You are on page 1of 16

antzuolako

jaixak
10
Antzuolatik ere
itsasoa ikusten da.
Julen Gabiriaren bitartez jakin nuen, Di Ruggero Cervino tontorrean zela,
itsasoa ikusi zuela. Gezurra ala egia, nork daki, baina Di Ruggerok itsasoa
ikusi zuen. Signora Mariak ez zituen horrelako mozolokeriak sinisten,
Oscarrek berriz, adibide garbiak jartzen zituen mahai gainean, besteak
beste “gerra ez dela kaletik ikusten, gerra sufritu egiten dela kaletik eta
agintarien bulegotik ikusi”. Arrazoirik ez zaio falta Oscarri, baina ez ge-
rra bakarrik; elkarlana, militantzia sozio-politikoa, iraultza, jaiak eta abar
luze bat, kalean bizitzen, gauzatzen eta sentitzen dira.

Azken hilabeteetan aukera politak izan ditugu inplikaziorako, herri bezala


sentitzeko, antzuolar kolektiboaren kide bezala inplikatzeko, antzuolar
bezala satisfakzioa sentitzeko; hau da, Antzuola tontorreraino iristeko.
Adibideak ugariak dira, elurtean egindako herri-lana, Mundumirari begira
antolatutakoa, egunero egunero beren esparruan lanean jarraitzen duten
horien lana... Nik ere, Oscarrek esandakoak berrestu nahi nituzke, alegia,
“bakoitzak, bere txikian, zerbait egiten du bizitzan tontorren batetara
heltzeko, eta itsasoren bat ikusteko”. Horrela, azken urteak, tontorrean
olatuen zipriztinak sentitzeko aukera eman digu.

Eguneroko-egunerokoan, hainbat lanek irensten gaituzte, tontorrera bi-


dean arnasestua eragiten dizgute, nahiz eta herri-lanaren emaitzak iris-
ten direnean, bailaretan pilatutako lainoak, olatu forma hartzen duenean
eta guztiok zipriztintzeko momentua iristen denean, mendi, tontor eta
parean jarritako erronkak balio izan duela jabetzen gara, herri-lanaren
eta auzolanaren bitartez, hau da, “Antzuolana”ren bitartez, gure txikian,
tontorraren satisfakzioa sentitzea erraza egiten delako.

Eta bidezidor hauetan, aldapa gogorretan, izerdiak jota gaudenean beha-


rrezkoak dira ere geldiuneak. Hurrengo erronkara bideratu aurretik, Antzuola
gorenean jarri aurretik, pausoa gelditu, burua altxatu eta barrenak eska-
tzen dizun hori eskatzeko denbora hartzea beharrezkoa da:

-Lau kaña, bi kalimotxo eta baso bat ur mesedez.

Jaiak ospatzeko dira, herria sentitzeko, herria dantzan jartzeko, herria be-
sarkatzeko eta herriak parte hartzeko. Aurten ere, zailtasunak zailtasun,
egitarau txukun bat izango dugu gure herrian, nahiz eta guztiongan egon
jaiaren giltza, dantza dezagun kalean, kanta dezagun kalean eta senti de-
zagun kalean, jaietan ere , eraman dezagun Antzuola bere tontorrera eta
zipriztindu gaitezen jai giroaz.

Pozik eta gogoz har ditzagun, nahiz eta zenbait lagun eta herritar jaiak
gozatu ezinean diren, gaixotasun edota hainbat arazo tarteko. Horiekin
guztiekin gogora gaitezen, baita Eltzikortarekin ere, dispertsioaren mu-
gak gaindituz, ziegetako paretak irauliz, itxaropenaren eta elkartasuna-
ren zipriztinak senti ditzan.

Ondo pasau
Antzuolako jaixetan!!!
Pedro Iturbe
Uztailak - domeka

11
09:30 Txirrindulari lasterketa. LXV. Antzuola saria.
Iñaki Lete XVIII. Oroigarria.

14:00 Jubilatuen bazkaria Herri Ikastetxean eta


ondoren dantzaldia.

Antzuolako jaiak 2010eko antolatzaileak eta parte har-


tzaileak: abesbatza, Anelkar, Antzuolako udala, txosna
batzordea, jubilatuak, kintoak, Mairuaren Alardea bizi-
berritzeko taldea, Oinarin, Olalde pilota saila, Pausoka,
Peña Aiastui, txistulariak eta herritar ugari.
Antzuolako udaleko kultura batzordeak eskerrak eman
nahi dizkie jai batzordean parte hartu duten herritar eta
taldeei, baita jaietan lan egingo duten guztiei ere.

Zorionak eta
eskerrik asko!!!
Uztailak - eguena

15
12:00 Jaien hasiera.
Jaiak iragartzeko kanpaiak, umeen bertsoa,
alkatearen hitzak…

12:30 Zirko kalejira udalekuetako umeekin.


Ondoren umeek udalekuetan gertatutako zirkoa,
Herriko plazan.

14:00 Umeen herri bazkaria eskolako terrazapean.

16:00 Ondarreko igerilekuak Herriko plazan.

18:00 Txistulari, trikitilari eta buruhandiekin kalejira.

19:00 Meza parrokiako aretoan. Salbea abesbatzarekin.

19:30 * Oinarineko umeekin ikurrin dantza.


Besteak beste, aurten dantza ikasten hasi diren
umeen lehen saioa izango da.
* Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea.
* Udalbatzaren aurreskua, Oinarinek lagunduta.

22:00 Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.

24:00 Hontzaren jaitsiera kanpandorretik udaletxera.


Oinarinekoei esker ona adierazi nahi zaie, egindako
eta egiten duten lanarengatik. Hori dela eta,
eurek emango diote ongi etorria hontzari.

24:30 Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.


Uztailak - egubakoitza

16
10:00 Txistulari taldearekin goizeresia.

11:00 Umeendako jolas parkea Herriko plazan.

12:00 Meza nagusia Antiguan.

09:30 Antzuolako 3. gastronomia lehiaketa


Gaztetxe aurrean. Aurten gisatu lehiaketa.

Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek,


herriko edozein elkartek edota horretarako
osatutako taldeek dute parte hartzeko aukera.

12:45 Balkoi eta leihoetako XIV. lore apainketa


lehiaketaren sari banaketa.
Gastronomia lehiaketaren sari banaketa.

13:00 Gisatua dastatzeko aukera izango dute


gerturatzen direnek.

16:30 Jolas parkea Herriko plazan.

18:30 Poniak eta zezentxoak Zurrategin.

19:00 1. mailako afizionatuen pilota partidak


pilotalekuan:
Lau t’erdian:
Onsalo-Mendizabal.
Binaka:
Larrañaga-Irureta VS Muguruza-Jauregi.

22:30 Arantza eta Pantxo taldearen saioa


Herriko plazan.

24:30 Suzko zezena.


Uztailak - zapatua

17
09:55 Kanoiak sutzea.

10:00 Txistulari taldearekin goizeresia.

11:30 Bergarako bandaren kalejira.

12:30 Bandaren kontzertua Zurrategin.


Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque.

19:00 Mairuaren alardea Herriko plazan.


Oinarinen dantzak alardean ikusi ahal izango dira.

21:30 Herri afaria Zurrategin, txosna batzordeak


antolatuta.

22:30 Joselu anaiak taldearekin erromeria


Herriko plazan.

24:00 Suzko zezena Herriko plazan.

00:15 Joselu anaiak taldearekin erromeria


Herriko plazan.
Uztailak - domeka

18
12:15 Salda jubilatuen eskutik.

12:30 Acordes navarros taldearen eskutik nafar jotak


Herriko plazan.

18:00 Dragoialde txarangaren saioa


Herriko plazan eta kaleetan zehar.

18:30 Buruhandiak Herriko plazatik irtenda.

19:00 Pintxo eta sagardo solidarioak Herriko plazan.


Ateratzen den dirua Anelkarrendako izango da.

20:30 Larrain dantza, Ondarreko gaiteroak lagun direla.

20:45 Kiki Bordatxo eta bere taldea Herriko plazan.

01:00 Jai bukaera Herriko plazan.


11 de julio, domingo
09:30 Carrera ciclista.
14:00 Comida de los jubilados.

15 de julio, jueves
12:00 Inicio de fiestas.
12:30 Kalejira circense y circo con los niños de los udalekus.
14:00 Comida infantil.
16:00 Piscinas.
18:00 Cabezudos y pasacalle con los txistularis
y trikitilaris de Antzuola.
19:00 Salve a cargo del coro de Antzuola.
19:45 Ikurrin dantza. Aurresku de la corporación.
22:00 Romería con Izer, Alabier eta Lutxurdio.
24:00 Bajada del Buho.
24:30 Romería con Izer, Alabier eta Lutxurdio.

16 de julio, viernes
10:00 Pasacalle con los txistularis.
11:00 Parque infantil.
12:00 Misa.
11:30 Concurso de carne guisada delante del Gaztetxe.
12:45 Entrega de premios del XIVº concurso de
decoración floral de ventanas y balcones.
Entrega de premios del concurso de
gastronomía.
13:00 Degustación del guisado para los presentes.
16:30 Parque infantil.
18:30 Ponys y vaquillas en Zurrategi.
19:00 Partidos de pelota de aficionados de 1ª.
22:30 Arantza eta Pantxo en la Plaza.
00:30 Toro de fuego en la Plaza.
17 de julio, sábado
09.55 Chupinazo con detonación de cañones.
10:00 Pasacalle con los txistularis.
11:30 Pasacalle a cargo de la banda de Bergara
12:30 Concierto de la banda municipal de Bergara.
19:00 Alarde del moro.
21:30 Cena en Zurrategi.
22:30 Joselu Anaiak en la Plaza.
00:00 Toro de fuego.
00:15 Joselu Anaiak en la Plaza.

18 de julio, domingo
12:15 Caldo a cargo de los jubilados,
en la Plaza.
12:30 Jotas navarras con el grupo
Acordes Navarros.
18:00 Charanga Dragoialde.
18:30 Cabezudos.
19:00 Pintxos y sidra solidarios a cargo
de Anelkar.
20:30 El baile de la era.
20:45 Kiki Bordatxo.
01:00 Fin de fiestas.
LEPOKO
ZAPIAK
-
Antzuolako jaietako lepoko zapiak tabernetan
jarriko dira salgai uztailaren 9an.
Aurtengo zapiak 2009ko mairuaren alardearen
egitura irudikatzen du.
2009ko alardea aldaketen urtea izan zen.
Mairuaren alardea biziberritu eta egokitu zen
urteko egitura sartu da zapietan, alarde gogoan-
garria denon akorduan ez ezik, esku-eskura ere
edukitzeko.
-

-
Valen Moñuxek diseinatutako zapia.
AMA
PROGR eko
atz
zintzilik uzu!
d
aukera

Antzuolako Udala
www.antzuola.com
adaki.com

You might also like