Professional Documents
Culture Documents
Ekintzak
Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak orr.03
‘Welcome’ Unitate didaktikoa - Ekintzak
00. Aurkibidea
01
Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak orr.05
‘Welcome’ Unitate didaktikoa - Ekintzak
> Helburuak
0. Zinema errealitateari irekita dagoen lehioa bezala ulertzea.
> Metodologia:
Zenbait teleberrien zatiak, “Welcome” eta “Eden, al Oeste” filmen trailerrak, “All I nedd” (Radio-
head) bideoklipa eta filmaren fotogramen paseak ikustea.
Aurretiko hausnarketa: zinema begirada da, ikuspuntua, gauza asko batera ikustea eta antolatzen jaki-
tea, modu jakin batean eskeintzeko helburuarekin, ideiak, kontzeptuak, grinak, etab. helarazteko. Zine-
mak fikzioa eta errealitatea nahasten ditu eta errealitate hori sinesgarritasunez saiatzen da islatzen. Gaur
egun, soilik berriemaileak diren ikusentzunezko edukietan (erreportaiak, albisteak, etab.) ikusten ditugun
errealitate eta fikzioaren arteko mugak oso zirriborrotsuak dira. Beste aldetik, fikzioa (filmak, dokumenta-
lak, bideoklipak, etab.) geroz eta gehiago sartzen ari da modu sinesgarri batez errealitatearen eremuetan.
Hurrengo hitzen esanahia aztertzen dugu eta haien arteko harremana adierazi, eduki mota hauek
kontutan izanda:
2.1. ariketa.
“Informativo La 2 Noticias” zatiaren ikuspena:
etorkinak Zeutan eta Calais-eko gertakariak
> Ikasleei horria bi zutabetan bana dezaten eskatzen diegu, “Zeuta” lehenengoan eta “Calais”
bigarrenean idatziz. Bi albisteak ikusten diren bitartean, zutabe bakoitzean deigarri egin zaizkien
datuak, pertsonak eta hitz gakoak apuntatu beharko dituzte. Inpresioak arbelean biltzen ditugu:
> Hausnartzen dugu: Ohituta al gaude albiste hauek entzutera, bai telebista, bai irrati eta bai
egunkari eta aldizkarietan irakurtzera? Hala ere, eraginen bat sortzen dute gugan? Zergatik? Nola
uste duzu aurkeztu beharko litzatekela informazioa benetan guregana heltzeko?
> Hausnartzen dugu: Nor da albistearen protagonista? Zein ikuspuntutik albistaratzen da? Zertan
ezberdintzen da aurreko albisteaz ikuspegi horretatik? Zein eragin uste duzu izango duela kontro-
lerako berrikuntza honek eta espainiako kostetara iritsi diren etorkinen kopurua parekatzeak?
> Albistea berregiten dugu: Idatz ezazu albistea beste ikuspuntu batetatik; adibidez, etorkin biztan-
leen ikusmugaz eta ez Airezko Armadarenaz.
3.1. Ariketa.
“Welcome” filmaren trailerraren ikuspena
Geroago ikusiko dugun filma aurkezten dugu. Osaketa zinematografikoaren elementuak laburki azal-
tzen ditugu, hurrengo eskeman erreparatuz:
01. LITERARIOA oinarria dena, ZER AZALTZEN DEN, GIDOIA, ISTORIOA eta EDUKIA.
02. SOINUDUN ETA BEGIEKIKOA, hizkuntza dena, NOLA JAULKITZEN DEN ISTORIOA, OSAKE-
TA ETA MUNTAI ELEMENTUAK.
03. GIZATIARRA; hau da, AKTOREAK. Pertsonaiak BALIOA ematen dio istorioari, NORK.
01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra orr.08
3.2. Ariketa.
Fotogramen emanaldiaren ikuspena
> Bilal-ek, Kurdistan irakiarretik datorren 17 urteko gazte bat, bere orain dela gutxi Ingalaterrara hel-
dutako neskalagunarekin elkartzeko Ekialde Hurbila eta Europa zeharkatu ditu. Baina bere ibilaldia
bat-batean gelditzen da, alde frantziarrean, Mantxako Kanala zeharkatzea galarazten diotenean.
Kanala igeri eginez zeharkatzea erabakizen du. Bere helburua lortzeko, udal igerilekuan entrena-
tzen hasten da. Bertan Simon ezagutzen du, igeriketa irakasle bat, dibortzio prozesu baten erdian.
Simon edozer gauza egiteko prest dago bere emaztea berreskuratzeko eta dena jokoan jartzen du
bere laguntza Bilali eskaintzen dionean.
> Filmak Erresuma Batura iristen saiatzen diren etorkinen drama gerturatzen digu. Arazoa Bilal
pertsonaian banakatzen da, eta horrela bere istorioaren ezagutza lortzen du. Elementu honek
gizatasuna ekartzen dio kontaketari, teleberrietako albisteek – lehen hausnartu dugun bezala –
faltan duten balorea bera. Bere istorio pertsonalaren bidez, talde honek bizi duen egoera ezagu-
tuko dugu. Gainerako pertsonaiek beren kontrapuntua gaineratuko dute eta errealitate berdinaren
aurpegi ezberdinak ezaguaraziko dituzte: gizarte harreran dauden pertsonen jarrera ezberdinak;
etorkinen taldearen portaera desberdinak; Bilalekin erlazioa aurrera doan heinean pertsonaien
jokabidearen aldaketa.
> Calais: Hiri honetara – Frantziako iparraldean kokatua, britaniar kostetatik 35 kmtara – 90. ha-
markadatik aurrera mundu osotik milaka etorkin iristen dira, Erresuma Batuko urbazterrak noiz
harrapatu amesten. Portutik dabiltzan tren, itsasontzi eta kamioietan sartzen dira. 2002. urtean
Sangate zentruaren itxieraren ondorioz, isilpeko hauek inguruetatik sakabanatuta dabiltza, oihana-
ren legearen agerian, gizazpiko bizi egoeretan.
> Kurdistan: Bilalen sorterria. 500.000 kilometro karratuko azalera du, lau estatuetan banatuta:
Turkia, Irak, Iran eta Siria. Gainera, gutxi gora behera 400.000 pertsona kurdo bizi dira aintzinako
errepublika sobietikoetan.
25 milioi pertsona baino gehiagoko herriaz ari gara, bizilagun gehien duen Estaturik gabeko herria.
> Londres: Es el lugar de destino soñado por Bilal y sus compañeros kurdos. Recordemos que el
Kurdistán iraquí permaneció bajo influencia británica desde 1920 hasta 1950.
> “Europako inmigrazioak sortzen dituen hildako kopuru eta zergaiti”en maparekin lan egiten dugu:
ariketa hau, Bilalek Kurdistan Irakiarretik Londresera jarraitu duen bidaiaren bidea marratzean da-
tza. Maparen laguntzarekin, hiltzeko arriskuak aztertukoditugu eta hauek Bilal nola eragin dezake-
ten ere.
01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra orr.09
3.4. Ariketa.
“Edén, al Oeste” filmaren trailerraren ikuspena.
Osaketa, argiztapen eta kolorearen elementuen hausnarketa.
Istorioa nola kontatzen da: osaketa osagaiak eta muntaia” labur azalduz, trailerraren sarrera egiten
dugu..
OSAKETAren bidez borne barneko elementuak antolatzen dira ikusleek argi jakin dezaten zer den
benetan garrantzitsua komunikazioari dagokionez. Hau da, ERREALITATEAren zein atal filmiko
komunikatu nahi den.
> Alderatzen dugu nola taxutzen diren irudiak bi trailerretan: Nolakoak dira film honen irudiak? No-
lakoak ziren “Welcome” trailerraren irudiak”
01. Begi-arretaren zentrua: Zerk erakartzen gaitu leheago, zergatik? Disdiratsuenak, koloretsue-
nak ala baztertuenak. Bestelako aurkakotasunak.
02. Bornu mota: irekita ala itxita. Nabarmentzen diren plano motak. Bornuak, itxitasuna, askata-
suna, leku eskuragarria ala hermetikoa. Pertsonaientzako adina duen kuadroa.
03. Eremuaren sakontasuna: objektiboen erabilera. Zenbat planoekin osatzen da irudia. Hondoa
eta lehen terminoa. Erdialdean garrantzirik al dute?
04. Kameraren angelua: pikatua, kontrapikatua edo neutroa eta bere ondorioa.
05. Informazio dentsitatea: zenbat begiekiko informazioa pilatzen den eremuan. Xehetasun edo
banaketaz. Ingurua kontuan izanda. Espazioaren antolakuntza. Ezegonkortasuna, tentsioa
edota harmonia iradokitzen du.
07. Kamera: kameraren ikusbidea (kontaketaren ikuspuntutik). Ze distantziara dago kamera ekin-
tzatik. Mugimendu motak. Mugimenduak sortzen dituen ondorioak estatismoan.
01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra orr.10
08. Argiztapen nagusia: altua edo baxua, edo biak nahasiz. Kontrastaketa eta girotzea. Kontatzen
denarekiko zuzena.
09. Kolorea: kolore nagusia eta gogorarazpenak. Argiztapena edo argi eza. Sinbolismoa.
> “Edén al Oeste”: plano irekiak, zeintzuek irekipen sentsazioa ematen duten. Mediterraneoko
argiaren berotasuna (tonu hori eta laranjak). Istorioa barregarri kodean kontatuta dago, gazi-
geza momentuekin, eta antolatze elementu hauetan finkatzen da.
> “Welcome”: irudiek hoztasuna igortzen dute, argiztapenaren erabilera gako baxuan jarrita,
tonu hotzak (urdin eta grisa) eta plano itxi batzuen osaketarekin.
10. Soinua (soinuak eta isiltasunak soinu bandan): Soinu bandak ikuspegi berria ematen dio
irudiari, berak duenaz aparte.
> Hausnartzen dugu: Nola erlazionatzen da soinua irudiekin? Galdera erantzuteko erabilgarriak
diren elementuak: musika, ahotsak, isiltasunak; soinu planoak, elkarrizketak... Zein eginkizun
dute isiltasunek? Eta musikak momento zehatzetan?
> “Edén al Oeste”ren soinu bandak istorioaren izaera atsegina indartzen du, irudien berotasuna
goratzen du. Hala ere, “Welcome”en soinu bandak, drama gogortzen du, ikusleen kezkan
eraginez. Biek, filmak eginak dauden tonua sendotzen dute.
3.5. Ariketa.
Muntaia (soinu eta irudiaren elkar jartzea)
Fotogramen emanaldiaren ikuspena
Muntaiaren bidez, bizitza errealaren itxurazko nahasketa ekidi dezake zinemagileak, eta xehetasun
jakin eta adierazgarrietan erdiratu. Horrela, tempoa sortzen du, kontaketaren jario zehatza.
> Idazten dugu: elipsiaren erabilera “Welcome”en kontaketa zinmatografikoan. Bilalen istorioa
irudietan agertu baino askoz lehenago hasten da: bidaia guztia aldera uzten da. Hau ez da
oso normala gai berbera jorratzen duten beste filmetan, bidaian erdiratzen bait dute istorioa.
“Welcome”enen helmugara iristear dagoenean hasten da.
> Ulertzen dugu: lehenago aipatutako osaketa elementuek, filmaren muntaiarekin batera, kontake-
ta tempoa osatzen dute. Kasu honetan motela da (ikusten duenaren aldetik, hausnarketara lagun-
tzen duelarik) eta izaera dramatikoa ematen dio istorioari. Horrela, anekdota istorio bat ekiditzen
da.
> Aurkitzen dugu: zapataren erabilera sinbolo zinematografiko bezala. Paraleloan aurkeztutako bi
pertsonaiak elkartzen dituen elementua da.
> Eztabaidatzen dugu: irudi erreala iruditzen zaigu? Zein elementu zinematografikoengatik pentsa
dezakezu kontrakoa? Hara ere, egiaztagarria al da?
Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak orr.13
‘Welcome’ Unitate didaktikoa - Ekintzak
Pertsonaietatik egin daitekeen hausnarketa hautatzen dugu, Welcome pertsonaien filma delako, eta
horrela ikasleen artean enpatia landu dezakegu. Horregatik ariketarekin hasiko gara, ikasleei galde-
tzen zein izan den haien esperientzia filma ikustean, nola jaso duten, ulertu duten, norekin identifika-
tu diren eta norekin ez…
> Helburuak
1. Inmigrazioaren errealitatea ezagutzea.
> Metodologia:
Filmaren fotogrametatik lan egin.
> Denbora:
55 minutu
02. Filma ikusi ondorengo tailerra orr.14
Harrera, ulermena eta identifikazioaren inguruko galderak fotogramen ikuspena baino lehen.
Etorkin
lagunak
ETORKINAK
Marion
Mina
Bilal
HARRERAKO
GIZARTEA
Bizilaguna
Simon Cristiano Ronaldo
Filma ikusi ondorengo tailerra
02
02. Filma ikusi ondorengo tailerra orr.15
01. Hasiera
Sinbolismo hau izan da zuzendariak filmaren izenburuan isladatu nahi izan duena. Horregatik
pentsa dezakegu, filmaren benetazko protagonista, Europak nola harrera egin eta ongietorria ema-
ten dien etorkinei dela.
02. BILAL
Ez dugu Bilalen bidaiaren hasierari buruzko datu gehiegirik. Gogoratzen dugu lehenagoko tailerran
azaldutakoa muntaiari buruz (3.5. Muntaia). Ez dago bidaiaren irudirik (elipsi baten bidez kontatzen
digute). Bilalek berak bere ibilbidearen datuak ematen dizkigu. Badakigu soldadu turkoek atxilotu
zutela eta zortzi egun eman zituela poltsa batekin buruan. Albanian, trenen azpiko aldean bidaiatu
zuen.
Doverko portura kamioi batean zeharkatzeko, ezinbestekoa da burua poltsa baten barruan sartuta
eramatea. Eramaten jasan ezina izatea, film osoaren bilbea askatzen du eta Bilalen bizi istorioaren
hasiera xedatzen du, bere etorkin kideekin izango dituen liskarretatik, Simonekin izango duen
eralzioarte.
Aukeratutako fotogramen zama hunkikorra azpimarra dezakegu. Argi uzten da Bilal gizartearen
bazterrean bizitzera bultzatuta dagoen etorkina dela eta ametsak dituen arren, patuak ez dio auke-
rarik emango.
Simon arduragabetasunetik Bilalekin kompromezu hartzera aldatzen da. Gogora dezagun super-
merkatuko irudia, non bere emazteak bere arduragabekeriaz erasiatzen duen. Simonen Bilalenga-
nako lehendabiziko jarrera interesduna da. Bere ematearen arreta deitzeko aukera ikusten du eta
horrela berarengana hurbildu. Hala ere, jakin-min berekoi hau, Bilal ezagutu eta gero benetazko
erlazio batean bihurtzen da. Poliziek, lege frantsesak eta bizilagunekin dituen esperientziak erlazio
berria sortzen dute. Simonek Bilalen desagerpenaren salaketa egin dienean kostazainei, bere
semea bila dezaten eskatzen du.
Azkenik 8. fotograma gailentzen dugu, non Simon Londresen aurkitzen den. Ez du inongo arazorik
izan bertara iristeko. Hala ere, ibilbide berak, Bilalen bizitza eraman du.
Lege honen paragrafo eztabaidagarrienak dioen legez “Atzerritar bat Frantzian sartu, mugi edo ge-
ratze irregularrak sustatu dituen edonor, bai laguntza zuzen edo zeharkako baten bidez, 5 urteko
gartzela eta 30.000 euroko isunarekin zigortuta izango da”. Simonen kasua da, zeinek polizi au-
rrean deklaratzen du, eta hauek “jende mota honi laguntzen ekiditzeko agindua” gogoratzen diote.
Bizilagunak egiten duen iruzkinak Bilalen antzeko pertsonenganako berak duen ikuspegia deskri-
batzen du: “Zikin daude, hazteria dute, lapurtzen dute. Ez dakit zer egiten duen berarekin, baina
susmagarria iruditzen zait”. Simonen bizilagunak etorkinak berarenganako arrisku eta mehatxua
bezala ikusten ditu.
02. Filma ikusi ondorengo tailerra orr.18
06. Agintariak
Abokatua: Epaile jauna, gogoratuko nizuke gaztea adingabekoa dela eta egoitza
bat izateko eskubidea duela.
Nicolas Sarkozyk Barne ministroa zela behin baieztatu zuen bezala, modu honetan inmigrazio
“hautatua” babesten da, inmigrazio “jasankorra”ren aurrean. Inmigrazio “hautatua” zientziaren,
informatikaren edo artearen alorreko pertsona etorkin berezituei dagokio, zeintzuek Frantziako mu-
gimendu ekonomikoari lagundu diezaioketen. Talde honi egoitza txartela emango zaio. Bilal, hala
ere, Sarkozyren hitzetan, Frantziak jasan behar dituen etorkinen multzokoa da.
Adingabetua izatea ere ez da Frantzian gelditzeko nahikoa. Lege Frantsesak, Bilalek “ez duela
egoitz batetara joan nahi” dio, epaileak bezala.
Lege honen aprobazioa baino lehen, Bilalek 10 urte eman beharko zituen Frantzian, Estatuak
bertan bizitzeko eskubidea onartu arte. Lege berriak erregularizazio honekin bukatu zuen. Bilal
bezalako pertsonak Frantzian bizitzeko beharrezkoa duten bisa eta txartelak, Gobernuari irudi-
tzen zaion pertsona mota honetako kopuruaren menpe dago, “Frantziako lanbide, ostatutza eta
hezkuntza nazionalaren harrerarako ahalmenaren” arabera.
07. Etorkinak
Filma osoan zehar ikusi ahal izango zenutenez, errenkadak etorkinen bizitzan iraunkorrak dira.
Badira lerroak portuan jan ahal izateko, epaitegietan, komisaldegietan… askotan errenkada hoiek
ez dituzte inora eramango.
02. Filma ikusi ondorengo tailerra orr.20
Errenkadetan ikusten dugun beste alde bat emakumeen falta da. Inmigrazio herrien jatorriaren ara-
bera, adibidez musulmandarren kasuan, inmigrazioa gehienez gizonezkoa da. Lehenengo gizonek
alde egiten dute. Harrerako herrietan finkatzea lortzen badute, emakume eta seme-alabak joango
dira, birtaldekatze familiarren arautegiaren arabera.
Etorkinen artean askotan ez dira solidaritateko sentimendurik ikusten, gehienentan egoera berdi-
nean badaude ere. Gehiago esanda, filmak haien arteko gatazka gogorrak erakusten dizkigu. Bai
dei telefoniko baten iraupenagatik edo arazo larriagoengatik, Bilalek dirua bueltan eskatzen dion
etorkinarekin duenaren antzekoa. Inmigrazioaren errealitate latzak, haien arteko bateratasunaren
estereotipoa apurtzen du.
08. MINA
Gizarte matxistak, Minaren aitarengatik filman adierazia, bere kontrola ezartzen die emakumeei,
haien etorkizunari buruz ezin erabakiz, etxeko esparruan geratzera behartuz eta etxekoandre edo
ama ez dena izatera ez utziz. Minaren pertsonaia alde honetatik paradigmatikoa da. Soilik etxean
edo bere familiaz inguratuta ikusten dugu.
Ez dago inolako aukerarik berarentzat. Horrela onartuko du Bilalek berak, Minaren aitak dituen
planak ezagutu ondoren: “Ezkondu araztea erabaki badu, egingo du. Horrela da”.
Mina biktima pertsonaia da, beti sufritzen dagoen emakumea eta sistema patriarkarra jasatzera
kondenatuta dagoena. Zineman oso ohikoa da emakume etorkinak bi moduz agertzea. Aparteko
heroiak bezala edo biktimak bezala. Emakumezko pertsonaiak zehazten dituzten ereduak, este-
reotipoak dira, pantailetako errealitatearen isladapen apurtuaren erantzuna. Era berean menpeko-
tasunaren ideia indartzen dute ez bait dituzte ikusleak emakume arrunten ereduekin identifikatzen,
ez biktimak, ez heroiak.
02. Filma ikusi ondorengo tailerra orr.21
09. Amaiera
Laguntzailea Babeslea