You are on page 1of 24

IRITZIA

Zorrotzako kultur aldizkaria


FEVE geltokia eta giza- 44. zenbakia. 2017ko martxoa
Argitaratzen du:
hezkuntza plana Zorrotzako Euskal Txokoa
AEK euskaltegia
Zalbidea, 7 behea
Lehenik eta behin, pasa den abenduko istripuan bizitza galdutako 48013. Zorrotza. Bilbo
bi auzokideen familiekiko gure dolumin eta elkartasuna adierazi Emaila: zmorrotz@gmail.com
nahi dugu. Honen ondoren, izugarrizko garrantzia duten bi gai: facebook.com/ZorrotzMorrotz
@zorrotzmorrotz
Lehenik eta behin, FEVE trenbideko pasaguneen lurperatzea Koordinazioa: Aitor Marn
lortzeko garatzen ari garen kanpaina: manifestaldiak, agerraldiak,
Diseinua eta maketazioa:
leiho, atalondo, eta saltokietan jartzeko kartelak, Bilbao Ria 2000ri amc diseinua
bidalitako idatzia, hainbat bilera eta kontaktu, otsailaren 23ko Erredakzioa:
udalbatzan aurkeztutako mozioa eta nola ez, lurperatzea errealitate - Ibai Barrios - Naroa Pea
bat izateko denboran zeharreko lan planaren diseinua. - Ainara Garca - Iratze Prez
Bestetik, auzoarentzat giza-hezkuntza plan bat martxan jartzen - Igor Gutirrez - Zurie Vila
- Haizea Olleta - Lorna Yez
ari gara. Garrantzi handikoa deritzogun plan honetan Auzo - Aitor Marn
Mugimendua, Eusko Jaularitzaren Hezkuntza Saila eta hainbat udal
sail parte hartzen ari dira. Zuzenketak: Iigo
Laguntzaileak:
Adi egon beraz. Guztiontzat auzo hobe bat izatea - Karlos - Manu Cobo
Rodrguez - Asier Urkiza
lortzeko, parte hartzea ezinbestekoa da.
Inprimaketa: Arin Graf

HARPIDEDUN
Zorrotz Morrotz
aldizkariak
Bilboko

IZAN ZAITEZ!!
udalaren
dirulaguntza
jasotzen du

ZM zure e-postan
jasotzeko, bidali mezu
elektroniko bat
zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora,
gaiaren laukian
harpidetza jarriz
ATALA BERRI
ZORROTZ

Pausoz pauso FEVE trenbideak


lurperatzeko ibilbidean
Aho batez onartu zen Auzo Elkarteak otsaileko udalbatzan aurkeztutako mo-
zioa. Testuak Udalaren konpromisoa jasotzen du Sustapen Ministerioarekin
eta ADIFekin gaiaren gainean bilera bat bultzatzeko eta ondorengo urratsen
egutegia osatzeko. Bitartean, hainbat mobilizazio berri burutu dira eta batzor-
de berri bat sortu da auzoan mobilizazio era anitzagoak planteatzeko.

Igor Gutirrez
asanblada irekia egin zen Auzo Etxean. Hi-
FEVE lurperatzearen gaiak berri anitz utzi tzaldi gela gainezka zegoen eta parte-har-
dizkigu azken asteotan. Hasteko, otsaila- tzea aipagarria izan zen. Hainbat ekarpen
ren lehen egunetan, Gumersinda Gonzlez, egin zituzten bertaratutakoek mugimendua
abenduko istriputik bizirik ateratako emaku- azkartzeko, honako esaldi honetan borobil-
mea, zendu zen. Berehala, Auzo Elkarteak du daitezkeenak: ezinbestekoa da borroka
elkarrateraratzea deitu zuen trenbide-pasa- auzoko esparru eta giza-talde guztietara
gunean, familiarekiko elkartasuna agertu hedatzea eta mobilizazio era anitzagoak
eta berriz ere lurperatzea aldarrikatzeko. planteatzea. Helburu biei heltzeko, batzorde
Hala, hilaren 9an, bostehun bat lagun bildu berria sortzea erabaki zen, Auzo Elkarteak
ziren, trafikoa ordu erdiz moztuz, giroan tris- berak zama osoa ez eramateko eta garran-
tura eta haserrea nagusi zirela. tzia ere baduten beste gaietaz arduratu ahal
izateko. Hurrengo astean bertan sortu zen.
Handik egun eskasera, otsailaren 15ean Laster bere jardueraren berri emango dutela
hain zuzen, Auzo Elkarteak proposaturiko agindu zuten.

4 ZORROTZ MORROTZ 44 / 2017ko MARTXOA


Bestetik, iragarri bezala, otsailaren 23an,
Auzo Elkarteak mozioa aurkeztu zuen udal
batzan. Zorrotzarekiko zor historikoa onartu
du eta lehentasunezko helburutzat jo du
lurperatzea Udalbatzak. Testuak Udalaren
konpromisoa jasotzen du Sustapen Minis-
terioarekin eta ADIFekin gaiaren gainean
bilera bat bultzatzeko eta ondorengo urra-
tsen egutegia osatzeko. Helegitea aho
batez onartu zen eta alkateak berak biha-
ramunean Espainiako Sustapen Ministroari Gumersinda Gonzlezen familiarekiko elkartasuna agertzeko elkarretaratzea
gutun bat igorriko ziola agindu zuen denen
aurrean, jakinaren gainean jartzeko. Bien
bitartean, udaletxeko eskaileretan berrehun
zorrotzar baino gehiago bildu ziren mozioa
babesteko eta auzoaren indarra agertzeko.

Ondorengo aste eta hilabeteetan pauso


gehiago ematen joango direla ziur gaude;
espero dugu hurrengo alerako FEVEren lur-
peratzetik gertuago gaudela kontatu ahal
izatea. Auzo-etxeko hitzaldi gela jendez lepo Auzo Elkarteak egindako asanbladan

Trenbideak lurperatzeko
aldarrikapena agerian
Clara Campoamor
kaleko inaugurazio
ekitaldian ere
Otsailaren 22an Juan Mari Aburto Bilboko
alkateak, gainerako zinegotziekin eta gizarte
elkarte eta auzoko elkarteetako ordezkariekin
batera auzora heldu zen Clara Campoamor
kalea inauguratzeko. Irudian ikus daitekeen
bezala, alkatearen eta hedabideen presen-
tzia baliatu zuen auzokide talde batek Feve
geltokiaren lurperaketa eskatzeko.
degia nahiko itxita egon da andrazkoentzat
Ekitaldian, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak historian. Hori dela-eta, Bilbok zor moral
hiriko kale-izendegian andrazkoen izenak sar- handia dauka emakumeekin, eta bereziki mu-
tzearen garrantzia azpimarratu zuen, gure gimendu feministaren izen berezi handi ba-
kaleen izenetan emakumearen presentzia tzuekin. Horien artean, Clara Campoamorren
urria arintzen laguntzen duelako. Izan ere, izena nabarmentzen da. Sufragista historikoa
Bilboko kale-izendegian dauden andrazkoen eta aitzindaria, andrazkoen eta gizonezkoen
22 izenetatik, sei gaur egungo gobernu tal- arteko berdintasunaren aldeko lan eskerga
deak sartu du. Zalantzarik gabe, kale izen- egin zuena, erantsi zuen alkateak.

2017ko MARTXOA / ZORROTZ MORROTZ 44 5


ZORROTZ BERRI

Mintzatu app-a aurkeztu zuten aek


euskaltegian Darabilboren eskutik
gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aur-
kitzen lagunduko dizu.

Zer egin dezaket Mintzaturekin?


Mintzatuk honako gauzetarako balio du:
Euskaraz mintzatzen den munduko lekuak
bilatzea.
Euskaraz mintzatzen den leku berriak etike-
tatzea.
Zure kokalekua partekatzea eta euskaraz no-
rekin hitz egiten duzun esatea.
Euskaraz hitz egiteko lagun berriak egitea.

Mintzatu erabiltzen hasteko, zure kontua sortu


Zorrotz Morrotz
behar duzu. Zure kontua sortu duzunean,
Pasa den otsailaren 8an, arratsaldez, eta login egin ahal izango duzu aplikazioan eta
Darabilboren eskutik, Azkue Fundazioatik lekuak etiketatzen hasi.
etorri ziren gurera Mintzatu app-a aurkeztera.
Bertan euskaltegiko hainbat ikaslez gain, Mintzatuk euskaraz hitz egiteko leku eta
beste lagun batzuk elkartu ginen gure persona berriak aurkitzen lagunduko dizu.
smartphone eta tabletekin aplikazio honi Webgunetik edo zure mugikorretik bilaketak
buruz apur bat gehiago jakiteko. egin ahal izango dituzu kategoriaren arabera,
lekuetan zein jendek check in egin duen
Zer da Mintzatu ikusi, beren adiskidetasuna eskatu, etab.
Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko
leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea Animatu Zorrotzan euskaraz mintzatzen diren
helburutzat daukan proiektua da. Horrela, lekuak ezagutzen! www.mintzatu.eus.

Bere egoitzan Irisgarritasun Legea bete dadila


borrokan jarraitzen du EneBizia elkarteak
Naroa Pea

Iragan urtarrilaren 26an, urtarrileko udalba-


tzaren egunean hain zuzen ere, Ene Bizia El-
karteko kideak Bilboko Udaletxearen aurrean
elkarretaratze bat burutu zuten Zorrotzako
Udaltegiko instalazioetan Irisgarritasun Le-
gea betetzeko aldarrikatzeko.
Elkartea ez da geldi geratuko lortu arte, auzo-
tar askorentzat ezinbestekoa baita.

Espero dugu Udaletik Irisgarritasun Legea


betearaztea Zorrotzako Udaltegian dauden
oztopo arkitektonikoak kenduz.

6 ZORROTZ MORROTZ 44 / 2017ko MARTXOA


BEHIN BATEAN

Soka kalea
Kale hau Geltoki bidean hasten da eta Fraijuanen amaitzen da. Izena 1969
urtean ipini zebien leku horretan sokak egiteko lantegia egon zalako; behar
beharrezkoak garaiko untziola guztietan (Zorrotzan zegoen handi bet) untzien
ekipamendurako, aize oihalak, lotureak eta abar. Azken urte hauetan aldaketa ugari
izan dau kaleak, orain zabala, etxez beterik eta zuhaitzekaz dau.

LEHEN

Estibadores etxea botatzen Estibadores etxea Soka kalean

ORAIN

Soka kalearen bukaera Frai Juan kaletik


ZORROTZATIK MUNDURA

Zorrotzaren falta dugu eta


ez dugu gure burua beste leku
batean ikusten
URKO BILBAO ETA IKER ARANBERRI
Bizitokia: Illescas (Toledo)
Noiztik: 2016ko otsailetik
Adina: 28 urte
Lanbidea: Robotika industraileko
programatzaileak

Lan egonaldia dela eta, urtebete


daramate Iker Aranberrik eta
Urko Bilbaok Illescasen,
Toledoko herrian.
Proeiktu profesional deigarri
bat azaldu zitzaien eta auzoa
uztea erabaki zuten... ahalik eta
lasterren bueltatzeko asmoz

Naroa Pea eta Zurie Vila


Gogorra egin zitzaizuen bertako lan eta bizi
Nolatan eta zergatik joan zineten Toledora? ohituretara moldatzea?
Robotika industrial arloko enpresa batean egi- Urko Bilbao: Leku berri batera moldatzea go-
ten dugu lan. Iaz Toledoko herri batean proiek- gorra egiten da beti, baina gogorrena gure
tu bat atera zen eta hona etortzea proposatu familia eta lagunak gutxi ikustea izan da.
ziguten. Hasieran zaila izan zen, baina guretzat Hala eta guztiz ere, zortea izan genuen txi-
aukera oso ona zenez etortzea erabaki genuen kitatik lagunak garelako eta biok batera etor-
eta hemen jarraitzen dugu! Printzipioz urte ba- tzeak jasangarriagoa egin zituelako bizitako
terako zen, baina epeak luzatu egin dira eta aldaketak.
gero eta lan gehiago daukagu. Iker Aranberri: Nire neska-laguna hilabete ba-
tzuetan egon zen nirekin hemen, eta laguntza
Ezberdina da bertako bizimodua auzokoare- handia izan zen.
kin alderatuta?
Nahiko ezberdina da. Orain herri batean bizi Nolakoa da zuen eguneroko bizimodua?
gara. Pisu batean bizitzetik etxe batean bizitze- Denbora askorik ez dugu. Egun osoa lanean
ra pasatu gara, auzoaren erdialdean bizitzetik ematen dugu eta etxera heltzean, janaria, gar-
herri txiki bateko urbanizazio batean bizitze- biketa, eta abar... egin gabe daukagu. Eguna
ra... beraz, aldaketa nabarmena izan da. azkar pasatzen da, konturatu gabe.

8 ZORROTZ MORROTZ 44 / 2017ko MARTXOA


Zer da handik gehien gustatzen zaizuena?
Eta gutxiena?
U.B.: Gehien gustatzen zaidana eta gutxien
gustatzen zaidana gauza bera da: egural-
dia. Tenperatura Euskal Herrian baino askoz
altuagoa da eta euri gutxi egiten du. Egun
batzuetarako hori ondo dago, baina hamar
egun jarraian 40ko tenperaturak jasotzen
egon eta gero, euria eta tenperatura ba-
xuagoen falta duzu. Horrekin lotuta, paisaia
ere aipatuko nuke. Hemen eta inguruetako
paisaian kolore berdea ez baita inondik ere
ageri.
I.A.: Gehien gustatzen zaidana ingurua eza-
gutzeko aukera izatea da, Toledo eta ingu-
ruko herriak oso interesgarriak eta politak
baitira.

Zerbaiten falta duzue faltan?


U.B: Bai, gauza asko, baina batez ere familia
eta lagunak.
I.A: Faltan gehien dudana nire jendea da,
Zorrotzan egiten nuen bizitza normala eta
lasaia: nire lagunekin kaa batzuk hartzera
joatea, anaiarekin Athleticen partidak ikus-
tea, familiarekin egotea, egunero nire nes- Eta bukatzeko. Zorrotzara berriro bizitzera
kalaguna ikustea, txakurrarekin bueltatxo bat bueltatzeko asmoa daukazue edo han gera-
ematea... Mendia eta hondartzaren falta ere tuko zarete betiko?
badut. U.B: Ahalik eta lasterren bueltatu ahal izatea
da nire nahia, baina momentuz zaila ikusten
Zorrotzara maiz etortzen zarete? dut. Hemengo proiektua bukatu ostean Ale-
Ez asko. Gure lan ordutegia dela eta astebu- maniara joateko aukera ere badago, beraz,
ruetan, jai egun eta zubi gehienetan lan egin ez dakit lanak nora eramango nauen.
behar izaten dugu, beraz ezin gara askotan I.A: Nire asmoa Zorrotzatik urrun ez joatea
bueltatu. Hala ere, ahal izaten dugun guztie- da. Denbora honetan faltan izan dut, eta bes-
tan, kotxea hartzen dugu eta Zorrotzara buel- te leku batean ez dut nire burua ikusten. Zo-
tatzen gara. rrotzan edo inguruan egotea espero dut.
ATALA
ERREPORTAJEA

ZAZPI LANDA ESKOLAKO LORONTXO GURASO ELKARTEA


Seme-alaben eta gurasoen
aldeko lanean elkarturik
Lana eta familia bateratzea geroz eta zailagoa den gizarte honetan, are
zailagoa da ikastetxe baten seme-alaba eta gurasoentzat eskolaz kanpoko
ekintzak antolatzea, ikastetxeko Zuzendaritzarekin bilerak izatea zentruaren
funtzionamendua dinamizatzeko eta abar luze baterako denbora ateratzea.
Lorontxo guraso elkarteko emakumeak, bai emakumeak soilik, horretan
ahalegintzen dira aspalditik, urtez-urte jende berria erakarriz gainera.

soen iritzia kontuan izateko erabakietan, bai-


na eginbehar nagusia ikasle eta gurasoentzat
ekintzak antolatzea da: aurten igeriketa, patch-
work eta mintza praktika antolatu dute besteak
beste. Etorkizunean eskaintza zabaltzeko aha-
leginetan daude, judo taldea ateratzear dago,
eta datorren ikasturtean Zorrotza Futbol Esko-
laren bidez multikirola antolatuko dute. Ekintza
hauen kostuaren zati bat edo osorik hartzen
du elkarteak bere gain. Halaber, gabonetan,
inauterian eta kurtso bukaeran jaialdiak anto-
latzen dituzte, non jokoak, puzgarriak eta hain-
bat ekintza izaten diren, eta umeak, gurasoak
eta irakasleak elkarrekin abestu eta dantza-
tzen dute askotan.

Izen ematea borondatezkoa da, baina fun-


Testua: Aitor Marn eta Iratze Prez
tsezkoa, zehaztu du Txusek. Bazkidetza kuo-
Argazkiak: Lorontxo Zazpi Landa guraso elkartea ta ikastetxean matrikulatutako seme-alaba ko-
puruaren araberakoa da: urtean 17 eurokoa
Aurten jende berria taldera sartzearekin ba- merkeena eta 25 eurokoa garestiena. Honez
tera, Taldeon Koordinakundean parte hartzen gain, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren
eta auzoko mugimedunan presentzia gehiago dirulaguntzak jasotzen dituzte Aurten herri ki-
izaten ere hasi dira. Hamar pertsonak osatzen rolak antolatu ditugu eta jarduera honek dirula-
dute Zuzendaritza Batzordea. Astelehenero guntza Aldundiari ere eskatzeko bide ematen
15etatik 16.30era biltzen dira, baina ez da digu. Dirua ateratzeko bestelako baliabideak
nahikoa. Eskerrak whatsapp bilerak egiten di- bilatzen dituzte, hala nola, loteria saldu edo iaz
tugula azaldu du Iratxe Eletxigerrak. Gehie- lehendabizikoz gabonetan antolatutako elkar-
netan ordutegia askoz gehiago zabaltzen da tasun-azoka jendeak emandako jostailuekin.
ekintza, ekitaldi edota bilera guztiak kudeatze-
ko baieztatu du Txus Vazquezek. Elkarrizketa Urtero arbela elektroniko bat erosten dute ikas-
eta hezkuntzako arlo guztiekin elkarlana dute tetxearentzat. Lehenengo hiru arbelak Jaur-
oinarri elkartearen funtzionamendurako. Hone- laritzak erosi zituen, baina orain murrizketak
la, Eskola Batzordean ordezkari bat dute gura- egin beharrean, inbertsioa eten du guztiz dio

10 ZORROTZ MORROTZ 44 / 2017ko MARTXOA


Iratxek. Bi mila euro inguruko inbertsioa su- proeiktu sozioedukatibo berria garatzeko bi-
posatzen digu azaldu du Txus Vazquezek. lerak burutzen hasi dira, Auzo Elkartea, Gure
Arbelarena inbertsio nagusia bada ere, beste- Lurra, auzoko ikastetxe guztietako guraso el-
lako gastuak ditu elkarteak. Adibidez, aurten karteak, Margotu, EISE, Aek, eta Udal eta Go-
Gure Lurra elkartea kontratatu du patioak dina- bernuko Hezkuntza Saileko ordezkarien par-
mizatzeko. Astean birritan, eta jantoki-orduan te hartzearekin. Zer nahi dugun jakiteko eta
euskara eta elkarbizitza sustatzeko asmoz, bi gure ikastetxeetan ezartzeko lantaldeak egitea
monitore jokoak, dantza, kirolak eta horrelako eskatu digu Udalak azaldu du Iratxek. Derri-
ekintzak antolatzen dituzte Lehen Hezkuntzako gorrezko hezkuntza osorako planteatzen da
2. eta 6. kurtso arteko ume ororentzat. Egi- proiektua. Hausnarketa bidean gaude, eta
ten ditugun ekintzak guztientzat izaten dira, hainbat aldarrikapen argi ditugu dagoeneko,
bazkideak izan ala ez izan azaldu du Arrate adibidez doako autobusa auzoko behe par-
Gmezek. tetik haurreskolaraino, giza baliabide gehiago,
irakasleentzat egonkortasun handiagoa, lehen
Azken bolada honetan oso garrantzitsua deri- orduko ikasgela, eskola inklusiboa benetan
tzoten gai bati heldu behar diote. Auzoko ikas- bultzatzea... zerrendatu du Arratek.
tetxe publikoen degenerazioaz arduratuta,
Administrazio aurrean biltzen hasi dira hezkun- Haien jarduera guztiez informatzeko urtean
tza eremu desberdinekin erlazionatuta dauden bi asanblada antolatzen dute, kurtso hasie-
beste elkarte batzuekin: Auzoko umeak kan- ran eta bukaeran, eta horrez gain, Facebook
poko eskoletara joatearen zergatiaren gainean orrialdea eta bloga dute sarean:
hausnartzen hasi ginen dio Arratek. Honen www.ampasietecampas.blogspot.com
aurrean, Hezkuntza Inspekzioak bultzaturiko Facebook: Ampa Lorontxo
ATALA
ELKARRIZKETA

LVARO SALDAA ETA AROA MIRS


Metropolitano Hockey taldeko jokalariak eta entrenatzaileak

Hockeyari esker leku eta


jende asko ezagutu ditut
Ardura handia da, baina
gogotsu arituko naiz nesken
taldea garatzeko

Elite Ligako partidak jokatzeaz gain, Zorrotzako polikiroldegiko hockey pistan


entrenatzen dute euskal talderik garrantzitsuena den Metropolitano Hockey
taldeko kirolari guztiek. Agian pista gurean egoteagatik, gero eta auzotar
gehiago bereganatzen ari da kirol minoritario honetako kluba, ez soilik
entrenatzeko eta jokatzeko, baita Zuzendaritza Batzordean ere.
(Argazkian: Gotzone Aranzamendi, idazkaritza arduraduna; Aroa Mirs jokalaria eta behe-mailako entrenatzailea; Rafa Saldaa, presi-
denteordea; lvaro Saldaa, Elite Taldeko jokalaria eta behe-mailako entrenatzailea; eta Estibaliz Balbs, behe mailetako arduraduna
Testua eta argazkiak: Aitor Marn

12 ZORROTZ MORROTZ 44 / 2017ko MARTXOA


D
uela hogei urte inguru, Artxandako No- nengo eta Bigarren Maila liratekeenak hurrenez
garo izotz-pista itxi zenenan, bertan jo- hurren. Saldaak adierazten duenez: jokalari
katzen zuten jokalariek Metropolitano oso gazteak ditugu, taldea sostengatzen duten
patinaje kluba sortu zuten. Deustuko euskaldu- hiru atzerritarrak konplementatzeko. Jokalari
na zubipean dagoen pistan entrenatzen hasi zi- atzerritarrek duten kalitate plus hori behar dugu
ren eta han ditu hastapenak taldeak, Zorrotzara mailari eusteko, baita hemengo gure jokalariak
etorri baino lehen. hobeak egiteko ere.

Gaur egun ia ehun kirolari ditu Metropolitano Urtero behe-kategorietako talde bat estatu mai-
taldeak, horietako hogei bat gure auzoko bi- lan antolatzen den Espainiako txapelketara bi-
zilagunak izanda. Entrenatzeko instalazioak daltzen dute. Alebinen txanda da aurten. Arra-
auzoan egoteak eta ahoz-ahokoak horretan zoi ekonomikoengatik talde bakarra izan behar
lagundu dutela uste du Rafa Saldaa auzoko du, bidaiak eta estantziak klubarentzat supo-
bizilaguna eta klubeko lehendakariaordeak. satzen dituzten gastuengatik. Proiekzio gehia-
Zorrotzakoa eraiki arte, Bilbon ez zegoen itxi- go edo aukera hori gehiago hazteko hoberen
tako linea-hockey pistarik. Nolakoa eta Mun- baliatu dezakeen taldea bidaltzen du Zuzenda-
duko Txapelketaren egoitza izateko eraiki zen ritza batzordeak azaldu du Saldaak. Partai-
Zorrotzako pista. Bilbainada galanta izan zen deen kuotak dira Metropolitanoren diru-sarrera
Saldaaren hitzetan. Europako hiru onenetari- nagusia. Kirolari guztiek klubaren kuota ordain-
koa da. Izotz-hockey pista baten antza handia du beharra dute, Senior Elite taldekoak barne.
dauka. 2007ko Munduko Txapelketa bukatu Horretaz aparte, Bizkaialde elkartearen eta Bil-
zenean, Metropolitano taldeko arduradunek Bil- bao Kirolak-en dirulaguntza jasotzen dute. Es-
bao Kirolak pistaren jabea denarekin akordioa kertzekoa litzateke sponsor gehiago egotea.
sinatu zuten kirol hau Bilbon garatzeko.
Neskentzako taldea ere garatzen hasi dira. Se-
Maila guztietako kirolariak ditu Metropolitanok: nior mailatik aurrera, ezin dira neskak eta mu-
prebenjamin kategoriatik hasita (9 urtetik behe- tilak elkarrekin lehiatu estatu mailan. Zorionez,
rakoak) benjamin, alevin, infantil, juvenil, junior Euskadin Liga Senior mistoa ere badago. Aroa
eta senior mailara heldu arte. Senior bi talde Mirsen hamasei urteko gaztearen inguruan
aipatzekoak dira, Estatuko Liga liten bat eta sortuko da Emakumezkoen Metropolitano tal-
Urrezko Kategorian bestea, futbolean Lehe- dea. Aroa kapitaina eta entrenatzailea izango

2017ko MARTXOA / ZORROTZ MORROTZ 44 13


ATALA
ELKARRIZKETA

da. Etorkizuneko erronka nagusia da klubaren- gustukoa zuen, eta partiduetara etortzen ginen.
tzat. Goiko mailetan gehienak mutilak dira Aroa Neska bakarra izanik gehiago kostatu zitzaion
izan ezik. Behe-mailatan aldiz, erdibanatuta animatzea, baina gaur oso gustura dago eta
dago azaldu digu behe-mailak garatzeko ar- izena ematera behartu ez izana leporatzen dit
duraduna den Estibaliz Balbsek. batzuetan! dio Gotzonek.

Bai Estibaliz, bai Gotzone Aranzamendi, idaz- Sare sozialetan oso aktiboa da taldea, adibi-
karitza arduraduna, biak semealabengatik hur- dez, auzoko facebook talde ospetsu batean,
bildu dira kirol honetara. Sei urte zituela, esko- eta etorkizuneko proiektuen artean, ezin ahaztu
laz kanpoko patinaje ekintzan izena eman zuen udan antolatuko duten umeentzako hirugarren
Estibalizen semeak: Monitoreak Metropolitano campusa: Aurreko bietan, guztira 70 ume in-
taldeko jokalariak ziren eta partidak ikustera guruk hartu zuten parte, horietako asko Zorro-
gonbidatu gintuzten. Liluratuta geratu ginen. tzakoak. Auzoan entzuten dugunaren arabera,
Gotzone eta bere alaba den Aroa berriz, bere aurtengoa ere arrakastsua izango delakoan
iloba Ibaik hurbildu zituen taldera. Aroak oso gaude pozik baieztatu du Balbsek.

AROA MIRS
Hemen oso
minoritarioa da
emakumezkoen
hockeya
Horretaz aparte, Bilboko eskoletan, umeekin
ere, ordu bana beste bi egunetan.

Hockeyetik bizitzea posiblea al da?


Hemen oso zaila da. NHLan jokatuta agian...
Baina hemen oso, oso zaila da. Garatua ez
dagoenez ia dirurik ez dago kirol honetan.

Juvenil mailara heldu zara. Ezin zara Senior


taldera pasatu Estatuko Ligak mutilak eta
Noiz eta zergatik hasi zinen Metropolitano neskak bananduta lehiatzera behartzen zai-
taldean eta linea-hockeyan? tuztelako. Entrenatzaile titulua atera duzu
Igeriketa, saskibaloia, eta hainbat kiroletan nesken taldea garatzeko. Erronka ez da ma-
frogatu ostean, lehengusua eta lehengusinak kala...
taldean zeudenez, hemen hasi nintzen, eta or- Ardura handia da. Ez dakit zelan aterako
duan benetan gustukoa nuen kirola hockeya den... baina oso pozik eta gogotsu hartzen
zela jabetu nintzen. Patinatzea oso gustukoa dudan ardura da zalantzarik gabe.
dut, eta nahiz eta entrenatzen ordu asko sartu
behar ditudan, gustura jarraitzen dut hemen. Nolakoa da nesken hockeyaren egoera?
Egia da gure taldean neska asko dagoela,
Zenbat ordu entrenatzen duzue? baina oro har ume txikiak dira. Estatu mailako
Astero ordubeteko hiru saio izaten ditut eta beste leku batzuekin alderatuz gero, hemen
beste bi ordu Zorrotzan txikitxoak entrenatzen. oso minoritarioa da emakumezkoen hockeya.

14 ZORROTZ MORROTZ 44 / 2017ko MARTXOA


LVARO SALDAA.
Lehen mailari eta
sasoiari eusteko
konstantzia eta lan
asko behar da
Noiz eta zelatan hasi zinen hockeyan?
2007. urtean, bederatzi urte nituela hasi nin-
tzen. Zazpi Landa futbol taldean hastekoa nin-
tzenenan, hemen Metropolitanon zegoen lagun
batek etortzeko eta saiatzeko esan zidan. De-
nek egiten zuten futbola... Ondo pasatzeko eta
kirola egiteko modu ezberdina zela pentsatu
eta probatu nuen. Eta hemen jarraitzen dut.

Zer da hockeyan gehien gustatzen zaizuena? Zer esango zenioke hockeyan hasteko zalan-
Kirol famatua ez denez, ez dago talde askorik tzatan dagoen ume bati?
eta ez dago, adibidez, futbolean egon daite- Kirol polita eta azkarra dela. Lan eta entrena-
keen lehiarik. Horregatik, lan eginda, errazagoa menduarekin, dirurik ez da irabaziko, baina
da talde handi batera heltzea. Bidaiatzeko eta oso esperientzia aberasgarriak bizi daitezke,
lekuak eta jende ezberdina ezagutzeko aukera leku askotako jendea ezagutu...
eman dit eta hori da gehien gustatzen zaida-
na. Alde txarrean, mailari eusteko beharrezko Non ikusten duzu zeure burua hemendik urte
entrenamenduek ikasteko edo aisialdirako den- batzuetara? Noraino heltzea gustatuko litzai-
bora asko kentzen didatela esango nuke. zuke?
Espainiako selekzioarekin entrenatzen egon
Zenbat ordu entrenatzen duzu? naiz batzuetan, baina momentuz ez dut lortu
Astero ordu eta erdiko lau entrenamendu saio hain goraino heltzea. Benetan gustatuko litzai-
izaten ditut jokalari gisa, eta txikitxoak entrena- dake, baina lortzen ez badut, hockeya ezagu-
tzen ordu eta erdi gehiago ematen dut. Den- tarazten laguntzea gustatuko litzaidake, kirol
bora asko da, baina lehen mailan gaude eta honen garapenerako neska-mutilak entrena-
maila eta sasoiari eusteko konstantzia eta lan tzen, adibidez. Oso kirol ederra da eta gauza
asko behar da. asko ikas daitezke kirol honetatik.
PINTXOTAN

Hanburgesa TABERNA AITOR


berezia

Osagaiak: Zorrotzan orain dela hogeita lau urtetik, Josek


Txahal haragia, eta Juan Carlosek aukera hau baliatu nahi dute
uhaza, Zorrotzan haienganako harrera eskertzeko.
tomatea, Hasieran ez zekiten gauza nola aterako zen,
tipula, baina Zorrotzan oso gustura daudela baiezta-
gazta, tzen dute.
arrautza frijitua Ordutegia:
hirugiharra Astelehenetik ostegunera, goizeko 7etatik
eta saltsa arrosa gaueko 23ak arte.
Ostiralero: goizeko 7etatik goizeko ordu 1a arte.
Artisau ogi artean, momentuan plantxan Larunbatero: goizeko 10:30etik goizeko 1a arte.
egindako hanburgesa gozoak!. Igandero: itxita
On egin
Soka kalea, 11
48013, Zorrotza
Zailtasun maila Erraza
Juancar eta Jose
Prezioa: 5 Telefonoa: 94 482 07 96
BERTSOTAN 33 ezkil
.
Miren Gorrotxategi Azkune. Elkar. 2016. 200 orrialde.
33 ezkil (Zubikarai saria 2015), Miren Gorrotxategi
Doinua: Azkune: Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean
ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka
Larogeita hamar urte
deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita
honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz
Ikasten hori ateratzera doazenean baina, desagertua da
eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago,
Zer nolako erraztasuna eta misterioa gero eta ilunago. Hildako zahar eta
berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien
maite zaitut esateko arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak,
sarritan gehiegi esan droga, jokoa Osagai horiek topatuko dituzu
Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita
gabeziak apaintzeko idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain
moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin
maitasuna elkarrekin bezain dotore batez.
baina ez lotuta egoteko
Zea Mays: Harro.
biok berdin izan eta (Garden records) 2016
ez bestearen menpeko Aurten hogei urte bete ditu Errekaldeko taldeak.
Baina ospakizunak iaz hasi ziren estudioko lan
adostasunak tarteko
berri baten argitaratzearekin batera, zortzigarrena
jan ez gaitzan maitasunak alegia. Gainera, txalotzekoa da hasierako
taldekide berak dituela 1997an lagunartean
ametsgaizto ez bihurtzeko elkartu zirenetik: Aiora ahotsa, Piti kitarra,
Ruben baxua eta Asier bateria. Aipatu behar
lehenago errespetatu dugu 90ko hamarkadaren bukaeran bi alditan
geroago maitatzeko aritu zirela gure auzoan, bata Herriko zaharrean eta bestea
jaietan. Diska berrira bueltatuz, ohi bezala Urdulizeko Tio Pete
bide luzea aurretik estudioetan grabatu dute Jose Lastra euren zuzeneko teknikoaren
gidaritzapean. Dave M. Allen aritu da ekoizle aurreko bi lanetan
maitasuna eraikitzeko bezala. Diseinu ikusgarria lortu dute eta David Gonzalezek (Berri
Txarrak, Cobra, PILT) zerikusi handia izan du azkeneko emaitzan.
harremanen munduan ere
Nahiz eta funtsean rock talde bat izan, pop zertzeladak aurkituko
asko dugu ikasteko ditugu hamabost kanta berri hauetan, betiko estiloa galdu gabe.
Harro egotekoa da bai hainbeste urtez musikan zeresana ematen
jarraitzea, dudarik gabe.
Asier Urkiza
ATALA
IRITZIA

Zure iritzia jakin nahi dugu. Bidaliguzu zure artikulua zmorrotz@gmail.com


helbide elektronikora gaiaren laukian iritzia jarrita. Eskerrik asko!

Otsailak 23: Zorrotzaren kolpea


Bilboko udaletxean
Zorrotzako auzoak, Auzo Elkartea buru, aurrerapauso handia egin du
otsailaren 23an FEVEko trenbidea lurperatzeko borrokan.

Izan ere, otsaileko udalbatzako ostegun ho- hartu du eta adierazi du inplikatutako beste
rretan zorrotzarrok kolpe handia jo genuen erakundeekin bide beretik lan egiten ahale-
mahai gainean, Bilboko Udaletxean bertan ginduko dela.
aurkeztu genuen mozioarekin, eta udaletxe-
ko eskaileretan bildu zen jendetzaren babe- Azkenik, onartu den mozioak aipatu beha-
sa horren froga garbia izan zen. Nahiz eta rreko beste puntu garrantzitsu bat du, hain
ziur aski auzokide gehienentzat eguna eta zuzen, Udalak informazio zuzena emango
ordua ezegokiak izan, asko eta asko hurbil- diola Auzo Elkarteari kontu honetan egingo
du ziren auzoko batasuna eta indarra era- dituen aurrerapenei buruz. Horrela, urratsez
kutsiz. urrats jarraitu ahal izango dugu auzia nola
gauzatuko den.
Udaletxearen barruan, Bilboko Udalbatzak
aho batez onartu zuen Auzo Elkarteak de- Otsailaren 23an kolpea jo du Zorrotzako
fenditu zuen mozioa, zeinaren arabera Bilbo- auzo mugimenduak eta sekulako urratsa
ko Udalak Zorrotzarekiko duen zor historikoa egin du aldarrikapen historikoa behingoz
onartu duen eta FEVEko trenbidea eta gelto- konponbidean sartzeko. Beraz, segi deza-
kia ahalik eta lasterren lurperatzeko konpro- gun denok borrokan, tinko eta temati, era-
misoa hartu duen. kundeen aurrean eta kalean ere bai, helbu-
rua lortu arte.
Baina ez hori bakarrik, Udalak ADIF eta Sus-
tapen Ministerioarekin biltzeko konpromisoa Karlos Rodrguez

18 ZORROTZ MORROTZ 44 / 2017ko MARTXOA


EUSKARAREN ERABILERA EZ SEXISTA Guztiok gara euskaldun, guztiok anaiak
gara // guztiok neba-arrebak gara
Genero ez zehaztua duen pertsona talde Eskolako maisu guztiak gonbidatuta dau-
bat izendatzerakoan, femenino eta mas- de // Eskolako maisu-maistra / irakasle
kulinoaren elkartea erabili behar da: se- guztiak gonbidatuta daude
me-alabak, neska-mutilak, andre-gizonak, Errege Katolikoen konkista // Errege-erre-
jaun-andreak Honen ordez, askotan, gina Katolikoen konkista
izen maskulinoak (semea, mutila, jauna)
desegoki erabiltzen dira, bi generoak Elkarketan, berez, silaba gutxiago daukan
izendatzeko. hitza aurrean doa. Hitz biek silaba kopu-
Adibide oker eta zuzen batzuk: ru berdina daukatenean, sarri ikusten da
Zenbat seme dituzu? // Zenbat seme-ala- izen maskulinoa aurrean hizkuntzan era-
ba/ume dituzu? giten duen androzentrismoari jarraiturik.
Zure aitonek/aitek oparitu dizute? // Zure Hala ere, hitz femeninoa aurrean joatea
aitona-amonek/gurasoek oparitu dizute? guztiz onargarria da.

SALAKETA ARGAZKIA Iragan den urtarrilaren 11n lur


jausi hau gertatu zen Zorrotzako
Lorategia taldera igotzeko
eskailera hauetan. Askotan
helarazi zion Auzo elkarteak
eremu honen egoeraren kexka
Udalari, baina ez zen ezer egin.
Zorionez ez da zauriturik egon.
Antza, behin betiko konponketa
egiteko estudio bat egiten dabil
Udala. Espero dugu ahalik eta
azkarren gauzatzea.
Talderako sarbideetan dauden
arazoez ere luze aritu daiteke,
baina hurrengo batzuetarako
utziko dugu.
ATALA
IRITZIA

Bidaiak: Ongi etorri errefuxiatuak!


Egun osoa autobusean pasatu arren,oso
atsegina egin zitzaigun bidaia, izan ere gure
artean hainbat ekintza egin genituen, bes-
teak beste, bertsoak, olerkiak, eztabaidak.
Nahiz eta Milanera berandu heldu,bertan zen-
bait politikarik, artistak eta gizarte mugimen-
duetako partaidek ongi etorria eman ziguten.

Rimanflow-eko lantegia okupatuta zuten ki-


deek bertara lo egitera gonbidatu gintuzten,
eta nola ez hurrengo egunean beste gosari
zoragarri batekin esnatu ginen. Tripa bete os-
tean, Anconarako (Italia) bidea hartu genuen,
izan ere herritxo horretan Iguomenitsara (Gre-
zia) doan ferrya hartu genuen.

Behin Igumenitsara helduta, busean igo eta


Tesalonikara (Grezia) abiatu ginen, han No
Border kanpaldian parte hartzeko. No Bor-
der kanpaldian hainbat ekintza antolatu zi-
ren, eta ekintza horien barruan , hiru bisita
egin genituen: errefuxiatuen zentru kanpa-
Duela ia 17 urte, egunero Atxuri aldetik Zorro- menduetara, Greziako Paranesti eta Xanthi-
tzara abiatzen naiz. Hori da eguneroko nire ko atxilo zentroetara eta azkenengo bisita
bidaiatxoa. Bilbobusen noa. Aspaldi, gure ar- Atenasen izan zen, zehazki Espainiak duen
tean ez dagoen lagun on batek esan zidan enbaxadan.
gure begien aurrean, gure etxean izan gene-
zakela bidaiarik garrantzisuena Eta sentsazio Bisita hauetaz gain, migrant pride manifes-
horrekin hartzen dut 85a goizero. tazioan ere parte hartu genuen No Border
kanpamenduan genduen petsona guztiok. Ez
Baina 2016ko uztailaren 14an, beste autobus dut ukatzen bidaia gogorra izan zela, bai-
bat hartu nuen. 6000km-ko bidaia egiteko na errefuxiatuekin gertatzen ari dena trage-
asmoz, Bilboko Areatzatik Greziako Tesalo- dia bat da, guztiz iraingarria, mingarria eta
nikaraino. Errefuxiatuen eskubideak defen- onartezina, hori bai da gogorra benetan.
datzeko Greziara joan ginen 121 euskaldun.
Egitasmoa antolatzeaz Ongi Etorri Errefuxia- Egun, bidaiaren ostean, ez dut berdin jarrai-
tuak plataforma arduratu zen Bizkaian, Iruea tzen. Uztaileko bidaiak zerbait aktibatu du
Harrera Hiria Herri Nafarroan, eta Gasteiz Ire- nire barnean, errealitate hori aurrez aurre eza-
kia taldea Araban. Lehenengo egunean Bar- gutu ondoren. Pauso bat egin dut ,bereziki
tzelonaraino joan ginen. Bertan, Poble Noun gure munduko bazterturiko gizataldeen alde,
auzoan, estatuko beste karabaneroekin el- pertsona migranteak. Gainera, bidaiaren os-
kartu ginen, manifestazioa, ekitaldi politikoa tean, lagun talde bat osatu dugu kezka berdi-
eta kulturala egin genituen eta gau horretan nekin, eta egunero, ahalegintzen gera Para-
hondartza ondoan zegoen polikiroldegian nesti atxilo zentroko pertsonek eman ziguten
lo egin genuen.. Goizean izugarrizko gosa- agindutaz oroitzen: ez ahaztu gutaz!! Nobody
ria prestatu ziguten, eta horrez gain nekazari is ilegal!!!!
talde batek oparitutako meloi eta barazkiekin
Milaneruntz abiatu ginen. Ana Elena Altuna

20 ZORROTZ MORROTZ 44 / 2017ko MARTXOA


GAZTE ATALA

Udaberriko
kanpalekua
prest!
Baietz! Udaberriarekin batera Gure Lurra-
ko Aisialdi Zentroak urtero antolatzen duen
Kanpalekua badatorrela.

Apirilaren 18tik 22ra bitartean Burgoseko


Castrillo de la Vegan arituko gara bizikide-
tza oinarri, ondo pasatu eta elkarrekin dis-
frutatzen.

Urtero legez, astialdi hezitzailea sustatzeko


helburuarekin, hainbat eta hainbat ekintza
ditugu prest haur eta gazte guztiek, 5 egu-
nez, errutina alde batera utzi eta benetako
esperientzia aberasgarria bizi dezaten.

Gure konpromisoa, taldekide guztiona, au-


zoko neska mutilak abiapuntu, benetako
bere nahiak eta beharrak asetzen dituen
kanpalekua prestatzea da, horretan buru
belarri ibiltzen gara aurreko hilabeteetako
prestakuntzan.

Honekin guztiarekin, haur eta gazte guztiei


gonbidapena helarazi nahi diegu, etor dai-
tezela gogotsu gurekin esperientzia berriak
bizitzera!
INKESTA

FEVE lurpean
Zer egin dezakegu
auzokideok instituzioen
inplikazioa lortzeko
geltokia lurperatzeko
bidean?

Fernando Naia
Trenbideak kendu edo Lehendabiziko gauza,
horrelako sabotaiaren auzotar guztiak inplikatu
Igor Gutirrez
bat... Presioa areagotu. behar gara. Orain arte
Eta horrela gobernuko egindako mobilizazioetan
baten bat hausnartzen jende asko egon den
hasiko litzateke. arren, jende gehiago egon
beharko lukeela uste dut.

Juan
Manifestazioak areagotu
entzunak izan arte.
Carmen Autobusak Zazpi
Mobilizazioak areagotu Landaraino heltzea lortzeko Iker
behar dira. Trenak gelditu autobidea moztu zela Gure esku dagoen bakarra
beharko genituzke. Orain gogoratzen dut. Sekulako kalea eta jendea piztea da,
arteko mobilizazioekin iskanbilak sortu ziren, baina zenbait erakunderengana
indarra egiten da, baina ez helburua lortu zen. Hori da indarrez heltzeko eta
behar den bezala bidea eta ez dago besterik. presionatu ahal izateko.

You might also like

  • Zorrotz Morrotz 59
    Zorrotz Morrotz 59
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 59
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 47
    Zorrotz Morrotz 47
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 47
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 60
    Zorrotz Morrotz 60
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 60
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 58
    Zorrotz Morrotz 58
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 58
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 46
    Zorrotz Morrotz 46
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 46
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • ZorroTz MorroTz 51
    ZorroTz MorroTz 51
    Document24 pages
    ZorroTz MorroTz 51
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 57
    Zorrotz Morrotz 57
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 57
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotza Web
    Zorrotza Web
    Document6 pages
    Zorrotza Web
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Auzoz Auzo UDAL
    Auzoz Auzo UDAL
    Document41 pages
    Auzoz Auzo UDAL
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 50
    Zorrotz Morrotz 50
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 50
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Auzoelkartea Beharrak
    Auzoelkartea Beharrak
    Document1 page
    Auzoelkartea Beharrak
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 43
    Zorrotz Morrotz 43
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 43
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Auzoelkartea Beharrak
    Auzoelkartea Beharrak
    Document1 page
    Auzoelkartea Beharrak
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorro TZ Morro TZ 53
    Zorro TZ Morro TZ 53
    Document24 pages
    Zorro TZ Morro TZ 53
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 49
    Zorrotz Morrotz 49
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 49
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorro TZ Morro TZ 48
    Zorro TZ Morro TZ 48
    Document24 pages
    Zorro TZ Morro TZ 48
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • OINARRIAK
    OINARRIAK
    Document2 pages
    OINARRIAK
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 40
    Zorrotz Morrotz 40
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 40
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • OINARRIAK
    OINARRIAK
    Document2 pages
    OINARRIAK
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 45
    Zorrotz Morrotz 45
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 45
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 41
    Zorrotz Morrotz 41
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 41
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 39
    Zorrotz Morrotz 39
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 39
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 38
    Zorrotz Morrotz 38
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 38
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • ZorroTz MorroTz 37
    ZorroTz MorroTz 37
    Document24 pages
    ZorroTz MorroTz 37
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • Zorrotz Morrotz 36
    Zorrotz Morrotz 36
    Document24 pages
    Zorrotz Morrotz 36
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • ZorrotzMorrotz35 PDF
    ZorrotzMorrotz35 PDF
    Document24 pages
    ZorrotzMorrotz35 PDF
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • ZorroTz MorroTz 33
    ZorroTz MorroTz 33
    Document24 pages
    ZorroTz MorroTz 33
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet
  • ZorroTz MorroTz 34
    ZorroTz MorroTz 34
    Document24 pages
    ZorroTz MorroTz 34
    Zorrotzako Taldeen Koordinakundea
    No ratings yet