/  4
 
GATAZKEN AURREAN HAR DAITEZKEEN JARRERAK
Gatazka bat konpondu aurretik eman beharreko aurretiazko pausoa,honen aurrean jokatzeko dauden moduaaztertzea izango da. Gatazkak gainditzeko bost jarrera daude:
1. Lehiatzea (nik irabazi / zuk galdu):
Nik nahi dudana lortzea –nirehelburuak lortzea-garrantzitsuena den egoera. Gatazkaren parte den bestealderdiarekin dugun harremanak ez gaitu kezkatzen. Beste alderdiaren ezabapena bilatzen da, bere helburuak lor ez ditzala, eliminatua izan dadila, suntsitua, kanporatua, baztertua, gutxietsia…Lehiatzeak pertsona batek besteari irabaztea dakar berekin, norberak nahi duena lortuz eta bestea galtzailesentiaraziz.
2. Egokitzea (nik galdu / zuk irabazi).
Beste alderdiarekin aurrez aurreez jartzeagatik ez ditut neure helburuak azaltzen. Askotan errespetua nahastuegiten dugu gure eskubideak betetzearekin, honek tentsioa eta egonezina sortuko dituen beldurrez. Jarrera hauoso maiz errepikatzen bada, pertsona lehertu egingo da une batean edo bestean eta orduan, geure burua edobestea suntsituko dugu.Egindako aukera egokitzea bada, bietako batek alde batera uzten du interesatzen edo kezkatzen duena etabestea irabazle senti dadin utziko du eta bere desioak bete ditzan.
3. Ekiditea (nik galdu / zuk ere bai).
Gatazkei ez diegu aurre egiten beldurra dela eta, edo bakarrik konponduko direlakoan, baina gatazkak beredinamika jarraituko du eta arazoa areagotu egingo da. Ez helburuak ez harremana ez dira errespetatzen.Ekiditen denean, ez zaio egoerari aurre egiten. Hau alderdietako batek besteari ihes egiten dionean edo gaiazhitz egiteak izan ditzakeen ondorioen beldur denean gaiaz hitz egitea saihesten duenean gertatzen da. Honela,inor ez da gustura geratuko emaitzarekin egoerari aurre egitea ekidin dutelako.
Aktibitateen konklusioak
 
4. Elkarlana egitea (nik irabazi / zuk ere bai).
Norberaren helburuak lortzea garrantzitsua da, baina ez hori bakarrik, baita gatazka dugun pertsonarekin dugunharremana ere. Denak irabazten aterako diren irtenbideak soilik onartzen dituen eredua da hau. Elkarrekin lanegitea ez da egokitzea.Elkarlana bideratzen denean, gatazkan parte hartzen duten bi alderdiak nahi zutena lortu dutelako sentsazioarekinbukatzen dute. Adostasun batetara iristen dira biek irabazi ahalizateko.
5. Negoziatzea (nik irabazi / zuk ere bai).
Erabateko elkarlana lortzea oso zaila da, horregatik, bi alderdiek oinarrian irabazten ateratzeko beste eredu batplanteatzen da, ezin baitute % 100ean bientzako ona den irtenbide bat aurkitu.Negoziatzen denean, bi alderdiak pozik geratzen dira emaitzarekin, nahiz eta hori lortzeko bakoitzak bere aldetik amore eman duela esan nahi izan.
Aktibitateen konklusioak
 
Aktibitateen konklusioak

Share & Embed

More from this user

Add a Comment

Characters: ...