kultura
50
ESZENAK
2010 5 28 ostirala
GARA
Itziar AMESTOY |
GASTEIZ
L
apurdi, Zuberoa, NafarroaBeherea, Bearno eta Baz-tanen dantzatzen den ge-neroa dugu dantza jauzie-na. Hala ere, eskualdebakoitzean bere ezauga-rri, estilo eta dantzaerakditu eta, ondorioz, izen ezberdinak ereerabili izan dira. Hala ere, mutil-dan-tzak, mutxikoak, jauziak edo sautsaksistema bera dela ikusi ahal izango daasteburu honetan ospatuko den Ezpa-lak dantza tradizionalaren nazioartekojaialdian. Iruñeko Duguna eta EibarkoKezka taldeek antolatzen duten ekimenhonetan gai baten inguruan dantza es-tilo ezberdinak batzen dira urtero.«Desberdintasunak baino kultura kore-ografiko horien guztien arteko antzeko-tasunak nabarmentzeko ahalegina» egi-ten dutela azaldu dute. Haien aburuz,folklorea herrien arteko lotura zaharrenisla da eta, hortaz, dantzaren bidez Eu-ropako eskualdeen artean historian ze-har egon diren trukeak ikus daitezke.Aurreko edizioetan ezpata-dantzak,makil dantzak, arku-dantzak eta karak-tere-dantzak jorratu ostean, dantza jau-zien urtea izango da aurtengoa. Jaialdia-ren aurkezpenean azaldu dutenarenarabera, desagertzeko zorian egon ziren60ko hamarkada hasieran. Hala ere,ikertzaile eta sustatzaile sorta bati eskersendotzea lortu zuten. Horien artean,Pierre Betti Betelu, Jean Michel Guil-cher, Migel Angel Sagaseta, Juan Anto-nio Urbeltz eta Claude Iruretagoiena ai-patu dituzte. Baztan, Bearno eta IparEuskal Herria dituzte dantzok berezkogordeleku, baina Euskal Herri osoan he-datu eta errotu dira.«Euskal dantzen errepertorioan dau-kagun harribitxi horietako bat da»,azaldu du Kezka dantza taldeko kideOier Araolazak. Haren aburuz, «kanpo-ra eskaintzen den irudia nabarmenhausten duten» dantzak dira, «musika-ri dagokionez oso aberatsak eta siste-ma anitzak» dituztenak. Horrez gain,zirkuko dantzak izateagatik eta dituz-ten egiteko modu eta doinuengatikerakusten duten irudi arkaikoa nabar-mendu du Oierrek. Jean Michel Guil-cherrek esan zuenez, XIX.mendeanhainbat idazlek bat egin zuten jauziengarrantzia nabarmentzen. Bestalde,jaialdiaren antolatzaileek S. Harrugue-tek 1927. urtean idatzi zuena ere jasodute. «Dantza guztien artean originale-nak, berezienak, zientifikoenak esangenezake, dantza jauziak dira».
Bost talde
Jaialdirako, hortaz, gai paregabea dira,eskualde ezberdinetan aurkitzen baiti-ra. Hori dela eta, Maritxuli konpainiakLapurdin eta Nafarroa Beherean izan di-ren eredu ezberdinak erakutsiko dituz-te, kasu honetan Aiko taldearen musi-kak lagunduta. Argia taldeak, bestalde,60ko hamarkada bukaeran berriz ereNafarroa Beherean eta Lapurdin ikasita-ko dantza jauzien tradizioa erakutsikodu. Bearnoko talde bat Ossau bailarakosauts delakoekin arituko da. Luzaidekodantzarien bolantak Nafarroa Garaiaeta Behearen arteko mugan dantzatzendiren jauzien erakusgarri izango diraeta, azkenik, Baztango dantzariek mutil-dantzak eskainiko dituzte. «Estilo ez-berdin horiek ikusi ahalko ditugu. Ho-rrek sistema bakar batez ari garelaikusteko aukera emango digu», iragarridu Araolazak. Dantzan adituak, bestal-de, historikoki parekotasun hau onartu-ta ez zegoela azaldu du. «Nahiz eta mo-mentu batzuetan pentsatu erabatdiferenteak zirela, gaur egun, horren in-guruan ikertu dutenek sistema bera di-rela esan dute, estilo eta aldaerengatikezberdinduta».Dantza tradizionalaren nazioartekojaialdi hau bi egunetan ospatzen da. Le-henik eta behin, larunbatean Iruñeanizango dira. Alde Zaharreko kaleetan ze-har kalejira egin ondoren, 18.00etanemango diote hasiera jaialdiari Burgo-en plazan. Segidan, gainera, dantzaldiirekia izango da Aiko taldearekin. Hu-rrengo egunean, Eibarren ospatuko daEzpalak. Goizez egingo dute jaialdia Un-tzaga plazan 12.00etatik aurrera. Larun-bateko talde guztiak izango dira Eiba-rren, Luzaideko bolant-dantzariak izanezik. Aiko taldeak dantzaldi irekia eskai-niko du eta, gero, erromeriari hasieraemango diote.«Errepertorioa ikusita, argi izan ge-nuen ikuskizun zati bat egingo genuela,baina beste zati batek dantza irekitzekoborondatea du», esan du Oierrek. Aikotaldekoekin jarri ziren harremanetaneta dantzaldiak antolatzeaz gain, dantzajauzien inguruan prestatu duen UrraskaCD-Liburuaren aurrerapena eskainikodute.
aiko taldearen disko berria
Ezpalak jaialdiak dantza jauziak landukodituen urtean Aiko taldea izango dadantzaldietan. Kasualitatez, talde hau“Urraska. Dantza jauziak”CD-liburu-DV-Da prestatzen ari zen. «Guretzako osopozgarria izan da hau», esan du Araola-zak. Ekainaren 12an, Durangon Dantza-zale Egunaren ospakizunean egingo du-te aurkezpena;hala ere, asteburuhonetan aurrerapen bat ikusteko aukeraegongo da. Aiko Taldeak egin eta Neva-da-Renoko (AEB) Eusko Ikaskuntzen Zen-troak argitaratuko duen lan pedagogiko-didaktiko bat da. Jauziei eskainitakoCD-liburu honek 70eko hamarkadan Mi-guel Angel Sagasetak Luzaide inguruanbildutako jauzien errepertorio osoareninterpretazio musikala eskaintzen du.Oierren aburuz, musikologiaren aldetikoso ekarpen interesgarria da: «Urte de-xenteko ikerketa baten ondorioa da. Mu-siken interpretazioa eta berreskuratuta-ko piezak daude. Materiala oso eskurajarriko dute, partiturak eta dokumenta-zio askorekin». Aiko taldeak urtero egi-ten duen Dantzaldi Ibiltaria Egunarenedizio berezia dauka esku artean: «Jau-zien errepertorioan oinarrituko da etajauziak dantzatzeko era ezberdinak ikus-teko aukera izango dugu, baita jauzi‘guztiak’dantzatzeko erronka ere bai».
EZPALAK DANTZA TRADIZIONALARENNAZIOARTEKO JAIALDIA
DANTZA JAUZIENANIZTASUNA ETABATASUNAAURREZ AURRE
Jauziak, sautsak, mutil-dantzak edo mutxikoak;izen askoaurki daitezkeen arren, dantza berbera dela ikusi ahalizango da Ezpalak jaialdian. Iruñean eta Eibarren jarri di-tuzte hitzorduak, hurrenez hurren, larunbat eta igandean,eta inoiz baino parte hartzaileagoa izango du aurten.
Luzaideko bolantek Nafarroa Beherearen eta Garaiaren arteko mugako jauziak erakutsiko dituzte.
GARA
EUSKAL DANTZEN ERREPERTORIOAREN BARRUANDAUDEN «
HARRI BITXI HORIETAKO BAT»
BEZALASAILKATU DITU DANTZA JAUZIAK KEZKA DANTZATALDEKO KIDEA DEN OIER ARAOLAZAK.
Add a Comment