/  10
 
ABIADURA HANDIKO TRENAK GASTEIZENERAGINGO DITUEN INPAKTUEN TXOSTENA
Gasteizko “AHT Gelditu! Elkarlana”k, Abiadura Handiko Trenak gure udalerrian eragingodituen inpaktuak ikusita, honako txosten hau egin du; izan ere, AHTa Euskal Herriariinposatzen ari zaigun proiektu bat da, eta hainbat ondorio kaltegarri izango ditu. Txostenhonekin makro-proiektu honen inguruko informazioa zabaldu eta behar-beharrezkoderitzogun hausnarketa bultzatu nahi dugu. AHTa bultzatzen dutenek eztabaida eta gogoetagaraia jada igaro dela esaten badigute ere, AHT Gelditu! Elkarlana-ren ustez gure herriak halako tren bat benetan behar duenentz erabakiak, inoiz baino gehiago, eztabaidagai izan behar du, ingurugiroari, gizarteari eta ekonomiari eragingo dizkien aldaketa handiak direlamedio.Bestalde, gure iritziz herriz herri, hiriz hiri lanean jardun behar dugu, Abiadura HandikoTrenak ekarriko dituen lekuan lekuko aldaketa zehatzak estudiatuz eta herritarrei jakiteraemanez gutxi batzuentzat negozio izango den proiektu honen nondik norakoak.
 
1.- VITORIA-GASTEIZ UDALERRIKO IBILBIDEARENDESKRIBAPENA
AHTa Gasteiza iparraldetik, hots, Legutio etaArrazua-Ubarrundia udalerrietatik, sartzeaaurreikusten da; hau hala izanik, Vitoria-Gasteizudalerrirako sarrera Perrozaia eta bidegorriazeharkatuz izanen da,
Santa Engrazia
ibaitik metro gutxira. Hau zeharkatzeko biaduktu bat(215m) altxa beharko dute
Hierros Miñano
inguruan. Landa-lurretan zehar (bidegorria etaMiñakoko errepide zaharra artean) jarraituko du,eta Rejalza erreka, Miñanoko Teknologia Parkeaeta Retana erreka ere biaduktu baten bitartezzeharkatuko dituenez, trenbide berriaren plataformak gora altxata jarraituko du. Zati honetan
Miñano Nagusi
tik 100 metrotara eta
Retana
tik 210 metrotara igaroko da,
DuranakoGeltoki
ko auzoko etxebizitzetatik 100 metrotara eta
Gamarra Txiki
tik 100 metrotara. Tokihonetarainoko ingurua nekazaritzarako eta abeltzaintzarako erabiltzen da. Nekazaritza-guneen barruan baino ez daude tailer eta biltegi beti ere txikiak. Miñanoko industrialdea lanhonen ibilbidearen beste aldean dago, N-240a eta gero.Ibilbidea Arrazua-Ubarrundia udalerrira itzultzen da.
Zadorra ibaia
ren gainetik biaduktu baten bidez (505m) pasatuko da. N-1aren gainean, hain zuzen, Bergarako errepidea (A-627)ere zeharkatuko du, FIASA fabrikaren ondoan, Eskalmendiko haztegiak erdi erditizeharkatuko ditu, eta Zubarnoko kirol pabilioi inguruetaraino nekazaritza lursailetan barnahelduko da. Vitoria-Gasteiz udalerrira biaduktu batean sartzen da berriro, Baltsako Kanala etaAlegría ibaia gainditzeko.Kirol pabilioiaren aparkalekuak inguratuz aurrera jarraitu eta Cuenca del Deba kaleazeharkatzen du, eta bertan lur-azpira sartuko da. Hortik aurrera Huetos Etorbideko Dahmler-Chrysler (Mercedes) ingururaino lurpean joango da. Ibilbidea
Kantauri Etorbidea
,
Juan deGaray
,
Bulevard de Euskal Herria
eta
Elejalde gune
arekin (Merceds ondoan) batera doa.Guztira, AHT proiektuak 11km betetzen ditu gure udalerrian, hauen ia erdia lurpean (hiri barruko zatia) izanen da, 730 metro hainbat biaduktutan, eta gainontzekoa lurrazaletik. 11kmhauentzat 357.185.118€ko aurrekontua egin da.
 
2.- INGURUGIROAN IZANGO DUEN ERAGINA
Ibilbidearen deskribapenak argi uzten duen bezala,Abiadura Handiko Trena lurra bere beharretaraegokitzen duen proiektua da, eta ez alderantziz. Horidela eta, ingurunean izaera ezberdinetako aldaketaaunitzen sortzailea izanen da.
Paisaiak jasango duen eragina
Hirian sartu aurretik, azpiegitura honen gure udalerriko zati luze bat (autopista, SantaEngrazia ibaia, e.a.) goratuta igaroko duela kontutan izanik, Luku eta Gasteiz bitartekoibilbidea, egiazki bere osotasunean, altxaturiko plataforma baten gainean izanen da, 10-17metro bitarteko mendoitz baten gainean (Elurretako Amaren monumentua artzen ahal daerreferentzi) hain zuzen. Hau hala izanen bada, Arabako Lautada erdian hesi izugarri bat etaikus-eremuarentzat neurriz kanpoko oztopo bat sortuko da.
Zadorra ibaia eta Salburuako berroak 
Zadorra ibaia eta Santa Engrazia EIL (Elkarteko Interes Lekua) izendatuta daude Europamailan beraien landare-kalitatea eta aniztasunagatik. Babestuta dauden hainbat animaliamotak (bisoi-europarra, martin arrantzalea, nutria, e.a.) ditu toki hauek bizileku, eta bertakolandareak moztea debekatuta dago. Hauen gainetik hainbat biaduktu eraiki nahi dituzteEuropako araudiei ere muzin eginez. Salburuako eremu hezeetan eragingo diren kalteak ereikustekoak izanen dira, lanen ondoriozko lur mugimendu erraldoi honek gainazaleko ur hauetan zuzenean eragiten ahal baitu.
Eragin akustiko eta elektromagnetikoak 
Sarritan esan dugu AHTa lurrean dabilen hegazkina dela. Hartzen duen abiadaren ondorioz(250km/h) egiten duen zarata jasangaitza da. Biaduktuan zein mendoitz bidez altxaturiko plataforma gainean, Durana, Miñano Nagusia, Retana eta Gamarra Txikitik 100-200metrotara pasatuko da; ondorioz, herri hauetako biztanleek jasan beharko duten zarataizugarria izanen da, (MOE) Mundu Osasun Erakundeak gomendaturiko mugak soberagaindituko dira. Herri hauetan AHTaren elektrifikatze sistemak izanen duen eraginelektromagnetikoa arrunt handia ere aipatzekoa da, elektrifikatze-eremuen badaezpadakodiametro minimoa 200-800 metro bitartean izaten baita, horrek osasunean izan ditzakeenondorioak (minbizia, leuzemia, e.a.) kontutan harturik.
Azpiegitura pilaketak 
AHTa bultzatzen dutenen argumentu nagusia gure errepideetatik kenduko omen dituen kotxekopurua da. Argumentu hau Gasteizko iparraldeari so eginez erraz gezurta daiteke; gaur egun bertan badauden errepide andana, aireportua, ohiko trenbidea, merkatal gune e.a.-ei atxiki,etorkizunean Eibar-Gasteiz autopista, merkantzientzako trenbidea eta AHTa eraikitzekoasmoa baitago. Pilaketa honekin argi eta garbi ikusten dugu gaurko garraiobide eredua ezdela sostengarria, eredu honekin zirkulazioa etengabe gelditzen baita (AHTak ez du autorik ordezkatuko, aitzitik jada badauden azpiegiturei, eta, hazkunde erritmo honetan jarraitzen badugu, etorkizunean egin beharko direnei, gehitu eginen zaie), gainera, ETSkozuzendaritzaren arabera, garraiobide honen kostu altua dela eta AHTak balio handikomerkantziak garraiatzeko soilik balioko du (mikrotxipak, nanoteknologia, paketeritza, etab).

Share & Embed

More from this user

Add a Comment

Characters: ...