You are on page 1of 9

Kerman galduta

Ulermena
Kerman galduta dabil Zornotzan. Etxerekin topo egin du eta berak lagunduko dio. Eskerrak!
Bestela...
Bideo honetan askotan entzungo duzu lekuen berri nola eman: non dauden, nondik joan behar
den, zeren ondoan dagoen, aurrean, ezkerrean... Adi guztiei!
• Bideoa ikusi aurretik begiratu zein informazio jaso behar duzun, galderak irakurrita.
Ondoren, bideoa ikusi eta aurkitu informazio hori. Azkenik, erantzun galderei.
• 1. Kermanek ez du autoa aurkitzen. Non utzi du?

eliza baten ezkerrean, udaltzaingoaren ondoan

parke baten atzean, elizaren ondoan

parke baten ondoan, elizaren atzean

• 2. Zergatik joan nahi du udaltzaingora?

Isuna jarri diotelako

Kartera galdu duelako

Kotxea aurkitu nahi duelako

• 3. Autopista erraz aurkitu al du?

Bai. Baina zerbait hartzera joan nahi du eta buelta eman du

Bai. Etxek eman dizkio argibideak eta segituan aurkitu du

Ez. okerreko bidea hartu du eta berriro galdetu dio

• 4. Autopistara joateko nora hartu behar duela esan dio Etxek?

rotondan eskuinera hartu

rotondan ezkerretara hartu

rotondan hirugarrenean atera

• 5. Zornotzara bueltatu da isuna ordaintzera eta Etxerekin topatu da berriro

bai

ez

Kokapenak
Irudietan kokapenak adierazteko hitzak ikusiko dituzu
Non dago gizona? Lotu irudiak eta kokapena adierazteko hitzak, gainean klik eginda

1
barruan

behean

goian

urruti

ondoan

eskuinean

aurrean

2
3
erdian urre, hurbil kanpoan

ezkerrean atzean
artean

azpian
gainean

Argibideak eskatu eta eman


Denok galdu gara inoiz hirian. Edo, herri ezezagun batera joan eta non gabiltzan ez dakigula
konturatu. Egoera horietan, zerbait aurkitu nahi badugu, galdetzea besterik ez zaigu gelditzen.
Nola? Adibidez:

• Barkatu, non dago udaletxea?


• Aizu, mesedez, nola joaten da udaletxera?
• Esango didazu udaletxea non dagoen?
• Aizu, mesedez, lagunduko didazu udaletxea aurkitzen?
• Kaixo. Galduta nabil; badakizu udaletxea non dagoen?
• Nondik joaten da udaletxera?

Beste batzuetan zuri egokituko zaizu ergibideak ematea:


• HORTXE dago, plazaN
• Zoaz ZUZEN hortik eta berrogei metroTARA daukazu
• Udaletxea? ElizaREN ATZEAN dago
• Jarraitu AURRERA, gero ezkerreTARA hartu, ondoren eskuinETIK jarraitu eta...
• Oso gertu, urruti... dago

Pertsona bat galduta dabil hirian. Irakurri elkarrizketa eta bete hutsuneak.

ANDER: Barkatu, farmazia bat behar dut. Ba aldakizu (1) ?

HERRIKOA: Uf! farmaziarik ez dago auzo (2) , (3) joan behar


duzu. Badaukazu kotxerik?

4
ANDER: Bai

HERRIKOA: Begira, ba, orduan segi (4) kale honetatik eta rotonda batera

iritsiko zara. Hartu lehenengo irteera eta segituan, (5) joan.


ANDER: Rotondan eskuinetara, ezta?

HERRIKOA: Hori da. Kale horretatik jarraitu eta plaza batera iritsiko zara. (6)
aparkatu dezakezu.
ANDER: eta nolakoa da plaza hori?

HERRIKOA: Plaza handi bat, (7) iturri handi bat dauka. Kotxea (8)
utzi eta gero oinez jarraitu.

ANDER: plazatik (9) dago?

HERRIKO: Bai, oso gertu. (10) irten eta (11) joan. Kale

horretatik jarraitu bukaeraino eta han, ezkerreko (12) aurkituko duzu farmazia.

ANDER: Eskerrik asko!


Hutsuneetako aukerak

1. o eskuinera 9.
o Non o eskuinean o gertu
dagoen o eskuinetar o gertutik
o non dago a o gertuan
2. 6. 10.
o honetan o Hara o Plazatik
o honetara o Han o Plazan
o honetako o Hartara o Plazara
3. 7. 11.
o erdialdetik o erditik o ezkerrara
o erdialdean o erdian o ezkerrean
o erdialdera o erdiko o ezkerretara
4. 8. 12.
o aurretik o bertakoa o espaloian
o zuzen o bertara o espaloitik
5. o bertan o espaloira

Iritzia eman / besteek esandakoa kontatu


Iritziak emateko, usteak azalzteko edota besteek esandakoa kontatzeko honelako esaldiak
botatzen ditugu:

• nik uste dut nahiko hurbil dagoeLA

5
• nik uste dut hemen aparkatu dudaLA
• esan didate isuna jarriko didateLA
• esan dizut gidatzen ari naizeLA

Hauetan -LA jartzen diogu aditz laguntzaileari: ZER uste dut?...-LA, ZER esan du?...-LA

Ezezkoak egin nahi baditugu, ordea, -NIK erabili beharko dugu:

• Ez dut uste urruti dagoeNIK


• Ez didate esan isunik jarriko didateNIK
• Ez dizut esan gidatzen ari naizeNIK

Osatu esaldiak hutsune bakoitzean falta den forma idatziz.

1. Gaur ondo utzi dut autoa. Ba uste dut nik gaizki aparkatu

2. Badakit zuk ondo esan duzu . Baina ez dut uste beste horiek ondo esan dute

3. Esan digute botilak edukiontzi berdean bota behar ditugu

4. Irakurri al duzu egunkaria? Badirudi ekaitza datorr

5. Ez zuen espero, baina, esan zioten kanpora joan behar zue lanera

6. Ez dut esan Aitor bihar etorriko

Argibideak elkarrizketan
Kerman eta Etxeren arteko elkarrizketatik pasarte batzuk hartu ditugu. Argibideak emateko eta
eskatzeko ibili dituzte guztiak. Ea nork esan duen zer!
Irakurri esaldiak eta aukeratu nork esan dituen. Gero, nahi baduzu, ikusi berriro bideoa egin
duzuna egiaztatzeko.
KERMANEKETXEK
Badakizu autopista non dagoen?
Non dago udaltzaingoa, udaletxearen ondoan?
Bertan ikusiko duzu kotxea
Utzi dut parke baten ondoan
Eta nola iritsiko naiz?
Ezkerretara haru behar duzu
Ez dut gogoratzen non dagoen parkea
Bidea zuzen jarraitu eta rotondan ezkerretara hartu
Barkatu, non nago?
Kotxea ez dakit non dagoen eta galduta nago
Udaltzaingoa alde zaharretik gertu dago

Erantzunak - Ulermena

6
Kerman galduta dabil Zornotzan. Etxerekin topo egin du eta berak lagunduko dio. Eskerrak!
Bestela...
Bideo honetan askotan entzungo duzu lekuen berri nola eman: non dauden, nondik joan behar
den, zeren ondoan dagoen, aurrean, ezkerrean... Adi guztiei!

• Bideoa ikusi aurretik begiratu zein informazio jaso behar duzun, galderak irakurrita.
Ondoren, bideoa ikusi eta aurkitu informazio hori. Azkenik, erantzun galderei.

• 1. Kermanek ez du autoa aurkitzen. Non utzi du?

eliza baten ezkerrean, udaltzaingoaren ondoan

parke baten atzean, elizaren ondoan

parke baten ondoan, elizaren atzean

• 2. Zergatik joan nahi du udaltzaingora?

Izuna jarri diotelako

Kartera galdu duelako

Kotxea aurkitu nahi duelako

• 3. Autopista erraz aurkitu al du?

Bai. Baina zerbait hartzera joan nahi du eta buelta eman du

Bai. Etxek eman dizkio argibideak eta segituan aurkitu du

Ez,. okerreko bidea hartu du eta berriro galdetu dio

• 4. Autopistara joateko nora hartu behar duela esan dio Etxek?

rotondan eskuinera hartu

rotondan ezkerretara hartu

rotondan hirugarrenean atera

• 5. Zornotzara bueltatu da isuna ordaintzera eta Etxerekin topatu da berriro

bai

ez
KERMAN: Aizu, gizon, gizon, gizon! Barkatu, non nago!? Non nago!?
ETXE: Zelan (nola), non zagozen (zauden)?
KERMAN: Non nago! Non nago! Eske galdu...galduta nago! Galduta nago...
ETXE: Lasai, lasai...
KERMAN: Bai, eske kotxea ez dakit non dagoen eta galduta nago. Zuk ikusi duzu nire kotxea?
Da kotxe gorria.
ETXE: Kotxe gorria... Kotxe gorriak asko dauz (daude).Baina...
KERMAN: Eh... Utzi dut parke baten ondoan, baina ez dut gogoratzen non dagoen parkea.
ETXE: Aber, beste pista batzuk emoten boztezuz (badizkidazu), hobeto
KERMAN: Eh, da parke bat dago elizaren atzean. Begira, ni etorri naiz bide nagusitik eh
ETXE: Bai...

7
KERMAN: Lehenengo egin dut ezkerretara...
ETXE: Bai...
KERMAN: Gero egin dut eskuinetara, jarraitu dut aurrera eta orduan ikusi dut eliza.
ETXE: Badakit.
KERMAN: Bai?
ETXE: Bai, badakit.
KERMAN: Eta nola iritsiko naiz?
ETXE: Aber, lasai.Hartu biozu (behar duzu), bide horretatik zuzen jun (joan), eta bigarren
bidegurutzean ezkerrera hartu biozu (behar duzu).
KERMAN: Ezkerretara
ETXE: Eta gero jarraitu, gutxi gorabehera, hirurehun metro inguru eta bertara helduko za (zara).
Ikusikozu (ikusiko duzu) elizie (eliza), parkiñe (parkina), kioskue (kioskoa), parkie (parkea) eta
dena. Bertan ikusikozu (ikusiko duzu) kotxia (kotxea).
KERMAN: Jo, ze ondo! Benetan... Ba eskerrik asko, eh? Benetan.
ETXE: Ez da ezegattik (ez horregatik). Lasai...
KERMAN: Aizu, zu zara Etxe, gaztean...eh...jotzen...
ETXE: Bai, hori da, neu naz (naiz).
KERMAN: Bueno, oso ona zara, eh? Eskerrik asko. Agur
ETXE: Zeuri, gero arte! Agur!

Kerman gaur autoa non utzi duen ahaztuta dabil. Autoa topatzen laguntzeko, argibideak eskatu
eta emango ditu Kermanek. Elizaren atzean utzi dut autoa. Ondoren eskuinetara hartu dut edo
eskuinera hartu dut. Parke baten ondoan aparkatu dut.

KERMAN: Hemen dago kotxea. Baina... Isuna jarri didate orain! Banekien horrelako zerbait
gertatuko zitzaidala. Ba ni banoa korrika. Aiba, Etxe berriro!
ETXE: Aupa!
KERMAN: Aizu, aizu! Badakizu autopista non dagoen?
ETXE: Beitu... Ba bide honetatik zuzen jarraitu ta rotonda bat ikusiko dozu (duzu), eta gero
ezkerretara hartu
KERMAN: Ah! Oso ondo. Eske, nik, uste dut, nahiko hurbil dagoela baina erraz galtzen naiz.
ETXE: Bai... Lasai, lasai. Hemendik eztozu (ez duzu)...erraz topaukozu (topatuko duzu).
Rotondara arte joan eta gero ezkerretara hartu.
KERMAN: Etxe, Etxe, Etxe... Etorri mesedez. Barkatu eh?
ETXE: Zertan zabiltz ba? (zabiltza ba)
KERMAN: Eske...Badakit esan didazula autopista oso hurbil dagoela, baina... Eske nik uste dut
okerreko bidea hartu dudala
ETXE: Ba oso sinplea izan da, izan da bidea zuzen jarraitu eta rotondan ezkerrera hartzi
(hartzea). Eztako (ez dauka)... Eztako besterik
KERMAN: Bide bakarra, ezta?
ETXE: Bai, bide bakarra
KERMAN: Ez zure kantuan bezala, "eta zenbat bide?"
ETXE: Ez, hemen bat bakarrik dago. Asike lasai, bale?
KERMAN: Bale! Gero arte, Etxe!
ETXE: Gero arte. Agur

8
Iritziak emateko edota besteek esandakoa kontatzeko -LA erabiltzen dugu. Pentsatzen nuen
debekatuta egongo zela. Pentsatzen nuen aparka daitekeela. Esan didate puntu guztiak kenduko
dizkidatela. Esan didate oso hurbil dagoela.

KERMAN: Bai? Bai. Esan dizut ba gidatzen ari naizela! Bah, isuna jarriko didatela? Badakit!
Zergatik uste duzu geratu naizela? Eh? Bai, ze gaur ia isun bat jarri didate. Ez, ez dut oraindik
ordaindu. Zer? Hobe dela gaur bertan ordaintzea? Esan didate bestela puntu guztiak kenduko
dizkidatela. Ai... Etxe! Etxe...
ETXE: Eztozu (ez duzu) topau autopistie (autopista) oindiñokan (oraindikan) ala?
KERMAN: Bai. Eske pentsatu dut... Azkenean udaltzaingora joatea isuna ordaintzera. Non dago
udaltzaingoa? Udaletxearen ondoan?
ETXE: Justo dau (dago) alde zaharra... Alde zaharretik gertu.
KERMAN: Eske nik uste dut, azkenean, hemen geratu behar naizela bizitzen, eh? Beti okerreko
bidea hartzen dut.
ETXE: Ba kostauko iatzuz (kostatuko zaizkizu) bide denak ezagutzie (ezagutzea).
KERMAN: Aizu, gainera uste dut bazkaltzeko ordua dela, eh? Zu nora zoaz?
ETXE: Ni etxera noie (noa) bazkaltzera.
KERMAN: Bai? Gonbidatuko nauzu?
ETXE: Bueno...
KERMAN: Benga, bai. Igo kotxera! Benga, goazen bai. Gonbidatuko nauzu. Bai
ETXE: Bale... Benga. Zuk badiñozu (badiozu)...
KERMAN: Bai, bai, bai...

Autoa non utzi duen ahaztuta ibili da Kerman gaur Zornotzako kaleetan, eta horregatik
argibideak eskatzen aritu da autoa topatzeko. Azkenean, elizaren atzean, parke baten ondoan,
bidegurutzera iritsitakoan ezkerretara hartu... eta hara! Autoa topatu du. Bestalde, iritzia
emateko edo besteek esandakoa errepikatzeko, -LA erabiltzen dugula ikusi dugu. Banekien
hemen ezin dela autoa aparkatu, edo esan dit puntu guztiak kenduko dizkidatela. Eta nik badakit,
zuk euskaraz ondo hitz egingo duzula. Beraz...

Badakizu, honekin edo harekin, baina egin!

You might also like