You are on page 1of 6

Kerman Kristinaren baserrian

Ulermena
Kerman mendira joan da eta Kristinaren baserrian bukatu du. Hantxe gertatutakoak ikusiko
dituzu saio honetan.
Kermani gertatutakoak idatzi ditugu hemen. Baina, batzuk ez dira zuzenak.
Aurrena, irakurri gertaerak
Ondoren, bideoa ikusi zuzenak ala okerrak diren jakiteko
Azkenik, aukeratu erantzun zuzena
BAI EZ
Bere lagun baten baserrira joan da lana eskatzera

Kerman mendira joan da eta galdu egin da

Baserritarrak ez dio utzi bere sukaldean sartzen


Txerriei jana eman die eta behia jetzi behar duela esan dio
baserritarrak
Lanak bukatutakoan urdaiazpikoa eman dio baserritarrak

Kerman gose da eta jateko zerbait prestatuko du

Sagar bat lapurtu du. Baina, baserritarrak harrapatu egin du

Baserria
Hauek denak baserrian aurkituko dituzu.
Lotu irudiak eta izenak

baserria aitzurra
jetzi

ardia untxia
oiloa

goldea
behia
txerria
sega

oilarra
ahuntza
igitaia

aizkora zaldia
baratzea

Inor ez, ezer ez

1
Badakizu ezetz esateko edota ukatzeko EZ partikula erabili behar dugula euskaraz.
Galdera hauei erantzuteko, beraz, EZ erabili beharko dugu:

• ZER esan duzu?> EZER EZ


• NOR etorri da?> INOR EZ
• NORA joango zara? > INORA EZ
• NOREKIN egongo zara? > INOREKIN EZ

Baina, batzuetan, gaizki erabiltzen da EZ era horretako esaldietan. Hauek izaten dira ohiko
akatsak:

1. EZ ez erabiltzea: aurreko esaldiak honela entzuten ditugu batzuetan:

• ZER esan duzu?> *EZER


• NOR etorri da?> *INOR
• NORA joango zara?> *INORA
• NOREKIN egongo zara? > *INOREKIN

Gaztelaniaz nada, nadie, a ningún sitio... horiek denak ezezkoak dira eta ez dute besterik behar.
Baina euskaraz, EZ erantsi behar da, bestela, baiezkoak izaten jarraitzen dute (alguien, algo...)

2. EZ bi aldiz erabiltzea: kontrakoa egiten da sarritan, eta honakoak entzun ditzakegu:

• ZER esan duzu?> *EZ dut EZER EZ esan


• NOR etorri da?> *EZ da INOR EZ etorri
• NORA joango zara?> *EZ naiz INORA EZ joango
• NOREKIN egongo zara?> *EZ naiz INOREKIN EZ joango

Ikusi duzunez, azken hauetan, EZ bi aldiz erabilita dago. Baztertu horiek eta honelakoak esan;
hau da, EZ behin bakarrik erabilita:

• EZ dut EZER esan


• EZ da INOR etorri
• EZ naiz INORA joango
• EZ naiz INOREKIN joango

Aukeratu hutsuneetan zer jarri:

1. Bihar hondartzara joango naiz bakarrik (1) duelako nirekin etorri nahi

2. Ez al duzu atea ireki? Bai, ireki dut baina, (2) zegoen

3. Arratsalde osoa eman dut denda horretan, eta azkenean, ez dut (3) erosi

2
4. Bota zakarrontzira. (4) du balio eta!

5. Ez daukat (5) joateko gogorik

6. Zer esan duzu? (6)

Hutsuneetako aukerak

1. 3. 5.
o inork o ezer o inora ez
o inork ez o ezer ez o inora
2. 4. 6.
o inor o Ezertarako o Ezer ez
o inor ez o Ezertarako o Ezer
ez

Noren artean
ARTEAN erabili nahi dugunean, gogoratu behar dugu NOREN kasua eskatzen duela.
Honelakoak esango ditugu, adibidez:

• GuRE artean konfiantza handia dago


• BiON artean egingo dugu
• GuztiON artean prestatuko dugu afaria

Hala ere, batzuetan, noren marka ez da esaten:

• Jende artean (jendearen artean) dago


• Lagun artean (lagunen artean) zaude
• Liburu artean (liburuen artean) gorde dut

ARTE beste kasu batzuetan ere deklina daiteke:

• GuRE arteKO lana da


• HaurrEN arteKO harremana polita da
• Jende arteTIK igaro zen autoarekin

Badakizu, hortaz, EZ esan, guztiok artean, biok artean...bezalako formak

Idatzi hutsuneetan deklinabide marka egokia:

1. Hori Xabier eta Amagoia arte kontua da

2. Bi txakurr arte dagoena zure katua da

3. Sasi arte suge bat atera zen

3
4. Etxe arte bidea zabaldu dute

5. Gure aiton-amon arte konfiantza handia dago

6. Uste nuen hemen dena den arte egiten zenutela

7. Lasai, lagun arte uzten zaitut eta!

Azkarregi!
Baserritarrak esan dituen esaldi batzuk dituzu segidan. Azkar samar hitz egin du eta hitz
batzuk ez ditugu harrapatu. Ea zuk lortzen duzun esan duena jasotzea.
Ikusi bideoa eta aukeratu zerrendatik entzun duzun hitza hutsune bakoitza betetzeko.

• Aizu, (1) zoaz?

• Zertan (2) nire baserrian?

• Iruditu zait (3) lapurtu nahi zenituela.

• Galduta al zabiltza? Nahi duzu zerbaitetan (4) ?

• Mutil, esaten ahal zenuen! Nik (5) dizut zerbait

• Sukaldari txarra? Orduan, nire (6) ez zara sartuko. Sagar bat

emanen dizut eta honekin tripa pixka bat (7) duzu.

• Hori da. Eta orain, zu ere hasiko zara; eta txerriei (8) hasiko zara.

• Bai. Bion artean egingo dugu. Zuk egin eta nik (9) .

• Lasai. (10) artean uzten zaitut eta!

• Goazen. Bazkaldu aurretik behia (11) behar dugu.

• Ez al dakizu bakarrik (12) egiten, edo zer?

• Animo! Bukatutakoan emango dizut baso bat (13) eta txerriaren

(14) bat.

• Hutsuneetako aukerak

• deus • sagarrak • laguntzea


• Lagun • gainbegiratu • nora
• jana ematen • jetzi • prestatuko
• beteko • odolki • esne
• sukaldean • zabiltza

4
Erantzunak - Ulermena

BAI EZ

Baserritarrak ez dio utzi bere sukaldean sartzen


(BAI)
Bere lagun baten baserrira joan da lana eskatzera
(EZ)
Lanak bukatutakoan urdaiazpikoa eman dio baserritarrak
(EZ)
Kerman mendira joan da eta galdu egin da
(BAI)
Txerriei jana eman die eta behia jetzi behar duela esan dio baserritarrak
(BAI)
Kerman gose da eta jateko zerbait prestatuko du
(EZ)
Sagar bat lapurtu du. Baina, baserritarrak harrapatu egin du
(BAI)

KERMAN: Zer? Mikel Pablo! Bai. Non nagoen? E, inon, inon. Norekin? Inorekin. Mendira etorri
naiz eta galdu egin naiz. Zertara etorri naizen? Bada, ezertara. Ez, ezertara ere ez. Okerrena da
kristoren gosea daukadala eta ez dudala ezer ez ekarri jateko. A!, begira, baserri bat. Mikel
Pablo, sagar bat edo piku bat edo hartzera noa. Bai, agur, agur.
BASERRITARRA: Aizu, nora zoaz?
KERMAN: E? Inora ez, benetan.
BASERRITARRA: Zertan zabiltza nire baserrian?
KERMAN: Ni? Ezertan ez.
BASERRITARRA: Iruditu zait sagarrak lapurtu nahi zenituela.
KERMAN: Nik? Inola ere ez. Ez dut ezer hartu. Begira, begira.
BASERRITARRA: Galduta al zabiltza? Nahi duzu zerbaitetan laguntzea?
KERMAN: Ez dut jateko ezer ez ekarri eta... bada, hau hartu dut.
BASERRITARRA: A! Bale, bale.

Gogoratu EZETZ esateko edota UKATZEKO beti jarri behar dugula EZ. Horrenbestez,
Zertan ari zara? Galdetzen digutenean, EZERTAN EZ erantzungo dugu.
Baina, kontuz! Beti ipini behar dugu EZ, baina, behin bakarrik
EZ dut jateko EZER ekarri, esango dugu. Horrenbestez,
EZ dut jateko EZER EZ ekarri, ez da forma zuzena izango.

BASERRITARRA: Mutil, esaten ahal zenuen! Nik prestatuko dizut zerbait, e!


KERMAN: Ai, baina, ez dizut lanik eman nahi, e? Elkar artean prestatuko dugu. Bueno, hori bai,
e? Biok artean. Oso sukaldari txarra naiz.
BASERRITARRA: Sukaldari txarra? Orduan, nire sukaldean ez zara sartuko. Sagar bat emanen
dizut eta honekin tripa pixka bat beteko duzu.
KERMAN: Ai, eskerrik asko. Hemen, orduan, guztiok artean egiten duzue lan?
BASERRITARRA: Hori da. Eta orain, zu ere hasiko zara, eta txerriei jana ematen hasiko zara.
KERMAN: Aizu, baina, nik ez dakit hau egiten. Nik uste nuen biok artean egingo genuela.
BASERRITARRA: Bai. Bion artean egingo dugu. Zuk egin eta nik gainbegiratu.
KERMAN: Ai ama! Eske, ez utzi bakarrik, e? Nik uste nuen hemen dena denek artean egiten

5
zenutela
BASERRITARRA: Lasai. Lagun artean uzten zaitut eta!
KERMAN: Bai. Kaixo! Hartu! Kurrin, kurrin!

ARTEAN postposizioak, oro har, NOREN kasua eskatzen du.


Bazkaria guztioN ARTEAN prestatuko dugu, izango da forma zuzena. Eta,
BioN ARTEAN egingo ditugu etxeko lanak.
Baztertzekoak izango dira, hortaz,
GuztioK ARTEAN, edota, bioK ARTEAN, bezalako esaldiak.

KERMAN: Tori! Ai, Algortara joaten naizenean ez diot inori ezer kontatuko. Ezertxo ere ez! Ja,
Eta Mikel Pablori, gutxiago. Ezin da ezertaz enteratu. Inola ere ez! Hala, kurrin, kurrin! Ya está!
BASERRITARRA: Nora zoaz, Kerman?
KERMAN: Inora ez.
BASERRITARRA: Zertan zabiltza?
KERMAN: Ezertan ez. Hemen, gure artean solasean. E, txerritxo? Bazkaldu duzu, bapo gainera,
e? Bai.
BASERRITARRA: Goazen. Bazkaldu aurretik behia jetzi behar dugu.
KERMAN: Bion artean egiten badugu...
BASERRITARRA: Ez al dakizu bakarrik deus egiten, edo zer?
KERMAN: Eske, ohitura galdu dut. Eta mintzapraktikak du errua e? Zeren, beti, bi pertsona
behar izaten dira hitz egiteko. Bien artean praktikatzeko. Ulertzen duzu?
BASERRITARRA: Animo! Bukatutakoan emango dizut baso bat esne eta txerriaren odolki bat.
Gaur, Kerman Leitza ingurura joan da mendira eta galdu egin da. Zer egin duen? Bada, ezer
zuzenik ez gaur ere. Gainera, INORekin, EZERekin, INORA eta honelako formulekin nahastu egin
da.
Gogoratu honelako formulei EZEZKO adiera emateko EZ partikula ipini behar dugula. Adibidez,
Nora joan zara? INORA EZ
Zertan ari zara? EZERTAN EZ
Baina, kontuz! EZ partikula hori behin bakarrik jarri behar dugu:
Kermanek EZ du EZER esan. Ezin dugu EZ hori bi aldiz jarri:
Kermanek EZ du EZER EZ esan. Zeren, bestela, bi EZ horiek talka egiten dute.
Bestalde, Kristina eta bien artean baserriko lanak egin dituzte. Gogoratu, oro har, NOREN
ARTEAN esaten dugula. Beraz,
BioN ARTEAN egingo ditugu lanak. Edo,
GuztioN ARTEAN prestatuko dugu bazkaria. Eta ez,
BioK ARTEAN, edo, guztioK ARTEAN.
Hori bai, guztion artean errazago ikasiko dugu euskaraz.

Beraz, badakizu, honekin edo harekin, baina egin!

You might also like