/  16
 
euskaljakintza
.
Maite Goñi 
Jakintza Ikastola
BAT aldizkaria
Euskaljakintza: euskara etateknologia berriak
 Maite Goñi 
Jakintza Ikastola, Ordizia (Gipuzkoa)
 Euskal Hizkuntza eta Literatura DBHO 2. mailan blog baten bidez 
 __________________________________________________________ 
Zer da euskaljakintza?
Azkenaldian, web 2.0 edo Internet berriaz nonahi entzundezakegu. Asko hitz egin da, halaber, irakaskuntzak interneterahurbiltzeko eta berau ulertzeko modu berri honi atera dakizkiokeenonurez. Jakintza Ikastolako IKT taldean, duela urte batzuk hasiginen ohartzen onura hauez eta hausnarketa sakon batenondorengo emaitza dira gaur egun abian ditugun hainbat proiektu.Garbi ikusi genuen web 2.0 delakoak orokorrean asko eskaintzenzuela, eta irakaskuntza arloan bereziki emankorra izan zitekeela.Alde batetik, dohaineko eta erabilerrazak diren tresna mordo bat(blogak
1
, wikiak
2
, webquestak
3
, batzaileak
4
, marka-gunesozialak
5
…) jartzen dira gure eskura; eta, bestetik, hori bezaingarrantzitsua den filosofia berri bat (partekatzea, ezagutza denonartean eraikitzea, autonomiaz jokatzea, irakaslearen
rola
aldatzea…).Gauzak horrela, ez genuen nahi teknologia berrien inplementazioainformatikako klaseetara edo ordenagailu gehiago erosteramugatzea. Esparru eta gai guztietara heltzea nahi genuenez,metodologian eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan eragiteaezinbestekotzat jo genuen. Testuinguru horretan ulertu behar dagure lehenengo blogen sorrera: IKTeroak
6
, Jakinstein
7
, Ordizia,Jakinmin eta euskaljakintza
8
.Euskaljakintzaren kasuan, aurreko guztiari DBHO2ko ikasleenmotibazio eza euskara gaiarekiko gehitu behar zaio. Ez nuen nikberaien jakin-mina piztea lortzen inondik ere. Aurrekoikasturtearen helburua EGA ateratzea izanik, behin bide horisakonki landuta, eta kontuan izanda hautaprobetan ez direla edukibereziak eskatzen, izugarri kostatzen zitzaidan beraien interesaneureganatzea.
Zertarako ikasi behar dugu hau ez badaHautaprobetan sartzen? 
Hauxe izaten zen, egitasmoarekin hasiaurretik, gehien entzuten nuen galdera. Beraz, zerbait gaizkiegiten ari nintzen. Gure jomuga Hautaprobetarako prestakuntzaramugatzea ez zela azalduta ere, ez nuen beraien jarrera aldaraztealortzen. Arazo hau abiapuntu eta IKT taldekoen artean hamaika
Pàgina
1
.16
 
euskaljakintza
.
Maite Goñi 
Jakintza Ikastola
BAT aldizkaria
aldiz hitz egindakoari eutsiz, nire gaiaren planteamendua iraultzeaerabaki nuen:
Euskara
eta
teknologia berriak
uztartzekoasmoz,
blog
bat sortuko nuen. Hasiera-hasieratik garbi nuen blogaez zela tresna gehigarri bat izango, gaiaren ardatz nagusia baizik.Honela, ikasleek gustuko ez zuten testu liburua alde batera utzi,eta euskara irakasgaiaren asteko hiru orduetan ordenagailu gelaerabiltzen hasiko ginen.
Helburuak
Honelako erabaki bat hartzeko, ordea, helburuak garbi izateaezinbestekoa da. Hauexek izan ziren nire helburuak:
Euskara jakintzagaian, Derrigorrezko Bigarren HezkuntzaOndorengo bigarren mailan, DBHO 2n, eman beharrekoedukiak teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerakerabiliz jorratu (sarean dauden baliabideei onura atera).
Euskarazko irakurmena, idazmena, entzumena etaahozkotasuna kilikatu.
Aprendizaia aktiboa bultzatu.
Talde lana sustatu (elkarrekin lan egiten ikasi, partekatu…).
Ohiko irakasle/ikasle rolak aldatu (denok denongandik ikasi:ikasleek irakaslearengandik, ikasleek beste ikasleengandiketa baita irakasleak ikasleengandik ere).
Ikasleen ikaskuntza prozesuan euskarri digitalaren erabilerasustatu eta indartu.
Ikasleak neureganatu eta gaiarekiko motibazioa piztu.
Euskararekiko jarrera aldatu (euskararekiko benetako jarrera aktiboa lortu).
Sortutako ezagutza gizartearen esku jarri.
Hasierako zailtasunak
Proiektua abian jartzeko hainbat zailtasun izan nuen. Hasteko,nire teknologia berriekiko ezagutza guztiz urria eta eskasa zen.Halere, prest nengoen ikasteko eta proiektu berriak ematen zidanilusioa nire jakite pobreari gailendu zitzaion. Horrela, udan lanariekin nion zetozen zailtasunei ahal nuen moduan aurre eginez.
Hasteko, gure blogak ohiko testu liburuaren paperaordezkatzea nahi nuen.
Nola sartu bertan testu liburuko edukiguztiak? Ohartu nintzen ez nituela horiek guztiak blogean behar.Aitzitik, informazio iturri ezberdinak ikasleen esku jarri ondoren,eurak bultzatuko nituen material horiek sortzera. Asmo horrek,blogez gain, beste hainbat 2.0 baliabide ezagutzera eramanninduen,
webquest 
ak, esaterako. Azken hauek tresna erabat
Pàgina
2
.16
 
euskaljakintza
.
Maite Goñi 
Jakintza Ikastola
BAT aldizkaria
egokiak suertatu dira lanketa mota honetarako; izan ere,ikerketara zuzenduriko jarduerak prestatzeko baliabide hauenbitartez, aprendizaia aktiboagoa, autonomoagoa etaesanguratsuagoa bihurtu da. Halere, hori hasiera baino ez zenizan, beranduago etorriko baitziren
wikiak 
,
 podcastak 
9
eta bestehamaika baliabide, denak erabilerrazak eta musu-truk.
Hastapenetan, ikasleek nik uste baino gutxiagomenperatzen zuten ordenagailua
eta proiektuaren nondiknorakoaren azalpenari zein zerbitzu berrietan izena emateari(
wetpaint 
,
blogsome
, google docs, gravatar…) aurreikusita nuenabaino denbora dezente gehiago eman behar izan genion. Aipatubehar da, urteak aurrera joan ahala,
euskaljakintza
ra iristen direnikasleen prestakuntza eremu horretan gero eta handiagoa dela.Hori dela eta, egun, ez da beharrezkoa denbora gehiegi zereginhauetan xahutzea.Zailtasunak alde batera utziz, aitortu beharrean nago hasieratikproiektuak harrera ona izan zuela ikasle gehienengan (beti dagobat edo beste tramankulu hauekin moldatzen ez dena etadenerako zailtasunak ikusten dituena, noski). Urtetik urtera,gainera, hobea da; izan ere, beste mailako ikasleek gure lanaezagutu eta erabiltzen dutenez, lekukoa hartu behar dutenean,lan hori jarraitzeko grinaz etortzen baitira.
Metodologia
Helburua material guztia guk geuk sortzea izanik, metodologia etaikasleen jarrera erabat aktiboa eta parte-hartzailea izateaezinbestekotzat jo nuen. Ez dago zalantzarik, ikasleen hizkuntzatrebetasunak garatu ahal izateko, hauek etengabe hitz egitera etaidaztera bultzatu behar ditugula, idatzizko zein ahozko ekoizpenakerruz eginez. “Ongi hitz egiten hitz eginez ikasten da eta ongiidazten idatziz ikasten da”.Alde horretatik, nire helburua ikasleek benetako gertakariaksimulatzea eta, hainbatetan, irakaslearen papera hartzea zen.Gerora ezagutuko nituen Daleren esperientziaren konoa eta berakaurkeztutako jatorrizko ideiaren hainbat aldaera. Eta nahiz etaadituren batek edo bestek jarraian azaltzen diren datuak zalantzan jarri (batez ere Daleren jatorrizko konoan zenbakiak azaltzen ezdirelako), garbi ikusi nuen nire ikuskera bertan islatzen zela.
Pàgina
3
.16

Share & Embed

More from this user

Add a Comment

Characters: ...