A
TAZAK
PROZEDURA:Aataza: jendaurrean kantari
Atazaurrea: bertsolaritzaz hitz egin eta bertso munduko lexikoa ezagutu
Bertsolaritza munduaz ezer ba ote dakigun esango dugu: bertsolari bat eta bertso bat zer direr, inonikusi ditugun izen horiek,... Bertsolarien argazki batzuk erabili nahi izanez gero, 7.orrian dituzue."Bertsotan" ariketan (3. or.) testuan azpimarratuta dauden hitzak beheko irudietako hutsuneetan kokatuko ditugu.Ariketa zuzenduko dugu (erantzunak 7. or.).
Ataza: antzezle lana eta bertsolariena alderatu eta deskribatu
"Antzezle ala bertsolari?" orrian (4. or.), bi lanbide hauek alderatuko ditugu galderei erantzunez. Taldeka, taulanahalik eta ideia gehien idatziko dugu."Ramon Agirrek esana" testuan, aktore honek esandakoak irakurriko ditugu
(1)
(4. or.). Taulan aipatu ez denideiaren bat irakurtzen badugu, azpimarratu eta taulan txertatuko dugu ondoren.
Feedbacka: tauletan jasotakoa alderatu
Guztion artean tauletan jasotakoa alderatu eta komentatuko dugu.
Gramatika eta diskurtsoa: balorazioak egiteko formak berrikusi
”Erraza iruditzen zait” ariketan (5. or.) bertsolarien lanaren inguruko balorazioak egingo ditugu proposatutakoformekin.Beste egoeraren bat pentsatu eta binaka balorazio berriak egingo ditugu forma horiekin. Gainerakoei azaldukodizkiegu egindako balorazioak ea ados dauden.
Atazaostea: Bertso saio batera joango ginatekeen komentatu
Bertsolariei buruz entzundako guztia kontuan hartuta, inoiz bertso saio batera joan nahi izango genukeenesango dugu. Iritziak emango ditugu.
B ataza: oholtza gaineko lanbideak
Atazaurrea: oholtza gainean nork lan egiten duen zerrendatu
Oholtza gainean lan egiten duten beste batzuk zerrendatuko ditugu arbelean: abeslariak, aurkezleak, pailazoak,magoak, akrobatak, dantzariak,...
Ataza: oholtza gaineko lanbide bat deskribatu eta bertsolarienarekin alderatu
Taldeka, zerrenda horretako lanbide bat aukeratu, deskribatu eta bertsolariekin alderatuko dugu(6. or.).Pentsatutakoa gainontzekoei azalduko diegu, eta iritzia emango diogu elkarri.
Feedbacka: azalpen onena zein izan den baloratu
Aurkeztutako lanen artean ikasle bakoitzak gogokoen duena aukeratuko du arrazoiak emanez.
(1) Aukeran, "Inprobisazioa hemen eta munduan" ikastunitatean, 2. mailarako egindakoa, 7. bideo-pasartean topatuko duzue grabatuta.Gu grabazio horretan oinarritu gara testutxo hau idazteko, entzungaia zail samarra iruditu zaigulako.
2
Add a Comment