You are on page 1of 4

BERTSOLARITZA

A) Zortziko handia lau puntutako ahapaldia da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8 bikoitietan. Errima-
hitza ere azken hauetan doa.

----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10
----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8 A

Hona hemen zortziko handiaren adibide bat:

Peñagarikano:
Beti euskaldun sentitzen gara
bai egunez ta bai gabaz
ta zeintzuk geran geuk azaltzeko
gu ez ote gera kapaz?
Sarri askotan nago amorruz
sarri askotan algaraz
baina egungo lema bakarra:
Euskal Herrian euskaraz
nahiz batzuk egin erdaraz.

Eta sarritan ni triste antza

nago begira jarririk
ez dagoelako nire bihotza
poztuko duen berririk.
Beti euskeraz behar genuke
ez dago beste neurririk.
Nik ez nuke nahi bere hizkuntzan
mintzatzen ez den herririk. (bis)

Euskal Herrian sortu ginen gu

bertan hazi eta hezi
eta inolaz ez det joan nahi
neure herritik ihesi.
Denek ez dute hemen egiten
denek ez dute ikasi
eta egiten ez dunak ez du
euskaldun izenik mezi. (bis)

B) Zortziko handiak bezala, zortziko txikiak, lau puntu ditu eta errima lerro bikoitietan doa. Neurri hau
egoera bizi eta umoretsuetarako gehiago erabiltzen da, berbaldi luze dramatiko eta epikoetarako baino.
----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7
----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A

Hona hemen zortziko txikiaren adibide bat:

Triste bizi naiz eta Bihotz baten lekuan
hilko banintz hobe mila banituzke,
badaukat bihotzean zuretzako maitia
hainbat atsekabe. izango lirazke.
Maite bat maitatzen det Baina milan lekuan
bainan haren jabe bat besterik ez det
sekulan izateko har zazu ba maitia
itxaropen gabe. bat hau mila bider.

Nere maite polita

nola zera bizi?
Zortzi egun hauetan
etzaitut ikusi.
Uste det zabiltzala
nigandik ihesi
ez didazu ematen
atsekabe gutxi.

Beste doinua: “Bautista Basterretxe”, “Behin batian Loiolan”, “Iturengo arotza”, “Astoa ikusi
nuen”

C) Hamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat erantsiko diogu. Ahapaldi hau,
normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak adierazteko, testuak berak leku gehiago baitu zortziko
handian baino.
----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10
----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8A

Hona hemen hamarreko handiaren adibidea:

Jexux Lopetegi:
Asko da falta detela.
Berak, zeruan! erantzuten dit
teknikari den bezela.
Bertako izar distiratsu bat
ilunik gelditu zela.
Besteek ezin konpondu eta
zeu joan omen zinela.
Nik banekien denetarako
aita onena nuela!
Azken boladan iruditzen zait
jendea niri begira,
gaiztakeririk ez det egin ta
zergatikan ari dira?
Halere ezer ez da nirea
ondo nago eta, tira!
Baina amatxo dabil arraro
ez da irtetzen herrira.
Nirekin ez du azaltzen baina
zeharo triste bizi da.
Lotaratzeko ordu honetan
badakizu honezkero
zure argazki bat badudala
almoadapean bero.
Kolore pixkat galtzen ari da
muxuak emanda edo.
Aitatxo asko maitatzen zaitut!
esaten diot gauero
eta amatxok “ta nik ere bai”
xuxurlatzen dizu gero.

D) Hamarreko txikiak, zortziko handiak bezalako egitura du, baina puntu bat eta errima bat erantsita.
----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7
----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A
----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7
----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A
----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7
----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A
----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7
----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A
----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7
----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A

Hona hemen hamarreko txikiaren adibide bat:

Mañukorta:
Lehenagotik auzuak,
lehenago lagunak, (bis)
txirrinduakin sarri
gera biok junak;
zu goiko puntan zaude
gu berriz ilunak;
nahi ta bihotzetikan
izanak bigunak,
ez al dituzu maite
anai euskaldunak? (bis)

A. Sarasua:

Beraz osatu ezinik

ziklista kuadrila,(bis)
ni gabe talde hori
daukagu debila,
baina ne'kontzientziz
ni nago trankila,
bizimodua ezpaita
oraingoz fazila;
ni diru bila nabil
ez famaren bila.(bis)

D) Badira beste neurri batzuk, koplak, tradizio handia dutenak eta oso erabiliak direnak eskerako eta
errondarako. Neurriaren arabera bi mota kopla daude:
Kopla txikia
-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - - 6A
Adibidez:
Maritxu nora zoaz
edert galant hori
Iturrira Bartolo
nahi badezu etorri
Iturrian zer dago?
Ardotxo txuria
Biok edango degu
nahi degun guztia

Kopla handia
- - - - - - - - - - 10
--------8A
- - - - - - - - - - 10
--------8A

Hauek bertso modu ezagunenak dira, baina beste asko ere badaude.

You might also like