You are on page 1of 12

Zer da bertsoa?

Xabier Amurizak bi puntutan honela laburbiltzen du bertsolaritza:

Neurriz eta errimaz


kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza.

Era berean, Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren Bat-bateko
bertsolaritza liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat
bezala definitzen da. Doinua, errima eta neurria bertsoaren alderdi teknikoak baino
ez dira, hala ere. "Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere
balio poetiko-erretorikoek emango diote".

Baina, hel diezaiogun oraingoz alde teknikoari.

Doinua
Bertsolaria, oraingoz ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez
bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito
Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040
doinu ikertu eta sailkatu ditu.

Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:

• Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia


• Neurriz parera datozen doinu berriak
• Propio osatutako doinuak

Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri


ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon
Sarasua adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago
bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura
kantatzeko moduaren egokitasunean baizik".

Neurria
Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-
kopuru jakin bat izango du. Bat-bateko bertsolaritza liburuan aitortzen denez,
"bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori
bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bezala, neurrian ez
dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki".

Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:

• Zortziko handia
• Zortziko txikia
• Hamarreko handia
• Hamarreko txikia
Zortziko Handia
Zortziko handia lau puntutako ahapaldia da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8
bikoitietan. Errima-hitza ere azken hauetan doa.

Hamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat erantsiko
diogu. Ahapaldi hau, normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak
adierazteko, testuak berak leku gehiago baitu zortziko handian baino.

---------- 10
--------8 A
---------- 10
--------8 A
---------- 10
--------8 A
---------- 10
--------8 A

Zortziko Txikia
Zortziko handiak bezala, lau puntu ditu eta errima lerro bikoitietan doa. Neurri hau,
temako egoera bizi eta umoretsuetarako gehiago erabiltzen da, berbaldi luze
dramatiko eta epikoetarako baino.

-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - - 6A

Hamarreko handia
Hamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat erantsiko
diogu. Ahapaldi hau, normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak
adierazteko, testual berak leku gehiago baitu zortziko handian baino.

- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A

Hamarreko Txikia
Aurreko egitura bera du, baina puntu bat eta errima bat erantsita.
-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - - 6A

Bestelako zenbait egitura


Aurretiaz aipatutako neurriak dira plazaz plazako jardunean maizen erabiltzen diren
neurriak. Hala ere, badira beste neurri batzuk, koplak, tradizio handia dutenak eta
oso erabiliak direnak eskerako eta errondarako.

• Kopla handia
• Kopla txikia

Kopla Handia
---------- 10
--------8 A
---------- 10
--------8 A

Kopla Txikia
-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - - 6A

Tradizio handiko neurri horien alboan badira egitura berriagoak ere. Bat-bateko
bertsolaritza oso ongi azaltzen da neurri horiek nola eta zergatik sortuak izan diren.
«Askotan bertsolariek beraiek sortuak dira, txapelketetarako gehienean. Zailtasun
teknikoaren gailurra topatu nahi izan da horrelakoetan. Bertso luzeagoa, errima
gehiago... arrisku handiagoa estropozo egiteko, baina arrakasta nabarmena bidea
ongi burutuz gero. Baina ez da hori egitura berri hauen sorkuntzaren arrazoi
bakarra. Egungo bertsolaritza modernoaren ezaugarrietako bat da, testu
luzeagoaren beharra. Bertsolariak bere originaltasuna azaltzeko, bere arrazoi-
bidearen konplexutasuna kokatzeko, gaiarekiko distantzia hartzeko... lekua behar
du testuan».
Hona hemen horietako batzuk:

• Zazpi puntutakoa
• Itsaso hori dago zatarra
• Bederatzi puntukoa
Zazpi puntukoa
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A

Itsaso hori dago zatarra


- - - - - - - - - - 10 A
- - - - - - - - - - 10 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A (bis)
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A (bis)

Bederatzi puntukoa
-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - 5A
-------7
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - - 6A
- - - - - - 6A
- - - - - - 6A
- - - - - - 6A
- - - - - - 6A
-------7
- - - - - 5A
Arestian aipatutako neurriek errima-talde bakarra erabiltzen dute, baina badaude
errima-talde biz osatutako neurriak ere. Honakoa da adibideetako bat:

• Iparragirre abila dala

Iparragirre abila dala


- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - 7B
- - - - - - - 7B
- - - - - - - - 8A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8A

Errima
Bat-bateko bertsolaritza liburuan aipatzen denez, "askorentzat errimak osatzen du
bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz errima guztiz
aberatsa ez izan), bertsotan ari gara".
Errima beti da sail berekoa, baina errima pobre eta aberatsak bereizten dira. Burua
eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek
errima aberatsa, (an) atzizkian errima-kide izatez gain, aurreko kontsonantean (z)
eta honen aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako.
Baina errima eta neurria bertsolariarentzat arau edo muga diren arren, laguntza-
bide ere izan daitezkeela esaten da Bat-bateko bertsolaritza liburuan. Izan ere,
"bertsolariak ez du sekula nahi duen huraxe esaten. Esaten du, neurri batzuen
barruan eta buruan bildu dituen errima-hitzekin une jakin batean esateko gai dena.
Ez da bertsolaririk nahi duena esan eta gainera neurtu eta errimatu egingo duenik.
Badira bertsolariak aldiz, neurtu eta arrimatzeaz gain, argitasun une batzuetan
esan nahi luketenera asko hurbilduko direnak".

Bertsoaren zailtasunak
Salbuespenak salbuespen, bertso batean errima talde berekoa da eta beti
kontsonantea. Bertsolariarentzat zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia
bilatzean datza. Bertso berean errima-hitza errepikatuz gero, bertsolariak poto egin
duela esaten da. Potoa da, bai epai-mahaiak eta baita publikoak ere, gehien
"zigortzen" duten akatsa.
Neurriak ez du barkatzen, baina bertsolaria ohitua dago 10, 8, 7, 6, 5 silabatan
pentsatzen.

Bertsoaren zailtasuna
Salbuespenak salbuespen, bertso batean errima talde berekoa da eta beti
kontsonantea. Bertsolariarentzat zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia
bilatzean datza. Bertso berean errima-hitza errepikatuz gero, bertsolariak poto egin
duela esaten da. Potoa da, bai epai-mahaiak eta baita publikoak ere, gehien
“zigortzen” duten akatsa.
Neurriak ez du barkatzen, baina bertsolaria ohitua dago 10, 8, 7, 6, 5 silabatan
pentsatzen.

Historiaurrea
Gaur egun ezagutzen dugun bat-bateko bertsolaritzaren laginik zaharrena XIX.
mende hasierakoa bada ere, pentsa liteke ahozkotasunaren fenomenoak
historiaurrean duela jatorria. Izan ere, homo sapiens-ak bere izatearen %95 igaro
du idaztea zer den jakin gabe. Historialari adituen arabera, ahozko tradizioa orain
10.000 urte jaio zen: "Gizakiaren bilakaerak lau urrats ditu: ehiztaria, artzaina,
nekazaria eta olagizona. Bertsolaritzaren abiapuntua artzain-aroan koka genezake,
historiaurrean, ezbairik gabe."

Ordutik XV. mendera arte, profazadoreak (plazaz plaza eta herriz herri ibiltzen ziren
emakume abeslariak) eta erostagileak (gudu-kantuak eta eresiak egiten zituzten
kantariak) izango dira, hiletariekin batera, ahozkotasunaren enbaxadore nagusiak.
Horren seinale, Al-Makari historialari arabiarrak IX. mendean euskal emakume
esklaboak aipatzen ditu: "erraz bereiz litezke, kantuz bikainak baitira, itxuraz
dotoreak, ongi heziak eta kulturaz jantziak."

XIV. gizaldia "andere inprobisatzaileen" mendea izan omen zen Esteban Garibayk
(1533-1599) geroari azaldu bezala. Ahozko tradizioaren bitartez jasotako aurreko bi
mendeetako gertakariak bildu zituen historialariak. Berarekin batera, beste batzuek
gordetako altxor dira: Lasturko Miliaren heriotzari buruzko bertsoak (XV. mende
hasiera), Aramaioko kantua (1443), Berdabioko semearena, Urrexolako kantua
(1434-1449), data zehatzik gabeko kopla-sortak, etab.

Lasturko Milia
Cer ete da andra erdiaen çauria?
Sagar errea, eta ardoa gorria.
Alabaya, contrariomda Milia:
Azpian lur oça gañean arria.

Lastur-era bear doçu, Milia.


Ayta jaunac eresten dau elia,
Ama andreac apaynquetan obia.
Ara bear doçu, Milia.

lausi da cerurean arria,


Aurquitu dau Lastur-en torre barria,
Edegui dio almeneari erdia.
Lastur-era bear doçu, Milia.

Arren, ene andra Milia Lastur-co,


Peru Garciac eguin deuscu laburto:
Eguin dau andra Marina Arraçolaco.
Ezcon bequio, bere idea dauco.

Garibay, Zaldibia eta Isasti izan ziren, beraz, XVI. mendera arte ahoz aho
transmititutako kantu zaharrak bildu zituzten lehen historialariak. Kantu epikoak
dira batzuk, eresiak besteak, emakumeek senide eta lagun maitatuen heriotzei
(ankerrak eta bortitzak, orokorrean) eginak. Horien artean, aipagarria da
Berterretxen Kantoria, 1440koa izanagatik, 1870. urtera arte ez baita paperean
jasoko Salaberry folkloristari esker.

Ikerketen arabera, esan daiteke kopla Erdi Aroan indarrean zegoen neurria dela.
Eskekoa zein ez, bertsoaren anaiak ez zuen huts egiten Euskal Herriko (batez ere
Bizkaiko) jaiegun eta ospakizunetan. Asko eta asko buruz ikasitako koplak baziren
ere, errepikak bat-batekotasunari bide ematen zion, gaur egun oraindik egiten den
moduan. Edonola ere, ahozko tradizioak errotik eraldatu ditu gaurkotasunera iritsi
diren koplak eta ezin jakin liteke zein den jatorrizko oinarria.

Lehen bertso-saioa
Fernando Amezketarrak Azpeitian 1799an kantatutako bi bertso gorde badira ere,
1801ean saio izugarri bat izan omen zen Villabonan. 4.000 ikusle bildu ziren herriko
plazan Zabala eta Txabalategiren bertso-gudua ikusteko. Bosna ontza urre jokatu
zituzten bertsolariek; Txabalategik Aizarnazabalgo sakristaua eraman zuen epaile
gisa, Zabalak Fernando Bengoetxea (Amezketarra) herrikidea eta Billabonako
alkateak Jose Mendizabal apaiza izendatu zuen boz erabakitzaile. Askorik, ordea,
ezin izan zuten erabaki, ez bazen izan historiako lehenengo bertso-berdinketa
(horra saioa gogoratzeko arrazoia). Orduko saioetatik salbatutako bertsoak zortziko
eta bederatziko txikiak dira batez ere. Izugarria da garai honetako bertsolarien
ezagutza teknikoa. Neurri estuan erraztasun handia sumatzen zaie, berezko
errimategi oparoaz gain. Bi oholtza ezartzen ziren plaza edo eremu zabaletan,
eszenatoki bakoitzak aurkari bana har zezan.

XVIII. mendeko lehen berrogei urtean nagusi izango dira bertso-guduak; herrietako
agintarien artean bertsoekiko bi jarrera azalduko dira: Gipuzkoako herri batzuek
bertso-guduak antolatu egingo dituzte, beste batzuek bertso-saioak isunez eta
zigorrez astinduko dituzten bitartean. Esan beharra dago orduko egoera oso
aldakorra zela Euskal Herri osoan zehar: Bizkaian eta Araba iparraldean koplaritzari
esker bizi zen bat-bateko jarduna; Zuberoan herriak eta herriak bilduko dira
pastoraletara; Nafarroako eta Arabako zati handi batean (hegoaldean) Romanceroa
izango da hurbilen gera litekeen adierazpena; eta Bizkaiko ekialdetik Lapurdi eta
Nafarroaraino, atzerriko kulturen babesean, bertsolaritzak garapen egokiena izateko
ekosistema aurkituko du.

Edonola ere, ekosistema horren hedadura uste duguna baino zabalagoa zen. Horren
adibide Bautista de Gamizen izkribuak dauzkagu XVII-XVIII. mende artean Araban,
edo 1870ean Zeferino Lopez de Ilarraza karlistak idatzitako bertsoak, beste sorta
anonimo batekin Araian jasoak.

Fernando Amezketarra (1754-1823), Zabala, Txabalategi eta Izuela (1780-1837)


orduko bertsolari ezagunenak dira. Pastor Izuelak, bertso-gaitasun handien artean,
memoria paregabea omen zuen. Historiaren istorioek gorde dutenaren arabera,
Izuelak parte hartutako bertso-gudu batean Urdanetako bertsolaria aurkariarekin
berdinduta gelditu zen. Garaile bakarra izan asmoz, epaileek saioko bertso oro
berriz kantatzeko agindu zieten bertsolariei eta Pastor Izuelak lehenago botatako 50
bertsoak kantatu omen zituen berriz. Aro honetan ere koka genezake Nafarroako
Bertsolaritzaren lehen aztarna, Martin Olaetxeak 1830ean kantatuko bertso bati
esker. Edozein kasutan, bertsolaritza nafarra ez da "ofizialki" 1936. urtera arte
agertuko, Euskal Herriko Txapelketara arte, hain zuzen ere.
Bertsolaria eskolatu gabea da, ez du inolako ikasketarik: irakurtzea idaztea bezain
arrotza egiten zaio. Baserri-girokoak dira ezagutzen direnak, herri hizkeraz mintzo
direnak, herrikide eta ahaideen soiltasunaz ari direnak.

Aldarrikapenak eta berrikuntzak


Edozein kasutan, bertsolaritza gizarteari erabat loturik dagoen fenomenoa izaki,
Karlistadek (1833-1839, 1872-1876) nolabaiteko eragina izango dute baita
bertsolariengan ere. Euskal gizartea zatituta dago. Aldarrikapenek gora egiten dute
eta jendeak ez dauka dibertitzeko astirik. Aldarriak zabaltzeko, ordea,
bertsopaperek bat-batekoek baino lan hobea egingo dute. Ideia beraren kopiak eta
kopiak hedatzea bertso bera plazaz plaza errepikatzea baino errazagoa da. Bertso
jarriek, beraz, sekulako loraldia izango dute, bertso-guduek behera egingo duten
bitartean.

Bertsopaperen susperraldiaren beste arrazoietako bat denbora bera izan zen, edo
hobeki esanda, garapena: industrializazioa, lurrun-makina, trena... berrikuntzek
talka egin arren gizartearekin, bertso jarriek kolpea leundu eta aldi berean
publizitate-biderik onena bilatzen zioten. Orduko bertsolari eskolatu gabeek ez
zekiten idazten eta senide, lagun edo ezagun baten premia izaten zuten buruan
egositako bertsoak papereratzeko (eta ildo beretik sortuko ziren bertsopaper-
saltzaileak).

Xenpelar (1835-1869), Iparragirre (1820-1881), Bilintx (1831-1876) eta Pierre


Topet "Etxahun" (1786-1862) izan daitezke sasoi horretako bertsolari
gogoangarrienak. Xenpelar bat-bateko bertsogintzaren adierazgarri izan liteke;
Iparragirrek gitarraz lagundutako buruan gordetako bertsoak zabaldu zituen;
Bilintxek bertsopaperen langa altxatu zuen (Xenpelarrekin batera, jakina); eta
Etxahunek Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren egoera bizia islatzen du.

Txirritak ez zuen Antonio Canovas del Castillo espainiar ministroa atsegin; Foruak
galdu zituen egun berean sortu omen zen euskal abertzaletasuna. Jakina, aldez
aurreko aldarriak asko izan baziren, askoz gehiago izango dira 1876-1935 bitartean
sortuko direnak. Beraz, bertsopaperek loraldi ederrean jarraituko dute gerratik
gerrarako tartean, batez ere Txirrita eta Pello Otaño bertsolariei esker.

Bestalde, ez dugu jakingo zein zen orduko bat-bateko jardunen egoera zehatza,
baina ondo baino hobeto dakigu bat-bateko bertsoek gora egin zutela berriz Lore-
jokoei esker. Jokook ahozko literatura eta poesia bultzatzeko sortutako lehiaketak
ziren. Lehena Tolosa okzitaniarrean egin omen zen 1324an, poesia probentzala
suspertzeko. Mende batzuk beranduago, Antoine d'Abbadie zientzialari eta
filantropoak Euskal Herrira inportatu zituen, Urruñara hain zuzen. 1853an sortu eta
mende erdiz bat-bateko bertsolaritzaren gotorleku izan ziren. Era berean, bilkura
horiek bertsolariak euren betiko ingurutik ateratzeko arrazoi bihurtu ziren. Gainera,
epaile eta sarien presentziak bertsoen maila hobearazi zuen, batzutan epaiekin
konforme egon ez arren. Bertsolari kopuruak ere gora egin zuen halako festa-egun
handietan.

Bat-batekotik idatzira, aipatzekoa da bertsolaritzak historiaren kronika egiteko


hartzen duen lekua. Aurretik ere, bertsoa berrikuntza, gertakizun eta aldaketa oro
esplikatzen ahalegintzen zen. Txirritak, esaterako, ezin hobeto deskribatzen digu
bere gizartea, ingurua eta orduko egoera, bertsopaperetako gai bihurtu baitzituen
honakoak: Foruen Galera, Kubako Gerra (1898), I. Mundu Gerra, Bigarren
Karlistada, Antonio Canovas del Castillo (1828-1897) espainiar ministroaren hilketa;
kirolak, estropadak, boxeoa (Uzkudun, EH vs. Joe Louis, AEB); erlijioa, bizimodu
eliztarra, Aita Santua, Goizuetako misioak, Adan eta Eva; gizarte gaiak, nekazarien
lana, Pasaiako portuko grebak, euskaldunen emigrazioa Ameriketara, etab.
Industrializazioa gai eta tresna izatera pasatu zen pixkanaka, bertsolariak ere
garapenaren trenera igo baitziren. Abertzaletasunaren sorrera eta aldaketa
politikoak bilakaera bide ugari izan zituzten. Euskarari dagokionez, aipatzekoa da
Sabino Aranak (1865-1903) sortu eta bultzatutako teoriek, besteak beste, kalte
handia egingo diote bertsolaritzari. Izan ere, garbizalekeriak Gipuzkoako bertsolari
eskolatu gabea gutxietsi zuen, baserri-giroko hizkerak atzerriko hitzak erabiltzen
baitzituen ikasketa eza nolabait estaltzeko.
Garai honetan eskaeraren araberako bertso jarriak sortuko dira ere. Pello Errotak,
esaterako, ezkongaiek eta ezkonduek eskatutako bertso-sorta asko osatu zituen.

Ostatutik oholtzara
Noizean behineko Lore-jokoez gain, bat-bateko bertsolaritzaren ohiko adieraztokia
sagardotegi, taberna eta ostatuak ziren. Bertsolaria bufoi eskolatu gabea da, jendea
dibertitzeko mozkorra. Modu horretan, bere gurasoen ostatuan ezagutu zuen
bertsolaritza Basarrik (1913-1999) eta beste askok bezala, bat-bateko arte hura
taberna zulotik atera beharra zegoela pentsatu zuen. Berak baino lehen, ordea,
Kepa Enbeitak (1878-1942) eta Pello Otañok (1857-1910) duintasun kutsuz
zipriztinduko dute bertsoa. Otañoren bertso-idatzien zuzentasuna, egokitasuna eta
Enbeitaren plaza-gizon izaera eta gaiari heltzeko dinatasuna bertsolaritza-mota
berri baten oinarria izango dira.

Hortaz, errealitatea moldatu nahian, Jose Aristimuño "Aitzol" (1896-1936), Manuel


Lekuona (1894-1987), Juan Jose Makazaga (1887-1963), Basarri (1913-1999) eta
beste zenbaitek (Euskaltzaleak taldearen sorrera ere kontuan izan behar da)
piztutako mugimenduaren lehen fruitua Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren
lehen edizioa izan zen. Bertsolaritzaren "profesionalizazioaren" lehen urratsa zen,
bertsoa tabernatik kalera, plazara, frontoira, antzokira, zinema eta elizara
ateratzeko.
Txapelketak gauza ugari aldarazi zituen:
Gai-jartzailea: ordura arteko gai errealistak fikziozko gai izatera pasatu ziren. Fikzio
hurbila, jakina. Orduko bertsolarien ustez, gai-jartzaile eta emaileak bertsolarien
artean aukeratu behar ziren, gaiak bertsotan eman behar baitziren, esaterako. Gai-
jartzaileen aitzindaria Aitzol bera izan zen.

Antolakuntza: erakunde edo talderen batek txapelketaren antolakuntzaren kargu


egin behar zuen. 1935eko txapelketara eremu zehatz bateko bertsolariak baino ez
bazituzten deitu ere, ondorengo txapelketetan oso garrantzitsua izango da talde
jakin batzuen laguntza.

Epailetza: bertso-guduetako epaileen lana zaila izaten baldin bazen (hau da, bi
kideren arteko bat hautatzea garaile), hainbat kide bilduko dituen txapelketak
sailkapena egiteko sistemak garatu beharko ditu pixkanaka.

Bestalde, aipatu beharra dago txapelketako saioak orduko sagardotegi eta


tabernetako saio amaiezinak laburtzea suposatzen zuela, antolatu eta egituratzeaz
gain. Aipatutakoekin batera, Uztapide, Balendin Enbeita eta Lazkao Txiki
bertsolariak azpimarra genitzake aro berri honetan.

1935eko txapelketa Bertsolaritzaren "profesionalizazioak" irabazi zuen Basarrirekin


batera eta erronkako bertsolaritzak, Txirritak, bosgarren postu soil bat onartu behar
izan zuen. Urte betera, aldiz, Txirritak Euskal Herriko txapela jantzi zuen,
epaileetako batek Uztapidek argi eta garbi merezi zuela azaldu zion arren Manuel
Olaizolari; Txirrita hiltzear zegoen baina. 1937an txapelketarik izan balitz berak
irabaziko zukeen, baldin eta Basarrik berriz gai-jartzaile lana egin izan balu eta
Francok bertsolaritza ilunpera bultzatu izan ez balu. Zoritxarrez, Gerra Zibila piztu
zen Txirrita hil eta gutxira, frontera bidaltzeko semerik gabe.

1940-1950 urte bitartean zentsura nagusi izan zen Francisco Franco (1892-1975)
"Caudilloaren" diktadurapean. Zigor eta isunekiko beldurra zabaldu zen: gai
politikorik ezin zen aipatu. Bertsolaritzak, beraz, ezin zuen bere izaera aldarrikapen
eta kronika egilea gauzatu. "Kristalezko eskaileran ibiltzen jakin behar" zuen
bertsolariak. Itzalpean, klandestinitatean, Basarri eta Uztapide bikoteak Euskal
Herriko plaza askotan jardungo du, zailtasun handiz beti ere.

Bertsogintza soziala
1960tik aurrera, txapelketetatik aparte, bertsolaritza errepresio sozialaren aurkako
aldarrikapen bide bihurtuko da. Protekzionismoa desagertu ahala, Lopategi eta
Azpillaga hegoaldean (beheko argazkian), eta Xalbador eta Mattin iparraldean bat-
bateko bertsolaritza aldarrikapen adierazpide gisa erabiliko dute. Abesti eta
bertsogintza kulturaren defentsarako tresna dira herriarentzat: Ez dok hamairu
taldeak, esaterako, euskal kulturaren bizi ezina azalduko du behin eta berriro,
bertsolariek plazaz plaza bezala. Edozein kasutan, 1968-1980 urte bitartean euskal
kulturak zailtasun handiak izan zituen baita bizirauteko ere.
Oro har, esan genezake 1935 eta 1968 urte bitartean bat-bateko jarduna gizartean
errotzen dela astiro-astiro. Lehen txapelketez gain, bertsoak leku txiki bat lortuko
du hedabideetan, irrati eta aldizkarietan, esaterako.

Diktaduraren bukaerak indarrez ireki zuen kultura egarri zen herriaren bertso-
botila. Euskal Herriko Txapelketa (lehenago Campeonato Mundial de Versolaris
deitua) 1980an berrantolatu zen eta Xabier Amurizak bi alditan irabazi zuen, 1980
eta 1982an. Laurogeiko hamarkadako txapelketak, ordea, oso bestelakoak ziren
hirurogeiko hamarkadakoekin alderatuta. Ordura arteko bertsozalego homogeneoa
gero eta heterogeneoagoa izango da, bertsolaritzak bere jarduera-eremua gero eta
gehiago zabaldu beharko duelarik.

Egungo errealitatea
1977. urtetik aurrera, jaialdiek gora egin zuten. Bertsolari eskoletako lehen
belaunaldiak plazaratzen dira: Sarasua, Euzkitze… Amurizaren ekarpena zeharo
onuragarria da hortaz. Bertsoak telebista, irrati eta egunkarietara salto egiten du
eta bertsozaleriak inoizko kopururik handienak lortzen ditu. Bertsoa publizitatea
egiteko tresna izango da ere. Mendez mende egin bezala, bertsoak bete-betean
asmatzen du nola moldatu garai berrira: bertso-tramak, bertso-musikatuak... Gaiak
eta bertsolariak sofistikatu egiten dira: 1997ko txapelketan parte hartu zuten 47
bertsolarietako 26 unibertsitateko ikasleak ziren.

Euskaldun berritasunaren fenomenoa Euskal Herriko errealitatearen parte da.


Bertsolaritza baserritik hirira jaisten da, argibide-liburua besapean duela. Xabier
Amurizak, Manuel Lekuonak ezarritako oinarri teorikotik abiatuta, bertsolarien
mitoa hezurmamituko du: Hitzaren Kirol Nazionala liburuak (bertsotan ikasteko
metodoa) edo Hiztegi Errimatuak (bertsotan erabiltzen den hoskidetasunaren
sistematizazioa) gizaki ororengandik hurbil jartzen dute bertsolari izatea. Ordura
arteko magia-trikimailuen azalpena egin zuen: bertsolaria egin beharra zegoen,
inoiz oholtza gainera jaiotzeko.

Bertso-eskolen sorrera masiboa aro honetakoa da ere (laurogeiko hamarkada).


Lehenago Muxikako Garriko eskolan biltzen ziren Bizkaiko Busturia aldeko zenbait
bertsolari (Enbeitatarren gidaritzapean); Aretxabaletan ere jende ugari bildu zuen
1974an abian jarritako taldeak... baina gaur egungo eskola gehienak ez dira 1981
ingurura arte sortuko; horien artean Arantzazu Loidi azalduko da, Kristina
Mardarasekin batera hainbat mendez isildutako emakumeen ahotsa berpiztu dadin.

Gerra Zibil osteko txapelketak Euskaltzaindiak antolatzen zituen, baina 1985.


urtean desadostasuna piztu zen bertsolari eta antolakuntzaren artean. Negoziazio
eta eztabaida luzeen ondoren, 1986an Euskal Herriko Bertsolarien Elkartea sortuko
da (gerora Bertsozaleena izango dena), urte horretan bertan txapelketaren
antolakuntza bere gain har dezan. 1991an Xenpelar Dokumentazio Zentroa sortu
zuen Bertsozale Elkarteak, bertsogintzaren dokumentu bilketari ekiteko eta handik
urte batzuetara Lanku enpresaren sorrera bultzatuko du, enpresak bertsolaritzaren
hedapenaren alde lan egin dezan.

Plazetako bertsolariak gero eta gazteagoak izango dira, gero eta bertsolaritza gazte
eta urbanoagoaren alde: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio... Hortik
aurrera, bertsolaritzaren historia eguneroko bizitza da eta kale, plaza, antzoki,
areto, irrati, web gune, aldizkari eta edozein lekutan aurki liteke.

Scripta manent, verba volant.

http://www.bertsozale.com

You might also like