33
AURREHITZA
MASKULINISMOA EUSKAL HERRIAN .BERE GARAPENAREN LABURPEN HISTORIKO XUMEADuela bi hamarkada lehendabiziko gizon taldeetan biltzen hasi ginenean ez genuen
berdintasun
hitzaezagutzen. Maskulinitateaz zer edo zer bagenekien baina maskulinismoaz ia ezer ere ez. Taldehauetan biltzen hasi ginen ez geundelako oso konforme gizon izateko orduko erarekin. Honela hasizen gogoan dudan historia. Gure generoarekiko deserosotasunak eta egonezinak bultzatu gintuzten,ohiko era “gizon” izateko, tradizionala, patriarkala. Ez zen akuilua emakumeen egoera injustuarekikooharmena gure pizgailua, beren eskubideen gabezia baizik eta geure beharra gure buruarekin bategon eta nor ginen argitzeko.Gutako batzuk soldaduskatik itzuleran ari ginen; hartara joanak ginen garai hartan kontzientziaeragozle izatea gogorki zigortua zegoelako, batik bat eskubide zibil batzuk lortzeko orduan etataldeotan topo egiten genuen rol maskulinoetan itotzen ari ziren beste gizonezko batzuekin,maitasuna, sexualitatea, harremanak, gizartea, politika… ulertzeko beste era batzuen bila ari zirengizonak.Ohartzeke eta gure helburua izan gabe hainbat taldetatik igaro ginen, XX mende bukaerakomaskulinotasun mugimenduko zati, parte bihurtu ginelarik. Sasoi hartan, eta baita zeharka ere,agertzen hasi ginen gizartean antolatzen hasi berriak ziren berdintasunerako batzarretan,maskulinitate berrietarako biltzarretan, gizarte ordenu berrirako mintegietan, nazioarteko jardunaldietan... Orduan ohartu ginen gizon izateaz zerbait ikasita geundela, gizon izatearekin loturazuen edozer maskulinismoa dei genezakeela.Mende berrira sartu ginen ordura arte ibili ginena baino apur bat ozenago eta gizon patriarkala etahegemonikoa izatea zer den ideia argiago batez, horrelako gizon izateak zein dimentsio eta eraginzituen gizartean, emakumeengan eta gugan. Erakundeak jakin mina agertzen hasten dira gurekiko;guk ulertzen dugu ekarpen interesgarria sor dezakegula berdintasunean eta sexismoarendesagerpenean genero zapalketaz lortu dugun ikuspegi maskulinoa dela eta.Egun argi dugu gure jokabideak, pentsamenduak eta ekintzak aldatzen ditugun bezala eta eramaskulino zapaltzaileetatik era bakezale, demokratiko eta berdintasun zaleetara emakumezkoen,haurren eta adinduen egoera hobetu egiten dela, bai eta geurea ere.Ondoriozta dezakegu berdintasunak gizonak behar dituela gizonek berdintasuna bezain beste. Hauxedugu hurrengo urteetako erronka: gizonezkoei eta emakumezkoei ulertzen lagunduberdintasunerantz eskutik lotuta jo behar dugula aurrera , ez gehiago emakumeen aurretik jarrita.Maskulinismoari buruz informazio gehiago nahi bazenu 112. orrialdean eskaintzen dizut.