gurasuac ecin guindezque egon beti umeai beguira, esango
diraçue; naicua lan ta neque daucagu biar degun janaria bilatzen eta gainera
ascotan eztaquigu cer ta nola eracutzi. Bada orduan ara nun daucaçuen bigarren
estalpea, escolan, nun emango çaien çuen umetchoai Eleiçac ondo auqueraturic
daucan eracutzi çucena.
Gaurco egunez Eleiça santac oroitzen digu urteoro, Maria santac bere
umetasunean eman çuan ejemplu ederra. Iru urteco umea çan, tchit eracutzi
ederrac bere famili santuaren erdian artu cituan umea, eta ala ere, gueiago ta
gueiago gauça onac icasteagatic, badijoa bere borondatez Jerusalengo Templora,
Jaungoicoarençat eguindaco etchera, an, Jaungoicoari esqueinitaco gauçac eta
bera estalpe batean bici içateco asmoetan. Eta nola utzi cioten Mariari bere
gurasuac, ain gastea çala, eleiçara juaten, bere familiacuen laguntasun gabe
bici içatera? Ez alçuen maita? Maita ez? Oroi çaitezte Maria alaba bacarra çala,
alabaric ederrena, alabaric arguiena, alabaric onena, santaena eta atara çaçue
contu maitatuco ote çuen beren guraso S. Joaquin ta Santa Anac. Maitatzen çuen,
bene benetan maita, ta orregatic nai çuen egunian baino egunian arguiagua ta
obea içan cedila, egunian baino egunian Jaungoicuac gueiago maitatu ceçala...
guertaera onetatic atera biar ditugu lecio bi, aditzaileac, bata
gurasuençat, bestea alabençat, eta ara onetaraco ipincen detan itzaldi-gaia:
«Gurasoac daucatela etcheetan ejemplu onac eman bearra eta umeac escoletara
bialceco premia: alabac daucatela etchean ta escolan eracusten diran lecio onac
icasi bearra».
Lagundu çadaçue, n. c. onetaraco biar detan gracia Jaungoico gure
Jaunagandic jaristen, eta escatu çaiogun denoc Mariaren bitartez esanaz denoc
batera ama bedeincatu oni. Abe Maria bana.
Bonum est virum. etz.
Ezta eguia, n. a. gurasuac, denoc jaio garela, Jaungoicua maitatzeco eta
serbitzeco mundu onetan guero goçatu deçagun betico çoriontasunean? Ezta ere
eguia çuec estadu artu cenduenean esan citzatzuela, çuen seme alabac ceruraco
asi biar cinduztela? Bada orduan, astu ezpadeçue çuen eguimbearra, astu
ezpacerate certaraco jaioac ceraten, ejemplu ona emango deçue çuen etcheetan,
eta çuecandic icasico due çuen seme alabac oitura on ta bicimodu çucena,
cergatic gurasuen ejemplu ona baino eracutzi obaric eztago. Nolacua dan gurasua,
gueienetan ala içan oi da bere semea edo alaba. Gurasoac badaqui, goicero, oetic
jaiquitzen danean, biotza jasotzen Jaungoicuagana ta esqueincen egunoroco
lanchuac ceruaren laguntasuna escatuaz bere pausu guztietaraco, umeac, batere
igarri gabe, berez becela, icasico due goiceco erreguac eguiten Aita cerucoari:
gurasua bada sarritcho confesatzen dana, umeac sarri confesatzeco esan biar
andiric eztu içango; gurasua bada languilea, cinsua, leiala ta ona, gueienetan
umea languilea, cinçua, ona ta leiala içan oi da.
gueienetan esan det, ez beti. Seneca jaquinsuac dio gaistaqueriac icasi
biarric eztuala, berez sarcen dala guiçonaren biotzean, bainan gauça ona
sarritan eracutzi biar çaiola guiçonari. Orregatic, gurasoac, eracutzi biar
diote gainera umeari, anima esnatzen asten danean bereala, curutze Santuaren
seinalea, cristauen seinale santu gordoztaria eguiten; eracutzi biar diote Aita
gurea, jaquin deçaten nun daucaten beren aita, betico ta cerutarrac dirala
lurtarrac baino gueiago; eracutzi biar diote Credoa, jaquin deçaten cer sinistu
bearrean dagon cristaua anima esnatzen çaionean. Au da, janaritu, bada, umien
animac, fedearençat ilda guelditu ez ditecen.
Ejemplu ona ematea eta gauça abec eracustea gurasuarençat bear bearrecoa
da bere umeac çucembideric içango badu; eta ala ta guztiz ere oquercen baçaio
umea bere biotzean, berez, ar gaistoa sortu çaiolaco, orduan dauca gurasoac
beste eguin biar bat, eta da quencea ar gaisto ura biotzetic, çucencea oquercen
asi dan landara. Oroitu bear due gurasoac berac erançun bearco duela
Jaungoicoaren aurrian beren naguitasunagatic galcen badira seme alabac. Erit
anima tua pro anima ejus iracurcen da Erreguien liburuan. çuen animac erançun
biarco du umien animacgatic. Orregatic, bada, beguira biar deçue nundic nora ta
ceinequin dabilçan çuen umeac, eta eztaldu ondo eta laster, ejemplu gaistoren
baten aise otz madaricatuac il da utzi ez ditzan beren animac.
Mariaren famili santuan dauzcatzue, aditzaile gurasuac, onetaraco ejemplu
eder icasi biarrecuac. Eguia da, etzuen S. Joaquin ta Santa Anac lambide andiric
içan Mariari eracusten, cergatic alabatcho bedeincatu au berez çan ona, berez
çan arguia, berez çan gauça on guztietara emana, Jaungoico Santuac bere Semearen
Amatzat auqueratutaco emacume miragarria çalaco. Bainan, ala ere, etzioten S.
Joaquin ta Sta. Anac beren eguimbiar edo obligacioari utzi. Etziran beinere
astu, batetic Jaungoicoa maitatzeco ta serbitzeco jaioac cirala, ta Jaungoicoa
tchit ongui maitatzen ta serbitzen bici içan ciran, eta bestetic Maria
umetchoari ejemplo ona emateco obligaciuan çaudela, eta orregatic indarcen çuen
Mariaren ontasuna, eracutziaz erregua, ostarcea ta Jaunaganaco maitasuna, eta
iduquiaz etche basterrean gordea gauçaric maitagarriena becela.
Eta au ezta beti cristauen familietan guertatzen. Umetcho ascoc esaten
ditue ta eguiten ditue gaistaqueriac etchean bertan aditu ta icasi dituelaco,
edo etchetic campora nun nai, edoceinequin ta edocein ordutan ibilceco astija ta
libertades içan duelaco. cer? Pensatzen deçue eztituela aitzen çuen umeac
etchean esanten dituçuen bear eztiran guisaco iscunçac? Gorrac al dirala uste al
deçue? cer? Pensatzen deçue eztituela icusten çuen umetchoac çuen ibilera ta
eguiquera modu gabecuac? Itchuac dirala uste al deçue? cer? Pensatzen deçue
etchetic campora edocein ordutan dabilçaçanean çuen umeac, santuen bicitza
esaten ai dirala beti lagunen artean? Astuta al çaudete gaistaquerira oquertuac
gaudela denoc, gaistaqueriraco bidea tchit erraça dala eta bide artara deiezca
dauzcagula beti deabrua eta mundua? Ai! cembat gurasoc içango du erançun biar
andija Jaunaren aurrean! cembat seme alabac esango du: «Jauna, eguia da, gaistua
içan naiz; baina gurasoacgandic icasi nuan gaistaqueria; gaistua içan naiz,
baina da gurasoac bide tcharretatic atzeratu ez nituelaco». Eta çuec erançun
biarco deçue orduan, bada Origuenes eleiçaco gurasuac dio: Omnia, quae
deliquerint fili, a parentibus echequiruntur, quos non erudierint neque
corripuerint.
Baina eguin deçagun contu onac ceratela guraso guztioc, ta saiatzen
ceratela çuen umeai bide çucena eracusten. Ala ta guztiz ere, utzune andiac
bilatzen dira familietan umien eracutziraco. Nola gu, Jauna, egongo guera beti
umiei beguira? Nola guc emango diegu biar dan arguibidia, borondateric onena,
içanda ere, orretaraco astija içanda ere, guc ezpadaquigu ecercho ere
eracusteco, guc lana ta lana baino beste gauçaric icasi ezpaguenduan? Ara cer
erançuten detan: lana ta lana gauça ona da; baina çuen umeac laneraco indarric
içan baino lenago, badue astija (ta çuec ere batzuec içango cenduen nosqui)
escolara jun, eta an icasteco çuec eracusten eztaquiçuen arguibidia. Eleiça
Santa guraso on bat da, eta esagutzen dualaco famili ascotan eztagola astiric
eta moduric biar dan ahan anima esnatzen jarduteco, ara or nun dauden escolac
gurasoen laguntasuneraco Eleiçac jarriric; gurasoac, ordu batzuetan bada ere,
descançuan egon diteçan çuen umeac. Escolan diran bitartean badaquiçue estalpe
onean ta gauça onac icasten daudena, bada an arguitzen çaie beren burua ta
samurcen çaie beren biotza; an eracusten çaie Jaungoicuari erregutzen, an
eracusten çaie dotrina santua, an eracusten çaie escuco lana, an eracusten çaie
gurasuari sor dioten obediencia eta errespetoa, eta beste gauça on asco. çuen
aldetic etzatzue escatzen beste gauçaric ajola piscat arcea baino, goicean,
jaiqui ondorean, cerbait Jaungoicoari erregutu, arpeguiac ederqui garbitu ta
escolara umeac bialceco. Asco escatzea da? gueiago da escoletan eguiten dana.
Ai! Eztaquiçue oraindic, n. c. cein mesede andia dan erri batençat escola onac
euquitzea; eztaquiçue cembat mesede eguiten diçuen mundu onetaco bicitzaraco eta
Jaungoicuaren aurreraco çuen umeac arguitzen da çucencen lan eguiten duen moja
gaichoac! Mundu onetaraco, cergatic çuen alabac onac eta arguiac badira, mesedia
ta honra çuençat ta çuen alabençat içango da; Jaungoicuaren aurreraco, cergatic
çuen alabac onac badira, quesca gabe jungo cerate alde orretatic Jaunaren
aurrera; eta escolan eguiten da aleguina çuen umeac onac ta arguiac içan
ditecen.
Icasi çaçue, erritar gurasuac, S. Joaquin ta Sta. Anagandic çuen alabac
escolara eramaten. cergatic eraman çuen S. Joaquin ta Sta. Anac Maria alaba
Templo santura? cergatic bacequiten an egongo çala ondo ta an icasico cituala
gauça on ta mesedegarrizco asco. Ara emen gainera beste ejemplu bat berria. Ara
emen campo-errietatic beren gurasuac çumaiaco mojen escolara ecarritaco
nescatchac. cergatic ecarri ditue escola onetara nescatcha abec? cergatic
daquijen emen eracutzico çatela arguiac ta onac içaten; cergatic nai duen beren
gurasoac nescatcha abec içan ditecela beren etchearen pozgarri ta beren errien
osasun, bada erriac mesede andiac içaten ditue emacume onacgandic. Errien
osasuna, ascotan, emacumeen escuetan dago. Eguia da, guiçonac eguiten ditue
erriençat legueac; baina emacumeac errien oiturac, eta emacumeac onac badira
onac içango dira errien oiturac ere.
Bainan, ezta gaurco sermoi dana gurasuençat. Badaucat çueri ere cerbait
esan bearra, gastetchoac, bada çueri ere ejemplo ona ematen diçue Maria Santac
gaurco egun onetan, ta badaucaçue cerbait icasi bearra. Lenengo maitatu biar
dituçue Mariac bereac becela çuen gurasuac, cergatic çor diozcatzuen mesede
asco: beracgandic jaio cerate, berac ematen diçue jaten da edaten jaio cinanetic
gaur arteraino, berac janci çaitue beti, eta gaur soinean dauzcatzuen janciac
ere berac emanac dira: çuen gurasoac çaintu ezpacinduzte, goseac, egarrijac eta
otzac ilco cindueçan aspaldijetan. Gainera berac maite çaituzte beste inorc
maitatzen etzaituen becela, eta eguia bada, maitasuna maitasunarequin pagatzen
dala, arraizco gauça da çuec, Jaungoicua quendu esquero, beste gauça guztien
gainetic çuen gurasuac maitatzia. Maitasun ori aguincen diçue Jaungoicuac bere
legue santuan eta çuen biotzac berac, esquertasunaren izpi bat bacarra
guelditzen baçatzue. Bigarren, onoretu biar dituçue çuen gurasuac. çuen
gurasuac, aditzen çaudeten gasteac, dira çuençat Jaungoicoaren irudi ta
ordeazco. Jaungoicoac berac eman die aguimpidea çuen gainean, eta orregatic dio
E. Santuac: qui tímet Dóminum honorat parentes, Jaungoicuaren bildur danac
onoratzen dituala bere gurasuac. Eta, nola onoretu biar dira? Liburu santuac
berac erançuten digu: in toto corde honora patrem tuum: biotz guztitic onoretu
biar dala: in opere et sermone et omni patientia onora patrem tuum: itzez ta
eguitez onoretu biar dala. Itzez. Bere gurasua benetan maitatzen duan alabac,
erançungo dio beti umilqui ta goçoro, eta beinerez garratz eta lotsabagaquerian.
Bere gurasuaren aurrian itza goreguitcho jasotzen duanac astuta dauca gurasua
maitatu biar dala, astuta dauca gurasua Jaunaren ordeazco dagona, astuta dauca
laugarrengo mandamentu santua. Eta onetan, gastetchoac, eztaquit nola portatzen
ceraten, arrochco samarrac ote ceraten nago, eta bildur naz Jaunaren aurrean
umiltasun andiren bat, castigu gogorren bat içango ez ote deçuen, bada ceruetan
ezta sarcen jente arroric, eta ezta ere Jaunaren legueac astuta bici danic.
Irugarren sor dioçue gurasuari obediencia. Denoc obedeci biar diogu
Jaungoicoari, eta Jaungoicoaren icenean aguincen diguenari, eta nola çueri
aguincen diçuen gurasuac Jaungoicoaren icenean, ara or çuec gurasoari obedeci
bearra. Eztet gueiegui luçatu nai, eta gauça onen gainean esango diçuet bacarric
gurasuac aguinduco diçuela beti çueri combeni çatzuen edo çuen etcheari combeni
çaion gauçaren bat, eta çueri tocatzen çatzuela beti burua macurcea ta aguindua
eguitea. Eta ala, aguincen diçuenian escolara juteco, juan çaitezte poz pocic,
bada escola çuen mesederaco ipinita dagon estalpea da. Onetaraco, jaquin biar
deçue lenengo, etzeratela beti ume içango, eta anditchoac ceratenian, gauça
ascoren biarrian içango ceratela, eta icasi alac icasita ere, beinere ezteçuela
naicua jaquingo. Gogoratu biar deçue, bigarren, orainche daucaçuela astija ta
sasoia cerbait icasteco, eta ezteçuela mugaldi oberic içango, bada etcheco
cereguinetan edo campoco lanetan gastatu biarco dituçue laster çuen dembora ta
gorputzeco indarrac. Esagutu biar deçue, gainera, jaquitea ta ona içatea dala
edoceinençat apainduri ta doteric onena; eztuela balio ecercho ere jaquituriaren
onduan, janci ederrac euquitziac eta ezta ere aberastasun andien jabe içateac;
eztagola gauça oberic emacume batençat jaquitea ta ona içatea baino.
Orregatic, escolara çuaztenian, aditu ondo ta gogoz çuen maestrac
eracusten diçuena dembora alperric galdu gabe; errespetatu biar dan becela çuen
eracustzailea guraso bat becela; eta maitatu biotzez, bere jardun ta lan guciac
çuen oneraco eguiten ditualaco. Onela portatzen bacerate, çuen gaineara etorrico
dira Jaungoicoaren bedeincacioac, eta escolatic ertetzen deçuenean eramango
dituçue çuen etcheetara adimenean arguija ta biotzean borondate ona, eta
badaquit etzeratela damutuco çuec escolara juna, eta çuen gurasuac eztira
damutuco çuec escolara eramana.
Jerusalengo Temploan icasi çuan gure Ama bedeincatuac bere birtute andi ta
ugariac gueiago ta gueiago indarcen; Jerusalengo Templotic atera çuan alaba on
bat, emaste on bat, eta martiri andi bat içateco indarra, bada ceruac auqueratua
ceucan martiri guztien erreguinatzat. Ai! Norc daqui, çuec ere, familiaren
erdian martiri becela bici biarco badeçue? Norc daqui etorquiçunaren berri? çuec
ames eguiten dituçuen egunac esperançaz beteac egon arren, çuec ames eguiten
dituçuen guertaldiac alai ta pozgarrizcoac içan arren, ai! amesac beti oi dira
ames!; eta eztaquigu nola içango dan guertaldi eguiazcoa! Nic daquitana da
cristandade guztian curutze asco daudela çabalduac, eta çuec ere, andia edo
tchiquia, curutzeren bat eraman biarco deçuela. Orregatic, ordu ori
datorreneraco nic nai nuque icasi deçaçutela paciencia santuan eramaten escolara
juan biarrac eta familiaco errietac, icasi deçaçutela gastetatic indarcen çuen
anima gueroco curutzea ondo eramateco; icasi deçaçutela bene benetan onac
içaten.
Jaquina dago, n. c., escolara datocen ume guzti-guztiac eztirala arguiac
eta onac içango. Baina badaquit ere escoletatic erten dirala famili ascori icen
andi ta onoretsua eman dioten seme edo alabac; eta escoletan ibili diranac baino
nunnaico basterretan dabilçaçan umeac negar gueiago eraguin oi diotela gurasuari
bere çarça errucarijan.
Oh! Escola onean icasijac içan balira guiçon guztiac! cembat gaistaqueri
gutchiago içango çan munduan! Mundua ondu nai deçu?, galdetzen çuan jaquinçu
batec. Ondu itzatzu umeac eta mundua ona içango da. Ara emen garbiro esanda gure
asmua. Ara emen çuen cereguina, gurasuac. Ara emen mojen t'abadien» cereguina.
Oh cer poça gurea Jaunaren aurrera guacenean esan al badegu eguiaz: «Jauna, çuc,
çure odolarequin irabaci cenduan mundu çabala, guc ondu degu!». Edo orren
besteraino ecin bada: «Jauna, çuc maita cenduan cristandadeco erri bat osua, guc
ondu degu, guc salbatu degu».
O Maria, gure Ama maite bedeincatua! Bada salbatzea da icasquiçun andiena,
icasi deçagula denoc salbacioraco bidea: ume abec ta ume eztiranac aprobetcha
deçatela escolaco dembora, jarrai deçatela guero gaur icasten duena, bici
diteçala cristau onen guisara, munduco bicitza amaitzian erori ditecen çure
besuen erdian betico çorioneraco, Amen.

JESUSEN NEcALDIcO ItzaLDIA

Ambulate in dilectione sicut et christus


dilechit nos, et tradidit semetipsum pro nobis.
Ibili çaitezte maitasunean, Jesusec, bere bicitza
gugatic eman arteraino, maitatu guenduçan becela.
(Done Pauloc Efesotarrai esan cizten itzac,
bere escutitzeco 5.en aguerraldian, 2.en esaquiçunean.

Nere aditzaile maiteac: Gaurco egun triste, astun da negargarrian,


cristauen aurrean itz eguin bear duan apaiçac eztu batere jaquituri bearric,
eztu iztun ederra içateco premiaric, Jaungoicoarençat aditzaileen biotzac
irabazteco. Naicoa dala uste det Jaungoico curutzean josiric dagoanaren istori
edo condaira esatea, biotzic otz da gogorrena berotu ta bigunceco; ez bacarric
cristauen artean, baita ere sinizte gabeco guiçonen artean, egunoro guertatzen
dan becela mundu çabalaren azquenengo muguetaraino Ebanjelio osasungarria
çabalcen dabilcenaquin.
Baina, alaz guztiaz ere, cristandadearen erdian ostiral doneco egunean itz
eguin bear duen eleizguiçonai, etorri bear çaiete gogoracio bat, edo neri
beinçat badatorquit. Ara emen nere gogoracioa: nere aditzaileac mila bider ençun
due Jesusen Necaldico condaira. cer esan neçaque, bada, condaira donearen
gainean? Nola itz eguingo det, alde batetic, nere aditzaileen artean dauden
cristau garbien biotzac escatzen duan era samurrean? Eta bestetic, Eleiça onetan
pecatariric bada, cer esan neçaque pecatarien arrizco biotza bigunceco ainan,
mila bidar aditu badute, alper-alperric, Jesusen Eriotzaco condaira, batere
bigundu gabe; eta badatoz berriren-berri Eleiçara fede edo siniztearen izpiric
eztutela, damutasuna cer dan eztaquitela, ta bicitza berritzeco asmoric
eztutela? cer esango det oiençat, sarcen badira Eleicetan icusmitasunagatic
bacarric, edo besteac eguiten duena eguitearren, egun abetan beren burua nora
bota eztaquitelaco?
Danen aurrean aitorcen det, eta ez umiltasun gueçurrezcoarequin, ezpada
eguiaz, aitorcen det, oso laburrac dirala nere adinean bilatzen ditudan
arguitasunac, indar gabea dala nere boça, benetan motela nere mingaina, biotz
garbicoac naico duen samurtasunarequin itz eguiteco ta pecatariac nere itzaren
indarrez Jaungoicoarengana biurceco. Onetaraco Jesusen odolac calbarioco mendian
icusi ciran becelaco mirariren bat eguin bearco luque.
Eta, norc daqui? Gaur erruquitasunezco eguna da: norc daqui, bada, gure
Jaun eta Jaungoico mirari gucien eguile Alsuac, bere erruquitasun
neurrigabeagatic, nai badu gaur goiceco itzaldi tchiro edo pobre onen bitartez
asetzea jente on, garbi, bidezco ta donetien biotzac, biguncea pecatari
gaiztoenen bularric gogorrenac, eta macurcea guiçonic arroenen buru
lerdeneguiac?
O! Nere aditzaileen artean badago inor, Jerusalengo uria becela, gorra
içan dana gaur-arteraino Jaungoicoaren dei maitasunezcoarençat; badago inor emen
pecatuco lainu belz tartean bici danican, cer poça nerea, gaur goicean esango
detan condairaren bitartez ençungo baluque, bere biotzaren erdian, Jesusen
maitasunezco deia, ta icusico baluque Ebanjelio donearen osasunezco argui
ederra! O denoc, a.m. icusico bacenduquete bear beçala Jesusen Paquezco ta
Maitasunezco eracusquera ta aguergarri donea!
Nolabait betetzeco nere gainean artu detan eguinquiçuna, daucat asmoa, n.
a., çuen aurrean esateco, al detanic onguien, baina batere tolesgabe, batere
apainduri gabe, Jesusen Necaldi edo Pasioco condaira arrigarria, beste oroitzen
çaizquidan gogorte batzuequin, bacar bacarric beguiratzen diodala nere Jaungoico
maitearen icen on bedeincatuari. Arcen ditut itzaldi onen esacaitzat Done Paulo
Jesusen icasle ta ceruco eracutsien çabalçailearen itz eder abec: Ambulate in
dilectione sicut et christus dilechit nos, et tradidit semetipsum pro nobis:
ibili çaitezte maitasunean, Jesusec bere bicitza gugatic eman arteraino maitatu
guenduçan becela, eta nai nuque cristo, gure Jaunac bere azquenengo egunetaco
Necaldi ta eriotza bildurgarrizcoan ematen dizquigun maitasunaren
aguergarrietan, guc icastea berari çor diogun maitasuna ta guiçonac batac
besteari iduqui bear diogun maitasun benetacoa.
Baina eztaquit artu detan lambideraco naicoa indar içango detan. Biotzac
gaurco egunean escatzen digu ichiltasun ta paque osoa guertaera andi onetan
gogarceco, beguiac oso erraz malcotzen çaizquit neri, ta asieratic bertatic
gueiegui samurtua nagoela deritzat.
Non bilatuco det, bada, bear detan indarra? çugan bacarric, O curutze done
ta adoragarria! çu cera gaur nere laguntasun guztia! çuc piztu bearco deçu nere
argaltasuna. ¡O Cruch, ave, spes unica! çugana nator, çuri deitzen diçut, çugan
itchedoten det bear detan indarra ta sendaera. O Cruch, ave, spes unica. Aita
gurea.
Ambulate, etz.
N.a.m. Eleiçaco guraso jaquinsu Done Agustinec eracusten digu, ez
litzatequela içango Jaungoicoa jaquinsua ta ona, pecatua castigatu gabe utzico
baluque. Orregatic, Jaungoicoa tchit çucen ta donea dalaco, beartu çuan guiçona
eguindaco pecatuaren çor andiari arpegui ematera, baina etzan bilatzen lur
guztian çor onen neurria betetzeco dina çan gauçarican. guiçonac pecatu eguin
leçaque, ta, çorigaitzean! ascotan eguiten du pecatu, baina ecin leçaioque
inortara ere pecatuaren çorrari erançun. Bada ¿Quid est homo? cer da guiçona,
Job santuac dion beçala, Jaungoicoarequin berdindu nai badegu? Autsa, aicea,
quereiça, utsa. Lenengo guiçonac pecatua eguin çuanetic, bada Jaungoicoaren
aserrean gueunden, çor andi bat gueuncan Eguilearen aurrean da ceruetaco ate
çabalac itchita ceuden lurtarrençat. Orregatic çan gauça bearra norbait bilatzea
Jaunarenganaco çor andi oni erançungo ciona, ceruetaco ateac iriquico baciran
guiçonarençat. Etzan inor mundu ontan, da ceruetatic jetchi citzaigun Jesus
maitea; atseguin da goçotasunezco toqui santu eder ura utzirican, etorri çan
lurrera ta lurrez janci çan, guiçonari cion maitasunagatic, Jaungoicoaren Semea
Berbera! artu cituan bere gainean doecabe ta samintasun guztiac, guiçona ceruco
doez da aberastasunez betetzeagatic; macurtu çan cerutic lurreraino, lurretic
ceruraino guiçona jasotzeagatic. Ara emen Jesusec guiçonarenganaco ceucan
maitasunaren lenengo aguergarria.
Eldu çanean Jesusençat, lur doecabe au utziric, Aita Beticoagana biurceco
ordua, eman cien guiçonai maitasunaren azquenengo beste andi bat, Aldareco
Ezcutapen edo Sacramentu tchit Donean guiçonen janaritzat betico utzitzean; ta
bereala, Aitari esquerrac eman ta guero, ondo cequiala cer guertatu bear
citzacion laster, erten çuan apaltoquitic bere icasleaquin batera, igaro çan
cedron esaten çaion erreca ujolsu baten gainetic, eta joan çan Jetsemanico
baratzara. Orduraco berriz, batzarrean ceuden legueçarreco eleizguiçonen nagusi
ta aguintariac, Jesus catigatzeco era on bat erabaqui naiean; orduraco Judas
salquindari galos da çorigaiztocoac batu cituan guiçonic eraile ta oquerrenac:
bacebilçan orduraco erri guztia gaintatzen da gueçurraren alde autortuco çuen
guiçonac bilatzen; da baita ere baster socoen batean, gure Goçabetzaile edo
salbatzaileac bigaramonean eraman bearco çuan curutzea josten arico ciraden
nosqui. Dendena cequian Jesusec, eta aimbat lasterren bere bicitza eman nai
baçuquean becela, gauça negargarri abec gogoratzean, azcarcen du, çolitzen du
bere pausoa gueiago Jetsemanico baratzaronz.
Baratza onetan sarcen dan becelachen lausotzen çaizca beguiac, tolestatzen
ditu belaunac, galcen ditu indarrac eta sarcen çaio arimaraino samin da
bildurtasun andi bat. Cæpit pavere et mæstus esse. Nolatan da gauça icaragarri
au? Ez naiz gueiago arrituco, Jaungoicoa ilcen icusi ta ere, Jaungoicoa
bildurrez icusiric baino. Jaungoicoa bildurtu! Nola bildurcen da eriotzaren
aurrean, ildacoai bicitza ematen dien Jaungoicoac? Cæpit pavere et mæstus esse.
cer da au, Jesus nerea? Non da, munduan jaio cinanetic gaur arteraino
guiçonagatic neque ugariac eramateco, iduqui deçun gogo sutsua? cristauac,
guiçonac ancinetatic Jaungoicoaren aurrean daucan çorrari arpegui emateco ordua
eldu da; Jesusec artu ditu beregan guiçonen pecatu guztiac, posuit Dominus in eo
iniquitatem omnium nostrum; bere beguien aurrean jarcen çaizca orain Jesusi erri
guztien pecatuac, dierri danen gaiztaqueriac; guiçaldi gucietaco
nascagarritasunac; eta icustean Jesusec bere arima, arimaric garbi, eder da
aberatsena, arima berdingabea, arima Jaungoicotarra; icusiric arima au aimbezte
ta aimbezte gaiztaqueric loitua becela, estutzen da Jesus, larritzen da, ta bere
Aita cerucoaren aurrean auspezturic, esaten du: Pater mi, si possibile est,
transeat a me calich iste: Aita nerea, al bada beinçat, igaro dedila nigandic
edacai edo caliz samin au.
Nola ez estutu? Oroitzen da Jesus, pecatuac quenceco cerutic etorri ta
pecatuac quenceagatic bere bicitza emanarren, jarraituco duela pecatuac munduan,
da ascorençat, eztirala itchico bein ere infernuetaco ate belçac; oroitzen da,
guero ta guero ere, pecatariac irainduco duela bere Aita donea, infernuac
iretsico dituela ecin esanala arima; oroitzen çaizco Judas, Jerusalen, da
itchutasun andi baten erori diralaco galdu bear duen judeatar guztiac. Badauca
Jesusec gogoa, gogo sutsu ta eguiazcoa dauca guiçonaren çorra quenceco; baina
icusiric aimbezte itsusitasun bere gainean, icusiric beregain mundu guztico
pecatuen astuntasunac, esaten du berriz ere: Pater mi, transeat a me calich
iste, baina gainera dio: verumtamen non sicut ego volo sed sicut tu: eztedila
içan, ala ere, nere guiçontasunaren borondate argala, ezpada çurea, nere Aita.
Eta alderdi bi abetaco borondate bi abequin aimbezteraino estutzen da Jesus ere,
asten da odolezco icerdi ugari batean, odol santu arequin baratzaco lurra
bustitzeraino. O, cristauac! Icusi çaçute Jaungoico Alsua bildurtua ta icaraz
pecatuaren aurrean da gogartetu çaçute pecatuaren itsusitasun bildurgarria;
icusi çaçute Jaungoicoa odolezco icerditan pecatuaren çorrari arpeguia ematen
asten daneraco; ta ala ta guztiz ere guertu dagoela gure çor dana quenceco,
guretzat çuan maitasunagatic; eta esan çadaçute maitasunaren aguergarri au,
naicoa aguergarri dan ala eztan.
Goacen aurrera, ta icusico ditugu naigabeco mirari andiac. Bucatu çuan
Jesusec bere arrena ta erten çuan etsaien bidera. «Jaiqui çaitezte ta goacen,
esan cien lenago icasleai, bada emen dator saldu nauan adisquidea». Surguite,
eamus. Ecce qui me tradet, prope est. Osta esan cituan itz abec Jesusec, sartu
çanean baratzan guiçon gaizquile aldra andi bat, maquila ta ezpataquin,
Eleizguiçonen icenean Jesus catigatzera. Judas cetorren aurretic! Emen bear
litzateque Jesusen biotzeco sentiera çorrotz, bigun, leinargui ta samurra
eçagutzeco nolabait cein biciro mindu çuan bere icasle onen salceac. ceinen
irain da esquergabetasuna sentitzen deçue gueiago çuec ere, aditzaileac,
eçagutzen ezteçuen guiçon batena, ala çuen adisquidetzat iduqui deçutenarena.
Eztago cer-esanic ere: bada, orduan, ceimbat gueiago naigabetuco çan Jesus goçoa
Judasec çalcen çualaco, besteac lotzen çuelaco baino! Judas çan guiçon bat
aimbezte guiçonen artean auqueratu ta jaso çuana cristo bere Maisuac, bere
adisquide ta lagun içateraino; Judas çan mundu gucico joan-etorrietan Jesusequin
batera ibili çana; Judas, oraindic orduac cirala, umiltasunic andienarequin
Jesusec oinac garbitu cizten icaslea; Judas, ain ongui cequiana Jesusen
çucentasun da errueça; Judas, mila bider bere Maisua icusi çuana mirari
içugarrizcoac eguiten, guiçon errucarri ascoren malcoac legorceco; Judas, gau
artan bertan Jesusen gorputz da odolarequin janaritua içan çana... eta Judasec
salcen du Jesus laztan bat emanaz!
Laztan bat! Paquezco ta maitasunezco seinalea, maitasunic gabe ta guerra-
soinuan bere Maisu edo Eracuslea catigatzera datorrenean! Baina Jesusec eztio
eracusten aserrearen izpiric ere: estutzen du salçailea bere bularraren contran,
esan nai balio becela eztiola gorrotoric gordetzen eta bere escuan daucala bide
onera biurcea, nai baldin badu. Adisquidea, esaten dio, certara çatoz? cer da
çure beguietan iracurcen dedan lotsa ori? guiçonaren Semea, çure Eracusle
cerutarra laztan batequin salcen deçu?
Eta, ai Jauna, Jauna! ceimbat Judas dabilçan munduan! cer, nere cristauac?
cergatic içutzen cerate? Ezquera gu Judas becelacoac, Jaungoicoari gure
pecatuaquin, aimbezte naigabe ematen diozcagunean? Eztizquigu Jaunac eguin
aimbezte mesede, eztizquigu eman aimbezte arimaco ondasun, eztigu eracutsi
aimbezte amodio; mesede, ondasun da amodio esquergabequeri andienarequin erançun
ditugunac? Eztabilça mundu guztiaren adisquidetasunaren bila; eztaucagu biotz
bat mundu guztiari esqueinica darabilguna, ucatzen diogula Jaungoico Eguileari
bacarric?...
Badarame Jesus guiçonic gaizquile ta amorratuenac, Jerusalengo caleetan
cear, lapur baten ancera, guiçon ilçaile baten guiçara, loturic bulçaca ta
diadarca. Jarraitu daiogun, n.a., bada orain esan leiteque asten dala Jesusen
Erampe andia. Jarraitzen dio Pedroc ere, ta sarcen da Jesusen atzetic Anasen
etcheco ataian. Pedro bada Jesusec auqueraturic daucan icaslea Eleiça Santuaren
burutzat, Pedroc aimbezte maita badu bere Eracusle edo Maisua, Pedroc aguindu
balio eriotzaraino jarraituco diola —etiam si oportuerit me mori tecum, non te
negabo— ondo daquian ezquero Jesucristoren errueça, Pedroc ateraco du arpeguia
Jesusen etsai guztien aurrean. Ai, ez, cristauac ez! Beste naigabe berri onec
ere erori bear çuan Jesusen gainera. Pedroc eztu arpeguiric ateratzen bere
Maisuaren alde: bildurtu da Anasen otsein edo nescame circil batec esan diolaco
Jesusen icaslea dala, ta ucatzen du Jesus iru bider, azquenean juramentuarequin.
Non novi hominem.
Eguiaz da gaur infernuaren aguimpideco eguna, bada ezta inoiz munduan
onelaco gauça negargarriric içan. Epaile, ecadoi edo juecen mendean guelditzen
diran gaizquile danac, eraileric andienac eta gorrotagarrienac içan badira ere,
beti daucate beren aldeco guiçonen bat aldamenean, jaquituna gueienetan, iztun-
ederra ascotan, bere jaquituri ta arguitasun guztiac erailearen alde ipinico
dituana beti. Eta Jesusec, aimbezte mesede sorterriari eguin diozcan Jesusec,
ceru ta lurraren jabea danac, eztauca inorcho ere bere gordoztaritzat, ez
lurrecoric, ez cerutarric. Munducoac, bildurturic igues eguin due, bada
mundutarrac, gueienetan, eztaquite jarraitzen cerbait irabaci al dutenean baino;
omnes relicto eo fuguerunt eta cerutarrac, utziten dute laguntasun gabe,
infernuaren aguimpideco eguna dalaco, guiçonen pecatuac Jesusec beregain
dauzcalaco. cer diot utzi dutela? Jaungoico çucenac, icusten dituanean munduco
pecatu ciquinac Jesusen gainean, pecatuaganaco aserrez da gorrotoz beteric,
jasotzen du bere ecadoi edo justiciaco cigorra ta ematen du biciro ta indarsu
çartada gogor bat bere seme maitearen arpeguian. (Jaungoicoaren cigorra çan,
eraren baten, Anasen morroiac, burnizco escuarequin Jesusi eman cion
çartadatzarra). O pecatariac! Gaur artean eçagutu ezpacenduten ere, eçagutu
çaçute, guertaera arrigarri onetatic, pecatuaren astuntasun neurrigabea! Ta
eçagutu çaçute gainera Jesusec cigun maitasuna, icusiric utzitzen duala
mailatzen ceruco pozgarria dan arpegui ederra, Jesusec berac sortu çuan escu
argal bategandic.
Borreru aien artean igaro çuan gaba Jesusec, bere egoera ichil, malso,
paquetsu ta Jaungoicotarrequin eracuste andiac ematen cieztela. Goicean goicetic
ateratzen due ondo lotuta, eramaten due Pilatosen jaureguira, andic Erodesenera,
ta berriz Pilatosenera, tchorotzat arturic. Tchorotzat, a., tchorotzat jaquituri
ta arguitasun guztien iturburua!
Baina cer oben edo errugatican cerabilen onela Jesus? ¿Quam accusationem
affertis adversus hominem hunc? esan cien Pilatosec errico jendeai. Etzegoan
arraçoirican, o nola! etzegoan arraçoirican Jesusen contra; baina eleizguiçon
aien ecin icusia ta infernutarren amorrua asetzeco alde batetic, eta bestetic
Jaungoicoaren pecatuaganaco aserre santua quenceco ta guiçonaren çorra
estalceco, il bear çuan Jesusec. Ala bada, arraçoiaren toquian cerbait esan
bearric, diote Jesusen etsaiac: «gaizquilea ezpalitz ezquenduque çugana
ecarrico».
Pilatosec, errugabea çala Jesus da ecin icusiagatic il nai çuela
eçaguturic, eta atera naiean gaizquile aien beatzen artetic, oroitu çanean
caticuteguietan cegoela guiçon gaizto Barrabas icenecoa, jente guztien gorrotoco
guiçona çana, esan cien Jesusen etsaiai: «badaquiçue Pascuaco dembora edo
sasoian azcatzen degula ilceco dagoen guiçon bat; cein azcatuco det aurten,
Jesus ala Barrabas?» Ta jende guztiac oiu eguin çuan bat batera: Barrabas,
Barrabas!
A, cristauac! cein laster aztutzen diran jendeac artu dituen mesedeaquin!
Alperric eguingo cinduzten çuec ere mila mesede, alperric biotza escuetan
cendutela eracutsico cenduten eguiazco maitasuna: gauçaric tchiquiena naicoaco
da, edo, bear bada, ezta ecerchore bearco, atzo hosanna deitzen ciçutenac gaur
çuen contra gorrotoz oiu eguiteco: Crucifigue, crucifigue eum. Etzaitezte
miraritu: orrela dira guiçonac, eta orrela ciran Jesusequin ere. ceinec eguin
dio erri bati Jesusec Israelgo erriari ta mundu guztiari bezte mesede?
Beticotasunetic, ceru goietatican eguin dizquigun mesedeac alde batera utzita
ere, ceimbat ontarte ta mesede eguin ciozcan munduan Israel sorterriari? ceruco
eguia eder beticoac eracusten ibili çan Judea guztian, guiçon ezjaquinen adin
edo entendimentuac arguitzen ibili çan, jaquin ceçaten eguia çucena, galdu
etziteçan aimbeste maitatzen cituan guiçonac. Eguin cituan mirari asco, or da
emen, batzuec estutasunetatic ateratzeco, besteen malcoac legorceco, gaisoac
osatzeco, ildacoac beren etchadi edo familietara poz da alaitasunez beteric
biurceco. Orra Jesusec guiçonari eman cion maitasunaren aguergarri asco. Baina
galdetzen çaietenean israeltarrai: «cein azcatuco degu, Jesus ala Barrabas
gaizquilea?» «Barrabas, Barrabas,» diadar eguiten dute judeatarrac. O, guiçonen
grina gaiztoac dacarren itchutasuna! O, atzotic gaurco egunera dagoan jira-bira!
Pilatos bildurti emeac, jende amorratu aiei naiquida pichcat emateagatic,
aguincen du çartada bildurgarrizco batzuequin arraçatzeco Jesus-Jaungoicoa; ta
egoitzaric errucarrienean ateratzen du guero cale-aldera, esanaz: Ecce homo: ara
emen guiçona. A, nola dagoen Jesus laztana! ceru ta lurra eguin cituen escu
alsuac, indar gabeac eta loturic dauzca; burua, bururic jaquinsu, eder da
maitagarriena, arança gogorrezco coroi batequin jancia; bere gorputz donea, ondo
estaldugabea soineco çar burlagarri bat lepotic bera duala: dana dago eria, dana
çauriz ta odolez itsusitua. Uste deçute, a, era negargarri orretan icusi ezquero
Jesus, bigunduco dirala judeatarren biotzac? Ez, cristauac, guiçona itchutzen
danean, abereac guztiac baino oquerragoa da, ta Jerusalengo jenteac itchutuac
ceuden, infernuco odol egarriac amorraturic cerabilçan: Crucifigue, crucifigue
deitzen dute, biriac guztiac bota bearrean.
Gauçaric pozgarriena icus bear balitz becela, jotzen dira otsande edo
pregoiac Jerusalengo caleetan, batzen dira jenteac arpegui alaiequin, inguratzen
dute Jesus; da çaldien perra-ots, trompeta-soinu, borreruen diadar da oiu
odolguirodien artean badarame estropoçuca, tiraca ta bulçaca calbarioco
mendironz Jesus otsan, umil da malsoa.
calbarioco mendira daramela, ertetzen çaio bidera Jesusi negarrez emacume
bat. cristauac! Emacume ura Jesusen Ama çan! cer esan neique gueiago gauça onen
gainean? Semeric laztan da maitegarriena urcamendira daramatela borrero biotz
gabeco batzuc, bidean bilatu duala, bere Amac! cer esan neique gueiago?
Urcamendi artara nolabait igotzean, jostzen due Jesus curutzean, ilce
gogor batzuequin, egur igarra balitz becela; jasotzen due ajolacabe curutzea,
ta, ara or! Jaungoicoaren odolez bustiric dagoan mendi-gainean Jaungoicoa, Jesus
laztan donea, guiçonaren itchuraric gabe. Beguiratu ondo, pecatariac, pecatuaren
eguiquera gaiztoa, maitasunaren aguergarriric andiena. Jesusen arpegui cerutar
berdingabea, loituric eta mailatua dago; bere beguiac, beguiric goçoenac, malco
mincatchez erreta dacustaz; eztauca indarric burua çutic iduquitzeco, ta
curutzearen ondoan jarcen badu berez, sarcen çaizca barrurago arança çorrotz
icaragarrizcoac, odien gainean utzitzen badu gorputza, urratzen çaizca gueiago
lengo eritasunac; eta escuac ecin due jaso gorputz guztiaren astuntasuna. Ta
curutzearen inguruan borreru biotz gabeac farrez da burlaz dabilça! O Jaun da
Jaungoicoa! Noizco dituçu çure aserre santuaren tchimista bildurgarriac?
Icho. Pater, dio Jesusec curutzetic, Pater, dimitte ilis non enim sciunt
quid faciunt. «Nere Aita, parcatu çaieçute, cer eguiten duten eztaquitelaco».
Aditu deçute, cristauac? O cristo Jaungoicoaren eracuste done ta miragarrizcoa!
Jaungoico Alsuac bere escuequin eguindaco lur çati batec ilcen du curutzean bere
Eguilea; ta Jaungoicoac, bere etsai odol-çaleac farre ta cinu edo burla eguiten
dioten bitartean, curutze gainetic parcacioa escatzen dio Aita cerucoari bere
ilçaileençat. Nere aditzaileac, çuen artean içan badira bata bestearen ecin
icusi ta gorrotoac: çuen artean iduqui badituçue alcarri eguindaco injuri edo
irain garratzac, içan ote dira Jesus maitagarriari eguindacoac ainan andiac? Eta
eztiozcatzute biotz biotzetican parcatu gaur batac besteari? Jesusen
iracasteguico edo escolacoac baguera, nolatan bere eracuste doneari eztiogu
jarraituco? Nere a. maite maiteac, paquezco mandataria naiz ni emen da nic
esaten diçutet Jaungoicoaren icenean: parcatu deçaioçutela alcarri edocein
aserre çuen artean içandacoa; eta nai ezpadeçute parcatu, jaquin deçaçutela
beinçat Jesusen eracutsia: parcatzen eztuanarençat, eztagola parcacioric
Jaungoicoaren aurrean. Da nor dago emen Jaungoicoaren parcacioa bear eztuanic,
nor da Jaunaren aurrean çorric eztaucanic?
Gure arrotasun da pamparroiqueri deabruzcoaren contra, nolaco eracustea
Jesus maitearena! ilezcor içanican ilcor eguinda, Jaungoicoa içanic guiçon
eguinda Jesus, da guiçonen artean azquenengoa. Urcamendira eramaten dituen
gaizqui ta guiçon ilçaileac, azquenengo orduetan, nai duen laguntasun guztia
içaten due, ta mundu guztiac erruquitzen ditu: Jesusec laguntasun apur bat
eztauca, bada, esaten detan becela, curutze inguruco borreroac farre ta cinu
eguiten diote: ta bere azquenengo egarrian beastun samina esqueini diote. Baina,
ai, nere cristauac!: etziran judeatarrac bacarric Jesusi beastuna ematen
ciotenac eta Jesusen erruquiric etzeucatenac, etziran bacarric. «Eztet
erruquirican,» esaten du gaur ere, Jaungoicoaren icen donea madaricatzen duan
guiçonac; «eztet erruquirican,» izcunça loietan farrez egoten diran gazteac;
«eztet erruquirican,» beren mingain infernutarrequin lagun anaien icen ona
galcen dutenac; «eztet erruquirican» Eleiça Donearen aguinduac bete nai
eztituanac; «eztet erruquirican» norbaitec eguindaco iraina edo oquerra parcatu
nai eztuanac. cristauac, Jaunarequin erruquitzen etzeraten cristauac, bilatuco
deçute çuec Jaungoicoaren erruquia azquen-ordu larrian?
Consummatum est, dio: dendena amaitu da. guiçonaren maitasunagatic artu
ditut neregan guiçonac eraman bear cituan nequeac eta oinaceac, eta denari
arpegui eman diot. Bai, n.a.: ceruac bete ditu bere aguindu guciac. ilun da
arguiaren artean luçaroco guiçaldietan iraun duan guda oquerra azquendu da,
bucatu da betico; amaitu dira Jaungoico gueçurrezcoac, erori bear dute beren
eleiçac. çapaldu du Satanas Jesusec, atera du guiçona deabruaren beatzetatic,
mundua catiguric gabe dago, Jaungoicoa ta guiçona paquetu dira, iriquiac daude
ceruetaco ateac, Jesusec amaitu ditu bere lanac: consummatum est. Baina ain
andia da Jesusec guganaco daucan maitasuna, ain neurrigabea da ece, arraitu
çaitezte, a! indarrac lagunduco balioteque, gugatic gueiago eramateco prest
daucagu Jesus. «Nere semeac, iruditzen çait esaten digula, asco eraman det çuen
maitasunagatic; baina oraindic ere gueiago eramango nuque indar guztiac galduta
ezpaneuzcate. Eguin det al detana, oinace andiac artu ditut nere gainean bicitza
euqui detan artean. Bost mila çartada ta gueiago eztitut artu ecin nualaco;
gueiago arceco gogoa baneucan oraindic. Iruroguei ta amar arança dauzcat buruan,
eztauzcat gueiago, gueiagorençat toquiric eztaucadalaco; gueiago euquitzeco
gogoa badaucat oraindic. Neu josteco curutzea ecarri det lepoan neuc bacarric
Jerusalengo uritican campora, calbarioco mendi tontorreraino eztet ecarri, ecin
nualaco: borondatea baneucan. Ichuri det nere odol guztiai; tanto bat gueiago
balego nere çainetan, poz-pocic ichurico nuque çuec gatican. Consummatum est.
Iru ordu daramazquit eriotzaren ataian, gueiago luçatu al banuque nere oinacea,
luçatuco nuque, gueiago nequetzeagatic. Eguin det al detan guztia, eman det
euqui detan dana: Consummatum est. Mila bicitza baneuzca, mila bicitza emango
nituzque guiçonagatic, bat bacarra daucat eta bera gogoric onenarequin ematen
det. Naicoa eguin det, nere semeac? Eguin daiquet gueiago? cerbait gueiago al
badaiquet, esan çadaçute, nere semeac, eta gogoric onenarequin eguingo det».
Maitasunaren bila çabilçaten pecatariac; cer nai deçute maitasun gueiago? Ta
aimbeste maitasunec eztu oncaitu edo mereci gure biotz dana? Eztu mereci gure
esquertasuna, gure erruquia, gure maitasunic sutsu ta irauncorrena? Bai, n. a.,
ondo mereci du Jesusec eta baita ere, Jesusen icenean, gure lagunanaia danac.
Orregatic esaten diçutet guztioi berriz ere: Ambulate in dilectione, etz.
maitatu çaçute alcar, Jaungoicoac maitatu guenduçan becela, aguergarri onetan
icusten deçuten guiçan.
Ecin leique iraun gueiago Jesucristoren bicitzac. Icaraz beteric eriotza
bera, badijoaquio curutzeraino, escatzen dio baimena Jaungoicoari, ematen dio
Jaungoicoac, eta Jesusec esaten du bere azquenengo itza: Domine, in manus tuas
commendo spiritum meum. Jauna, nere arima çure escuetan utzitzen det. Eta,
ai!... curutzeac dardara bat eguiten du, Jesusen bularra jasotzen da, guelditzen
çaio biotza, macurcen du burua, ta uste det... Jesus! Jesus!... a, cristauac!
Jesus il da!... ceru ta lurraren eguile bedeincagarri, ceru-lur ta baita ere
infernuaren beraren jabea dan Jaungoicoa, içate guztien guraso ta jatorria,
ontasun guztien iturburua, edertasun guztien ispilu garbia, goçotasun guztien
mamia, maitale utsa, il da, guiçonaren maitasunagatic. Emisit spiritum.
Jerusalen errucarria! Erorico dira çure gainean ceru-goiaren aserreac: çure
gaurco farre-algarac negar-malco ugarietan biurtuco dira. Içango dituçu goseac
eta egarriac. Aguertuco dira Erromatarrac, sartuco dira çure caleetan cear
garaitzailero, ta eztiçue arri bat beste arri baten gainean utzico, bada munduan
ecadoiric ezpadago ere, ceruan bici da Jaungoicoa.
O nere Jesus laztan curutzean josia! Ara emen gu negarrez, curutzearen
oinean auspezturic! A, nola utzi çaituan pecatuac! cer arraçoi andiarequin
esango deçun: filios enutrivi et echaltavi, ipsi autem spreverunt me. Asi nituan
semeac, eman nien nere maitasuna, ondasunez bete nituan, ta, ara emen eman
diraten ordaina! cer eguin diet nic semeai mesede baino beste gauçaric? Popule
meus ¿quid feci tibi? Nere erria, nere cristaua, cer eguin diçut? Responde mihi.
cer erançungo det, Jauna! Eçagutzen detala nere errua, damuturic nagola,
ta mila bici nai nituzquela euqui danac çugatic emateco. Emen dauzcatzu çure
oinetan seme guztiac, bat batera esaten diçutela: Nere Jesucristo Jauna,
Jaungoico ta guiçon eguiazcoa, çu cerana ceralaco, damu det, damu det biotzetic
çure contra pecatu eguina. Aguincen diçut, arima arimatic aguincen diçut,
maitatuco çaitudala gauça guztiac baino gueiago; ta çugatic, çure icenean,
maitatuco detala nere etsairic andiena ere: onela çure legue donearen barruan
ibili naiçalaco, içan deçadan ceruan mundu onetaco neque guztien çaria. Amen.

CAMPANAS

(Aiçarnaçabal)

Fratres: Sobri estote et viguilate, quia adversaríus


vester diabolus circuit quaerens quem devoret.
Nere anaiac, esnatuac çaudete, bada Etsaia
çuen inguruan dabil cein irunci bilatu naian.
(Apaiz jaunac egunero erresatzen dituen itzac.)

Aiçarnaçabalco erri cristaua: Gaur ospatzen deçu jai berri bat, orain
urtebete ospatzea gogoratu etzatzun jaia. Igandea dalaco cristandade gucian
celebratzen da gaur igande gucietan Jaungoicoari çor diogun festa, baina çuec,
n. a., ospatzen deçue cristau gucietatic aparteco beste jai bat.— Denoc çaudete
egun andietaco janciequin apainduac, denoc batu cerate çuen eleiça tchucun
garbian Jaun Alsuari esquerrac emateco asmoan inoiz ez becelaco atseguinarequin,
ecarri dituçue auso errietaco apaiz jaunac ta ots aundia eman nai içan dioçue
gaurco festari.
cergatic? Jaquina dago cergatic dan. çuec, çuen aberastasunarequin baino
ascoçaz gueiago çuen borondatearequin eta çuen erritar campoan bici dan guiçon
arguitsu batec lagunduta, jaso dituçue eleiz onen gainera campai berri bi,
ejemplu eder osasungarria emanaz alboetaco erri guztiai, esango bacenduteque
becela orain eguin deçuen lan eder onequin: Ara, jenteac, cembat eguin leçaquean
erri baten borondate onac; Aiçarnaçabal ezta erri andia, Aiçarnaçabal ezta
aberastasun ugariac dituana, baina Aiçarnaçabalec dauca fede bici bat, euscaldun
çarren fedea, Aiçarnaçabalec dauzca seme prestubac, borondatetsuac eta daudenac
elcar arturic Jaungoicoaren legueac aguincen duan guisan; daudenac gogo bat,
desio bat ceucatelaco, ara cer eguin duan Aiçarnaçabalec: icasi çaçute erriac.
Arrasoi ascorequin ospatzen deçue, bada, n. a., gaurco jai goçoa; arrasoi
ascorequin batu cerate eleiça onetan barru barruco atseguinarequin, Jaunari
esquerrac ematera amaitu deçuenean çuen lan bedeincatua. Bidezco gauça da, gauça
berez sorcen dana biotz oneco jenteen artean, esquerrac ematea Jaungoicoari onra
andi bat çatorcunian, mesede andi bat datorrenean gure gainera; bada cergatic
Jaungoicoa da bacarric onra gucien emalea, borondate guciac muguitzen dituana,
mesede gucien iturria. Gloria, bada, egun donsu onetan gauça gucien Eguileari!
Gloria, biotz gucien jabeari! Omena Aita cerucoari!
N. a., denoc jaquingo deçue gaur çure erriari onra andi bat ematen
dioçuela, bainan egon leitezque norbaitzuc çuen artean gogoratzen eztiranac
cembat mesede eguiten duen campaiac errietan. Orregatic pençatu det eracustea:
campaiac eleiz dorrean jarcea, dala mesede andi bat eguitea norbere buruari: Au
da gaur goiceco, itzaldi laburchoaren gaia. Escatzen diçuet mesedez arreta pisca
bat.
Fratres: Sobri estote, etz.
1. Eztago gauça tcharragoric erriençat, familiençat ta banan banan guiçon
guciençaco alperqueria ta naguitasuna baino. Alperquerian bici diran erriac
atzera ta lotzaz guelditzen dira munduac daraman ibilera ascarrean;
naguitasunean dauden familiac, goi ta nasaitcho bici içan arren, erorcen dira
beberaino laster ascoan; naguitasunian bici diran guiçon guciac, naiz dirala
necaçariac, naiz escoletan jaquituri bila dabilçanac, naiz aberastasun
aundienean daudenac, mila calte ecarcen ditue beuren buruen gainera, edo
soroetaco lanac sasoian eguin eztiralaco, edo bear dan arguitasuna liburuetatic
atera eztalaco edo mila grina gaiztoz josi diralaco.
Içanic, bada, naguitasuna ain tcharra eta guiçonac berez naguitasunera
emanac, orregatic gurasoac etchean, maisuac escoletan, apaiçac eleiçan eta
erregue onac Dierri edo Erreinoan eracusten ditue naguitasunaren contraco
dotrina ta legueac.
Bainan naguitasuna tcharra bada munduco bicitzaraco, tcharragoa da, o
cembat tcharragoa arimarençat! Asco eztira naguiac, eztira alperrac gorputzeco,
familico edo etchadico gauçai beguiratu bear çaienean, eta ezta bear ere,
bainan, o arima gaichua! cembat bider guelditzen ceran astuta guiçonacgandic.—
Arima içanarren ondoen çaintu bear dana gueien balio duana dalaco... batzuetan,
ascotan, gueinetan! pena andi batequin esaten det, n. a., gueienetan bastertua
guelditu oi da.
Orregatic Jaungoicoac sortutaco Eleiça santac gueien gueien arimari,
betico çorionari beguiratzen diolaco, diadar eguin du beti naguitasunaren contra
eta ipini ditu aliçan dituan legue ta arte guciac naguitasunari guerra eguiteco
eta arte aben artean batez ere campaiac.
San Paulino Obispoac asmatu çuan lenengo campaia Napolesco Dierri edo
erreinoan campania ceritzaion toqui batean cegoala, ta ortic dator campaiaren
icena. Au çan bostgarren guiçaldico lenengo urteetan, ta ordutic onera mundu
çabaleco eleiça guci gucietan, Erroman Erroman becela, Toledon Toledon becela,
Aiçarnaçabalen Aiçarnaçabalen becela, andi ta tchiqui, milaca ta milaca, milioca
obeto esateco, jotzen dira campaiac goiz ta arçalde cristandadeari deiez,
cristauac ascotan naguitasunetic ateratzearren.
2. guerralariai turuta jotzen çaien becela batutzeco lenengo ta guero
beuren jira-bira ta muguimentu gucietaraco, ala, n. a., campaia jotzen çaie
cristauai beuren eleiçaco batzar santuetaraco, beuren Jaungoicozco festa
seinaletzat, beuren pena aguerceco erritar bat ilcen danean.
Eta ez deçaçutela pensatu gaizqui dagola esan dedan guerralarien irudia.
cergatic, n. a., guerran bici gueran beti munduan gauden artean gure arimaren
etsaiequin; guerran deabru gaizquinarequin, guerran munduarequin, guerran
araguiarequin. Maila est vita hominis super terram.
guerralariai goicean diana jotzen çaien ancera eta parcatu çadaçue itz au
bada, çueri ere, Aiçarnaçabaltar maiteac, deituco diçue dorretcho ortan jarri
dituçuen campai bedeincatuac, goiçaldean, mendi gailurrean lenengo egusqui
errainu pozgarria aguercen dan orduan çuen naguitasuna quenduric salbe eguitera
Ama maiteari iru Abe Maria esanaz, ta esqueincera Jaunari egun berrico lanchoac.
Orrela, campaien bitartez, çuen eguna asico da pensamentu onarequin, oracio
eguingo dioçue Jaungoicoari, ceinen laguntasun gabe ecercho ere ecin gueçaquean.
Juango cerate lanera, eta çuen içardiarequin lurra bustitzen ordu batzuec
igaro dituçunean, joco du berriz campaiac, oroitzen diçuela jun dala egunerdi
bat... Pasatuco da arsaldea, ta campaiac joco du berriz ilunabarrean, eguzquiac
bere errainu guciac baturic lurra triste ta misterioz betea guelditzen danean.
Orduan campai soinuac esan nai diçue çuen egunetatic bat gueiago igaro dala, ta
aprobetchatu deçaçutela dembora arimaren alde, azquen iluna, eriotza gogorra
datorreneraco. Fratres... viguilate... Ta cein osasungarria dan campaiac arimari
eguiten dion dei biguna icusi deçan cerbait galdu badu egun artan edo cerbait
irabaci badu azquen eguneraco!— Esagutzen dituçue orain campaiac eguiten
disquitzuen mesedeac?
3. Bainan ori campaien eguneroco lana da: campaiac beste lan batzuc ere
baditue. Esan leçaque, moduren baten, izpiritu bat duela campaiac, iscuncen bat
dauquela. Badator igandea ta campaiac jotzen due bestetan baino gogorrago ta
luçaroago biotzaren erdiraino diadarra sarcen duela. Orduan campai soinuac esan
nai due: «cristaua, gaur Jaunaren eguna da, utzi çaçu lana alde batera, apaindu
çaite, atoz eleiçara mesa santua ençutera, atoz arima indarcera Erretore jaunac
eracutzico diçun dotrina cerutarrarequin». Eta, erri onetan beinere guertatzen
eztana, Jaunari esquerrac, balitz inor jaiegunari beguiratu gabe, oso premia
gabe, lanian guelditzen danican, edo oso gogortua dauca biotza edo an ençungo du
lanian dagon toquian bertan mailuaren ta atchurraren golpea baino garbiago
campaien diadarra esaten diola: gaizqui eguiten deçu, gaizqui eguiten deçu,
gaizqui eguiten deçu... Eta au eguingo du campaiac egun batean ta bestean, urte
batean ta bestean, çuen bicitza guci gucian. O! campaiac cumplitzen du S.
Pabloren consejua! Argue, obsecra, increpa: Etzaioçu paquean utzi beinere
pecatuan dagonari, deitu çaioçu beti bide onera.
Beste egun batzuetan, jairic andienetan, dorreco campai guciac elcar
arturic jira-biratzen dira inoiz baino soliago, azcarrago, ta alaiago, eramanaz
arima arimaraino poztasun andi bat. Orduan campai soinuac esan nai diçue:
«cristauac, çuec ondo daquiçue celebratzen çuen jaioteguna, çuen adisquide edo
familiacoren batena, edo beste edocer guertaera on. Bada gaur da Ama Mariaren
jaioteguna, Jesusen jaioteguna, onelaco santu ilçaneco eguna: apaindu denoc,
eleiçara denoc çuen arimac garbitzera confesio on baten bitartez; arimaco
aberastasunac irabastera, Jaungoicoa bera, o miraria! çuen janaritzat
artuaz...».
4. campaia, n. a. m., misionista bat becela da: itzic esan gabe, bere
broncezco oiuarequin bacarric deituco diçue Jaungoicoaren icenean; berac esango
diçue egunero: Sursum corda, ezta lurra çuen bicilecua, jaso çaçuez çuen biotzac
ceruetaraino, negarrezco lecu onetatic çorioneco toquira: Sursum corda: eguin
çaçue lana lurrean çuen buruaren ta çuen familien oneraco, baina beguiratu
çaioçue arimari, ezteçue bilatuco descansu osoric munduan; etzerate aseco
beinere; ceruan dago descansu, ceruan bacarric aseco cerate: Sursum corda.
campaiac dauzca gainera esperançazco boçac guiçon justuarençat, gaisquilearençat
dei bildurgarrizcoac; campaiac dira erri baten ta eleiça baten onragarriac;
campaiac alaituco çaitue çuen errico festa gucietan.
Eta azquen ordua urreratzen danean ere, çuen oietan eri ta cirguinic ecin
eguinda çaudetenian, icaraz Jaungoicoari contu emateco, ta deabru amorratua
dabilenean çuen inguruan celataca, campaia içango da çuen laguntasuna, campaiac
esango du orduan ere: «onelaco gaizqui dago, Eleiçacoac daramazquite, erregutu
çaçue beragatic».
Eta andic lasterrera, nola campaiac dauzcan soinu guciac, atseguinezcoac
becela naigabezcoac, campai oiec berac içango dira eramango duenac dilin dolon
tristean, negarrezco iscunça balitz becela, mendiric mendi t'etcheric etche
oiarçunetan çuen il berria esanaz: consumatum est, il da, amaitu ciran festac
fulanorençat, amaitu ciran lan guci guciac eta orduan jasoric adisquide danac
beuren biotzac ceruronz eguingo due çuecgatic oracio bicia Jaungoicoari.
5. Beguira, bada, Aiçarnaçabaltar maiteac, gauça eder bat eguin badeçue,
mesede andi bat ecarri badioçue çuen buruari campai berriac jarcean çuen eliçaco
dorrean. campai oiec çuec baino bicitza luceagoa içango due, bicico dira çuec il
ta guerora çuen icena oroitzeco ta bedeincatzeco. Eta, ah! çuen semeac, çuen
ilobac, ondorengo danac cembat dotrina on icasico duen, cembat Aita gurea
gueiago erresatuco duen campai oiec diralaco, cembat bidar esango duen cristau
ononac badira beinçac: «bedeincatuac gure gurasoac beuren buruençat ta guretzaco
mila mesede eguin cituelaco gure dorreco campaien bitartez».
N. a.: Bucatutzat ematen det nere itsalditchoa; bainan eztet jetchi nai
toqui santu onetatic çueri consejutcho bat eman gabe. campai berriac ez dituçue
alperric ecarri, t'alperric içango liraquez beuren esana ençungo ezpacenduteque.
Ençun, bada, ondo campai soinua egunero, goicean, eguardian ta iluncean, ta
eguin Salbea lenagoco euscaldun çarretatic icasi guenduan becela, gure Ama ta
lagunçaile Mariani; ençun batez ere jaietan t'etorri mesa santua ençutera
t'erretore jaquinsuaren eracutziac aditzera, ta nic esaten diçuet Jaungoicoaren
icenenan, orain campaien diadarra ençun ta bide çucena jarraitzen badeçue,
etzaituela icaratuco guero Juicioco turunt bildurgarriac.
Jaun eta Jaungoico cerucoa: Aiçarnaçabaltarrac, beuren mesederaco bada
ere, çure onran jasotzen ditue gaur campai berri bi; bedeincatu çaçu ceru
altutic beuren pensamentu ona, saritu çaçu beuren caridadea; bedeincatu çaçuz
erri onetaco erretore ta berari ain ondo lagundu diuen jaunac; bedeincatu çaçu
Aiçarnaçabal gucia, eta, çure icena emen onratzen dualaco, eman çaioçu guero
ceruco gloria, cein gucioi biotz biotzetican opa diçuedan: Aitaren etz...

(ASUNciÓN)

Posuit diadema in capite ejus.


Janci cion erreguinaren coroia bere buruan.
Ester liburuco i garren buru eta 17 garren bersuan.

N. a. m.: Ederrac dira Eleiça santac urteoro Mariaren onrian ospatzen


dituan jai guciac. Alai ta ederra da Mariaren sortuera garbico jaia oroitzen
digulaco ceruetaco erreguina onec irabaci çuan garaipena deabruaren arrotasun
madaricatua menderatzean; eder ta pozgarria da Mariaren jaiotza mirarizcoa; poz
ta atseguina munduan çabalcen çuana; ederra ta osasungarria da icustea Mariac,
umetchoa çalaric, nola esquini çuan bere burua Jaungoicoarençat urteric bigun ta
loratsuenetan; baita ere da cer icasi andietacoa Naçaretzo etchetchoan aingueru
cerutarraren aurrean auspezturican eracusten digun umiltasunezco ejemploa;
baina, n. a. m., pozgarri ta alaiac, osasungarri ta eracutzi andicoac badira ere
beste urte gucico Maria festac eztauque cer icusiric gaur ospatzen degun
festarequin. Errecatchoac itchas çabalean bucatzen diran becela gaurco festa
andian bucatzen dira beste Mariaren festa denac, bada gaur ospatzen degu Mariac
cerura igon çuaneco jaia.
Maria gaurco egunean mundu onetaco neque, lan, samin, cispiru ta negarrac
beti betico utziric igotzen da odei gucien artetic ceruric garbienera, ta
içarric içar, egusquiric egusqui aingueru maitagarriz inguraturic çarcen da
betico çorionean.
cer icusgarri ederrra! Aditu çaçue nola dirauscun S. Juan Damascenoc:
«Gaur, dio, gaur da poz, goçotasun ta atseguinezco egun doetsua, Jerusalen
cerucoa, Maria tchit Santa ceruetan sarcen dan eguna. Gaur igaro ditu ceruco
ateac Eba berriac, pecatuaren orban edo mancharen quereisac icutu gabeco
emacumeac. Ilcen da Maria, eriotzari pagatzen dio jaio gueran guztioc daucagun
sorra, baina Mariaren gorputza beste munducoen gorputzac becela ezta
lurrarençat: ceruan dago guertatua bere descansuraco toquia eta cerura dijoa».

PULVIS ES

Autsa çara, guiçona. Alperric çagoz gaur diru ascoren iaube; alperric bici
çara etche andi, eder, arri landuz eguin da burdina apainduacaz inguratuetan:
etorrico iatzu ordu larri batean, orduric larrienetan, eriotza balz atzapar
çorrozduna, ta nai ta nai ez itchi bearco doçuz ceure ondasun guztiac, eta gura
ta gura ez lurperatuco çaitu, ta auts biurtuco çara.
Obeto esateco, ceugan daucaçu austasuna, aragui çati batzucaz da açal mee
bategaz estalduric; eta eriotzeac icututen deutsunean estalquia quenduco iatzu
ta autsac ateraco dau bere arpeguia, bera dan guiçan aguertuco da autsa.
ceu aguertuco çara çarean leguez, guiçona: auts ein da. Pulvis es.
Eleiceac gogoratuten deutsu, ceure diruacaz arrotasun gueiegui artu
eztaiqueçun, ceure lagun urcoari anaia on bat leguez beguiratu daioçun. Pulvis
es, esaten deutsu: autsa çara, aicea, lambroa, quereiça, ecerez bat, eta biar
edo etzi çure gomutaric eztau inoc lurrean içango.
Ta noiz içango da çure lurpera ioatea? Noiz içango danic ecin neiqueçu
esan nic, baina laster içango dana bai, ceuc usteric guitchien daucaçunean. Qua
hora non putatis.
ceure çabela beteten çagoçan bitarteren baten, ceure diruac bata bestien
gainean pilotuten çagoçan eretian, norbaiten itz bigun guçurrezcoac pocic
ençuten çagoçan orduan bear bada.
çure diruari esaten deutseçan itz eztitsuac, guiçona, ez çuri.

* * *

Baina burutsua çareala ta ez dirutsua badinostaçu, buruan eztaiçula aice


gueiegui euqui dirautsut, bada aicea oraindic lurra baino bere guitchiagocoa da.
çure becoqui pamparroiaren gainean, Eliceac, eguia osasungarri bat esanaz,
autsezco curutze bat ipinten deutsu: curutzea, Iesus Iaungoico umilaren icaslea
çareala gomutau daiçun; autsezcoa, nondic urten cenduan da nora biurtuco çarean
aztu eztaquiçun.
Eztoçu, bada, ceure burua çarean baino gueiagocotzat euqui bear, eztoçu
arrotu bear, da ceure arimaco argui ta indarrac, Iaun Eguileac emonac, Iaunaren
eracutsiac eguiten erabili bear dituçu.
Orretaraco iaioa çara.
Eguia da arima bat daucaçuna, ilezcorra, tchalo çalea, gauça andietaraco
sortua; baina arimearen bicilecua ezta lurra, bere ianaria ezta guiçonen
tchaloa.
Iaungoicoac tchalotuco deutsuçan gauçac eguin daiqueçuz, bada, guiçon
iracurlea, beticotasunera ceure edergarritzat eroan ceiqueçan apainduriac.
Eta etzaite bein bere aztu Eliceac cer dirautsun gariçumaco atean: Pulvis
es: autsa çara.

MAITETASUNA

Cum dilechisset suos qui erant in mundo in finem dilechit eos.


(Ioan., chi, 1.)

cer gauça goçoa dan maitatzea! Jaungoicoac gure biotz andinaicoaren erdian
ipini digun ansi, gurari edo nai-içate ecinasetacoa da maitetasuna, ta bere
atzetic gabilça beti jaio gueran guztioc, gauçaric bear bearrena baguendu
becela, ascotan cer eguiten degun eztaquigula bada ere.
Maitatzen du Amac semea, nai ta nai ez becela, baina samurtasunic
çoragarrienarequin, da ain poztasun da atseguin bigunez betecen du maitetasun
eder onec ece, berarequin astutzen ditu amac lurbira onetaco naigabe, samintasun
da negar malco guciac. Maitatzen du semeac Ama, estutasunetan aguercen daquian
indar sendoarequin; maitatzen dute anai-arrebac bata-bestea; maitatzen dira
senideac, adisquideac, eçagunac, erritarrac; bacoitza bere mailan, bere
neurrian; ascotan beren alcarganaco maitetasun ori gogaquida, eçaguntasun,
laguntasun, adisquidetasun edo beste orrelaco icenen baten azpian estalcen
badute ere. Maitatzen dira basoetaco abere oquerrac berez, jaiotzaz, cer eguiten
duten eztaquitela, ta maitetasun au eracusten dute beren umetchoençat janari
bila dabilçanean, edo aien bicitza etsaien atzaparretatic gorde bear danean.
Maitatzen dira tchori ta egaztiac, eta icusico dituçue oiec ere peril orduetan,
beren egoac çabalduric umetchoac maitagarriro estaldu naian, da aiecgatic beren
bicitza emateco prest... cer gueiago? guiçaren baten esan gueneçaqueala uste det
lurrac berac ematen digula, al leçaquean eran, maitetasunaren da gorrotoaren
esaugarri bat becela. Beguiratzea baino eztago nola dagoan lurra, neguco egun
belz laburretan, muquer, macal da jancigabea, egualdi tcharrari arpeguiric eman
nai ezpalio becela, ta nola udaberrian apaincen dan gucia, ostoz, belarrez da
lora icusgarrizcoz, eguzqui garbiaren errainoaquin pozturic.
Ain da çabala ta danençacoa, ain da gauça gucien içatearen erdian dagona
maitetasunaren leguea!

Baina legue onen indarra guiçonagan elcen da goren goreneraino ta Jaunaren


irudira eguindaco guiçona, jaiotaco gauça gucien erreguea, aimbeste gogo sutsu
neurrigabecorequin betea, ecin leiteque bici maitetu gabe ta maitetua içan gabe.
A! cein pozgarria dan guiçonarençat maitatzea ta maitetua içatea! Ondo
cequian Jesusec. Bere jaquituri Jaungoicozcoarequin ondo neurtua ceucan
guiçonaren gogoa, ta guciz, oso ta ciatz nai içan çuan bete. Nola? Jaungoicoac
berac cigun maitetasunic andiena aguertuarequin.
Eguiazco maitetasuna ezta itzaquin bacarric eracusten; baita ere, ta
ascoçaz obequi, biotzezco emate ta eguiquera onen bitartez. Orregatic Jesucristo
gure Jaunac eguiquera on ascorequin nai içan cigun eracutsi bere maitetasun
azquengabea. cerua, çorioneco toqui goçotasunezcoa utziric, lurrera etorri
citzaigun Jesus, da guiçonari cion maitetasunagatic lurrez janci çan; Bere
gainean artu cituan gure doecabe, estutasun da naigabe guciac, arimaco
aberastasunez da ceruco apainduriz gu betetzeagatic; macurtu çan cerutic lurrera
gu lurretic ceruraino jasotzeagatic, eta denoc daquigu estalpe tchiro batean
jaio çala, abere artean, umetcho baten ancera. Quasi parvulus natus est nobis.
Da Jesus araguiz janciac, guiçonarequin bere burua obeto bat eguiteagatic,
gorde cituan Bere aberastasuna, andi-içatea ta Jaungoicotasuna bera, aldi
ascotan: baina bere maitetasuna etzuan gorde. Gurasoen mende becela egoteco
urteac igarota guero, sartu çan lurbiraco jente ta barailaren erdian. certara?
ceruco eguia eder beticoac eracustera, guiçonen adin ilunduac arguitzera,
Jaunaren eguia jaquin ceçaten, aimbeste maitacen cituan guiçonac ceruco bidetic
ibili citezten. Bere Jaungoicotasuna eracutsi bear çuanean eguin cituan guero
mirari asco, or da emen; certaraco? Batzuec estutasunetic ateratzeco, besteen
malcoac legorceco, ildacoac pocez da alaitasunez beteric bere etchadietara
biurceco. Ta azquenic, maitetasunez çoratu balitz becela erabaqui çuan
guiçonagatic ilcea, ta il çan eriotzaric lotsagarrienarequin, gaizquile baten
irudira, urcamendi batean, lapur biren erdian...
inor badago cristauen artean Jesusec digun maitetasuna eguiazcoa ete dan
siniztu ecinecoric, beguiratu deçaiola Jaungoicoari curutzetican dinguilizca,
arançaz aroetua, alboa burniz iriquia, odolusturic eta ilda, ta esan deçala
maitetasunaren aguergarri oberic eman al badeçaque inorc.

i
Benetan da arrigarria Jesusen eguiquera samur au, inoiz ere condairetan
iracurri eztegun ainacoa da, maitasunez betericaco biotzic andi ta umansuenac
eguingo ez luqueten guiçacoa... ta ala ta guciz ere, Jesus, guiçonari
maitetasunezco aguergarriac ematen etzan ase.
gueiago eguin çuan. Il bear çuan aurreco egunean, bere icasleaquin
azquenengo apari bat eguiteco ustean, apaltegui batean jarri çan. ce ordu andiac
gau artacoac! Gucioc daquiçue, iracurleac, bucaeraco orduetan, azquen agurra
eguin bear danean içan oi dala maitetasunic bici, çoli ta çaconena; orduan
buztitzen dirala inoiz negarric eguin eztuten beguiac, orduan biotzeco taupada,
naigabe ta larritasuna içaten dala inoiz baino garratzagoa: ondo daquiçute çuen
etcheco bati eriotzaco orduan lagundu dioçutenac. Orrela, bada, cegoan Jesus
guiçonari agur eguiteco çoria etorri citzaionean, guiçonari eman cizcan
maitetasunezco aguergarriaquin ecin aseta cegoan, maitetasunez gainezca,
maitetasunez ilcen, guiçonagandic alde eguin bear çualaco saminez beteric; eta
orduan, maitetasunaren asmoric goitandi ta ederrenean, agorturic Jaungoico tchit
Alsuaren aberastasun ugaria, Jaungoicoaren aliçate guciracoari azquena
bilaturic, erabaqui çuan: Bere burua, betico, guiçon maitearençat lurrean
utzitzea, au da, Altaraco Janari Donea sortu çuan.
ceruetaco aingueruen izcunçarequin ere ecin leçaque inorc mirari onen
eztitasun cerutarra eracutsi, iracurleac; baina gure poztasuneraco esan
gueneçaque, utzi cigula Jesusec gure Eracuslatzat, gure Lagunçat, gure Aitatzat,
gure Janaritzat, Jaungoicoa Berbera, asiera ta amaieraric gabeco Iaungoico
ilezcorra, betico bicitza ta betico osasuneraco Oguia, ceruac berac baino mila
ta mila aldiz gueiago balio duan Içate berdin-gabea. Eman ceçaquean
guiçonarençat gueiago Jesusec, Jaungoicoa içanic ere, Jaungoicoa bera baino? Ai,
ez! Jesusec emate onetan garaitu çuan Bere Burua, ta guelditu çan gueiago
guiçonagatic ecin eman ceçaqueala, ez lurrean da ez ceruan bertan.
Da emate ain miragarrizco onec noiz artean iraungo du lurrean? Beti,
guiçona guiçon dan arte guztian: Usque ad consummationem sæculi.

* * *

Maitetasunaren bila çabilçaten guiçonac, cer nai deçute maitetasun


gueiago? Ara emen Jesus, Içateric maitegarriena: atozte Jesusegana denoc, ase
çaitezte maitetasunez Jesusegan.

(MAITETASUNA)

cer da maitetasuna lurrean? Animan sortu oi dan landare alaia, biotz batec
besteganaco daucan joera goçoa, amesic ederrenaren iturburua, erbesteco gure
çori bacarraren cabia, guiçon bidastiaren ezti abasca.
Baino arretaz beguiratu ezquero, laster icusico degu maitetasuna, atseguin
andien jatorri eguiaz bada ere, ascotan oi dala gacitaçunezco itchaso biurtu.
Ai, n. a.! Ezta lurrean, legortuco eztan landararic, aldacor eztan biotzic,
agortuco eztan iturriric, garraztu ecin ditequean eztiric.
Ezta lurrean garraztu ecin ditequean eztiric Bein baino gueiagotan
iracurri dituçue eguiazco maitetasunac liburuetan; bear bada çuen beguiz icusi
dituçute benetan maite diraden batzuc, anima biz bat eguinda becela biotzez oso
goçoro alcarturic, uste ta iritzi batean, gogo ta ames berdinetan cinçoro
dabilçala, ta orduan oartu cerate eguiazco maitalien artean bataren poz ta
çoriona, poz ta çoriona dala bestearençat; bataren naigabeac ta oinaceac
besteari ere samin andia dacarquiola.
Ta erbeste onetan badaquiçute çorioneco loreac baino naigabearen arançac
ascoçaz gueiago dira maitalien artean; batari edo besteari egunero dario negar
malcoa; edonun edonoiz, edocergatic; naicoa çorion beinere eztaucatelaco,
daucaten apurra galceco beti bildurrez daudelaco. Batez ere maitaleac ere sarri
eguin oi diote maitaleac beren buruai galdera quescatsu bat: «benetacoa ete da?
agortuco ete çait/o? iraungo ete du?». Ta quesca ori dute dute beren çori apurra
ez goçatzeco. Bai, n. a.: lurreco eztiac berez darama garraztasunaren asia.
Badaquit cer esango diraçuten. guiçarteco maitasunen artean badala orratic
maitetasun bat garbia, cinçoa, bicitza becin irauncorra: amaren maitetasuna.
Eguia da. Eztago lurrean ama baino maitale oberic. Ezcaitu inorc egundaino gure
amac becela maitatu; ez esagunec, ez adisquidec, ez anai-arrebac
Etzaituzte egundaino inor maitatuco, ez semec, ez senarrec, ez emaztec.
inorchoc ere ez; amac gueien, amac ondoen, amac maitasunic cinço ta garbienaz.
Amaren icena bera da maitale ta maitagarri, arançarteco lore, malco guztien
legorqui, ta orregatic gure negar orduetan, biotzean daucagun amaren icenac
berez erteten digu: ama, amatcho! O, cembat tchoraqueri esan dizquigu bacoitzari
gueure amac! cembat ames eguin dituzten guçaz, nolanaicoac guinala, bada
gurasoençat beti guera gu eder, argui ta jaquinsu. cembat aldiz goçatu ditugu
biotzaren saminac ama maitearen alsoan!
Baino ama oiec eztira betico: ascori joan çaizquigu Jaungoicoaren arpeguia
icustera, uste degunez, ta beste ascori oso laster joango çaizquitzute Aurqui
cerate umesurz
Orrela çan Mariaren Jesuseganaco ...
Etziran egundaino çorion betean egon. O, ez! Amaitzen dan goçamena ezta
egundaino çorion betea, ta eztegu alderdi ortatic ere inola içango. Etzuten gure
amac ere semien ondoan lortu. O, ez! bere bularrean berriz estutu, bere arnasa
edan... Baino laztan bat eman gabe...
ezta d'or erucarri
ezta ecer gari
Bicitza berria bear degu asi, gaiztaquerietaco bidietatic betico erten;
Amaren irudira bacoitzari Jaungoicoac çucen biralcen digu gurutzea jaso,
Jaungoicoaren legueari jarraitu, lagun urcoari guretzat nai degun oparia opa;
Jesus Jaungoicoa biotz biotzez maitatu; gure uste, asmo, gogo ta iritziac
Jaunaren mendean jarri; gure ibilera guztiac ceru alderunz eraman. Orrela içango
guera Mariaren seme-alaba onac, orrela poztu daiquegu bere biotza.
Ori escatzen diçuten gaur Mariaren icenean.

IESUS-UMEAREN ESTALquiA

Maria ta Iosec Iesus Umeagaz Belenetic urten ebenetic laugarrengo eguna


çan.
Idumea inguruan Hor iceneco mendi tontorrera eldu ciranean, Maria Donea
oso necatua egoan. Iose onac asto gainetic bera erasten lagundu eutsan, da,
atseden bat eguiteco asmoagaz, atch andi baten ondoan iarri ciran.
Iesus-Umea lotan egoan, da Bere arpegui cerutarrean icusten iacoçan
errubaguetasun da baque goçoari beguira guelditu iacon Ama. Iaungoicozco baquea
çan, Lurbira guztia laster bete bear eban baque ona.
Otz egoan, guztiz otz; aicea gueroago ta gogorrago etorren; ceru dana
odeiz estaldu çan beingoan, da asi çan edurra gogotic. Mariac otzetic eta
edurçatic ecequian celan Iesus gorde.
Aicearen oztasunac esnatu eban Umea: edegui cituan beguiac eta negarrez
asi bearrean, irri-barrez asi çan Amaren alçoan...
çorionecoa Iesus-Umearen irri-barrea icusten eban Ama!
Baina edur-matasac, Iesus-Iaungoicoari icututean, lanazco ta sedazco
matasa biurtuten ciran, da, guztizco egoquitasun apainduan alcarturic, oialdu
ciran, da Ume-Iaungoicoarençat estalqui bat eguin eben.
Da mila erataco matasac larrosa tchiquiac eta egundoco içarchuac ipinten
cituen Iesusen estalqui gainean.
Da aguertu ciran bertan altiste edo perla icusgarriac, arri arguitsuac,
urre ta cidarrezco ariac; eta oialaren egaletatic bera lurreraino iatzi ciran.
cer ederra çan Iesus-Umearen estalquia!
Ta bitartean lotan da irribarrez egoan Umea.
Betorren edurra goitic bera baratz-baratz, ta gueroago ta luceago,
gueroago ta çabalago eguiten çan Iesusen estalquia.
Ta beco ibarretaraino iatzi çan, da goico mendietaraino igo eban.
Da eldu çan Ierusaleneraino, ta uri orretan egoçan lander ta umeçurçac
bere azpian sartu ciran, da poztasuna bilatu eben.
Da estalquia, itchaso çabalac igaroric, Erromaraino eldu çan, da Erromaco
bearsu ta inoren mendean egoçan guiçonac estalquiaren erçari mun eguin eutsen:
bada euren biotzaren erdian orduraino egundo eçagutu bagueco sua ta berotasuna
bilatuten ei eben, Iesus-Umearen estalquitic urteten eban berotasuna ta sua.
Iaungoicozco estalqui ori lurralde ta ugarte guztietara çabaldu çan, da
umeçurçac, escaleac, guiçon çarrac, gaichoac eta iaube-bagueac miloica
beraganatu ciran; da estalqui orren toloztura bigunen artean Lurbira guztiac
aurquitu eban berotasun barria.
Estalqui ori Eliceac toqui danetara eroan daben maitetasunezco estalquia
da.
Guztiz ondo gordeten dabe Maitetasunaren edo caridadearen Arrebac; Lander,
Tchiro edo Bearsuen Arrebatchoac: Juan de Dios Donearen Anaiac, cristoren
Icastetchetaco Anaiac eta beste Elicearen erdian sortu diran Alcarteguietaco
guiçon da emacume on ascoc. Orrec dira guraso bagueco ume, bearsu ta gaichoen
buruan Iesus-Umeari estalquia ipinten deutsenac: bada gaichoac, bearsuac eta
umeac dira Belengo asca baten lasto-gainean iaio çan Iesusen irudi eguiazcoac.
Baina badira otzez da goseric dagoçan ume asco; irribarrez bici bearrean,
euren soineco çar urratuen gainera malco saminac botaten dituen ume errucarriac,
Iesus-Umearen irribarre goçoa eçagutu eztaben ume guiçagaichoac. Ezteutse bein
bere Iaungoicoari deituten, cerren Iaungoicoaren icen donea gurasoen aoan arao
ta birao ciquinen artean bacarric ençun daben; da gurasoen grina gaiztoac baino
beste gauçaric icusi ta icasi eztabeelaco, or dabilz umeoc urien erdian, iateco
ogui çati bat eztauquela, euren gorputzençat berotasun pichcac eta arimençat
maitetasun apur bat bilatu ecinic; bada gaurco egunetaco guiçonac, Ebanjelioaren
argui ta berotasuna gueitu-bearrean, argui ori amatau naian aleguinac eguiten
diardue, ta iaube bagueco umetcho guztiai arimearen eriotzea esquincen deutse.
Era orretan il cituan Erodes gogorrac umetchu asco euren gordelecua içan
bear eban urian bertan.
O Iesus-Umearen estalqui ederra! Ondo çure bearrean dago gure lurra,
itchurazcoa, apaina ta aurreratua dirudi baina.

(Erderatic biurtua).

LEmbIcicO MESA

Primera Misa
(çumaia)

Sicut misit me Pater et ego mitto vos.


Ni nere Aitac biraldu ninduan becela, orrela nic biralcen çaituztet.
(Juan Santuaren Ebanjelioco chch garren iracurburu
ta 21 garren bersotic artutaco itzac.)

N. a. m.: Gure Jaun eta Jaungoico santuac, bere erruquitasun andi, sacon
ta neurrigabean, gauça on bi utzi cituan lur onetan munduaren osasuneraco:
liburu bat eta guiçon bat. Liburua da Jesus Jaungoicoaren istori edo condaira
samurra, ceruco bidearen icasbide çucena, jaquituriaren asiera, eguia guztien
cutcha, edertasun guztien jatorria, animaco ondasunen gordelecua, itcharopen edo
esperança danen iturburu garbia. Eta cein da guiçona? Denoc esagutzen deçuten
içate on bat, bada toqui guztietan bici oi da, toqui guztietan çabalcen du
ceruetaco jaquituria, egusquiac bere argui alaia alderdi guztietara çabalcen
duan becela: guiçon ori da eleizguiçon edo apaiça. guiçon orrec icasi ditu
Ebanjelio santuan gordeta dauden eguiac, guiçon orrec janci du bere biotza
liburu santu orretan dauden erruqui ta samurtasunarequin, guiçon orrec Jesusen
aguindua dauca bere anai guztiai ceruraco bidea eracusteco, ta orregatic,
lurtarrac ceruratu nai badute, apaiça nai ta naiezcoa da beste guiçonen artean.
Bera bear da gure jaiotzan, bera bear da gure eriotzan, bera bear da beti, gure
seascatic asi ta azquenengo obian sarcen gaituen orduraino. Ascotan bacar ta
ichiltasunean egoten bada ere, beragana joaten dira guiçon ta emacumeac,
biotzaren erdian gorderic dauzcaten gauçaric escutuenac esatera, poztasunic
tchoroenac eta malcoric saminenac berari aguercera. Naiz ta içan etche bearsu
edo pobretchoan jaioa, premiazco egunetan guiçon andien jaureguietaco ateac
çabalic bilatzen ditu, menditarren baserri ta tchaboletacoac becela. Escale ta
aberatzen artean bera içan oi da bitartecoric onena, batzuc eta besteac
gurasotzat daucate, Aita deitzen diote, ta sarritan dabilça apaiz-etcheco atean
deiezca. Erruqui andiac dauzca biotzean ta Bere erruquitasunac darama naigabea
dagoan toquietara, ta eritasun edo gaichoa, samina edo negarra dagoan lecuan an
aguercen da beti apaiçaren irudia. Egui andiac esaten ditu aberatzençat, egui
andiac bearsu edo pobriençat, beti dabil burruca bician gueçur ta
gaistaqueriarequin, ta gueçur ta gaistaqueria dagoan toquian, an dago beti
apaiçaren etsaia.
N. a., icusten deçuten becela, liburua ta apaiça biac dira nai ta
naiezcoac ceruraco bidetic ibili nai duanarençat, biac bici dira alcar arturic
eta alcarren lagunçan, biacatic esan guinaizque gauça on asco; baina gaur, apaiz
berri baten lembicico mesa ençutera etorri gueran esqueroan bere escubide andia
ta beste gai eder batzuec alde batera utziric, iruditu çait ondo içango dala
çueri aguercea «apaiça diradela mundua mundu dan arte guztian liburu orretaco
eguia çucenac eracusteco ta lurreco doecabetasunac erruquitzeco Jaungoicoac
auqueratu dituan guiçonac».
ceruac bialdu daidala onetaraco bear detan arguia. Lagun çadaçute çuec
ere, n. a., argui au jaristen, gure Ama Maria tchit santari, oitura çarra dan
becela, Agur Maria esanaz.
Sicut misit...
1. N. a. m.: Badaquiçute cer dan eguia? Eguia da ceruco bidea icusteco
Jaungoicoac eman cigun argui eder bat, ta eguia gabe eztago lurrean iluntasuna
ta ondamendia baino beste gauçaric. guiçona jaio çan egunean bertan jaio çan
eguia lurrean, Jaungoicoac sortu çuan guiçonaren biotzean auquerazco cabi batean
becela; baino guiçonac bere esquergabetasunagatic galdu çuan eguia ta ceruraco
bidea, ta gueçurraren laino belz galgarriac eztali çuten mundu guztia. Ta
orduan, gure Jaun eta Jaungoico gauça guztien guraso ta Aitac, arguitasun utsa
ta betico eguia danac, biraldu cigun lurrera bere seme laztan Jesus ceruco
aberastasun guztiaquin apaindua. ceru goçoetatic negargarrizco lur onetara
etorri çan Jesus eracusteco bear diran egoquitasun guztiequin jancia: bada
ecarri çuan, Eguilea çan aldetic, gauça guztien benetaco esaguera (cerren
Eguileac baino obeto eztitu inorc sortutaco gauçac esagutzen); jaquituria bera
çan aldetic eracutziric jaquinsuenac; Maitale ta erruquiorra çan aldetic,
aguindu ta legueric bigun ta goçoenac. ceruco egusqui onec quendu cituan munduco
gueçur laino guztiac; (ibili çan erriric erri cer çan eguia eracusten) eta
lurtarrac ençun çuten berriro, Jesusen aotic, ceruco soinu pozgarrizcoa.
Jauncoaren esana, eguia bedeincatua.
Baina bere jaquituri neurrigabean esagutu çuan au etzala naicua eguia
irauncor eguiteco, eguia betico lurrean utzitzeco, ta gogoratu citzaion ta nai
içan çuan jarri cedila liburu batean Berac esan ta eguin çuan guztia, ta bere
icasle batzuec, Jaungoicoaren lagunçarequin, eguin çuten len esan degun
Ebanjelio santua, au da, liburu guztien liburua ta ordutic aurrera Jaungoicoaren
itza guiçonac bear çuan egui ta benetaco jaquituria lurrean ta gurequin dago
beti. Baina etzan naicua ori ere: etzan naicua Jesusec eguia çucenac eracustea
ta eguia oiec libumetan jarcea. Eztago lurrean betico iraungo duan oju edo
deadarric: ojuric andienaren oiarçuna pisca batean aidean egoten edo joaten bada
ere laster amaitzen da betico, ta beste aldetic, liburuac, eztaquizqui edoceinec
iracurcen, edo iracurcen daquiten guztiac eztaquite bertan dagoan jaquituriaren
muna edo mamia bear becela ateratzen.
Bear çan bada norbait Jaungoicoac emandaco eguia beti gorabera ta naste
gabe cinçoro gordeco çuana; bear çan norbait errian ta basoan, ibar saconean ta
mendi gailurretan Jesusec eguindaco itzaldi santuac gogoratuco cituana. Ta
orretaraco, Jesusec berac, bere icasle guztien artetic auqueratu cituan guiçon
batzuec, eta esan cien: Sicut misit me Pater, et ego mitto vos. Euntes docete
omnes guentes. Ni ceruco Aitac biraldu ninduan becela orrela Nic biralcen
çaituztet: çoazte erriric erri ta eracutzi çaçute ceruco eguia.
Orduan sortu çan Eleiça, ta ordutic eta ona cristoren Eleiça orrec, bere
seme onen artean, auqueratzen ditu Jaunaren icenean gasteric birtutetsuenac,
eguiten ditu apaiz, batzuc amaitzen diraneraco besteac, beinere lurrecoac
eguiaren eracusle gabe egon ez ditecen, ta esaten die, Jesusec bere lenengo
icasleai becela: Ite, docete omnes guentes, çoazte alderdi guztietatic, ta
eracutzi çaieçute jenteai cembat sor dioten beren Eguileari, nola maitetu bear
duten Jaungoicoa, nola bete bear dituzten bere aguinduac; eracutzi çaieçute
aberatsai eta bearsuai, jaquinsuai ta ezjaquinai, aguintariai ta mendecoai,
eracutzi çaieçute lurreco jente guztiai: docete omnes guentes.
2. Ara or nundic datorren apaiz jaunac daucaten eracusteco escubidea, ara
cergatic eracusten duten emeretzi eunquida ta gueiagoan ta beti gauça bat, ara
cergatic itz eguiten diçuten jaiero çuen arçai jaunac, ara cergatic inguratzen
dituçuen gure eracustegui edo pulpitoac, eta cergatic aditzen dituçuen pocic
gure itzaldiac: denoc daquiçutelaco Jaungoicoaren eguia eracusten degula mundua
mundu dan artean Eleiçac gordetzen duan ta gordeco duan eguia eracusten degun
apaiçac.
Ah! Nic eta ni becelaco beste elizguiçonac, pulpitu onetan, norbere
gogoramenac bacarric eracutzico baguenduzque, arraçoi andiarequin esango
cenduteque çuec edo çuen artean batzuc: cein cera çu neri ecer eracusteco? Noiz
ta nun içan cera çu ni baino gueiago edo ni beste jaquituriaco gaucetan? Baina
Jaungoicoaren mandatariac baguera ta ceruco Jaunaren eguia bacarric eracusten
badegu, bereala erançun gueneçaque: «adisquidea, ez eman neri arpegui, ez asi
nere contra; jarri çaite, al badeçu, Jaungoicoaren aurrez aurre ta esan çaioçu
Bera baino jaquinsuago cerala, ta berac baino obeto daquiçula çorioneraco
bidea». Eta munduan guiçon arro asco badira ere, eztet uste dagoanic guisa
orretan itz eguin deçaquen guiçonic, edo inor baldin bada guiçon orrec galduta
dauca bere burua, ta tchoroen bildurric eztauca Eleiçac.
Beraz, emen icusten danez, guiçona ecin leiteque içan, bere buruco
arguiarequin bacarric, beste guiçonen guidari, eracusle edo maisu? Ez, n. a.,
ez! guiçonac eztauca orretaraco escubideric; eta gainera, esagutzen degunean
gure adimenaren argaltasuna ta indar tchiquia; eçagutzen degunean cein errez
joaten dan oquer bidetic ilumpetic aurrera ta aurrera çucembidean eta arguitan
balijoa becela; eta beste aldetic icustean gure borondate gaistoa, norberari
ondo datorquion gueçurra ain gogor escudatzen duan borondatea, aitortu bear degu
guiçonac ecin deçaquela eracutzi, uts eguiteco bildur gabe, Jaungoicogandic
datorren eguia ezpada, ta ori Jaungoicoac berac escubidea ta laguntasuna emanda.
Munduan sinisteric içango bada, gogoera onic içango bada, aguindu onic içango
bada, nai ta naiez bear da guiçonen gainetico aguimpide jaquinsu ta çucen bat;
eta orregatic Lurreco erri guztietan esagutu dute beti legue guztien jatorri
bat, Jaungoicoaren leguea, ta eracusle guztien eracusle bat, Jaungoicoa bera.
Orregatic Jaungoicoaren icenean eracusten degun apaiçac, Jesusen leguea
eracustean, eracusten degu eguia çucen çucena.
Eta ori da, apaiz berri lagun maitea, çuc emendic aurrera eguingo dituçun
gauça andietatic bat. Gaurtic aurrera, Jaungoicotu bacina becela, S. Dionisioren
izcunçan esateco, eguingo deçu altara orretan mirari andi bat, ceruco
aingueruac, ceruco erreguinac berac ecin deçaquean miraria, guiçonaren
izcunçarequin ecin esan deçaquegun miraria, bada, itz batzuec esanaz bacarric,
ecarrico deçu çure escuetara ceru-lurren jabe andi, maitagarri ta mila bidar
santua; artuco deçu janaritzat Jaungoicoa, ta Berac eracutzico diçu eguia, gaur
daquiçun baino ere obeto, Berac emango diçu eguia çabalceco bear deçun ausardia
ta indarra, ta çabalduco deçu guero eguia ori çabilçan toqui guztietan,
Jaungoicoaren icenean, arguitzen deçula ezjaquinaren adimena ta jaquinsuari
esaten dioçula jaquituri guztien asiera ta iturburua dala Jaungoicoaren bildur
santua.
Eta biarco deçu Jaun cerucoac altara orretan emango diçun ausardia ta
indarra çure bicitza guztian eguia goçoaren bandera çuri ederra jasotzeco. Ai!
Tchit asco dira gaurco egunean gueçurraren bandera belça inguratzen duten
guiçonac, eta asco içango dira çure etsaiac. Etsaiac bilatuco dituçu erri
andietaco calietan, ta etsaiac erri tchiquitchoetan ere; çure contra ta
Jaungoicoaren contra madaricacioric nascagarrienac esango dituzten etsaiac;
arpeguiz arpegui, bear bada, lotsagabequeriric andienac esango disquitsuenac.
Oraindic egun asco eztala, eguinquisun batera joan bearrean, sartu ninçan burni
bideco suburdi batean, barruan ceudenai egun onac emanaz. Iru guiçon ciran,
erdaldunac, nere egunonari etzioten erançueraric eman; baino batec, betosco ilun
bat ipini ta beguirada gaisto bat eman da guero, esan çuan, beste aldera
jiratuaz: «noiz amaituco ete dira apaiz abec munduan». Ez nuan nic ecercho
erançun, baina bai nere barruan pensatu: «noiz amaituco gueran?» Munduan
eguiaric bear eztanean, munduan eleiçaric bear eztanean, malcoric içurcen
eztanean, gaichoric eta eriotzaric eztanean, Jaungoicoric eztagoanean. Orduan
amaituco dira apaiçac: eta au da esatea eztirala egundaino amaituco, naigabeac,
negarrac, çotinac, gaichoac eta eriotzac amaituco eztiralaco, Jaungoicoa
amaituco eztan becela.

* * *

Baina goacen itzaldi onen bigarren çatira ta icusi deçagun nola dan apaiça
munduco doecabetasunen erruquitzailea. Jesucristoren icastegui edo escolacoa da,
ta escola orretan icasi du gueçurraren alde dabilçan guiçon gaistoac
erruquitzen, gueçurra gorrotatzeari utzi gabe. J. c. gure Maisuac, gurutze baten
ilcen cegoala, Aita cerucoari bere ilçaile borreru amorratuacgatic erregutu
cion, curutze gainetic esanaz: Pater, dimitte ilis, quia nesciunt quid faciunt.
Eta Jesusen escolaco apaiçac egunero erregutzen dio bere etsaiacatic, egunero
esqueincen dio altaran Aita Jaungoicoari Seme Jaungoicoa onela esanaz: «artu
çaçu, Jauna, esquinçari berdingabeco au, lenagoco guiçaldietan Abel, Abraan ta
Melquisequen esquinçaria becela, munduco gaistaqueri guztien parcacioraco».
Bai, n. a. m., sinistu çaçute: guiçon guztiai beguiratzen die apaiçac
Jaungoico santuaren irudiac becela, den-denac erruquitzen ditu, denac ceruratzea
nai du: ori da bere sentiera biguna, ori da bere gogo benetacoa, ta gogo orren
indarrac eramanic, icusico deçute apaiça caridadezco batzar guztietan aurrena
beti, icusico deçute sarri bere espainetan maitetasunezco itzic bigunenac
dituala pecatari guztiai artaldera deiezca.
Apaiçac len esan detan eracusteco escubideaz gainera beste escubide andi,
luce ta ongarri bat ere badu, ta escubide orren birtute, indar ta ontasun guztia
guiçon pecatariaren alde nai içaten du ipini; ta orregatic poz-pocic jarcen da
autorlecu edo confesonarioan ta an arcen ditu, eguiazco erruquiarequin, aita on
batec bere etchadico semeac becela, errenca dabilçan ardi guztiac; garbitzen
ditu denac cearo, sendatzen ditu ta ematen die animaco osasuna ta gaistaqueri
guztien barcacioa. «Nic barcatzen dizquitzut, esaten die eguiazco
erruquiarequin, nic barcatzen dizquitzut çure gaistaqueri guztiac Aitaren,
Semearen ta Espiritu Santuaren icenean». Eta apaiz jaunac itz abec esatearequin
batera, jaiquitzen da pecataria bere oinetatic, biotzaren erdian paque goço
çoragarri bat duala ta birtuteco bideac ondo daquizquiala, jarraitu nai baditu.
A, n. a.! cembat bidar paquetu ta poztu cerate çuec ere autorlecu santuan!
cembat bidar bilatu deçute garbitoqui orretan guidari çucen bat eta guraso
erruquior bat! Ta nola ez apaiça bada Jaungoico erruquitsuaren liburuan icasten
duan guiçona, araco ardi galdu baten bila, mendiric mendi ta basoric baso ibili
çan Arsai onaren escolacoa? Bai, n. a., çuec ondo daquiçute apaiça guiçon
erruquitsua dana, baino eztaquiçute cembat poz, cembat atseguin, cembat
eztitasun içaten duan guiçon orrec bere biotzean Jesusen odolarequin irabacitaco
ardi galdu bat çucembidera ecarcen duan egunean.
Apaiz on batec eztauca gogo sutsuagoric Jesusençat animac irabastea baino,
ta gogo bedeincatu orrec eta guiçonaganaco erruquiac eramaten du eri edo
gaichoaren etchera, noiz nai, egunez edo gabaz, bear dan orduan, orduric
estuenean, bere itz bigun, parcaera ta laguntasunarequin munduari agurca dagoan
anima gaichoa itcharopenez betetzera; guiçonaganaco maitetasun ta erruquiac
eramaten du edoceinegana, baita ere catiguteguian lotuta ilceco daucaten
guiçonagana. A n. a. m.! Lenago ere cerbait aditu didaçute gai onen gainean,
baina iruditu çaitezte gaur berriro cembaterainocoa dan catiguteguian eriotzaren
çai dagoan gaizquilearen larria. guela estu ta ilun batean dago catez lotuta;
gastea da oraindic, guiçon gordina da; baino legueac erabaqui du il dedila
guiçon ori beste gaisquileac ajola ta bildurra içan deçaten. Azquenengo orduaren
çai dago, eriotza bacarric gogoratzen çaio, eriotzaren irudia dauca bere buruan
sartuta, eriotzaren irudia bere biotzean («eriotza» esaten dio aisearen egoetan
urrutietatic etorcen çaizcon erritarren deadarrac, «eriotza» erlojoco
escabilaren alde batera ta besteraco joera berdinac. guiçon orrec, bere
estutasunean, beguiratzen dio bere sorterriari ta bere sorterrian ta bere
esagunen artean gorrotoa baino besteric eztu arquitzen, danac daucate onçat bere
eriotza; beguiratzen dio bere etcheari, ta bere etchean negarra ta sotina
daudela esaten dio biotzac, baino baita ere bere etchecoac lotzac daudela; bai,
lotsatu eguiten da bere emastea senarra duala aguercen, lotsatu eguingo dira
umeac beren aita duela esaten! Biotzeco naigabeac, animaco larriac, guiçon
guztiençaco daucan amorruac ito bear du guiçon erailea. Argui apur bat nai du,
honorea nai du, erruquia nai du, estitasun apur bat. Ai! ceinec erruquituco du
munduco guztiac gorrotatzen duen guiçon ori? ceinec eramango du anima orretara
paquea ta poça? ceinec? Apaiçac. Irequitzen da catiguteguico atea, ta aguercen
çaio apaiz bat, erruquitasunezco Jaungoicoaren mandataria, Jesus curutzecoaren
irudia escuetan duala, ta apaiz ori guelditzen da catiguteguian erailearequin
bacarric. Andic pisca batera, biac daude negarrez, ta il bear duanac esaten du:
baina içango da neretzat barcacioric, jauna? Bai, erançuten dio apaiçac,
barcacioa, maitetasuna, cerua, beti betico poça. Baina, Jauna, nic madaricatu
det Jaungoicoa, gorrotatu det eleiz-guiçona, gaistaqueri andiac eguin ditut.
Ezta ajola: lurreco aguintariac eriotzara biralcen çaitu, ceru goietaco Aitac
barcatzen dizquitzu çure pecatuac, eta nic bere icenean: ego te absolvo. Ai!
aita, aita; eztet nic egundaino orrelaco itz goçoric ençun; çu cera nere poz
bacarra, ez naçaçula utzi il arteraino.— Ez, dio apaiçac, etzaitut utzico, il
artean lagunduco diçut, eta guero ere erregutuco det çure animagatic. Eta esan
ta eguin, azquenengo arnasa eman artean laguncen dio, bere argaltasuna indarcen,
ta erailea il ondorean esaten dio Aita cerucoari: requiam aeternam dona eis,
Domine. Et luch perpetua luceat eis. Aita cerucoa, eman çaioçu betico atseden ta
çoriona; argui eguin deçaiola betibetico eguiaren argui goçoac.
O, n. a.! Icusico bacenduteque orduan apaiz baten anima, esan bearco
cenduteque, bere maitetasunarequin berdinceco beste maitetasun ta erruquiric
eztagola lurrean, ta mundu guztico maitetasun garbiac galduco baliraque ere
eguiazco maitetasuna bilatuco litzatequeala apaiz on baten biotz erruquiorrean.

* * *

Esan deçagun orain itz bitan nere itzaldi guztia. cer da apaiz bat? J.
cristo gure Jaunac auqueratutaco guiçona, Bere icenean eracutzi deçan eguia
garbi ta osoa, ta beste anaien erruquia içan deçan. Apaiça da errien guidaria,
lurtarren maisua, biotzic samurreneco guiçona, erregue guztiac baino escubide
gueiagocoa, Jesusen ondorengo berria, beste J. cristo bat, alter Cristus,
Eleiçaco guraso batec dion becela.
Orregatic esaten diçutet çueri, n. a. m: ondo beguiratu çaieçutela
eleizguiçonai, berac diralaco çuen maisu onac. Honorificate sacerdotes, çumaiaco
aurchoac, abegui on bat çaieçute apaiçai, bada berac dira çuei dotrina ta ceruco
bidea eracutzico dizquitsuen guiçonac. Honorificate sacerdotes, sasoico
guiçonezco ta emacumeac, abegui on bat eguin çaioçute apaiz jaunai, bada berac
dira guiçon cinço ta emacume leial içaten eracutzico diçuten guiçonac:
honorificate sacerdotes, pecatariac, abegui on bat eguin çaioçute apaiçai, bada
berac dira çuen pecatu ta gaistaqueri guztiac barcatuco dizquitsuen guiçonac:
urtietan sartuac çaudetenac, honorificate sac, abegui on bat... bada berac dira,
onezquero laster, eriotzaco orduan, çuen etchera joango diran lagunçaileric
onenac eta erruquiorrenac. A! Eriotzaco orduan, beticotasunaren ate onduan
bildurrez jarrita çaudetenean, poz-pocic arcen gaituçue çuen etcheetan, ate
guztiac çabal-çabalic bilatzen ditugu; bada nolabait bici içan danac ere, nai du
icusi bere onduan apaiz baten quereiça, nai du artu apaiçac ematen duen
parcacioa, ceruetan sarceco urrezco guilça becela. Bada orduan beguiratuco
dioçuten guisan beguira çaieçute apaiçai bici ceraten artean.
Eta çuri, apaiz berria, cer esango diçut? Jaungoicoac eguin çaiçala adu
oneco ain gauça andietaraco auqueratu çaituan esquero. Atoz ordu onean beste
apaicen artera, artu çaçu çure escuetan Jaungoicoac eracutzitaco eguiaren
bandera çuria ta çaintu çaçu ondo ta eracutzi çaçu çabilçan alderdi guztietan;
ta egui çainçailea ceralaco cerbait eraman bearra içaten badeçu, oroitu çaite
eztagola gauça eder ta pozgarriagoric, eguia espainetan ta eguia biotzean
daucagula Jaun.tic cerbait eramatea ta bearbada ilcea baino. Ordu ta çoriona opa
diet eta ematen diet çure gurasoari, çure anaiai, çure etcheco guztiai, gaur
altara orretan icusten çaituelaco. O cembat maite çaituen, apaiz berria! O
cembat ames eguin duten çurequin! O nola egon diran aimbeste urtean egun
çoragarri onen çai! Bete dira amesac, eldu da eguna, beren bicitzaco egunic andi
ta ederrena, ta çu bataiatua içan cinan eleiçan bertan icusten çaitue apaiz
eguinic, beste apaiz ascoz? inguratua. Jaungoicoac bacarric daqui cembateraino
alaiac içan diran beren belarrietan gaur çure mesa berrira deitu duten campaiac!
Jaungoicoac bacarric daqui nolaco goçotasunarequin dauden orain, erri guztiaren
aurrian, mesa santu au noiz amaituco çai! Badaquite çure escu oietan euqui bear
deçula gaur Jaungoicoa Berbera, badaquite çure escuetan musu emango diçutela
beste apaiçac, mesatara etorri diran jenteac, eta berac çure etcheco guztiac ere
bai. Ai! Ez bacarric escuan, biotzaren erdian emango diçute musu egun çoragarri
onetan. O! Eztute içan munduan beste egun bat gaurcoa becelacoric! Eztute içango
beste onelaco egun bat, ceruan sarcen diranean ezpada!
Adisquide maitea, igon çaçu altara santuco arri maila ori ta esqueini
çaioçu ceruco Aitari Seme Jaungoicoaren Gorputz ta Odola çure guraso maite ta
bici diran senide ta aide guztiacgatic, eta ilciranagatic ere bai! Gaur etcheco
guztien jaia deçute, ta batzuec emen goçatzen çaudeten bitartean, noc daqui
besteren batzuc ceruetatic badaude beguira, edo Garbitoquico oinacietan badaude
çuc altaran eguingo deçun erregu ta esquinçari orren çai! Erregutu çaçu bada
danocgatic, bici diranacgatic eta ilciranacgatic, aideacgatic, adisquideagatic,
çumaiaco erriagatic, Eleiçagatic: erregutu çaçu, batez ere, erri onetaco emacume
onguile, emacume argui, emacume birtutetsu Doina Mª Fr.a Etch.a çanaren
animagatic; eta azquenez, erregutu çaçu nigatic ere, eleizguiçon on bat içan
naitean beti, gaur maitatzen detan janci belz au maitetu deçaten il arteraino;
erregutu çaçu mundu guztiagatic, bada mundu guztia dago erregu bearrean.
Orrela eracutzico deçu lenengo egunetic apaiz erruquitsua cerala; eta
içango deçu guero Jaungoicoaren erruquia ta betico çoriona, çuri ta nere
aditzaile guztiai opa dietan becela. Amen.

PRESENTAciÓN

(çumaia)

En dilectus meus loquitur mihi: surgue, propera,


amica mea, columba mea, fermosa mea et veni.
Nere maiteac esaten dit: jaiqui çaite azcar nere adisquidea,
nere usua, nere ederra, ta atoz Nigana.
(Eresi edo cantuen cantaria deritzaion liburutic artutaco itzac.)

N. a. m.: Eleiçan sartu çareten guztioi, Jaungoicoaren icenean, albiste on


bat ematera nator. Gure Jaungoico santu, ilezcor ta maitalea gure biotzeco
atarian deiezca daucagu. Bere buruco ilea gabeco inçac busti dio, caput plenum
est rore, bainan ala ere eztu gure ataritic aldendu nai, ta çai daucagu beti guc
erançun ta ateac erequi artean.
Ta noiztic eta ona daucagu çai ta deiezca gure Jaungoicoa? Gure adimenean
arraçoiaren arguia sartu çan ezquerotic; luçaroco egunetan onesquero, cristau
gasteac, luçaroco urtietan, cristau çarrac beinere ateric erequi ezpadioçue.
Ta cer esaten digu Jaungoicoac bere dei goçoan? Esnatu gaitecela gure
loçorrotic, jaiqui gaitecela lembaitlen, erequi deçaiogula gure biotzeco atea,
aditu deçaiogula, beragana joan gaiteçala; surgue, amica mea, columba mea,
fermosa mea eta veni.
N. a.: Dei bigun orri bereala erançutea da gure çorionaren asiera; gure
animaco epeltasunagatic Jaungoicoa luçaroan deiezca euquitzea içan leiteque gure
betico çoritcharraren jatorria; ta maitetasunezco dei ori ez ençuteagatic
belarriac itchitzea berriz içan leiteque galdumendico leice çuloan gu betico
erorcea; bada, n. c., Jaungoicoac eztu nai inor Beragana eraman nai ta naiez ta
indarrean, maitetasunezco cateac bacoitzaren gogocoac dira, ta bacoitzac bere
gogotic joan bear du Jaungoicoagana.
Ala eguin çuan Mariac bere lenego egunetatic. Sortu çaneraco deitu cion
Jaungoicoac, eta Mariaren biotzac bereala erançun cion Jaungoicoaren deiari;
utzi cituan Jaungoicoagatic beste lurreco gauça guztiac eta sartu çan
bacartadearen erdira, Jaungoicoaren itza bacarric ençuteagatic.
Icusi ditzagun Mariaren lenengo egun abec Jaunaren deiari ondo erançun ta
Bera maitatzen icasi deçagun.
O aur garbi ta cençunez betea! çure bicitzaren ganean itz bi eguin bear
içan detan guztian nere adimenarequin baino lan gueiago eguin içan det
biotzarequin, bada emacume miragarrizcoa ceran aldetic adimenarequin etzaitut
egundaino ondo esagutu ta biotzarequin bai nolabaitean, Ama ceran aldetic.
Gaurco itzalditcho au ere biotzaren lan apurra içango da. Berotu çadaçu, bada,
erre çadaçu biotza Jaunaren maitetasunean, nic berotu ditzatan, al badet, n.
aditzaileen biotzac eta eraman ditzatan çure oinatze. Orrela escatzen diçugu
guztioc, oitura dan becela Agur Maria esanaz.
En dilectus meus, etz.
Eguia da ta lenengotic aitortu bear degu, Maria santaren içate arguitsutic
beste lurreco guiçon ta emacumietara desbardintasun andia dago. Mariac lenengo
egunetatic eta aida batean irabaci cituan jaquituriaco ta birtutietaco mendi-
gain çabalac; eta guiçonac berriz, guiçonic onenac eta azcarrenac ere,
jardunaren-jardunez ta pichcaca-pichcaca eldu oi dira, noizbaitean, toqui eder
gailur oietaraino.
Bide luceac daude umeac lenengo esaten dituen gatz-gabeco itz moteletatic
jaquituriraco jaureguira. Umearen gorputz argalean arraçoiaren indarra (onela
esango degu obeto adieracitzen emateagatic) sarcen danean, badu animac, beragan,
aunditasun guztietaraco asia, jatorrizco almena; baino asia erne, landaratu ta
loretu artean, joan-etorri, gora-bera, lambide ta neque asco erabili oi ditu
animac. Lenengo egoten da umetasuneco itsumenean estalduric gabaren erdian
balego becela lotan becela; guero, cerbait esnatzen danean, ibilcen da
gastetasuneco tchoraquerietan cear, nora joan ta non guelditu eztaquiala; ta
azquenean, une luceac lanean igaro ta guero, çar-itchurac arcen ai danean, eldu
oi da gueldiro-gueldiro ta oso necaturic gaucen esampidera ta jaquiturico
jaureguira. Ezta inor beste bidetatic jauregui orretan sartu.
Ori bera guertatzen da Jaunaren maitetasuneco bidietan ere. guiçonençat
anditasunic andiena, çoriontasunic gorengoena, eguiazco jaquituria Jaun Eguilea
ondo esagutzean ta maitatzean dago; baino umea dan bitartean irudimena tchit
iluna içaten du ta adimena oso lotua: eztu esagutzen certan dagoan bere çoriona,
eztu esagutzen lurra, eztu esagutzen cerua, eztu esagutzen bere burua. Icusten
ditu loreac, ederrac iruditzen çaizca, usai eguiten die, baino loreac norc
eguiten dituan eztaqui; icusten ditu gaba ta eguna, egusquia, ilarguia ta
içarrac, baino eztaqui ceinec ta nondic darabilçan beren jira-biretan: gauça
dana da umearençat escutua, iluna ta icasgaitza. guerora erorcen çaio animaco
lausotasuna, urtien bitartez arguitzen çaizco animaco beguiac: gaur icasten du
gauça bat calean, biar beste bat escoletan, ta egunero eramaten du etchera
erdizca icasitaco albiste berria: Jaungoicoac eguin çuala cerua, Jaungoicoac
eguin çuala lurra, Jaungoicoac eguin gaituala gu, Jaungoicoari çor diogula
gueran guztia, Jaungoicoac dauzcala guc nai ditugun ondasun ta çorion danac. Eta
orduan, Jaungoicoaren escubide, edertasun ta maitagarritasuna esagutzean,
guiçona, biotz onecoa ta esquersua bada, asten da gure Jaungoicoa maitatzen.
Ordura artean ez.
Ta oraindic orduan ere gueiago maitatzen du guiçonac Jaungoicoa gauça
guztien jabea ta emancorra dalaco maitagarria ta ona dalaco baino. Ezta
miraritzeco gauça: jatorrizco pecatu edo gaistaqueritic datorquigun argaltasuna
da ori: beti ta gauça guztietan bilatzen degu gueure burua lenengo, beti nai
degu gueure ona; baino ala ta guztiz ere Jaungoicoari esquerrac ematen ta
laguntasuna escatzen gaudenean, eguiazco maitetasunaren bidean sartuac gaude.
Bide orretatic joan ciran santuac ceruraino.
Baina Mariac jatorrizco pecatu edo gaistaqueriric etzuan; jatorritic çan
anima argui, garbi, eder ta aberatzecoa; jaiotzatic icasi cituan bereala lurreco
ta ceruco gauça guztiac. Beste danoc, eiztariac egoa ausi dien egastiac becela,
lurrean ibilcen guera arrastaca ta cençun gabe, cerura egatu ecinic; baina
Mariac, animaco egoac sendo ta indarsuac ceuzcan, ta uso tchuri eder onen
lenengo egaera Jaungoicoaganainocoa içan çan; an eguin çuan bere lenengo
atsedena, an eguin çuan bere cabia, an icusi cituan Jaunaren edertasunac, an
bete ta ase çan Jaunaren maitasunez, ta ordutic aurrera etzuan nai beste lurreco
gauçaric.
Ecingo ete guera gu ere igo toqui santu artaraino? Bai, n. a. m. cergatic
ez, nola ez Jaungoicoac berac deitzen badigu? Mariac beste argui ta aberastasun
gure animetan euqui eçagatic, bera baicen azcar ezpagabilça ere, igo daiquegu
gure Jaungoicoaganaino. cer bear degu orretaraco? Gogoa, gogo benetacoa, Mariac
çuan anceco gogo indarsua. Ezta gaur iluna Jaunaren leguea, oso garbia ta
icasten erraça da ta danoc daquigu, betetzen da çaila gogo indarsu bat
eztagoanean. «Maitatuco deçu çure Jaungoicoa gauça guztien gainetic». Au da
leguearen lenengo aguindua, au da aguinduric andiena, aguindu au bete bear da
ceruraino egatu nahi badegu. Aditu ondo, bear bada, aitaren ta amaren gainetic,
gauça guztien gainetic.
Denoc maitatzen ditugu gure gurasoac, gure biotzetan berez ta tchit erraz
sortu oi dan maitetasun samurrarequin. Maitetasun ori tchit ona da, legueac
berac aguincen digu laugarrengo aguindu santuan, ta beti gorde bear degu
jaiotzatic eriotzaraino; baina maitetasun orrec bere neurriac dauzca, eta eztu
erten bear neurrietatic campora. Ama ta aita ecin leitezque jarri Jaungoicoaren
gainetic, ama ta aita baino lenago da Jaungoicoa. Qui amat patrem aut matrem
plus quam me non est me dignus. inorc bere aita edo bere ama Ni baino gueiago
maitatzen badu, ezta nere dina, dio Jesusec. (Neregana etorri nai duanac utzi
deçala bere aita esaten du beste toqui baten, utzi deçala bere ama, artu deçala
curutzea, bear bada, ta jarraitu deçala nere atzetic.) Orregatic n. a.,
gurasoaganaco maitetasunac Jaunaganaco bideac itchitzen badizquigu maitetasun
orren locarria urratu eguin bear da Jaunaganaco bideac idequi ta çabalceco.
Esango diraçue, bear bada, eztaucagula guc aimbeste quemen biotzetan, ecin
gueneçaquegula orrembesteco maitetasunic içan Jaungoicoarençat. Ezta ori eguia:
ara emen nola Mariac eracusten digun Jaunaganaco maitetasuna, ara nola Mariac
utziten dituan gurasoac Jaungoicoagatic, guero, bere irudira, santu ascoc utzico
dituan becela. Iru urte bacarric cituan, oraindic osta-osta cebilen omen
gainean, ederren artean çan umeric ederrena, alaba bacarra çan, alaba maitea,
alaba cutuna; etcheco poça, etcheco egusquia, etcheco alaitasuna; bere guraso
çarren itzic bigunenac beretzat ciran, beretzat lastanac, beretzat palaguac,
beretzat gauçaric goçoenac; eta nic uste det sarri ascotan egongo cirala Ana ta
Joaquin aur çoragarrizcoaren lo goçoa çaincen, alcarri esanaz: «ume au
ezpagueunque, certaraco guenduque guc lurreco bicitza?» Au dana icusten çuan ta
bacequian Mariac ondotcho, ta ala ere egun batean agur eguiten die irri-barrez
beren gurasoai, ta etchean ecer utzico ezpalu becela, badijoa poz-pocic
Jerusalengo eleiçara. Nolatan da au? esango deçue. cençun gabea ote da Maria?
Ez, Mariaren biotza Jaungoicozco maitetasunez becela, bere burua ceruco
jaquituriz betea dago. Esquergabea ote da? Ez, bada oinez icasi duaneraco
Jaunari esquerrac ematera dijoa, Ez ote ditu maita gurasoac? Bai, maita ditu,
tchit asco maita, eztago lurrean gueiago maite duan gauçaric; baina beste içate
bat maite du gueiago, Jaungoicoa, ta Jaungoicoagatic utzitzen ditu gurasoac.
Sinistu ecin leitequean gauça dirudi, baina sinistu daiquegu, n. a. gauça
bat maitatzeco cer nolacoa dan jaquin bear da lenengo, ta Mariac bacequian cein
goçoa çan Jaunaganaco maitetasuna. Utzitzen ditu alde batera etcheco gurasoen
palagu ta atseguina, baina eleiçaco bacartadean arquituco ditu biotzeco palagua
ta Jaungoicoaren laztana. Sinistu daiquegu, n. cristauac. Etzaituzte inoiz çuen
biotzetan Jaunaganaco maitetasunac berotu? Aitorrera edo confesio on baten
bitartez çuen anima garbi ta tchucun jarri danean, eztu çuen anima Jaungoicoac
beretzat irabaci? Eta orduan, Jaunaren adisquidetasun eguiazcoan ceundeten ordu
bedeincatu orretan, etzenduten nai Jaungoicoarequin çuen anima bat eguin,
Beragatic bearsu edo pobre bici, Beragatic lurreco gauça guztiac alde batera
utzi? Ta orretaraco indar-bulçada andia eman bear al cinoten çuen biotzari?
Etzijoan bera berecauz Jaungoicoagana, errecac itchasora becela, orin edo
basaunz egarritua iturri garbietara becela? Bada era orretan cegoan beti Maria,
beti garbi, beti Jaungoicoaren adisquide, beti jaquinsu, beti maitetasunezco
sutan goritua. Bere irudimenean beti ceucan Jaungoicoa, bere gogoan Jaungoicoa,
bere buru ta biotzean Jaungoicoa ta Jaungoicoa bacarric. Orrela esagutuco deçue
cein pocic, cein erraz, cein gogoz joango çan Maria Jerusalengo eleiçara; orrela
esagutuco deçue cein erraz joan gueinqueçan denoc Jaungoicoagana, ta cein gogoz
joan bear degu, Maria baicen azcar ecin badegu, astirotchoago, iru une
guenduçanean joan ezpaguinan, gaur, bacoitzac dauzcagun urteaquin.
Ta cer daucagu guc Jaungoicoagana joanda? cer bilatu çuan Mariac
Jaungoicoagan? Ai! Ecin litezque ain laster esan Jaungoicoagan animarençat
dauden ondasunac; baina pisca bat quemendu ta azcartu çaitezten, ara emen itz
bitan Mariac bilatu cituan ondasun batzuec.— Bilatu çuan lenengo biotzaren
paquea. Jaunac beretzaco eguin duan biotzarençat eztago paqueric Jaunagandic
campora. Alperric ibilico da lurreco goçotasun guztien çusmoan, alperric
jaditchi edo atchituco ditu lurreco ondasun ta era on guztiac, alperric içango
ditu lurreco ezti danac beretzat; ezta beinere aseco biotza, ezta beinere
paquean egongo bere Jaungoicoagana dijoan arte. Fecisti nos, Domine, ad te, et
inquietum est cor nostrum donec requiescaé in te. Bilatu çuan, bigarren, ez
aldacorra içatea. guiçona aldacorra da, gaur dago batera ta biar bestera, gaur
dago alaia ta biar ilun edo tristea, gaur da maitale sutsua ta biar gorroto
belcean dago, gaur da çucena ta oquerra biar, gaur eguiçalea ta biar gueçurraren
aldecoa; ta Jaungoicoa berriz beti da bat, beti eguia, beti ona, beti çucena, ta
orrela içango da Jaungoicoarequin dagoana. Bilatu çuan, irugarren, bere burua
ondo esagutzea. Nosce te ipsum esaten çuan aspaldietaco jaquinsu batec, esagutu
çaçu ceure burua, bada ori da jaquituriaren asiera. Ta Jauna dagoan toqui
goietatic icusten da ondoen lurra ta lurreco guiçon erreguea, Jaunaren anditasun
neurrigabecoaren ondoan esagutzen da ederqui guiçonaren ecereztasuna. Orregatic
içan çan Maria santa ain apal ta umila, Jaunarequin bici içan çalaco. Azquenez,
Mariac bilatu çuan, Jaungoicoa! ta Jaungoicoarequin gauça on maitagarri guztiac.
cer gueiago nai degu gauça on guztien iturburua dan Jaungoicoa Bera baino?
Eta orain, gueiagoco gabe, eguia bat çueri gogoratuta, amaitzera noa
gueiegui luçatu ez deçatan. Eguia au gurasoençacoa da ta gurasoac arretaz
ençutea nai nuque. Denoc daquiçue ume gutchi jaiotzen dirala gauça çucenetaraco
gogoarequin, eztatorrela lurrera inor Mariac ecarri cituan apainduriaquin
janciric. ceinec bada eracutzico die errugabeco animatchoai Jaungoicoaganaco ta
Relijio santuaganaco maitetasuna? ceinec gorde bear ditu umetchoac gaistaqueri
gabe bataio santuan eman citzaien janci tchuriarequin? çuec, gurasoac, çuen
lenengo, çuen eguitecoa da oh. A! Etche guztietan eracutzico balitz beti
Jaungoicoaren bildurra, Jaungoicoaren leguea, eleiçaraco bide çucena, ez
litzateque errietan aimbeste gaistaqueri icusico, ez litzatezque aimbeste jente
infernuco bidetic joango.
cer dioçue? Ecin deçuela etchean eracutzi nai deçuen guztia? Ara or
lagunçaileac errico icastetche edo escoletan: biraldu umeac escoletara, ta
escoletan eracusten çaietena, gauça ona bada, onçat eman etchean ere. Ala
eguiten deçuela? Ala eguiten badeçue, ezteçue Jaungoicoaren aurrean cer
erançunic içango. Baina bildur naiz ceuec ez ote ceraten sarri escolan
eracutzitaco dotrinaren contra beste dotrina bat etchean eracusten deçuenac.
Escoletan eracusten da eztala ondo gueieguizco apainduria, ta etchean, nescatcha
cembat gueiago apaindu obeto dala; escoletan eracusten da tcharrac dirala
erdalerrico nasteco dançac, eta etchean, gasteac nolabait jolastu bear duela;
escoletan eracusten da igues eguiteco batzar gaistoetatic, eta etchean bear bada
gurasoac dira aurrenengo alabac batzarretara bialceco. Ori da esan nai niçuen
eguia, ta esanda guelditzen da.
N. a. Mariac igo çuan mailaraino eztegu inortara ere igongo ceruan; baina
ceruan jarrilecu asco daude, batzuc gorago ta berago beste batzuc, eta denoc
daucagu jarrilecua Jaungoicoa benetan maitatzen badegu.
Ez gaitecen içan, norbaitzuc diran becela, umetan ume, gastetan tchoro ta
çarçara lurçale cençungabeco. Eraman çaçuez çuen umeac Jaungoicoagana ta çoazte
çuec ere, eta aurretic. Jaunac Berac deitzen digu: eztigu danori escatzen
gurasoac utzitzea, baina guztioi escatzen digu Bera maitatzea, Bere leguea
betetzea. Deiezca daucagu beti: atozte, esaten diçue guztioi, itz bigun ta
eztitsuenarequin, atozte Nigana, venite ad me omnes. Eztu inorcho ere indarrean
Bereganatuco: ceuen buruen jabe çarete denoc, beguiratu çaçue nora çoazten,
beguiratu çaçue nora daramazquitsuen çuen alabatchoac, beguiratu çaçute cer
eguiten deçuen.
O ceruetaco Ama erreguina erruquitsua. Beguira gaitzatzu erruquiz ceru
goietatic, beguira çaieçu batez ere errugabeco umetcho abei, aldendu itzatzu
gaistaqueri guztietatic, lagundu çaieçue beren pausu guztietan, içan çaite danen
çainçailea, itz batean, içan çaite guztien ama. Eguin çaçu, o Maria bedeincatua,
içan gaitecela denoc lurrean Jaungoicoarenac, egunen batean iritchi deçagun
beti-betico çorion ta poça, guztioi, n. a., opa diçuetan becela. Amen.

ceSTUA-cO EUScAL-FESTETAN
ON DOMINGO AguiRRE TA BADIOLA ABADEAc
guiPUZcOAcO DIPUTAciO TchIT GOITUAREN
AURREAN EguiNTAcO SERMOIA
1898-co Agorraren 18-an

Senem, adolescentulum et virguinem, parvulum


et mulieres interficite usque ad internecionem;
omnem autem super quem videritis than ne occidatis.
(Ecequiel, Ich, 6.)

guipuzcoaco erriaren çainçaile ceraten guiçon aundiac: Nere anai maiteac:


Begui argui, quemensu, distiatzaile batzuec nai nituzque, nere
beguiradaren almenarequin guiçaldi luçarocoen lambro, itzal, laino, iluntasun ta
estalqui belz lausotiac deseguinic, ilargui goçoaren errainuz arguitua becela,
nere asaba çar bedeincagarrien bicitza on, irme ta cinçoa icusteco; animaco doe
bici, azcar ta ernaiaren jabe nai nuque içan, nere irudimenaren indarrez
ancinetaco euscal-guraso guztiac lurpetic atera, ta beren gorputz eder, jazquera
egoqui, oitura on, izcunz garbi, erri çaletasun ta leinarguizco biotz samur
Jaungoicozcoarequin emen çuen aurrean denac jarceco; bada orrela eleiça onetan
batu ceraten euscaldun benetaco guztioc icustecoric eder ta eracusgarrienecoa
gaur goicean icusiço cenduteque, ta icastecoric asco icasi ere bai, cergatic
lenagoco guertaerac, jaquinsu batec dionez, etorquiçunaren atarian ipini bear
guenduzquean arguiçuci batzuec becela dirade.
Baina, o guiçon argalaren al-ecina, ta batez ere nere ecereztasuna cer
dan! Nic eztaucat orrembesterainoco almen ta escubideric, eta ecin neçaque esan
detan laurca goço, bigun ta çoragarrizcoa çuen aurrean jarri.
Ala ta guztiz ere, toqui santu onetara etorri baino len aztertu ditut
liburu çar batzuec, condairaren leio çulotic ancinetaco egunetara beguira egondu
naiz, ta icusi det urruti batean, oso urruti, Erri aundi bat, nere Euscal-erri
biotzecoa, Jaungoicoac auqueratutaco erri bat becela, thau-ren aztarna edo
seinalea bere copeta garbian daramala, icusi det nere erri euscalduna, Lauburu
santua bere gainean aideraturic, eztarrian çaldi gudarien irrincia ta besoan
leoi aserratuaren indarra duala, gailurretaco arcaitzac eta basoetaco tchabol
maiteac utziric, quemen ta ausardi aundiarequin, mendietatic bera erromatarren
contra erorcen erreca ujolsu iraquin pitzez janciac ecaiz egunetan amilcen diran
guisara; icusi det euscal-erritarra, Alpes mendi edursuetatic cear, Anibalen
gudari egotsi, sendo ta bildurgabecoen aurretic, lurbira guztiari eçurretainoco
bildurra sarcen diola; icusi det nere sorterri maitea locarri gabe ta paquetsu,
gurutzeagatic eta gure mendiac erbestecoençat dauzcaten aldapa ta
laztasunacgatic, Ermerico, Atacio ta Gunderico odolguirodunac Espainian eguin
çuten sarrera galgarrico egunetan; icusi det euscalduna Lauburua-ren azpian
franco, ta godotarren contra lenengo, ta guero godotarraquin alcar arturic,
mairuen ilargui erdia gastelerrico lurrean azpiratzen; icusi det Altabiscarren
carlo Magno erreguearen ençute aundico icena ondatzen duala; ta badacust,
azquenez, icusten det gaurdan egunean bertan, gurutze santuaren itzalpe goçoan,
gurutze santuarequin bat eguinic guernicaco arbola cutuna, euscaldunen bandera
garbia, gure legue çarren senadi maitagarrizcoa.
Ta jaquinic, daquitan becela, lazca, naste, matasa aundian daudela gure
egunetaco erriac; lurbira guztia odolezco ujolde batean itotzeco çoritcharrean
arquitzen dala; oraingo erresumac daucaten içaquera çarra oinetic quenduric,
gauça danac goicoz bera jarri, azpicoz goratu ta ondamendico leice-çuloan
erorceco çorian daudela; socialista, anarquista ta beste cristogandic aldenduta
dabilçan icen ta asmo berrico guiçonac dierri guztiac bildurrez ta icaraz
dauzcatela; gogoratu çait lurbira onec bere bizcarrean Jaungoicoaren cigorcada
gogorren bat artu bear ote duan, ta oroitu naiz Jaun Eguileac Israelgo erriari,
Ecequiel igarlearen bitartez eguin cion cema bildurgarrizcoarequin, Bere
aguinduac bete bear cituen serbitzariai onela esanaz: non parcat oculus vester
neque misereamini. Senem, adolescentulum et virguinem, parvulum et mulieres
interficite risque ad internecionem. Etzaçute inoren erruquiric iduqui, il
itzatzue denac, denac, çarrac eta gazteac, emacumeac eta umerainoco guztiac,
inorcho ere guelditu eztedin artean. Omnem autem super quem videritis thau, ne
occidatis. Baina etzaçute il, utzi çaioçute paquean bere copetan Tau edo
gurutzearen aztarna daramanari.
Orregatic, jaunac, pocez beteric guelditu naiz condaira çarrac iracurcean,
orregatic alaitu naiz, a!, beti bat içan dan nere erri iberotarra eunquida ta
guiçaldi guztietan gurutzearen senarequin icusi detalaco, gaur gurutzearequin
dagoan becela; bada Ecequielen egunetaco Jaungoicoa Bera da gaurco Jaungoicoa ta
uste det eztuala gurutzedun erriric ondatuco; orregatic etorri naiz cestuara,
gurutze santuaren errira atan ere, emen batu gueran guztien poztasuneraco
adieraci naian: Euscal-erriac eracusten digula gurutze santuaren azpian bici dan
erria, lurrean al dan ainan, çorionecoa içan oi dala.
Norbaitec esan deçaque ez naicela ni dina gaur bear litzatequean itzaldi
egoqui ospatsua çuen aurrean esateco. Eçagutzen det nere burua, ta badaquit
guiçon uts, cistor, ecerez bat naicela, jaquituri gabea, jardunean gueieguiz
lotua, nere gauça guztietan naicua moldacaitza. Baina gaur euscal-jaietan gaude,
ta etzatozte çuec, n.a., etorrera ugari ta oneco apaiz jaquinsu bati itzaldi
eder bat ençuteco asmoan; ezpada, batez ere, euscaldun baten aotic Euscal-
erriaren icen garbi Jaungoicozcoa al danic goreneraino jasotzen aditzeco uste ta
pocean baicic. Ta bada ni euscalduna naiz, lau aldietatic euscalduna, euscalduna
biotz ta animatic, eusqueraren maitetasunean beste bati goragoco mailan jarcen
utzico eztiotan euscalduna, guiçon jaquinsuai ençuteco ustea beste bateraco
gorderic, utzi çadaçute neri eusqueraz cantatzen nere Jaungoico santuari ta nere
sorterri maiteari, esandaco gaia nolabait aguercen detan bitartean.
Jaungoicoac nai içan deçala nere ereci edo cantua içan dedila, menditarren
çorcicoa becela, goço, bigun ta biotzen erdiraino sartuco dana. Berac eman
deçadala lambide onetaraco bear detan argui ta indarra. O Jauna!, macal guztien
sendagarria; lagun çaquidaz, argui çadaçu, biral çadaçu cerutic inoiz baino
gueiago gaur bear detan biotzeco garra ta animaco azcartasuna. Eleiça onetan
batu gueran guztioc escatzen diçugu laguntasun au çure ta gure Ama Mariaren
bitartez, oitura dan becela.
Agur Maria, esanaz.

Senem, adolescentutum et virguinem, parvulum


et mulieres interficite usque ad internecionem;
omnem autem super quem videritis thau ne occidatis.
(Ecequiel, Ich, 6.)

guipuzcoaco ecautariac:
Nere anai maiteac:
Eztago lurrean guiçonarençat çorion beteric. Etzaioçute, bada, esan
lurbira onetan çorionecoa içan ditequeala.
Etzaioçute esan erbestean negarrez ta arrastaca bici dan lander, bearsu,
errucarri bati, sorterrico aberastasun ta anai maitaleaquin eztedila oroitu;
etzaioçute esan eremu edo basamortuaren erdian içugarrizco egarriarequin ito
bearrean dagoanari, ur loi tanto batequin ase ta poztu dedila; etzaioçute esan
arguia eçagutu duan itchuari, ezteçala maite içan nai eguzquiaren errainua;
etzaioçute esan ondo ta leinargui jaio dan semeari urruindu deçala bere aita
ona; etzaioçute esan sinistedun guiçonari aztu deçala cerua.
ceruetan dauca guiçonac bere jauregui aberats maitagarrizcoa; ceruetan
dauca bere biotzaren egarria quenceco ur garbi leiarra; ceruetan adimeneraco
jaquituriaren arguia; ceruetan Aita Jaungoicoa; ta, Agustin santuac dionez, gure
çoriontasuna Jaungoicoa icustean, maitatzean ta doanditzean daucagu. Videbimus,
amabimus, laudabimus. Jaungoicoa da gure ontasunic aundiena: Deus est nobis
summum bonum. Berac beteco ditu gure nai içate aundiac, esaten digu Dabid
erregueac, Bera da çorion guztia ta bera gabe eztago ceruan bertan animaren
goçagarriric. «Eztu beguiac icusi ceruan icusten dan becelaco çorionic,
eracusten digu Paulo santuac; eztu belarriac aditu, etzaio guiçonaren biotzari
senti eraci nolacoac diran Jaungoicoac guiçon maitalearençat dauzcan
goçotasunac».
Ori da, n. jaun ta a.m., ceruco çorion beticoa, ta çorion ori lortu naian
saiatu bear degu guiçonoc lurbira onetan bici gueraden arte guztian. Baina
çoriontasun ori cerutarra da ta ceruan bacarric arquitzen dana, ta lurrean ere
bear degu cerbait gure neque, samin ta garraztasunac nolabaitean goçatzeco,
mincaiztasunac eztitzeco, malcoac legorceco; bada guiçonaren biotz gauça aundi
ta goçoetaraco jaioa ecin leiteque bici poz, goçotasun ta animaco ezti gabe.
Baina nola bilatu gueneçaque çorion au lurrean? certan dago çoriontasun
ori? Ancinetatic içan da guiçonen artean gauça onen gaineco eztabaida luce bat.
Batzuec, cenon Greciatarraren eracutsia jarraitzen çutenac, Estea ceritzaion
estalpe batean batu oi ciradenac, çoriona ombide edo birtutean cegoala cioten:
beste batzuec, Epicuro cerabetarraren icasteguicoac, lurrean bilatu al
citezquean goçamen araguitarretan cegoala eracutsi çuten. Bigarrengo, eracuste
au, a!, guciz da narrasa, ta aitatzia baino besteric ezta bear iritzi oquer,
moldacaitz ta nazcagarritzat iduquitzeco. Lenengoari oso gogamen itchurazcoa
deitzot, baina etzuan betetzen, ezta ona, eguiazcoa eztalaco. Siniste oquerreco
guiçon aiec, nola etzeucaten gueroraco itcharopenic, emen lurrean jaditchi ta
lortu bear çuten beren çoriona, ta lurrean arquitzen çuten goçotasun bacarra
bacoitzac bere animan somatu al çuquean ichileco paque ta tchaloa çan. Ta, ai!,
au ezta naicua: biotzaren tchaloa bacarric, tchit ongarria içanda ere, gauça
utsa da samin ordu estuetan içaten ditugun barru-barruco iluntasun garratzac
goçatzeco.
Jaungoico eguiazcoaren eçaguera galdu çuten erri gaichoac, eguiaren
edertasuna maite içan arren, ecin eguiric bilatu çuten, itchu-itchuan ta bada-
ezpadan cebilçaten, ta iloitic arunzco bicitzaren gainean etzequiten ecercho ere
gauça ciurric. Igarri çuten ilezcorrac ciratela, ori bai; baina beren biursariac
etzien gauça garbiric esaten gueroco bicitzaren gainean, ta ildacoac lurreco
bicitzaren ondamuz edo imbidiaz ceudela sinistu oi çuten. Bainan etzan
orrelacoric guertatzen Jaungoico eguiazcoaren sinistea ta maitetasuna gordetzen
çuten errietan. Bacequiten Jaungoicoac Abraani esan ciola: «Ni içango naiz çure
sari tchit aundia» ta Job Santuac guisa onetan itz eguin çuala: «Nic badaquit
nere Eroslea bici dana ta azquenengo egunean, lurbiratic jagui ta nere lurrezco
jancia berriz arturic, nere araguiarequin Jaungoico nerea icusico detana».
Bacequiten ere Dabidec guiçon cinçoagatic esaten ciola Jaungoicoari: «çure
jaureguico ugaritasunean bicico dira, çuc sartuco dituçu goçotasunezco erreca
garbietan. çu cera bicitzaco iturria, ta çure arguiarequin eguingo diguçu
argui». Ta, azquenez, bacequiten Jaquituriaco liburuaren eguileac eracusten
duala nola guiçon çucenac bicico diraden beti; Jaungoicoaren semeac içanic,
Jaungoicoa Bera saritzat daucatela.
Siniste au, n. a., lurbira bera becin çarra da, Jaungoicoac Berac
eracutsia, ta, lenengo aitac galdu cigun onagatic beti negarrez egongo
ezpaguinan, tchit premia aundico sinistea.
Baina nola çan cristo ceruetaco ateac iriqui bear cizquigun Jauna, cristo
Bera etorri çan guiçonen arteco eztabaida guztiac erabaquitzera, cristoc Berac,
Jaungoicoa çan becela eracutsi bear cion ta eracutsi garbiro guiçonari betico
çoriontasunaren berri ona. Egoquieraric onenarequin aurqueztatu cigun, bada,
çorion ori, adieraci cigun guiçon cinço guztiac eguzquiac becela argui eguingo
çutela Aitaren erresuma bedeincatuan; Jaungoicoac bategatic eunequin sarituco
guenduçala eracutsi cigun, Bere jaureguian eztegula içango bildur, neque,
eriotza ta malcoric; gure saminac Berac biurtuco dituala pocean, ta Bere
doacunça edo gloriarequin jancico guinduçala betico. Azquenic, guiçonen
biotzetic bildur guciac quenceagatic, Bere icasleai esaten die: «Ni banoa
çuençat toquia eguitera»: poztasunezco Espiritu edo Megopea biralduco diçutet,
eta çuequin egongo da beti, Ni çuecana natorren artean. Etzaituztet beinere
utzico umeçurz.
Icusi çaçute orain, a., Greciatar jaquinsuen eracutsietatic Jesucristo
gure Jaunarenetara cein desberdintasun aundia dagoan; cein utsa, cein iluna,
cein pozgabea, cein ilgarria dan aien esaquera doilora, ta cein alai eder ta
pozgarrizcoa cristo Jaungoicoarena.
O! çoriona bilatzeco gurutzearen itzalean bici bear da, Jaungoico Eguile
Alsuaren mendean, bada, Dabid erregueac esan çuan becela, Jaungoico Guraso gauça
guztien arreta daucanaren escuetan jarcen danac erraz arquituco du lurreco
bicitzan bear duan guztia. Jaungoico Gurasoac daqui, n. a., inorc ez becela,
gure animac daucan goçotasunen gose ta egarria, ta orregatic Berac eracutsi ta
ematen digu betico ta neurrigabeco goçotasunen itcharopena, ta garailari
ertetzen degun guztioi aguincen digu. Bere jarrilecu goitandi berdingabean
jarrico gaituala. Qui vicerit, dabo ei sedere mecum in trono meo. Orregatic,
erbeste onetan, gure çoriontasun guztia Jaungoicoa maitatzean dago, Bere
oneguite donsuac eçagutzean, Bere mendean gogoz jarcean, Berari poz ematen
saiatzean, Aitaren escuetatic çorion beticoa itcharotean. A! Badaquit!
Sinisgaiztoco guiçonac itcharote au alperricacoa dala esango dute, gueçurrezco
ta irudi utsezco itcharotea. Ez nabil gaur çuequin, sinistegabeco guiçonchoac;
baina, ala ere, nere bideari apur batean utziric, çueri iztcho bi esateco gogoa
datorquit. cer cerate çuec lurrean? Berez sortutaco gauça batzuc, gure basoetaco
guibelurdinac becela, (ta barca çadaçute, jaunac, eragabeco esate au, gaizqui
auqueratua dala badeitzoçue) baina abereac baino ascoçaz errucarriago sortuac
cerate, bada abereac eztute beren çorigaitza eçagutzen, ta çuec bai, samintasun
gueiagoraco. cer eguin bear deçute çuen estularri ta naigabezco orduetan?
Etzaçute cerura beguiratu. certaco? ceru eder içarsu ori ezta çuençat eguina,
ezta inorençat eguina, utsa da, çuen iritziz, ecereçaren edertasuna bacarric da.
Eguia da erbeste onetan denoc eguin bear degula negar; baina gure negarra,
sinistea daucagun guiçonen negarra, ezta ain samina gurutzetic gure Aitac
legorcen digulaco, ezta ain samina, beticotasun çorionecoa itcharoten degun
ezquero; ta çuen negarra berriz, itcharopen gabeco negarra, itchasoco ur gaci
garratzac baino saminagoa da, lanteguietaco burni gori urtua bera baino
goriagoa, ecaitz orduetan cerutic erorcen dan tchimista ta infernu barruco su-
gar icaragarrizcoa becin quiscalcorra. Ta quiscalduric utzitzen ditu çuen
animetaco egoac, quiscalduric çuen gogo, ansi, mendu ta gurari guztiac,
Jaungoicoaren escu aserreac beticotasuna baino len icutu baliçute becela. A cer
negar negarrietan guelditzen ceraten! A cer mendi murri soilean! A cer basamortu
latz idorrean! Lore bat ezteçute icusten, ostro berde bat ez, animaco egarria
quenceco errecatcho garbi bat ez: dena bilatzen deçute legorra, dena ila, dena
lurra ta lurrezcoa; marboilac arguiric gabe, etorquiçunac belcez janciac, eta
ceruetaco ateac betico itchita. O! Jaungoicoagatic! Utzi çaiguçue guri gure
siniste santua, utzi çaiguçue sinisten Jaungoicoren itza, itzic egoqui, cinço,
jaquinsu ta sinisgarriena, ta guelditu çaitezte çuec lurrean, lurrez estalceco,
ta itcharopenic gabe!
Utsa litzateque, a! —eta banoa orain nere aritic aurrera— cristoren leguea
alde batera utziric, beste bide batzuetatic çorion bila dabilçanac çorion ori
arquituco baluteque, edo cristoren leguea jarraitzen dutenac baino poçago ta
goçotsuago bicico balitzatezque. Baina ezta ori egundaino guertatzen. Eztago
orrelacoen arpeguira beguiratzea baicic, eta bertan iracurcen çaiete garbiro
beren biotzeco iluntasuna, animaco naigabea, nabarmenqueria, argui-naia, barruco
nequea, bideric bilatu ecina, ta noicean bein estu-larri ta ito bear gaistoa; ta
Jaungoicoaren leguea jarraitzen dutenetan berriz icusi oi da sarri barruco poça,
benetaco alaitasuna, biotzaren paquea, patchara ona, tchit erraz ertetzen duan
farra goçoa, animaco paquearen aguergarria.
Ta paque ori iduquitzeco ezta bear, n. a., aberastasun aundiric.
Aberastasunac eztue betetzen gure biotz aundia, aberastasunac galcorrac dira, ta
eztaquite animaco saminic quencen, ta gorputzecoric ere ez ascotan. Etziran
aberatsac gure aitonac, gueiago ciran bearsuac aberatsac baino, bada Estrabon
condairaleac izcribatu çuan euscal-mendian oso gaizqui bici içaten çala, ibi
pessime deguitur; baina emen bici oi ciraden galanqui, beren lurrari beguira ta
beren mendiac çaincen, erbestecoen ondamu gabe: eztira aberatsac gaurco
baserritarrac, eta gure baserritarren arpeguian iracurri det nic ascotan len
esandaco paque ta patchara on guztia. Animaco paquea iduquitzeco cristau ona
içatea bear da, gurutzearen itzalean bicitzea, ta orrela ciran lenagoco
euscaldunac, eta orrela bici dira gaurco gure baserritarrac. Maitetasun aundi bi
dituzte guiçon azcar oiec: Jaungoicoaganaco maitetasuna, ta gure Legue
çarraganaco maitetasuna, biac gurutzepecoac. Maitetasun oiençat da beren bicitza
guztia, maitetasun oietan bilatzen dute beren eguinquiçun guztietaraco bear
duten quemen ta argui ona. Bataren gainean itz eguingo det, bada gaur eztator
ain ongui bestearen gainean ecer esatea.
Jaungoicoa maite dutelaco betetzen dute Bere legue santua, poçarren ta
gogoz, nequeari beguiratu gabe. Denoc daquiçute nola dauden gure baserriac, uri
edo erri batuetatic campora, tchuri ta garbi, egoquitasun ta era ederrean
çabalduric, batzuec mendi gailurretan, beste batzuec celaiaren erdian,
errecondoan bat edo beste, denac laneraco soro ta alorrac inguruan dauzcatela ta
çugaztiren bat aldamenean. Euscaletche oietan bici dirade gaurco euscaldunic
euscaldunenac, bada erri batuetan erdalqueri asco sartu da; ta etche oietatic
dacarzqui eleiçara Jaungoicoaren leguea bete naiac, bide lucean, jaiero-jaiero,
errecondoetatic gora, mendi gailurretatic bera ta celaietatic cear, naiz euri
naiz ateri dala, edurcetan becela eguzqui bero galdatan; beti çuri, garbi ta
tchucun; beti irme, sendo, galant ta osasunsuac. cer eguin bear dute eleiçan?
cer? Beren Jaungoicoari, ceru ta lurraren Eguile Alsuari, icenic bigun ta
goçoenarequin Aita gurea deitu, ceruraco jaioac dirala oroituarequin biotza
sendotu, astean igaro dituan nequeac Aitari esan, il diran guraso ta aideacgatic
erregutu, meça santua ençun, noicean bein animac garbitu, Jaungoicoarequin
adisquidetasun aundiagoan jarri; ancinaco siniste onean anima indartu, urtean
bein thau-ren sena maitagarri Erramu egunean eleiçan bedeincatua etchera eraman,
beren gurasoac eguiten çuten becela, ta gainean gurutzea duan usai goçozco
çugatz adar bedeincatu ori, etcheco atean ta beren icerdiarequin busti dituen
soroen erdian jarri munduari aguertu erazteco Euscal-errico etche ta soro
guztien Jaun, Jabe ta çainçaile Jaungoicoa bacarric dala.
Ta beren Jaungoicoaganaco eguitecoac amaitu ondorean, anima paquean ta
poçarren daucatelaco, icusi oi dira jolasetan aurrenac, gazteac batez ere,
lasterca ta pelotan, bola toquian edo euscal aurrescu garbi gaitz gabecoetan,
beren azcartasun bici, çoli ta urduria eracutsiaz, iluncetaco orduetaraino. A,
cembat aldiz, jai egunetaco ilunabarrean, eguzquia azquenengo errainu bigun
indargabeaquin lurrari agurca dagoan orduetan, cembat aldiz aditu içan det
urruti aldetic, lotara dijoan içaquiaren ichiltasuna urratzen duan oiua,
euscaldun eztarriac bacarric eguiten daquian oiu luce, alai, çoroa, ta nere
artean esan det: euscaldun oiec lurrean al deitequean becela çorionecoac
ezpadira, eztago lurrean çorionaren izpiric!
Ta inoiz edo berriz iletaren batzuc joagatic, erbeste onetan gauden
guztiac jotzen ditugun becela, edo euri gueiegui dalaco, edo legorte luceac lur
guztiac ondatu bear ditualaco; edo aiceac, arriac, çamorroac, gorrinac, oloac,
ainoac edo beste gaitzen batec beren soroac alperric galdu bear dieztelaco; ala
ere, gure mendi-guiçonac eztira beinere ogui edo artoaren gosean egoten, ta
berberac aitorcen dute beren bicitza on, donsua ta ecin obea, Eliçamburu euscal-
francesaren aotic tchit ederquiro onela esanaz:

«Icusten duçu goicean,


arguia asten denean,
menditcho baten gainean,
etche tchiquitcho aitzin tchuri bat
lau aitz andiren artean,
iturrino bat aldean,
tchacur tchuri bat atean?
An bici naiz ni paquean».

Bai, or bici cerate çuec, Aitorren seme cinçoac, mendietaco aice


osasunsuen erdian, or bici cerate paquetsu, inoren ondamu gabe, Jaungoicoaren
itcharopenean, ta be aldeco urietan dauden siniste gabeco guiçonchoac beinere
eçagutu eztuen çoriontasunarequin.
Baina, nola bilatu deçateque çoriona cristoren leguetic campora bici
diraden oiec, aberastasunaren erdian dagoala uste badute, gueienac beinçat?
Nola, aberastasunac beticoac ezpadira, beinere ecin bagaituzte ase, bada asco
daucanac gueiago nai du; nola, lurbira onetaco aberastasun guztiac guiçonaren
biotz aundia betetzeco gauça uts batzuec badira?
Esan gueneçaque gure menditarrac, ancinetaco jaquinsuen libururic icusi
gabe, berez asmatu ta igarri dituztela aien liburu ospatsuetan iracurcen diran
eracusquera on batzuec. Ara nic, jaunac, ara, a. m., cristoren fedea eçagutu
etzuten guiçon aundi batzuen liburuetatic, nere gaiaren alde ta çueri
esqueinceco atera detan lora sortatcho bat. Aristoteles egoquinsuac esaten du:
«Ombideac dabilen guiçona, bere lenagoco bicitzari beguira dagonean, soinu
egoquiac jo ta soinu oiec bacartadean pocic ta goçoro aditzen dagoan musicalari
baten ancera dala». Dioguenes cinutiac izcribatu çuan: «guiçon on batençat egun
guztiac alai ta atseguingarriac ciradela». Epicuroc berac dio: «eztala bearsua
ecer eztaucan guiçona, ezpada asco euquita ere gueiago bear çuana baicic».
Menandroc onela itz eguiten çuan: «nic uste nuan lenago guiçon bearsuac bacarric
eguiten çutela lo nequetsua, baina gaur badaquit çorionecotzat iduqui
çaituztenoc etzeratela gu baino gueiagoan». Plutarcoren esana da: «guiçon
batzuec ardoaren astuntasuna orditu gabe jaso ecin duten becela, orrela beste
batzuec ecin dutela aberastasuna jaso, orditu gabe». Ta azquenez Tito Libioc
esaten du: «ondasun gueieguiac berequin daramatela nazca edo gogait eraguitea».
Baina ez, Aitorren semeac, lurreco ondasunac cein utsac ciraden jaquiteco,
etzuten erbesteco jaquinsuen eracuste bearric. Nic eztaquit euscaldunac cristo
lurrera etorri baino lenago ta beti Jaungoico bacarraren siniste ta leguecoac
içandu baciran edo ez, bada gai onetan eztabaida aundia darabilgu, ta azquenengo
itza ezta oraindic esan: baina danoc daquigu, asieran esan detan becela,
euscaldunac oso ancinetatic gurutze çaleac eta gurutzearen alde jocatzen çutenac
ciradela ta beti Lauburuaren azpicoac, cristautasuna emen sartu çanetic eta ona
cristauric onenetacoac, bacoitzac bere etchean icasi çutela gure aitonac
cristoren legueco ibilpide ona, ta guc ere ume umetatic icasi degula, aitona
çarren içaquera Jaungoicozcoa; eleiçan icasi dituela beti euscaldunac eguiazco
jaquituriaren iturritic datocen eracutsi eder cindoac. Eleiçan ta amargarrengo
aguinduan eracutsi çaigu eztala inoren bidegabeco ondasunic nai içan bear;
eleiçan icasi guenduçan beste gauça on asco, ta eleiçaco liburuetatic ateratzen
det, or ta emen icutuaz, sail bacoitzetic lore bat artuaz, çueri esqueincen
diçuetan beste sortatcho bat. «Icusi nuan eguzquiaren azpian eguiten çan guztia,
ta dana çan usqueria ta animaco estutasuna». «Nere biotzean esan nuan nic:
joango naiz, ta goçotasun ugariac iduquico ditut, eta asartuco ditut ondasunac.
Eta icusi nuan au ere usqueria çala». «guiçon cicoitz edo cequena ezta beinere
diruz aseco, ta diruac maite dituanac eztu beretandic frutu alort edo emate onic
ateraco, ta au ere usqueria da». «Goçoa da languilearen loa, naiz gutchi jan
naiz asco, baina aberatsari gueieguizco janac loric eguiten eztio utziten».
«Beste gaitz oso tchar bat dago, eguzquiaren azpian icusi detana: jabearen
gaitzeraco gordetzendan aberastasuna». «Bota çaçu çure oguia bidean dijoacen
uren gainean, bada eretiren batean bilatuco deçu». «Eman çaieçu çazpiri ta
çorciri ere cergatic eztaquiçun cer gaitz etorrico dan lurraren gainean».
«Jaungoicoaren bildur içan çaite ta gorde itzatzu bere aguinduac, bada ori da
guiçon guztia».
Baina lore sorta bi aben erdian beste lore bat jarri bear degu, loreric
usai goçozcoena. Lore ori gurutzea da, gure betico bandera ederra. Gurutze
orretan dago guiçon-Jaungoicoa, Içateric andi ta alsuena, Jaquituriaren
jatorria, Jaquituria bera, berez ta inorgandic artu gabe guiçon guztiai
eracusteco escubidea daucan içate berdingabea. çabalic dauzca Bere besoac,
batarequin sinistegabeco guztiai deitu nai baliete becela, ta bestearequin Bere
leguea jarraitzen duten danac bigunquiro estaldu nairic. Jaungoico-guiçon orrec,
Bere ao eder cerutarra idiquitzen du ta lurreco guztiai esaten die: «Atozte
Nigana necaturic eta arnasaric artu ecinic çabilçaten guztioc, eta Nic emango
diçutet arnasa ta desneque ona». Ta eçaguturic, oso garbiro, eztagola lurrean
bearsua baino içate necatuagoric, errucarriaren poztasuneraco beste itz goço
abec esaten ditu: «çorionecoac animaz bearsu diradenac, cergatic berençaco dan
ceruetaco erresuma nerea».
Ezta egundaino, n. a., itz gutchiagotan gogamen aundi, sacon ta
ederragoric esan, eztira beinere inoren itzac içan ain garbiac, ain biguinac eta
ain esancorrac. cristo da çoriontasunaren jabea, cristo bacarric da
çoriontasunaren goarpe ta ichilicaco ipuin guztiac daquizquiana, ta cristoc dio
«bearsuac dirala çorionecoac». Baina nolatan? Ecin ulertu deçaque gure adimenac,
guiçonaren buruan ecin sartu da bearsu dagoan içate bat nola içan ditequean
çorionecoa. cerbait bear badu, nola egongo da ondo ta pocean, bear duan gauça
ori gabe? Aditzaileac, Jaungoico Santu gucialdun çoriontasunaren jabeac, edonoiz
çoriondu leçaque nequetan dagoan anima, nequetasunaren erraietan bertan eman
leçaioque edoceini çorion betea ta biotzeco eztaia, Paulo santu legue onaren
çabalçaileari ta beste santu ascori eman cien becela; baina Jaungoicoaren
escubideac eguin deçaqueana alde batera utziric, icusi deçagun cristoc Berac
gure galdeari ematen dion erançuera: «çorionecoac dira bearsuac, esaten du,
cergatic berençat dan ceruetaco erresuma». Nondican icusten degun ceruetaco
erresumaren jabe içatean dagola gure çoriona, ta eztala lurrean çorionecoric
inorcho ere, ez aberatsic eta ez landerric, ez erregueric eta ez morroiric;
denac diradela emen berdinac çoriontasun ori bilatze orretan, denac dirala
bearsuac, cergatic, Salomonec esango luquean becela, «dena da emen usqueria ta
usqueria bacarric». Gorutz jaso bear degu, bada, gure gogoa, gorutz jaso bear
degu gure biotza, jaio çanetic eta ona çoriontasunaren esque deadarca daucagun
biotz artega ta escalea: ceruaren itcharopena bear degu emen, nolabait
çorionecoac içango baguera.
Icusten deçute, bada, n. a. euscaldunac: çoriontasuna bilatzeco çuec artu
deçutena baino beste bideric eztago. Nai ta naiezcoa da gurutzearen itzalean
bici içatea, au da, Jaungoicoaren legue santua gordetzea, gaur ceraten becela,
n. a., beti euscaldun cristauac içatea. Eztet esaten denoc berdinac ceratela ta
denoc onac, eztet esaten utseguiteric ezteçutela, eztet esaten etsai
gaizquinaren ciricadaren bat çuen biotzetan ezteçutela içango, ta, bear bada,
baita ere leiça edo gogo gaistoren bat, noicean bein anima loitzen duan gogoa,
ceru garbi urdina, trumoi egunean, odei matasa belçac loitzen duan becela; baina
ezta beti çuen gogamenean daucaçuten odei matasa, ezta betico gogo tcharra, ezta
çuen ibilera ta eguinquiçun guztietaraco asiera ta iturburua... Nic icusi
çaituztet sarri, n. a. euscaldun maiteac, nic icusi çaituztet oso mendaroturic
çuen lan nequetsuetan, Jaungoicozco guiçonac becela. Batzuec, itchasguiçonac,
goiceco orduetaraco, edo gaberdia baino len bear bada, ol coscor baten gainean
jarrita, sarcen cerate, ecaitz ta bagaen tartetic ascotan, itchasoaren erdira,
eriotzaren colcotic cerbait atera naian, çuen umetchoac ogui çati bat jan
deçaten; baina çuen çorigaitza eçagutuagatic, etzerate sarcen itchas barrura
arao ta biraoca, siniste gabeco guiçonac becela; ezpada Jaungoico Eguilea
bedeincatuaz. Iciarco ta Arançaçuco Amari edo Leçoco Gurutze santuari eguiten
diozcatzuen otoitz ta erreguen murmurrada goçoa itchas goitandiaren
orroatzarraquin bat eguinaz; otoitz biac, itchasoarena ta guiçonarena, elcar
arturic, igo ditecen Jaungoico santuaren jarlecu gorengoraino. Nic icusi
çaituztet beste batzuc, necaçaritzatic bici ceraten guiçonac, saiatzen ceratela
arcaitz tarteco lurric idor ta necagarrizcoenean, çuen etchadicoac bear duen
janaria lurrari quendu nairic; ta ori erampe ta alaitasun aundiarequin, batere
inques, arrencura ta irauntasun gabe, neque guztien azquenengo arian, bere escu
cerutarra gorutz jasoric, betico çoriona eracusten dagoan itcharopen goçoa
icusten deçutelaco. Nic badaquit batzuc eta besteac oso erraz ematen dioçutela
çuec baino bearsuago dagoan bati etchecoen aoraco bear cendutequen ogui çatia,
ta ateric ate dabilen escale gaichoa çuen maipuruan jarcen daquiçutela; nic
badaquit denoc eguiten deçutela anima paquean daucaten guiçonac eguin oi duten
quezcagabeco loa, len aitatu detan gogamen gaistoa batere gogoratu gabe.
Eguiazco jaquituriaren iturrian edan deçute çuec animaco egarria quenceco
bear dan otsaroa, eta inoiz aberastasunaren ondamu apurren batec biotzean
icutuagatic, lurreco ondasunequin guiçonaren biotza ecin ase dala icasi
cendutelaco, bene-benetan animaz ta biotzez cerate lander edo bearsuac, eta
ceruetaco sari atseguingarri irauncorraren itcharopenean bici cerate, neque
artean bertan pocic, euscaldun dirutsu asco, Jaungoicozco guiçonac, beren biotza
diruan ipini gabe cerura beguira bici diraden becela.
Baina badira lur çabalean beste guiçon ilun errucarri batzuec; bearsuac
dira oiec ere, bainan ez gogoz, ez biotzez. Odei belz astunaren azpian bici
dirade beti, beinere ceruco arguiric icusi gabe. Beren biotzac goçotasuna
escatzen die, ta goçotasunic ecin dute bilatu; aberastasuna nai luteque gauça
guztien gainetic, eta, bear bada odolguiroco nagusien azpian daude, nai duen
aria oguiric jan ecinda. Ta gueroraco çorionic eztaucatela sinisturican ta
lurrean ere ecin lortu duela icusten dutenean, oraingo egunetan negarra ta
çorigaitza ta guerocoetan ecereça ta iluntasun ilgarria beguiratzean, beren odol
guciac iraquiten jarcen çaizcate, ta or dabilça guiçagaichoac aundiquien contra
ta Jaungoicoaren contra, gauça guztiac goicoaz-bera itzuli nairic batzuec, eta
beste batzuec, otso amorratuen irudira, guiçon guztiac beren biatz ta
aguinartean çatitzeco uste ta gogoarequin. Errucarri oiec eztute, çuec becela,
jaquituriaren iturrico ur garbiric edan, betico çoriontasunaren itcharopenic
eztaucate, eztira gurutzepecoac, eta gurutzepean bacarric dago lurrean arquitu
al ditequean çoriona.
Gurutzeagandic urruti bata-besteaganaco gorrotoa arquitu oi dan becela,
gurutzearen itzalpean bilatzen det maitetasuna, çoriontasunaren adisquide
aundia; bada gurutzeco Jaunac eracusten digu denoc gueradela Bere semeac, denoc
ceruraco jaioac. Orregatic gurutzepeco Euscal-erri onetan ezquera Eclesiastico
deritzaion liburuac esaten duanaz aztu: «etzaioçu bearsuari çor çaion onesgume
ta laguntasuna quendu, ta etzaçuz bearsuagandic aldendu çure beguiac»; «etzaçu
urruindu edo aracatu gose danaren anima, ta premian dagoan guiçonari etzaioçu
aserreraci» «laguntasun gabe dagoanaren biotza etzaçu atsecabetu, ta larrituric
dagoan guiçona ez iduqui cerbait eman gabe». Ta gogoan daucagu Jesus-ec Bere
Ebanjelio santuan esaten duana: «çuequin besteac eguitea nai deçutena, ori bera
eguin çaçute çuec aiequin». «Içan çaitezte erruquitsuac çuen aita erruquitsua
dan becela». «çuec bestiençat daucaçuten neurriarequin içango cerate neurtuac».
«Eman çaioçute bata besteari ostatua gaizquiesaca gabe». Orregatic euscaldunac
beguiratzen diote begui onez ta leguncen diote al duen ainan, ez bacarric ateric
ate dabilen escaleari, bai ta ere, (ta au da ascotan gauçaric gaitzena)
auçoetaco lagunai; edo gaicho bat daucatelaco, edo etchealdian guiçon gutchi
diradelaco, edo beste ezbearren bat guertatu çaietelaco, soroetaco lanac
atzeratuta dauzcaten egunetan. Denoc daquiçute auçolana cer dan, ascoc jardun
deçute sarri auçolanean, poz-pocic, anai, eçagun, adisquide edo erritar bati
laguncen, berac ere, beste garai batean, al duan ainan lagunduco diçutelaco uste
onean. Gauça tchit pozgarria da, n. a., guiçon ta emacume pila sendo ta
indarsuac auçoco erri edo bearsu bati laguncen icustea atchur edo laietaco lan
gogorrean, aloguer gabe, icerdi patsetan ta pocic, auçocoen biotzera desneque
pichcabat eramateagatic. Ori da, n. a. m., ori da bata-besteaganaco anaitasuna
iduquitzea, ori da lagun urcoari çor çaion maitetasuna biotzez ematea, ori da
Jesusen leguea ongui betetzea, gurutzepean bici içatea, euscaldun eguiazcoa
içatea.
Ta alcarrenganaco emen arquitzen dan laguntasun onagatic, Euscal-errico
lurrac ondo çatituac daudelaco, eta gure erriçainçaile gaicho, eri ta bearsuen
onean auquerazco etcheac eguinaz ta ondo çaintuaz artu dituen burubide
egoquiacgatic, eztira Euscal-errian erbestean aria escale ta bearsu icusten.
Icusten ditugu escaleac, ori bai, bada toqui guztietan ta beti içango dira gure
jaialdi guztietaraco escale asco inguratzen çaizquigu, baina euscaldunac gutchi,
oso gutchi, ogueiraco bat edo gutchiago, cergatic, denoc daquiçuten becela,
itchu, besamotch, erren ta soinujotzaile gueinac, ia danac, euscalduna biotz
onecoa dala jaquinda gaztelerritic aguercen çaizquigun cristau doacabe
guiçagaichoac içaten dira. Ta orregatic, gurutzepecoac eta Jaungoicozco guiçonac
içan gueralaco, aspaldico guiçaldietatic ia gure egunetaraino ta gure egunetan
ere bai toqui batzuetan, euscal-mendi mardul, emancor aguirietan icusi, içan oi
dira ta icusten dira beor, motchal, çaldi, tchecor, bei ta idiac batere
çainçaile gabe, cergatic euscal-erritar guciac cequiten begui çoliarequin beti
beguira cegoan çainçaile bat ceucatela, Jaungoicoa; orregatic gure catigutegui
edo presondeguietan ain eraile gutchi egon içandu dira; orregatic etche
guztietaco ateac çabal-çabalic utzi oi cituzten gure aitonac, gau ta egun, beren
barrundean maitetasuneco ostatu on bat edonoiz ta edoceini esqueinica baleude
becela, ta lurbira guztiari aguertueraciaz euscaldunac etzirala Jaungoicoaren
baino besteren bildur; orregatic, azquenez, Euscal-errian atietaco quisquet,
maratila, morroilu ta burnisareac alperricacoac ciraden, cergatic Jaungoicoaren
leguea çan gure ataietaco guilça.
Eztet inola ere ucatu nai, gure legue çarrac ondoren abetaraco asco
lagundu digutela. Gure legue çarrac asten ciran, Arabacoa becela, bata bestea
maitatu bear guenduala esanaz; edo aguincen çuten, Bizcaicoac becela, aitari edo
amari escua jarcen cioten seme gaistoac, bere esquergabetasunagatic, aiecgandic
artu çuten ondasuna galdu ceçatela, edo esaten çuten, guipuzcoacoac becela,
batzarrera cijoacen guiçon guztiac eguin ceçaiotela cin edo juramentu
Jaungoicari, gurutzeari ta Ebanjelio santuaren itz eguiazcoai, guipuzcoaren
onari beguiratuco ciotela, çucen ta grina gaisto gabe, Jaungoicoari ta
Erregueari çor citzaien menequio ta aurpenaren calte gabe.
Gure legue çarrac lagundu digute bada, aimbeste urtean etchadi on ta
paquetsuac iduquitzen, semeac gurasoari çor dion mendetasuna gorderacitzen, ta
euscaldun guciac ombide çucenetatic erabilcen. Baina nondic dator legue oien
ontasuna? Nondic sortu dira legue oiec? Nun daucate beren sustraia? cristoren
leguean, gurutzean daucate aitatasuna ta sortuera; bada beren jatorriari
beguiratu ezquero, cer dirade gure legueac Jaungoicoaren leguea baino beste
gauçaric?
Icusi degu, n. a., cer dan ta certan dagoan çorion betea; icusi degu
ceruetan arquitzen dala, ta eztuala lurrean inorc bilatu osoric eta biotzac
escatzen duan ainan, ta bestec baino gutchiago gurutzetic urruti bici diraden
guiçon errucarriac; eta lurrean al dan becela gurutzepeco guiçon ta erriac
iduqui oi dutela. Eguia eder au arguitaratu diçutet siniste gabeco guiçon
jaquinsuen esanequin, Eleiçaren liburu jaquituriz betericacoequin, Jaungoico
santuaren itz ciur sinisgarrienarequin, gure adimeneco argui apurrarequin ta
egunero gueuc icusten ditugun gauçac anima barrura esaten digutenarequin. Ta
batez ere, onezquero eçagutuco cendutela uste det gure Euscalerri maiteac
eracusten diola lurbira guztiari gurutze santuaren azpian bici dan erria
çorionecoa dala, lurrean al dan bestean.
Ezta bada miraritzeco gauça, n. a. m., erbeste aldetic gure mendietara
norbaitzuec ondamuz beguiratzea, ascotan beguiratu duten becela; cergatic,
doilorren artean, beti icusi oi da begui tcharrarequin auçocoen çorion ta
paquea; ta ezta ere, gugandic urruti jaio diran izcribalari cinço ascoc.
Euscalerrico içaquera eçagutu dutenean, euscaldunaren alde esan dituzten gauçac
iracurcea. Astiric banuque, gueiegui luçatzeco bildurrac lotuco ezpanindu, emen
esango nituzque orain guiçon arrotz ascoc Euscalerrico bicitzagatic eguin
dituzten eguiazco gora jasotzeac, doanditzeac; baina besteric esango ezpadet
ere, eztet utzi nai isilic Le Plai jaun jaquinsuac bere liburu batean, oraindic
aspaldi eztala gugatic esaten çuana: «Euscaldunac, esaten du, Espainaco
erreguearen mendean egonagatic, berezcorrac dira ta uztarri gabe ta ascatuac
daude Suiçatarrac becela. Aien irudira, locarri gabe bici içatea beren
Jaungoicozco siniste onari sor diote, beren oitura çarrai ta errietaco fueroac
gordetzeco beti içan duten ausardi eciezcorrari».
Bai, n. a. m., tchit egoqui esan çuan Le Plai jaunac: gurutzeagatic içan
guera gu gurezcorrac, gurutzeagatic bici içandu guera uztarri ta cate gabe, bada
gunatzea etorri citzaigun ceruetatic gure animetaco cateac urratzera;
gurutzeagatic içan da euscalduna Aitzgorrico aicea becela locarrigabea;
gurutzeagatic içan da Içarraiz ta Ernioco arcaitzac baicen irme, gogor ta sendoa
atzerritar gudalarien aurrean, bigun, samur ta biotz aundicoa guiçon apal ta
bearsuen ondoan; gurutzeagatic içan ciran aundi, duin, azcar ta umantzorrac
Ugarte ta Lope Diaz Bizcaico Jauna, Elcano ta Gaztaineta; Urbieta, Idiaquez ta
Errenteriaco Martin, Oquendo ta Leço, Urdaneta, Legazpi ta Tchurruca, Loiolaco
inacio aundia ta gure egunetaco Balentin Berrio-Otchoa; gurutzeagatic,
Jaungoicozco guiçon duinac guinalaco, abegui on bat eguin oi ciguten beti
euscaldunai lurbiraco erri guztietan; Jaungoicozcoac guinalaco, oraindic gueure
guiçaldian, frances jaquinsuen Parisco batzar batean Euscalerrico bicitza jarri
çuten mundu guztiraco eracusgarriric onenençat.
Eta gurutzea ta euscalduna, gurutzea ta gure izcunz garbia oso alcarturic
bici içan diradelaco, gurutzearen icasle ta eracusleac, eleiz guiçonac içan dira
gurutzearen ombideac eta eusqueraren apainduriac çabalcen beste edocein baino
gueiago saiatu diraden euscaldunac; bada denoc daquiçuten becela, eleiz guiçonac
ciran Larramendi, Astarloa, Moguel, Mendiburu, cardaberaz, Ainibarro, çabala,
Uriarte, Lardiçabal, Arana ta beste asco; ta euscara goço maitagarriaren alde
aspaldico urte abetan lanean dabilçan euscaldun desnagui samurrac, eleiz-
guiçonac içan eçagatic, Euscal-erriac gurutzeari çordiona daquitelaco,
Jaungoicozco gauçac esan bear dituztenean, eztitan bustitzen dituzte beren
lumac; beren izcribu, moldaera ta antolamendu guztietan sorterriari ta
Jaungoicori çor dioten maitetasuna eracusten dute; ta ezta oraindic aguertu
euscaraz, nic daquitela beinçat, Eleiçaren, Jaungoicoaren, gurutzearen edo
oitura onen contraco gauça bat bacarra. Eztedila ere inoiz guertatu, bada
euscara garbia ezta orretaraco jaioa. A! Beste izcunz ascorequin becela
euscararequin Jaungoico Guraso santua madaricatuco balitzateque, Jesusec eman
cizquigun ibilpide çucenen contraco gauçac euscaraz esango balitzatezque,
euscaraz jardungo balitz gurutzeco eracusbide santuen contra; min aundi bat
artuco nuque biotzaren erdian, beaztun mincaitzac irunci bearco nituzque ta
malco saminac ichuri, cergatic, neretzat euscara, egaztiarençat aicea becela da,
guiçonarençat arnasa becela; baina ni içango nitzaque aurrenengoa deadar
eguiteco: «madaricatua içan dedila euscara, mila bider madaricatua». Euscalduna
naicela esan det asieran, ta eguia da, baino lenago naiz cristaua, ta cristaua
ez içatecotan ez nuque nai içan euscaldun.
Baina ez, euscalduna ta gurutzea beti bat eguinic bici içan dira,
guernicaco arbola ta gurutzea alcarturic daude, ta bata besteagandic ecin
ditezque aldendu, aimbeste guiçaldico locarriac ecin ditezque urratu, ta eztira
urratuco, ta euscaldunen izcunça beti içango da gurutzearen cantaria.
Bai, nere adisquide euscaraçale ta biursari egoquiac, ereztu edo canta
çaioçute Jaungoicoari, bada çuen cantuarençat gai oberic ezteçute bilatuco. Bere
icen aundia, sinisgaistocoençat ezcutapenez estaliric dagoan icena, sinistedun
guiçonac eguzqui alaiaren arpegui arguitsuan icusten du, ilarguiaren errainu
bigunetan, goiçaldeco mendi gainetic datorren argui pozgarrizcoan, itchas gain
çabal bare ta urdinean, gure basoetaco saroi ostoz apainduetan, incez betericaco
belardi loratsuan, guiçon erreguearen copeta leinarguian. Bere escubide alsua
ecaitzaren egoetan aguiri da, tchimista gorriaren ibilqueta azcarrean, Sodomaco
erri gaistoaren ondamendian, lurreco erregue ta aguintari guztien eriotzan, ceru
goietaco içarren jira-bira neurtuetan. Azquenez, bere ontasun neurrigabea
Golgotaco tontor ilunean dacusgu, cristo gure Jauna gurutzean josiric, gugatic
bicitza ematen ta Bere Aita Jaungoicoari guiçon errucarriagatic parca esque
dagoanean.
Euscaldunac, nere erritarrac, Jaungoico santu goitandi orren mendean bici
diraden erriac eztira beinere ilco, Jaungoicoaren mendetic iguesca dabilçanac
galduac daude. Non dirade gaur arrotasunez beteric gure contra etorri ciran
cartagotar ta erromatarrac? cer eguin çuten euscalduna bere mendean jarri nai
çuten godotar apainduri çaleac? Il ciran betico, guiçaldi nastuen erdian ondatu
ciran, beren arrotasunac lurpean sarturic daude, aztu çan beren izcunça, icena
bacarric guelditu çaiete condairaco liburuetan. Ta Euscal-erria bici da, bici da
bere izcunça çarra, bici dira bere oitura garbi gordegarriac, cergatic gurequin
bici dan gurutze santua.
Euscaldunac, nere erritarrac, Tau-ren aztarna gure copetan badaramaigu,
gure aitonen Lauburuarequin aztutzen ezpaguera, gurutzepetic ertetzen ezpadegu,
icen berrico oquerqueri gaistoac estanda eguinda lurbira guztia ondatzen danean,
ençungo degu gure mendietatic gurutzegabeco erresuma guztiac goitic bera jotzean
ateraco duen burrumbada icaragarria; baina ezta guganaino elduco Jaungoicoaren
cigorra, cergatic Berberac esan duan: omnem autem super quem videritis thau ne
occidatis, bere copetan gurutzearen aztarna daramanari etzaioçute icuturic
eguin, utzi çaioçute paquean. Ta norc daqui Jaungoicoac ala nai dualaco,
Jaungoicoac bere leguean aguincen dualaco, ilac lurpean sarceco asmoan
mendietatic bera jaisten gueranean, norc daqui gu içango baguera, lenagoco
israeltarrac becela, erri berri aundi baten sustrai ta asiera?
Ecautariac, guipuzcoaco ondasun ta fuero apurren çainçaileac, Jaungoicozco
guiçonac ceratelaco, gurutzepecoac ceratelaco, barru ta escu garbieneco guiçonen
ençute aundi bat daucaçute errian ta erbestean, ençute ona, ençute ospetsua,
ençute onoregarria. Etzaçute, bada, gurutzepetic egundaino erten, gorde çaçute
ençute eder ori gauçaric maitegarriena becela; ia noiz edo noiz, gaur ezpada
bigar, ecaitzaren ondoren eguzqui garbiac ertetzen duan egunean, çuec gandic
icasten duten erbestecoac nola çaincen diran errien ondasunac. Jarrai çaçute
beti bide çucenetic, eguin çaçute orain becela guero ere al deçuten guztia
necaçariaren, oitura çarren ta euscara bedeincatuaren alde, bada orrela
beguiratzen dioçute guipuzcoaren onari.
Ta azquenic, nere erritar euscaldun maiteac, bici gaitecen denoc
gurutzearen itzalpe goçoan, erabili deçagun beti gurutzearen aztarna gure
copetan ta gure biotzean, Jaungoicoac Beragana deitzen digun orduan, çorion
utsezco jauregui ataian esan deçaiogun poz-pocic gure Eguile santuari: «Jauna,
cristau eguiazcoac guera, gurutzetarrac guera, euscaldunac guera!».
Amen. Ala içan dedila.

PRESENTAciÓN

1898

Sanctifica mihi omne primoguenitum... mea sunt enim omnia.


(Emaidaçute çuecandic ertetzen duan lenengo içatea,
bada nereac dira gauça guztiac.
Echodo deritzaion liburuco chi garren buru
ta 2 garren bersotic artutaco itzac.)

N. a. m: Jaungoico santuaren beso luce ta emancorrac gauça ascotan ta beti


lagundu içan cien israeltarrai, baina batez ere Ejiptoco erbestetasunean egon
ciran bitartean, Faraonen mendeco erriac gaitzete andi bildurgarrien azpian
estutuaz•, ta azquenean, Faraon erreguearen aguimpedetic bein israeltar guciac
ateratzeco, Ejiptoco etchadi guztietan lenengo jaio ciran ume guztiai, gau
icaragarrizco batean, eriotza emanaz. Ta laguntasun andi oni esquer onarequin
erançun ceçaioten, Jaungoicoac Berac aguindu cion Moises legueguileari, andic
aurrera Israelgo etchadietan lenengo jaiotzen ciran ume danac esqueini
ceçaiozcatela Berari, cergatic Bera çan gauça guztien Eguile ta Jabea.
Sanctifica mihi omne primoguenitum... mea sunt enim omnia.
Jaungoico santuaren beso luce ta emancorrac guri ere gauça ascotan ta
egunero laguncen digu erbeste onetan, ta batez ere lagundu cigun Faraon baino
mila bidar oquerragoa dan deabru gaizquinaren mendetic ertetzen, ceruetatic bere
Seme Bacar Jaungoicoa gure alde ta deabrua aspiratzera biralduaz. Esquer onecoac
baguinaque, bada, ezquenduque, cristau jaio gueranoc beinçat, inoren aguinduric
bear, gugandic sorcen diran lenengo gauça guztiac Jaungoicoari emateco, biotz ta
anima gure buruac Jaungoicoari esqueinceco, borondateric onenarequin gure içatea
Jaunaren mendean jarceco. J. cristoc berac escatzen digu biotza, praebi mihi cor
tuum mihi, baina escari ori gabe, berez juan bear luque gure biotzac gure Eguile
ta Erosle santuari esquerrac ematera. Naicua litzateque onetaraco, esagutzea
ceini çor diogun gure jaiotza ta gure bicitza, ceinec eman leiquegun beti betico
çorion betea.
Orrela eguin çuan, Eleiçac gaur oroitzen digun becela, Naçaretzo alabatcho
maite bedeincagarriac, orrela eguin çuan Maria gure Ama Santac: berez joan çan,
iru urteco umetchoa çalaric, Jerusalengo Eleiçara; bere biotzaren gogo bici ta
sendoac eraman çuan Jaungoicoari esquerrac ematera, Jaungoicoarequin bat eguinic
bici içatera.
Orrela eguin bear guenduque guc denoc ere, tchiqui ta andi; baino nola
umetchoac eztaucaten beren buruan, Mariac becela, orretaraco bear dan aria
arguiric, çuec, gurasoac, eracutzi bear dioçute, Jaun Eguileari çor dioten
esquerra ta mendetasuna, çuec eracutzi bear dioçute eleiçara bidea gastetchoac
diraden artean, beguiac arguitara çabaldu ta bereala jaquin deçaten nondic eta
nola ibili, ta baita ere lurrean içango dituen estualdietan laguntasuna ceini
escatu.
Orregatic, bada, ara emen cer dan gaurco itzaldiraco auqueratu detan gaia:
«jaio gueran guztioc gure biotza Jaungoicoari esqueini bearra daucagula, ta
guraso ceratenoc esqueini bear diozcatzuela çuen umeac Jaungoicoari».
Lagundu daidala Ama Maria Santac eguia eder au n. aditzaileai eracusten,
eleiça onetan batu gueran guztien oneraco. Escatu çaiogun berari laguntasun au,
bestetan oi degun becela Agur Maria esanaz.
Sanctifica mihi omne primoguenitum... mea sunt, enim, omnia. Emaidaçue
çuecandic lenengo ertetzen duan içatea, bada neriac dira gauça danac.
N. a. m: Naçareten, mirariz ta garbi, Anagandic jaio çan Mariac eracusten
digu gaur cembaterainocoa dan gure ganoraric esa, alperqueria ta itchutasuna,
luçaroco urtietan Jaungoicoari biotza beinere esqueini gabe munduaren erdian
bici gueralaco.
Maria umetchoa dala dijoa Jerusalengo Eleiçara, pocic eta azcar, etchea ta
etcheco aide, adisquide ta gurasoac alde batera utziric, Jaungoicoa gauça
guztiac baino lenago dalaco Jaungoicoaren mendean jarcera; ta gure egunetaco
guiçon ta emacume asco or dabilça gastetan eta çarçan lurreco gaucen bila,
Jaungoicoarequin cereguinic ezpalue becela, Jaungoicoac berequin aguimpideric
ezpaleucate becela, edo Jaungoicoaren mempetasunean egotea gauça astun, samin ta
lotsagarrizcoa balitz guisara.
Ta, ai! n. a. m.: Jaungoicoarequin guc, Mariaren irudira, eguinquiçun
andiac dauzcagu, gure eguinquiçunic andienac, animaren beticotasun oneraco edo
beticotasun tcharreraco eguinquiçunac; Jaungoicoac gure gain aguimpideric çucen
ta egoquiena dauca; Jaunaren mendean egotea ezta gauça astuna, ezta samina, ta
gutchiago lotsagarrizcoa.
Baino cergatic dauca gure gaineco aguimpide ori? cergatic berac sortu
gaituan, joan diran egunetan misionista santu baten aotic aditu deçuten becela.
Mea sunt omnia, esaten du Jaungoicoac, neriac dira gauça guztiac. Nic sortu
ditut ceruac ecerecetic eta itz bat bacarra esanda, guiçon cinço guztien
poztasuneraco; nic sortu ditut infernuac guiçon arro ta gaizquile guztien
çorigaitzeraco; nic atera ditut itz batequin ta ecerecetic lurrean icusten diran
gauça guztiac; nic ematen diot egusquiari arguia, gabari iluntasuna, aiceari ta
olatuari indarra; neria da osasuna, neria da bicitza, neria da eriotza, neria da
guiçona; içan diran ta içango diran gauça guztiac neriac dira: mea sunt omnia.
Nola, bada, euquico eztu Jaungoicoac gauça guztien gaineco aguimpidea,
guiçonaren gaineco aguimpidea, guiçona Berac sortu badu?
Bai, n. a. m.: gauça baten gainean aguimpidea içateco gauça ori eguitea
baino bide oberic eztago, ta gure Jaun ta Jaungoicoac eguin gaitu gu, ez
guiçonac bere gauçac eguiten dituan becela, ol çati batequin aulqui edo mai bat,
edo arri, care, burni ta egurrarequin etchea, ezpada ecerecetic. Orregatic guera
gorputz ta anima Jaungoicoarenac, orregatic egon bear degu bere mendean,
orregatic, dena berari çor diogun esquero, eman diogu gogoz ta eguiaz gure
biotza.
Gainera, gurequin daucan aguimpideraco badu Jaungoicoac beste bide bat
ere, eta da gu biciric euquitzea, gure bicitzari iraun eraguitea. Irauten due
ceruac eguin ciranetic gaur arteraino, Jaungoicoac ala nai dualaco; irauten dute
mendiac, Jaungoicoac ala nai dualaco; irauten dute guiçonac Jaungoicoac ala nai
dualaco; Jaungoicoac beti beinere eten gabeco gogo ta aliçatearequin, ceruen,
mendien ta guiçonen içatea ematen dielaco.— Irudi baten bitartez aguertuco
diçuet garbiroago. Beguiratu çaioçute altara aurrean dagoan arguimutil andi
orri; araina esango diogu erderazco icenarequin: ecequita dago, lurretic gora
jasoa dago, soca batec aidean daucalaco; soca ori ebaquico baguenduque araina
orrec berealache joco luque beia. cergatic? cergatic araina orrec eztaucan berez
aidean egoteco indarric. Aidean badago urteetan, da soca orren indarrac beinere
utzi gabe aidean daucalaco. Orrela, bada, n. a. m: mendiac mendi badira luçaroco
guiçaldietan, itchasoac itchaso badira, guiçonac guiçon badira, da Jaungoicoac
mendi, itchaso edo guiçon içateco indarra ematen dielaco: Jaungoicoac instante
batean bacarric bere indar emateari utzico balioque, gauça guztiac deseguingo
litzatezque bereala, gaisqui esan det, utzera biurtuco litzatezque.
Icusten...
Oraindic ere Jaungoicoac aguimpideraco badauca beste bide bat: asieran
aitatu det, eta eztet orain ichilic utzi nai: guiçona lenengo pecatua eguinda,
deabruaren mendean erori çanean, Jaungoicuac atera çuan deabruaren mendetic:
ceruac utziric etorri çan lurrera, lurrez janciric ibili çan guiçonen artean,
guiçonagatic il çan, eta Berberac Bere odolarequin erosi çuan guiçonaren
çoriona. çuec, a., gauça bat erosten deçuenean, çuena dala esaten deçue ongui ta
eguiaz, ta icerdi asco bota badeçue gauça ori erosteco, eguia andiagoarequin ta
beroago esango deçue çuena dala, ta çuen bicitzarequin, çuen odol guztia emanaz
erosi badeçue, ezta inorcho içango, soro gaistoren bat ezpada gauça ori ondo
erosia dagoala autortuco eztuanic.
Eta bada gu Jaungoicoac erosi guenduçan bere odolarequin, edo autortu bear
degu Jaungoicoarenac guerala, edo soraturic gaude, ta etzaio gure esanari
ecertaraco beguiratu bear.
2. Ara nola dan, n. a., Jaungoico Santua gure ondasun guztien iturria ta
gauça guztien Jabea; ara cembat bidetatic daucan Jaungoicoac escubide andia
guiçonaren gainean; ara cergatic guiçonac çor dion mendetasun eguiazcoa bere
Eguile, Gordetzaile ta Erosle santuari.
Eta ala ere, guiçon asco eztira Jaungoicoaren mendean bici, guiçon ascoc
eztute Jaungoicoa maita. Nolatan ez? Ezta nai-ta-naiezco gauça Jaungoicoa
maitatzea? Ez, Jaungoicoac eztu nai nai-ta-naiezco maitetasunic, gogozcoa nai
du. guiçonari argui bat eman cion bere Eguilea icusi ta esagutu ceçan: ipini
çuan guero bide biren aurrean, bata oquerreraco bidea, bestea çucen çuen
Beragana eramango duana; esan cion auqueratu ceçala nai çuan bidea ta jarraitu
ceçaiola; baino jaquin ceçala, bataren azquenen bilatuco çuala betico
çorigaitza, ta bestea amaitzean betico ta neurrigabeco çoriona... Eta
oquerbidetic dijoaz asco eta asco. Batzuec beragain ta jabetasun gabe bicitzea
nai due, iru edo lau urtean bada ere; beste batzuec, arrotasunez apainduric,
Lucifer becela, Jaungoicoaren aurrez-aurre jarcen dira.
Ta cergatic? Jaunaren leguea astuna edo samina dalaco? Ez, Jaunaren
aguintea ezta astuna, ezta samina, bada Berberac esaten digu: Nere aguintea
tchit da erraz ta biguna: jugum meum suave est et onus meum leve; ta gainera
çuec icusi deçue: gurasoa maitatzea beinere ezta astuna ondo jaio dan
semearençat. Jaunaren azpian egotea lotsagarria dalaco?
Ezta ere. Bear bada ençungo cenduten çuec ere, n. a., eztala ondo bestien
mendean egotea; bear bada çueri ere gogoratuco citzatzuen obea dala bacoitza
bere buruaren jabe içatea. Ta çuen gogamen ori içan leiteque eguiazcoa edo
gueçurrezcoa: nolatan dan. çuen umeac ume tchiquiac bere buruen jabe
balitzatezque, berac nai duen guisara nai duena eguinaz bici baliraque, cer
içango litzateque çuen etchea? Gauça onic ez. Bada gu denoc umetcho batzuc guera
ta Jaungoicoa da gure guraso guidaria. Ezta ondo, n. a., gaistaqueriraco edocein
guiçon gaistoren loturic azpian egotea; ezta ondo munduaren edo deabruaren
mendean egotea; baina Jaungoico guraso, maitagarri, goço ta gauça guztien
jabearen azpian egotea tchit da gauça ona ta onoretsua; bada icatzac belztu ta
irinac tchuritzen gaituan becela, guiçonac guiçondu eguiten gaitu, deabruac
deabrutu, ta Jaungoicoac berriz anditu, edertu, Jaungoicotu, ta Jaungoicoa
içatea baino gauça oberic eztago.
cergatic da, bada, Jaunagana ez joatea? guiçon asco itchuturic daudelaco.
Oquerbidetic cear igues eguinda Jaungoicoagandic urruti bici diran guiçon oiec
ez diote beinere Mariac gaurco egunean ematen digun eracusquiçun ederrari
beguiratu: lurreco gaucen bila dabilçan lurtarrac dira, Jaungoico gabe bici
dira, legue gabe bici dira, itchutasunean daude, eztue nai Jaungoicoaren mendeco
içan, ta sarritan erorcen dira guiçagaichoac guiçonen mendean, ta ascoças
tcharrago dana, deabruaren mendean ere bai.
3. Baino Jaungoicoa gure Jaun, Jabe ta Gurasotzat esagutzen degunoc, cer
esqueini bear diogu Jaungoicoari? Eman bear diogu batez ere gure lenengo gauça,
gueien maitatzen degun gauça, lenengo gogamena, lenengo itza, lenengo
eguinquisuna, lenengo umetchoa: omne primoguenitum; ta ez edonortara, Jaungoicoa
santua dalaco eman bear çaio santuturic, berac dion becela sanctifica mihi; bada
lenengo gauça santuturic badijoa, erraz jarraituco due ondorengoac lenengoaren
bidetic.— Jaquinsu batec dio gure lenengo gauça ta gauçaric onena biotza dala,
ta orregatic J. cristoc Berberac esaten digu: Praebe mihi cor tuum mihi.
Emaidaçu guiçona çure biotza, bada çure biotza nai det.
Ta noiztic asi bear degu Jaungoicoari biotza ematen? Jaiotzen gueranetic
laster, gure lenengo egunetatic, Jaungoicoa cein dan esagutzen degunetic
bereala. Noiz ez guera gu Jaungoicoarenac? Noiz ezcaude bere escuetatic
dinguilizca? Bada beti Jaungoicoarenac baguera, beti ta gogoz esqueini bear
diogu gure biotza, bicitzaren asieratic eriotzaren escuetan erorcen gueran
arteraino.— Mariac ematen digu onetaraco eracusquiçun eder bat, bada ume-
umetatic esqueini cion Eguile Santuari bere içate guztia; baina gure
esquergabetasunac eztio Mariaren bideari jarraitu nai. Eztegu esagutzen, edo
eztegu gogoratzen Jaunaren escuetatic artu degun oneguitea; baino ala ere Jaunac
guri eguindaco oneguite edo mesedeac gurequin ibilico dira beti ta lagunduco
digue, edo betico çorionera joaten, edo gure anima esquergabea betico
çorigaitzera eramaten.
N. a. Guc ere Jaungoicoarenac içatea nai degu, ori badaquit. Baina noiz?
guero, beti guero. Umeac gueran bitartean ez, cergatic umeac ume diran, ta
eztaquite ongui cer eguin bear duen ta cembat çor diuen Jaungoicoari. Gasteac
gueran bitartean ez, cergatic aice asco içaten degun gure buruan, ta aicearen
ots edo çaratac eztigun utzitzen Jaungoicoaren dei goçoa aditzen. Sasoicoac
gueraden bitartean ez, cergatic etchealdean gauça ascori beguiratu bearra içaten
degun (lana eguin bearra, umeac asi bearra, janaria lortu ecina, ta beste
onelaco gauça asco). çarrac gueranean ere ez, cergatic necatuac eta erdi ilac
gauden, ta gueure burua çaincen naicoa lan daucagun. Ta orrela dijoaz egunac,
ilac eta urteac, orrela dijoa bicitza, ta beinere esquera Jaungoicoarenac bene-
benetan ta eguiaz, Jaungoico gabe bici guera, gueure gogoz edo gueure
alperqueriz, ta Jaungoico gabe ilcen guera asco, uste degun baino ascoçaz
gueiago.
Eguia da, ta pocic autorcen det: badira lurrean gorputz ta anima
Jaungoicoarenac diraden animac, baino gutchi, oso gutchi; bada Jaungoicozcoac
diradela uste degun asco eztira Jaungoicozcoac campotic eta itchuran baicic:
erdizca ematen diote beren biotza Jaungoicoari, ta Jaungoicoac eztu erdizcaco
gauçaric nai, edo oso-osoric edo baterez. Oso-osoric eman cion Mariac, osoosoric
eman bear diogu guc, nai baldin badegu ceruetan sartu.
4. A. Eracutzi çaioçute çuen umetchoai gaste-gastetatic, eguiaz ta osoric
Jaunari beren biotza ematen. Mundua, Jaunagandic aldendu dalaco, galdua dagola
esaten degu guztioc, eta eguia da, egusquia baino arguiagoco eguia. Nai badegu,
bada, mundua çucencea, goacen guztioc Jaungoicoagana, ta eraman ditzagun
umetchoen biotz garbiac. Onezquero eztet uste guiçon çarrac gauça onic eguingo
duenic lurraren alde, cergatic maina tcharretan bici içan diranac maina
tcharretan amaitu oi dira. Gasteac çucendu bearco dute lurra, inorc çucenduco
badu.
A. gurasoac: deadarca daucaçue Jaungoicoa, sanctifica mihi omne
primoguenitum, mea sunt enim omnia, santutu çaçue neretzat çuen erratietatic
lenengo ertetzen duan içatea, bada nereac dira gauça guztiac; eraman itzatzue
erri onetan dauscatzuen icastetche egoquietara, etche oietan icasi ditzaten bear
bada çuec ecin eracutzi diozcatzuen gauça on asco.
Ta çuec, n. a. gastetchoac, (çumaiaco escoletan gauça on asco icasten
dituçuenac,) jaquin çaçue Jaungoicoac eta Ama Mariac çuecandic gauça on asco
itcharoten dituela. çuen escuetan ta çuec becelaco beste gaste guztien escuetan
dago munduaren etorquiçun guztia, cer içango da mundua emendic urte batzuetara?
çuec nai deçuena: ona edo tcharra, Jaungoicoarena edo deabruarena. ceinen alde
jarrico deçue mundua? Gaur al danic onduen eracusten çatzue Jaungoicoaren
leguea; gaur, bide onac eracutzi nairic, Mariaren irudiarequin eracarri
çaituztegu eleiçara. Biar edo etzi, çuen buruen jabe ceratenean, etorrico cerate
eleiçara poz-pocic eta gogoz çuen biotzac Jaungoicoari esqueincera? Edo etorrico
cerate eleicetara gorputzarequin bacarric, besteac datocelaco, ta utzico dituçue
çuen animac ataietaco atean, eleiçatic campora, Jaungoicoagana ecarri gabe? Biar
edo etzi, astuco deçue çuec ere Jaungoicoaren leguea? Ezteçute naico bici
Jaungoicoaren mendean? Eztituçue aleguin guztiac eguingo, ceraten lecuan
ceratela, jaio gueran guztioc Jaungoicoa maitetu deçagun, mundu guztia
Jaungoicoarena içan dedin? Ecin det sinistatu, n. gastetchoac, çuec ere,
Jaungoicoaren legueari lepoa emango dioçuela, oquerbidetic joango ceratela
deabruaren bandera belça jasoaz; ecin det siniste ain esquergabecoac içango
ceratela; eztet siniztu nai alperricacoac içango dirala çuen animaren onagatic
eguiten ditugun gaurco gure lan guztiac.
O nere Ama maite Maria! cer esqueini guinaiqueçu gaur gure maitetasunaren
aguergarritzat? cer nai cenduque gugandic? Biotza? Nerearen jabe naiz, nerearen
jabe bacarric, eta nerea esqueincen diçut çure seme Jesusençat. Eta bestien
biotzac? Ai, eztaquit!... cer eguin bear deçute gaur, n. a. m. çuen
biotzarequin? Ucatuco dioçute Jaungoicoari, ateraco deçute calera, calearen
erdian edoceini esqueinceco? Ez, Ama Maria, gaur çure Semearenac dira emen batu
garanen biotz guztiac. Gastetchoac esqueini ciçuen lengo egun batean, gaur
esqueincen diçue beste guztiac. Ai, gaur becela baliraque beti Jesusençat!
Biarco naiz bildur, ta biarco escatzen diçut beguira çaiguçula erruquiz, gure
Ama erruquiorra; lagundu çaiguçula lur onetaco gure pausu ta ibilera guztietan,
eguin gaitzatzula esquersuac emen, guero çurequin ta çure Seme Jesus
Jaungoicoarequin betico çorionecoac içan gaitecen, Amen.

CONVERTIMINI

Tchit ona da Jaungoicoa.


Tchit ona içan ezpalitz, aspaldico urtietan ondatuac egongo guinan betico,
bada gaiztaqueri andiac eguin ditugu.
guiçonic gueienac galdu dute siniztea, beren biotzetatic Jaunaren
bildurrac igues eguin du, arrotasunaren erdian ipini du bacoitzac bere
jarrilecua ta bacoitzac bere buruari esaten dio: «ni naiz nere Jaungoico».
Tchit erruquitsua da Jaungoicoa.
Tchit erruquitsua içan ezpalitz, oquerqueriraco bacarric guenducan bicitza
quenduco cigun ancina, gure andinaico gogamen guztien aria etengo cigun,
bidegabeco Jaungoicotasunaren amesetatic ateraco guenduçan, ilco guinan, garbiro
esateco, ta onezquero impernuco leice çuloan gueunden, ondo esna.
Tchit ona ta erruquitsua da Jaungoicoa. Eztu nai gure betico eriotza, ta
gu galdu ezcaitecen, azquen orduan çorioneraco bide goçoa artu deçagun, deadarca
daucagu, guraso samur bat bere umeai becela: «Convertimini ad me, in toto corde
vestro»: Atozte nigana biotz ta anima, bada ni naiz çuen Aita, ni naiz çuen
Jaungoicoa, ta nic bacarric eman deçaqueçutet eguiazco Jaungoicotasuna.

Baina Jaungoicoaren ontasun andiac biguncen ezpagaitu, beguiratu deçagun


gure ecereztasun ta usqueria.
Icusi ditzagun gauçac diran becela, ez gaitecen amesetan bici. Neurtuac
daude gure egunac, gure orduac oso laburrac dira.
cer ceran jaquin nai deçu, guiçona? inun guelditu ecinic mendian bera
datorren errecatchoa, aiceac bira-biraca darabilen çugatz-ostoa, aidean bereala
deseguiten duan quea, eguzquiaren arguiac quencen duan goiçaldeco lainoa,
itchura utsezco gauça bat becela, orain eder bacera laister itchusi içango ceran
gauça, gaur lore ta bear cimaur içateco jaioa.
Orregatic ipincen digu Eleiçac autsa gure copetaren erdian.
Auts ori çugatz berdea içan çan, mendi gainean arro bici içandaco çugatz
bicia; baino ilçan, erre çuten, ta orain autsa da.
çu ere, guiçona, çugatz berdea içanarren, ilco cera laister, ta çure
ondorengoac auts-artean icusico dute çure autsa.
Ta eztue çure autsa cein dan eçagutuco, cergatic auts guztiac berdinac
diran.

Nai badeçute, cristauac, benetan ta betico andiac içatea, çoazte


Jaungoicoagana; bada Jaungoicoac bacarric jasoco çaituzte autsetic ceruraino,
Berac ecetuco du berriz çuen içate igartua, Berac emango diçute, ilda guero,
bigarrengo bicitza irauncorra.
cristauac, Jaunaren ontasun neurrigabeac bear becela biguncen
ezpaçaituzte, çuen betico çoriontasunagatic bada ere, çoazte Jaun Eguile
Alsuagana.
Etzaitezte itchutuac egon, etzaitezte oquer bidetic Convertimini.

JUchTA CRUCEM

Ama! ce icen bigun, goço ta samurra dan Amaren icena! cein gogoz, cein
erraz, cein berez urteten deuscun icen eder onec gure aotic!
Ama! deituten dau umetchu bildurtiac bere estualdi guztietan; Ama! gazteac
bere poztasuneco ordu donsuetan; Ama! guiçonac eta emacumeac, nai legorreco
nequean, nai itchasoco baga ta arriscu artean dabilçala; Ama! iaiotzatic laster,
Ama! eriotzaco ordu larrian, sortu garean adimendun guztioc, Ama! beti.
cegaitic? cerren guiçon danoc, inoc eracutsi baga, iatorriz daquigulaco
Ama dala içateric on, samur da erruquitsuena.
Amaren biotzean ipini dauz Iaungoicoac biguntasunic andienac, goçotasunic
eztienac, samurtasunic samurrenac eta amaibagueco erruquitasunic
pozgarrizcoenac.
Ama guztiac dira, bada, negarrezco ibar onetan larritasunen erdian
dabilçan guiçon guiçagaichoai errubagaco atseguin onac emoteco iaio direan
içateac.
Errucarria Amaric eztaucan guiçona.
Baina emacume danen ganetic bardimbagaco emacume bat dacuscu,
erruquitasunaren iturrian bertan mirariz sortua. Ama guztien Ama içateco Iaunac
auqueratua, guiçon danençat bear diren atseguintasun ugariac biotzean daucaçana,
guiçonduric eta nequetan dagoan Iaungoicoarençat bear dan aina samurtasunegaz
aberasturico Ama.
Ama ori Maria da, Jaungoicoaren Ama ta gurea bere bai.

Ama batençat, ce naibaguea da bere semea ilten icustea?


Ai! Esan al-leiqueanic naibagueric andiena. Ta seme ori bada berez ona,
cinçoa, iaquinsua, maitagarri cutuna, seme bacarra?
Ai! Orduan seme orren eriotza, amarençat, saminic astun, çoli ta gogorrena
da.
Ta seme ori bada seme ta Guraso, Esondari ta Eracusle, Arguitasun da
Bicitza, guiçon da Iaungoicoa?
Ai! Orduan Amaren min da çoritcharrac erz, azquen da neurriric eztauca.
Ta seme ori gaizquile baten irudira il badautse, lapur biren erdian, Ama
beraren aurrean, bere biotza urturic emongo leusquion Ama orrec laguntasun apur
bat emon ecin deutsala?
Ai! Orduan Amaren negargarritasun itzala aguerceco guiçonen artean min da
izcunçaric eztago.
Bada Mariari il dautse semea curutzean, seme on, cutun, iaquinsu,
maitagarri, bacarra: Seme-Guraso, Seme-Iaungoico, Eracusle argui çucena; ta
Maria curutzearen oinetan dago malcoz beteric Seme ilari beguira. Juchta Crucem
lacrimosa.
Ai! Icaragarrizco gau ilun balçac lausotu dautsaz Mariari ceru ta lurrean
argui eguiteco emon iacoçan begui ederrac, puçoiz betericaco sube oquerrac ainca
eguin dautsa biotz eztitsuan, pecatu donguearen olatu garratzac bere besoetan
amaitu gura içan dau Mariaren bicitza done ta bedeincagarria; baina Maria ezta
lurrean guelditu iacoçan semeai beguiratzearren dago biciric, negarrez,
sotinez, beastun mingotchac irunciaz, samurtasunezco iarrilecuaren ondoan
çutinic. Justa Crucem lacrimosa.
cristinauac: naibague andiac beragaz dau ichil da escutuco indarra
guiçonic otzena berotzeco, biotzic gogorrena bigunceco, bururic arroenac
macurceco. Naigabe sacon baten aurrean eztago guiçon arroric, bular gogorric
eztago, eztago arerioric bere; ta ceimbat eta naibague andiagoa içan, aimbat eta
andiagoa da erruquia.
Samin andi baten ondoan arro, gogor da arerio leguez dagoçanac, eztauque
biotzic.
cristinauac: goacen danoc curutze donearen querizpera, juchta crucem,
belaunicotu gaitecen gure Amaren ondoan, erruquitu daigun erruquitasuna.

çabal da gacia da itchasoa; cerua bildurgarria da, aice indarsuaren soinua


ta trumoe gogorraren burrumbada ençuten dan ecatch eretico gaberdian;
icaragarria da eriotzaco ordua: baina Mariaren ilun larri ta gacitasunen
aldamenean, ezta gacia itchasoa, ezta iluna ecatch eretico gaba, ezta larria
eriotzaco ordua bera.
Alan da guztiz bere; ain andi, sacon da mingarria içan da bere. Mariaren
samina baicen errucarria dacust beste samin bat: siniste bagueco guiçonena.
Mariaren naibagueac badaroa beragaz batean goçotasun apurren bat, bada
naibague orregaz bere lurreco semeac ceruraco irabazten ditu, ta Ama batec,
semeen çorionagaitic, poçarren eroan oi ditu nequeric andienac; baina siniste
bagaco guiçonac ecin daique gueroraco ezti apur bat idoro. Andi ta sacona da
Mariaren oinacea: neurri ta mugaric eztauca; baina era berean da andi ta sacona
sinisgaiztocoen iluntasun mimberea, cerren dan beti-betico iluntasun
negargarria; ta beticotasunaren mugaric egundo eztau inoc bilatu.
Eguin daigun arren errucarri orregaitic. Eztira curutze ondora joango.
Eztira Mariaren aurrean belaunicatuco.
Eztauque biotzic.
Eztauque Amaric!

SAN PEDRO

Asteasu — 99

Ecce pono in Sion lapidem summum,


electum, probatum, pretiosum.
(Isaias Igarlearen itzac bere liburuetaco 28 garren iracurburuan,
eta A. S. Pedroren escutitzetaco i garrengoan.)

N. a. m.: Munduan eguia falta da, mundua egui bearrean dago. Eguia cer
gauça bearrecoa dan jaquiteco, eztaucagu icustea baino guiçon guztiac maitatzen
duela (itchura beinçat), guiçon guztiac esaten duela berena dala eguia.
Gaistaqueriric andienaren alde lan gogorrean dabilçan guiçonac, gauçaric
oquerrenaren alde itz eguiten dutenac, beren biotza bidegabeco maitasunez ta
ciquinqueriz betea daucatenac, norbere gogo, uste ta iritziarequin aurrera
ateratzeagatic eguia garbiaren contra jocatzen dutenac; lenengo gueçur ondo
asmatu gabea esaten duan ume coscorretic asi ta erri andietaco escola nagusietan
arrotasunez beteric eracustecoric gaistoenac eracusten dituzten maisuetaraino;
istun eder diradenac mingain moteldunac egundo ecer icasi eztutenac, guiçon
jaquinsuac, ausilariac, izcribatzaileac, goicoac eta becoac, denac esango diçute
arrotasunic andienarequin: «au da eguia, nic esaten det eguia, nerea da eguia».
A! Esagutzen dute denac ere, esango baluteque çucen, beren biotzetan sentitzen
duten becela, bear bada, «au da gueçurra, nerea da gueçurra» ordu artan bertan
galdua gueldituco litzatequeala beren ausia.
Bada orduan, esan gueneçaque guc orain, guiçon guciac eguiaren aldecoac
badira, guiçon guciac eguia badiote, dena içango da eguia lurrean? A! Ez, a.
Lurrean gueçur asco dabil, tchit asco: gueçurrac umien artean, gueçurrac guiçon
çarren artean, gueçurrac ezjaquinen artean, gueçurrac jaquinsuen artean ere.
guiçonac, ascotan, bere barruco gogamen edo pensamentua eztu dan becela
eracusten; guiçonac, ascotan, bere biotzeco gogo ta sentierac estalduric
aguercen ditu beste guiçonen aurrean: bainan, gogoric onenarequin jocatzen
duanean ere, guiçonac berez, oso indar gutchi dauca eguia bilatzeco. Gogoric
onenarequin lurbira onetaco jaquiturien bila dabilenean, jaquituri oietaco bide
ilunetatic cear barrura joateco, laguntasun bat bacarric dauca, Jaungoicoac
emandaco argui errainotcho bat, adimen argala; ta orregatic, guiçon bat
bacarric, beinere ezta lurreco jaquituri gucien jabe içan, bere bicitza gucian
lanean egon bada ere; ta bere arrotasun galgarri pustuan Jaungoicoaren
jaquituria icusi ta neurtu nai içan badu berriz, a! orduan, guiçonac buruan
daucan argui errainuac bere argaltasun ta ecereztasuna esagutzen lagunduco dio.
Eguia cerutarra da, n. a. m., eta ceruetatic jetchi çan, ta arranoac beren
cabia arcaitz gogorrean eguiten duten becela, Jaungoicoac arri gogor batean
ipini çuan eguiaren cabia. Ecce pono, esan çuan Berberac, Isaias Igarlaren
aotic, in Sion lapidem summum, electum, probatum, pretiosum, et qui crediderit
in eum non confundetur. Ara Nic nola ipincen detan Siongo mendi gainean arri
bat, arriric onena, neuc auqueratutaco arri ederra: arri onen gainean egongo da
beti eguia ta beragan sinistatzen duana ezta egundaino gueçurtatua içango.
Asteasutarrac: çuen Patroi andi S. Pedro içan çan lenengo arria, ta bere
ondorengo A. Santu guztiac guero. Icusi ditzagun gaur arri eder onen apainduri
ta escubideac, bertatic esagutu deçagun cein aundi ta maitagarria içan çan çuen
Patroi A. S. Pedro, ta cein andi ta maitagarriac diran bere ondorengoac. Au da
nere gaurco itzaldiaren gaia.
Lagun çadaçute denoc lambide onetaraco bear detan arguia cerutic jaristen,
gure Ama Maria tchit santari, oitura dan becela Agur Maria esanaz.
Ecce pono in Sion, etz.
Egui-arriaren lenengo apainduria da, n. a. m., gauçaric andiena içatea:
Ecce pono in Sion lapidem summum, ara emen nola ipincen detan Siongo mendi
gainean arriric andiena, dio I. Igarleac. Eta benetan, cein da lurrean Aita
Santua beste? inorcho ere ez. Andiac dira lurreco erregueac, eztegu nai ucatu,
escubide luceac dauzcate: beren icenean eguiten dira erreçumetaco legueac, beren
escuetan dauzcate catiguteguietaco guilçac, beren escuetan egon oi da guiçon
ascoren ondasuna, ta baita ere, ascotan guiçonen bicitza bera; baino mila aldiz
andiagoac dira A. Santuaren escubideac: berac eracusten dute cer ta nolatan dan
Jaungoicoaren eguiazco leguea, bere escuetan dauzca ceruetaco ate çabal
pozgarrietaco guilçac, bere escuetan dauca guiçonen animaco ondasuna, guiçonen
betico çoriona, ta baita ere guiçonen betico çoritchar negargarria. Munduco
erregueac lurreco gauçai, gau ilunean, argui apur bat ematen dioten ilarguia
becela dira; ta A. Santua Jaungoicoaren irudira sortutaco animai ceruraco bidean
argui eguiten dioten egusquia becela. Escubide guztiac Jaungoicoarenac dira, ta
Jesus Jaungoicoac eman cizcan S. Pedro lenengo A. Santuari erregueai baino
ascoças andiagoac, Jesusec esan cion Tu es Petrus mila bidar ençun deçuten
becela, «çu cera arria ta çure gainean eguingo det Nic nere Eleiça eguiazcoa»;
ta orregatic A. Santuaren mendecoac dira gaur beste cristandadeco aguimpide
guciac. Orregatic calcedoniaco Batzar santuac Erromaco Eleiçari deitzen dio
caput omnium ecclesiarum, munduco eleiça guztien burua; Niceaco lenengo
Batzarrac eracusten du, gainera, Erromaco Eleiça eleiça gucien buru ta nagusi
dan becela, Erromaco A. Santua dala mundu gucico Arçai edo Obispoa, Apaicic
andiena, Eleiça gustico gurasoa, universalis episcopus sumus Pontifech,
Ecclesiae pater; eta Justiniano erregue nagusiac esan çuan: eztala inorcho ere
lurrean eleizguiçon nagusiaren egolecua Erroma dala esagutzen eztuanic: nemo est
qui dubitet Summi Pontificatus apicem apud Roman esse. Orregatic ere Eleiça
Santuco batzar gucietan Erromaco Aita Santua içan da aurrenengo buru becela
jarri dana ta nagusi; ta berac dauca Arçai berriac eguiteco ta sinistea ucatzen
duenac edo oquertu nai duenac eleiçatic campora ateratzeco escubidea; orregatic
S. Atanasio, S. Pedro Alejandrino, S. Marcelo, S. crisostomo, Teodoreto eta
beste lenengo eunquidetaco Arçai, Apespico edo Obispoetatic asi ta gaur
arterainocoac beti joan içan dira Erromaco A. Santuagana argui esque ta beren
artaldietaco berriac ematera, bada an Erroman dago Pedroren ondorengoa, Sion
mendico arriric nagusiena. Ecce pono in Sion lapidem summum.
Ta ezteçaçutela uste içan gaurcoa dala nagusitasun au: guiçaldi gucietan
edonorc esagutu duana da, jauregui aberatsetan urre-cilarrez janciric bici
diraden erreguetatic asi ta guiçonic argal umil ta bearsuenetaraino. Juan Aita
Santua constantinopla deritzaion urira joan çanean, Justino Goierregueac erri
guztico guiçartearequin erten cion bidera, auspestu çan umilquiro A. Santuaren
aurrean, utzi çuan alde batera bere urrezco erreguecigorra, quendu cituan bere
aguintaritzaco janci ederrac, ta A.
Santuari erregutu cion janci çaiozcala berriro bere escuequin, bada orrela
içango çala bene benetaco aguintari ta erregue. Eleiçaco istori edo condairetan
iracurcen degu gainera Justiniano Goierregueac erri guztiaren aurrean muin eguin
ciola oinetan constantino A. Santuari, Franciaco carlos andiac Adrianori,
Pipinoc Estebani, eta orrela beste asco eta ascoc, munduaren aurrean eracusten
çuela denac Pedroren ondorengoai çor citzaion eta gordetzen cioten beguirune
andia. Ta orduco egunetatic gaurcoetaraino au bera guertatu içan da beti; eta
gaur danean bertan, egun tcharretan bici baguera ere, iracurri edo ençun dituçue
lurraren alderdi guztietatic cein ezqueinça ederrac eraman diran Erromara Leon
chi garrenaren urrezco eztaietan: neuc nere beguiaquin icusi ditut ez gutchi,
erregue ta lenendariac emanac batzuec, beste batzuec guiçon bearçuen gogo edo
borondate onac esqueiniac: neuc nere beguiaquin icusi ditut milaca ta milaca
gainera, Erresuma, Dierri edo Nacio ascotaco languileac necaçariac, guiçon
aberats ta arguitsuac, legue jaquinac, apaiçac eta Apespicoac Pedroren
ondorengoaren oinetan auspeztzen cirala, ta arpegui ascotatic bera malco ugariac
erorcen ciradela Leon chi garrenaren oina mun eguitean oso samurturic. Ecco pono
in Sion lapidem summum esan çuan Jaungoicoac, eztago lurrean eguiarria baino
gauça andiagoric, Pedro içan çan lenengo ta bere ondorengoac dira guero
aguintaritza andi ta maitagarrieneco guiçonac.
2. Ecce pono in Sion lapidem sumum... electum, jarraitzen du Isaias
Igarleac. Electum, a., ezta bacarric arriric andiena, da gainera arri
auqueratua. Jaungoicoac auqueratu çuan Pedro Eleiçaren arritzat bere siniste
sendo ta eguiazco maitetasun sutsuagatic. Iru bidarrez galdetu cion Jesusec
Pedrori: ¿Amas me plus quam istos? Beste çure lagunac baino gueiago maitatzen
naçu? Ta Pedroc, «bai Jauna, erançun cion, çuc daquiçu ondo maitatzen çaitutana,
bada icusten deçu nere anima, icusten deçu nere biotz maitalea». Tu scis quia
amo te. Ta orduan cristoc eman cion Pedrori animac çainceco bear dan escubide ta
jaquituria; ta jaquituri orrequin irabaci cituan Pedroc, bere lenengo itzaldian,
bost mila anima Jesusençat; jaquituri orrequin eraman çuan çucembidetic
ceruetaco ataira cristoren artalde bedeincatua; jaquituri orrequin argui eguiten
dute Lurbira guztian Pedroren ondorengoac; jaquituri ori esagutzen dute
cristoren etsaiac berac ere, ta beren eztabaida larrietan Erromara joan oi dira
erabaqui on baten bila, oraindic urte gutchi dala guc denoc icusi degun becela.
Jaungoicoac auqueratu çuan gainera Pedro bere apaltasunagatic, eta bere
santutasunagatic. Apaltasuna, n.a., bear bearreco birtutea da; baina aguincen
dutenen artean, ombide edo birtute eder ori oso gutsic gordetzen dute, ta
contrara aguintari asco icusico dituçue arrotasunez janciric, bada goialdietaco
aiceac guiçonen buruac tchoratzeco indar andiac dituzte, ta cembat eta gorago
dagoan guiçona aimbat eta arroago icusi oida gueienetan. Orregatic, Aita santu
berri bat icendatzen danean, bere aurrean erretzen çaio muilo edo estopa
çatitcho bat, onela esanaz: Pater sancte, sic transit gloria mundi: Aita Santua,
emen eguiten degun su au bereala amaitzen dan becela, bereala amaitzen da lur
onetaco andi içatea; eta Letrango eleiça ederrera eramaten duenenan, berriz
esaten çaio: suscitan de pulvere eguenum; et de stércore ériguens pauperem;
autsetic dator guiçona, cimaur pisca batetic jaiotzen da. Eta onela, apaltasuna
ondo icasita guero, guiçona berez ecercho ere eztala icasita guero, igotzen da
bere jarrilecura, ez bere buruari arroqueriz beguiratzeco, ezpada
cristandadearen oneraco, Jesusen ebanguelio santua lurraren azquenengo
muguetaraino çabalceco, guiçon guztiai guraso baten maitetasun samurrarequin
beguiratzeco; eta orregatic, berac eguiten dituan izquira guztietan, A Santua
deitzen da servus servorum Dei, Jaungoico santuac dauzcan Serbitzarien
Serbitzaria.
Umiltasun orregatic içan da A. Santua umilen adisquide, apaltasun ortatic
sortu dira lurrean aimbeste ondasun, aimbeste eritegui, aimbeste icastetche, A.
Santuan eregui dituan aimbeste jaquiturico iturri, eta ala A. Santuari deitu
içan çaio condairetan pater pauperum, bearsuen Aita.
Gainera, beste bide bat ere badaucagu A. S. Pedro ta bere ondorengoac
Jaungoicoac auqueratutaco guiçonac dirala esagutzeco, eta da beren santutasuna.
Badaquiçute, n. a. m., cembat martiri içan diran Pedroren oinecoetan? Irurogueta
amabi, irurogueta amabi A. Santuc eman due bere bicitza fedeagatic, eta
fedetsaien escuetan il eztiran beste asco dauzcagu gure eleicetaco altaretan.
Esagutzen deçute aimbeste Santu eman dituen beste içate guisa bat? Bada eguia
andiarequin deadar eguin gueneçaque: Ecce in Sion lapidem electum: ara Sion
mendi gainean Jaungoicoac auqueratutaco arri eguiazcoa.
3. Ecce in Sion lápidem sumum, electum... probatum jarraitzen du Isaiasec.
Probatum! Norc esan leçaquez ondo ta garbi Pedroren jarrilecu ta escubideac içan
dituan samin, naigabe ta eramanquisunac? An daude Erroman catacumba edo
lurraspico bide ta bicilecu ilun tristeac beren iscunz ichilarequin naicua asco
ta naicoa garbi itz eguiten dutela; an daude Pedroren catiguteguia ta bera
lotuta iduqui çuan cateac; an dago coliseoco emparança biribil çabala, aimbeste
santuren odolarequin busti içan çan emparança oroicarria; bici dira condairetaco
liburuetan icen batzuc, madaricatzeco bada ere bici dire caligula, Neron,
Domiciano, Marco Aurelio, Septimino Sebero, Machimiano ta Dioclecianoren icenac;
jaquina da Simon Magotic asita guerora Montanotarrac, Maniqueotarrac,
Donatistac; Arriotarrac, Pelajio, Nestorio ta Eutioquioren jarraitzaileac, eta
gaurco Protestantietaraino beste mila gueçurçalec cembat estutu ta larritu duen
Pedroren jarrilecua; baina baita ere jaquina da Arriotar erreguietatic asi ta
Inglaterraco Enrique Vi garreneraino, ta ordutic gaur arteco aguintari guztiai
ere bai, cateaquin lotutzen duenean becela bigun ta eztitsu itz eguiten
diotenean, Erromaco A. Santuac gueçurraren aurrean beti berdinquiro esaten
duala: ¡non possumus! ecin gueinquez gueçurrarequin compondu: gueçurra beti da
gueçur, orain mila urte becela gaur ere, gaur becela emendic mila urtera ere:
eguia naiz, cerutarra naiz, ecin neique jira-biratu: non possumus.
Ecin neinque esate onec samin andiac ecarcen diozca eleiçari, naigabe asco
ematen dizca, estutzen du ta larritzen du sarriro; baina beren etsai guztiac bat
eguinda eztute garaituco eleiça, non praevalebunt. Ez, Eleiçaren etsaiac, jaso
çaçute Satanasen gueçurrezco bandera belça çuen aliçate guztiarequin; baina çuen
aliçatea guiçon circilarena da, eta cein da guiçona Jaungoicoaren aurrean?
Emeretzi eunquida igaro dira Erromaco arri gainean jasota dagola beste bandera
bat, bandera çuri, eder, garbi, eguiazco, cerutarra: bandera onen ondoan
inguraturic bici guera eguiazco cristauac, bandera onequin estalduric,
gueçurraren contra guerran nai degu gure A. Santuarequin batera esanaz: non
possumus.
4. Ecce in Sion lápidem summum, electum, probatum... praetiosum, dio
oraindic Isaiasec A. S. Pedrorequin batera. Pretiosum, au da, tchit eder ta
maitagarria. cer dago gauça ederragoric eguia baino? cer gauça maitagarriagoric?
Asieran esan det guiçon guztiac maitatzen dutela ta gueiago esango diçuet orain:
Jaungoicoac Berac maitatzen duala. Erromaco arri santuan dago eguia, ta egui
utza dan Jaungoicoac maitatatzen du ta indar ematen dio. Orregatic bici da ain
luçaroco urtietan, orregatic bicico da beti; bada Jaungoico lagunçailea ezta
beinere ilco. Bici içan ciran nolabaitean beste eleiça batzuc ere Erromacoaren
mendetic ertendacoac; baino laster ondatu ciran guztiac Jaungoicoaren maitetasun
ta laguntasunic etzutelaco. Ta nola maitatuco eztu, nola indartuco eztu Pedroren
jarrilecua cerutic lurrera guiçona salbatzeagatic jetchi çan Jaungoicoac,
Pedroren jarrilecua bada J. Berac eguiarençat eguin çuan cabi goçoa, Bere eguia
cerutarra lurrean gordetzeco cutcha ederra. Ta nola içango ezta maitagarria
ceruetaco dotrina garbi çucen Jaungoicozcoa gorde ta eracusten duan içatea?
Ipini çaçute, n. a., arreta piscatcho bat Eleiçac daucan eracuste ain era
oneco au esagutzeco Eracusten due lurreco maisuac ere beren jaquituri apurra,
mundu çabalean dauden escola nagusietan; baino sarritan içan oi da eracusten
duten gucia beren buruco irudipen bat bacarric, jaquituriaco bidietan dauden
iluntasun ta lauso tartean ondo icusten eztutelaco, guiçonaren adimeneco
indarrac oso laburrac diralaco, edo baita ere ascotan norbere aldeco gueçurra
indartu nai içaten dalaco, ta beste aldetic eracusten ditu Eleiçac, ez guiçonen
usteac, iritziac, ezpada ceruetaco dotrina ta eguiric miragarrizcoenac, beti
garbiro ta çucen, bere eracutzietan beinere utzic eguin gabe. cergatic orrela?
cergatic Jaungoicoaren esana eracusten duan, ta Jaungoicoa beti da eguia. Ta
eracuste au nai ta naiezcoa da. Lurrean sinisteric içango bada, sentiera onic
içango bada, aguinte onic içango bada, nai ta naiez bear da guiçonen gainetico
aguinte jaquinsu çucen bat, Jaungoicoarena. Ta Jaungoicoaren icenean eracusten
dute Pedroren ondorengoac, bada Pedrori eman cion Jesusec escubide ori. Pedrori
bacarric esan cion Jesusec: Pasce agnos meos, pasce oves meas. Pedrori bacarric
esan cion Jesusec: ego autem rogavi pro te ut non deficiat fides tua. Pedrori
bacarric esan cion: ego dico tibi quia tu es Petrus et super banc Petram
aedificabo ecclesiam meam. Eguiaren cabi bat eguin nai det lurrean, eleiça bat
jaso nai det, eta nic, Jaungoicoac, eguiten çaitu Eleiça onen arri. Orregatic
Eleiçac eracutzi içan du beti eguia, ta fedeco gauça da gaur, Aita Santuac bere
jarrilecu santutic gure siniste edo oituren gainean itz eguiten duanean eguia
çucena eracusten duala beti. Ecce pono in Sion lapidem praetiosum.
Icusi degu, bada, n. a., nolatan dan Pedroren jarrilecua arriric andiena,
Jaupac auqueratua, naigabez betea ta oso maitagarria. (Relacionar esto con la
proposición) (Baina... (si se quiere)...
Baina A. Santua lurreco içateric andiena ta maitagarriena bada ere, bere
buru gainean iru coroe dauzcan guiçona bada ere, A. Santua bearsu bici da ta
eztauca bere semien borondateac ematen diotena baino beste ondasunic. Orregatic
Euscal-Errico Arçai jaunac aguincen du urteoro, gaurco egunean A. Santuaren alde
eguiteco esque bat, ta daquitalaco seme onac ceratela ez naiz lotzatzen çueri
ere escari ori eguiten: Asteasutar maiteac, limosnatcho bat A. Santuarençat.
Badaquit, gogoa euqui arren, ecingo deçutena denoc diruric eman; baina denoc
eman deçaqueçute cerbait, eta dirua eman ecin duanac esan deçala Aita gurea bat
eleiçaren alde!
Orain bada, n. a. m., munduan eguia falta bada, mundua egui bearrean
badago, goacen denoc Pedroren jarrilecura eguiaren bila, Pedroren ondorengoac
ematen dituan eracutziac ençun ta icasi ditzagun. Bene benetan baguera
eguiçaleac, gueçur belçaren mendean nai ezpadegu bici; sinistatu ditzagun
Eleiçaren esanac, bada orrela bicico guera egui arguitan, ta ezquera
Jaungoicoaren aurrean gueçurtatuac içango. Qui credierit in eum non confundetur.
O n. cristauac! cabi baten jaioac guera denoc, Jaungoicoac Pedro arritzat
arturic eguin çuan cabian: ez gaitecen cabi ortatic urrutira egatu, bada
bertatic campora iluntasun galgarria ta gueçurra besteric eztabil. Eleiçaren
eguia santuarequin janaritu içan guera beti: ez gaitecen, bada, janari au gabe
anima goseac ilceco çorian guelditu. Eleiçaren Sacramentu santuequin indartu
içan guera beti; Eleiça onetaco Sacramentu santu ta bedeincaera goçoac artuaz il
bear degu. Guraso on bat daucagu, guraso jaquinsu bat, guraso çar beneragarri
bat daucagu denoc: maita deçagun, lagundu çaiogun al degun becela, erregutu
deçagun biciro Eleiçac garaitu ditzan bere etsai guztiac, bici gaitecen etchadi
on bateco semeac becela gurasoaren aguindupean. Eta inoiz, seme galduaren
irudira, norbaitec gaistaqueriaco bidetatic cear etchetic alde eguin badu,
datorrela berriz bere cabira, bada besoac çabalic artuco du gurasoac. Atozte, n.
a., atozte Jaungoicoac eguindaco cabi goçora, eta etzaitezte egundaino gueiago
bertatic erten.
O A. S. Pedro, ceruetan gloriaz beteric çaudena! çu ta çure ondorengoac
bacarric esagutzen ditugu eguiaren eracusletzat. çure contra dabilçan guztiac
gueçurretan dabilz, çu beraganatu nai çaituan gaistaqueria itchuturic dago, bada
eztu icusten gueçurra ta eguia ecin litezqueala cabi batean bici. Eman eiguçu,
Jauna, siniste bici bat, çure sinistea becelacoa, lagundu çaiguçu gure lurreco
pausu guztietan; eguin çaçu ezcaitzala eriotzac bere beso otzetan eztutu
gueçurraren edo gaistaqueriaren mendean gaudela, eguin çaçu gure azquen orduan
utzi deçagula gure anima Jaungoicoaren beso bigunetan. A. S. P. Eleiçaren
eguiazco arri santu, andi, eder ta maitagarria. Içan çaite gure guraso, eraman
gaitzatzu ceruetaco jarrilecuetara, çurequin bici gaitecen, beti doatsu ta
çorioneco, guciori opa diçuetan becela. Amen.

MISA NUEVA

(çarautz)

Sicut misit me Pater, et ego mitto vos.


Ni nire Aitac biraldu ninduan becela biralcen çaituztet nic.
(San Joanen ebanjelioco chch buru
ta 21 garren bersotic artutaco itzac)

N. a. m.: Mundu çabalean eguia falta da, mundu errucarria eguia bearrean
dago. Jaquin nai badeçute cein bearra dan lurrean eguia ederra, eztaucaçute
icustea baino guiçon guztiac maitatzen duela, itchuran beinçat, guiçon guciac
esaten dutela berena dala eguia. Deserraçoiric andienen alde dabilenac, gauçaric
oquerrena defenditzen dutenac; bere biotza bide gabeco maitasunez gainezca
daucan guiçonac; nor bere iritziarequin ateratziagatic egui guztiaren contra
jocatzen duan guiçonac; lenengo gueçur ondo asmatu gabea esaten duan ume
coscorretic asi, ta escola nagusietan pamparroiqueriz beteric beren dotrina
gaistoac eracusten dituen maisuetaraino; istun-eder diranac, guiçon jaquinsuac,
ausilariac, escribatzaileac; goicoac eta becuac, denac esango diçute arrotasunic
andienenan: «au da eguia, nic esan det eguia, nerea da eguia». A! Esagutzen
dute, esango baluteque, bere biotzetan sentitzen duten guisa menturaz: «nic
esaten det gueçurra, nerea da gueçurra», beren ausia berialasen galduta
gueldituco litzatequeala.
Bada orduan esan gueneçaque guiçon guciac eguiaren aldecoac badira, guiçon
guciac eguia badiote, dena içango da eguia munduan? A!, ez, a. Munduan gueçur
asco da, tchit asco: gueçurrac dira umien artian, gueçurrac ezjaquinen artean,
gueçurrac jaquinsuen artean ere. guiçonac, ascotan, eztu eracusten dan becela
bere adimeneco pensaquiçuna: guiçonac, ascotan, bere biotzeco sentierac
estalduac aguercen ditu beste lagun ta esagunen artean; baina borondateric
onenarequin jocatzen duanian ere, berez, indar gutchi dauca beti eguia
aquiatzeco (bilatzeco). Borondateric onenarequin mundu onetaco jaquiturien bila
dabilenean, jaquituri oietaco bide ilunetatic barrura juateco, bacar bacarric
dauca lagunçat Jaungoicoac emandaco argui errainotcho bat, arraçoi argala; eta
orregatic batec bacarric, lurreco jaquituri guztiac beinere aquiatzen ez ditu,
bere bicitza guztian lanian badago ere; eta bere arrotasun galgarri justuan
Jaungoicoaren doctrina santuco barrunde, escutapen edo misterioac icusi nai
baditu berriz; a! orduan sacontasun aien aldemenean bere arraçoi argalaren
arguiac lagunduco dio guiçonari bere circiltasun ta icereça esagutzeco bacarric.
Orregatic aimbeste bidar beguitandu çaizca guiçonari eztiran gauçac;
orregatic mundu onetan eracusle edo maisutzat egon diran jente ascoc eracutzi
dituzte gueçurrac egui eder maitagarriaren jasquerarequin apainduta; orregatic
içaten dira ascotan errucarri lurreco jenteac.
Baina ez orregatican bacarric, eguia osua esateco. Baita ere dira
doaicabeac grinas josia daucatelaco beren anima eguia jaquin da ere, erresegui
juaten diralaco oquerreco bidera, eta negarrezco lecuan bici gueralaco guztioc
lurrean gauden bitartean. Eta emen esan guençaque eguia bearrean becela erruqui
bearrean dagola guiçona. Nun bilatuco du, bada, lurtarrac eguia benetacoa?
Jaungoicoagan, bera dalaco eguia, eguia utza, eguia bacarra. Norc eracutzico dio
guiçonari eguia çucen çucena? Eleiz guiçonac, Jaungoicoac orretaraco auqueratu
duan apaiçac. Eta norc erruquituco du bere argaltasunetan, norc legortuco ditu
bere malcoac? Eleizguiçonac, Jaungoicoac orretaraco auqueratu duan apaiçac.
Ara emen aguerturic nere gaurco itzaldiaren gaia. Lenago itz eguina naiz,
erri onetan bertan, apaicen andi-içatearen gainean, eta gainera, oraindic
dembora asco eztala içan dituçuen mesa berrietan adituco cinduzten eleiz
guiçonac dauzcaten escubide berdingabeac, nic esaneçaquean baino mila bidar
obeto. Orregatic bilatu nai içan det gai berri bat, eta au da çueri aguercea
«apaiçac bacarric dirala Jaunac auqueratuac eguia çucena eracusteco eta munduco
doaicabetasunac erruquitzeco».
Lagun çadaçue guztioc ceruetatic jaristen onetaraco bear detan gracia,
esanaz dendenoc ceruetaco erreguin bedeincatu ta gure ama maiteari, oitura dan
becela, Abe Maria bana.
Sicut misit, etz.
Munduaren asieraco lenengo egunetatic baçan eguia lurrean, Jaun Eguileac
guiçonaren biotzean auquerazco cabi baten becela sortu çuana; baina guiçonac
bere esquergabetasunagatic galdu çuan eguia ta ceruraco bidea, ta gueçurraren
laino belz galgarriac estali çuan mundu guztia.— Eta orduan, gure Jaun eta
Jaungoico gauça danen guraso ta Aitac, arguitasun utsa ta eguia beticoa danac,
biraldu cigun lurrera bere seme laztan Jesus, gau ilunaren ondorean egusqui
garbi ta alaia biralcen digun becela. Etorri citzaigun Jesus ceru goçoetatic lur
negargarrizco onetaraino, eracusteco bear diran egoquitasun guztiequin jancia:
bada ecarri çuan, Eguilea çan aldetic, gauça guztien esaguera benetacua (cerren
Eguileac baino obeto ez ditu inorc sortutaco gauçac esagutzen); jaquituria bera
çan aldetic, eracutziric jaquinsuenac; Maitale ta erruquior çan aldetic, aguindu
edo mandamenturic bigun ta samurrenac. ceruco egusqui onec munduco gueçur laino
guztiac quendu cituan: ibili çan erriric erri cer çan eguia eracusten; eta
lurtarrac ençun çuen berriro Jesusen aotic ceruco soinu pozgarrien oiarçun eder
bat becela Jaungocoaren eracutzia ta eguia bedeincatua.
Eta bere jaquituri neurrigabean esaguturic au etzala asco eguia irauncor
eguiteco, aguindu çuan jarri cedila eguia ori liburu batean; ta bere icasle
batzuec, Jaunaren laguntasunarequin, eguin çuten liburu bat, nun bilatzen degun
guztioc ceruco dotrina, jaquituri guztien asiera, eguia guztien cutcha,
edertasun guztien jatorria, animaco ondasun guztien gordelecua, esperança
guztien iturburua. Liburu orri deitzen diote Ebangueliua. Ara or dagoen eguiazco
liburuaren jatorria.
Baina etzan naicua Jesusec eguiac eracustea ta liburuetan jarcea eguia
oiec. Eztago munduan diadar edo oiu bat beti iraungo duanic: oiuric andienaren
oiarçuna piscaca piscaca amaitzen da betico, eta liburuac berriz eztaquizqui
edoceinec iracurcen, edo iracurcen dituen guztiac eztaquite beren pensamentu
sacon ta mamia auqueratzen bear becela.
Bear çan bada norbait lurrean gordeco çuana cinçoro Jaunac emandaco eguia,
esnatuco cituana, errian ta basoan, ibar çaconean ta mendi tontorraren gainean
Jesusec pecatariai eguindaco diadar santuen oiarçun goçoac: eta orretaraco
auqueratu cituan guiçon batzuc eta esan cien: sicut misit me Pater, et ego mitto
vos: euntes ... Ni ceruco Aitac biraldu ninduan becela... çoazte erriric erri ta
eracutzi çaçute eguia. Orduan sortu Eleiça santa.
Ta Eleiça onec bere tchandan auqueratzen ditu gasten birtutetsuaren artean
guiçonic onenac, batzuc amaitzen diraneraco besteac, çabalcen ditu munduaren
alderdi guztietara, ta esaten die Jesusec bere lenengo icasleai becela: Ite,
docete omnes guentes: çoazte bacoitza toqui batera ta eracutzi çaçute an cembat
sor dioten jenteac beren Eguileari, nola maitatu bear duten Jaungoicoa, nola
bete bear dituzten bere aguindu santuac: eracutzi çaieçute eguia aberatsai ta
pobriai, jaquinsuai ta ezjaquinai, aguintariai ta mendecoai, toqui orretan bici
diran jente guztiai: docete omnes guentes.
Ara or nundic datorren apaiz jaunac daucaten eracusteco escubidea, ara
cergatic eracusten duen emeretzi eunquida onetan munduaren alderdi guztietan,
ara cergatic eracusten dioten dotrina umetchoai, ara cergatic itz eguiten
diçuten jaiero çuen arsai jaunac; ara cergatic inguratzen dituçuen gure
eracustoquiac, gure pulpitoac, ara cergatic aditzen dituçuten poz-pocic gure
itzaldiac: Denoc daquiçute gure eracutzia eztala gurea, ezpada Jaungoico Santu
ceru ta lurraren Eguilearena, munduaren osasuneraco ceruetatic ecarria: denoc
daquiçute esquerala gu beste gauçaric Jesusen eguiarençat auqueratutaco
çabalbide batzuc baino; beste gauçaric Eleiçac eman digun eguia aotic aora
eracusten degun guiçon batzuec mundua mundu dan artean Eleiçac gordetzen duan ta
gordeco duan eguia eracutzico deguna
A! Nic eta ni becelaco beste eleiz guiçon batzuc eracutzico baguinduzque
pulpitoetan norbere gogoramenac bacarric, arraçoi andiarequin esango cenduteque,
aditzaileac: cein cera çu neri ecer eracusteco? Noiz ta nun içan cera çu ni
baino gueiago edo ni beste jaquituriaco gaucetan? Baina Jaungoicoaren
mandatariac baguera ta Jaun cerucoaren eguia bacarric eracusten badegu, erançun
gueneçaque bereala: «ez eman neri arpegui, adisquidea; ez asi nere contra; jarri
çaite, al badeçu, Jaungoico santuaren aurrez aurre ta esan çaioçu bera baino
jaquinsuago cerala ta berac baino obeto daquizquiçula ceruco bideac». Eta
munduan guiçon arro asco ta asco badira ere, eztet uste orrembeste
pamparroiquerirequin itz eguin leçaquean guiçonic dagoanic; edo inor baldin
bada, galduta dauca bere burua, eta tchoroen bildurric eztauca Eleiçac.
Beraz emendic icusten danez guiçona ecin leiteque içan, berez bere
arguiarequin bacarric, beste guiçonen guidari, eracusle edo maisu? Ai, ez, n. a.
ez! guiçonac eztauca orretaraco escubideric; eta gainera, esagutzen degunian
gure adimenaren argaltasuna, esagutzen degunean ain erraz juaten dana
oquerbidetic aurrera ta aurrera, eguiazco bidetic balijoa becelachen; ta beste
aldetic icustean gure borondate gaistoa, ain gogor escudatzen duan borondatea
norberari ondo datorquion gueçurra; aitortu bear degu guiçonac ecin deçaquela
eracutzi uts eguiteco bildur gabe Jaungoicoagandic datorren eracutzia ezpada, ta
ori Jaungoicoac berac escubidea ta laguntasuna emanda. Munduan sinisteric içango
bada, gogoera onic içango bada, aguindu onic içango bada, nai ta nai ez biar da
guiçonen gainetico aguinde jaquinsu ta on bat; eta orregatic Lurreco erri
guztietan esagutu due beti legue guztien jatorri bat, Jaungoicoaren leguia, ta
eracusle guztien eracusle bat, Jaungoicua berbera.
Orregatic Jaungoicoaren icenian itz eguiten degun apaiçac, Jesusen dotrina
eracustean, eracusten degu eguia çucen-çucena.
Eta ori da, apaiz berri lagun maitea, çuc emedic aurrera eguingo dituçun
gauça andietatic bat. Gaurtic aurrera, Jaungoicotu bacina becela, S. Dionisioren
izcunçan esateco, eguingo deçu altara orretan mirari andi bat, ceruco
aingueruac, ceruco erreguinac berac ecin deçaquean miraria, munduco
izcunçarequin ecin esan deçaquegun içugarrizco miraria; bada, itz batzuec esanaz
bacarric, ecarrico deçu çure escuetara ceru-lurren jabe andi, maitagarri ta mila
bidar santua; artuco deçu guero janaritzat Jaungoicoa bera: ta berac indartuco
çaitu, berac eracutzico diçu eguia gaur daquiçun baino ere obeto, gaur maitatzen
deçun baino ere gueiago maitetu deçaçun; ta eguia çabalduco deçu guero çabilçan
toqui guztietan Jaungoico eguiazcoaren icenean, ezjaquinaren adimentua arguitzen
deçula ta jaquinsuari esaten dioçula jaquituri guztien asiera dala Jaungoicoaren
bildur santua.
Eta biarco deçu Jaun cerucoac altara orretan emango diçun indarra çure
bicitza guztian eguia goçoaren bandera çuri ederra jasotzeco, Ai! Asco dira gaur
dan egunian gueçurraren bandera belça inguratzen dutenac, eta asco içango dira
çure etsaiac. Etsaiac bilatuco dituçu erri andietaco calietan, ta etsaiac erri
tchiquitchoetan ere; çure contra ta Jaungoicoaren contra madaricacioric
nascagarrienac esango dituzten etsaiac; arpeguiz arpegui, bear bada,
lotsagabequeriric andienac esango dizquitsuenac. Oraindic dembora asco eztala,
eguinquiçun batera juan biarrian, sartu ninçan burni bide bateco burdi edo
cotchean, barruan ceudenai egun onac emanaz. Iru guiçon ciran, erdaldunac, eta
etzuten erançueraric içan nere egun onarençat; baina batec, betosco iluna
ipinita, beguirada gaisto bat eman da guero, esan çuan beste aldera jiratuaz:
«noiz amaituco ete dira apaiz abec munduan»? Ez nuan nic ecercho ere erançun,
baina bai nere barruan pensatu: noiz amaituco gueran? Munduan eguiaric biar
eztan egunian, munduan eleiçaric bear eztanean, munduan pobreric eztagoanean,
malcoric eztanean, gaichoric eta eriotzaric eztanean. Orduan amaituco dira
apaiçac (abadeac); eta au da esatea beste eztirala egundaino amaituco, negarrac,
sotinac, malcoac, pobriac, gaisoac, eriotzac eta gueçurrac beinere amaituco
eztiralaco.
Baina guacen itzaldi onen bigarren çatira: icusi deçagun nola dan apaiça
munduco doecabetasunen erruquitzailea. Jesucristoren escolacua da, ta escola
orretan icasi du gueçurraren alde dabilçan guiçon gaistoac erruquitzen, gueçurra
gorrotetzeari utzi gabe. Jesucristo gure maisuac, curutze baten ilcen cegoala,
Aita cerucoari bere ilçaile borrero amorrotuagatic erregutu cion, curutze
gainetic esanaz: Pater, dimitte ilis quia nesciunt quid faciunt. Eta Jesusen
escolaco apaiçac Jesusec emandaco escubidearen bitartez guiçonaren oneraco
egunero erregutzen du bere etsaiacgatic, esqueincen dio altaran, egunero Aita
Jaungoicori bere Seme Jaungoicoac onela esaten diola: «artu çaçu, Jauna,
esqueinça berdingabeco au, lenagoco guisaldietan Abel, Abraan ta Melquisedequena
becela, munduco gaistaqueri guztien parcacioraco».
Bai, n. a. guiçon guztiai beguiratzen die apaiçac Jaungoicoaren irudiac
becela, danac erruquitzen ditu ta danac ceruratzea nai du: ori da bere sentiera
biguna, ori da bere gogo benetacua, ta gogo orren indarrac eramanda icusico
deçute apaiça caridadezco batzar gucietan aurrena, icusico deçute, laguncen
guiçon cristauari jaiotzatic eriotzaco orduraino, icusico deçute sarri bere
espainetan maitasunezco itzic bigunenac dituala, Jesucristorequin batera esaten:
«çorionecoac dirala pobriac, cergatic berençaco dan ceruetaco goçotasuna».
Eta nola daucan Jaunac guiçonaren oneraco emanda, escubide andi ta ongarri
bat, lurreco pecatu ta gaistaqueri guztiac parcatzeco, nai du apaiçac escubide
onen birtute ta goçotasun guztia guiçon pecatariaren alde ipini, ta jarcen da
autortoqui edo confesonarioan, ta an arcen ditu eguiazco erruquiarequin, aita on
batec bere etchadico semiac becela, errenca dabilçan ardi guztiac, garbitzen
ditu denac, sendatzen ditu, ta ematen die animaco osasuna ta pecatu guztien
parcacioa. «Nic barcatzen dizquitzut, esaten die eguiazco erruquitasunarequin,
nic barcatzen dizquitzut çure gaiztaqueri guztiac Aitaren, Semiaren ta Espiritu
Santuaren icenean». Eta apaiz jaunac itz abec esatearequin batera jaiquitzen da
pecataria biotzaren erdian paque goço bat duala ta birtuteco bideac
daquizquiala, jarraitu 'nai baditu. çuec daquiçute ondo eguia esaten detala, n.
a. m. A! cembat bidar paquetu ta poztu cerate çuec autortoquian! cembat bidar
bilatu deçute garbitoqui santu orretan guidari çucen bat eta guraso erruquior
bat! Ta nola ez apaiça bada Jaungoico erruquitsuaren liburuan icasten duan
guiçona, araco ardi galdu baten bila, mendiric mendi, tchararic tchara, ta
basoric baso ebili çan arsai onaren escolacua? (Bai, çuec ondo daquiçue apaiz
jauna erruquitsua dana, baina ez daquiçuten gauça da cembat poz, cembat
atseguin, cembat estitasun içaten duan guiçon orrec bere biotzean Jesusen
odolarequin irabacitaco ardi galdu bat çucen bidera ecarcen duanian!)
Eztauca apaiz on batec gogo sutsuagoric Jesusençat animac irabastea baino,
ta gogo bedeincatu orrec eta guiçonaganaco erruquiac eramaten du eri edo
gaichoaren etchera, noiz nai, egunez edo gabaz, biar dan orduan, orduric
estuenean bere itz bigun, parcamen goço ta laguntasun onarequin munduari agur
eguin biar dion gaisoa itcharopen edo esperançaz betetzen duala; guiçonaganaco
maitetasun ta erruquiac eramaten du edoceinegana, baita ere cate artian ilceco
daucaten guiçona gaizquileagana.
An dago (egoten da) catez lotuta guela estu ta ilun batean eriotzaco
erabaqui edo sentencia iracurri dioten guiçon erailia, azquenengo orduaren çai.
Gastea da oraindic, ascotan edo sasoicoa, edo guiçon gordina: urte ascoco bicia
ceucala esan ceitequean, baina legueac erabaqui du il dedila beste gaizquileac
ajola ta bildurra içan deçaten. Orduaren çai dago, ta ençuten dituan ots, çarata
ta oiu guztiac itz bat bacarra esaten diote: eriotza. «Eriotza» esaten diote
urrutietatic aicearen egoetan datocen murmur ichilac; «eriotza» eleiz dorreco
campai soinuac; «eriotza» erlojoco escabilaren alde batera ta besteraco joera
berdinac. Biotzeco estutasunac, animaco larriac, guiçon guztiençaco daucan
amorruac ito bear du guiçon erailea. Ai! ceinec erruquituco du mundu guciac
gorrotatzen duan guiçon ori? ceinec eramango du anima orretara paquea ta poça!
ceinec? Apaiçac. Erequitzen da catiguteguico atea ta aguercen çaio apaiz bat,
erruquitasunezco Jaungoicoaren mandataria, Jesus curutzecoaren irudia escuetan
duala ta apaiz ori guelditzen da catiguteguian erailearequin bacarric. Andic
pisca batera negarrez daude biac, eta il biar duanac dio: baina içango da
neretzat parcacioric, jauna? Bai, erançuten du apaiçac, parcaciua, maitasuna,
cerua, beti betico poça. Baina, jauna, nic madaricatu det Jaungoicoa, gorrotatu
det eleiz guiçona, gaistaqueri andiac eguin ditut. Ezta ajola: lurreco
aguintariac eriotzara bialcen çaitu, ceru goietaco aitac parcatzen dizquitsu
çure pecatuac eta nic bere icenean: ego te absolvo. Ai! aita, aita, eztet nic
egundaco orrelaco itz goçoric ençun: çu cera nere poz bacarra, ez naçaçula utzi
il arteraino. Ez, dio apaiçac, etzaitut utzico il artean, lagunduco diçut, eta
guero ere nic erregutuco det çure animagatic. Eta esan da eguin, laguncen dio
azquenengo arnasa eman artean, bere argaltasunac indarcen, ta erailea il
ondorean Aita cerucoari esaten dio: requiem aeternam dona ei, Domine. El luch
perpetua luceat ei. Aita cerucoa, eman çaioçu betico atseden edo descansua ta
argui deçaiola beti betico argui goçoac. O n. a.! Icusico bacenduteque orduan
apaiz baten anima, esan bearco cenduteque eztagola lurrean beste maitasun ta
erruqui bat maitasun onequin berdincecoric, eta mundu guztico maitasun garbiac
galduco baliaque ere eguiazco maitetasuna bilatuco litzatezqueala apaiz on baten
biotz erruquiorrean.

* * *
Esan deçagun orain itz bitan nere itzaldi guztia. cer da apaiz bat?
Jesucristo gure Jaunac Berac auqueratutaco guiçona, Bere icenean eracutzi deçan
eguia garbi ta osoa ta içan deçan beste anaien erruquia. Apaiça da errien
guidaria, lurtarren maisua, biotzic samurreneco guiçona, erregue guztiac baino
escubide gueiagocoa, Jesusen ondorengo berria beste Jesucristo bat, alter
christus, eleiçaco guraso batec dion becela.
Orregatic esaten diçuet çueri, n. a. m.: ondo beguiratu çaieçutela eleiz
guiçonari, berac diralaco çuen maisu onac: bonorifica sacerdotes, aurchoac,
abegui on bat eguin çaieçute apaiçai, bada berac dira çueri dotrina ta ceruraco
bidea eracusten dizquitsuen guiçonac: Honorificate sacerdotes, sasoico emacume
ta guiçonezcuac, abegui on bat çaieçue apaiz jaunai, bada berac dira guiçon
cinço eta emacume leialac içaten eracutzico diçuten guiçonac: Honorificate
sacerdotes, pecatariac, almendu ditzatzutela, apaiçac, berac diralaco çuen
pecatu ta gaistaqueri guztiac parcatzen dizquitzuen guiçonac: urtietan ondo
sartuac çaudetenac, honorificate sacerdotes, abegui ona eguin çaioçute apaiçai,
beguirune on batequin beguiratu deçaioçutela apaiçai, berac diralaco, onesquero
laster çuen etchera etorrico dan eriotzaco orduan çuen pozgarri ta lagunçaile ta
erruquior içango diran guiçonac. A! Eriotzaco orduan, beticotasunaren ate onduan
bildurrez jarrita çaudetenian, poz-pocic arcen gaituçue çuen etcheetan, ate
guztiac çabal-çabalic bilatzen ditugu; bada nolabaitean bici içan danac ere,
apaicen etsai içan danac ere, nai du icusi bere aldemenean apaiz baten quereiça,
nai du artu apaiçac ematen duan parcacioa, ceruetan sarceco urrezco guilça
becela. Bada orduan beguiratuco dioçuten guisan beguira çaieçute apaiçai bici
ceraten artean.
Eta çu, apaiz berria, Jaungoicoac eguin çaiçula adu oneco, ain gauça
andietaraco auqueratu çaituen esquero. Atoz ordu onean beste apaicen artera,
artu çaçu escuan eguiaren bandera çuria eta escudatu çaçu çure bicitza guztian;
ta cerbait eraman bearra içaten badeçu eguiçalea ceralaco, oroitu çaite eztagola
gauça ederragoric eguia aoan ta eguia biotzean daucagula, ilcea baino. Ordu ta
çoriona, çure gurasuari, çure anaiai, çure etcheco guztiai gaur altara orretan
icusten çaituelaco, beste lagun jaquinçuz inguratua, aimbeste bidar ames eguin
duen becela. Jaungoicoac bacarric daqui cembateraino maitatzen çaituen çu çure
amac eta aitac; Jaungoicoac bacarric daqui cembateraino goi ta andi icusi nai
içan çaituen; Jaungoicuac bacarric daqui cembateraino alaiac içan diran beren
belarrietan gaur çure mesa berrira deitu duten campaiac; Jaungoicuac bacarric
daqui nolaco goçotasunarequin dauden orain, erri guztiaren aurrian çuri escuan
mun eguiteco orduaren çai. O! Eztue içan munduan beste egun bat gaur
becelacoric! Eztue içango beste onelaco egun bat, ceruan sarcen diranean ezpada!
Igo çaçu, adisquide maitea, altara santuco escailera maila ta esqueini
çaioçu Aita Jaungoicoari Seme Jaungoicoaren Gorputz ta odola, çure guraso maite
ta bici diran senide ta alde guztiacgatic, eta ilciranac gatic ere bai! Gaur
etchadi edo famili guztiaren jaia deçute, ta batzuec emen goçatzen çaudeten
bitartean, noc daqui bestiac badaude ceruetatic beguira, edo Garbitoquico
oinacietan çure altaraco erregu ta esqueinça orren esperancetan! Erregu çaçu,
bada, danocgatic, bici diranacgatic eta il diranacgatic, aideacgatic,
adisquideacgatic, çarauzco erriagatic, Espainiagatic, Eleiçagatic: erregutu çaçu
nigatic ere, eleiz guiçon on bat içan naitean beti, gaur maitatzen detan sotana
maita deçatan il arteraino; erregutu çaçu mundu guztiacgatic, bada mundua guztia
dago bearrean.
Orrela eracutzico deçu lenengo egunetic, apaiz erruquitsua cerala; eta
içango deçu guero Jaungoicoaren erruquia ta betico çoriona, çuri ta nere
aditzaile guztiai opa dietan becela, Amen.

(PRESENTAciÓN)

(çumaia)

Inspice et fac secundum echemplar quod tibi monstratum est.


Beguiratu çaçu ongui ta eguiçaçu guero eracusten çatzuna.
(Echodo deritzaion liburuco 25 garren iracurburu
ta 40-garren bersotic artutaco itzac)

N. a. m: Lurreco jaietatic J. c.n Eleiça santuco jaietara beti bilatu içan


det desberdintasun andi bat. guiçonen artean cerbait irabastea bada; etche bat,
onci bat edo burni bide bat ondo amaitutea bada; aberastasunean maila batzuc
gorago igotzea bada, bataio bat bada, esconça bat bada, beti icusi oi da
ondorean jolas-jaia, jan-edan jaia, ascotan alperricaco jaia edo animaraco
caltean datorren jaia. Baina J. cristoren Eleiça santuan eztago alperricaco
gauçaric, bat bacarra ere. Eleiçaren jai guztiac denac dira animaren onean
eguiten diran jaiac, eracuste andico jaiac. Naiz dala bere odola Jesusegatic
eman çuan santu baten eguna; naiz dala, bere grina gaistoac lotu naian basamortu
batean bici içan çan santu baten eguna; naiz dala emacume bat moja-etche batean
sarcen danean eguiten dan jaia; naiz dala Garbitoqui edo Purgatorioan dauden
animençat eguiten dan bederatziurrena, eleiz-jaia beti da eracuste oneco jai-
andia.
Eta nola dan Maria gure Ama, cristoren eleiça bedeincatuco erreguina
samurra, Mariaren jaiac dira gure Ama-erreguinaren jaiac, jairic samurrenac,
eracusteric andieneco jaiac. guiçonaren eguitada guztiac daucate gure biotzari
deitzeco ichil indar andi bat: eguitada tcharrac badira oquerreco bidera deitzen
digute, eguitada onac badira çuceneco bidietara; eta cembat eta andiagoa dan
guiçon edo emacumea, aimbat eta andiagoa da beren deadarra. Orregatic, Maria
emacume guztien artean andiena dalaco, berac ceruco bidera eguiten digun deia da
deiric oroimengarriena, deiric indarsuena.
Gaurco jaiari umien jaia deitzen diote ascoc. Eztiçuet ecetzic esango.
Baina, icasi deçute ondo cer dan ume bat? Badaquiçute cer dan emacume bat?
Badaquiçute cembat gauça on edo cembat gauça tchar eguin deçaquean bere lurreco
bicitzan? Bear bada eztaquiçute galdaera abei garbiro erançuteco ainan, ta
orregatic denori aguercera nua «gaurco jaiac eracusten digula Mariac, umeac
beren oneraco ta errien mesederaco Jaunaren bildurrean ta cristoren leguetic
atera gabe asi bear ditugula».
Ara emen arçalde onetaco itzaldiaren gaia. Lagun çadaçute, bestetan
becela, gai au eracusteco bear detan arguia cerutic jaristen, denoc nerequin ta
Goiaingueruarequin batera
Agur Maria esanaz:
1. N. a. m.: cristandadetic campora, cristau eztiran errietaco jentien
artean, cer da emacumea? Icusi deçagun beguirada batean, bada gueiagoraco
astiric eztegu içango, icusi deçagun ondo condairaco liburuen bitartez. Tchina
deritzaion lurralde çabalean, guiçonaren mendean egon bear duan gauça desegoqui
bat becela beguiratu içan çaio, guiçonaren grinai atseguin emateco jaioa dan
içate desberdin bat becela. Lurralde artan emacume bat etchean jaiotzea, gauça
doecabe ta çorigaistocoa becela beguiratu içan oi da, ta eder jaiotzen etziran
emacumeac gurasoac berac escuartean itotzen cituzten. Ejiptotarren artean ere,
emacumea guiçonaren aguindupeco gauça becela beguiratua içan çan ta
lotsagarrizco lanetan erabilcen çuten. Greciatarren artean, jaquinsuen errian
bertan, apainduriazco gauça bat becela ceucaten, guiçonari loturic egon bear
çuan nescametchoa becela. Eta orrela Espartan, orrela corinton, orrela
Mahomatarren artean; eta Oceania deritzaion lurraldean berriz, astomandoen
irudira bizcarrean gauçac eramateco, lanic gogorrenetaraco abere bat becela. J.
c.n Ebanjelioco arguia sartu eztan lurralde guztietan içan da emacumea içate
naigabetsu ta errucarri bat.
Baino J. c. gure Jaunaren legue santuac atera du emacumea naigabe azpitic,
J.c. J.n legue santuan eracutzi çaio emacumeari eztala guiçonaren grinai
atseguin emateco sortua, eztala guiçonaren nescamea, eztala guiçona baino
gutchiago, Jaungoicoac, guiçona becela berdin, Bere irudira eguina dala,
Aingueruen erdian ceruetan Jaungoicoa bedeincatzeco jaioa. inorc baino lenago
Mariac esagutu çuan eguia pozgarri au eta guero Mariaren ondoren joan diran
emacume guztiac. Emacumeac, Jesusen leguea esagutu çuanean, jaso çuan lurretic
bere içate errucarria, jaiqui loiqueriaren oetic, garbitu çuan bere anima,
beguiratu çuan ceru aldera, sartu citzaion biotzaren erdian ceruco argui goço
bat eta esagutu çuan cembat sor cion J. c.ren legueari. Emacumea bereala jarri
çan Jesusen alde, bereala eguin çan cristau, cristauric onena, cristauric
cinçoena, beroena; berac Apostoluai eta ondorengoai lagundu cien Jesucristoren
leguea çabalcen, berac eman çuan sarri bere sainetaco odol guztia Jesusen
legueagatic: Maria Jerusalengo eleiçara joan çan becela, milaca ta milaca joan
ciran emacume argalac leoien aurrera ta borreruen escuetara batere icara gabe
beren biotza, beren anima, beren bicitza ta içate guztia Jaungoicoari esqueiniaz
—ilcera—. Orrela erançun cioten emacumeac Jesusen legueac eguin cien mesedeari.
O n. umetchoac! Etzaçute çuei orrembeste gauça escatzen! Naicua da gaur
eleiçaco altara aurrean çuen biotzac esqueincea, çuen animaco gogo cinçoa
eracustea, Mariaren pausuetatic jarraituco deçutela esatea, gaistaquerietatic
urruti ibilcea, birtuteco bide çucenac ondo saiatzea. Ori deçute naicua gaur:
biar Jaungoicoac daqui cembat indar ta laguntasun bearco deçuten ceruetaco
atarira eldu artean, ta Jaungoicoac Berac lagunduco diçute.
2. Baino guacen gueure aritic aurrera, ta esan deçagun nai ta naiezco
gauça dala, emacumea gaste-gastetatic Jaungoicoaren bildurrean ondo astea,
lurreco bicitzan bertan oso doecabetsua içango ezpada. Emacumearen çorioneraco,
gauça bearra da, beragan icusi deçala guiçonac gorputzaren edertasuna baino
cerbait gueiago, bada araguiaganaco maitetasuna aldacorra içaten da, ta
gorputzaren edertasunari, baratzaco loreari becela, eguzquiac icutzen dionetic
laster etorcen çaio cimelceco ta simurceco ordua. Eta ala, emacumeac animaco
edertasunen bitartez irabasten ezpadu guiçonaren biotza, bere birtutien
locarriarequin loturic ezpadauca, berealacoan galduco du guiçonaren maitetasuna,
eta gogo gabe, eraman bear dan curutzea baino gauça astunagoric eztago. Bai, n.
a. m. Gogoac eta maitetasunac arincen ditu gure curutzeac: gogoac erabilcen
gaitu buruausteric andienetan batere necatu gabe; gogoac lanic gogorrenean
içardia boteaz, ecercho ere esan gabe; gogoac ematen diçute, gastetchoac, çuen
icasbidietan bear deçuten argui ta egoquitasuna: gogo gabe eztago buruaustietan
sarceric, eztago ecer ondo icasteric, eztago lanic ondo eguiteric, eztago
curutzea ondo eramateric.
Eta, ai! Nai ta naiez eraman bear da curutzea! Or dago gure lan gaistoa!
Ascotan esan det, Jaungoicoac Ebaren ondorengoac madaricatu cituan esquero,
denoc negar eguin bear degu lurreco bicitzan; baino emacumeac gueiago. Ta
emacume onac bere sinistean bilatu bear du curutzea eramateco bear duan
sendotasuna ta malcoac legorceco bear duan çapi garbi ta biguna. Gaizqui asia
dan emacumeac, siniste otzecoac, naigaberen baten azpian dagoanean, garratzegui
daqui esaten: «eztitu gauça guztiac ondo eguiten Jaungoicoac berac ere». Baino
Jaunaren bildurrean ondo asi danac, siniste berocoac, naiz ta min andia içan
biotzaren erdian, gogoratzen du umetan icasi çuan Aita gurea, ta esaten dio
Jaungoicoari: eguin bedi beti çure borondatea, edo, gueienez, Laçaroren arrebac
Jesusi esan cioten becela: Jauna, Jauna, çuc nai içan ezpacendu, çuc lagundu
baciguçun, çu gurequin egon bacina, etzan ilco nere Aita, etzan ilco nere ama,
anaia. Si fuisseis hic frater meus non fuisset mortuus. N. a. m., asco icasi
deçaquegu Eleiçaco santa guztien bicitzan, baino batez ere Mariaren bicitzan.
Maria lenengo urtietatic joan çan Jerusalengo eleiçara, etorquiçunaren berri
cequialaco, calbarioco mendian irunci bear çuan beastuna irunciteco (siniste
onaren estiarequin) guertatzera, bere Seme maitearen eriotza inoren contra itz
bat esan gabe icusteco anima indarcera. Ai! Errucarriac nai ta naiez calbarioco
mendira joan bearrean daudenac, Eleiçaco sinite onarequin beren biotzac indartu
gabe!
3. N. a. m. gurasoac: çuen umeac Jaungoicoaren bildurrean asi bear
dituçutela icasteco esan ditudan gauçac asco ezpadira, beste era batean itz
eguin bear diçuet. Nic uste, çuençat, arraisoiric andiena dala çuen umetchoen
onari beguiratzea, baina çuen umien onari beguiratuco ezpadioçute, beguiratu
çaioçute munduaren onari; çuen umeacgatic eguin nai ezpadeçute, eguin çaçute
munduaren onagatic. Maria joan çan Jerusalengo eleiçara eguinquiçun ta
eramanquisun andi bateraco guertatzeco asmoetan ta era berean guertatu bear dute
beste emacumeac ere, bada denac, gueiago edo gutchiago, içango ditue lurrean
eguinquisunac eta eramanquisunac. Emacumea, gauça argala içanic, bera da errien
çoriona edo çorigaistoa eguin deçaquean içatea. Errietan ezquera guiçonezcoac
bacarric bici: guiçon ta emacumeac, denac bear dira ta orregatic, emacumien
contra eguiten dana, errien contra dijoa; emacumeac ondo asteagatic eguiten
dana, errien alde ta errien oneraco eguiten da. guiçonari eman dizca
Jaungoicoac, buruco arguia, gogamen edo pensamentu saconac, jaquituriaraco
erreztasuna, legueac eguiteco escubidea? ta besoetaco indarra: ta beste aldetic
Jaungoicoac eman dizca emacumeari, biotz bigun ta aberatza, erruquizco iturri
ugaria, samurtasun andia. guiçonac, batez ere, landu bear ditu soroac; guiçonac
eguin bear ditu açoquetaco artu-eman ta salduerosquetac, guiçonac eguin bear
ditu etcheac eta burni-bideac, guiçonac eguin bear ditu guerrac eta erabaqui
bear ditu guiçarteco eztabaidac; baino emacumeac maneatu bear ditu etche-barruco
gauçac, emacumeac içan bear du etcheco aingueru alaiac; eta emacumearen escuetan
dago sarri etcheac ondatsea edo aberastasunac irabastea. guiçonac eguin bear du
lan gogorra, ta eracarri bear du etchera emaste ta umeai jaten emateco dirua;
baina emacumeac eguin bear ditu tchampon batequin bi, berac asi bear ditu
aurchoac, berac bigundu bear die biotza. Itz batean, emacumeac eguin bear du
guiçona guiçon, eta ascotan emacumeac euquitzen du bere belaun gainean, edo bere
besoetan errien aguintaria, guerrarien burua, errien apaiça, edo errien maisua,
errien etorquisun ona edo etorquisun tcharra. Beguira bada andia dan edo ez
emacumien lambidea, eguinquisuna.
4. Icusten deçute, n. a. m.: guiçonac emacumeac baino buru obea duala ta
emacumeac guiçonac baino biotz obea. Ta orain esaten diçutet burua alperric
galcea baino ascoçaz erresagoa dala biotza alperric galcea, ta orregatic ere
emacumea ondo asten ajola gueiago içan bear degula guiçona asten baino ere.
Argui gutchiago dauca, baino maitetasun gueiago: orregatic eguin du Jaungoicoac
eleizcoia, siniste onac eta birtuteac çucembidetic erabili deçaten; bada arrasoi
argalaren lagunçaraco birtuteric ezpaleuca, grina gaisto guztiac ertengo luteque
bere erretenetic campora eta gaistaqueriaren ujolde loian itoco litzateque
emacumearen anima. Tcharra da guiçon gaistoa, baino ascoçaz tcharragoa emacume
gaistoa. Orregatic esan du Espiritu Santuac emacumearen gaistotasuna
gaistotasunic andiena dala: Nequitia mulieris omnis malitict. Ondo jaquina da
cer guertatu çan Francialdean emeçorcigarren eunquidan: sinisteric esac eta
guiçonaren itsumenac (ateismo) çatitu cituan eleicetaco altareac, erriric
ederrenetaco caleac, errecac odolez buzti ciran, ta Francia guztia, alargun bat
becela, belcez janciric guelditu çan. Badaquiçute ceinçuc içan ciran aimbeste
negargarriren iturburuac, orduco guiçon gaistoen ciricariac? Emacumeac,
erreguetchean ta andiquien jaureguietan batzarra eguiten çuten emacumeac beren
burua ederçat, beren burua anditzat, beren buruac jaquinsutzat ceuzcaten
emacumeac. Orrelaco emacumeac (mina) suguearen eztena bera baino çoliago,
citalago ta çorrotzagoa dauca, ta beracgatic esan gueneçaque E. S. diona: inveni
amariorem morte, mulierem, eriotza baino gauça saminago bat bilatu det eta da
emacumea.
Eta beste aldetic ostera, emacume ona Jaungoicoaren doe bat da
guiçonarençat eta lurrarençat. Espiritu Santu berac dio: gratia super gratiam
mulier sancta et pudorosa. Emacumea birtutetsua dan etchean, lenago edo
gueroago, içango da etcheco jauna ere, içango dira etcheco semeac ere, ta baita
ere etcheco morroi-nescameac. Etcheco amac, etcheco andreac eracutzico die
birtuteco bidea, berac irabacico ditu Jaungoicoarençat. Macabeotarren ama,
constantinoren ama, clodobeoren emastea; Santa Jenobeba, Santa Monica, Santa
Rosa, Santa catalina; San Luisen ama, San Fernandoren ama, Espainiaco Isabel
andia, Santa Teresa; aimbeste martiri, aimbeste umant datorzquit burura, ta
danac esaten dirate cembat eguin deçaqueten emacumeac ondo asiac eta
birtutetsuac badira. N. a. m., onezquero ezta beste Jaungoicoaren amaric içango,
baino cergatic etzerate içango Jaungoicoaren alaba onac? Onezquero ezta içango
mundu guztia irabasten Jaungoicoari lagunduco dion emacumeric, baino, cergatic
lagunduco eztioçute biotz bat edo beste irabasten?
5. Beguira çaioçute Mariari Jerusalengo eleiçan. Au guertatzen du bere
anima lurrean guero erabili bear duan lambide ederreraco. Beguira çaioçute
ongui: lenengo Mariac sendatzen du bere sortueraco garbitasun garbia. Ara, nere
umetchoac, çuec ere lembici eguin bear deçuten gauça: contu eguin bataio santuco
janci garbiari, eleiçaco quereiça edo erramu azpian bici, animaren peril
guztietatic igues eguinaz. Bigarren, Mariac bere gurasoen aguindua eguiten du
Jerusalengo eleiçara joatean; eta ori bera eguin bear deçute çuec, gurasoen
aguindua ta batez ere Jaungoicoaren aguindua, Jaungoicoa dalaco guraso guztien
gurasoa. Irugarren, Mariac, eleiçan egon çan bitarte guztian, Jaungoicoaren
gauçac ondo icasten jardun çuan, ta ori bera eguin bear deçute çuec ere, dotrina
santua cristauaren icasbidea ta ibilbidea ondo icasi ta egundaino ez erten bide
orretatic. Laugarren, Mariac eleiçatic ertetzean lenengo eguin çuan gauça da
bere lengusu Santa Isabel icustera joatea maitasunaren aguergarri bat emanaz,
Isabelen etchea bedeincacioz beteaz, ta onec esan nai du çuec ere bata-bestearen
maitaleac içan bear deçutela, bada alcar ondo maitatzea da Jesusen legueco muina
ta mamia. Nun nai ta noiz nai, umetatic asita çarçaraino, eriotzaraino, Mariaren
irudira eguin bear deçute çuen bicitza. Mariac içan bear du beti çuen
eracusleac, Mariac çuen guidariac. Munduan, O n. umetchoac, munduan peril andiac
dauzcatzute çai, gogortu çaitezte orain peril oiec garaitzeco. Icusico dituçue
laster lorez beteric dauden celai ta baratzac, baina lore tartean egongo dira
çuen animaco edertasuna arrapatzeco laquio ta çareac. Ai! cembat icusquisun içan
bear deçuten çuen bicitzan! Ai, gaichoac! cembat malco ichuri bear dituçuten!
Munduac ertengo diçute bidera, lenagoco çugueac becela, esanaz: etzerate ilico;
jan çaçute arbola onen alorta, jan çaçute fruta eder au; itchumenean euqui nai
çaituzte, eztu nai Jaungoicoac berac beste jaquin deçaçuten, eztiçute apaiçac
eguia eracusten, baino erorcen bacerate, erequico dituçute çuen beguiac, ori
bai, baina içango da çuen lotsaria icusteco, çuen animaco itchusitasuna
icusteco, çuen bataioco janci tchuria galdu deçutela icusteco, cerua galdu
deçutela icusteco. Ez naiz ni jaquituriaren contra, eguiazco jaquituria bada, ez
naiz ni edertasunen contra, eguiazco edertasuna bada; baina jaquin çaçute
eguiazco jaquituria dala Jaungoicoaren bildurra, ta eguiazco edertasuna, animaco
apainduria.
N. arreba carmengo alabac: Jesusec lurbira guztian dauzca bere odolarequin
erositaco animac, eta lurralde guztietan bear ditu anima oiec çainceco
lagunçaileac. çuec, Jesusi dioçuten maitetasunagatic, utzi cinduzten çuen
etchean betico batzuc or ta besteac emen, eta Jesusen animac çaincen çaudete.
Ara emen eman çatzuen artaldetchoa. çaintu çaçute ondo, eracutzi çaieçute gaste
abei Jesusenganaco maitetasuna, irabaci çaçuez beren biotzac Jaungoicoarençat,
salbatu çaçuz, çuec ere erresago ta irabaci gueiagoquin salbatu çaitezten.
Eta çuc, Ama Maria bedeincatua, lagundu çaieçute çure alabai bere lan
ederrean, lagundu çaieçute buruac arguitzen, biotzac samurcen; eguin çaçu ume
abec gorde deçatela beti gaur icasten duten Jesusen leguea, legue orren
bitartez, lurrean cristau eguiazcoac içanda, guero dendenoc çurequin batean içan
gaitecen beti-betico çorionean. Amen.

GABONA TA EGUNONA

Beti da gaba ilun da bildurgarria. il ianciacaz leguez soinecoturic etorri


oi da, ta beragaz batean oidacaz beti damorrigarrizco gogamen larriac, eta
ascotan guiçon ausarditsuenaren biotza emeturic itchi daroen bildurra ta
artegatasuna.
Beti da gaba guçurrez da escutapenez betea. Berac estaldu oi ditu gure
beguiacaz sortitz edo içaquearen erdian egunez icusten ditugun gauça danac, eta
ereguiten ditu, irudimenarençat, lur lau çabalac, irudimen orrec gura daben eran
sortu daiçan gogoac escatzen dautsaçan içate guztiac, gauça bacotchari nai dan
itchura, margo ta neurria emonaz.
Baina, bear bada, ezta egundo içan gaba, gure Eroslearen Ama goçoa ta
beren senar done Iose, Israelgo erregueen ondorengoac içanarren, Belengo ateetan
alperric deituta guero, nun nai ortic eta ona dabilen etchadiaren guisan, corta
batean aterpetu cireanean baicen iluna: etzan inoiz bein bere içango gaba, Iesus
ascatchu batean iaio ta ceruco Aingueruac Iaungoicoaren goraldia goietan da gogo
oneco guiçonençat baquea lurrean içan cedila deitu ebanean baino.
Irudituten iat niri orduco gaba otza, guiçon berecorraren biotza leguez:
balça, guçurraren erdian ondaturic dagoan arimearen itchuran; içugarrizcoa,
guertaera andien aurreco uneac direan ancera. Içaqui guztiac arrituric egongo
litzatequez baldin. Aguindurico Mesiasen aguerrerea aurretiaz iaquin baleu
leguez. Gure bicilecu onetaco çugatzac, garau ta orriric baga, euren adarrac,
gorutz iasoric euqueçala, ceruari argui, bici ta berotasun esque egoçan besoen
irudia içango eben, lurraren beso argal açursuen irudia; lurbiraco itchasoac,
ecaitz orduetaco indarra ta sendotasuna cingo barruan escutauric, oi eceben
baque ta isiltasunean egongo cirean, olatuen orroe alsua baino otsandicoago ta
gurgarriago çan Aingueruaren deadarra ençutearren; da bestetan ain eder aguercen
dan goialdea, ilarguiaren da içarren argui macala estaldu nairic, odeiz iancia
icusico çan; bada etzan orduan Eguia baino beste arguiric bear, da Eguia,
Iaungoicoa içanic, Ume baten iazquereagaz etorren orduco gaba Gabon eguitera.

O ce gauça bearra çan guretzat inoiz guçurtauco eztan da inoc guçurtauco


eztaben eguia eder onen etorrerea! O ce bearra dan gaur dan egunean bertan! Gaur
dan egunean, Iesus iaio çanean leguez, eguia maite dabela dino guiçonac, eguia
gordeta daucala; baina Iaungoico baga dagoanean, gauça ciurra da eztala guiçona
eguiaren iaube.
«Neurea da eguia» esaten dau asmoric nastauenaren aldeco guiçon urten
açartuac: «neurea da eguia» astaqueriaric andiena nagusitzat iarri gura
leuqueanac: «neurea da eguia» gogamen da itz guztiac beren buruari dautsan
gueieguizco guraritic dacaçan guiçonac. Ondo estaldu bagaco guçurra dinoan
umetic asi ta icenic andieneco icaslecuetan euren eracusmen galgarriac çabaldu
oi dituen guiçon ençutetsuetaraino, iardunlariac eta liburuguileac, guiçon
iaquinsuac eta erriçainçaileac, gauça guztien asterrena ta içate danen sustraia
idoro nai dabenac, danac esaten deuscue erabatean, arrotasunezco itz
soinutsuacaz: «neurea da eguia, neuc dinodana da eguia».
Baina, alan da guztiz bere, beren indarrean sinistea daucan guiçon arroac
eguia beragana eracarteco oso dauca quemen guitchi. Uste ta gogoric onenagaz lan
eguiten dabenean bere, iaquituriaren bide nequetsu latzetatic ioan bear dabenac,
Iaungoicoac bere iaquiturico aberastasun neurrigabeetatic emon dautsan argui
apur edo izqui bat bacarric dauca lagunçat, eta argui orregaz aleguinac
eguinarren, eztitu inoc lurreco icasquiçun guztiac egundo icasico. `I'a
Iaungoicoagan dagoçan icasquiçunen gainean barriz eztago cer esanic, bada gure
argaltasun da ecereztasunençat goregui dagoz Iaungoicoaren gauçac.
Eta guztiz da ciurra, gainera, Iaungoicoa alde batera itchiric ibilten
direala guiçonac ascotan, da beste ascotan uste ta gogo tcharragaz diarduala
izquetan da lanean, beren grina gaiztoetan oquer esondetuten dalaco.
Ortic iatorcoz sarri oquerreco eritchiac, ortic etorri dira ecin esanala
guçur eracusteac, ortic aimbeste arcunçatan çucentasunaren contra ta alcarren
maitetasunari çor dautsagunaren contra emon direan erabaguiac.

Iaungoico ta bere eracusmen bagaco bicia, guçurra ta nastea ugari daucaçan


gaba da.
çucembidetic dabilçan guiçonac sarri oquer dabilçanen azpian euqui
daroaçan gaba.
inoiz oquer dabilçanen mendean azpiraturic egoten bagara gu, azcortu
gaiteçan Iesus Bera, lurbira guztia eracusmen cerutarragaz arguitu ebanetic
laster, eriotzara bialdu eben oquerreri ta guçurraren aldecoac.
Eta Iesus içango da gure erabaguitzailea adimeneco gogamenac eta biotzeco
abian içan ditugun gurariac eracutsi bearco doguçan ordu estuan.
O Ume Iaungoicoa! O neure Iesus! ce pozgarria dan gure erabaguitzailea çu
içatea, ta ez guiçonac! çuc eztaucaçu iluntasunic, çuc eztaucaçu gauric, çuc
grinaric eztaucaçu. Lurbireari argui eguitera etorri cinan arguia çara, Eguna
çara, Eguia çara.
Ta naibaguez beteric daroagun bicitzaco gaba igaro daigunean, çuc emongo
deuscuçu beti betico Egun ona.
SAN MARTIN

En Beasain 1900

Justorum animae in manu Dei sunt,


et non tanguet ilos tormentum mortis.
guiçon çucenen animac Jaungoicoaren escuetan daude,
ta eriotzaren oinaceac eztie icuturic eguingo.
(Jaquituriaren liburuan i garren iracurburu
ta lenengo bersotic artutaco itzac.)

N. a. m: guiçonaren adimenarençat lurbira onetan gauça bat falta da,


eguia: mundu çabal galgarrizcoa eguia bearrean dago. cein bearra dan eguia
jaquin nai badeçute, eztaucaçute beguiratzea baicic guiçon guztiac maitatzen
dutela eguia (itchuran beinçat), guiçon guztiac dabilçala eguiaren atzetic,
guiçon guztiac diotela beti berena dala eguia.
Oquerqueriric andienaren alde dabilenac; bide gabeco gauça tchar guztiac
indarcen dituanac; norbere eritzi gaistoarequin aurrera ertetzeagatic çucentasun
guztien contra jocatzen duan guiçonac; lenengo ondo asmatu gabeco gueçurra
esaten duan ume coscorretan asi ta icen andico escola nagusietan arroqueriz
beteric beren eracusqueta gaistoac çabalcen dituzten maisuetaraino; istun-eder
diradenac, guiçon jaquinsuac, errien çainçaileac; ausilariac, izquiratzaileac,
gauça guztien asiera ta sustraia bilatu nai duenac; andiac eta tchiquiac,
goicoac eta becoac, erdaldunac eta euscalerricoac; denac esango diçute
arrotasunic andienarequin: «nic daquit eguia, nic esaten det eguia, nerea da
eguia». A! Esagutzen dute, esango baluteque, bere biotzaren erdian sentitzen
duten guisa bear bada, «nic esaten det gueçurra, nerea da gueçurra», beren ausia
une artan bertan galduco litzatequeala.
Bada orduan, esan gueneçaque; guiçon guztiac eguiaren aldecoac badira,
guiçon guztiac eguia badiote, dena içango da eguia munduan? A! Ez, a., munduan
gueçur asco da, tchit asco; gueçurrac umien artean, gueçurrac çarren artean,
gueçurrac ezjaquinen artean, gueçurrac jaquinsuen artean ere. guiçonac, ascotan,
eztu eracusten garbiro bere barruco gogamena, bere pensamentua; guiçonac,
ascotan, bere biotzeco sentierac estalduric eracusten ditu, inorc esagutu ez
ditzan; baino gogoric çucenenarequin saiatzen danean ere, eguia bilatzeco oso
argui gutchiren jabe arquitzen da, ta eztitu egundaino lurreco jaquituri ta
guertaera danac icasico, ta Jaungoicoaren gaucetan sarcen bada, Jaungoicoaren
sacontasuna icusi nai badu berriz, adimeneco argui apurrac lagunduco dio
guiçonari bere ecereztasuna esagutzen.
Orregatic aimbeste aldiz iruditu çaizca guiçonari eztiran gauça asco;
orregatic mundu onetan maisutzat egon diran jenteac eracutzi ditue gueçurrac
eguia eder maitagarriaren jasquerarequin.
Non dago bada eguia? Non egongo da? Bere iturburu garbian. cer da bada
eguia? Eguia, bere mami, asiera ta sustrai au artu nai badegu, eguia da
Jaungoicoa; bada Jesusec bacarric esan ceçaquean, ta Jesusec bacarric esan du
Ego sum ventas, ez nic daquit, nic diot eguia, ezpada Ni naiz eguia. Ta ceinçuc
dira eguiçaleac? Jesusen eracusbide çucenari jarraitzen diotenac; baino ez
mingainez, ezpada içatez, eguitez, bene-benetan: oiec dira, S. Juanec dion
becela, betico arguitasunera dijoacenac, qui facit ventatem venit ad lucem.
N. a. Jaungoicoaren leguea icasi ta gorde duen guztiac, santu danac içan
dira eguiçaleac, eta oien artean erri onetaco santu Loinazco Martin eguiçaleric
andienetacoa. Goren-gorenetaco mailetan jarriric icusten det, eta nai niçuteque
gaur aguertu, çuençat eta guipuzcoatar guztiençat eracusquera osasungarri bat
içan dedin «S. Martin içan çala eguiaren benetaco maitalea, eguiagatic eta
eguiaren alde bere bicitza eman arteraino. Au da nere itzaldiaren gaia, ta gai
au eracusteco A. Martinen bicitza çueri gogoratzea baino beste lambideric eztet
artuco.
Ala ta guztiz ere, esaguturic cein urri ta neurtuac diran nere adimeneco
indarrac, nic escatzen diot nere adimenarençat arguia arguiaren Eguile Santuari
ta nere mingaineraco eguia eguia bera dari Jaungoicoari. Gaur, maisutzat becela
toqui santu onetan jarri naicen ezquero, gauça guztien esagupide sacona daucan
Maisuari escatzen diot laguntasuna, çuequin batera ta Ama Mariaren bitartez,
oitura dan becela Agur Maria esanaz.
Justorum animae etz.
1. N. a. m.: Murumendiren egalean jarrita dagoan erri polit onetan,
Amunabarro ceritzaion baserritchoan, Euscalerri maitearen erdian erequi cituan
bere beguiac egusquiaren arguitara gure santu Loinazco Martinec. Denoc
daquiçuten becela bere gurasoac ciran Juan Garcia Loinaz ta Mari Martin
Amunabarro, euscaldun çarrac, biotz garbicoac, Jaungoicoaren maitale onac. Oso
errez eracutzi cioten Jaunaganaco bildurra ta eleiçaraco bidea, cergatic berez
çan Martin gauça on guztien çalea. Bere lenengo urtietatic sartu citzaion animan
ceruetaco arguia, esagutu çuan gure Jaun ta Jaungoicoa, au da, esagutu çuan
eguia; sutu citzaion bere biotz samurra eguiaren maitasunean, ta eguia obeto
icasi ta eguiaren alde lan eguiteco gogoa sortu citzaion.
Latina icasi ta laster, bere animaren erdian euscaldun gurasoac ipini
cioten ombide edo birtute asia ondo gorderic çaramala, erten çuan jaquituriaren
bila euscalerrico mendi eder ostrotsu abetatic Alcala deritzaion erdalerrico
icastegui ospatsura, ta ango adisquideac icusi çuten ongui cembateraino çan
burutsua Martin ta cein biotz onecoa. Gasteac beti ta edonun içan oi dira gaste,
ta beste adisquide ascorequin batean etchetic urruti badabilça, gasteago,
arinago ta aisetsuagoac oraindic. Baino etzan Martin orrelacoa içan. «Eguia
icasi ta eguia maitetu»; au çan Martinen gogo bacarra, ta batere arrotasunic
gabe, Jaungoicoaren aurrean burua macurturic, Jaungoicoari laguntasuna escatuaz,
eguia icasten ta eguia maitatzen saiatu çan Amunabarroco seme arguia. «Ez naiz
ni etorri Alcalara —uste det nic esango çuala bere artean— nere adimenaren
indarrac lotan edo buruco arguiac itzaliric euquitzeco ustean, ez naiz etorri
nere biotza alperric galcera; Beasainen becela euscaldun içango naiz Alcalan,
cristau içango naiz, eguiçalea içango naiz, ta al badet, eguia santua dalaco
santu içango naiz». A! Gaurco egunetan erdalerrico escoletara dijoacen euscaldun
gasteac orrela itz eguingo baluteque! Ascori esaten die bere gurasoac, negarrez,
etchetic erteeran: «Seme, ona içan çaitecela; etzaitecela Jaungoicoarequin astu;
seme, asco icasi deçaçula»; ta «bai, erançuten die semeac, bai, asco icasico
det, ama edo aita, ona içango naiz, ez naiz Jaungoicoarequin astuco»; baina, o
mingarria! gurasoari emandaco itzac laster aiceac eramaten ditu, laster asco
loitzen due euscaldunaren ta cristauaren icena, ta gaistaquerien erdian anima
ondaturic utzi ere bai.
Baina gauça samingarri abec alde batera utzita jarraitu daiogun Martinen
bicitzari. Urte gutchitan tchit asco icasi çuan Beasaintar arguitsu onec:
lurreco jaquiturietan ta cerucoetan oso bide luceac eguin cituan; ta cembat eta
gueiago icasi aimbat eta gueiago maitatzen çuan jaquituriaren sustraia,
jaquituria bera, Jaungoicoa. Jaungoicoa santua çalaco, santu içateco gogo aundia
ceucan Martinec, eta eguiazco gogoa daucana santu içaten da. Onetaraco etzegoan
ondo bere anima Alcalaco gasteriaren erdian; bacartadea nai çuquean, ichiltasuna
ta paquea, gueiago icasteco ta anima obeto çainceco toqui escutua, ta ala, ondo
gogamenduta guero, bere animaco guidaaren baimenarequin, erabaqui çuan, Auinongo
errian, A. S. Francizcoren semien artean sarcea.
Martinen biotzean orduan cer igaro çan ondo eztaquigu, baina iruditzen
çait cer guertatuco citzaion ta nolaco agurrac eguingo cizcon bere sorterriari:
Bere sorterritic campora bici dan gaste batec, batez ere lembicico erteran bada,
berez bada maitacorra ta samurra, bere sorterria berriz icusteco ta
gurasoarequin laztanceco gogo andiac içaten ditu. Orregatic nago ni ciur, Martin
samurra, Martin maitalea, bere sorterrira biurceco egunac contatzen egongo çala
sarri Alcalan; baina A. S. Francizcoren seme içatea erabaqui çuanean, dena utzi
çuan alde batera. «Ez, esango çuan, ez naiz gueiago nere jaioterrira joango,
nere lurrari eutsia guelditu ez nadin. Jaunac daqui ondo: ascotan ames eguin det
nere sorterriarequin; maite ditut gure mendi berdeac, maite det Beasain, maite
det nere baserritchoa, asco maitatzen ditut nere guraso cutunac; baina gueiago
maitatzen det eguia, gueiago maitatzen det Jaungoicoa; Jaungoicoagatic bacarric
utzi litezque ta Jaungoicoagatic utzitzen ditut». O ce maitetasun Martinec
Jaungoicoarençat!
2. Auinongo bacartadean bere goçotasunic andiena icastea içandu çan, bere
gorputza neque azpian erabilcea, Jaunaren aurrean belaunicaturic gau ta egun
erregutzen egotea. Orduac osoac oi cituan igaro cerura beguira, cirquinic eguin
gabe, olezco edo arrizco irudi baten ancera; ta Jaungoico gurasoac cerutic
laguncen ciolaco, oso laster apaindu çan jaquituriz ta birtutez, bere beste
bacarteguico anaiac baino ascoçaz gueiagoan. Joan citzaiozcan urte batzuec bere
anima auqueratua ceruco aberastasunez ugaritzen, ta icasiquiçun guztiac tchit
egoqui amaitu ondorean, oguetabost edo oguetasei urte cituala, apaiz içatera
eldu çan. Orduan, Eguiazco Jaungoico santu gauça guztien eguile alsua bere
escuetan artu çuanean, asi citzaion berriz ta gueiago bere biotza Jaunaganaco
maitetasunean erretzen, maitetasunean quiscalcen. Maitetasuna icusten citzaion
Martini bere izquera bigunetan, maitetasuna bere begui goçoetan, maitetasuna
bere ibileran, maitetasuna arrenez belaunico cegoanean, maitetasun andia Meça
Santua ematean. Jesusen maitegarritasun berdingabea mundu guztiac esagutzea nai
çuquean, ta jaquinic bacirala oraindic lurrean gueçur belçaren ilumpean bici
ciraden jente asco, bacirala lur çabalean Jaungoico eguiazcoa esagutzen etzuten
toqui errucarriac, Jesusen ebanjelio Santua çabalcera joateco asmo bici sendo
bat artu çuan, baldin bere gogoa nagusien borondatearen contracoa ezpaçan. Ain
çucen ere egun aietan etorri çan Filipinasetic A. Pedro Ortiz, ta nagusien
baimena arturic, beste batzuequin batean, ercen çuan A. Martinec Ugarte aietara
1593-co ilbelçaren 15-ean. Etzan joan bereala nai çuan toquira: Jaungoicoac
cerbait gueiago naigabetu nai çuan nosqui gure umanta, gueiago irabaci ceçan; ta
ala, gaicho bat igaro ondorean, Tchiribuscon guelditu çuen maisutzat eta guero
Manilan; bada orduraco A. Martin Loinaz oso jaquinsua çan ta urrutietaco erri
aietaraino eldu çan bere jaquituriaren icen andia.
Baino, nolatan Martinec, ain gastea içanic, nolatan jaditchi cituan bere
animarençat aimbeste jaquituri? Bere adimenaren indarrean baino Jesus Maisuaren
eracusquera bigun ta egoquian itcharopen andiagoa içanaz, Jaungoicoari
laguntasuna escatuaz; Jaunac lagundu ciolaco, siniste santuaren egoaquin egatu
çalaco çan iaquinsu. Lurreco guiçon guztiac nai dute jaquituria, baina beren
indarrarequin icasitaco jaquituria bacarric: eztute nai Jaungoicoaren
eracutziric, eztute nai sinistearen laguntasunic, eta, ai! sinisteac ematen
dituan egoac eztauzcan guiçona ezta egundaino eguiazco jaquituriaren jaureguira
elduco. Esan det asieran: guiçonac argui gutchi du bere adimenean, baina arroa
da berez, ta ascotan Jaungoicoagandic arguia escatu bearrean, guiçonac bere
arguiarequin icusi ta neurtu nai du Jaungoicoa bera, (au da lasta çuci batequin
egusquia arguitu nai içatea becela); ta ortic dator sarri guiçonaren
itchutasuna, bada eztago Egusqui Jaungoicoari beguiac çabalduta arpeguiz-arpegui
ta arrotasunez beguiratuco dion guiçon cascarric. Orregatic falta da lurrean
eguia.
Amunabarroco semeari, azquenean ere, bere gogoa betetzeco era on bat
etorri citzaion. Japon deritzaion dierri edo erresuman Jesusen ebanjelio
çabalçaile gutchi ceuden, ta ceudenetatic bi galdu ciran, ta orduan, galdu ciran
aien toquia betetzeco gure A. Martin ta bere lagun A. Francizco Blanco bialdu
cituen. A! Norc esan orduco Aita bi aben ta batez ere Martinen poz ta
alaitasuna? inoiz gauça bat ames eguin badeçute çuen çorionic andiena becela;
inoiz egon bacerate luçaroco urtietan ordu on baten çai negarrez ta sotinez,
ordu ori noiz etorrico dan beti gogoratzen; ta egun baten jaditchi badeçue
aimbeste urtean itcharon deçuten ordua, igarrico deçute nolabait
ceimbaterainocoa çan Martinen poça. Bere amesac bete citzaizquion, goçotasunen
erdian cegoan, eztitan çarabilen bere biotza. Eguia çabaldu, gueçurraren mendean
ceuden guiçagajoai eguia jaquin eraci, cristo bere maitearen maitetasun
neurrigabea eracutzi: etzuan nai gauça oberic munduan Martinec.
3. A. S. Francizcoren semeac Osaca iceneco erri batean eguin çuten
misionistençat egoera berri bat, eta Martin egoera orretaco buru ta nagusi; ta
ordutic aurrera, gau ta egun, erriric erri, etcheric etche, janic eta loric
gabe, gaichoac icusten, naigabeturic ceudenen malcoac legorcen, çorioneraco
bidea eracusten, etzan guelditu ordu batean bacarric. Sendo ta osasunsua cegoan
ta bere osasun guztia Jaungoicoaren onorean nai çuquean urtu ta eman. A! cembati
erequi cizcon A. M. Loinaz santuac ceruetaco ate pozgarriac bere lan eder ta
ugariaren bitartez! cembatec bedeincatu çuten cerutic bere ibilera ta icerdia!
Ecin ceçaquean lan oietan luçaro jarraitu. Jaungoico gueçurrezcoen
eleizguiçonac begui tcharrequin icusten çuten Martinen lana. cembat eta berac
Jesusençat anima gueiago irabaci, aimbat eta bere contra gorroto andiagoan
jarcen ciran. Japontarren aguintaria çan urte aietan Taicosama, sinistegaistoco
guiçona, arroa ta biotz gogorraren jabea. Etzien lembici abegui tcharric eguin
A. S. Francizcoren semeai, bigunquiro itz eguin cien, adisquide becela artu
cituan; baina guerora, edo eleizguiçonac ciricatu ta su eman ciotelaco, edo
berez, Jesusen legueco aguinduac latsac iruditu citzaizcolaco, cristauen
gorrotoan jarri çan, ta aguindu çuan Japonen ceuden cristoren legueco guztiac
ilac içan citecela. Orratican ere, ori gueieguizcoa içango çala aditzen eman
ciotenean, cristau guztien eriotzac eracarri ceçaquean ondorengoen bildurrez,
bigundu çuan cerbait bere aguintea, ta cristau batzuec etziran eriotzara
bialduac içan.
Eriotzaraco icentatuen artean cegoan gure A. Martin. Abenduaren 8
garreneco gaberdian inguratu cioten etchea, ta barruan ceuden guztiai aditzen
eman cieten, errico aguintarien icenean catigatuac guelditzen cirala denac.
Mesede asco eguin dituen guiçonac oi duten becela Martinec bacituan lagun
batzuec, eta abec esan cioten igues eguin ceçala. Igues! Ori esaten ciotenac
etzuten ondo esagutzen Beasaingo seme arguidotarra.
Ez iguesic: igues eguin bearrean ausardi andiarequin eriotzari bidera
ertengo cion, ongui etorria eman ta lagun on bat içan balitz becela bere
besoetan poz-pocic jarri; bada gauça anditzat ceucan eguia çabalcea, baina
eguiagatic ilcea ascoçaz andiago ta obetzat. Bacequian Taicosama itchutuac
gorputzaren bicitza quenduco ciola, baino ez animarena ta animaren betico
bicitza bacarric nai çuan gorde; bacequian anima etziotela ilco, cergatic animac
Jaquituriaco liburuac dion becela, Jaungoicoaren escuetan dauden: Justorum
animae in manu Dei sunt, et non tanguet eos tormentum mortis: guiçon çucenen
animac Jaungoicoaren escuetan daude, ta eriotzaren oinaceac eztie icuturic
eguingo. Orregatic albisteric onena becela artu çuan Taicosamac eman çuan
aguintearen berria, bada beretzat ilcea çan arpeguiz-arpegui eguia sacona
icustea, beti-betico çorionean sarcea.
Abenduaren 30-ean etchean ceuden laurac socaz lotu ta beste iru A. S.
inacioren semerequin batera Meaco esaten citzaion errira eraman cituzten.
Jaungoicoac daqui cembat neque ta naigaberen azpian ibili bear içan çuten
bidean, baina guiçon Jaungoicozco aiec irribarrez ta Jaunari esquerrac emanaz
eldu ciran Meacora. Erri artaco catiguteguietan bilatu cituzten beste bost
fraile ta amabi cristau gueiago; ta danac batera, ilbelçaren 3-garren egunean
emparança edo plaçaren erdira eramanac içan ciran, ta esquerreco belarria mostu
cien guztiai. Ala ere etzan bat bacarra icaratu: contrara, beren artean ceuden
iru mutil coscorretatic batec, belarriaren çatia lurretic jaso, ta onela esan
cien borreruai: «au baino eztiraçue ebaquitzen? ebaqui çaçute gueiago, nai
badeçute, ta ase çaitezte cristauen odolez...». Erabili cituzten caleric-cale,
jenteac farre ta cinu eguin ceçaioten, ta urrengo egunean eraman cituzten Osaca
ta beste erri batzuetara, çaldi gainetan batzuc, besteac burdietan, bidean al
çuan guztia oinacetu eraciaz, fedeçale guiçagaichoac oso auldu ciraden artean.
Baina Martin, nequearen izpiric aguertu gabe, oinez beti, azcar, alai ta
çorionsu jai goçagarrira bacijoan becela, alderdi guztietan Jesusen ebanjelio
santua eracutziaz cijoan. Animac irabasteco gose ta egarri andia ceucan,
azquenengo egunetan cebilen lurrean, ta, ai! cerutic etzan gueiago etorrico
Jesusençat animac irabastera...
4. ceceilaren 4-an sartu ciran Sononqui ceritzaion errian ta urrego
eguneco beratziterdietan Nagasaquin. An cegoan jentea alcarren gainean cristauen
eriotza icaragarria icusteco orduaren çai, ta an ceuden lurrean oguetasei
curutze, bada orduraco oguetaseira eldu ciran ilcera cijoacenac. Beguiratu
cieten curutzeai samurtasunic andienarequin, belaunicatu ciran curutze aien
aurrean, aurreratu ciran borreruac, eta santuen aguerreran jenteac atera çuen
murmurrada ta çarata guztiac bat-batera ichildu ciran. Ai! Eriotzac berezco
indarra du guiçonen gorroto ta amorro guztiac ichilceco... Jaiqui çan A. Praile
bat: itzeguitera cijoan. cein çan? guiçon ederra çan, gastea çan, leinarguia
çan, Amunabarron jaioa, A. Martin. Ta ichiltasunic andienaren erdian,
urrutietaco lur... aietan ençun çan euscaldunaren deadar bigun, garbi ta cinçoa,
biotzaren erdiraino sartu ta biotzari dardara eraguiten cion deadarra: «N.
anaiac —esango çuan Martinec— eldu da ordua, orduric andiena, orduric onena,
orduric atseguingarriena. Jaio gueran denoc il bear degu: emen gure inguruan
daudenac il bear dute, eztaquite noiz, eztaquite nun, nola eztaquite:
errucarriac oiec eguia esagutu ta maitetu gabe ilcen badira. Guc badaquigu nun
ilco gueran: emenche bertan; badaquigu noiz, orainchen bereala; badaquigu nola,
Jaungoicoa bera becela curutzean josiric; eguiçaleac gueralaco, eguiagatic,
eguiaren alde, mors in testimonium veritatis. N. anaiac: amaitu dira gure lanac,
amaitu dira gure nequeac, betico çorionaren atarian gaude. Ara or goian ceru
ederra, guretzat eguin du Jaungoicoac, guretzat dauca ain apaindua, gure nequeac
saritzeco Jaungoicoa bera daucagu çai.
O! Aita cerucoa, o Aita ona, esquerric asco, laster guera çurequin.— Atoz,
eriotza, n. adisquidea, ez naçu icaratzen: non est amara memoria tua, ezta
samina çure oroimena; goçoa da, estitsua da; atoz, laztandu çaçaçu; atoz, ta
eraman naçaçu Jaunaren besoetara. Japontarrac, cristo da Jaungoico eguiazco
bacarra. N. anaiac: il gaitecen Jaunaren çorionean».
Onela esanda ilçan A. Martin Loinaz. Baino ez, gaizqui esan det, etzan
betico bicitzara sartu çan. Justorum animae in manu Dei sunt et non tanguet eos
tormentum mortis: guiçon çucenen animac Jaungoicoaren escuetan daude, ta eztie
icuturic eguiten eriotzaren oinaceac.
5. O Beasain! nequaquam mínima est tú, egun ortatic aurrera etzara çu
tchiquienetacoa guipuzcoaco errien artean. Murumendi azpian gordea baçaude ere,
çure icena çabalduric dago lurbira guztian; çure icena jaquin da Japonen, jaquin
da Erroman, jaquin da ceruetan bertan; çure icena guiçon andi ascoc erabili du
aotan A. Santuaren aurrean, ta S. Martinec berac Jaungoicoaren aurrean.
çorionecoa çu icen andiaren jabe ceran becela içaquera oneco erria bacera.

* * *

N. a. m.: esan det itz gutchitan A. Martin Loinacen bicitza santua:


benetacoa eguiçalea içan çan, gueçurraren lainoac quencen lan andiac eguin
cituan, Jesusegatic ilçan. Amaitu det, bada, nere lana. Baino eztet nai jetchi
beste itz bi gueiago esan gabe. Eztet nic nai, eleiçatic ertetzean, S. Martin
andia, ilezcorra, eguiçalea, umanta çala esan da beste gabe guelditu çaitezten.
Ori gauça utsa da, ta orrembestean guelditzen bacerate, çuec eta nic alperric
galdu degu dembora. Ezta ori gaur nic eguin bear nuan lan bacarra: ez naiz
orretara bacarric etorri. Nere barreneco gogoa içan da S. Martin nolacoa içan
çan çueri eracustea, al deçuten ainan bera ibili çan bidetatic ibili çaitezten.
Biotz guztitic gorrotatzen ditut, eta gueroago ta gueiago, ebanjelio santuaren
ecetasuna ta anima eztaucaten itzaldi legorrac; eta nonai itz eguin bear
detanean, nere esaquera motel ta motsa, nere buruco argui apurra, nere biotz
guztia cristo gure Jaunaren alde lanean erabili nai ditut, cristo gure Jaunaren
leguea eracusten. O nic baneuca animac Jaungoicoaren artaldera eracarceco
batzuec içan duen jaquituria! O nic baneuca Martinen argui, arnasa ta minsoera,
alderdi guztietan gueçurraren lainoac deseguin ta Jesusen siniste santua
çabalceco. A! orduan nic eracutzico nieteque guiçonai eguiaren edertasuna, eguia
maitetu deçaten, Jaungoicoa maitetu deçaten, animac ceruratu ditecen.— Baina
gauça ori nere escuetan eztagoan ezquero, Beasaintarrac, nic esaten diçutet,
biotza escuetan detala esaten diçutet, S. Martinen icenean! bera gaur lurrean
bici balitz berberac esango liçutequen becela, beguiratu çaioçutela ondo çuen
animari, icasi çaçutela ondo bici içaten, ta obeto ondo ilcen. N. a. beasaintar
m., ezteçaçutela lotsatu ceruan çuen seme ilezcor ta santua: içan çaiteztela,
bera becela, eguiçaleac beti, Jaungoicoaren leguea maitetu ta gordetzen
deçuenac, cristau benetacoac, egunen batean icasi deçaçuten ceruan çuen
erritarraren arguitasuna ta Jaungoicoaren arpegui çoragarria, Amen. Ala içan
dedila.

(PRESENTAciÓN)

(çumaia)
Melior est fructus meus auro et lapide pretioso.
Urrea ta arri arguitsua baino obea da nere alorta.
Proberbios deritzaion liburuco 8 garren iracurburutic artutaco itzac.

N. a. m.: Beticotasun onaren jaureguian sarceco, ceru eder goçoetan gure


animac çucen eramateco bide bi baino besteric eztira arquitzen, bata umetcho
abec daramaten bidea, errugabeco bicitza; bestea, bein gaistaquerietan erori
esquero nai ta nai ez eraman bear degun bidea, negarrezco bicitza. Gure Ama
Maria bedeincatua, sortueratic ain garbi, ain aberats ta ain apaindua içan çan
emacume miragarria tchit umea çala sartu çan Jerusalengo eliça santura, gastea
çalaric erten çuan Naçaretzo bacartadera, errugabeco bidietatic ibili çan beti,
gaistaquerietatic oso urrutian bici içan çan, orbanaren quereiçac berac
egundaino icutu etzion; baino ala ta guztiz ere badaqui negarrezco bidearen
berri, bada bere seme Jesus maitea, errugabea içanarren, guiçonen pecatu
(gaistaqueri) guztiac bere gainean arturic, bide nequetsu orretatic joan
citzaion, eta orduan Mariac, Ama on batec becela, negarrez jarraitu cion bere
Seme laztanari calbarioco mendiraino. Orregatic daquizqui ceruraco bide biac,
orregatic içan liteque Maria gure guidariric onena bide bi oietan.
çuec ere, eleiça onetan çaudeten gurasoac, bide bi oietatic batean ibili
bear deçute ceruetan sarcea nai badeçute beinçat, bide bi oietatic batean
erabili bear dituçute çuen umetchoac ceruetan guero çuequin batean iduquitzea
nai badeçute: lenengo errugabeco bide çucen ta garbian, eta guero, berençat
çorigaistocoa içango dan egunen baten bide ortatic ertetzen badue, negarrezco
bidean, berequin batean negar eguinaz.
Badaquit nic çuen ume maiteai esaten diozcatzuela asmatu al dituçuen
icenic bigun, goço, ezti ta samurrenac; badaquit, çuen iritziz, çuen umeac baino
eder, galant ta arguiagoric eztala içaten besteric inor; bainan ascotan çuen
amatasunac itchutu eguiten çaituzte ta ezteçute eguia icusten ta ezteçute eguia
esaten. Badaquiçue nola içango diran çuen umeac eguiaz onac, cinçoac, arguitsuac
eta ederrac Jaungoicoaren aurrean? ceruraco bide oietatic batean erabilcen
badituçute, orrela içango dira çuen erraietan sortu diran umetcho abec, urrea ta
arri arguitsua baino ascoçaz alort obeac, orrela esango dioçute egunen batean
Jaungoicoari: melior est fructus meus auro et lapide pretioso. Au da, n. a.,
arçalde onetaco nere itzaldi laburraren gaia. Lagundu çadaçute Jaungoicoagandic
jaristen lambide onetaraco bear detan arguia, Ama Mariani, oitura dan becela,
Agur Maria esanaz.
Melior... etz.
N. a. m.:
1. Ancinetaco egunetan gure Jaun ta Jaungoico andiac israeltar danac
Faraonen mendetic atera cituan eta Ejiptotic canaango lurraldera seireun mila
guiçonec erten çuen, seireun mila, ume eta emacumeac contatu gabe, Jaungoicoac
berac lagundu cien bidean, Jaungoicoac mirari asco eguin cituan aien alde;
itchasoac legortu ciran israeltarren aurrean, odei batec gorde cituan etsaien
beguietatic, mirariz cerutic biraldutaco janariac ase cituan; ta ala ere,
badaquiçute cembat guiçon eldu ciran canaango lurrera? Bi guiçon bacarric,
seireun milatic bi, Josue ta caleb; beste danac bidean ondatuta il ciran. Ta cer
daucagu guc guertaera orrequin cer icusi? Ai! Asco, n. a., tchit asco. Haec in
figura sunt, dio Paulo santuac, guertaera belz ori cristauen artean guertatzen
danaren irudi bat baino ezta. Itchasoa, jaquinsu batec esaten digunez, bataio
santuan ematen çaigun uraren irudia da, orduco isrraeltarrac becela guera batio
santua artu degun guztioc, Jaungoicoac cerutic biraldutaco janariarequin
indarcen guera gu ere, A. S. S.n, eta Josue ta caleb canaango lurrean sartu
ciran guiçon biac esan nai dute cristauen artetic ere gutchi sarcen dirala
ceruetaco goçotasunean.
Ai! Negarrez esan bear guenduquean gauça da. Bataiatu ta laster edo
umetasuneco lenengo urtietan ilcen diranac quendu esquero, oso gutchi dira
errugabeco bide çucenetic cerura dijoacenac. Arraçoiaren arguia gure animetan
sarcen dan egunean bertan, ertetzen digue bidera grina gaistoac, munduco
arroqueriac eta animaren etsaiac, eta ascorençat arraçoiaren arguia datorquion
eguna içan oi da gaistaqueri gabeco azquenengo eguna. Esan çaidaçute neri, çar
çamarrac ceraten aditzaileac, non dira gaur gure gaistaqueri gabeco egun doetsu
garbiac? Ai! Aspaldian eguin ciguten agur, oso urrutietan icusten ditugu, çuec
eta nic negarrezco bide nequetsutic ibili bearco degu, Jaungoicoaren erruquiari
eldu bearco diogu ceruetan sartuco baguera.
2. Baino egun eder oietan daude oraindic emen dauzcagun umetchoac, eta
oiei lagundu bearrean gaude bide ortatic ceruratu ditecen. Umeac gueienetan,
errugabeco bidetic gaistaqueriraco bidera ertetzen dira, edo bide çucena nondic
dagoan eracutzi etzaietelaco, edo norbaitec oquerbidera atara dituelaco. Bidezco
batzuec becela dira umetchoac, eta erbestean dabilçan bidezcoac galdetzen duten
becela «nondic eta nola joango naiz onelaco lecura?, galdezca dabilça umeac ere,
nondic joango naiz ni cerura, nola joango naiz? Badaquite cer bear duen, beren
animac escatzen dien goçotasuna, çorion betea, baino eztaquite ongui nondic eta
nora dabilçan, ta beren bidean bilatzen dituenai galdetzen diote ondo ete
dijoacen, batzuetan mingainarequin itzez; ascotan beguiaquin, besteac nondic
dijoacen beguiratuaz. Ta nola beren bidean lenengo bilatzen dituen gurasoac içan
oi diran, gurasoac eracusten diotena edo gueiago gurasoetan icusten dutena ori
da umeac jarraitzen duten bidea.
Mariari ume-umetatic eracutzi cien beren gurasoac gaistaqueri gabeco
bicitza, Jaungoicoaren bildur santua, eleiçaco bidea; eta berez ona, garbia,
umila ta birtetsua içan da ere, bere ama Ana ta bere aita Joaquinen ontasuna,
umiltasuna ta birtutea icustean, gueiago ta gueiago indartuco çan bere
ontasunean, bere buruari onela esanaz: «ondo nua nere guraso maiteac dijoacen
bidetic. Maite nau ni nere amac, badaquit ondo, maite nau nire aitac; neuc ere
maite ditut lurrean beste inor ez becela. Berac ecarri naute Jerusalengo
eleiçara Jaungoicoa dala nere jabea, Jaungoicoa dala içateric maitegarriena
eracutziaz, ta Jaungoicoa maitetuco det gauça guztien gainetic; au da
çoriontasuneraco bidea; ondo nua».
Eta çuec, gurasoac, cer eracutzi dioçute umeai, cer icasi dute çuecandic?
Jaungoicoac eguinac dira, bere irudira eguinac dira, bere odolarequin ceruraco
irabaciac, eta Berac eman dizquitzue çueri beretzat asteco, batez ere animari
ondo beguiratuaz; eta, bear bada, çuec, beren gorputza janci deçue oso apain;
bainan animari eztioçute eman birtutearen janciric; animaren ajolaric gabe
bidearen erdian utzi dituçue çuen umeac bacarric, inoren laguntasun gabe, çuen
beguiac icusten eztituen toquian, eta orduan anima lapurretan dabilen deabru
gaisquileac berac çorionduco dituala esanaz eraman ditu oquerbidetic aurrera
infernuco atariraino ta Jaungoicoaren erruquiagaitic eztaude gaur infernuan.
Bear bada janaritu ta ase dituçue beren gorputzac, bainan animac goseac
dauscatzue, ta goseac dagoanac eztu indarric ta indarric eztuana edocein etsaic
aspiratuco du. Eremuaren erdian bacarric eta goseac egon çanean Jesus, deabrua
joan citzaion Jaungoicoaren seme indarsua bera aspiratzeco asmoetan, vidit
hostis famen et speravit victoriam, eta nola joango etzaio goseac dagoan ume
argalari?
3. Jacob guraso çarrari azquenengo ordua etorri citzaionean, oso larritu
çan guisagaichoa oroimenduric bein batean bacarric biraldu çuala bere seme
laztan Jose mendian ceuden anaiacgana, ta bacarric biralce orretatic Joseri
calteac etorri citzaizcolaco eta bere anaiac pecatu eguin çutelaco. cembat
larritasun eztitue içango guraso ascoc eriotzaco orduan beren umeac peril andico
bacartadean utzi dituelaco, edocein ordutan, edocein toquitan, edoceinequin,
egunaz ta gabaz? Eta ajola gabe egoteac bacarric aimbeste calte badacar, cembat
gueiago ecarrico du gaistaqueriaco bidea eracusteac? Badira guraso batzuec
(gutchi erri onetan, baino badira) beren seme-alabai egundaino gauça on bat
eracutzi eztiotenac: ez gurutze santuaren seinale bat eguiten, ez jaiquieran edo
oeracoan Aita gureatcho bat edo beste erresatzen, ez errosario santu bat esaten,
ez il ondorean gurequin cer içango dan, ez ceruric dagoan, ez infernura joango
ete diran, ecercho ere ez; ta ori asco eztala, beren umetchoen aurrean edocer
gauça esaten ta eguiten dute, edocer loiqueri, edocer birao, edocer madaricacio,
edocer errieta. cer icasi bear dute ume oiec? Erdaldunen artean dabilenac
erderaz icasten badu eta francecen artean dabilanac francecez, gaistoen etchean
bici danac nai ta naiez gaistaqueria icasi bear.
4. O n. a. gurasoac! çuen seme alabaquin orrelacoric guertatu bada, çuec
atera badituçue errugabeco bicitzatic oquerreco bicitzara, saiatu çaitezte
gaurtic aurrerancean negarrezco bidetic çuen umeac ceruco ateraino eramaten.
Negarrezco bide au garratz ta nequetsua dala esan diçuet asieran, ta ala da
eguiaz, oso da nequetsua. Eleiçaco guraso Ambrosio santuac gauça onen gainean
oso bildurgarriro itz eguiten digu: Felicius inveniuntur qui inocentiam
servaverint quam qui congrue penitentiam eguerint, erreçago arquitzen dira
lenengo garbitasuna galdu ez dutenac, guero negarrezco bidetic çucen dijoacenac
baino. Bildurgarrizco gauça da Ambrosio santuaren esaquera au, baino baita ere
eguia andia. Lenengo pecatua içan oi da eguiten gaitzena, bada bein bat eguin
ezquero oso errez datoz besteac bere atzetic errezcada lucean. Bein pecatu bat
eguin ezquero, ateac, çabalic daude beste guztiençat, lotsa santuac iguez
eguiten du, grina gaistoac deiezca dabilça, deabrua beti dago anima ciricatzen
ta anima gaisoa len baino ascoz argalagoa Or, gure basarrietan urac lubaqui çati
bat botatzen badu, berialachen ondatuco dira lubaqui guztiac. Orregatic eguin
bear dira aleguinac lenengo ur-sarceac toquiric içan ez deçan, orregatic eguin
bear da aleguina lenengo pecatua eguin eztedin.
Oso gutchi dirala dio Ambrosio santuac, pecatuacgatic bear becela negar
eguiten dutenac qui congrue penitentiam eguerint, eta ala da. Eliça santaren
lenengo guisaldietan, gaistaqueri andi bat eguiten çutenac joaten ciran eliçara
garisumaco lenengo egunean, belcez janciric, eta an, eliz-arçai nagusiac ipincen
cioten buruan surtaco autza ta ateratzen cituan eliçatic campora ta itzitzen
cituan bereala eleiçaco ateac. Pecatari oiec, beren etchean, bacartadean,
erreguetan ta badaur eguinaz igarotzen cituzten astegun guztiac eta jaia
cetorrenean joaten ciran berriro eliçatarira, baino etziran barrura sarcen.
gueroago ematen citzaien eliz barrura sarceco baimena itzaldiac aditzeco
bacarric, edo oso auspezturic, arpeguia lurrean çuela arren eguiteco, baina
etziran egoten eliçan Meça bitartean. Egun asco, aste asco igaro ta guero ematen
citzaien parcacioa. Gaur eztauca eleiçac orrelaco gogortaderic, bear bada bere
semealabetan lengo fede sutsuric arquitzen eztualaco. Gaur oso errez parcatzen
çaizca pecatuac edoceini. Eleiçac esaten dio cristauari, Jaungoicoaren icenean
bigun-bigunquiro bigunago ecin dan becela eguiten dituan gauça on guztiac içan
ditzala pecatuen çorra ordainceco quidquid boni feceris...; baina Jaungoicoaren
samurtasunari ondo ta leinarguitsu erançun bearrean, pecatuaren sorra ordainceco
gauça on asco eguinaz, berriz ta berriz lengo pecatuaquin edo andiagoaquin joan
oi dira cristauac autortoquira. Orregatic dio eguia andia Ambrosio santuac, au
da, gutchi joaten dirala cerura negarrezco bidetic beste bidetic baino ere
gutchiago.
Bide onetatic eguiaz joatea da animaren erdian gaizqui eguina min içatea,
biotz-biotzetic pecatua gorrotatzea, gueiago gaistaquerian ez erorceco asmo
sendo sendo bat beti iduquitzea: animae dolor et detestatio de peccato comisso
cum proposito non peccandi de coetero. Bide orretatic eguiaz joateco bene-
benetaco damua bear da, bene-benetaco negarra, S. Pedro batec eguin çuan
becelaco negarra, Magdalenarena becelacoa, beti beti iraungo duan negar ta
damua. Egun bateco damu ta negarra ezta ecertaraco: egun bateco damua euqui duen
asco daude infernuetan, ta beste ascoren artean cain da Judas bera.
Jesus Jaungoicaren negarra quendu ezquero, Mariaren negarrac içan dira
lurrean negarric saminenac, negarric andienac, negarric lucienac. Belenen Jesus
jaio çanetic asi ta calbarioco mendiraino etzituan Mariac bere malcoac beinere
legortu: Ejiptoco bidean iguesi cijoala, Jerusalengo eleiçan ta Jesus ilcen
icustean, etcheco bacartadean ta jente guztien aurrean negar soliac eguiten
cituan Mariac; eta ez bere gaistaqueriacgatic negar eguin bearrean cegoalaco,
ezpada guiçonen itchumen ta esquergabequeriagatic, ondo icusten çualaco gueien-
gueien negar eguin bear çutenac farre algaretan ibilico cirala lurreco bicitzan.
N. a. m.: cerura sarcea nai badeçute, bide bi oietatic batean ibili bear
deçute nai ta nai ez, bide bi oietatic batean erabili bear dituçue çuen umeac.
Lenengoa da obea, bigarrena besteric ecezcoa. Ernai bici çaitezte, lan eguin
çaçue çuen umeac pecatu bat bacarra egundaino eguin ez deçaten, çuen bicitzan
pecaturaco bideric icusi ez deçaten. çuen aleguin arequin semealabac ceruratzen
badituçue, çorion andia içango deçue ceruetan, ta ah eder ta apainduac Jaunaren
aurrean çuen umeac icusten dituçuenean, eguiaz esango deçute: Melior est fructus
meus auro et lapide pretioso: ara or, Jauna, nere alabatchoa, ederragoa da urre
gorria ta arri arguitsua bera baino. Baina çuen arduragabetasunagatic çuen umeac
galcen badira, orduan bai sartuco ceratela nai ta nai ezco negarrean, egundaino
amaituco eztan amorruzco negarrean.
Baita çuec ere, icastetcheco nere arreba onac, çuec ere çorionduac içango
cerate ceruan ta lurbira onetan darabilçuen lambide orregatic umeren batzuc
cerura eramatean esan deçaqueçute: Melior... Badaquiçute cembat balio duan anima
batec; badaquiçute cembat odol eder ichuri çuan Jesusec eta cembat malco Ama
Mariac anima oiec irabasteco; badaquiçute gainera guraso ascoren
arduragabetasuna; ta orregatic jarri çarete umetchoen bide-eracusle, ume oiec
Jaunaren arpeguia icustera eraman naian. Badaqui Jaungoicoac cer lan ederrean
çabilçaten ta Berac sarituco çaituzte ongui, lur onetan sari ta esquerric bilatu
ez arren.
çuec, n. umetcho maiteac, içan çaitezte beti onac, beti garbiac, Ama
Mariaren ancera, ezteçaçutela alperric galdu bataio santuan artutaco janci
tchuri ederra; bainan inoiz argaltasunez, gaistaqueriren baten erorcen bacerate,
ez egon pecatuan egun batean ere, ez egundo lotara joan pecatuan çaudela,
garbitu animac laster, ta sartu leialquiro, irauncor ta gogoric onenarequin
negarrezco bidean.
Eta çuc, ceruraco bide biac ongui daquizquiçun Ama Maria, eracutzi
eguiguçu ceruraco bidea, lagundu çaiguçu gure itz, gogo ta pausu (oincada)
guztietan, emen Jesusen leguea beteaz' bici içan gueralaco guero betico çorion
ta goçotasunera iritchi deçagun. Amen.

Coronación a la V. de Begoina

(1900)
(Bilbao)

Quomodo si cui mater blandiatur, ita ego


consolabor vos, et in Jerusalem consolabimini.
Ama batec bere umea goçatuten daben guisara
neuc goçatuco çaituet, eta ceruetan
içango çarie betico çorionduac.
(Isaias Igarlearen liburuco 66 garren iracurburu
ta 13 garren bersotic artutaco itzac.)

Neure biotzaren erdico anai maiteac: (Bederatzi urrenaren azquenengo


eguneraino eldu gara). Bederatziurren onetan Begoinaco Ama Mariaren arpegui
ederra icustera alderdi ascotaco guiçon da emacume aldrac etorri çarie, batzuc
oinez da mendiric mendi, ancinetaco euscaldunen guisara, gabaren erdian bide
luceac ibiliaz; beste batzuc errencada lucean bata bestearen atzean dabilçan
suburdietan, azcarrago etortearren lurraren azpitic eta ibar berde narotsuen
ciar, baso ta solo guztiac erdierditic ebaguiaz; ascoc igon doçue Bilbo
barrutic, ez Ama Maria gutchien maite doçuenac; eta danoc icusi çaituet, etchepe
batecoac leguez, siniste onaren da eguiazco maitetasunaren locarri bigunacaz
ederto alcarturic.
Gaur goicean etorri çarienoc, nire eusquerazco itzaldi edo jarduna
ençuteco asmoan gueldituta çagocen ezquero, badaquit guztioc çariela neure anai
maiteac, J. cristoren legue-çale cinsoac, Euscalerri bedeincatu onetan sortuac,
odol garbico guiçonac. Poz-pocic eta gogoric onenagaz esaten deutsuet guztioi
ondo etorriac içan çaiteçala. (Biotza samurturic daucaçuela uste dot, ez nic
esango deutsuedana gaitic, ezpada Andre Mariaren aurrean çagoeçalaco baino. Bere
arpegui ederra icusteac bacarric bigundu çaitue. Ama da, bear bada etzenduen
aspaldian icusico, ta aspaldian icusi eztan ama baten ondoan dagoçan seme-alabac
beti egon oi dira samurturic.)
Baina, cerc ecarri çaitue çuen errietatic Begoinaraino bederatziurren
onetan? certara etorri çarie Ama Mariaren elizmai edo altara aurrera? çuen
lurrac eta çuen ondasunac ceruetatic gorde daiçala esateco ustean? çuen etcheac
bedeincatu daiçala? çuen aita edo ama, anaia edo arreba, alaba edo semeren bati
osasuna emon daiola? Edo bacotcharen premina ta bearrac alde batera itchiric,
etorri çarie gaur gure Euscalerri maiteac aspaldian daucan sotina bein quendu
naian, bere beguietaco malco samina ligortuteco gurari onagaz, Begoinaco Amari
esatera Bera içan dedila Bizcaiaren çucendari ta çainçaile, Beragandic
itcharoten doçuela laguntasuna, Bere escuetan isten doçuela Bizcaiaren ausia?
Ori alan bada ceruac argui eguin deutsue, ta alan dala deritchot. Erri andietaco
aguintarien etche-aurrera aldraca, oioaca, deadarrez joaten dira guiçonac
cerbait bear dabenean, da emoten deutse aguintariari paper bat edo gueienetan
batec eguiten dau berba, batec esaten deutzaz aguintariari guztien preminac.
Bizcaico erri guztietatic etorri çarie çuec bederatziurren onetan gure lurreco
Ama Nagusi ta aguinçaile andienaren etchera, bere bearrean gagoçala ta gure erri
maite onec daucaçan naigabeac goçatu daiçala esateco asmoan.
Eguin daigun, bada, gueure arrena, eguin daigun escabidea; baina ez
paperez, aoz, cerren aozco esana ascoçaz beroagoa da ta obeto ençuna içaten da.
N. a. m.: neuc eguingo dot escabide ori çuen icenean.
Baina onetaraco, itcharopenez beteric berba eguin daiogun, ondo içango da
aida batean icustea Mariac bere escuetan daucaçala gauça guztiac eta guztizco
biotz samur da ta maitalearen jabe dala. Au da nire itz edo berbaldi laburraren
gueia.
Begoinaco neure Ama, neure Ama cerutarra: ara emen euscaldunac. Euren
icenean berba eguitera natorquiçu. Nire argaltasunarençat ames andieguia çan, da
eztot egundo çure aurrean berba eguiteco usteric euqui; baina ni baino andiagoen
aguinduz onetara jarri naçan ezquero, lagundu eguidaçu ceuc, ceruetaco erreguina
donea, emoidaçu arguia, indartu naiçu bear dan era ta egoquitasun onean eguin
daidan neure jarduna. Au escatuten deutsugu danoc, ecandua dan leguez goi
angueruagaz batera Agur Maria esanaz.
Techto.
N. e. b: Argala da guiçona, urri ta neurtuac dira bere argui ta indarrac,
guztiz laburra bere adore ta aliçatea.
Jaiotzatic ilarteraino beti ta gauça guztietan egon oi da laguntasunaren
bearrean. Umea dan bitartean ecertaraco ezta, bere guerriaren gainean ecin jaso
dan unça dirudi; bada unça orma çarrari edo çugats gogorrari eutsita goratuten
dan leguez, guiçonac bere gurasoen sendotasunari eutsiric asi bear içaten dau;
ta ondo asi ta guero bere, sendoa dala ta goietan dabilela uste içanarren, beti
ta edocetaraco arquituten da norbaiten bearrean. Jaquituriaco bide ilunetan
oincada bat edo beste ibilico bagara, gauça eder da apaingarrietan cerbait
aurreratuco badogu, lanteguiric edo burdimbideric içango bada, beste errietaco
guiçadiacaz saldu-erosteric euqui nai badogu, orco ta emengo, goico ta becoacaz
eguin oi daroagu alcartasuna. inoren laguntasun baga eztau guiçonec gauça on bat
eguin: eztau jauregui edo eliça eder bat guiçon batec bacarric asmau ta jaso;
eztau liburu jaquinsu bat bestiacandic cerbait icasi baga arguitaratu; eztau
burdimbide laburchu bat eguin, urrineco uretara joango dan onci andi bat eztau
amaitu. Argal ascoc alcar arturic lurreco gaucetan cerbait eguin daroagu,
equinaren equinez, jardunaren jardunez, baina beti gabilz gueiago naian da beti
daucagu gainean gure arrotasunac aspiratuco dituan argaltasuna, adoreric eça,
indarguetasun apalgarria. Gurari andiac daucaguz biotzean, gogo sutsuac erneten
jacuz arimearen barruan, baina gueienac ecinaren ur andietan itota gueldituten
jacuz. Ascotan ito jataz niri beinçat neure biotzeco gurariac, ascotan esan bear
içan dot: «ecin neique». Au da, nire iritchiz, guiçonaren aoan ondoen datorren
esatea.
N. e. biotzecoac: goietan dagoz aliçateac, ceruetan dago Jaungoicoa. Berac
sortu cituan, ecerecetic eta itz bat bacarra esanaz, ceruac eta lurra,
aingueruac eta guiçona, mendiac eta itchasoa, uretan da legorrean dacusguçan
apainduri guztiac; berac eguin ditu neguco edurra ta udabarrico loreac; berac
emoten dautsa argui ta berotasuna egusquiari ta gabari iluntasunaren estalqui
balça; berac daucaz aidean goi eder urdin içarsuac; bere besoaren indarrac
botaten dau odeietatic tchimista gori quiscalcorra; berac emoten dautsa aise ta
olatuari arnasa andico orrua bildurgarrizcoa; berac ondatu daiquez une batean
guiçonaren eguitadaric sendoenac; berac birrindu daique lurbira guztia ta bere
gurariagaz lurbira barriac sortu.
Orregaitic, sinistedun guiçonac, lurrecoen laguntasunic eztauquen
orduetan, edo adisquide ta erritar guztiac ecer ecin daiquiela esagututen
dabenean, cerurutz jasoten dabe euren biotza, cerurutz euren escaria; orregaitic
preminetan dagoçan guztiac bilatuten dabe Mariaren bitartecotasuna, bada Ama
Maria da ceruetaco erreguina, Jaungoico donearen escumaco aldean jarrita dago,
ta Içate done orren aguimpide guztiac bere escuetan daucaz.
Baina, celan da Maria aimbeste anditasun da escubideren jaube?
Jaungoicoari bacarric dagoquiona celan dago gaur Mariaren escuetan? Berba bat
bacarragaz adieraçoten emongo deutsuet. Maria, Jaungoico gauça guztien Eguile
orren Ama da. Egun donsu baten, berez da beticotasunetic ilezcor da alsua dan
Jaungoicoac çoriontasunaren jaureguitic lurrera etortea erabagui eban, guiçona
lurretic ceruraino jasoteco asmo ederragaz. Da Lurbiaren asieran faciamus
hominem ad imaguinem et similitudinem nostram esaeban guisara, «eguin daidan,
dino, ama bat neuretzat neure irudira: sortu bedi garbi; neure garbitasunari
dagoquion leguez, guiçonen jatorrizco gaistoqueri bague; eztaiola orbanaren
quereisiac icutu; inoc içan ez dituan da içango ez dituan edertasunacaz jancia
içan dedila, arimaco aberastasunez neurribague apaindua, neure escuetatic urten
daben içateric aberatzena». Ta sortu çan Maria infernuaren sacontasun balçari
dardara eraguinaz, cerua ta lurbira guztia atseguinez beteaz, garbien artean
garbiena, ederren artean ederrena, maitagarrien artean maitagarriena. Ta
Mariagandic jaio çan lurrean Jaungoicoa, Jesusen icena artuaz, Mariac çaindu
eban Jesus-Umearen lo goço-goçua ceruco aingueruac baino mila bidar obeto,
Mariac asi eban Jesus bere bular garbietan; Mariac lagundu eutsan Jesusi erbeste
onetaco ibilpide nequetsuan, Belenetic Eguiptoraino ta Jerusalengo uri barrutic
calbarioco mendi tontorrera. Dana, oso-osoric içan çan Maria Jesusençat: (ta
Jesus Mariarençat (gueroraco) Jesusençat içan ciran Mariaren gogamenac,
Jesusençat bere itz bigun eztitsuac, Jesusençat bere beguiac, Jesusençat bere
espanac, Jesusençat bere arnasea, Jesusençat bere içate guztia; Jesusi emon
eutsaçan bere biotzeco samurtasunac (eta Jesusec Mariari), Jesusegaitic agortu
cituan bere malcoen iturri garbi ta ugariac. Eta içanic Jesus bacotchari bere
saria emoten deutsan Jaungoico çucen esquer andicoa, celan sarituco eceban Andre
Mariaren ardura ta lan gogotsua? Içanic Jesus lapur bati azquen orduan eguindaco
arrena ençuten dautsan Jaungoicoa, celan ençungo ez ditu bere Amaren arrenac?
Içanic Jesus bere icasleac Israelgo erriaren erabaguitzaile jarri cituan
Jaungoicoa, celan eceban ipinico bere Ama lurbira guztico ansien
erabaguitzailetzat? Eguia andiagaz esaeban Nicomediaco Gregorio doneac Mariaren
mende ta aguindupean itchi cituala Jaungoicoac sortutaco gauça danac, eta
eztagola Mariac ecin daiquean gauçaric: nihil resistit tuae potentiae, nihil
resistit tuis viribus; omnia obediunt tuo imperio, omnia tuae potestati
serviunt.
N. e. m.: Eliçaco beste guraso ascoc Mariac daucan escubidearen gainean
dinozcuena ezteutsuet esango, gueiegui luçatu ez nadin. Ezta preminazcoa.
Lurbira guztiac daqui Mariaren aguimpidea cembaterainocoa dan: emen bertan,
eliça onetan bertan eracutzi dau inun baicen ondo guiçon gaistoac çucembidera
ecarriaz, errenari oinac çucenduaz, sugarren erditic eta ujolen indarretic erre
edo itz baric guiçonac atareaz; itsuai arguia emonaz, mututuari mina, gaichoai
osasuna, etchadi ascori ondasuna, çoriona ta baquea. Iracurri eguiçue neure
eracusle on Etchebarria jaunaren liburua, Begoinaco Andre Mariaren condaira, ta
an icusico dituçue Andre Mariac Begoinan eguin dituan mirari asco, beste asco,
gueienac arguitaratu baric gueldituarren. Baina cer dinot nic eta cetan nabil?
Guc cer daucagu inun da ecer iracurri bearric? ceinec eztaqui Bizcaian Begoinaco
Amac ceru ta lurrean daucan escubidea? ceinec ezteutsa emen, larri ta estu içan
dan orduren baten Begoinaco Andre Mariari arren eguin? ceinec eztau esagutu
cembaterainocoa dan Maria guztiz donearen aguimpide lucea? Esan daiela euren
lurrac legorturic egon diran eretian euri esque etorri jacoçan erriac; esan
daiela olatuen artean besoac çabalic bere laguntasuna escatu dautsen
itchasguisonac; esan daiela içurri urte bildurgarrietan bere aurrera negarrez
etorri diran guiçadiac; esan daiela eliça onetaco ormetan eseguita dagoçan
pintura gomutagarriac. Nic eztaucat gueiago esan bearric.
N. e. b.: Itchi daigun gauça esagututzat Mariaren aguimpide andia (ta
goacen bere erruqui ta maitetasuna icustera) Maria Jaungoicoac bere amatzat
beticotasunetic auqueratua dala esan dogu, ta celan Jaungoicoac bacotchari bere
içaquera ta biciqueran bear daben argui, era on da egoquitasuna emoten deutsan,
jaquina da Mariari emongo eutsala Jaungoico santu, erruquior da maitecorraren
Amac bear eban ontasun, erruqui ta maitetasuna. Etzan naicua Mariarençat beste
edocein done edo santuc daucan ontasuna: Jaungoicoaren ontasun da erruquia santu
guztienen gainetic dagoan ancera Mariaren ontasun da erruquiac beste sortutaco
içate guztien gain-gainetic egon bear eban, da jaio çan egunetic bertatic Maria
mila bidar onagoa çan, erruqui ta maitetasun gueiago eucan bere anaiençat beste
done ta aingueru guztiac batera baino. Ta, ceinec neurtuco dau guero Jesusegaz
bici içan çanean icasi eban erruqui ta maitetasuna? Neurtu eguiçuez itchasoetaco
urac, neurtu eguiçuez ceruac, neurtu eguiçue Jaungoicoa, ta orduan jaquingo
doçue cembaterainocoa dan Mariac guiçonençat daucan maitetasuna. Errecorra dana
ecin leiteque erre baga suaren erdian egon; usain goçozco loreacaz dabilena
usai?' goçoz beteric guelditu oi da; ta Maria maitetasunezco suric andienaren
erdian bici içançan, ceruco loraric ederrenaren jaube içan çan, Jesusen jaube;
beragaz etsepe batean bici içan çan oguetamairu urtean; bere alcho ta besoetan
euqui eban mila aldiz; bere arpegui ederrari musuca, bere begui cerutarrai
beguira, bere ule quiscurrac igorcica egongo jacon sarri ascotan. celango usain
goçoac esarrico iacoçan bada Mariari, cembat samurtasun icasico cituan
Jesusegandic, cembat ontasun artuco cituan ontasunaren asiera, sustrai ta
iturburutic? Joane donea (santua) bein bere burua Jesusen bularrean euqui
ebalaco eztia baino goçoagoa içan çan, da bere bicitza guztian maitetasuna
eracusten jardun eban. Da Mariac bere erraietan euqui badau Jesus, aimbeste
aldiz euqui badau bere bularraren ondoan (contra), Jesusen Biotz santuco taupada
neurtuac Mariaren biotzagaz batera ibili badira, noc esan daique cembaterainocoa
dan Jesusen Biotzetic Mariagana sartuco çan maitetasunaren ibai çabala? N. e.
Maitetasuna da Jaungoicoa. Maitetasunagaitic etorri çan Jesus lurrera, alderdi
guztietan ondo eguiten igaro cituan emengo bicitzaco egunac, transit
benefaciendo; maitasunagaitic itchi euscun gure elizmaietan bere gorputza, bere
odola, bere Jaungoicotasuna; maitetasunez soraturic leguez ilçan curutze batean
guiçonagaitic. Ez euscun beste legueric ipini, maitetasunezco legue guztiz
erreça baino: «maitetuco doçu gauça guztien gainetic Jaungoicoa, ta ceure lagun
urcoa guero ceure burua maite doçun ancera», esaeuscun, da legue orren erroac
Berac çabaldu cituan alderdi guztietan da sartu cituan batez bere Ama Mariaren
erraietan, guiçonaren biotzean. Ordutic aurrera berez doaquio guiçonari biotza
maitetasunaren bila, itsua badago oquer bidetic, ecer eztan gauça bat
maitegarria dalacoan (Jaungoicoa baino maitegarriagoa); ceruco arguiac lagun
eguiten badautsa Jaungoicoa lenengo maitetuaz, da guero, beren mailatan, bere
escuetaco eguinça ederrac. Maitetasuna nai-ta-naiezcoa da Jaunaren irudira
eguindacoençat eta eztago inor norbait maitetu eztabenic. Ara: elizguiçona nas
ni, beguiratuten dautsat soinean daroatan janci balçari, baina ez nas lotsatuco
esaten, neuc bere badaquit cer dan maitetasuna, maitetasunaren ezti apur bati
icutu içan deutsat. Neure guelatchoan daucat neure maitearen irudia, ta an,
bacartadeco ichiltasunean ascotan esan deutsadaz asmau ditudan gauçaric bigun da
goçoenac, an egon natchaco sarri laztan da laztan aspertu ecinic. Badaquiçue
ceinena dan irudia, n. a.? Begoinaco Andre Mariarena da, bera da neure Ama ta
bera bacarric dot maite gaur. Orain lau ilabete beste ama bat baneucan; gaur
umesurs nago, neure biotzaren naigabeac nori esanic eztaucadala. Ta nire irudira
beste asco negarrezco lecu onetan...
Orregaitic eracutzi deuscu Jesusec Aitagurea, arimea ceruetara jaso daigun
arnasa ta poztasun apur baten bila; orregaitic Berac ipinitaco leguea Berac
ondoen bete gura içaeban, orregaitic calbarioco mendian ilçan gugaitic, bere
eriotzeagaz esaten euscula: «neuc maite çaituet inoc baino gueiago»; orregaitic,
curutzean ilten egoala, Amaren biotza çala maitacorrena gogoraturic, Ama bat
emoeuscun, da ez edocein ama, Jaungoicoac beretzat auqueratu, aberastu ta ceruco
apainduriz janci eban Ama, Amaric onena, goçoena ta samurrena. Bere ondoan,
Jauna quendu ezquero, içateric onenac eztira onac, samurrenac eztauque
samurtasunic, maitegarrienac eztira maitegarri. Ta poztu çaitece, n. e. b., Ama
santu ori, ceruetan dagoçan erruqui guztiacaz egun donsu çorioneco batean
Bizcaico lurrera etorri jacun, gaberdian urteten daben ilarguia leguez,
Jaungoicoac cerutic Bizcaiari biraldu eutsan, irribarria leguez Begoinan aguertu
jacun (goiceco içarra baino ascoçaz ederragoa) bere Amatasun samurra eracusteco
asmoetan: da ordutic aurrera Begoinatic Bizcai guztira çabaldu ditu bere emote
on ugari ta pozgarrizcoac. Eztago bada ezdabaidaric, Maria ezta bacarric on ta
erruquitsua, Mariac maite gaitu ta maitetasunac ecarri eban bere
bizcaitarracana.
Orreçaz ostean, guztioc daquiçue maitetasuna, erançuera tcharra daucanean
ilda guelditu oi dan leguez, erançuera ona daucanean asco gueiago asi ta
isiotuten dala; ta Bizcaiac Mariaren maitetasunari guztiz ederto erançun dautsa
beti. Bizcaiac eguin dautsaz Mariari guztiz anchinatic baseliça egoquiac bere
mendi, saroi ta gailurretan; Bizcaiac esquini deutsaz Begoinaco Amari, bere
oletan eguin daben burdinea ta itchasoco arrainacaz atara daben dirua; Bizcaiac
emon deutsaz Indietatic ecarritaco urrea ta cidarra Bizcaiac ipini dau Mariaren
irudia bere onci azcarren aurrean, erri andietaco calietan da erritar
bacotcharen etche barruan; Bizcaiac jaso dau bere banderetan Mariaren irudia
arrotzen contra jasartu bear içan dabenean; Bizcaiac dauca Maria, calbarioco
mendian curutzearen oinean egon çan leguez, guernicaco çugatzaren ondoan, gueure
batzar etchean, gueure anchinetaco gomuta çar guztien çainçailetzat Bai;
Bizcaiac maite dau Maria, ta emen çagoce çuec danoc maitasunaren aguergarri on
bat emoten, orain oguei urte beste bat emon cenduen leguez. «Begoinara», esan
deutsue, ta Begoinaren icena ençun orduco danoc asi çarie bidean Ama Mariaren
arpeguia icusteco poçagaz, ta Berari çuen escariac eguiteco asmoagaz. Orregaitic
uste dot Mariac guganaco daucan maitetasuna gure erançuera onagaz asco gueiago
asi jacola, ceruetaco erreguin alsua guri lagunceco prest daucagula, Ama batec
bere umeac goçatu oi dituan leguez Mariac goçatuco dituala gure naigabeac.
Quomodo sicut mater blandiatur ita ego consolabor vos.
Min dot gueiago esan ez bearra, baina eztago astiric, eta onembestagaz
esagututzat itchi bearco dot alde batetic Mariac escubide andiac daucaçala ta
bestetic bere biotz samur da erruquitsuaren jaubea dala.
Orain bada, n. e. b., esan ditudan gauça guztiac eguiac diran ezquero,
ustequidaric andienagaz esan gueinqueoz Mariani Bizcaiac eta Euscalerri guztiac
daucaçan preminac, itcharopenic onenagaz ipini gueinque bere escuetan euscaldun
guztien escaria. Eguin daigun arren, edo eguin daiodan neuc danen icenean.
`Begoinaco Andre Maria: emen gaucaçuz çure eleizmaiaren aurrean gure samintasun
andiac çuri esatera etorri garean euscaldunac. Ai Ama! Euscalerri errucarria,
oraindic une asco eztala, berezcorra çan, bustarri baga egoan, çorioneco bici
çan inoren ondamu baric bere legue çarraren egalpean; da orain gure naigabezco
egun ilunetan, bere legue çarren liburua escuetatic quendu ta urratu dautse,
bere batzar-jaureguico ateac itchi ditue (çure irudia, inoren arren baga,
barruan guelditzen dala), guernicaco çugatz maite maitearen azpian ichiltasun
ilgarria dago, bada bere querizpe osasungarrian eztira jarten Bizcaico guiçonac,
curutzeagaz batean dagoan çugatz bedeincatu ori basterturic dago (curutzeagaz
batera), ilçat daucagu ascoc; da euscaldunac, lenago curutzearen alde, erbesteco
errietan aimbeste icerdi ta odol emon guenduan euscaldunac, lenago Bizcaiari
beguiratu bear jaconean ain azcar, arduratsu ta ausardi andicoac guinanac, gaur
motelduric gagoz, naguitasunac loturic gaucaz, eztaquigu bear dan aina eguiten
curutzearen alde, eusqueraren alde, anchinetaco ecanduen alde, (legue çarraren
alde?); eztaucagu indarric, estaucagu quemenic, eztaucagu adoreric, eta, ai!
auche da tcharren-tcharrena: ardura andiric bere ez ascoc. Eguia da, negar
eguiten badaquigu emacume argalen guisara, ta ori bere ez danoc.
Badira emen norbaitzuc, Euscalerrian jaioac, minez euscaldun garbiac
dirala esanarren, sorterriaren onari baino euren etcheari ta buruari gueiago
beguiratuten dautsenac, euren gurasoac cer içan ciran asturic bici diranac.
Olangoen euscaldun odola içosturic dago, ta ez litzateque berotuco, ez
litzateque epelduco gure errico arerioac guernicaco çugatz igarragaz eguindaco
su andi baten ondoan bere.
Orregaitic, Begoinaco Ama, gu argalac bagara, guc ecin badogu ecer eguin,
çuc guztia daiqueçu, ta çure escuetan ipinten dogu Bizcaiaren ausia. Garbiro
esango deutsugu gueure gogamena: ez guenduque gura ecertan bere gueieguizcoac
içan; ez guenduque gura grina gaistoen lainoac gure adina lausotu daian; çure
Semeac aguinduten daben leguez lagun urcoari çor deutsagun maitetasuna gorde
gura guenduque; ezta bear da eztaucagu biotzetan inorençaco gorrototic. Bacar-
bacarric escatuten dogu emon daiguela guri gueure leguea, bada erbestean
eguindaco legue gaisto barriacaz ezcabilz ondo, ta gu oquertuagaz inor ezta
çucendu; itchi daiguela guri baquean gueure guisara, bacotchac daquialaco onduen
bere etchearen barri; itchi daiguela il baric gueure eusquerea, ez bacarric
mendian da baserrietan, baita bere uri ederretaco calien erdian da eliçaric
andienen barruan, bada toqui guztietan bici içateco da Moguel da Astarloaren
izcuncea. Eztaiela eusquerea icastetchietatic campora bota, gauça donga ta
barregarria leguez; eztaiela emengo umien mina lotu Aita gurea ta Agur Maria
euren gurasoac eracutzi dautseen guisara esan eztaien. Onçat daucaguz bestien
izcunçac, baina gueurea daucagu obetzat gueurea dalaco, çarrena dalaco, onena ta
ederrena dalaco gure iritsiz. Azquenez, gure arerioac bacotchari berea emoten
çaleac badira, alderdi guztietan erderaz ¡viva la libertad deiezca badabilça,
itchi daiguela guri gueure gain, itchi daiguela euscaldun da cristinau isaten da
içan daitecela eurac gura daben guztia.
Oriche nai dogu ta besteric ez, Begoinaco Ama. Gomutau çaite, Bernardo
doneac esango leusquiçun leguez, eztala egundo inor çugana etorri, negarrez ta
çotinez bere etchera biurtuteco. Ezcaiçuz, bada gu gueure naibagueacaz atzera
bialdu. O Jesus erruquiorraren Ama erruquiora! Eztaucagu guiçonacan
itcharopenic, çu çara gure itcharopen bacarra. Ençun eiguçuz, bada, gueure
biotzaren erdico arren beroac..., eta, guc deritchogunez, çucembidetic badator
escatu deutsuguna, eguiçu ceuc guztia al daiqueçun erreguina alsu orrec, jaditsi
daigula gure gurariac escatu deutsuna, biurtu gaiteçala gaur daroaguçan baino
egun obietara, lainu bagueco ceru garbitic egusqui alaiaren errainuac argui
eguin daiguela».
Neure anai euscaldunac, agur. Bederatziurren onetan euscalerriaren alde
eguin ceinquienic gauçaric onena eguin doçue, Ama ta bitartecoric onenaren
escuetan ipinico doçue ceuen arren da guraria, joan ceintequez ceuen errietara
atseguintasunez beteric. Agur, bada, guztioi. Emen gueldituco da Maria, baina
bere beguirada bigunac lagunduco deutsue ceuen bidietan. Maite danari, agur
eguinda guero bere, alcarregandic aldenduta bere, atzetic beguira egoten
gaiacoz, da Begoinaco Amac maite gaitu. Berac bedeincatuco ditu çuen gurasoac,
çuen seme alabac, çuen anai-arrebac, çuen etcheac, çuen arlo ta cereguinac;
berac lagunduco deutsue orain da eriotzaco ordu larrian, da, euscaldun
eguiazcoac leguez, bere Seme Jesusen legue ona beteten badoçue, berac sartuco
çaitue beti-betico çorionera, ta ceruetan icusi daigula alcar guztioc. Alan içan
dedila.

(INMACULADA)

De qua natus est .Jesus, qui vocatur christus.


Beragandic jaio çan Jesus, cristo deritzaiona.
(Mateo Santuaren Ebanjelioco 5 garren
iracurburutic artutaco itzac.)

N. a. m.: Andia da Jaungoicoac guiçonarençat daucan erruquia. Erruqui


orrec janci eraguin cion guiçonaren jasquera argala, erruqui orregatic negar
eguin çuan lurrean, beti negarrez dabilen guiçonarequin batera, erruqui
orregatic eguin çuan Jesusec bere burua umeaquin ume, guiçonaquin guiçon,
languileaquin languile, arrançaleaquin arrançale, bearsuaquin bearsu; erruqui
orregatic içan çan Jaungoicoa gaichuen artean sendatzaile, ezjaquinen artean
eracusle, jaquinsuen artean jaquinsu, ceruco jaquituria eracusteco; erruqui
orregatic artu çuan bere gainean guiçonac egundaino ordaindu ecin ceçaquean
sorra; erruqui orregatic ilçan ta erequi cizcon guiçonari çoriontasuneco ate
pozgarriac.
Andia da bada Jaunaren erruquia, ta era berean da andia Jaungoico santu
orren escubidea. Berac sortu cituan ecerecetic eta itz bat bacarra esanaz,
ceruac eta lurra, aingueruac eta guiçona, mendiac eta itchasoa, uretan ta
legorrean icusten ditugun edertasun guztiac; berac eguin ditu neguco edurra ta
udaberrico lore apainduac; berac ematen dio argui ta berotasuna egusquiari eta
gabari iluntasunaren estalqui belça; (berac dauzca aidean goi eder, urdin ta
içarsuac;) bere besoaren indarrac botatzen du odeietatic tchimista gori
quiscalcorra; berac ematen dio ais eta olatuari arnasa andico orrua
bildurgarrizcoa; berac ondatu leçaquez umetso batean guiçonaren eguitadaric
sendoenac; berac ondatu leçaque lurbira guztia ta bere nai içatearequin bacarric
lurbira, egusqui ta içar berriac sortu.
Egun doetsu batean, berez ta beticotasunetic ain erruquior ta escubidetsua
dan Jaungoico ori erruquitu çan guiçonarequin ta çoriontasunaren jaureguitic
guiçonen artera etorcea erabaqui çuan deabruaren mendetico guiçona ateratzeco.
Ta lurbiraren asieran faciamus hominem ad imaguinem et similitudinem nostram
esançuen becela, faciamus Matrem, esaten du, ad imaguinem et similitudinem
nostram; eguin deçatan Ama bat neretzat eta nere irudira; sortu bedi garbia,
nere garbitasunari dagoquion ancera, guiçonen jatorrizco gaistaqueri gabe;
ezteçaiola orbanaren quereiçac ere icutu; inoc içan ez dituan ta içango ez
dituan edertasunic andienequi jancia içan dedila, animaco aberastasunez
neurrigabe apaindua, nere escuetatic erten duan içateric aberatzena. Ta orduan,
egun arguia datorrenean gabac iguez eguiten duan becela, jatorrizco
gaistaqueriac iguez eguin çuan infernuco leice çuloetaraino, ta sortu çan Maria,
ceru ta lurra atseguinez beteaz, garbien artean garbiena, ederren artean
ederrena, maitagarrien artean maitagarriena.
Au da, n. a., gaurco egunean Eleiça santac gogoratzen digun jai ederra.
Baina ezteçala inorc esan Mariarençat bacarric dala Jaungoicoa emaile ugari ta
ona, ta ez beste Adanen ondorengoençat. Eguia da Mariari Jaungoicoac, bere Amari
cegoquion becela beste Adanen ondorengo guztiai baino animaco aberastasun
ugariagoac eman ciozcala, baina baita ere eguia da ta gaurco jaian gogoratu bear
degu jaio ta laster asco, cristau guztioc garbitu guenduçala bataio santuan,
danoc apaindu guenduçala ceruraco bear dan jasquera garbiarequin, danoc artu
guenduçala bere besoetan seme alaba maiteac becela; eguia da animaco ondasunetan
desberdintasun andia dagola Mariagandic gugana, baino baita ere Mariac eraman
çuan bicitzatic guc daramagun bicitzara. Jaungoicoaren ontasunac guztioi eman
digu bere irudira sortu duan anima, guztioi beguiratu digu erruquiz, ta
guztiençat jarri du bere Amarençat etzuan sacramentu bat, autorrera edo
confesioco sacramentua, bein, bi aldiz, amar aldiz, mila aldiz gure animac
garbitu ditzagun. gueu guera animaco garbitasuna loitzen dogunac, gueu guera
animaco aberastasunac edoceinen oinetatara botatzen ditugunac; gueu guera gure
animaren ondatzaileac.
Eta gure eguite gaisto orretatic aldendu gaitecen, nai niquiçue arçalde
onetan eracutzi guere anima ederra, garbi erabilcetic datorzquigun mesedeac eta
gaistaqueri edo pecatutic gueuc gueure buruari ecarcen diozcagun calteac. Ara
emen, nere itzaldiaren gaia.
Auspeztu gaitecen lenengo Mariaren oinetan, ta escatu çaiogun denoc bere
bitartez Aita Jaungoicoari lambide onetaraco bear detan argui ta laguntasuna,
oitura dan becela ceruetaco erreguina oni Agur Maria esanaz.
De qua natus, etz.
N. a. m: Ancinetatic esaten dan gogamen batec dio, eztuala inorc ematen
eztaucan gauçaric, eta denoc daquigun eguia andi, çucen ta ciurra bada
Jaungoicoac eguin, eman ta çabaldu dituala ceru, lur ta guiçonen arteco
edertasun danac, eguiaz esango degu Jaungoicoa dala edertasun danac, eguiaz
esango degu Jaungoicoa dala edertasun guztien asiera ta iturburua; Jaungoicoa
dala guc ames eguin gueneçaquean içateric ederrena baino ascoçaz ederragoa;
edertasuna bera. Gogoratu çaitezte orain Jaungoicoac eguin guenduçala gu bere
irudira, faciamus hominem ad imaguinem et similitudinem nostram, guc bacoitzac
daucagula anima bat Jaungoico santu orren ancera sortua, bataio santuan garbi ta
apain ta ceruco arguiz beteric jarri citzaiguna; ta esan çadaçute anima garbia
baino gauça ederragoric ote dan lurrean.
Ez, n. a. m. eztago gauça ederragoric: eta orregatic Santa catalina batec
esaten çuan, anima garbia ain çala ederra ece, bein icusico baguenu pocic emango
guenduqueala gorputzaren bicitza, animacoa ez galceagatic. Ain da ederra ece,
ceruco aingueruac lurrera beguiratzean eztue beste gauça onic lurrean bilatzen
anima garbiac baicic, eta emen jaiotzen diran umetchoacatic ascotan esaten dana,
esango dute: bere Aita ederraren itchura du, Aita Jaungoicoaren itchura. Ain da
ederra ece deabruac infernutic lurrera beguiratzean ondamuz edo imbidiaz anima
garbia icusten du gauçaric onena becela ta gorrotozco itzaquin esaten du: bai,
bere Aitaren itchuracoa da, baina nic galduco det, al badet, nic quenduco diot
bere Aitaren itchura ederra. Aitaren contra ecin daiquet ecer, alabaren contra
saiatuco naiz. Eta saiatzen da ta ascotan, tchit ascotan, quencen dizca animari
bere edertasun guztiac, eta alperric galcen du Jaungoicoaren irudia. Sicut fluit
cera a facie ignis, esaten digu Dabidec, sic pereunt peccatores: arguiçariz
eguindaco irudi bat sutan urtutzen dan becela orrela urtutzen da grina gaistoen
sutan Jaungoicoaren irudia; ta len ain eder çana guelditzen da gauçaric itsusi
ta nascagarriena becela: corruptio optimi pessima. Ori da lenengo pecatuan
dacarren caltea.
N. a. gasteac: Nic badaquit oso apainduri çaleac, oso ederçaleac ceratela,
eta ascoc eder içateagatic edocer gauça eguingo cenduqueçutela. Baina jaquin
çaçute: gorputzeco edertasuna eztala ecer, açaleco edertasuna baino besteric
eztala, bada emacumeric ederrenari arpeguico açala quencen badioçute, berialasen
gueldituco da oso itchusi. Eguiazco ederçaleac bacerate bada, maitatu çaçute
gauçaric ederrena, maitatu çaçute çuen anima, çaintu çaçute çuen anima ta
erabili çaçute garbi. Orrela eguin çuan Ama Mariac: ederra çan gorputzez ere,
çuec baino mila aldiz ederragoa; baina animaco edertasuna çuan maite ta
edertasun ori çaintu çuan eguiazco edertasuna çalaco, beticotasun guztian
iraungo cion edertasuna çalaco, jaun maitearen irudico edertasuna çalaco.
2. Guacen aurrera, ta esan deçagun eztuela ecercho ere Jaungoicoaren
aurrean balio pecatuan dagoanac eguiten dituan gauça on guztiac; eta contrara,
tchit asco balio dutela anima garbiarequin dagoanaren eguinçac. Errez ulertu
deçaquegun gogamena da au. Etcheco seme on maite baten itza, naizta motela içan,
bere ibilera, bere arrena, bere irribarria, dana içaten da ona Aitarençat; baina
Aitaren aguinduric bete nai ezpadu, bere burua campocotzat eguiten badu, bere
Aitaren irudia ecereztzat euqui ta saldu badu, Aitac emandaco ondasun guztiac
Aitaren etsaiari eman badiozca, seme orren eguitadeac ecin litezque içan Aitaren
gogocoac. Gure Jaun Santuac hebreotarrai eman cien legue bat, esanaz, inorc,
aien artean oitura çan becela, morroiren bat erosten baçuan, çazpi urte
morroitzan eguin da guero, ascatu ceçatela morroia; baino morroitzaco urtietan
jaio citzaizcon umeac, nagusiarençat içan citeçala. Liberi ejus erunt Domini
sui, psi vero echibunt cum vestibus suis; eta au da anima galduarequin
guertatzen danaren irudi egoqui bat; bada anima galduac bere burua deabruari
salcen dio, usqueri bategatic, jolas gaisto bategatic, dança ciquin bategatic,
eta guelditzen da deabruaren mendean, S. Joanec dion becela, qui facit peccatum
servus est peccati; ta deabruaren mendean dagoala eguiten dituen erregu, badaur
ta beste gauça onac eztira ecer Jaungoicoarençat, gaizqui jaioac dira denac,
denac jaiotzen dira ilda: Asia galdua badago, alperric da lurpean sarcea; arbola
bat tcharra bada, tcharra içango da bere alort edo frutua, aita gaichoric
badago, gaichoric ertengo du bere semeac; eta pecataria asi galdua da, arbola
tcharra gaichoric dagoan aita. Baino beste aldetic Jaungoicoaren
adisquidetasunean dagoan anima garbiac eguiten dituan gauça onac, guztiac içaten
dira cindoac, guztiac Jaunaren gogocoac, gustiac osasungarriac, guztiac anima
gueiago ta gueiago aberastutzen diotenac. Onelacoac içan ciran Ama Maria tchit
Garbiaren eguinçac, eta orregaitic gueitu çuan aimbesteraino bere animaco
aberastasuna: asco eman cion Jaungoicoac bere sorreran, asco irabaci çuan bere
bicitzan.
3. Baita ere da caltegarria pecatua, anima Jaungoicoagandic oso aldencen
dualaco. Gure lenengo guraso Adanec bere pecatua eguin çuanean, Jaungoicoaren
bildurrez iguesi baso batean escutatu çuan bere burua. Ta orduan Jaun Eguile
Santua itz soinuric bigun, goço, ta eztienarequin asi citzaion deadarca: Adan,
ubi es? Adan, nun çaude? Bacequian ondo Jaungoicoac nun cegoan Adan errucarria,
baino nai çuan adieraci gaistaqueriac eraman çuala beragandic urruti, ta au çan
bere galdearequin esan nai ciona: Ai! Adan, lenago ceruaren urrian bici cinan,
gaur infernuaren ondoan; lenago nere beguietaco ninia becela cinan, gaur gauça
nascagarri bat eguinic icusten çaitut; lenago nere biotzaren barruan ceunden,
gaur bere aurretic igues eguiten diraçu. Beti Jaunaren contra pecatu eguiten
duen animac Ebanjelioco seme galduac becela urrutiera igues eguiten due, in
reguionem longuinquam; ta ala ta guciz ere ain da ona Jaungoicoa, ain da
erruquitsua ece, etcheco atarian guelditzen da guri deiezca, besoac çabalic
guelditzen da, urrutico errietan gosetea bilacen dutenean, animaco goseac
etchera ecarrico ditualacoan.
Baina, ai! ezta beti çai egoten. Betetzen çaizca erruquiaren neurriac, eta
bat batera sarcen da içugarrizco aserrean. Etorcen da egun bat, denori etorrico
çaigun egun larria usteric gutchien danean qua hora non putatis, eta orduan
deitzen digu Jaungoicoac, ez Aita becela ezpada gauça guztien Jabe ta Jaun
escubidetsua becela, ta orduan juan bear içaten degu Beragana nai ta nai ez.
Mateo Santuac eracusten digu amar emacume, amar nesca gasteri guertatu
citzaiena. Bost ciran cinço ta arguiac eta beste bostac eroquerietan bici ciran.
Etorri citzaien Jaunaren deia, ta bost emacume cinçoac sartu ciran Jaunaren
atzetic betico çorionera. Eroquerian bici ciran bostac ilumpean ceuden animaco
argui gabe, ta asi ciran arguiac pistu naian; baino etzan içan astiric: arguiac
pistu orduco Jaunac ateac itchi cituan. Alperric deadar eguin cioten esanaz:
Domine, Domine, aperi nobis. Jauna, Jauna, erequi çaiguçu. Badaquiçute Jaunaren
erançuera? Nescio vos: etzaituztet esagutzen. Baina Jauna, eztituçu esagutzen
ceuc çure irudira sortutaco animac? Ez, eztaucaçue nere irudiric: arguia naiz
ni, ego sum luch, eta nereac arguitan bici dira; çuec ilumpean ceundeten, nere
etsaia becela; çuec urrutian bici içan cerate nerequin astuta, ta ni ere astu
eguin naiz, nescio vos. Eztet uste, n. a., gauça arrigarriagoric dagonic
Jaungoicoac gu bere seme-alabatzat ez esagutzea baino, ta guerta leiqueala bene-
benetan sinistatuco baguendu, naicua litzateque gure buruco ile guztiac beriala
çuritzeco.
Etzaie orrelacoric guertatzen Jaunaren adisquidetasunean bici diran anima
garbiai. Maiteac maitearequin egon nai içaten du, ta Jaungoicoa maite dutelaco
eztira aldencen egundaino Jaungoicoagandic, eta ezta ere Jaungoicoa bere seme
alaba onacgandic. Anima garbi ta ona da ilegope Santuaren bicilecua, Irutasun
Santuaren Eliça, Jaungoicotasunaren jaureguia; ta orrela içan çan batez ere
Maria gure Ama. Maria içan da jaiotacoen artean Jaunaren maitaleric andiena, ta
orregatic ere, Jaungoicoac lurrera etorri bear çuanean Mariaren erraia garbietan
nai içan çuan sortu, eta Maria bere lurreco bicitzan ere Jesusequin bat eguinic
bici içan çan eta gaur Jesusequin dago beticotasun goçoetan.
4. Azquenengo, n. a. m., gaistaqueriac bere atzetic dacarren caltea da
beti-betico çorigaitza. Gauça andia da Jaungoicoac eman dizquigun animaco
apainduri guztiac eta Jaun santuaren irudia bera grina gaistoan sutan erretzea,
tchit da mingarria deabruaren mendean morroiquinçan bici bearra ta bitartean
eguiten ditugun gauça on guztiac alperric galcea; oso da tcharra Aitaren
etchetic urrutian bici, ta gure etchera biurtu nai degunean gure Aita onac gu ez
esagutzea; baina oraindic ere ascoçaz da tcharrago azquenengo çorigaitza.
Ordurarte itcharopen edo esperança apur bat badago: nere Aita ona da ta parcatu
eguingo dit, uste içaten da, deabruaren mendetic erten eguingo det, eriotzaco
iluntasuna baino lenago joango naiz etchera, ta nere Aitac esagutuco nau ta bere
besoetan estutuco nau, cerura çucen joaten ezpanaiz, Garbitoquian egonaldi bat
eguin da ere, sartuco naiz çorionean. Orrelaco amesac eguiten dituzte lurreco
leguearen azpian catigatu dauden guiçon ilçaileac ere: ba daqui, esaten due,
nere urcamendia escatzen duela, nere senide ta lagunac lan andiac eguingo ditue
nere alde, parcatuco dit bicitza erreguec edo erreguinac edo danadalacoac eta
catiguteguian egon bearra içanarren ez naute urcatuco. Baino ascotan urcamendira
joatea guertatzen da, orainsu Azpeitian guertatu çan becela, ta orduan dira
negarrac, çotinac, naigabe belçac eta biotzaren erdico oinaceac. Ai! Nic
eztaquit, catiguteguitic eriotzaraco guiçon bat ateratzen duenean, icusten
duanean guiçon orrec ol batzuen gainean egur bat, bera itotzeco jarri duen
egurra, inguruan guiçadi talde andia berari erruquiz beguira cerura beguiratu
deçala esaten, joaten çaionean guiçon orri bera ito bear duan borrerua, parcatu
daiola esaten, nic eztaquit guiçon orren biotzean cer guertatuco dan ondo
esaten: «Ai, eriotzatic ecin igues eguin. Ni beste era bateco guiçona içan
baninz, ai eguin nuana eguin ezpanuan! Ez nuen gaur nere burua onela icusico!».
Baino eztaquit ondo esaten. Ta ori esaten ezpadaquit gutchiago jaquingo det,
Jaungoicoac bere erabaqui çucena eman ondorean, infernuco urcamendira dijoanaren
biotzean cer guertatuco dan. Lurreco urcamendira dijoanac Jaungoicoaren
parcacioa içaten du gueienetan, infernucora dijoanac eztauca Jaungoicoaren
parcacioric egundaino; lurreco urcamendira dijoanari, farre deabru borreruac;
lurreco urcamendira dijoanari danac içaten diote erruqui; baina infernura
dijoanarençat eztauca erruquiric inorc, ez Jaungoicoc, ez aingueruc, ez
guiçonec, ez deabruc; lurreco urcamendira dijoanac badaqui bereala amaituco
çaiola bere eriotzaco oinacea; infernuco urcamendira dijoanac badaqui beti
bicico dala ilcen; orduan asten dala egundaino amaituco eztan eriotza.
Ori da animaco ondasunac galdu dituanaren azquenengo çorigaitza. Ta beste
aldetic, Jaunaren paquean ilcen diranac, eriotzaco ordua datorquiotenean poz-
pocic eta paque paquean onela itz eguiten dute: «eldu çait nere ordua, orduric
andiena, orduric onena, orduric atseguingarriena. Amaitu dira nere Ianac, amaitu
dira nere nequeac, betico çorionaren atarian nago. Ara or goian ceru ederra,
neretzat eguin du Jaungoicoac, neretzat dauca ain apaindua, nere nequeac
çaritzeco Jaungoicoa bera daucat çai. O! Aita cerucoa, laizter naiz çurequin
betico çorionean. Atoz çu, eriotza, n. adisquidea; ez naçu icaratzean: non est
amara memoria tua, ezta samina çure oroimena, goçoa da, pozgarria da: atoz,
laztandu naçaçu; atoz, ta eraman naçaçu nere Aitaren besoetara». Onela ilçan
gure Ama Maria, eriotzaric çoragarrienarequin ta eguzquitan eguiten duan cilar
leundua baino arguiagoa, bere anima garbiaren errainuaquin odei guztiac
arguitzen cituala, içarric içar ta egusquiric egusqui, igo çan ceruetaraino; ta
aingueru ta cerutar guztien onguietorriac artuaz, jarri çan bere Seme
Jaungoicoaren onduan ceru ta lurreco erreguina becela.
Icusten deçute orain, cembat ondasun eman diçuten çueri ere Jaungoicoac?
Icusten deçute, n. a. m, cer ondasun andia dan animaco apainduria bataio santuan
ta confesatzen ceratenean ematen çatzuen janci garbia ta cembat calte dacarren
janci ori galceac? Icasi deçute, gaistaqueria pecatu dala, gaitzic andiena, ta
animaco apainduria aberastasunic eta edertasunic onena? Ta ori jaquinda guero
ere, lengo bidetatic ibilico cerate, çuen animaren ajola gabe? Naiago deçute
çuen colcoan deabruaren irudia erabili Aita Eguile maitearena baino? Naiagoco
deçute Jaunac emandaco aberastasunac galdu gueiago ta gueiago irabastea baino?
Naiago deçute Aitaren etchetic urruti bere gorrotoan bici; bere etchean ta bere
adisquidetasunean baino? Naiago deçute infernuraco egur igarrac içan ceruraco
landara loratsuac baino? ceinec itchutu çaituzte orrela? Deabruac, munduac,
araguiac? Ta cer emango diçute deabruac beticotasunean? Nola lagunduco diçute
munduac Jaunaren aserreco egunean? cer balio du araguiac iru edo lau urte barru
lurpean usteldu bear badu? Mariaren alabac ceratela esango deçute, ta bear bada
çuen animac gaistaqueriz jancita dauscatzuela ipinico deçue bularraren gainean
Maria Garbiaren irudia. A! Ez, etzaçute orrelacoric eguin, etzaçute çuen Ama
lotsatu; etzaitezte Jaungoicoaren ta ceruco erreguinaren gauçaquin jolastu. Joan
çaitezte nai deçuen toquira, ibili çaitezte nai deçuen guisara: eliçac eta
Jaungoicoac eztue ecer galduco; çuec galduco deçute. Baina bildur içan,
eriotzaco ordua datorquiçuenean, Jaungoicoac esango ote diçuen Ebanjelioco nesca
eroai becela: nescio vos, etzaituet esagutzen. Eliçara etorri bear badeçue,
etorri Samariaco emacumea becela: J. cristoc gure Jaunac eman cion emacume orri
animaco egarri ta loiqueriac quenceco ura, ta guero Jesus bilatu çuan toqui
artara joaten çan egunero Jaungoicoac eman cion animaco ondasunagatic esquerrac
ematera. çuec ponte orretan, bataio santuan artu cenduen ondasunic andiena,
lurreco urre guztiac baino ascoçaz gueiago dan ondasuna, ta orregatic etorri
bear deçue Eleiçara Jaungoicoari esquerrac ematera. Eguin çaçue S. Bicentec
berarequin confesatzen ciranei esaten ciotena; urrezco lumarequin jarri:
«onelaco egunetan eman ciran Jaungoicoac bataio santuco janci garbia» edo
«onelaco egunetan confesatu ninçan ondo, ta gueiago ez naiz deabruaren mendean
erori». Beguira çaioçute çuen Ama Mariari; beguiratu deçaiogun denoc. Garbia
sortu çan, ta aimbesteraino maitetu çuan garbitasuna ece, garbitasun ori galcea
baino naiago içan çuan Jaungoicoaren Ama ez içatea; garbia sortu çan, ta bere
bicitza guztian gorde çuan garbitasun ori; diru çaleric itchutuenac bere diruac
gordetzen dituan baino ascoçaz obeto, gure betaçalac beguico ninia gordetzen
duen baino ere obeto. Escatu daiogun berari animaco garbitasuna.
O Maria, Jesus erruquiorraren Ama erruquior ta escubidetsua! rota pulchra
es et macula non est in te. Dana cera ederra ta orbanic eztago çuregan. çu cera
garbitasunaren ispilua, ta çuri beguiratzean loituric bilatzen ditugu gure
animac: loituric gure gogamena, loituric gure biotza; ta guc badaquigu eztala
gauça loiric ceruetan sarcen. Beguira gaitzatzu çure begui erruquizco oriequin,
biraldu çaiguçu ceru goietatic argui errainu goço bat, garbitu gaitzatzu, edertu
gaitzatzu animan, eman çaiguçu garbitasuna maitatzeco gogo sendo bat, çuc bidean
utzitaco arrastoari jarraituric iritzi deçagun betico çoriona. Amen.

PEREGRINAciÓN A IciAR

Qui me invenerit inveniet vitam et hauriet salutem á Domino.


Ni bilacen nauanac eguiazco bicitza arquituco du,
ta Jaunac emango dio animaco osasuna
(Proberbios deritzaion liburuco 8 garren iracurburu
ta 35 garren versotic artutaco itzac.)

N. a. m. biotzecoac: Maitagarria da bicitza. Gauça on, goço, estitsu ta


maitagarri guztiac maitatzen ditu guiçonaren biotzac; baina beste gauça guztien
gainetic, gauçaric onena, andiena, goçoena, estitsuena, maitagarriena becela
guiçon bacoitzac maitatzen du norbere bicitza.— Bicitzari beguiratu bear
diogunean beste gauça danac, oso maiteac içanagatic, ecerez batzuc becela, alde
batera utzitzen ditugu. Bicitzagatic utzitzen dituzte jaquinsuac bere liburuac,
escribitzaileac bere lumac, aberatzac beren diruac, soinuçaleac beren soinuac,
jatunac beren janac, edaleac bere edanac, jolasetan dabilçanac beren jolasac,
grinadun guiçonac bere grinac; bicitzagatic utzitzen ditu maitaleac bere maite
cutuna, semeac ama ta amac bere semea: itz batean, danoc dana, bada eztago
bicitza baino gueiago maite degun gauçaric.
Orregatic maite degun bati gauçaric andiena becela, «maite çaitut» eçaten
çaio, «nere bicitza beste maite çaitut» esaten diogu; orregatic begui onez
beguiratzen diogun bati, gora jaso nai degun guiçonari; gure poçaldiric
andienetan biba onelaco! esaten diogu erderaz edo eusqueraz, bici bedi;
orregatic gure erritarrai, gure esagunai, cristau guztiai, paquean bici
garanean, alcarrençat gorrotoric eztaucagunean, bicitza opa içaten diegu, ta
latinerricoac ave, bici çaite, alcarri esaten cioten becela, guc Agur edo Adios
esaten diogu: au da, joan çaite Jaungoicoagana edo Jaungoicoarequin, bada
Jaungoicoa da bicitza ematen diguna, Jaungoicoa da bicitza bera.
Bi erataco bicitzac esagutzen ditugu, n. a. m.: bata urte batsuetaraco
bicitza, guc gaur daucaguna, lurreco bicitza; bestea animaren bicitza,
neurrigabeco beticotasunean iraungo duan bicitza pozgarrizcoa.
Bi bicitza abetatic guiçon guiçagaicho errucarri batzuc gorputzarenari
bacarric beguiratzen diote. guiçon oiec lurrean daucate beren Jaungoicoa (ta
ascotan lurpean), lurrac ematen duanarequin asetzen dira, lurrac ematen duana da
bacarric beren ondasuna; ta or dabilça beti, jo ona ta je) orra, nondic sortuco
edo lortuco, nondic une batzuec obeto igaroco; beti lurrera beguira,
beticotasunera beinere beguiric eta biotzic jaso gabe. Ia lurbira edo munduco
alderdi guztiac astertu dituzte, baster guztietaraino sartu dira; ta icusico
dituçu gure Euscalerrian ere, lenago arçaien oiua edo aberien cincerria baino
beste otsic ençuten etzan toquietan, errecondoric errecondo, basoric baso,
mendiric mendi, gailurric gailur, beti ta edoceini galdezca: non dago gure
Jaungoicoa? Au da, non dago erreca-uren indarra, non dago emen icatza, non dago
arrobia, non dago beruna, non da burnia, non da cilarra? guiçon oiec burni çati
batzuc içateagatic edoceinen aurrean belaunicatuco litzatezque. Ta bear bada
mendietan gurutze bat bilatzean edo Mariaren eleiçatcho bat, ez dute agur bat
eguingo, ez dute tchapelic ere jasoco. Lurtarrac dira guiçagaichoac eta
eztaucate ceruco gaucen oroimenic.
Baino badira beste guisataco guiçonac ere, certaraco jaio diran astu gabe
bici diranac, (lurreco gauçac icusteari utzi gabe, bada ori ere bear da), ceru
aldera beguiratzen daquitenac, biotz andicoac, lurreco gauçaquin asetzen
eztiranac, animaco ondasunen bila dabilçanac, animaco bicitza, betico bicitza
nai dutenac.— Bai, badira, Jaunari esquerrac; eta gaur artean jaquin ezpanuan
ere, gaur çuec n. a. emen icustean icasico nuan eguia eder ori.— A. S.
Francizcoren semeac, Franciaco mugatic eta beste guipuzcoaco errietatic etorri
ceraten cristau onac, Bizcai aldetic Iciarco mendiraino igo deçutenac, ongui
etorriac içan çaiteztela guztioc, eta adi çadaçute, bada çueri albiste on bat
emateco asmoa daucat. cembat urteco bicitza nai deçute çuençat? Oguei,
berroguei, eun urtecoa? Bada nic esaten diçutet Jaunaren icenean, Mariaren bila
etorri bacerate ta Maria bene-benetan arquitzen badeçute, beti-betico bicitza
içango deçute çuençat.
Au da, n. a., nere gaurco itzaldiaren gaia. Bear becela aguerceco lagun
çadaçute Jaunaren arguitasunac jaristen, gure bitarteco Ama Mariari oitura dan
becela
Agur Maria esanaz.
Qui mi invenerit etz...
1. N. a. m.: Içar eder argui ta garbiac ceru urdinean çabalduric dauden
becela, orrela lurrean ere daude çabalduric ceruco erreguinaren irudi
pozgarrizcoac; eta goietaco içarren jira-bira, neurria ta arguitasuna icasten
dabilçan guiçon jaquinsuac Sirio ta Marte, Jupiter ta Saturno non dauden ondo
daquiten becela, orrela ere ceruraco bideac icasi ta jarraitu nairic gabilçanoc,
oso ederqui jaquiten degu Mariaren irudi ençutetsuenac non dauden.
Denoc daucagu çaragoçaco Andre Maria Metarrigainecoaren berri edo
albistea, denoc daquigu Lurdescoaren istori edo condaira, denoc daquigu non
dagoan Monserratzoa, ta gueure lur barruan dauden batzuec bacarric esateco, ondo
esagutzen ditugu Begoinacoa, Antiguacoa, Guadalupecoa, Arançaçucoa ta Iciarcoa.
Toqui abetan batez ere ipini ditu ceruetaco Erreguinac bere jarrileco
osasungarrizcoac, toqui abetan batez ere çabaldu ditu escuac betean animençaco
ondasun ugariac, eta orregatic jaquin içan dira toqui aben icenac, orregatic
jaquin deçute çuec ere Iciarco erriarena. Bai, Iciar, guipuzcoaco lur basterra,
Anduz mendi azpian jaiotaco alaba; Arma, Mendaro ta Debaren ama, nequaquam
minima es tu, etzera gaur guipuzcoaco errien artean tchiquiena; çure icena
çabaldua dago Naparroan, Araban, Bizcaian, ta guipuzcoa guztian, çure icena
badaquite Francian bertan, çure icena çabaldua dago alderdi guztietan, çure
lurreco arança belz batera ceruetaco içarric ederrena jetchi çalaco.
2. Baina guacen gu gure bidetic barrena, guacen gueure arian, ta galdetu
deçagun. certara etorcen dira guiçataldeac ençute andico Mariaren eleicetara?
certara çatozte çuec, n. a. m.? Bicitzaren bila, uste det esaten diraçutela,
bici naiac gacarzqui, animari janaria eman naiac. Egarri dan oreina edo
basaunça, barruan sorcen çaion berezco indarrac iturri garbietara daraman
becela, Quaemadmodo desiderat cervus ad fontes aquarum..., orrela çuec ere
bicibearrac çacarzquite animaco bicitzaren iturrira, bada Mariagan dago bicitza
ta Maria bilatzen duanac animaco bicitza ta osasuna bilatzen du. Qui me
invenerit inveniet vitam eta hauriet salutem á Domino.
Gucioc daquigun gauça da Jaungoicoa dala bicitza guztiaren sustraia,
jatorria, asiera ta iturburua, Jaungoicoa dala bicitza bera.
J.c. gure J. esan çuan eguiaz: ego sum vita, Ni naiz bicitza, ta
Beragandic campora iluntasuna ta eriotza baino beste gauçaric eztago. Ezteçute
icusten nola egusquiac biralcen duan alderdi guztietara bere argui alaia, lur
guztiari berotasuna ta bicitza emanaz? Bada era berean, ez, ascoçaz obeto,
biralcen du ere Jaungoicoac, eta Jaungoicoagatic bici da guiçona,
Jaungoicoagatic bici dira tchori, egasti ta abereac, Jaungoicoagatic ernetzen da
çuec lurrean botatzen deçuten alea, Jaungoicoagatic ematen dute arbolac beren
alort edo frutua; Jaungoicoagatic da egusquia egusqui, Jaungoicoagatic dira
ceru, lur ta itchasoac; Jaungoicoa dago gauça guztiai içatea ta bicitza ematen;
ta Jaungoicoa quendu al balitz, quenduco baguenduque, gauça guztiac il ta
ecerecera biurtuco litzatezque berealaco batean.
Orain bada, Maria içanic ez bacarric Jaungoico alsuac animaco apainduriz
oso aberastu çuan emacumea, baita ere Jaungoicoac berac, lurrean jaio içan nai
çuanean, beretzat auqueratu çuan Ama, (au da) Maria içanic Jesus Jaungoicoaren
Ama, tchit ondo esango degu Maria dala eguiazco bicitsaren cabi santua ta bera
bilatzen duanac arquituco duala animaco bicitza. Esan deçaquegu, bada Mariaren
icenean: Qui me invenerit...
guiçona anima ilezcorraren jabea da ta, bere anima ilezcorrean, bici
içateco gogo sendo bat sentitzen du; eztaqui ondo cer dan eriotza, ta eztu
eriotzaric nai ecertara ere, al duan indar guztiaquin eriotzagandic igues
eguiten du, beti-beticoa nai du içan. Bere biotza beti deadarca dauca: «bici nai
det, çoriona nai det, goçotasuna nai det, amaituco eztan atseguina nai det»; eta
badaqui gaur neque artean daucagun bicitza, noician bein ezti tantoren bat edo
beste içan arren, çotinez ta naigabez, beastunez ta malcoz beteric darabilgun
bicitza, gaicho baten bildurrean dagoan bicitza, eriotzaren bildurrean dagoan
bicitza, eztala ori biotzac nai duana. Biotzac nai du neque gabeco bicitza,
bildur gabeco bicitza, eriotza gabeco bicitza, bicitza dan bicitza, ceruco
bicitza, Jaungoicoaren bicitza.
Baino nondic eta nola etorrico çaigu bicitza ori? Jaungoicoagandic, n. a.
m., eta Mariaren bitartez. Jesusec berac esan cigun bere gorputza jan eta bere
odola edan gabe etzegoala bicitzaric, nisi manducaveritis carnem Fili hominis,
et biberitis ejus sanguinem non habebitis vitam in vobis; Jesusec Berac eçan
cigun Bere gorputza jaten çuanarençat çala guc nai degun betico bicitza, si qui
manducaverit ech hoc pane vivet in aeternum; eta Jesus, guiçona dan aldetic
Mariarena da, Jesusen gorputza Mariaren gorputzetic artua dago, Jesusen odola
Mariaren odola da, Mariac bere bular garbietan asi çuan Jesus maitea, guero bere
gorputza Sacramentu orretan utzi ceçan, guero bere odol guztia calbarioco
mendian gugatic eman ceçan. Mariaren bitartez jaio citzaigun Jaungoicoa,
Mariaren bitartez etorri citzaigun bicitza.
4. Orregatic Eleiça santac esan erasten dio Mariari: «Siongo mendian
indartu naiz, ta Jerusalengo urian daucat nere aguintea. Neregan dago bicitzaren
ontasuna ta eguia, neregan betico bicitzaraco bidea. (Maite naçutenac, atozte
nigana, bada eztia baino goçoagoa naiz.) Nere itza aditzen dutenac eztira
ilumpetan ibilico, ta nere icen onari beguiratzen diotenac betico bicitza içango
dute: qui elucidant me vitam aeternam habebunt».
Orregatic Eleiçac berac deitzen dio Felich coeli porta, ceruetaco ate
çorionecoa, orregatic vita, dulcedo et spes nostra, gure bicitza, gure
goçotasuna, gure itcharopen edo esperança; bada beragatic bici guera, berac
estitzen ditu gure animac negarrezco lecu onetan, beragatic bere erruquiagatic
itcharoten degu çorioneco jaureguian sarcea.
5. Nai deçute orain jaquin Mariagatic cer dioten eleiçaco guraso santuac?
Adi çadaçute, bada. Sto Tomas jaquinsuac eracusten digu, itchasguiçonac
artiçarraren bitartez çucen çucen beren portuetara etorcen diran becela, orrela
cristauac dijoacela cerura, au da, beticobicitzara, Mariaren bitartez, ita
christiani per Mariam diriguntur ad gloriam. San Ireneoc esaten digu, Maria dala
guiçon guztien çorioneco iturburua, universo gueneri humano causa salutis
effecta est. San Bernardoc dio: Mariagandic aldencen dana nai ta nai ez galduco
dan becela, Mariagana datorrena inortara ere eztala galduco, ita ad te conversus
necesse est ut salvetur. San Jermanec esan çuan etzitzaiola inori gauça on bat
ematen Mariaren bitartez ezpada, nemo est cui donum concedatur nisi per te ta
azquenez A. S. Agustin andiac deitzen dio, Eleiçac becela, betico bicitzaco
jaureguian dagoan ate çabal pozgarrizcoa.
6. Ta beste aldetic, eguia onen aguergarritzat M.c betico bicitzara ecarri
nai gaituala eracusteco, cembat mirari eguin ditu Mariac berac edonun, baino
batez ere bere jarrilecuac dauzcan toquietan? cembat andre ta guiçon etorri dira
Mariaren eleicetara gorputzeco ta animaco gaichoarequin, ta Mariaren bitartez
arquitu dute gorputzeco ta animaco osasuna? cembat guiçon ta emacume
gaistaquerico lo sorruan anima ilda ceucatenac, Mariaren bitartez bicitza
berrira jaio dira? Toqui onetan bertan, baserrico nescatcho bateri aguertu
citzaionetic gaur artean, cembati lagundu diete Iciarco Amac gorputzeco ta
animaco estualdietan? O! Jaungoicoac bacarric daqui! Beste milaren artean, ta
cerbait esateagatic ara Iciarco Amaren bitartez eguindaco mirari bi.
Aldaçabal jaunaren liburuan iracurri ditut, eta eztet berençat escatzen
guiçonaren esanac mereci duan baino siniste gueiago; baino nic eguiatzat
dauzcat. Jose cigaranec A. Jesus M.ª Araquistainen aurrean autortu çuan berac
ençuna çala esango ditudan guiçon biiai: Espainia sinisgaistoco mairuaquin
burruca bici ta gogorrean cebilen guiçaldietan, beste asco becela, mairuen
escuetan erori ciran euscaldun bi; bata Debarra ta Aizcoiticoa bestea, ta ondo
lotuta guero sartu cituen dorre ilun sendo batean. Gaizqui ceuden guiçonac dorre
artan, oso gaizqui, catez lotuta, gorputzarençat jan gutchirequin, animaraco
batere janari gabe. Egun batean atsecabez beteric, Euscalerrico gaucetan ames
eguinaz alcarri beguira ceudela, oroitu citzaion Debarrari Iciarco Ama, pistu
citzaion sinistea, berotu citzaion biotza, ta anima animatic deitu cion Mariari
esanaz: «Iciarco Ama maitea, ez ote naçu ni catigutegui ontatic ascatuco?» Eta,
o miraria! guiçon arrec, itz oiec esanaz batean bere burua ascaturic eta
categabe icusi çuan. Içugarrizco guertaera onequin itcharopenez bete ciran lagun
biac, eta ascatua guelditu çanac erregutu cion besteari lagundu ceçaiola an
goian cegoan leio batera igotzen, andic campora saltatu (jetchi, bere burua
bota) cedin. Besteac beldurrez, gauça ura arriscu andicoa çala erançun cion,
baina aimbeste erregutu cion Debarrac Azcoitiarrari, aimbeste aldiz esan cion
Iciarco Amac lagunduco ciela ece, bigundu çan Azcoitiarra, lagundu cioten batac
besteari, saltatu ciran amilqueta sacon bildurgarrizco batera, ecertan ere minic
artu gabe, Ama Mariaren laguntasuna oso arguiro esagutzen çutela bilatu çuten
cristauen lurrera etorceco bidea, ta Euscalerrira eldu ciranean eleiça onetara
etorri ciran lembici, ceruetaco Erreguina bigun ta erruquiorrari esquer ugari ta
biotzecoac emanaz beren animac garbitzera.
Miraritsuagoa da oraindic bigarrengo guertaera. Iciarco beste guiçon bat
Africatarren artean preso cegoan, burniz oso gogor lotuta, naigabez beteric, oso
gaicho ta ia ilceco çorian. «Ai, cion bere artean guiçonchoac, il bear det, eta
gaizqui il bear det, bacar-bacarric, nere etchecoac non nagoan eztaquitela,
sinis gaistocoen artean, apaiz gabe, animaraco laguntasun gabe». Andre Mariaren
jai aurreco eguna çan, ta oroitu citzaion Iciarren urrengo egunean eguingo çuten
eliz-jai ederra, ta erregutu cion Andre Mariari, bere gogoaren contracoa ezpaçan
beinçat, ecarri ceçala nolabait cristauen lurrera, eriotza on bat iduqui ceçan.
Erregu au eguinda bereala gure guiçona guelditu çan lotan, ta esnatu çanean,
nondic eta nola etzequiala, Iciarco eleiça onen atarian arquitu çuan bere burua.
guiçon doetsu ori, esan detan miraria guertatu ta irugarren egunean ilçan, ta
bere anima, ondo garbitua ta pocez beteric, paque santu opagarri batean Jaunaren
escuetan utzi çuan.
7. N. a. m.: Beste onelaco guertaera asco esango nituzque, baino eztago
gueiagoren bearric, bada denoc daucaçute onezquero gauça ciurra becela Maria
bilatzen duanac arquitzen duala lurrean bere laguntasuna ta beti-betico bicitza.
Qui me invenerit inveniet vitam et hauriet salutem á Dómino.
Orregatic, eguia ori ondo cequitelaco, lenagoco euscaldunac urteoro
etorcen ciran Iciarrera Franciatic eta Bizcai guztico portuetatic Ama Mariani
esquer onac emateco asmoan, beren gurasoac oitura ori bera çutelaco, 1448
garrengo urtean Gastelaco Erregue Juan i garrenari esaten cioten becela.
Orregatic Iciartarrac, urteoro, eliz aurreco celaitchoan ipincen çuten lorez
apaindutaco arbola bat, eta itchasguiçonac erosten çuten pocic eun errial
cilarrezcotan, arbola ori cerabilen oncia çorioneco içaten çala sinistatuaz.
Orregatic icusi ditut Iciarco Amaren bilera edo cofradico liburu çar batean
guipuzcoa, Bizcaia, Araba ta Naparroaco jente ascoren icenac.
Baino ez deçaçutela uste içan lenagoco euscaldunac bacarric etorcen cirala
Iciarrera, ez. Oraindic ez naiz ni ain çarra; ta cembat aldiz neronec icusi
ditut, euscaldun garbien usaia cecarren guiça taldeac bideac betean Iciar
alderonz datoçala, jaietaco janciequin tchucun apainduta, candelatchoa escuan ta
biotzaren erdian ceruco siniste bicia çutela nosqui; Amaganaco maitetasuna
eracustera, ta Amaren escutic siniste ta maitetasunaren saritzat animaren
sendotasuna ta bicitza berria arceco ustean.— Oraindic iru bat une dala
alboerrietaco jente asco etorri guinan; ta 1885 garren urtean çorcimilaren bat
anima inguratu ciran emen, beren apaiz arçaiac aurretic cituela, nequeari gain
eguinda oinez gueienac, gabeco ta goiçaldeco orduetan beren etchetic ertenda,
Ama Mariaren irudi bedeincatua lepotic bera jancita, sedazco ta urrezco bandera
ederrac aideratuaz, eusquerazco cantu goçoaquin mendietaco oiarçunac esnaten
cituztela.
8.
«Amaganaco amodiuac
Isioturic garuaz»
cioten orduan bizcaitarrac guipuzcoaco mugarrietatic barrura cetocenean.
Ori berori esan deçaqueçute çuec ere A. S. Francizcoren semeac, gaur etorri
ceraten cristau on, cinço ta leialac, Amaganaco maitetasunac pisturic ecarri
gaitu, bada gure Amagan daucagu bicitza ta bicitza maitatzen degu beste lurreco
gauça guztiac baino gueiago. Ongui etorriac içan çaiteztela denoc, mila bidar
ongui etorriac.
9. Baina, n. a. m., eguia da maitatzen deçutela bicitza? Adi çadaçute
ongui. Eguia da maitatzen deçutela ez bacarric gorputzaren bicitza, baita ere
ascoçaz gueiago animaren bicitza, gueiago balio dualaco? Bada gorputzaren
bicitza çaincen deçuten becela çaintu çaçute animarena, gorputzaren bicitza
quencera datorrenari arpegui ematen dioçuten becela, arpegui eman çaioçute
animacoa quencera datorrenari. Anima ilçaile asco dago, tchit asco; baino
eztaucagu cergatic igues eguin beren aurrean, bada berac baino gueiago guera;
eta cembat eta berac animaren contra, J.n contra ausardi andiagoarequin jarri,
aimbat eta guc ausardi andiagoarequin egon bear degu animaren alde. Beste
errietan curutzeac lurrera botatzen badituzte, orduac guc jaso bear ditugu
curutzeac gure mendietan, Ernion daucagun becela Arnon, Arnon becela Gorbean ta
Aralarren. Gure mendiac içan dira ta içan bear dute curutzearen oinac, eta guc
içan bear degu gurutzearen oinetan gauden gurutzearen çainçaileac (bada orrela
çaintuco degu gure animaco bicitza).
O mendiac, gure mendi ederrac! Maite çaituztet, ez çuen barruan icatza edo
burnia daucaçutelaco, ez çuen errequetan bera ur garbi indarsuac datoztelaco,
ezpada curutzearen oinac ceratelaco, Maria tchit Santaren jarrilecuac
ceratelaco.— Etzarete çuec aldacorrac: Jaungoicoac sortu cendueçanetic gaur
arteraino beti daucaçute jasquera bat, negu ilunean lainuzco tchapela edo
elurrezco estalqui tchuria, uda berri alaian ostro berdez ta usai goçozco lorez
apaindutacoa. Goicean goiz jaiquitzen dan egusquiac beti toqui batean bilatzen
çaituzte, eta çuençat içaten da bere lembicico argui goçoa, çuençat lotara
dijoanean eguiten duan azquenengo agurra. Beti aice osasunsuen erdian bici
çarete, beti çuençat içaten dira erretchinol cantariaren soinuric bigunenac;
beti, Jaungoicoac cerutic beguiratzean, icusten çaituzte berdin, lerden, sendo,
euscaldun, beti-bat. O mendiac, gure mendi ederrac, maite çaituztet!...
10. N. a. euscaldun biotzecoac: Mendi abec becela içan bear degu guc ere,
beti bat, beti gogor, beti irme, beti sinistetsu, beti cristau, beti
Jaungoicoaren maitale; beti ibili bear degu animaco bicitzaren bila, beti cerura
beguira, beti errugabearen animaco janci tchuriarequin... anima garbiaren
barruan aice osasunsuac içan daiguçan, biotzaren erdian itcharopen edo
esperançaren soinu goçoac ençun daiguçan, Jaunaren argui maitegarriac cerutic
argui eguin daigun.
Bici nai degu, ta gueieguizco bici naiac asco garamazqui betico eriotzara.
Eztet esan nai bacoitzac bere bici bideari eztiola jarraitu bear, ez, ori ez;
baina lembicicoa da lembici, ta animaren bicitza da lembicico gauça. Ezteçute
lurreco gaucetaric animaren bicitzaric ateraco. Ildaco gaucetatic eztator
bicitzaric, ta urrea, cilarra ta lurreco ondasun guztiac denac gauça ilac dira.—
Jaungoicoa bilatu bear degu gauça guztien gainetic, Maria gure Ama bilatu bear
degu, bada eguia da bera bilatzen duan arençat dala betico bicitza. Qui me
invenerit invenit vitam.
O Iciarco Ama Maria tchit santua! Pita, dulcedo et spes nostra, salve.
Gure bicitza, gure goçotasuna, gure itcharopen bacarra ceran Ama, Jaungoicoac
gorde çaiçala. Erbeste onetan bici gueran Ebaren umeac ara emen nola gauden çuri
deiezca. Erruqui çaite guçaz, O Ama erruquiorra!, indartu gaitzatzu gure
ombidean, eguin gaitzatzu animaco bicitzaren çaleac, eguin gaitzatzu (cerura
egatu nairic lurrean gabilçan anima ceruçaleac), eta eraman gaitzatzu guero
denoc beti betico bicitzara. Amen.

PRESENTAciÓN

(sin predicar)
Predicado en 1903.

I. Oración cuotidiana.
i. Comienço de nuestras obras.
i. Id. de la vida.
IV. Los mejores hijos.
V. Debemos ponerlos en manos de buenos maestros.
Jaio, asi, bici ta il.
Nola jaio? Etche andi eder-aberatzetan edo bearsu... Erri andi edo
tchiqui... cristau erri edo siniste gaistoco lurretan... Arrotasuna etche
andicoac, arrotasuna erri andietacoac...
Arrotasuna ona balitz cristau jaio gueralaco bacarric.
Nola asi? Guraso batzuen arduragabequeria... Siniste gabeco errietan...
Erri andietan...
Nola bici? Asi ciran becela... Gaizqui...
Nola il? Bici içan ciran becela. Gaizqui...
Ara emen ondo asteco bidea...
Maria asi içan çan ancera, irudira...

Omne masculinum adaperiens


vulvam sanctum Domino vocabitur.
Emacumetic datorren lenengo aurra
Jaungoicuarençat sortua da. (Lu. i.)

N. a. m: Gure Jaun eta Jaungoico Eguila santuac, sortutaco gauça guztiai


eman diete eguinquiçun edo lambide jaquin bat.— Egusquia egusqui içango bada,
narotu bear ditu lurreco landarac eta guiçonari argui eguin bear dio; suac,
eguiazco sua bada, bere mendean arcen dituan gauça guztiac erre ta quiscaldu
bear ditu; içotzac, içotza bada, gauça guztiac otzitu, eta urac, ura bada, gauça
guztiac busti bear ditu. Eta ez bacarric bicitza ta sençugabeco içateac, bicitza
ta sensua duten guztiac daucate beren cereguina. Abere danac jaiotzen dira
cerbaiteraco; eta aidean aguiri eztan elcho ecerez batetic asita goialdietan
egoac çabalcen dituan arrano erregueraino; edonun sorcen diran tchindurri bici
ascarretatic eremu baten erdian, basamortuco jaun da jabe becela, patchada onean
bici dan elefanteraino, danac daucate beren eguinquisuna eta guztiac, itchu
itchuan, ezjaquinean ta beren guiçara bada ere, jaso ta bedeincatzen dute
Jaungoico Eguilearen icen santua.
Baina, batez ere, guiçona da Jaungoicoac onetaraco sortu çuan içate andia.
Berac eman cizcan guiçonari begui bi abec lurraren ta ceruaren edertasuna icusi
ceçan; Berac eman cion adimen arguia gauça guztien Eguile on ori esagutu ceçan;
Berac eman cion biotz samur bat gauça guztien gainetic Jaungoico maitegarria
maitetu ceçan; Berac eman cizcan mingaina ta izquera Jaunaren icen andi ta ona
bedeincatu ceçan. In gloriam meam creavi eum, dio Jaungoicoac guiçonagatic: bai,
gauça guztiac dira nereac, neuc sortu ditut nere aliçatearequin; baina batez ere
guiçona da n. seme maitea, guiçona n. seme cutuna, guiçonac bacarric deituco dit
Aita; guiçonac bacarric bici bear du lurrean, jaiotzatic ilarteraino, erregueric
andienaren semea becela bere guraso Jaungoicoaren icena bedeincatzen, ta berari
bacarric emango diot n. ceruco jaureguietan betico çorion, paque ta goçotasuna.
Orregatic g. Ama W. bedeincatuac, ceru ta lurraren edertasunac icusi
cituaneraco, bere Jaungoico gurasoa esagutu çuaneraco, maitetu çuan Jaungoicoa
biotz ta anima gauça guztien gainetic, ta Beragana joan çan Jerusalengo
eleiçara, Berarequin ta Bere legueac aguincen çuan becela bici ta ilceco
asmoetan.
Eracusaldi eder onetatic icasi bear degu gaur, n. a., «gauça guztiac,
Jaungoicoarenac diralaco, beren sustrai ta asieratic esqueini bear diozcagula
Jaungoicoari ta batez ere gure bicitzaren asiera ona». Ara emen n. itzaldi
laburraren gaia.
Escatu çaiogun onetaraco bear detan arguia argui guztien Iturburua dan
Jaunari Berari, Ama Manaren bitartez. Lagun çadaçu, Ama maite biguna n.
aditzaileai gai eder au bear becela adierazten, bada laguntasun ori jarizteco
esaten diçugu denoc Goiaingueruaquin batean, Agur Maria bana.
Omne masculinum etz.
N. a. m.: Echodo deritzaion liburu santuan iracurri det nola Moises
legueguileac aguincen cion Aaron eleiz guiçon nagusiari, Jaunaren icenean,
esqueini ceçaiola Jeoba Santuari goicean goicetic usairic goçoeneco esqueinçari
bat urregorrizco elizmai edo altarearen gainean; eta Beda jaquinsuac dio,
gainera, Legue çarreco esqueinça orrec eta guc altarean erretzen digun insensuac
cristauoc Jaunari eguin bear diogun goiceco arren, otoitz edo escaria aditzen
ematen duala. I. Ara emen nondic esagutu bear guenduquean, beste bideric
ezpagueunca ere, cristauen eguneroco cereguinac içan bear duala, Jaungoicoaren
aurrean belaunico jarri goicean, ta lembicico gogamen ta escariac beragana
bialcea, gueure biotzaren erdian Eleiçaren irudira esanaz: Dirigatur Domino
oratio mea sicut incensum in conspectu tuo, bada goicean da Jaunaren laguntasun
ta doaiac iristeco orduric onena, maná ceritzaion janaria Israeltarrai goicean
goiz ematen citzaien becela.
Orregatic Jacob gurasoac egun sentian escatu cion bere bedeincacioa ceruco
aingueruari; orregatic esaten du Dabid Erregueac bere bostgarrengo antolamendu
ederrean: Mane echaudies vocem meam, «goicetic adituco diraçu, Jauna, çugana
bialcen detan itza»; eta irurogueta bigarrengoan: Deus Deus meus, ad te de luce
viguilo, «O n. Jaungoicoa! Ernai nago ni beti arguia datorreneraco»; eta
orregatic, azquenez, gure Ama ta eracusle Maria santac, bere buruan adimeneco
arguia sartu citzaioneraco, goicean goicero eguiten cion Aita cerucoari lurrean
eguin dan otoitzic samur ta egoquiena.
Baina Jaungoicoari arren eguiteco, cergatic dauca guiçonac ain goicetic
ibili bearra? cergatic? Jaun crisostomo santuac erançungo digu: «erregue baten
aurrera, dio santu onec, guiçonic andienac joaten dira lembici, eta berac itz
eguiten dute besteac baino lenago. Ara or cergatic guiçonac, beste lurreco içate
guztiac baino lenago joan bear duan Jaungoico Erreguearen aurrera». Edo ez al da
guiçona, n. a., sortutaco gauça guztien artean içateric andiena? Edo ez al da
bera Jaungoicoaren icena bedeincatzeco jaioa? Nola bada utzi deçaque bera baino
lenago Jaunaren aurrera joan dedin sortaldetic egunero datorren egusquia? Nola
bada utzi deçaque, berac otoitz eguin baino lenago, biraldu deçaten cerura,
çugastietaco tchori cantariac beren cantua ta celai ta baratzetaco loreac beren
usai goçoa? Ez, guiçona da lembici, guiçona da gauça guztien erreguea, eta
guiçonac lurrean pausu bat ematen asi baino lenago, belaunicatu bear du
Jaungoicoaren aurrean; bere escuac, lanean asi baino lenago, batu bear dute,
escaria eguiten danean batutzen diran ancera; bere beguiac jaso bear dute
ceruraino, Aitaren jarrilecuraino, bere biotzac esan bear dio A. cerucoari:
«maite çaitut, gauça guztien gainetic maite»; eta bere mingainac esan bear du:
«bedeincatzen çaitut gauça guztien artean bedeincagarria ceralaco». Au da Mariac
ume-umetatic eguiten çuana, ta au guiçonac eguin bear duana; bada onela ematen
dio egunari asiera on bat. Norunz asten gueran arunz joan oi guera gueienetan:
asi gaitecen bada goicean Jaungoicoanunz, bere aurrean ta ceru bidean irago
deçagun egun guztia.
i. Bigarren, esqueini biar diozcagu Jaungoicoari gure eguinquisun guztien
asierac, eguinquisun oietaraco berari laguntasuna escatuaz. Omnis actio ab
oratione inchoanda nobis est, dio Dionisio santuac, gure gauça guztiac escari
batequin asi bear ditugu; ta orrela asi çuan Judit ausarditsuac bere eguinquisun
astuna, Holofernesen dendara sarcean Jaungoicoari esanaz: Respice in bac hora ad
opera manuum mearum, beguiratu çaioçu, Jauna, ordu onetan nere escuaren eguinça
oni. Orrela asi çuan bere erreguetza Justino, Erromaco Goierregueac ere.
Goierregue au, bere aguinte aundia eman ciotenean, erregue jancia bere soinean
ipini baino lenago, sartu çan Eleiça batean ta escatu cion Jaungoicoari lagundu
ceçaiola bere lambide arduratsuan; eta guero, bere jaureguian erregueren
jarrilecuan jarri baino lenago, lembici eguin çuan gauça içan çan curutzearen
seinalea bere gorputzaren gainean.
Era berean, bada, guc ere, n. a. m., asi bear ditugu gure lambide ta
cereguin guztiac, curutze santuarequin eta Jaungoicoari biotzeco erregu beroac
eguinaz, batez ere gure grina gaisto ta animaco etsaien contra gogor ta biciro
jasartu bear degunean. Respice in bac hora, esan bear diogu Jaungoicoari, ad
opera manuum mearum, indartu çaçu, Jauna, ordu onetan nere besoa, indartu n.
biotza, indartu n. anima. Denoc daquigu eguinquisun andi ta astun bat daucagula
guztioc, egun auetan A. Ibargurenen aotic ençun deçuten becela: gure animac
betico çorionera eramatea. Ta çorioneraco bidea Jaungoicoac daqui ondoen, ta
Berac argui eguin bear digu, berac lagundu bear digu bide orretan guidari
becela. Orregatic esaten çuan Dabidec: Dias tuas, Domine, demonstra mihi,
gressus meos dirigue, eracutzi çadaçuz, Jauna, çure bideac, çucendu çadaçuz nere
pausoac. (casiano santuac esaten du, gure eguinquisunac asi baino lenago, denoc
eta beti esan bear guenduquiala, Eleiçac bere erreguen aurretic esaten duana:
Deus in adjutorium meum intende, Domine ad adjuvandum me festina: «Jauna, erequi
çadaçuz ceuc n. espainac eta nere auac bedeincatuco du çure icena».
Orrela, n. a. m., bici içan ciran Jaunaren icena bedeincatzen, bere
itcharopen ta bildurrean ta bere aguinte çucenaren azpian Legue çarreco Abraam,
Jacob, Jose, Moises, Judas Macabeo ta beste asco, eta Legue berrico santu
guztiac Maria gure Ama beren buru çutela; orregatic amaitu çuen beren
eguinquisunic andiena ain ederqui; orregatic ceruratu ciran, ta an daude gaur
beti-betico asetasun, çorion ta paquean.
i. Irugarren, esqueini bear diogu Jaungoicoari bicitzaren asiera, gure
buruan adimenaren arguia sarcen dan orduan bertan.
Ai! Gure lenengo egunac Jaungoicoarençat ezpadira; bicitzaren asieran
gauça oquerren bat çarcen baçaigu buruan edo grina gaistoren bat biotzean,
nequez ertengo du burutic eta batez ere biotzetic, oso nequez ecarrico degu
guiçona ceruco bide çucenetara. Indar andia bear da, oso aundia, biotzaren
erdian gordeta daucagun gaistaqueria sustraitic ateratzeco! gueure lenengo
egunetan bada, a. m, gueure lenengo urtietan iduqui bear degu arretaric
aundiena, orduan bota bear da biotzean ceruco eracutzien asi ona, orduan eguin
bear da aleguina Jaungoicoari cembat çor diogun icasten da eracusten (eta lan
eder ta sarigarria dan au!) orduan esqueini bear diogu Jaungoicoari gure biotza
ta gure anima guztia; bada era orretan bacarric iduqui deçaquegu, çarçara ere,
Jaungoicoarenac içango gueran itcharopen edo esperança, çugatz edo arbola baten
lorea alort edo frutuaren esperança dan becela. Adolescens juchta viam suam
etiam cum senuerit, non recedet ab ea, dio E.S., gastetatic dijoan bidean joango
da guiçona çarçaco urtietan ere.
Israelgo emacume gurasoac, jaiotza berri bat içaten çanean, eramaten çuten
eleiçara, Lebitico deritzaion liburuac aguincen çuan becela, usacumetcho bat edo
urte barruco arcume bat, aditzen emanaz, Jaungoicoari esqueini bear citzaiola
gauça ona, gauça garbia, gastetasuna, bicitzaren lenengo çatiric ederrena: au
da, jaquinsu batec dion becela esateco, begui arguia, belarri ernaia, biotz
samurra, escu ta oin azcar ta çoliac; bada ezta ah gogocoa Jaungoicoarençat
ascoc ematen dion bicitzaren azquenalde çarra, begui lausoa, belarri çor ta
gorra, biotz loia, gaistaquerian necatutaco escu ta oinac. guiçona gauça on,
bigun da ederçalea bada, azcoçaz gueiago da edertasuna bera dan Jaungoicoa: ta
Berari eman bear diozcagu gure bicitzaren edertasun guztiac, Berac eta Beretzat
sortu ditualaco. Orregatic eman cizcon Mariac gorputz eta animaco edertasun
danac, eta orregatic saritu çuan Jaungoicoac beste inor saritu eztuan becela.
4. Laugarren, esqueini bear çaizca Jaungoicoari guiçonaren semeric onenac,
berac escatzen baditu; esan nai det, inorc, familiren batean, eleiz bideric artu
nai badu, moja, praile edo apaiz içan nai badu, bere borondatea betetzen,
gurasoac al duten ainan ta poz-pocic lagundu bear diotela.— Gauça onen gainean
badira Jaunaren borondatearen contra bere borondatea ipincen duten guraso
batzuec, Jaunarençat jaio diran ume onac edocein guiçonen escuetan ipincen
dituen guraso itchuac. Lurreco erregue batec deituco baliote beren jaureguira,
pocic emango cinduzquete çuen semeac lurreco erregueari, eta arroqueriz beteric
esango cenduteque guraso ascoc: «nere semeari, nere alabari erreguec edo
erreguinac deitu dio». Baino ceruco erregueac deitzen diotenean içaten dira
aitzaqui ta naigabeac: «alabaric onena da, etcheraco auqueratua daucat, nere
sarçan norbaitec lagundu bear dit».
Abrahan batec Jaungoicoac aguindu ciolaco, bere seme Isaac eriotzara
eraman çuan; eta guraso ascoc eztitue eman nai beren seme alabac betico
bicitzaraco, eztitue nai ceruraco; lurreraco nai ditue, eriotzaraco, pecaturaco
bear bada. Jaquin çaçute, gurasoac, jaquin çaçute, Jaungoicoac escatzen diçutena
berari ucatzea, ausardi andico gauça oquer ta gaistoa dala, ta ucatze orren
erançuera Jaungoicoaren aserrearen aurrean eman bearco deçutela. Baina Jauna,
esango du norbaitec, nere alaba bacarra da, oso asco maite det, ecin esan dan
beste det maite, ta bera gabe ecingo naiz bici.
Bacarra çan Maria, erançuten det, maite çuten bere gurasoac, beste edocein
gurasoac beren alabac maitatuco dituen becela edo gueiago, ta ala ere esagutu
çutenean Jaungoicoaren borondatea çala Maria Jerusalengo eleiçara joatea, ez
bacarric utzi cioten joaten, baita ere berac lagundu ta Jaunari biotzez ta pocic
esqueini.
O jauna, esango die berriz, bear bada, berori ezta gurasoa ta ez daqui
ondo cer esaten duan. Baina gurasoac ciran Ana ta Joaquin, ta Jaungoicoac
badaqui cer escatzen duan, ta badaqui gainera gurasoetatic gurasoetara dagoen
desberdintasuna.
5. Azquenez, n. a., lenago inoz esan diçutedan becela, çuec ezpadaucaçue
çuen seme alabac Jaunaren bildurrean asteco astiric, beta onic, jaquituriric edo
gogoric, eracarri bear dituçue ume-umetatic Jaunaren bildurreco
eracustzaileacana; baina eracarri bear dituçue, berai orretaraco bear dituen
escubideac emanda. Len esan detan Erromaco Goierregue Teodosioc eraman cion bere
semea Arsenio maisuari, onela esanaz: Post hoc tu maguis pater es, quam ego,
emendic aurrera çu cera guraso ni baino gueiago. Ori eguin bear deçue, bada
bestela eracustzaileric onenac ecin deçaquete çuen umeaquin gauça onic eguin.
Lengo egun batean esaten ciran jaun batec eguia andi bat: «alperric da mojac lan
eguitea gurasoac laguncen ezpadiote». Eta ala da, n. a., ala da.
Nic badaquit guraso ascoc, eracustzaileai lagundu bearrean, beren umeai
lagun dietela, beren umeac diralaco beste gabe; nic badaquit beren umien alde
itz eguiten dutela, beren grinac indarcen dituztela, nic badaquit ori, eta
ascotan esan diet gure icastetchearen barruan bici diran gasteai: emendic
ertetzen deçuten baicen laster, guc eguiten degun lan guztia deseguiten saiatuco
dira çuen lagunac, çuen aideac, çuen gurasoac berac, ona ta orra, biar eztan
toquietara eramanaz, çuen aurrean biar eztiran becelaco izcunçac esanaz, mojetan
(icastetchean) icasitaco gauça on asco tchoraqueriac dirala eracutziaz. Orrela
galcen dituzte beren umeac alperric, orrela ateratzen dituzte ceruco bidetic
munduco bide çabaletara, ta noc daqui infernuco bidean ipincen badituzte.
N. a. gurasoac: etziran orrelacoac Ana ta Joaquin. Maria berez çan ona,
berez tchit garbia, berez tchit santa; baina gurasoac ere beren aldetic lagundu
cioten Jerusalengo eliçara eramanaz ta elizguiçonen mendean ipiniaz animaraco
onena çan bidea eracutzi ceçaioten.
Asco da gaurco. Icusi degu gure Jaun eta Jaungoicoari asieratic esqueini
bear diogula eguna, goicean goiz otoitz edo arren eguinaz; asieratic esqueini
bear diozcagula gure eguinquisun astunac, laguntasuna escatuaz; asieratic
esqueini bear diogula gure bicitza osoa; eman bear diotela gurasoac beren semea
edo alaba, Jaunac beretzat escatzen badiote, ta azquenez, seme ta alabac beti
Jaungoicoarenac içan ditecen jarri bear dirala ceruraco bidea eracutzico
diotenen escuetan, eracustzaileai orretaraco bear dituen escubide guztiac
emanda.
çuec, n. a. maiteac, orretaraco eracarcen dituçue çuen umetchoac gure
icastetchera, ta emen lurreraco bear diran gauça on ascoçaz ganera, eracusten
çaiote cerura beguiratzen beren betico errira becela, Jaungoico gurasoa
esagutzen, Bere icena bedeincatzen, bere içate maitagarria maitatzen.
Bicitzaren asieran daude gueienac, loratan daude, ta lora sorta eder
icusgarria becela, ara nola ecarri ditugun gaur Jaunari esqueincera Maria Santa
esquini citzaion irudira. cer gauça eder ta pozgarria diraden loreac! Udaberri
alaian, gure çugatz edo arbolac ain egoqui apaincen dituztenean, pocez çoratzen
icusten ditugu loreac, eta «aurten, esan oi degu, aurten frutu asco içango da».
Baina onic onenean, sarcen da ustegabeco ecaitz gogorren bat, quencen ditu
arbolatic ta eramaten ditu aidean loreric gueienac, botatzen ditu soro edo bide
basterren baten, ta edoceinec çapalcen ditu bere oinazpian eta, ai!, loreac basa
biurcen dira! Eta ori bera guertatzen da sarritcho ume lora eder ascorequin ere.
Arcen ditu ecaitzac bere indarrean, jasotzen ditu gora-gorago apur baten,
arrotzen ditu denac; baina laster erorcen dira pecatuaren loiqueri belcean, eta
laster asco icusi oi ditugu basa biurturic.
N. a. gurasoac: Erregutu çaçute çuen umeaquin orrelacoric guertatu
eztedin, erregutu deçagun denoc. Eman deçatela lore abec beren frutua, bete
deçatela cristauen leguea, maita deçatela beren Jaungoicoa, bedeinca deçatela
beti lurrean eta ceruan.
O Maria, gure Ama maitea! Icusten dituçu cein garbiac dauden çure ume
abec? Icusten deçu nola dagon beren biotzetan çure seme Jesus, bere etchean
becela pocic? Nola bada biotz orretan bertan sartu ta jarrico da gure etsai
deabrua, biotz oiec berac eta beretzat sortu balitu becela? Arren, bai, arren
escatzen diçugu, O gure Ama ona, gorde itzatzula umen auen biotz garbietaco
ateac, eta eztedila egundaino biotz oietan lurbira onetaco loiqueri gaistoric
sartu, ez diteçala munduco gaucetara gueiegui çaletu, ez ditecela inortara ere
lurreraco içan ezpada ceruetaco jauregui goçoraco.
Bai, n. alabac, bai n. umetcho maiteac: jarrai çaioçute gaur daramaçuen
bide çucenari: cerurunz çoazte. An daucaçute Aita on bat, an Amaric
bedeincatuena. An içango cerate eguiazco aingueru. Ama orren oinetan, an içango
guera denoc çorioneco, çuec, çuen gurasoac, aditzaile guztiac eta ni. Ala uste
det, ala nai nuque, ala içan dedila. Amen.

LAinOA TA GRinA

Gure Jaungoicoac guiçona eguin çuan egunetan ez omen çan batere lainoric
Lurrean.
ceruac argui ta eder, itchasoac bare ta urdin, errecastoac tchucun ta
pozcor, celai-mendiac alai, naro ta loretsu, Içaqui guztia aguiri omen çan oso
bicaina, bere margo, neurri ta gaitasunac garbiro eracutziaz.
Baino, guiçonaren biotzean arroqueria iraquiten asi çanean, guiçonac
Eguilearen aguindua urratu çuan une gaiztoan, ceruac janci omen ciran odeiz ta
bereala aguertu omen çan lainoa, ibaian, itchasoan, celaian ta mendian,
arroqueriaren lurruna becela.
Ordutic grina tcharra, ordutic lainoa, biac alcarren alde.
Ala ezpada, ala dirudi.
Ascotan dacust lainoa gure mendietan, maiz icusi det guiçonaren adimenean
grina gandua.
Amboton edo Içarraitzen, naiz egui buruan naiz egal guerrian, gaur
belceran ta biar urdinca, goicean trinco ta arratsaldean arro, noizbaiten matasa
lodiaren ancera ta beingoan amuco çatiaren itchuretan, orain beruna becela lo
astunean ta guero, queiaren irudira, me, lasai ta ibilcor... beti da lainoa
inguruetaco argui quençaile ta itchas, baso, mendi, soro ta bidien estalqui.
Era berean grina gaiztoa. Goitar andiquien buruan edo betar tchiquien
erraietan; bataren cioz, bestien erruz, cerbaiten alde, norbaiten etsai; auçoa
dala ta erria dala, arrençat piper ta onençat goço, aistian çuri ta aistian
gordin, laster palaguz ta aurqui aserre; latz edo leun, gaiz edo gueça, cital
edo ezti, cicoitz edo escuçabal, gogoa ta iritzia aldatzen çaion becela... beti
dabil grina adimeneco arguia iluncen, ondo eguinac astu eracitzen, eguia
maitagarriac estalcen, oquerrari çucen itchurac ematen, gauçaric itchusienac
edertu naian.
Grinaren colcotic ertetzen dute, labe çulotic garrac ertetzen duan
guisara, satorqueriac, azpi jateac, gaizqui esateac, cearca ibilceac; nasteac
eta corapiloac, auciac eta maratilac, machiac eta gueçurrac ugari, oso ugari.
Bildur içan, iracurle, lainotan galcen bacera; nun çabilçan ezteçu
jaquingo.
Bildur içan, grinaz beteric inori edo cembaiti beguira baçaude: ezteçu
ecer ondo icusico.
Ez, grinadun guiçonac eztu ecer ondo icusten, ta bacoitzari berea ematen
eztaqui. Nola baina, lausotua badago ta gauça guztien neurriac galdu baçaizca?
Ailega, beroa ta tchit berecoia, ecer ençuteco ta ulerceco asti gabea, usteren
bat sorcen çaionean, itchuturic dijoa, naitasunac escatzen dion toquira,
edonortara dijoa, edocein bidetic, aurrean dauzcan eragozqueta denac ausi,
ebaqui ta çapalduaz, esiac, esanac, aguinteac eta legueac, Jaungoicoarena gueien
ta lembici.
Grinadunac bere gogoa du legue, bere adina du argui.
Argui pitina, argui laburra, errainuric çabalcen eztuan argui motela.
Argui orren aldemenean, bere burua bacarric aguercen çaio. Ara cergatic
darabilen bere icena mingainean: ni andi, ni
azcar, ni gaineco, ni trebe, ni cinço, ni jaquinçu, ni...». Ni bacarric?
gueienez ere, grinadunari norbait badagoquio edo adisquideren bat urrean
sumatzen badu, baliteque adisquideari esatea: «bai, çu ere bai, çu nere urrengo;
aimbestecoa cera, naicua eguin deçu, poliqui samar, erosotcho; çu ta ni
ainacoric ezta».
çu ta ni, edo bacoitza bere mailan, ni ta çu.
Ta bestea?
Bestea ezta inor, ezta ecer.
Iracurle, lainotan ote gabilz?
Bada ezpada, beguiratu ceru aldera, beguiratu sarritcho. Anchen daucagu
artiçarra, diz-diz, bein odei tartean, bein ozcarbi urdinean.
cerura beguira dabilena ezta galduco.

FEST. SEPTEM DOLORUM


MARIAREN OinAceAN

Attendite et videte si est dolor sicut dolor meus.


(thren, I, 12).

Nere aditzaile maiteac:


Nic badaquit icen eder bat, icenic goço, egoqui, bigun ta maitagarriena.
Aurchoa ninçala eracutzi ciraten; arrezquero, nere bicitza lucean, mila bidar
maitero esan det; nere biotz barruan gordea daucat; eztia bera baino goçoagoa
deritzot. Baina ez nic bacarric, aditzaileac; çuec ere icen ori nic becela
daquiçute, nic becela maitatzen deçute, bada icen ori Ama da. cergatic baina
iruditzen çaigu ain eder gure amaren icena? Biotzac escatzen digun maitetasuna
gure amaren ancera inorc egundaino eman eztigulaco. Lurreco maitalien artean,
cein içan da ama on bat aria? Ez lagunic, ez adisquideric, ez seme-alabaric, ez
senaremazteric, inorcho ere ez. Gure amarençat beti argui ta pichcor içandu
guera; gure amac eztigu beinere acats andiric bilatu; bere beguiac, gure
utsuneac icusteco, beti lausoac egoten dirain amac maitatzen gaitu, aspertu,
gabe, seascatic ilobiraino, naiz ta ondo erançun ez, naiz ta gu doilor ta
esquergabeac içan; ama da beti gure maitaleric bero, itchu, garbi ta
irauncorrena. cer diot? Amaren icena bera da maitale ta maitegarri, arançarteco
lore, gure malcoen legorqui; ta ara cergatic datorren gure espainetara, estu
aldi guztietan, amaren icena; ara cergatic larri gueranean esan oi degun berez:
Ama, amatcho! O cembat aldiz goçatu diran gure saminac ama maitearen alçoan!
Baina ama oiec eztira betico: nerea joan çan, ascori joan çaizquitzute, ta
beste asco, naigabe diot, aurqui cerate umeçurz. Gaizqui esan det: cristauen
artean umeçurcic ezta; denoc daucagu ceruan Aita erruquior bat, gure onari
beguira dagon Aita jaquinsua. Bereac guera ta Berac daqui gure biotzaren berri,
Berac daqui ecin guindezquela ama gabe inola içan, ta Lurrecoaren ordez,
calbarioco mendian, Bere Ama samurra esqueini digu amatzat. Mulier, ecce filius
tuus.
Beraz Mariaren semeac guera? Bai, n. cristauac. Mariaren semea naiçalaco
bere irudi bedeincatua nere guelatchoan gordea daucat; bere oinetan amaren
aurrean becela auspeztu oi naiz; nere espainetara amaren icena berez datorquit;
nere neque guztiac berari esaten dizcat; gabero gabero laztan bicia ematen diot,
eta bere itzal goçoan lo eguiten det. Eta nere ancera çuec ere nosqui.
Siniste orretan çaudetelaco etorri cerate gaur gure Ama cerutarraren
saminac oroitzera.
Urteoroco oroitza osasungarria. Bear bada çuec ere, nere cristauac,
biotzaren gosea nabaituric, çorion betea idoro naian, lurrean daucaçutelaco
ustez, ero ta itchu ibili cerate bere bila, ta celai loratsuetan cear çoaztela
arançaren batec icutzean, ecaitzaren aiceac astindu çaiztuztenean, espar ta
negarrez, çuen naigabeari beguira, eztagola naigabe andiagoric esan deçute.
Baina orrela ezta. Jaso itzatzute beguiac Mariaren jarlecuraino, icusi çaçute or
gure ceruco Ama, Jaungoiaren Ama bera negarrez. ta bere aurrean icasico deçute
çuen naigabetchoa eztala ecer; Mariac adieracico diçute, erbeste onetan denoc
negar eguin bear badegu ere, bere oinacea becelacoric eztala egundaino içan,
egundaino eztala içango. Attendite et videte si est dolor sicut dolor meus.
Oinace ori cerbait eçagutzeco, icusi deçagun Mariac bere Seme
Jaungoicoarençat eta guiçonarençat içan duan maitetasun beroa, bada maitetasun
orretan dago bere oinace guztien jaiotza. Ara nere itzaldiaren gaia.
O nere Ama errucarria! çabal çadaçu, arren, çure biotz biguna, biral
çadaçu ceruetaco argui apur bat çure naigabe sacona beguira deçatan, nere
aditzaileai açaldu daioetan, çure aurrean negar eguin deçagun, emendic aurrera
çure maitasun ta erruquian bici gaitecen. Laguntasun au, oitura dan becela,
aingueruaren itzez escatzen diçut.
Agur, Maria, esanaz.
Attendite, etz.
N. a. m.: cer da, guiçartean, maitetasuna? Animan sortu oi dan landare
atseguina, biotz batec besteaganaco daucan joera goçoa, amesic ederrenaren
iturburua, erbesteco çori bacarraren cabia, guiçon bidastiaren ezti abasca.
Baino, arretaz beguiratu ezquero, laster icusico degu, maitetasuna, atseguin
andien jatorri bada ere, ascotan gacitasunezco itchaso biurtu oi dala. Ai! Ezta
lurrean negu gabeco landareric, aldacor eztan biotzic, agortuco eztan iturriric,
garraztu ecin ditequean eztiric. Egui ciur auec denoc daquizquigu, eztira
beinere gure burutic joaten, ta ara or bertan quezca saminaren jaiotza,
çorionaren erdian çorigaiztoaren asia.
Gainera berriz, badaquiçute, eguiazco maitaleac anima bici bat eguinda
becela bici oi dira, biotzez cearo alcarturic, uste ta iritzi batean, gogo ta
ames berdinetan; eguiazco maitalien artean, bataren poz ta çoriona poz ta
çoriona da bestearençat ere, bataren naigabe ta oinaceac besteari ere
içugarrizco saminac dacarzquio. Ta nola erbeste onetan çorionezco loreac baino
naigabearen arançac ascoçaz gueiago diran; nola batari edo besteari egunoro
negar malcoa darion, ara or çorigaitzeraco bigarren bidea.
Bide orretan ama diranac icustendira gueiembat, bada, len ere esan det,
ama bat inor ez becela maitasunez semeari josia dago. Ama ta semeac çuaitza ta
bere adarra dirudite. Adarrac ematen duan alea çuaitzaren guerritic datorren
ancera, semearen itchura ta içaquera, anima ta gorputza, amaren içaqueratic oi
datoz. Beti ezpada gueienetan, semeac amaren beguiac içan oi ditu, amaren
arpeguia dauca, amaren izqueta, amaren ibilera, sarri amaren ontasuna. inorc
cerbait berea dala esan badeçaque, amac esan deçaque bere semea berea dala. Bere
erraitan sortu du, bere bularretan aci, bere besoetan biluraz jaso. Berac esan
dizca icenic maitagarrienac, berac eracutzi dizca Jaunaganaco otoitzac, bera
içan da semearen lembicico eracusle, bera da semearen bicitza guztico babes ta
maitale cinçoa.
O cembat tchoraqueri esan dizquigun bacoitzari gueure amac! cembat ames
eguin dituan guçaz! cembat negar gure gaicho aldietan! Bein icusi nuan ama bat,
leio çuloan parrez, tchaloca, cinuca, pocezco lerdea ceriola. —cer deçu or? —
galdetu nion. —Nere semeari beguira nago. Icastolara dijoa, Icusten cein ederra
dan? Icusten cein argui ta azcarra? Agur eguitera biurtu çait orainche... Agur,
nere laztana, agur. Baino andic laster laztan ura gaichotu citzaion, ta
icustecoa çan orduan bere ama. Ai arren çotinac! Ai arren malco goriac! Nola
ceuzcan biotzaren erdian bere semearen oinaceac! Nola beguiratzen cion! Nola
cegoan semearen itzean cincilic! Semearen gurari tchiquienac nola bote nai
cituzquean! Nola estutzen çuan bere bularrean, indar ta bicia galduaz cijoan
semetchoari bere indarra, bere quemena, bere bicitza osoa eman naiaz! Alperric
baina. Semeac jaunari beragana deitu cion, inguruco guiçadiac cer esan ez
guenquigun, amaren naigabeac denoc cutsutu guinduçan, denoc negar eguin
guenduan. Ama guztiac orrela oi dira.
Baina, cer daucate cer icusi ama oien samurtasunac Mariarenaren ondoan?
Maria, gailurretaco elur çuna baino ascoçaz garbiagoa, bere sorreratic ceruco
aberastasunez ugari apaindua, andre guztien artetic Jaungoico samurrac bere
amatzat auqueratua bada, gueiago esan bearric eztago.
Mariac ere baçuan Seme bat, ai ura semea! Mirariz sortua çan, bederatzi
ilabetean bere sabel garbian eraman çuan, ta gau ilun baten, negu belçaren
erdian, baino lurrean içandu dan gauric alaienean, ceruco aingueruz inguraturic,
mirariz jaio citzaion bere Aurra. Ucuilo tchiroan icusi çuan lembici; baino jaio
ta laster, ceruco arguien icenean, ucuiluco atarian içar eder bat aurqueztu çan;
mendietaco arçai apalac Aurraren oinetan belaunicatzera cetocen; ta Semeari nai
beste musu eman ban len, urrutietaco erregue jaquinsuac opariz beteric aguertu
ciran. Aingueru, içar ta guiçonac bere Semea gurtu nai çuten!
O! Gurtu ceçatela ceru ta Lurreco içaquiac, baino bere Amac gurtuco çuan
beste guztien gainetic, Bere alçoan eguingo cion seascaric erosoena; bere
biotzean emango cion aterperic egoquiena; bere biotzean acico çuan maitero, bere
malco ta palaguz narotuco çuan; bera egongo çan beti Jesusen aurrean auspez, gau
ta egun, goiz ta arratsalde, jaiotordutic asi ta eriotzaco ordu esturaino.
Beste semeac aci oi diran guisa, asi çan Jesus ere, ta asiaz cijoan
becela, bere Ama bigunac apainduri berriac idorotzen cizcon: bere copeta
çabalean ilargui betearen patchadea; bere arpeguian, eguzquiaren edertasuna;
bere beguietan, Jaungoicoaren beguirada cinçoa; bere izcunçan, Goiaingueruen
soinu alaia; bere arnasean, ceruco lilien usai goçoa, ta apaiduri oiec
nabaitzean, Maria doatsua maitasunez lerceco çorian guelditu oi çan. Nola ez,
bere semea ain maitagarria baçan, Semearen besotchoac aimbeste aldiz Amaren
lepoan catigatzen baciran, ta bere biotza, Amari, laztanga ematen bacion?
Baino Jaungoico-Aurra, guiçona çan aldetic, loratan becela cegoan, ta lore
orrec berazqui naroac eman bear cituan laster. Maria Jesusen goramen osoa
icusteco jaioa çan, ta berac icusi çuan bere Semea, amabi une cituala,
Jerusalengo Eliçan, uri artaco jaquinsu andiac jaquituriz içutzen: berac icusi
çuan, gueroago, ceruetaco eracuste osasungarriac erriric erri çabalcen; berac
icusi çuan itchuari arguia, itz-gabeari mingaina, goseari oguia, elbarriari
quemena, gaichoari osasuna ta ildacoai bicitza ematen: bere belarrietara
etorrico ciren numbait araco emacume esquersuac Jesus maiteari esan cizcon itz
aiec: Beatus venter qui te portavit et ubera quae suchisti, ta bere biotzaren
oiarçunac garbiro erançungo cion: bai, çorionecoa ni andre guztien artean,
orrelaco Semea Jaunac eman ditalaco, Jaungoicoari esquer andiac çor dizcat eta
esquerrac ematen bici naiz: Magnificat anima mea Dominum.
Ta ez uste içan, n.a., garai artan, Jesus, bere Amaren ondotic ertenda,
aimbeste on eguinaz, ceruetaco jaquituria guiçonari eracusten cebilen egun
aietan, Maria ta Jesusen arteco maitetasuna cerbait otzitua içango çala. O, ez!:
etziran aldacor, gure ancera. Gauça on bat obetu eçagutzean gueiago maitatu oi
da, ta Jesusec eta Mariac ondo eçagutzen çuten alcar. Semearen icen ospatsuac
Amaren maitetasunari indar berria ematen cion; Mariarençat, orduanche çan Jesus,
inoiz baino erosoago, bere Seme, bere argui, bere çainçaile ta bere Jaungoico;
Jesus ostera, orduanche bere Amarençat maitaleric bero, cinço ta esquersuena.
O! Ama guztiac beren semeac aimbestaraino maitatzen badituzte, naiz ta
seme oiec oquerrac, bigurriac eta esquergabeac içan, nola maitatuco çuan Mariac
bere Seme ona, bere Seme alsua, bere Seme Jaungoicoa?
Jaungoicoa esan det! eta emen nere adimenaren argui apurra ilumpean
guelditzen çait. Mariac bere Semea Jaungoicoa becela maitatzen çuan! Maitetasun
ori, norc adieracico du? Anima barruco bicitza ichila eraman dutenac cerbait.
Asisco Goiaingueru apalac, Gurutzeco Joane ceritzonac, Abilaco Teresa batec;
oiec eracutzi deçaquete cerbait Jaungoicoagana maitetasuna cer dan: eztizco
sugarra, quiscalce alaia, erre bear atseguina, Lurreco izcunçan açaldu ecin
ditequean goçamena. Baina goçamen ori cer dan Mariac bacarric daqui ondo, bada
berac bacarric eçagutu çuan osoro bere Semea ta berac maitatu beste inorc ez
becela. Mariaren beguiac Jesusi beguira ceudenean, çorionaren iturriari beguira
ceuden: Mariaren espainac Jesusen arpeguian jarcen ciranean, Jaungoicoaren
arpeguian jarcen ciran. ceruac eracutzi cion bere Semea Legue çarreco irudi
guztien bucaera çala, aimbeste Igarlec itcharotaco Mesias, Erregue Paquetsua,
Aingueru guztien Nagusia, içar guztien Eguilea, guiçon guztien Gurasoa, jaquinsu
guztien Argui bicia, asiera gabeco Jaun alsua; Mariaren biotzac ori ta gueiago
nabaitu çuan Jesusenaren ondoan, ta Jaunaren maitetasunari bere aliçate guztiz
erançun cion Mariac bere Seme Jaungoicoa gauça danen gainetic maitetu çuan,
Lurreco donien gainetic, ceruco aingueruen gainetic, ceruac berac eman cion
neurqui neurrigabean.
Eta orain, n. cristauac, gure maitearen çorigaitza gure çorigaitza içan oi
bada, maiteareri nequea ta maitalearen samina neurri batecoac badira, cer içango
çan Mariarena Jesus laztanaren oinaçaldietan?
Mariari, maitetasunaren landarea ta naigabearen arança ia batera sortu
citzaizcon. Bere Semea jaio ta laster, Jerusalengo Eliçan, Simeon Igarleac
albiste negargarri bat eman cion, et tuam ipsius animam pertransibit gladius, ta
orduan nabaitu çuan Mariac arança orren lendabicico sastadea, orduan çauritu çan
beti betico bere biotz maitale samurra. Nola ez, aditzaileac? Ascotan gure
Jaungoicoac eguiten dizquigun on guztietatic andienetacoa etorquiçunen berri ez
ematea da numbait. çuen artean egun belz asco igaroco dira nosqui; bear bada
çuen ondasun guztiac galduco dituçute; onic-onenean, çuen icen garbia norbaitec
cearo loituco du; norc daqui çuen guraso, aide edo adisquideren bat, çuen senar
edo emazteren bat gaizqui ta laster ilco bada; baino ecer eztaquigun artean
eceren quezca ta bildurric eztago, etzaigu batere gauça oquerric oroitzen, ta
çorion betean ezpada ere çorion itchuretan bici oi guera. Adi çadaçute, n.
cristauac, batez ere çuec, guraso ceratenoc: Jaungoicoac orain aguertuco
baliçuteque çuen semeric arguiena, çuen semeric maitegarriena biar edo etzi
urcamendian ilco dutela, nolaco larria içango cenduteque gaur, nolaco nequean
bicico cinateque beti? Bada Simeon Igarleac, etorquiçunaren lainoac urratuaz,
era orretaco albiste latza eman bacion; guraso guztien maitetasuna bat eguinda
baino ascoçaz gueiago maitatzen çuan Seme maitagarria, parre ta irri eguinaz,
lapur gaiztoen ancera, gurutzean josico ciotela aguertu bacion, norc esan
Mariaren naigabe ta oinace itzala?
Egun artatic aurrera Mariaren bicitza eriotza içandu çan. Ecin aztu
citzaion egundaino guiçon erguelaren esquergabequeria, ecin çuan barrutic inola
quendu bere Jesusec eraman bear çuan necaldi gogorra, beti gogoan cerabilen bere
Semearen azquen errucarria, ta Jesusec ematen cizcan poz guztiac ere,
Mariarençat, beastunez cutsuturic ceuden.
Naigabearen jarlecuraino çazpi maila igaro cituan gure Amac. Ecingo diogu
mailaric maila jarraitu, baina icusi bearco degu orratic bere Semearen eriotz
orduan, ençun bearco çaio animaren erditic ertetzen dion deadar samina: O vos
omnes qui transitis per viam, attendite et videte si est dolor sicut dolor meus.
N. a. m.: Goacen guztioc, irudimenez, calbarioco mendi tontorrera. Jaso
itzatzute çuen beguiac, jaso itzatzute ceru alderunz, beguiratu çaçute mendi
gailur ori ta icusi çaçute ondo naigabearen jarlecua. Jarlecua esan det, baino
egoera esan bear nuque, bada gure Amac nun jarriric eztauca, lur odolduaren
gainean çutic dago, patchadearen ordez nequea dauca lagun. ceru goibelaren
azpian iru çuaitz aguiri dira, iru gurutze, ta erdicoan, besoac çabal çabalic
Amaren buru maitea estaldu naian becela, gauça guztien Eguile Alsua, ceru ta
Lurrac eguin dituan Jauna, nere bicitza orain bertan gordetzen dagon Jaungoicoa,
Mariaren Seme bacarra, ilda icusten det! O vos omnes... Lurrean negarrez
çabilçatenac, çuen nequetchoac ecin eramanic çabilçaten guiçadiac, jarri çaçute
çuen neque ori Mariaren oinetan, ta inorc eztu icusico: ain da utsa.
Baina certara igo da Maria bere Semearen urcamendira? Naigabearen
beastunac azqueneraino irencitzera. Ondo irenci ditu.
Urcamendira daramazquitenen gurasoac eztute inola lecu orretan semien
eriotzaric icusi nai. Etche basterrean egoten dira edo auço-errirunz igues eguin
oi dute, garai artaco çurrumurruric beren belarrietara eldu eztedin. cer diot
eriotza icusi? Semien gainera erori dan epaia erruquiz gordetzen çaiote, ta
beren ilberria gueroago, noizbaitean, pichcaca pichcaca jaquin eraci. Baino
etzaio gure Amari orrela guertatu. Mariac bereala jaquin du Jesus Jaungoicoa
icasle doilor batec etsai macurrari saldu diola; bere Arcume otzana, gaizquile
ancean, lotuta eraman diotela; aguinçailien aurrean eztuala bere aldeco lagun
bat bacarra içan; Pedro berac, ausardiz betea cirudian Pedro adisquideac, ain
errez ucatu duala; biotz gabeco guiçonac bost mila ta gueiago çartada eman
diozcatela; gauric nequetsuena igarota, çurbil ta indargue, ubel ta minez
guiçonaren itchura gabe dagoala; arançazco erreguetchapelez jancia, arpegui
ederra cearo itchusitua, ecin deçaquela inorc eçagutu; ain ona ta onguilea
içanic, bere Seme cutuna lapurren erdian, ilcera daramatela!... Mariari egunic
garratzena eldu çaio. Baina ecaitzari arpegui emateco jaioa da, eztio Jesusi
bacarric utzico, beste adisquideric ezpadauca, an içango du aldemenean bere Ama.
Azquenengo albiste au jaquitean, bere bacartadetic azcar erten du;
Jerusalengo cale itzalac ioranez igaro ditu; eraile icaragarrien artean dardaraz
sartu da; Jesusen odolac eracutzi dion bideari negarrez jarraitu dio, ta ara or
nun daucaçuten Seme ilotzaren ondoan. Toqui arrigarria Mariarençat! Orchen icusi
du nola bere Jesusi, Amaren escuz maitaro eguindaco soina, indarrez quendu
dioten; orchen icusi du, naigabez eroturic, egur igarraren guisara nola
gurutzean josi duten; orchen icusi du, gurutze gainean cincilic, bere buru
mimberatua nun ipiniric eztaucala; orchen icusi du guiçonari erruquiz beguira,
inguru guztian gorrotozco begui citalac idorotzen cituala; orchen ençun dio,
azquenetaco itz bigunen artean, eriotzaren larriac atera dion minço estua:
Sitio, egarri naiz, içugarrizco egarria daucat, maitasunaren egarriac ito bear
nau. Ta orduan Mariac, egarri ura quenceco, bere biotza urtu nai çuquean, bere
Jesus laztana bularrean berriro estutu, bere arnasa ta bicitza eman, bere anima
maitalea edan eraci. Baino, ai! ecertaraco tanqueraric eztu içan, ecin içan dio
ecer eguin, laztan bat eman gabe il çaio! O vos omnes...
O, gurasoac, semien eriotzan aimbeste negar eguin deçuten gurasoac!
Badaquiçute nosqui seme bat ilcen icustea cer dan; baino Semeric onena, Seme
Jaungoicoa, urca mendi baten, lapur biren erdian, eraile gaiztoac parre ta irri
eguiten diotela, inungo laguntasunic gabe ilcen icustea cer dan ezteçute
egundaino icasico. çuen oinaceric andienac, gure Lurreco oinace guztiac Mariaren
oinacetic oso urruti guelditzen dira. Oinace ori bacarra içan da, neurri ta
berdinic gabea içan da, ecin du guiçonac ulertu, ecin diçutet nic adieraci.
Gauça asco dira Lurrean gaci ta belçac, garratz ta içugarriac; gacia da itchaso
çabalaren ur iraquina; belça umeçurçaren etorquiçuna; içugarria, neguco
gaberdian, trumoiaren burrundaba ta aice gogorraren tchistua; garratza da, batez
ere, eriotzaco ordu larria; baino çorigaitz onen ondoan itchasoa ezta gaci,
umeçurça ezta errucarri, ecaitzeguna ezta içuti, ezta batere garratz eriotzaco
ordua bera.
Jesus il danean, bere Amari Lur guztia uts-utsic guelditu çaio, bada
Marirençat bere Semea çan Lur ta cerua, çorion ta bicitza; bere Semea çan dana,
ta bere Semea bacar bacarric. Jesus il ezquero, ceinec poztu deçaque Mariaren
biotza? Non est qui consoletur eam ech omnibus caris ejus. Eguia da, Jesusec
ordeazco bat eman dio, Joan icaslea eman dio semetzat, baina Joan doneac ecin
deçaque inola Jesusen lecua bete. Eguzquia itzali bada, nola eguin deçaque argui
gau ilunean ceruco içarcho batec?
Ezta bacarra, dioçute. Mariaren poceraco, beste guiçon guztiac Joanequin
batean guelditu dira. Ez al ditu Mariac maita? Bai, obe Mariarençat, bada
maitasun orretan dauca bere naigabearen beste iturri samina. Maitatu ez?
gueiegui luçatzeco bildurrean nago, baina beste itz bi esan bear dizquitzutet
oraindic.
Jaungoicoari çor diogun maitetasuna gueideari, au da, lagun urcoari çor
çaionaz oso lotua dago, biac batera datoz; ta eguiaz esan gueneçaque Jaungoicoa
maitatzen eztuanac eztuala gueidea maitatzen, ta gueidea maitatzen eztuanac ezta
ere Jaungoicoa, bear becela. Jaunaren maitale onac maitatzen gaituzte ondoen, ta
cein içan da ceru ta Lurrean Mariac aria gure Jaungoicoa maitetu duanic? inor
ez? Bada ezta ere Maria besteco guiçonaren maitaleric içan. Aimbesteraino maite
guinduçalaco, gure onagatic, gure çor andia ordainceco, ceruco Aitaren irudira,
bere burua baino gueiago maitatzen çuan Seme cutuna mendi orretan esqueini du,
ta esqueinça ori baino aguergarri oberic ecin escatu gueneçaque.
Orreçaz gainera, etzaio Mariari aztu bere Jesusen azquenengo aguindua:
Mulier, ecce filius tuus, emacumea, ara or nere ordeazcoa, ara or çure semea, ta
ama on batec semearençat gorde bear duan maitetasuna badaqui.
Bai, n. a., Mariac amaric onenac becela maitatzen gaitu, guiçon guztiac
bere semetzat gauzca; baino guiçon oiec Mariaren poceraco, cer eguin dute? Jesus
maitea, bulçaca, urcamendira eraman; ilcez gurutzean gogor josi; il çorico
egarrian ospina ta beaztuna eman; semetzat artu dituan orduan, escu ta biotz,
gorputz ta anima jesusen odolez orbandu! Poztuco litzateque inor Semearen
ilçailea semetzat emanda? Ascoçaz latzagoa ezta, mila bidar negargarriagoa ezta,
ilçaile ori, gorrotatu bearrean, biotz guztitic maitatzea? Bada orrela dago gure
Ama calbarioco mendian.
O, ceinec ulertu deçaque Mariaren oinacea! Anselmo done arguiac oinace
onen aurrean, gauça bat bacarric esaten du, au da: Mariaren samina martiri
guztien oinaceac baino andiagoa içan çala. Bernardino çoritzuac onela dio:
Mariac igaro çuan naigabea guiçadi guztian banatuco balitz, guiçadi guztia
minaren minez ilco litzaque. Tomas done jaquinsuac Mariaren samina Lurrean
eraman ditequeanic andiena dala eracusten du. Azquenez, Ebanjelioaren Idazleac,
Jesusen necaldi gogorra açalcean, Mariarençat itz soil bacarra daucate: Stabat,
an cegoan Ama. Au minço soila! Baina minço naro ta mardula, itz apaindu ascoc
baino gueiago adierazten digun minçoa. Stabat, an cegoan. Bai, n. a., or dago
Maria oinacezco mendi orretan. Alde batetic Jesus Jaungoicoa dauca gurutzean
ilda, ta bera da Jesus maitearen Ama; beste aldetic, Jesusen ilçaileac ajolacabe
parrez icusten ditu, ta bera da ilçaile oien Ama. cer gueiago jaquin bear degu
gure biotzac samurceco?
N. a. m.: naigabe andi baten aurrean biotzic gogorrenac bigundu ta bururic
arroenac macurcen badira, nola ezquera gu Mariaren oinetan auspez jarrico?
Orretara etorri cerate çuec, Mariani bere oinacean lagunceco asmoan erruquiz
beteric etorri cerate. Ondo eguin deçute, bada gu içan guera bere arançac, eta
inoren saminac erruquiric bear badu, Mariarenac gurea bear du. Baina ezta naicua
Mariani cupidaz beguiratzea, oni bacarric ecertaco ezta. cristauac: Mariaren
samina cearo quenceco bicitza berria bear degu asi, gaiztaquerietaco bidietatic
betico alde; bacoitzari ceruac biralcen dion gurutzea jaso; Jaungoicoaren
legueari çucen jarraitu; lagun urcoari guretzat nai degun guztia opa; Jesus
Jaungoicoa biotz biotzez maitatu; gure uste, asmo, gogo ta iritziac Jaunaren
mendean jarri; gure ibilera danac ceru alderunz eraman. Orrela içango guera
Mariaren seme-alaba onac, orrela goçatu daiquegu bere anima, ta orrela bere
biotzaren samina cearo quendu. Mariac ori nai du, çuen icenean ori aguincen
diot.
O ama bigun maitegarria! Legortu itzatzu çure malcoac; eztegu nai gueiago
esquergaiztoco içan. Orain arteco bicitzaz damuturic, çure babesaren bila gatoz.
Argal ta ilunac guera ta bicitza berrian ondo irauteco, ceruco argui ta indarra
bearco degu. Jarri çaçu bada gure alde ceruetan gaur daucaçun aguimpidea; eguin
çaçu gugatic arren orain ta eriotzaco orduan. O! garai larri artan, çure
Semearen irudi bedeincatua escuetan euqui ecinic inorc gure espainetan jarcen
digunean, denoc escatuco degu biciro çure cupida ongarria. Ez gaitzatzula orduan
utzi, gaur çuri laguncera etorri gueranoc çure lagunça içan deçagula, gaur
çurequin negar eguiten degunoc, çurequin batean betico çoriona iritchi deçagula.
Amen, ala içan dedila.

EUSqueRAREN ALDE

Bilbao'co «Campos Eliseos» ançoquian, il onen 2'an,


Euscal-Esnalea'c, arratsaldean eguindaco jaian,
Domingo Aguirre jaunac iracurritaco idaztia.

Arratsalde on, euscaldunac, nere anaiac.


çorionean gaur aimbeste iritzitaco guiçadiac, erricoi ceraten denoc,
eusqueraçale guztioc oso alcarturic çacustaz.
cer: dalata baina? Aguindu oquer baten adorez. O! Arrotasun gabeco
içateric ezta, ta guc ere, aitor deçagun, baguenduan nosqui gurea. Aitamac utzi
ciguten: oroimen atseguina jaureguico guelaric tchucunenean gorde oi dan ancera,
gure mendi tartean, pago ta aritzez inguraturic guenducan gure izcunça, enda
çarraren arnasa, ancinetaco oiarçun biguna, gure arrotasun bacarra. Ta gure
izcunça maite oni, bere jauregui barruan, bere aterpe goçoan, ausardiz ta
nabarmen, norbaitec, esi ta locarriac jarri nai içan dizca.
O! Beguico ninian icutu digute. Aguindu ori da arcaitz gainean dagon
arranoac, arranoa dala ta beste gabe, baso itzaleco erretchinolari esango balio
becela: «icho, utzi çaçu bein çure jarduna, ichildu çaite». «Ichildu nadila? —
erançun deçaioque tchoriac— o! ecingo naiz inola ichildu; berezcoa det nere
tchio jotzea, errecarteco iturriac beren murmurra, celaietaco loreac beren usaia
berezcoa duten ancera; quendu çadaçu nere bicitza, baino ez nere minçoa, bada
neri dagoquitan tchio ezti gabe ni ez naiz erretchinol». Era berean esan
deçaquegu Euscalerritarrac: «jaquin çaçute, aguintariac: gure mingainera
eusquera berez datorquigu; euscalduna eusquera gabe ezta euscaldun ta euscaldun
içatea ecingo digu inorc debecatu».
Ezta gaurcoa gure minçoa bere cabian ito naia. Aspaldietan dabilça, orain
gogor ta arpeguiz-arpegui, beingoan cearca, leun ta ciraun, eusquera basterceco
aitzaqui bila. Ara emen asmatu dituzten andienac.
Erbestecoac ecin dutela deusic ulertu. Ezta guc ere erbestecoen izcunça,
icasi gabe. Bacoitzari berea utzi bear çaio ta euscaldunari eusquera. Guc
eztiogu erbestean inori, nai ta nai ez, gure izcunça jaquin eracico, baina gure
etche barruan guri ulertu nai digutenac, icasi deçatela gure minçoa. Au garbi
dago ta eztirudi gueieguizco escabidea. Icastunençat eusquera ezta batere çaila,
uste dan baino ascoçaz erreçagoa da; baino ala ere norbaitzuc alperreriz,
naguitasunez, eusquerari dioten gorrotoz, eçagutu' nai ezpadute, cer eguin bear
degu euscaldunac? Arrotzaren belarria mindu eztedin gure aboa itchi? Ta ez al da
ori alperreria aguinçaile ta indarra nagusi jarcea? Ez al da ori icasbide
guztiac cearo estalceco neurria?
çarra dala. çarra! Amaica gauça çar gorde oi dira lurrean arduratsu. Maite
içan bear! Amaica tresna, amaica pitchi ta eguinça çar eracutsi oi dizquigute
basterretan arro asco... Urliaren escumaquila, sendiaren tchapel coipetsua,
araco Jaunaren aulquia, beste araco gudariaren isquiloa; erromatarrac eguin
çuten bidea, mairuai quendu cioten oiala, godotarren eraco eliçatchoa, orco
çubia, ango etchea, arunçagoco gaztelua... cer ez? Ta ongui deritzot. Badira
egundaino çartuco eztiran gauçac. Urregorria ezta beinere çarcen. Gauça onari,
ona dan bitartean, çarra içateac eztio calteric eguingo. Eguia, izcunça çarretan
çarrenetacoa da eusquera, baino baita ere onenetacoa, baita ere berdingabea.
Eztago bada çarra dalaco bacarric certan bastertu.
Gaur dan egunean ecertaraco eztala. Jaquin ecean izcunça danac dirade
alperric.
Bai, eusquera ecertaraco ezta erdaldunen artean; baita ere gueiago:
alperricacoa da beren minçoaz oso azturic bici diranençat. Baino ez ordea,
oitura onari jarraituaz, gurasoac oi çuten becela itz eguiten degunençat.
Guretzat ezta eusquera egundaino alperric içan. Beti ta nolanai bear da gure
gogamenari jazquera egoquia emateco; gure uste ta iritziac guiçartean
adierazteco; gure aitonen içaquera garbia ondorengoai eracusteco; gure poz ta
atseguinac, gure samin ta negarrac, gure animaren maitetasunac, itz neurtuetan,
limurqui eresitzeco; Aita Jaun cerucoari otoitz bero ta cinçoac eroso
eguiteco... Ia cein asartuco dan maitetasunaren izcunça, otoitzeraco izcunça
alperricacoa dala esaten.
Azquenez, gaichoric, ia ilian dagoala. Gaichoric bai, ia ilian ez, Jaunari
esquerrac. Baina gaichoric baldin badago, cein ezta gaichoaren erruqui? Nola
eztegu eusquera babestu bear? Noizco ditugu sendagarriac? certan daude
escubideco jaquinsuac? cer eguiten dute çainçaile iceneco guiçon oiec? Nolacoa
da, batez ere, gaichoa sendatu bearrean, gueiago çauritu nai duan sendaguilea?
Nolacoa da bere ustez il çorian dagona jo ta çapaldu nai luquean aguintaria?
O! Bene benetan arritzecoa da gure izcunçari erbesteco guiçon malçurroc
eguin nai diotena; baino, ai! ascoçaz arrigarriagoa da gueuc, euscaldunoc, eguin
dioguna; bada gueuc jardun degu gueien bat eusqueraren caltean, gueuc iraindu
degu erbestarrac baino ere gueiago, gueuc bota degu gure espainetatic, gueuc
jaurtigui degu gure urietatic baso basterrera, içurriz cutsutua dagoanaren
guisa. Bai, auçoetaco minço apainac eçagutzean; gure izcunça narras ta baldarra
iruditu çaigu ta Euscalerrico semeac eusqueraz minçatzen, lotsatu eguin guera!
Ori eguin oi dute, beren gurasoaz, goicetic gabera aberastu diran edo cerbait
icasi duten ume doilorrac. gueurea da, bada, errua; gueurea obenic andiena.
Euscaldunac, nere anaiac! Ernaitu gaitecen ta bide berriac artu ditzagun.
Nic badaquit ederçaleac ceratela ta edonungo ederrari abegui ona eguiten
daquiçutela. Ordu onean içan dedila; baino etzaçutela orregatic eusquera inon
ucatu, etzaçutela besteac baino gutchiagotzat euqui. Euscalerrian jaio ceraten
guztioc, andiqui ta bearsu, andiquiac batez ere, erri ta erbestean, etche
barruan ta emparançaren erdian Jaungoicoagatic! eusqueraz itz eguin çaçute. O
eusquera cutuna, nere minçoa! Etzera çu inoren lotsagarri. Irauncorra cera
Ernioco gailurrac aria, lerdena cera Ambotoco erpinen irudira, garbia cera
Aitzgorrico elur çuria beste, liraina cera Aralarco Aingueruaren guisa, nerea
cera ta maite çaitut. çure copeta çabalean ancinetaco jatorri onaren quera ta
cutsua dacusquiçu, çure sorbaldetan izcunça, gurasoen soineco apaina daramaçu.
Naiz ta gaur gure mendi basterrean apala egon çure bicitza lucean alderdi
ascotan on eguina cera. çuc eman dieçu beste minço ascori çure içatearen mendua,
çure arguiaren izpia, çure suaren tchingarra, çure odolaren gorriunea. Izcunça
berri oiec arro ta gangar badabilça ere, beti çure çorretan egon bearco dute. O
eusquera maitagarria! çuri nai diçut eresi. Oso aurchoa ninçala, oraindic
seascatchoan nengoala, ama laztanaren aoz sartu cinan nere biotzean ta ordutic
aurrera nere biotzean çauzcat. Etzera çu neretzat egundaino içan tchiro ta
itchusi; çu cera neretzat izcunçaric goço, samur, guri, maminsu ta çoragarriena.
Oraindic ecea çaude, oraindic quemena badeçu, oraindic lore berriac eman bear
dituçu. Gure animetan dago ta gure animetatic ateraco degu çure acia; gueuc
ereingo çaitugu soro ta celai, ibar ta mendi, eguite ta baso-lur guztietan;
erneco da oparo çure landare berria; gure icerdiz ta bear bada gure odolez
narotuco degu, ta gueuc açalduco çaitugu, azquenez, beste izcuncen erdira onela
esanaz: «ara emen eusquera; icusi çaçute cein tchucuna dan, icusi çaçute cein
mardula dagon, beguira çaçute cein egoqui apaindua jarri degun».
Ori eguin ecic, ezquinaque seme onac içango.
Gora çu, nere minço çarra, gora eusquera maitagarria!

ESqueRRIc AScO
Nechca baten itzalditchoa

Jaunac eta andreac:


Neure ta lagun guztien icenean esquerrac emon bearrean nago gure jaquite
laburraren neurqueteac iraun daben bitarte, guztian guretzat euqui doçuen
maitaletasun bigun da samurragaitic.
Edocein neurqueteac beragaz daroiaz beti estutasuna, larria ta bildurra.
guiçonic andi ta azcarrenac badaqui bere arguitasunac oso urrean daucala azquen,
arnaituera edo muga bat; naigabez beteric gogoratuten dau eztala ibili
icasbidietaco baster guztietatic; eçagututen dau berac daquiçan gaucetatic
aronçago sail andi çabalac dagoçala; ta orregaitic, bere jaquituriaco saila
eracustera deituten iaconean, bildurrez da icaraz beteric guelditu oi da. Beste
aldetic, ostera, icasleric arguitsu ta onenac, bere escuartean ipini deutseçan
liburuac buruan ondo sartu ditualaco, bere irudimen gaztean çorioneco sari-
irabazteac eta guraso eta eçagunen tchaloac ames eguin arren, oso errez euqui
leique ordu ilun edo motel bat, eta çorigaiztoco ordu orretan guertau leiqueo
bere ames eder apaindua eguinguetzea, lainoac mendian eguinguetzen diran
guisara, ames goçoen toquian naigabe saminaren aguincadea ta lotseac beragaz
dacarren negargurea biotzaren erdian sortuaz.
Orregaitic, bada, ezta mirari, guc, emacume argalac, icastetche onetaco
nescatcha gazteac, bicitzaco bide estuetan oraindic onçu sarturico umeac,
guiçonagandic, jaiotzaz da gogoz, ain desbardin gareanac, guiçona baino argui
guitchiagoren jaubeac eta ascoçaz lotsacorragoac; ezta mirari, dinot, emen euqui
dogun neurqueta çucenera bildurrez da icaraz aguertutea, cer guertauco iacun ez
guenquigula.
çuec, jaunac, eçagutu doçue gure estutasuna, ta çuen itz egoquiacaz
arnasatu gaituçue, ta emen cerbait ganoraz da itchuran erançun badogu, ez
bacarric gueure eracusle carmengo Arrebai, baita bere ceuen ontasunari deutsagu
çor.
Alan bada, asieran esan dotan leguez, esquerrac emon bearrean nago ta
esquerrac emotera jagui naz. Baina celan? Eusqueraz? Bai, eusqueraz. cegatic ez?
çarra dalaco? Bastertua dagolaco? Egoquia eztalaco? çarrac dira onçurre gorriac
bere, ta ondo basterturic dagoz aspaldietan; baina gaurco paper diruac baino
ascoçaz aberatsagoa, ederragoa ta egoquiera gueiagocoa da gure eusquerea.
Ta, gainera, jaunac, biotzetic esan nai diran gauçac amac eracutsitaco
izcunçan esaten dira ondoen. Eta niri amac, neure ama maiteac, seascan nengoala
eracutsi eustan eusqueraz, eusqueraz eracutsi eustan curutze-Santuaren eguiten,
eusqueraz eracutsi eustan arren eguiten Aita gurea esanaz. Orregaitic gauçaric
goço ta eztitsuenac eusqueraz esaten ditut; orregaitic neu sortu nituan
emacumeari eusqueraz esaten deutsat: ama, amatcho.! orregaitic icasi bear diran
gauça guztiac icasteco erderea bear dot, eta bear dotalaco, erderea erabilico
dot buruan da minean; baina biotzaren erdian, beti eusquerea! Orregaitic esaten
deutsuet çueri eusqueraz: jaunac eta andreac: esquerric asco.
gueHIGARRI SOLTEAc

Eleiça santac dauzcan lau ebanguelistatic bat da, batez ere, goçotasun
gueiagorequin itz eguiten duana guiçonen gainean, eta au da S. Juan
Ebanguelista. Nun icasi çuan S. Juanec bere escribuetan eracusten duan
guiçonençaco maitasun andia? Nun? Ez al deçue igarten, a? Nun icasico çuan
Jesusen albuan ezpada? San Juanec, bere burua macurtuta, Jesusen bularren contra
euqui çuanean, sentitu çuan Jesusen biotzeco tambada ta gorabera, eta esagutu
çuan Jesusegan etzeguala beste gauçaric Aita cerucuarençat ta mundu guztico
guiçonençat maitasun neurri gabeco bat baino; Jesus etzala beinere bucatuco
etzan maitasunezco iturburuba baicic; eta au esagutu ta guero escribatu cituan
guiçonençaco ain pozgarri diran itz eder abec: Deus chantas est. Jaungoicoa
caridadea da, Jaungoicoa maitasuna da.
Eta inorc dudaric içan etzeçan, S. Juanec izcribatu ta utzi cituan itz
abec: «Nic esaten dedana nere beguiaquin icusi det ta nere belarriaquin aditu
det, nic icusi ditut Jesusen mirariac, nic euqui det Jesus nere alboan, nic
icutu diot nere escuequin». Testimonium perhibuit verbo Dei, et testimonium Jesu
christi quaecumque vidit.

* * *

... biar itz eguingo det Jesusec cigun maitasunaren gainean, ta etzi,
Jaunac indarric ematen badit, esango diçuet cer dan anima bat eguia gabe ta
maitasun gabe bici danean.

* * *

Euscal-Erria da, ta Bizcaia ere bai nosqui, Euscal-Erriaren çatia bat


dalaco, eguiazco leinarguitasun ta prestutasunaren jabea, bada emen prestutasuna
ta leinargui içatea lurrari dagozquio lurrari eutsiac daude, bere aritz çarrac
lurrari eutsiac dauden becela; ta aimbesteraino da au eguia ece gure mendi
latzen artean jaiotzea da naicoa leinargui, odol garbico, etorburu edo jatorri
onecotzat edonun arceco euscalduna beste titulu gabe
Euscaldun enda edo arrasa on, azcar ta biotz andicoari, inoiz ere loitu
eztan euscaldun arrasari dagoquio apartetasun au, bada bera da besteric ez
becela miragarrizcoa?, biotz barrutic catolico ta elizcoia?, ,umantzorra
santutasuneco ibarretan, goitandi ta icusgarrizco bicitzaco ibilera gucietan,
samur ta maitalea etchean; arrasa languilea, irabascorra, arguia ta jan
gutchicoa, ombidetic dabilena ta erritar erbestecoac eguiaz gora jaso duena,
lurra umantez ta cerua santuz bete duan arrasa.
Nic agurcen çaitut toqui santu onetatic Euscal-Erri çorionecoa ta
Jaungoicoari erregutzen diot jarraitu deçala bere laguntasun bedeincaerac çure
mendi, uri ta baserrietara bialcen, eta lur onetan bici diraden guztiac, beren
ansinaco leinarguitasun ta odol garbiac escatzen duan becela, goietatic
datorzquioten bedeincaeri leialac içan detecela beti, aitona çarren oiturac
gorde ditzatela erbestetic datocen oitura gaistoequin eztitecela nastu,
guernicaco aritz maiteac simboliça nai dituan legue çarrac maita ditzatela; bada
guernicaco arbola da ansinetaco legue çucen, eder, cristandadetic artuac bere
ostro artean eracusten dituan aritza, doiloren imbidia ta andien tsaloa daucan
euscaldunen bandera. Maita çaçute, a., maita çaçute, gainera, çuen izcunz
ederra, agurtu çaçute Euscalerria nic berriz agurcen detan becela, erritar batec
bere erri ona, seme batec bere Amatcho laztana maitatzen duan irudira.

* * *

Mariac, bere burua aberastasunez beteric icustean, alabatzen du Jaungoicua


esanaz. Magnificat anima mea Dóminum. guiçonac ta emacumeac cerbait inorc emana,
limosnaz emana bere gaineac icusten dueneraco, maitatzen due ta alabatzen due
beren burua.
N. a. Içan gaitecen guiçon ta emacume cristauac; beguiratu gaiteçan
Mariaren ispiluan; icasi deçagun bein betico Mariagandic garbiac içaten beti,
pensamentuz, itzez ta eguitez; icasi deçagun umilac içaten ta Jaunari esquerrac
ematen gauça onembat badaucagu, bada Jaunac emana da; escaitecen cristauac içan
itzez ezpada ese obraz.
O nere Ama cerutarra! çu cera munduaren osasungarritzat sortua! çure tronu
orretatic gugana beguiratzean gure conciencia loitua icusten badeçu, beguiratu
çaiguçu erruquiz ta eman eiguçu astija ta indarra conciencia abec ondo ondo
garbitzeco, bada emendic aurrera nere aditzaile guztiac çure guisara garbiac nai
due içan. Icusten badeçu, o umiltasunezco erreguina gure biotza arrotasunezco
pensamentuetan ibili dala sarri, eman eiguçu arguia gure ecereztasuna ondo
esagutu ta umilac içan gaitecen. Içan gaitecela garbiac ta umilac, bada
esagutzen degu garbiençat ta umilençat dala cerua, cein gucieri opa diçuedan.
Amen.

You might also like