You are on page 1of 14

IDAZMENA CURRICULUMEKO HIZKUNTZETAN

I.- JARDUERA PROPOSAMENA


Helburua da hobekuntza plan erakargarria eta errealista garatzea; horretarako,
ondoko jarduera plana aurkezten dugu:

Balorazio probak prestatzea; proba hauek hainbat testu mota eta kurtso aintzat
hartuko dituzte:

kurtsoak testu motak


Lehen Hezkuntzako 4. Deskribapena
kurtsoa Lagunen arteko eskutitza
Lehen Hezkuntzako 6. Narrazioa
kurtsoa Azalpen laburra

Lau testu mota horiek bakarrik hautatu ditugu; horrela, zerbait konkretua lantzen
hasiko gara. Testu mota horiek dira gehien erabiltzen direnak irakurketetan,
azterketetan eta ikasgelako jardueretan, eta zerikusi zuzena dute hizkuntzak
integratzeari buruzko aurreko jarduerarekin (Narrazio eta azalpen testuak ulertuz
irakurtzea).
Gainera, lau testu mota horietan idazmena hobetzeko ezinbestekoa da hainbat
estrategia, prozesu eta prozedura jakitea, erabiltzea eta aplikatzea. Estrategia,
prozesu eta prozedura horiek komunak izango dira lau testu motetarako, baita
curriculumeko hizkuntza guztietarako ere; horrenbestez, hautatutako testu
horietarako ez ezik, gainontzeko testuetarako ere aplikatu ahal izango dira. Testu
horietan erabiliko diren prozedurak beste testu batzuetan ere erabili ahal izango
dira.

Ikasleek hobekien ikasita duten hizkuntza erabiliko da azalpen metalinguistiko


potoloenak emateko eta lan zailagoak egiteko. Jarduera honetan lantzen direnez
gain, beste testu mota batzuk ere landu daitezke, betiere gogotik eta
lehentasunez landuta.

Idazmena baloratzeko koadernotxoak lau zati izango ditu:

1. Idazketa lanaren proposamena. Egoera eta helburua zehaztuko dira,


estimuluak eta motibazioa landuko dira, eta nola egin behar den eta nola
baloratuko den zenbait erreferentzia erabiliko dira. Helburua da lanak behar
komunikatibo baten antzik handiena izatea, askotariko estimuluak abiapuntu gisa
erabiltzea, eta hartzaile bat, asmo edo efektu bat aintzat edukitzera behartzea.

2. Testuaren zirriborroa. Lanaren zatirik esanguratsuena bilduko du. Ideiaren


bat edo iradokizunen bat ekar dezake; ekar dezake, halaber, idazketa-
eskemaren bat eta egindako idazlana baloratzeko irizpideren bat.

1
3. Paper lerrodunean testuaren azken bertsioa idatziko da.

4. Ikasleek testua autoebaluatzeko eta testuek betebeharrak betetzen dituzten


baloratzeko zenbait iradokizun.

Probak modu honetan aurkeztea baliagarria izan daiteke idazmena nola landu
behar den adierazteko; horretarako hainbat prozedura emango dira, adibidez:
• Baloratu dezatela euren idazkiak zer helburu izango duen eta helburu horrek
nolako garrantzia duen, jakitun izanik zein egoeratan idazten den.
Hartzaileentzat idaztea.
• Prozesuaren hiru faseak errespeta ditzatela: informazioa biltzea, plangintza
egitea; testugintza (konposatu edo idatzi); berrikusi (zuzendu).
• Testu mota jakin baten konbentzioak zainduz idaztea, baina
adierazkortasunari eta sormenari muzin egin gabe.

BALORAZIO PROBAK
ETA IKASLEEK EKOITZITAKO EREDUAK

kurtsoak testu motak gaztelania ingelesa euskara D euskara A


Lehen Lagunen arteko    ◙ ♣  ♥
Hezkuntzako eskutitzaren
4. kurtsoa deskribapena   ◙ ♣  ♥

Lehen Narrazioa    ◙ ♣  ♥
Hezkuntzako Azalpen laburra
6. kurtsoa   ◙ ♣  ♥

♣ eta ♥ geletan egindako idazlanen eredu sailkatuak dira.


- Ikastetxeetan aplikatzen denean, komenigarria da probaren koadernotxoa eta
balorazio irizpideak bereiz inprimatzea.
- Ikasle edo ikastalde bakoitzak hiru hizkuntzetan lortzen dituen emaitzen
azterketa konparatiboa eginez gero, ikusi ahal izango da nolako erlazioak,
eraginak edota transferentziak dauden curriculumeko hiru hizkuntzen artean,
idazmenari dagokionez; eta hortik ondorioak atera ahal izango dira eta
hobekuntza helburuak ezarri ahal izango dira.
- Kurtso hauetako ikasleek aipatutakoak bezalako probak egiteko gaitasuna izan
behar dute; horregatik, proba horiek adibidetzat hartuko dira.
- Komenigarria da antzeko probak aplikatzea kurtsoz kurtso.

2
APLIKAZIO ARAUAK

Probak klase-saio banatan aplika daitezke. Probak ikasleentzat nekagarriak izan ez


daitezen, komenigarria da modu egokian banatzea, kontuan hartuz kurtso bakoitzeko 6
daudela (hizkuntza bakoitzeko 2).

Probak egin aurretik, komenigarria da ondoko jarraibideak ematea:

1) "Sarrera" hainbat aldiz irakurtzea (3 aldiz, adibidez). Oharrak hartu: zer idatzi,
zertarako, lanak eskatzen dituen beste betebehar batzuk.

2) Eskema txiki bat edo zirriborro bat egitea dagokion orrialdean; berau ere
baloratuko da eta probaren zatitzat hartuko da.
Eskatutako testua idaztea, berriz irakurtzea eta behar adina aldiz berrikustea.

3) Azpimarratu behar da zenbaterainoko garrantzia duen azken berrikuspenak.

Azterketa proba denez, ikasleak proba egiten ari diren bitartean, irakasleek ez dute hitzen
edo galderen esanahirik azaldu behar.

3
II. IDAZMENA EBALUATU

Proba hauen emaitzak ezin dira ebaluatu galdera itxiak ebaluatzen diren bezala,
hots, proba objektiboak balira bezala; horregatik, beharrezkoa da zuzenketa
irizpide komunak zehaztea curriculum hizkuntzetako irakasleentzat. Instrukzio
hizkuntzarekin, ordea, lehenago esan dugun bezala, lan gehiago, lan
sakonagoak, era askotako egoerak, eta abar erabili behar dira.

Lanak bi modutan ebaluatu daitezke:

• 1.- Zuzenketarako txantiloi analitiko baten bidez.


• 2.- Ikasleek egindako idazlanen adibideen bidez (mailen arabera
sailkatuta).

Irakasle bakoitzak probak zuzentzeko modua aukeratu dezake bere lan egiteko
moduaren arabera.

4
A- ZUZENKETARAKO TXANTILOI ANALITIKOA

Ondoko bost ataletan oinarritua dago:

ZIRRIBORROAREN edo PLANGINTZA ESKEMAREN balorazioa


Egindako TESTUaren balorazioa
1.- HARTZAILEEI EGOKITZEA
2.- KOHERENTZIA: Edukiak, antolaketa
3.- KOHESIOA: Gramatika / hizkuntza
Hitzen eta perpausen mailan. Aurkezpenarekin batera, etapa honetan behin eta berriz
landuko den puntuetako bat da hau. Gainerako bi irizpideak –testuari dagozkionak–
abstraktuagoak eta zailagoak dira ikasleentzako. Ikasleak irizpide horiek oinarrizkoak direla
jabetzen joan daitezen, ebaluazio irizpideak euren gaitasunei egokitu dira.
4.- Aurkezpenaren ZUZENKETA (marjinak, garbitasuna) eta kaligrafia
5.- Edukiko baliabideen ABERASTASUNA: ideiak, orijinaltasuna, hiztegia eta joskera
(askotariko perpausak).

Helburua da baloratzea nola egiten duten testu bat; testu hori eskatutakoaren
arabera (xedea, asmoa, irakurlea, egoera) egin beharko dute hizkuntzari
dagokionez (hitzak hautatu), edukiari dagokionez (osoa, argia, ulergarria,
eskatutako luzera) eta formari dagokionez (antolaketa, txukuntasuna, tonuera,
erregistroa).

Helburua da idazketaren oinarrizko elementuei garrantzia ematea hastapen


mailan.

5
Testu ekoizpenaren balorazioa.

Ondoko taula honetan bildu dira gorago aipatutako alderdiak. Alderdi horiek kontuan hartuko dira ikasleen lan
idatziak kalifikatzerakoan, ziklo bakoitzerako aldez aurretik ezarritakoaren arabera:

DIMENTSIOA ALDERDIAK BAI/EZ/PARTE KALIFIKAZIOA*


BATEAN
Hitz zerrenda bat, aurretiko ideiak, gidoia...
Planifikazioa izatea

Agindutako lanari egokitzen zaio (testuaren


xedea eta luzera)

Egokitasuna Hartzailea kontuan hartzen du

Komunikazio egoerari egokitzen zaion


erregistroa

Zentzu globala, gai baten ingurukoa

Eskatutako testu motaren berezko egitura

Testuaren antolaketa
Koherentzia
Progresio tematikoa

Puntuazioa:

Testu-markatzaileak eta testu-lokailuak


Kohesioa
Aditzaldien erabilera egokia

Erreferenteak

Aurkezpena

Letraren irakurgarritasuna

Zuzentasuna Ortografia

Sintaxia

Euskara: deklinabide kasuak eta aditz formak

Hiztegia

Askotariko sintaxia

Balioespen
globala
* KALIFIKAZIO ESKALA:
4: Zikloko helburuak oso maila onarekin lortu ditu.
3: Helburuak lortu ditu.
2: Mugan dago.
1: Ez ditu zikloko helburuak lortu.

6
Ikastaldearen ebaluazioaren emaitzak honako taula honen antzeko batean bil daitezke:
DIMENTSIOA ALDERDIAK IKASLEEN KALIFIKAZIOAK
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 …
Planifikazioa
Hitz zerrenda,
aurretiko ideiak,
gidoia...
Egokitasuna
Lanari egokitzen zaio
(xedea eta luzera)

Hartzailea hartzen du
kontuan

Erregistro egokia
Koherentzia
Zentzu globala

Eskatutako testu
motaren egitura

Testuaren antolaketa

Progresio tematikoa
Kohesioa
Puntuazioa:

Testu-markatzaileak
eta testu-lokailuak

Aditzaldien erabilera

Erreferenteak
Zuzentasuna
Aurkezpena

Letraren
irakurgarritasuna

Ortografia

Sintaxia

Euskara: deklinabide
kasuak eta aditz
formak
Baliabideen
Edukia
aberastasuna
Hiztegia

Askotariko sintaxia
Balorazio
globala

7
TESTUALITATE IRIZPIDEAK
Honela zehazten dira testua baloratzeko irizpideak:

Egokitasuna: kontuan hartzen da testuinguru jakin bateko gizarte arauek


hizkuntzan duten eragina. Egokitasuna baloratzeko kontuan hartuko dira:
lanarekiko egokitasuna, hartzailea kontuan hartzen den eta erregistro egokiaren
erabilera.

Koherentzia: xedea da hartzaileak testuak unitate zentzudun bat bezala


ulertzea. Ondoko alderdi hauen arabera neurtuko da: ekoizpenak zentzu globala
ote duen, eskaturiko testu motaren berezko egitura kontuan hartu den, testuaren
antolaketa eta, hirugarren zikloan, progresio tematikoa.

Kohesioa: testuko osagaien arteko erlazioak dira. Honako hau baloratuko


da: testua ongi artikulaturik dagoen, puntuazio zeinuak, markatzaileak eta testu
juntagailuak kontuan hartzen dituen, aditzaldiak egoki erabiltzen dituen eta
erreferenteak erabiltzen dituen (bigarren eta hirugarren zikloetan).

Zuzenketa: hizkuntzaren arauekin lotu ohi da. Kontuan hartuko ditu


aurkezpena (garbitasuna eta espazioaren banaketa), letraren irakurgarritasuna
(tamaina, lerrokatzea...), ortografia eta sintaxia. Euskara arloari dagokionez,
horietaz gainera kontuan hartuko dira deklinabideko kasuak eta aditz formak
zuzen erabiltzea.

Komunikazio baliabideen aberastasuna: edukia (irudimena...) eta forma


(hiztegiaren aberastasuna...) baloratuko dira.

Zikloetan kontuan hartuko diren alderdiak ondoko taula honetan ageri dira,
alderdi horietako anitzen arteko lotura estua alde batera utzi gabe.
TESTUALITATE IRIZPIDEEN BILAKAERA, LEHEN HEZKUNTZAKO HIRU ZIKLOETAN
LEHEN ZIKLOA BIGARREN ZIKLOA HIRUGARREN ZIKLOA
Eskatutako lanari egokitu Eskatutako lanari erantzun dio Eskatutako lanari erantzun dio (xedea eta luzera).
zaio (xedea eta luzera). (xedea eta luzera).
Hartzailea kontuan hartzen Hartzailea kontuan hartzen du. Hartzailea kontuan hartzen du.
EGOKITASUNA du.
Ez du esamolde Komunikazio egoerari egokitu Komunikazio egoerari egokitu zaion erregistroa.
desegokirik. zaion erregistroa.

Ekoizpenak zentzu globala Ekoizpenak zentzu globala du Ekoizpenak zentzu globala du, gai baten inguruan
du. eta gai baten inguruan antolatzen da eta beharrezko informazioa du.
antolatzen da.
Eskatutako testu motaren Eskatutako testu motaren Eskatutako testu motaren berezko egitura
berezko egitura berezko egitura errespetatzen errespetatzen du. eta, kasua bada, prozedura
errespetatzen du. du. tipografikoak (zenbakitzea, azpitituluak...) erabiltzen
ditu.
Testua paragrafotan Testua honela antolatzen da: Testua honela antolatzen da: ideia bat, paragrafo
KOHERENTZIA banatzen du. ideia bat, paragrafo bat. bat; eta idazkiaren zatien arteko lotura antzeman
da.
Testuan nahiko ideia dago. Bada progresio tematikoa, informazio hutsunerik
gabe eta behar ez diren errepikapenik gabe.

8
Puntuazioa: puntua; koma Puntuazioa: puntua; koma Puntuazioa: puntua; koma; puntu eta koma; galdera
zerrendetan; galdera eta zerrendetan; galdera eta eta harridura zeinuak; bi puntuak; parentesia; hitzak
harridura zeinuak. harridura zeinuak; bi puntuak; zatitzeko marra eta hitz konposatuetakoa; marra
marra handia eta marra txikia handia elkarrizketetan eta oharretan; komatxoak eta
elkarrizketetan. eten-puntuak.
Denborazko testu- Denborazko testu- Testu-markatzaileak eta testu-lokailuak.
markatzaileak eta testu- markatzaileak eta testu-
KOHESIOA lokailuak. lokailuak eta diskurtso-
antolatzaileak paragrafoen
hasieran.
Aditzaldien erabilera Aditzaldien erabilera egokia. Aditzaldien erabilera egokia.
egokia.
Erreferenteen erabilera: Erreferenteen erabilera: izenordainak, izen
izenordainak edo sinonimoak. sinonimoak eta osagai anaforikoak.

Aurkezpena: garbitasuna Aurkezpena: garbitasuna eta Aurkezpena: garbitasuna eta espazioaren


eta espazioaren espazioaren banaketa. banaketa.
banaketa.
Letraren ulergarritasuna: Letraren ulergarritasuna: Letraren ulergarritasuna: tamaina, lerrokatzea...
tamaina, lerrokatzea... tamaina, lerrokatzea...
Ortografia: Ortografia: Ortografia:
- fonemen eta grafien - fonemen eta grafien - fonemen eta grafien arteko elkarrekikotasuna.
arteko arteko elkarrekikotasuna. - hitzen arteko bereizketa.
elkarrekikotasuna. - hitzen arteko bereizketa. - maizenik erabiltzen diren hitzen ortografia
- hitzen arteko - maizenik erabiltzen diren naturala.
bereizketa. hitzen ortografia naturala. - hitzen segmentazioa lerroaren bukaeran
- maizenik erabiltzen - hitzen segmentazioa - ortografia-arauak, salbuespenak, azentu-
diren hitzen ortografia lerroaren bukaeran markak diptongoetan eta hiatoetan... barne.
naturala. - oinarrizko ortografia-
- oinarrizko ortografia- arauak: hitz larrien eta
arauak: hitz larrien eta xeheen erabilera, azentu-
xeheen erabilera… markak…
Sintaxia: Sintaxia: Sintaxia:
ZUZENTASUNA - genero, zenbaki eta - genero, zenbaki eta - genero, zenbaki eta pertsona komunztadura
pertsona pertsona komunztadura - joskeraren oinarrizko arauak errespetatzea
komunztadura - joskeraren oinarrizko
perpaus bakunean arauak errespetatzea
- hitz ordena
perpausean
Euskara: oinarrizko Euskara: oinarrizko deklinabide Euskara: gehien erabilitako deklinabide kasuak eta
deklinabide kasuak eta kasuak eta aditz formak zuzen aditz formak zuzen erabiltzea.
aditz formak zuzen erabiltzea.
erabiltzea.

Edukia: irudimena… Edukia: irudimena... Edukia: irudimena, gaia interesez lantzea,


orijinaltasuna.

Forma: Forma Forma:


- hiztegiaren - hiztegiaren aberastasuna, - hiztegiaren aberastasuna, honako hauek barne
KOMUNIKAZIO aberastasuna honako hauek barne direla: hitz mota bat baino gehiago, sinonimoak
BALIABIDEEN - perpaus bakunak eta direla: izenak, aditzak, eta antonimoak, gaiaren berariazko hiztegia,
juntadurazko perpaus adjektiboak eta esaldi eginak.
ABERASTASUNA elkartuak erabiltzea adberbioak, hitz eratorriak - askotariko sintaxia, perpaus elkartuen erabilera
eta hitz elkartuak. barne.
- juntadurazko perpaus - hizkuntza irudikatua: konparazioak, metaforak,
elkartuak eta mendeko pertsonifikazioa.
perpausak (helburuzkoak,
kausazkoak...) erabiltzea.
- hizkuntza irudikatua:
konparazioak,
pertsonifikazioa.
Irizpide hauek 1H motako hizkuntzei dagozkie eta haiei aplikatzen zaizkie: gaztelaniari (eredu
guztietan) eta Euskarari (D ereduan).

2H motako hizkuntzetan (Ingelesa –eredu guztietan– eta Euskara –A ereduan–),parametro


berak mantentzen badira ere, gaitasun mailak eta emaitzen itxaropenak xumeagoak dira argi
eta garbi.

Idazmen proba eredu gehiago: Ebaluaziorako Ikuskaritzak prestatutako ereduak

gaztelania euskara azalak

9
B- IDAZLANEN ADIBIDEAK (MAILAZ MAILA)
Bikaina
• Oso ongi garatutako istorioa idatzi du, oso txukuna da eta paragrafoetan ondo
antolatua dago. Bat-bateko irakurketa eginez gero, arazorik gabe ulertzen da.
• Testua oso egokia da, erregistro egokia erabili du eta nori zuzentzen zaion
(hartzailea) kontuan hartu du.
• Titulua jarri du, narrazioak eta deskribapenak oso modu egokian egin ditu.
Ideiak ordena oso logikoan adierazi ditu, pasarte bakoitzean ideia bat ongi
garatuz. Oso modu egokian erabili ditu lokailuak, erreferenteak…
• Morfosintaxia eta ortografia oso egoki erabili ditu. Ez du akatsik egin, edo maiz

erabiltzen diren hitzetan, behintzat, ez du akatsik egin. Puntuazio zeinuak oso
egoki erabili ditu.
• Esaldiaren konposizioa menperatzen du eta esaldi mota diferenteak egin ditu.
• Lexikoa aberatsa da. Hitz ugari eta hitzak berezko esanahiarekin erabili ditu.
Esamoldeak ere erabili ditu.
• Zehaztapen deskribatzaile esanguratsuak egin ditu. Adib.: “Oso ederki jantzita
zegoen. Harri bitxiez osatutako koroa eta urrezko kapa zeraman”.

Trebea
• Ongi garatutako istorioa, nahiko txukuna da eta paragrafoetan antolatua dago.
Nahiko erraz ulertzen da.
• Testua egokia da. Erregistro egokia erabili du eta nori zuzentzen zaion
(hartzailea) kontutan hartu du nolabait.
• Narrazioak eta deskribapenak modu egokian egin ditu. Ideiak ordena logikoan
adierazi ditu pasarteak ongi garatuz. Modu egokian erabili ditu lokailuak,
erreferenteak…orokorrean.
• Ekintzak lotuta daude
• Morfosintaxia eta ortografia egoki erabili ditu. Maiz erabiltzen diren hitzetan ez
du akatsik egin. Puntuazio zeinuak egoki erabili ditu.
• Esaldiaren konposizioa ongi egin du eta esaldi mota diferenteak egin ditu.
• Lexikoa ugari eta hitzak berezko esanahiarekin erabili ditu.

Balekoa
• Nahiko ongi garatutako istorioa. Borroiren bat izan dezake. Paragrafoen
antolaketa ikusten da, erabat argia ez bada ere. Zatiren bat berriz irakurri behar
da ulertzeko.
• Erregistroa nahiko egokia da eta hartzailearen ulermena kontutan hartu da
neurri batean.
• Narrazioak eta deskribapenak nahiko modu egokian egin ditu. Ideiak ordenatuta
daude eta pasarteak bereizi ditu. Modu nahiko egokian erabili ditu lokailuak,
erreferenteak… nahiz eta baten bat behin baino gehiagotan errepikatu.
• Garrantzitsuena kontatuta dago nahiz eta gauza txiki batzuk jarri gabe utzi.
Istorioa zuzena da, nahiz eta oso garatua ez egon; zehazpen gutxi ditu.
• Oinarrizko morfosintaxia eta ortografia egoki erabili ditu. Akats batzuk.
• Esaldi sinpleak eta konposizioaren kontrola irregularra izan daiteke batzuetan.
• Esaldiek pentsaera argia eta osatua adierazten dute orokorrean.
• Gehienetan hitzak berezko esanahiarekin erabili ditu. Hitz desegokiren bat

10
erabili du.

Hobetu beharrekoa
Hurrengo hauetako bat edo gehiago izan ditzake:
• Istorioa ez dago oso ongi garatua, borroi batzuk agertzen dira eta antolaketa ez da oso
txukuna. Zatiren bat baino gehiago berrirakurri behar da testuaren zentzua ulertzeko.
• Narrazioak eta deskribapenak ez dira oso modu egokian agertzen. Ideiak desantolatuta
daude eta pasarteak ez daude ondo bereizita. Ez ditu oso modu egokian erabili lokailuak,
erreferenteak…edo behin eta berriro errepikatzen dira.
• Istorioa kontatzen saiatu da baina agertzen dena ongi garatutako parte bat baino ez da,
edo eskema bera gutxi garatua dago edo zerrenda moduan kontatua da.
• Istorioaren garapenean hutsuneak daude, kohesionatu gabeko elementuak edo
inkoherentziak.
• Morfosintaxia pobrea eta bestelako baliabideen eskasia.
• Esaldien konposizio irregularra.
• Akatsak maiz agertzen dira.
• Lexiko mugatua eta zehaztu gabea. Ulermena zaildu egiten du.

Eskasa
Hurrengo hauetako bat edo gehiago izan dezake:
• Istorioa ez dago garatua, borroi asko agertzen dira eta antolaketa txarra dauka.
Zailtasunak daude istorioa ulertzeko.
• Testua istorioaren hasiera da soilik edo errepikatzen diren antzeko ideiak baino
ez ditu agertu.
• Oso desantolatua dago edo motzegia da antolaketarik dagoen ikusteko.
• Morfosintaxia pobrea.
• Esaldiaren konposizioan kontrol gutxi.
• Hitzen ordena desegokia, hitzak (aditza, izenlaguna…) falta dira, akats asko
daude eta puntuazioa desegokia da. Hauek denek nahiko zaila egiten dute
testuaren ulermena.
• Hitzen aukeraketa desegokia da gehienetan.

Oso eskasa
Hurrengo hauetako bat edo gehiago izan ditzake:
• Istorioa oso gaizki garatua dago, borroi asko daude eta ez dira paragrafoak
bereizten. Behin eta berriro irakurri behar da testua ulertzeko.
• Paragrafoek ez dute zentzurik edo oso motzak dira.
• Testua ez dago batere antolatua.
• Morfosintaxia oso pobrea.
• Ez du menperatzen esaldiaren konposizioa.
• Akatsez beterik. Puntuazioa erabat desegokia da. Ulermena oso zaila egiten da.
• Hitzen aukeraketa guztiz desegokia.

Proba bakoitzaren ondoan ikastetxeetan egin ziren ereduak sailkatuta


agertzen dira. (♣ eta ♥ ikurretan)

11
TESTU IDATZIAK ETA ADIERAZLEAK

D eredua: (Lehen Hezkuntzako errendimendu adierazleak.


D eredua)
4. maila. Deskribapena: “Animalia”

Adierazleak:
Testuak produzitzea ezagutzak, esperientziak edo beharrak, xeheki eta luze samar
komunikatzeko. Narrazioak. Deskribapenak. Solasaldiak eta elkarrizketak egoera
ez-formaletan. Errezetak, zorion-agurrak.
165. “Ingurunearen ezagutza” arloaren curriculumeko gai bat era ordenatuan
azaltzea: definizioa, ezaugarriak...

Testuak produzitzeko arauak eta estrategiak (funtzioa, hartzailea, egitura). Testua


berrikustea eta hobetzea. Kaligrafia. Ordena eta garbitasuna.
178. Testu bat idazterakoan egindako lana (plangintza, izenburua, ordena,
ortografia, gramatika) berrikustea.
179. Testu bat idazterakoan egindako zuzenketak (plangintza, izenburua, ordena,
ortografia, gramatika) berrikustea.

4. maila. Gutuna

Adierazleak:
Testuak produzitzea ezagutzak, esperientziak edo beharrak, xeheki eta luze samar
komunikatzeko. Narrazioak. Deskribapenak. Solasaldiak eta elkarrizketak egoera
ez-formaletan. Errezetak, zorion-agurrak
155. Gutun ez-formal bat zuzen eta egoki idaztea, norberaren nahiak eta beharrak
adierazteko.
157. Norberak bere esperientziak (txangoak, gertaerak, pasadizoak...) zuzen eta
koherenteki kontatzea, idatziz.

Testuak produzitzeko arauak eta estrategiak (funtzioa, hartzailea, egitura). Testua


berrikustea eta hobetzea. Kaligrafia. Ordena eta garbitasuna.
176. Testu bat idazterakoan funtzioa kontuan hartzea.
178. Testu bat idazterakoan egindako lana (plangintza, izenburua, ordena,
ortografia, gramatika) berrikustea.
179. Testu bat idazterakoan egindako zuzenketak (plangintza, izenburua, ordena,
ortografia, gramatika) berrikustea.

Ortografia testuen ekoizpenean. Ortografiaren oinarrizko arauak balioestea eta


erabiltzea. Puntuazio-zeinuen oinarrizko erabilera. Puntua, koma, bi puntuak, hitza
zatitzeko marratxoa.
193. Data idaztea “urtea-hilabetea-eguna” ordena jarraituz

6. maila. Narrazioa: “Gaztelu misteriotsua”

Adierazleak:
Testuak produzitzea ezagutzak, esperientziak edo beharrak, xeheki eta luze samar
komunikatzeko. Narrazioak. Deskribapenak. Elkarrizketak eta inkestak. Errezetak,
zorion-agurrak. Azalpen, instrukzio eta argudiozko testuak. Olerkiak. Testua

12
sortuko da aurretik ezarritako gidoi bat jarraikiz eta testuaren oinarrizko egitura
elementuak zein diren ezagutuz.
158. Fikziozko kontakizun bat idaztea. Garapena eta bukaera koherenteak izanen
dira.

Testuak produzitzeko arauak eta estrategiak. Plangintza (funtzioa, hartzailea,


egitura...). Testua berrikustea eta hobetzea. Txostenak berriz egitea: azalpenak,
lan monografikoak, laburpenak, koadroak, eskemak, horma-irudiak, fitxategiak...
Ortografia arauak eta puntuazio zeinuak aplikatzea. Puntua, koma, bi puntuak,
hitza zatitzeko marratxoa, komatxoak. Elkarrizketako marratxoa, eten-puntuak.
Testu markatzaileak erabiltzea. Kaligrafia. Ordena eta aurkezpena.
205. Idatzi nahi den testuaren zirriborroa egitea
211. Testu bat idazterakoan egindako lanean zuzenketak (plangintza, izenburua,
ordena, ortografia, gramatika) anotatzea.

Idazmena, ikasteko tresna gisa


217. Eskemak egiterakoan ideiak egoki sailkatzea.

Ortografia. Ortografiako oinarrizko arauen erabilera. Puntuazio-zeinuak. Ortografia


zaileko hitzak kontsultatzeko ardura.
299. Puntuazio-zeinuak zuzen erabili eta egoki jartzea.

6. maila. Azalpena: “Sanferminak”

Adierazleak:
Testuak produzitzea ezagutzak, esperientziak edo beharrak, xeheki eta luze samar
komunikatzeko. Narrazioak. Deskribapenak. Elkarrizketak eta inkestak. Errezetak,
zorion-agurrak. Azalpen, instrukzio eta argudiozko testuak. Olerkiak. Testua
sortuko da aurretik ezarritako gidoi bat jarraikiz eta testuaren oinarrizko egitura
elementuak zein diren ezagutuz.
157. Esperientzia propioak eta arrotzak zuzen eta koherentziaz kontatzea, idatziz.

Testuak produzitzeko arauak eta estrategiak. Plangintza (funtzioa, hartzailea,


egitura...). Testua berrikustea eta hobetzea. Txostenak berriz egitea: azalpenak,
lan monografikoak, laburpenak, koadroak, eskemak, horma-irudiak, fitxategiak...
Ortografia arauak eta puntuazio zeinuak aplikatzea. Puntua, koma, bi puntuak,
hitza zatitzeko marratxoa, komatxoak. Elkarrizketako marratxoa, eten-puntuak.
Testu markatzaileak erabiltzea. Kaligrafia. Ordena eta aurkezpena.
205. Idatzi nahi den testuaren zirriborroa egitea
211. Testu bat idazterakoan egindako lanean zuzenketak (plangintza, izenburua,
ordena, ortografia, gramatika) anotatzea.
214. Azalpenezko testu baten gidoia garatzea.

Idazmena, ikasteko tresna gisa


217. Eskemak egiterakoan ideiak egoki sailkatzea.

Ortografia. Ortografiako oinarrizko arauen erabilera. Puntuazio-zeinuak. Ortografia


zaileko hitzak kontsultatzeko ardura.
299. Puntuazio-zeinuak zuzen erabili eta egoki jartzea.

13
A eredua: ( Estándares de rendimiento de Educación
primaria Moldelos G y A).
4. maila. Deskribapena: “Nire ikasgela”

Adierazleak:
Idazketa lantzea: Esaldi laburrak eta deskribapenak egitea. Testu egituraren atalak bereiztea,
eta egoki eta zuzen idaztea eredu baten arabera. Testuaren oinarrizkoa aldatzea zatika
(paragrafoak, esaldiak, hitzak...)

Sormena: Oinarrizko testuen produkzioa. Testuak produzitzea idazketaren urratsak beteta


(plangintza, testualizazioa eta idatziaren berrikuspena) eta ereduak gaindituta.
124. Euskarazko testu deskribatzaileak produzitzea ikasgelan landutako ereduen
arabera.

4. maila. Gutuna.

Adierazleak:
Sormena: Oinarrizko testuen produkzioa. Testuak produzitzea idazketaren urratsak
beteta (plangintza, testualizazioa eta idatziaren berrikuspena) eta ereduak
gaindituta.
122. Gutun baten edukia idaztea. Jasotako gutun bati erantzutea.

Ikaskuntza autonomoa.
131. Oroimen teknika eta estrategiak erabiltzea hiztegia eta oinarrizko estruktura
erritualizatuaz jabetuz (hitz zerrendak, agurrak, aho-korapiloak, abestiak,
antzezpen tzikiak)

6. maila. Narrazioa: “Mendian galduta”

Adierazleak:
Idazketa lantzea: Esaldi laburrak eta deskribapenak egitea. Testu egituraren atalak bereiztea,
eta egoki eta zuzen idaztea eredu baten arabera. Testuaren oinarrizkoa aldatzea zatika
(paragrafoak, esaldiak, hitzak...)

Sormena: Oinarrizko testuen produkzioa. Testuak produzitzea idazketaren urratsak beteta


(plangintza, testualizazioa eta idatziaren berrikuspena) eta ereduak gaindituta.

6. maila. Azalpena-deskribapena: “Nire ametsetako etxea”

Adierazleak:
Idazketa lantzea: Esaldi laburrak eta deskribapenak egitea. Testu egituraren atalak bereiztea,
eta egoki eta zuzen idaztea eredu baten arabera. Testuaren oinarrizkoa aldatzea zatika
(paragrafoak, esaldiak, hitzak...)

Sormena: Oinarrizko testuen produkzioa. Testuak produzitzea idazketaren urratsak beteta


(plangintza, testualizazioa eta idatziaren berrikuspena) eta ereduak gaindituta.

14

You might also like