You are on page 1of 10

Koldo Mitxelena Kulturunean

bisitaturiko erakusketatik
nabarmentzekoak, guztiaren
artetik bereziki interesgarriak
iruditu zaizkidan lanen iruzkina.
olatz biurrarena yarza
Land art is related to Conceptual art (and is a part of it).
Much of land art consist only in photographs, memories,
words, various text wich are not the land art itself. Works
than can be seen and those that are hidden or “invisible”
have the same importance for the artist.
William Malpas

<<“Paisaia ideia gisa” erakusketaren atariko zita da hau, sartu bezain laister ematen zaigu irakurtzera eta ikustera
goazenaren ideia ematen digu. Erakusketak arte lanaren inguruko dokumentazioa jasotzen du, ez arte lana bere
horretan. Lekuan sortutako arte lanaren dokumentu, argazki eta bideoak artearen merkatuan zirkulatuko duten
objetuak dira, hau da, salerosketak jasatzen dituztenak eta arte lana mundura zabaltzea posible egiten dutenak.>>
Michael HEIZER
(1944 Berkeley, AEB)

“Dissipate” 8 of Nevada Depressions,


Blac Rock Desert, Nevada. August 1968

<<LandArt-aren indarra eta adierazgarritasuna natura eta gizakiaren interbentzioa


aurrez-aurre jartzean datza. Adibide hau bere geometriaren kontundentziagatik eta
espresio maximoa interbentzio minimoarekin lortzeko gaitasunagatik, erakusketako lan
interesgarrienetakoa iruditu zait.
Bestalde, arkitekturarekin erlazio zuzena duela iruditzen zait. Ezin ditut zuloak begiratu
lurrazpiko estantzia misteriotsu batzuetarako ranpetan pentsatu gabe. Lurrazpiko
arkitektura irudiak gogorarazten diztik.>>
Agnes DENES
(1931 Budapest,
Hungria)

“Wheat field, A confrontation”


Battery Park City Landfill, New York. 1982

<<80.hamarkadan Manhattanen hutsik zegoen oruberik handienean 8000 m2 gari landatu zituen
Agnes Denesek. Kasu honetan kontrastea, konfrontazioa ez dago natura eta gizakiak
landutakoaren artean, baizik eta gizakiak sortutako bi eremu, aktibitate eta bizimodu ezberdinen
artean, eta helburua guztiz lortzen du. Bertan egotearen esperientzia eduki ez badugu ere, esan
irudien enmarkatze bilatuak agian konfrontazio hori oraindik handiagoa egiten duela.
Hiria vs landa, office business vs nekazaritza, metalezko eskultura vs txatarra eta zaborra.
Gaur World Trade Centerraren desagertzearekin gari berdearen gainean atzean azaltzen diren
dorreen argazkia memorial kutxua ere hartzen du, naiz eta hau bilatua ez izan.>>
“TIME CAPSULE, 1979-2979” << This time capsule contains the
microfilmed responses of university
students from around the world to a
questionnaire dealing with human values,
the guality of life and the future of
mankind.
Since this is an attempt in
communication between our era and a
Agnes DENES distant time in the future, it is essential
that this time capsule remain undisturbed
(1931 Budapest,
until the designed time...>>
Hungria)

<<Lan hau hasiera baten LandArt bezala ikustea zail egin bazitzaidan ere, aurrekoen
konfrontazio hori bilatzen ez duelako, basoan aurkitzen den altzairuzko testudun plaka bat
da, izenburutzat Time Capsule duena, zer den jakin aurretik ere aurrean aurkitzen dena
arritzeko gai dena, objetuan interesa sortzeko gai dena, denbora eta etorkizunari buruzko
reflexioa eragiteko gai dena. Ez da gutxi. Ni Time Capsule irakurtzeak iman batek bezela
erakarri ninduen. Agian, arte lan honen helburuak oraindik harantzago doaz barruan
unibertsitateko ikasleek bizi diren garaiaren inguruko reflexioaren ondorengo emaitzekin
egindako mikrofilma barruan jasotzen duelako, LandArt-a lan ezagunenak baino urrunago
helduz.>>
“Sun Tunnels” Great Basin Desert, Utah. 1976
Nancy HOLD
(1938 Worcester, AEB)

<<Desertuan eginiko instalazio hau aurrez ezaguna nuen. Artistak lan honekin desertuko
espazioaren haunditasunari gisa eskala itzuli nahi ziola esan zuen. Lortu zuen. Nire iritzitan
ez tamaina kontuagatik soilik, eguzki tunelei emandako dimentsioengatik, baizik eta
desertuaren geometria ezan sarturiko manmade zilindroengatik, zabaltasuenan sortutako
estantziengatik.
Hormigoizko zilindro hauek ibai ertzeko parke baten berrikuntza proiekturako eredu izan
nituen duela urte batzuk, erreferentziaren doaiak: paisaia lau batean interbentzio
minimoarekin erabiltzaileentzako argi-jokodun espazio estaliak sortzea, giza eskala
berreskuratzea eta geometria soilen eta hormigoi leunen erabilerarekin bere baitan ederra
den objetua lekura gehitzea.
Artelan hau arkitekturarekin oso estuki erlazionatua dagoela iruditzen zait.>>
“Mirror displacements”

Robert SMITHSON
(1938 Passaic -
1973 Tecovas Lake,
AEB) <<Robert Smithson Spiral Jetty lanarekin erlazionatzen badugu ere, lan hori ez da
erakusketan ikusi daiteken bere obrarik interesgarriena nere iritzitan. Naturan aurkitzea
ezinezkoa den harri eta lurrezko espiral handiaren espresibitateari balioa kendu gabe
Mirror Displacements lanak azpimarratu nahi ditut. Plano batean aurkako planoan ikusi
ezin duguna erakustea eta honen bidez zeruaren kolore eta argia lurrean inkorporatzea
benetan interesgarria iruditu zait, kontrakoen solapatzearen jokoarekin jarraitzen duelako.
Lurra vs zerua, solidoa vs hutsunea, iluna vs argia...>>
Richard LONG
(1945 Brixtol,
Inglaterra)
“Line made by walking” England, 1967
“Line in the Himalayas” 1975

<<Richard Long-en lan honetan sortutako irudiaren / ikuspegiaren indarraren gainetik


gizakiaren presentzia lekuan nabarmena egiteko eta hau naturarekin konfrontazioan
jartzeko egin behar izan duen interbentzio minimoa da. Ez dago eskabaziorik, ez dago
hormigoi isurpenik edo pieza berrien txertaketarik, lekuan dauden materialak erabiltzen
ditu. Lehenengoan belarra zapalduaz sortzen du lerroa eta bigarrenean Himalayan
betan dauden harri argienak lerrokatuz lortzen du gizakia han izan denaren ebidentzia
uztea.>>
Ana MENDIETA
()
“Untitled (Black Venus)” 1980

<<Ana Mendietak gizakiaren arrastoa naturan edo lurrean adierazteko erabilitako formula
erakusketan ikusitako lan guztietatik zirraragarriena iruditu zait. Heriotza ebokatzean dute
indarra nire ustez bere lanetako gehienek, gizakion siluetak lurrean propio posizio funerario
batean kokatzen ditu, ez dago gorputzetik bereizten den ez hanka eta ez besorik,
lurperatzeak datozkit irudimenera. Kasu honetan ez da gizakiak sortutako geometrien eta
naturaren arteko konfrontaziorik bilatzen, baizik eta gizakia medioarekin kontaktuan jartzeko
hurbilpen bat bezala ulertzen dut nik.>>
Ana MENDIETA
(1948 Habana CUBA-
“Silueta series” 1973-1980
1985)

<<Bestalde arte lanen indarra hareagotzen duten kontrasteak ere erabiltzen ditu artistak.
Lurra vs ura, zakarra vs distiratsua, hutsa vs betea...>>

Erakusketaren bitartez LandArt-aren munduarekin kontaktua berreskuratzea aberasgarria


zein gustokoa suertatu zait.
olatz biurrarena yarza

You might also like